Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Ipunpetik argitara
Maialen Apezetxea Lujanbio / Mikel Ozaita Azpiroz, 2016
 3.1. GUDA ETA MISERIA | 3.2. FRANKISMOAK BULTZATUTAKO KONTROLA ETA ERREPRESIOA | 3.3. INDUSTRIALIZAZIOAREN “BOOM”-A 

 

3.2.
FRANKISMOAK BULTZATUTAKO
KONTROLA ETA ERREPRESIOA

 

      Gerra eta miseria Frankismoak utzitako arrasto ikusgarriena lirateke, baina, honetaz gain, erregimenak ikusgaitzak ziren bestelako ondorio batzuk ere ekarri zituen: kontrola, beldurra, balioen inposaketa... Alienaziorako eta pentsamendu bakarrerako hezkuntza sistema oinarri bazen ere, berekin batera hainbat errepresio, propaganda, lege, sinesmen, kontrol... neurri martxan zituen Frankismoak. Gorriak edota abertzaleak zirenei erbestea edota espetxea (Saturrarango emakumeena kasu) egokitu zitzaien eta bestelako neurri errepresiboak erabili zituzten; adibidez ile mozketak emakumeei. Eliza ofizialaren laguntza ere ezinbestekoa izan zen diskurtso mailan nahiz jendarte kontrola ahalbidetzeko. Beste hainbat arlotan ere alienazio bideak abiatu zituen, azken batean, diktadura batek hori bultzatzen du bere helburuak lortzeko: pentsamendu bakarra eta jendarte kontrola. Genero sistemei dagokienez, jendartearen iruditeria jakin bat txertatzea lortu zen, besteak beste, emakumearen sexualitatea kontrolatzeko.

 

      Yo con diecinueve años le agarré del brazo al que sería mi marido, me vio mi hermano, me dio semejante bofetón que no se me olvidará en la vida. Claro que te dabas un beso, pero tenías que ir hasta las carreteras... Si hablarían las carreteras... Yo ahora veo demasiada libertad”. (Loli)

 

      “Ezta pentsature! A un año le di el primer beso, había mucho respeto, u... oain bezela? Ez, ez!”. (Ixabel)

 

      “Yo llegué virgen al altar. Había mucho respeto holako gauzetako, bai”. (Ixabel)

 

      “Garai hartan ezkondu iten zan. Umiak ezkondu gabe? Ezta pentsatu re! Lehenengo umia ensegida etorri zan, veintitrés de mayo ezkondu ginan ta nueve de febrero lehenengua”. (Ixabel)

 

      “(Mezetara igandean...) Bueno, bueno. Obligatorio, obligatorio. Ta gainea nere ama zan más liberal baino nere izeba bat zan, semia eukitze zun amordazan. Bezperak, mezeta. Ta nik esatet baino, ¿cómo?, ¿cómo es posible?. Vísperas, vísperas ¿pa qué? Además ahora, como está la iglesia después de tanto tiempo. A nada que hayas visto mundo, a nada que sepas de dónde venimos, los años que tiene la iglesia. Pues entonces los de antes que no había iglesia, ¿donde están? Es que te pones a pensar un poco”. (Paula)

 

      “Ta ezkonduta no permitían mujeres, entonces nos parecía mal pero ahora entiendo, que el niño se ha puesto malo, ¡pues no vas a la fábrica!”. (Ixabel)

 

      Azken batean emakumeak bigarren mailako herritarrak ziren, ez zituzten gizonezkoen eskubide berak; ez arlo politiko, ez sozialean. Beren bizi eredua aurretiaz erabakia zuen Frankismoak; menpeko izan, euskara alboratu, ezkondu, umeak eduki eta “etxeko aingeru” izan.

 

      Estábamos prelimitadas a ser la mujer de... Ese era el engranaje, y bueno en muchísimos años eras la señora de... O sea todavía existe eso, si la señora de...”. (Maite)

 

      Hori zen eredua baina izugarrizko errepresio eta kontrol neurriekin ere, jendarteak eta emakumeek, sistemari aurre egin zioten; etxean behinik behin euskara mantenduz, etxetik kanpora lan eginez, umeak ezkontzatik kanpo izanez, estraperloan arituz, langile mugimenduan parte hartuz, klandestinoki borrokatuz...

 

      Unas trabajaban fuera, no tanto como ahora pero si, algunas en las fabricas..., otras trabajaban dentro de casa: hacían labores, cosían para fuera, se cosía mucho en Hernani, había muchas modistas, también se hacía mucho punto, chaquetitas”. (Loli)

 

      “Mujeres solteras con hijos... No era bien visto, eran muy señaladas también, la que tenía una hija soltera, ¡Jesús María! Y había muchas y como siempre; no tanta libertad como ahora”. (Loli)

 

      “Baño ordun e bazian fabriketa juten zian emakumiak. Barriyu hartan, hor goiko auzuan, baño haik fama txarra izaten zuten”. (Ereñotzuarrak)

 

 3.1. GUDA ETA MISERIA | 3.2. FRANKISMOAK BULTZATUTAKO KONTROLA ETA ERREPRESIOA | 3.3. INDUSTRIALIZAZIOAREN “BOOM”-A