Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Ipunpetik argitara
Maialen Apezetxea Lujanbio / Mikel Ozaita Azpiroz, 2016

 

 

6.
AMAIERA ETA ESKERRAK

 

      Gaur egungo errealitatea Frankismo garaian jasandako atzerapauso eta borroken ondorio da. Emakumeen egoeran aurrera pauso garrantzitsuak eman direla ezin uka. Baina orduko egoera latza, neurri batean edo bestean, generazioz generazio transmititu da. Beraz, Frankismoaren eragina, gaur egun ere indarrean dagoela esan daiteke. Frankismopean borrokatu zuten emakumeenganako miresmena eta esker ona adierazi nahi da era berean. Beraiek ereindakoa egungo belaunaldi berriak jasotzen ari dira. Baina, emakumeen zapalkuntza gaur gaurkoz ere nabaria da. Bidea egin da, baina oraindik orain helmugarako (parekidetasunerako) bide luzea dago aurretik. Emakumezkoak eta gizonezkoak ez daude maila berean. Izan ere, gaur egun;

— Ez al da nagusi lana eta enpleguaren banaketa?

— Zer dago erdian, bizitza ala kapitala? Bizitza eta elkarren arteko zaintza ez al daude bigarren mailan?

— Prekaritateak, ez al du emakumezkoon aurpegia gaur egun?

— Nortzuek egiten dituzte zaintza lanak nagusiki? Baloratuak al daude?

— Emakumezkoek ez al dute zailtasun gehiago lan merkatuan txertatzeko?

— Lan baldintza berberak al dituzte?

— Zein lanek dute balio gehien? Gizonezkoek egiten dituztenak ala emakumezkoek eginikoak?

— Etxeko lanak modu parekidean egiten al dira?

— Aisialdiaz berdin (gizonezkoen aldean) gozatzen al dute?

— Familia eta maitasun eredu alternatiboak eraikitzen ari al dira?

 

 

Eskerrak

 

      Bukatzeko, ezin ahaztu ikerketa hau egiteko parte hartu duten pertsona guztiak. Eskerrik asko, zuen etxeko atea eta bizitzetako atea ireki diguzuen Hernaniko emakume langileak. Eskerrik asko, Manoli Olano Garaiar, Eulali Olano Garaiar, Miren Clemente Lozares, María Dolores Peña Iradi, Adeli Erdozia Iribarren, Maitere Azurmendi Arrizabalaga, Anttoni Egaña Aranburu, Juli Ayerra Gómez, Kontxi Apezetxea Agirre, Inaxi Altolagirre Camarero, Mari Carmen Garmendia Izaguirre, Maite Iradi Gorrotxategi, Eulali Aranburu Urkizu, Juana María del Carmen Cortés Gómez, Josefina Cátedra Galdón, Jannete Juan Domínguez, Mertxe Soraluze Imaz, Pepita Sanchiz Soto (abueli), María Pilar Carrera Vera eta Antton Urruzola Lujanbio. Ereñotzuko “Berriketa” lagunei ere mila esker: María Jesús Huici Legarreta, Julene Miner Aldabale, Kontxi Urdanpilleta Otegi, María Jesús Oskoz Iturria, Joxe Mari Oiarbide Marco, María Pilar Irazusta Irazusta, Dolox Miner Oiartzabal, Imanol Miner Oiartzabal, Pakita Loperena Urrutia, Kandi Susperregi Santa Cruz, Carmen Susperregi Santa Cruz, Antselmo Aranburu Agirre, Inaxi Oiarbide Aranburu, Mañoli Ormaetxea Mitxelena. Ikerketa honetako protagonista, Hernaniko historiako protagonista zarete. Bejondeizuela!

 

      Eskerrak baita ere pertsona hauenganako bidea erraztu diguzuenei, edota argazkiak helarazi dizkiguzuenei ere: Elena Bilbao Diéguez, Mari Carmen Bilbao Calvo, Raquel Rodríguez Das Neves, Edurne Fuertes Etxarri, Juan Manuel Pineda Erdozia, Kristina Korella Ugalde, Miren Peñagarikano Urruzola, Amaia Otxotorena Gamio, Ane Iturbe Mugika, Araitz Aira Urruzola, Mari Karmen Olazagirre Amilibia, Karlos Santxiz Sarriegi, Joxan, Martxel eta Mikel Ruiz Ortiz, Maitere Miner Aranburu eta Arantzazu Ruiz Miner.

 

      Esker bereziak: Pili Lujanbio Olano, belaunaldi arteko katebegi ezinbestekoa izan zara. Kaxkoko emakumeen eta gure arteko transmisio lanak ezin hobeto egin dituzu eta argazkiak lortze prozesuan ere ezinbesteko laguntza eskaini diguzu. Eskerrik asko, Jone Miren Hernández García, ikerlari berrioi hain gogotsu laguntzeagatik eta ikuspegi antropologikotik ikerketa zuzentzeagatik. Eskerrak ere, Jone Tolosa Zabala, euskara eta idazketa zuzenketak zure oporretako tartean hain zehatz egiteagatik. Baita, Joxemari Iraola Aranzadiri ere lan honi “bixtobuenoa” emateagatik.

 

      Eskerrik asko, Garazi Jauregi Carrera, elkarrizketen transkripzio lanak txukun-txukun egiteagatik. Eskerrak ere, gure deiari erantzun eta aholku eman diguten, Iñigo Royo Etxezarreta argazkilariari, Iban Ayesta Aldanondo antropologo bisualari eta Ainhoa Zabala Arretxe argazki ikerlariari. Eskerrak ere, modu desinteresatuan argazkiak utzi dizkiguten herritar desinteresatuak. Era berean, eskerrak Hernaniko Udal Artxiboari eta Kutxa Fototekari.

 

      Eskerrik asko, gure alboan izan ditugun, Irantzu Jauregi Artola, Hernaniko berdintasun teknikaria eta Hernaniko Berdintasun Kontseiluko kideei. Eskerrak ere, Hernaniko Udalari, beka deialdi hau zabaltzegatik.

 

      Nola ez, eskerrik asko zuri, ikerketa hau irakurtzeko interesa eta beta hartu duzun horri. Guk egindako bideak segida izan dezala. Dabilen harriari goroldiorik ez!