Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Done Jakue Bidea

Barrualdeko Done Jakue Bidearen igarobide da Hernaniko herria.

Erromesen-motxilakDone Jakue Bidea Europako erromesek Galiziako Done Jakue katedralera iristeko egiten zuten bidea da. Katedralean Done Jakue apostoluaren erlikiak gurtzen dituzte, Kondairaren arabera, zonaldea ebanjelizatu ondoren bertan hilobiratu baitzuten apostolua.
Gaur egun, erlijiozko arrazoiez gain, turismo eta kultura arrazoiengatik ere egin ohi da erromesaldia.

 

Hernani Barrualdeko Done Jakue Bidearen igarobide garrantzitsua da, eta horren lekukoa da Gurutze Santuaren otoitz lekua (udaletxearen atzealdean).

Urumea ibaiaren ondotik, Florida auzora, handik Zinkoeneara, eta Kale Nagusian zehar Gudarien Plazara. Udaletxeko arkupea gurutzatu ondoren bi aukera eskaintzen ditu Bideak:
a) Gurutze Santuaren otoitz lekutik Portu auzora; eta handik Urnieta, Andoain, Villabona eta Tolosa igaro ondoren Zerainera.
b) eskubiratz hartu Santa Barbara auzoraino, Lasarte-Oria, Bidania, Ormaiztegi... igaro ondoren Zerainera.

Horixe da Done Jakue Bideak Hernanin egiten duen ibilbidea.

Plano turistiko honetan horiz margotuta azaltzen da ibilbidea.

Lotura interesgarriak:
www.euskaditurismoa.net
- Kostaldeko Bidea (Hondarribia, Donostia... Cobaron)
- Barrualdeko Bidea (Irún... Hernani... Miranda de Ebro)

- www.caminosnorte.org
GIPUZKOAKO DONEJAKUE BIDE LAGUNEN ELKARTEAren web gunea