Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Ipunpetik argitara
Maialen Apezetxea Lujanbio / Mikel Ozaita Azpiroz, 2016

 

3.
BIZITZARI AURRE EGIN BEHARRA.

GARAIKO TESTUINGURUA

PROTAGONISTEN BIZIPENETATIK

 

      Atal honek, orain arte jasotako testuinguruari, elkarrizketatu diren emakumeen bizipenak gehitu dizkio. Honela, protagonistek garaiko testuingurua nola bizi izan zuten ezagutu ahal izango da, euren hitz eta espresioekin. Modu honetan, eta labur bada ere, Hernaniko emakumeek epe zail horretan bizi behar izan zuten giroa eta egoera irudikatzeko saiakera egin da. Gainera, jarraian azaltzen diren oroimenak eta kontakizunak ilustratzeko, argazki gutxi batzuk txertatu dira errealitate horren erakusle.