Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

MIKEL ITURBE ITURZAETA

 

1971n jaioa, Urnietan

 

 

      Bertso giroa beti izan da gure etxean. Bertsoak zirenean irratia beti jarrita egoten zen eta denok isilik egon behar izaten genuen. Aita bertsotan aritzen da pixka bat, umorean amari arpa jotzen. Anaia bat eta iloba ere aritzen dira eta Gabon gauean urtero bertsotan jarduten gara, goizaldera arte. Anaia zaharrenak puntua jarri eta aita oso azkarra da erantzuten. Sortak ere idatzi izan zituen 60ko hamarkadan.

 

 

HELDUEN BERTSO ESKOLAN

 

      Helduen bertso eskolan gehien bat paperean idatzarazi ziguten. Mejora beti nabaritzen zen. Baina lotsa kentze hori ez genuen ikasi. Parrandan, gaueko erreleboan aritzen ginen bertsotan. Baina garesti oso, edari asko behar genuen!

      Orain tarteka kantatzen diot neure buruari, segun zer lanetan ari naizen.

 

 

EPAILE

 

      — Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketa 1999 (Hernani-Txisplau taldean)

      — Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako sailkapena 2001

      — GR 4 (2004an), bertso eskolek antolatutako liga

      — Gipuzkoako Txapelketa 2003

 

      1999ko Herriartekoan, “Hernani Txisplau” taldean ziren Maialen Lujanbio, Aritz Zerain, Itziar Eizagirre eta Gorka Tolosa. Talde bakoitzean gai-jartzaile eta epaile bana behar ziren eta epaile aritzeko deitu zidaten. “Baina ni sekula ez nauk aritu!” pentsatu nuen. Txapelketa izatez gero norbaitek epaile behar izaten du, ezetz ezin esan eta horrela hasi nintzen. Baina neure borondatez aurkeztuta ez.

      Geroztik GRn aritu nintzen epaile eta 2003ko Gipuzkoakoan ere bai.

      Bere gauza du epailetzak. Niri ez zait gustatzen. Saio guztian oso kontzentratuta egon behar duzu. Gauza askok alde egiteko arriskua du... Kanporaketa bada tira, baina gero eta aurrerago joan, maila ere handiagoa izaten da eta estutzen joaten da lana. Saioa bukatu eta “ufff”, lasai geratzen zara, bertsolaria bezala azkenean.