Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

SAIBURUTARRAK
ANJEL LUJANBIO

 

1886an jaioa Donostiako Basozabal baserrian

 

      Martina (bere aurreko arreba) ta Anjel Donostia’ko Basozabal baserrian jaio ziran. Basozabal, Oriamendi ta Astigarraga bitartean dago.

      Bañan etziran emen denbora luzean bizi izan. Errenteria’ko Saiburu edo Sareaburu baserrira aldatu ziran. Saiburu Zamalbide ballaran dago, kamioaren ondoan, oso leku politean.

      Bere bi anaiak baño gutxiago jardun izan zan bertsotan, bai kantuz ta bai idatziz. Guk ez degu jaso al izan aren iru edo lau bat bertso baizik; bertsolaria zala jakiteko doi-doia, beraz.

      ...

      Bertso zaarretan izugarri zekiana omen zan.

      ...

      Arena da onako bertso au:

 

Urte asko daukazkit

mundu ontan junak,

txarrak asko dirade,

gutxi dira onak;

ez nau ondo artutzen

nekia ta lanak,

alimentuik ezpadet

laster akabo nak.

 

[Antonio Zavala, Iru anai bertsolari, Auspoa 73]

 

      Anjel ere bertsolari ederra zen! Hura ezagutu nuen bertsotan, baina ez zen plazetan ibiltzen. Kuadrillan eta tabernan...

[Antonio Zubiarrain]