Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

JOXE ANJEL OIARTZABAL

 

1976an jaioa, Epelen

 

 

      Aita bertsozalea zen, etxean bertso zaharrak bazituen.

      Bizilaguna, Martin Otxotorena, guretzako aitona bezala izan zen, eta hark bertso asko zekizkien. Bera ere aritzen zen bertsotan eta haren arrastoan zaletu ginen. Harekin bertso zahar asko ikasi nituen, 6-7 urterako Joxe Latxekoaren bertsoa kantatzen nuen. Otxotorenak bazituen andreari jarritako bertsoak, auzoko jendeari jarritakoak... Urtean behin egiten da epeletarren afaria eta han beti ateratzen zen kantatzera.

 

 

KUADRILLAN

 

      Kuadrillan Iker Osarekin, Xabier Legarretarekin eta Jon Iraolarekin ibiltzen hasi nintzenean, erabat zaletu nintzen. Horien atzetik arrastan ibiltzen nintzen beti! Osarekin eta ostegunetan askotan joaten ginen Marizulora: afaldu eta haiek bertsotan aritzen ziren eta ni haiei begira egoten nintzen.

      Kuadrillan bertsotarako gogoa genuenak bertso zaharrekin hasten ginen, eta gero abilidadea zutenek bat-batean segitzen zuten. Bolada izan genuen tabernan mozkortzean kantatzekoa, Gorka Ezeizarekin eta isiltzen ez ginenekoa.

 

 

HELDUEN BERTSO ESKOLAN

 

      Kantatzeko eman nuen pausoa orduan egin nuen, baina atrebitu ere gutxi egin nintzen.

 

 

EPAILE

 

      1999ko Herriarteko Txapelketan gustura aritu nintzen epaile. Herrikoak juzgatu behar genituen, txapelketa ere ez zen banakakoa bezain serioa izan... Ni Hernani-Iraulio taldearekin atera nintzen: Iker Osa, Jon Iraola, Iñaki Zelaia, Joxe Luis Urdangarin eta Eñaut Agirrerekin. Astero biltzen ginen epaileak entrenatzeko. Gauza polita zen.

      Tabernetako txapelketa ere polita da epaile aritzeko, ez du halako konpromisorik.

      Baina gero beste maila bat dago, bertsolariak banaka aritzen direna. Gauza aldatu egiten da. Hor jada gogoaren kontra gehiago aritu naiz. Nahiago dut ez joan. Gogorra egiten da besteren lana juzgatu beharra.

      2003 eta 2007ko Gipuzkoakoan Txapelketetan aritu nintzen.

 

 

BERTSO JARTZEN

 

      Bi-hiru urtean aritu nintzen nire agendan egunero bi edo hiru bertso jartzen, egunean egin nuenaz.

 

 

LANEAN KANTARI

 

      Lantokian askotan aritzen gara bi lagun elkarrekin lanean, eta puntutan aritzen gara.