Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Nere borda parke botanikoa

Aberastasun botanikoa eta diseinua elkartzen dituen parkea.

Datuak

Denbora ikonoa Ordutegia:
Neguan: 9:00etatik 18:00ak arte
Udan: 9:00etatik 20:00ak arte

* egunero irekita dago.

 

Parkeko gida PDFn eskuratu

 

nere bordaHainbat konifera, hosto galkorreko zuhaitzak,denboraldiko kolore bizidun loreak, urmaela, nenufareak, arraitxoak, Kolore eta material ezberdinetako harlauzez galtzadatutako bideak, egurrezko eta harrizko aulkiak...

5.685 m² familiarekin gozatzeko, lasai egoteko, paseo bat emateko, natura miresteko, irudimena asmatzeko... Egun sargoritan plan ezin hobea izan liteke, freskura bila parkera inguratzea, basoko itzalera.

Bi zati nagusi ditu parkeak. Bat, estilo ingeleseko lorategia da. Zedro urdinak, Himalaiako zedroak, palmondoak, magnolioak, ezpelak eta abar ditu, eta zati hau bistan dago, Latsunbeko errotonda ondoan.
Bigarren zatia itxitura barruan dago eta ordutegia dauka. Zati hori da handiena, diseinu geometrikoa du, eta estilo errenazentistako lorategia dauka: izei gorriak, zedroak, erramuak, eta baita Gipuzkoako handiena izan daitekeen Intsignis pinua ere: 25-30 metro luze ditu, eta 4,2 metro inguruko gerri-buelta.

Botanikoa--Andrekale-35parke-botanikoa--Andrekale-35