Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

UNAI GAZTELUMENDI ARANDIA

 

1988an Añorgan jaioa

 

 

 

ETXEKO GIROA

 

      Gu txiki txikitandikan hasi ginen, Aita oso zalea da. Usurbilgo bertso eskolan aritzen zen eta guri bertsozaletasun hori transmititu nahi zigun. Txirritaren bertsoak kantatzen zizkigun, eta bertso zaharrak ikasteko puntuka hasten ginen bi anaiak, tarteka hitz berriren bat sartzen genuen, eta horrela hasi ginen.

      Ikastolara joan, gu oso txikiak ginen, eta zaharragoak etortzen ziren eta “bota bertsoa, bota bertsoa!” esaten ziguten eta anaiak igual zer edo zer asmatuko zuen, baina nik beti “haiziak bidali du” kantatzen nuen.

 

 

BERTSO ESKOLAK

 

      Aitaren bidez Xabier Sukia eta Ibai Esoainekin hasi ginen Igeldoko bertso eskolan, 7-8 urterekin. Bertso eskolan lehenbizi Lasarteren bertsoa ikasi nuen “aitontxua eskasturik” hasten dena. Irakasle hasi nintzenetik, talde berriren bat hasten denean beti bertso hori erakusten diet.

      Han oso gustura ibiltzen ginen, eta Beñatek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan atera nahi zuenez, urtebete egin genuen Antiguako Luberri ikastolan Iker Alustizarekin. Beñat ongi ibili zela ikusi, eta hurrengo urtean “ba, nik ere atera behar dut ba!” pentsatu nuen eta Hernaniko taldearekin atera ginen, gure adineko talderik ez baikeneukan ez Añorgan eta ez Donostian. Gu bi anaiak, Peru lurramendi eta Aitor Larreta atera ginen. Hernaniko bertso eskolara etortzeko lehenbiziko pausoa hori izan zen.

 

 

ESKOLARTEKO TXAPELKETAK

 

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2000

Txapeldun

(Txikitan, Hernaniko taldearekin)

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2001

Txapeldun

(Txikitan, Hernaniko taldearekin)

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2002

Finalista

(Txikitan, Hernaniko taldearekin)

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2003

(parte-hartzailea)

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2004

Finalista

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2005

Txapeldun (Handitan)

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2006

Finalista (Handitan)

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari

Txapelketa

2002

Txapeldun (Txikitan)

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari

Txapelketa

2005

Finalista (Handitan)

 

 

SARIKETAK

 

Berritxu

2005

 

Axari

2007

 

Osinalde

2007 eta 2008

 

Aztiri

2008 eta 2009

 

Erniarraitz

2008 eta 2010

Txapeldun ordea

Hernandorena

2009

Txapeldun ordea

Bertxoko

2010

 

Lizardi

2008tik 2012ra

Bertso onenaren saria 2008an

Plazatik Gaztetxera

2009

Txapelduna

Xenpelar

2010 eta 2012

 

Mikel Laboa

Bertsolari Txapelketa

2011 eta 2013

Txapelduna 2011n

Udarregi

2012

 

 

      Nik lehenbiziko sariketa Osinalde izan nuen. Kanporaketa Aztirian izan zen, kristoren giroa zegoen, ikaragarri gustura aritu nintzen. Anaia eta Uxue Alberdi pasa ziren finalera eta zer da kontua, eta Uxue Alberdi eta Ander Lizarralde Kuban ziren, abioia galdu zuten eta “zuek joan beharko duzue finalera!” esan ziguten. Osinaldeko finala jendez betea izaten da, bertso txarrari ere txalo jotzen zaio fuerte, eta oso gustura aritu nintzen.

      Erniarraitzen aritu naiz, bigarren egin nuen eta puntu erdigatik gainera!

      Baita ere bigarren egin nuen, puntu erdigatik, Iparraldeko Hernandorena sarian. Kotxean maldizio ederrak bota nituen.

 

Unai Gaztelumendi
2005eko Gipuzkoako Eskolarteko txapela buruan.

 

 

TXAPELKETAK

 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

2007

Lehen fasea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

2011

Final zortzirenak

 

      Arantza hori daukat, ez dudala nire burua ikusten txapelketako bertsolari gisa. Txapelketa bat ona egitea nahi nuke.

 

 

PLAZAK

 

      Ume umetatik beti eduki ditut plazak. Txikitan, bi anaiok besteak baino gaztexeago ginela kantatzen genuen bat-batean. Gainera, 11-12 urte bagenituen ematen zuen pare bat urte gutxiago genituela. Urnietako festetatik deitu ziguten Andoni Egaña, Xabier Amuriza eta Jexux Mari Irazurekin kantatzeko eta gu han, ume umeak ginela, gustura.

      Txiki txikitatik beti izan ditugu urtero bost-sei saio, beti. Urtetik urtera gehitzen, eta 16 urtetik hona anaiarekin asko ibili naiz, bertso afariak eta egiten.

      Anaiak 2007ko Gipuzkoako Txapelketan bigarren egin zuen, eta bera jada beste mota bateko saioetan hasi zen, oholtzakoetan. Anaiak bigarren egiteak niri ere saio gehiago ekarri dizkit, baina diferenteak, gaztetxe eta sozidadeetan, tabladuko saioak oso gutxi. Nire mailan eta nire edadean nahiko saio egiten ditut.

      Julio Sotorekin Bartzelonara joan nintzen, Julen Zelaietarekin Madrilera...

 

 

2006-01-07 Zumaia, jaialdia

 

      Unai Gijarro eta Unai Gaztelumendi. Bata añorgarra da eta bestea, berriz, oikiarra; herri handiago bateko auzotarrak biak ere. Hala ere, zer aldarrikatua izango duzue.

 

        U. Gaztelumendi:

Biak auzotar jaio ginen ta

biak auzotarrak berez.

Ni Donostian barruan edo

senti naiteke aldrebes;

ñoñostiarren herritik azkar

egin nahiko nuke ihes...

donostiarra izan naiteke

baina ñoñostiarra ez.

 

        U. Gijarro:

Herri txikiak sentitu ohi du

barrutik ta bihotzean;

beti egoten da pixkat aparte

eta harago ertzean.

Baina gauza bat eskatu nahi det

hasi nahi nuke eskean:

ez ditezela soilik gogora

inpuestoak kobratzean.

 

        U. Gaztelumendi:

Inpuestoekin badaukate bai

herriek mila aitzaki

ta kontra egin nahiko genuke

kontra bai baina egoki:

donostiarren aurkakoa naiz

ta hala izan naiz beti;

mugetan gertu egonagatik

nortasunean urruti.

 

        U. Gijarro:

Hori esaten gabiltza Unai

hainbat eta hainbat urte

herri txikiak beregan badu

ez dakit zenbat bertute;

neri burura hori etorri zait

ta kantatu dezu zuk’e:

herri txikiek haundiek baino

nortasun gehiago dute.

 

        U. Gaztelumendi:

Gaur kantatzera etorria naiz

honaino Zumaiaraino.

Donostiarren buruan dago

nik ez dakit zenbat laino;

handik urruti joan nahi nuke

ahal dan urrutien, koño!

etxekoago bainaiz Zumaian

Donosti aldean baino.

 

        U. Gijarro:

Pozgarria da leku denetan

bat gustora egotia;

pozgarria da herri txikiak

izatea bere tokia.

Arrazoi dezu eta alaitu

kantua ta bekokia

mapa denetan azal daitezen

Añorga eta Oikia.

 

 

2012-08-17 Donostia, jaialdia

 

      Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue “Hori bai toki freskoa”. Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai Gaztelumendi, esan diozu “Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen”, baina Iñaki Apalategik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.

 

        I. Apalategi:

Abordajea eginda gero

elizan biharamona

rebelaziorik euki gabe ere

oso gustora nengona.

Nahiz ta piratok edaten degun

gustora txalupan rona

kaliz honetan bada zeozer

dagoena nahiko ona.

 

        U. Gaztelumendi:

Eskorbutoko nikiarekin

hau berez punki mardula

eliza baten sartu gabea

izango zinan sekula

ta orain dio hemen barruan

pozik gelditu nahi dula

uste det atzo gauez Iñaki

gehiegi edan zenula.

 

        I. Apalategi:

Baino jendea hemen sartzeko

ipini ohi da ileran

eta guk ere aprobetxatu

behar genduke aukeran.

Gurutze baten hor bizardun bat

etzanda dago primeran

gera gaitezen Unai ez dakit

muitzen hasi ez ote dan.

 

        U. Gaztelumendi:

Elizan sartu eta gustora

gelditu da berehala

gurutzean dagon tipoai beida

ipini gero aibala!

Zuk jarri dezun aurpegi hori

ez da gero naturala

bizarra ikusi eta uste du

Sebastian Lizaso dala.

 

        I. Apalategi:

Ez naiz fijatu baino bai dago

hura Sebastian bezala

lehen keinu txiki bat egin arren

ez da moitzen berehala

baina barruan segitu nahi det

bere ondoan nola hala

ze kanpoan nun aurkituko det

hemen dagoen itzala.

 

        U. Gaztelumendi:

Zuk kritikatzen dituzu beti

kristautasunan problemak

zureak izan dira gaur arte

beti idea punkienak

ta orain hemen itzala dago

eskatzen dizu barrenak

baino badira itzalen batzuk

erre egiten dutenak.

 

        I. Apalategi:

Oraintxe bertan ikutu dezu

nere moralaren langa

ta konbentzitu ein nauzu Unai

egia garbi esanda.

Beti ibiltzen gera egiten

antikriston propaganda

joan gaitezen gurutzeari

buelta erdia emanda.