Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernani eta hernaniarrak
Antxon Agirre Sorondo, 1997

 

 

Uste oneko hernaniar eta

zoritxarreko karlista,

nire arbasoei.

 

 

 

Eskerrona

 

      Liburu bat egin eta bide horretan argi izan diren pertsonak eskertzeko garaia etortzean, barkagarri ez diren hutsegiteak burutzeko arriskua izan ohi dugu. Eta gure kasuan are nabarmenago gertatzen da arrisku hau. Izan ere, hernaniar askotxoren aipamena egin beharko genuke. Ez zaigu batere erraza, ordea, guztiak bat-banaka aipatzea, hainbat izan baitira urteetan zehar beren ezagutza baserri, zubi, errota, ermita... herriaren lehena eta orainari buruz xehetasunak eman dizkigutenak.

      Hala bada, guztiekin kunplitzea ezinezko zaigula onarturik ere, ez dugu bakar batzuk bazterrera uzterik nahi, zeren eta neurri batean azterlan honen egilekidetzat baitauzkagu. Lehenengo eta behin Joxe Garin zenari eskaini nahi diot hunkipenez beteriko oroitzapena, Hernaniko Udal Artxiboko arduradun zen garaian hain txeratsuki hartu izan ninduelako beti.

      Era berean, udaletxeko enplegatuei erakutsi nahi diet eskerrona gure lehenaren aztarnak arakatuko banituen bitarteko bikaina izan zaidalako hauen pazientzia.

      Gero, Donostia eta Iruñeko eliz artxiboetako zuzendari diren Jose Antonio Garro eta Jose Luis Sales jaunak hurrenez hurren, aspaldidanik beren lankidetzaren emaitza ederra jaso ahal izan dudalako.

      Liburu honen orrialdeetan dozenaka aipatzen dira Tolosako Protokolo-Artxiboko dokumentuak; bertako arduradun diren Imakulada Gonzalez eta Maria Ramirez andereak eskertzen ditut, ezinbesteko lankideak izan baititut liburua osatzeko.

      Azkenik, bihoakio nire eskerrona eta adiskidantza zintzoa Koldo Lizarralderi, lagun izan dudalako hainbat ermita, errota, bide, mendi... bisitatzerakoan. Bere ondoan, besteak beste, gauza bat ikasi dut, adiskide on batek zer balioa duen, eta berau lankide denean, are handiagoa.