—gaiak—
NAFARROAKO TXAPELKETAK
1960. LESAKA
Andres Narbarte “Xalto” txapeldun
Juan Perurena, txapeldun orde
Anjel Aldaz
Felix Iriarte
Bautista Madariaga
Manuel Iriarte
Bautista Perurena
Joxe Mari Mutuberria
Gerla ondoren, 1960.eko abenduaren 18an Donostiako ĢVictoria Eugeniaģ antzokian jokatu zen Euskal Herri mailako lehen Bertsolari Txapelketara Andres Narbarte ĢXaltoģ eta Juan Perurena joan ziren. Ordukoa da Narbartek Fabiola erregina zela eta ez zela botatako bertsoa.
1961. ETXARRI ARANATZ
Bautista Madariaga, txapeldun
Andres Narbarte, txapeldun orde
Martin Azpiroz
Manuel Iriarte
Migel Arozamena
Martin Oreja
Juan Perurena
Mikel Zabaleta
“Liburuxka hau sutara bota e! nik nirea hala bota nuen. Orduan
uste dut grabatu beharrean idatziz hartzen zituztela
momentuan bertsoak. Kantatu ziren bezala ez ziren hartu,
eta gauza gehiago ere ez zeuden gertatu bezala kontatuak”.
[Manuel Huizi]
1962. BERA
Migel Arozamena, txapeldun
Mikel Zabaleta, txapeldunorde
Andres Narbarte
Bautista Madariaga
Martin Oreja
Simun Ibarra “Zubikoa”
Juan Perurena
Manuel Uhitzi
1962.eko abenduaren 30ean Donostiako “Astoria” antzokian jokatutako Txapelketa Nagusira Migel Arozamena lesakarra eta Mikel Zabaleta aresoarra abiatu ziren. Urte hartan Xalbadorrek hirugarren Saria jasoko zuen Uztapide eta Basarriren ondotik.
Goizuetako Loiarte kontratistaren arrebarekin ezkondua zegoen Seberiano Berroeta Sakana aldekoa. Berroeta Nafarroako Txapelketaren antolakuntzan sartua zegoen. 1962an izango zen, kanporaketa Goizuetan jokatu zen. Garai hartan Nafarroako Txapelketa antolatzeko bi zona bereizten ziren. Goizueta eta Aranori “Villas” esaten zitzaien eta zona berean zeuden Sakana aldea, Basaburua goia eta behea, eta beste zona izaten zen Baztan aldea, Doneztebe... Bakoitzak bere zonan kantatzen zuen eta bakoitzeko lau onenak pasatzen ziren finalera.
Aranon apaiz egondako Don Pedro Diez de Ultzurrun epaimahaian zen.
Seberiano Berroeta hori Aranora etorri zen Santiotako festetara. Atera egin behar nuela esaten zidan. Nik esan nion ez nindoala lana hola eta hola uztera. Ematen banion nagusien helbidea berak idatziko ziela. “Ez, horrela ibili beharrik ez daukat” erantzun nion. Hala behintzat atera egin nintzen Goizuetako kanporaketan.
Goizuetan kantatu genuen Andres Narbarte “Xalto” (Goizuetakoa), Bautista Perurena (Goizuetakoa), Martin Oreja (Errazkingoa), Anjel Aldaz (Igoakoa)... zortzi-hamarren bat izango ginen.
Bigarren eman zidaten. Aurreneko Xalto geratu zen.
Finala Bera Bidasoan jokatu zen. Han ere lau aurrenekotan pasa nintzen.
[Manuel Huizi]
1963. IRUŅEA
Migel Arozamena, txapeldun
Andres Narbarte, txapeldunorde
Bautista Madariaga
Simun Ibarra “Zubikoa”
Manuel Arozamena
Manuel Uhitzi
Martin Oreja
AnjelAldaz
Mikel Zabaleta
Roman Mihura
“Principe de Viana” erakundeak eratutako txapelketa kalitatez gora eta gorpuzten joan zen. Lehen aldiz, 1963an azken saio nagusia Iruņeko Gaiarre antzokian jokatu zen jendez lepo beteta. Saio honetan txapeldun eta bigarren suertatu ziren Narbarte eta Arozamena ofizioan aritu ziren gai honetan: “Lapur bat etxe batera ostutzera dijoa, eta zakur bat ateratzen zaio”. Narbarte izan zen lapurra eta txapeldun suertatu zena zakurra.
Narbarte:
Lapurra naizela esan dutenez
asi bear det kantari;
nunbait inbidi aundia diot
besten etxeko gauzari;
lanik ein gabe arrapatzea
ona izaten da ori,
bildurrikan e’ bate ez diot
baztarreko txakurrari.
Arozamena:
Goiz goizetikan ementxe nago
zerbaitez konturatuta,
joan dan aspaldin lapurra onek
aziuk eiten dituta;
gau eta egun guardin nago
ala ere puskak ostuta,
ai! zer koska egingo nizuken
ni ezpanengo lotuta.
Narbarte:
Txakurra gogor mintzatu zaigu
entzuleak, aistiko ortan,
baņan lapurrak olako bildurrik
gaur ezpaitauka burutan;
an joaten nintzan denbo guzian
antxen egoten da lotan;
ia ernago jartzen al zera
lapurra billatzekotan.
Arozamena:
Gure lapur au nola dabillen
txakurrak dio igarri,
gaur aurrez aurre arkitzen gera
t’esango dizka elkarri;
eunen batean joan bear dezu
galtzik gabe lotsagarri;
lotan nagola ate onduan
t’etzaitezela etorri.
Narbarte:
Berai egia aitortuta ’re
bate etzait inportikan;
lapur listoak beņe ezpeitu
txakurraren bildurrikan;
ni izutzetik gaurko onetan
asi zera alperrikan;
atean zaunkaz asitzen bada
sartuko naiz leiotikan.
Arozamena:
Kanpokuak naiko ez digula
orain asi zait barruan;
eta leiotik sartuko dala
lendabiziko saltuan;
txakurra zai an egongo naiz ni
beste askoren moduan;
au baņan lapur aundiagorik
ez dut somatu munduan.
1963an Areson kantatu genuen kanporaketan. Areson aurrena atera nintzen eta Xalto bigarren. Finala Iruņeko Gaiarre antzokian egin genuen, eguerdian. Harrituta egoten naiz pentsatuz garai hartan norbaitek zer lanak egin zituen han bertso saioa antolatzeko. Ez dakit Gaiarreko ateak nola ireki ziren, gure mailako jendearentzat.
Antzokia ez zegoen jendez gainezka, garai hartan ez zitekeen izan: ez zegoen oraingo aukerarik mugitzeko, eta Iruņeraino joan egin behar zen. Finalaren ostean Hotel del los Tres Reyes-en bazkaldu genuen.
[Manuel Huizi]
1964. IRUŅEA
Andres Narbarte, txapeldun
Migel Arozamena, txapeldun orde
Bautista Madariaga
Anjel Aldaz
Manuel Arozamena
Roman Mihura
Joxe Mari Mutuberria
Moises Jaso
“Principe de Viana” erakundeak ez zuen 1965ean Nafarroako Txapelketarik antolatu, Euskaltzaindiak 1964etik bi urtean behin eratzeko erabakia hartu zuelakoz.
1966. IRUŅEA
Migel Arozamena, txapeldun
Andres Narbarte, txapeldun orde
Bautista Madariaga
Manuel Huizi
Anjel Aldaz
Martin Oreja
Dionisio Mujika
Martin Goikoetxea
1966ko finalistak.
Iturria: Argia.
Hirugarren urtean, kanporaketa Berueten izan zen. Oso arratsalde txarra izan nuen eta bosgarren egin nuen, finaletik kanpo geratu nintzen. Aste osoa mendian pasatzen nuen, behean zegoen zentralean afaldu eta lo eginaz. Larunbata gauean etxera etorri, eta abisua, biharamunean Aranon 8tako mezaren ondorenean Seberiano Berroetaren semea zain edukiko nuela kotxearekin: batek huts egin zuela, gaizkitu egin zela, eta Iruņera txapelketara joateko. Gaiarren kantatu genuen finalean.
Nafarroako Txapelketa bukatu egin zen. Bigarren aldiz Gaiarren kantatu, Hotel de los Tres Reyesen bazkaldu, eta zuzendaritzakoen artean eztabaida piztu zen, handia. Batzuek esaten zuten hurrengo urtean Iparraldekoak sartu behar zirela eta besteek ez zela posible. Orduan gauzak serio zeuden, oraindik.
Hemen Iparraldeko Xalbador eta Mattin entzuten ziren. Herrietan Mattin famatuagoa zen, gero txapelketetan Xalbador atera zen aurrera, eta hura hobea zela esaten zen...
[Manuel Huizi]
Donostiako Anoeta pilotalekuan 1967.eko ekainaren hamaikan jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, Nafarroatik Migel Arozamena eta Bautista Madariaga azaldu ziren. Andres Narbarteri zegokion partehartzea baina gaisotu eta bere ordez Madariaga aranztarra igorri zuten.
Donostiako saio honekin bukatu ziren Euskal Herriko eta Nafarroako txapelketak. Arratsaldeko saioan, Uztapiderekin txapela jokatzeko epaimahaiak Xalbadorren izena eman zuenean, Anoeta pilotalekuan bildutako jendetzak jotako ia sei minututako xixtukada ospetsua erabakikorra izan zen gehiago txapelketarik ez antolatzeko.
[Pablo Jose Aristorena, Nafarroako bertsolaritza liburua]
PAULO YANTZI SARIA
1979tik 1982ra Paulo Yantzi saria izan zen Nafarroako Txapelketa. Saio bakarrera jokatzen zen eta Lesakako udalak antolatzen zuen. Lau hauetan parte hartu nuen.
Nafarroa ahaztuta genuen. Anaiak eta biok esaten genuen “zerbait egin beharko diagu! Oraindik ere Batista Madariaga eta bizi dituk eta zer edo zer hasi beharko diagu”.
Lesaka aldera joanez, topo egin genuen oso bertsozalea zen Dionisio Mujikarekin. Mujika hau asteasuarra zen, Hernaniko Marrakaren alabarekin ezkondu eta Lesakan bizi zena. Eraikuntza enpresa bat zeukan. Gaiak jartzen eta aritzen zen. Harekin bilera batzuek egin genituen eta nolabait hasi ginen, lehia moduko batekin, gurdia martxan jartzen: Paulo Yantzi saria alegia.
Paulo Yantzi ez nuen ezagutu. Haren omenez hasi ginen eta bere anai Pepito eta Joxe soinujoleak bizi ziren eta haiekin ere biltzen ginen.
Iparraldekoekin hitz egin genuen: haiek gutxi ziren eta gu ere bai, eta elkartuta zerbait egingo genuela. Horrela ezagutu genituen Mixel Aire Xalbador II, Txomin Ezponda, Ernest Alkat, Jean Pierre Mendiburu, Jean Louis Laka...
Lesakako udalak antolatzen zuen, eta udaletxeko areto nagusian egiten zen. Sariketa jokatuz, gonbidapena egiten zitzaien Jon Azpillagari eta Euskal Herriko onentsuenei, eta haiek ere beren saioa egiten zuten.
Denborarekin, eta bertsoa oso ondo ikusia zegoenez, beti jendea gehitzen joan ginen, hori da garrantzitsua. Gorputza hartu zuen.
[Joxe Fermin Argiņarena]
1979ko Paulo Yantzi saria
Argiņarena, Joxe Miel (Txapelduna)
Madariaga, Bautista
Goņi, Jesus
Argiņarena, Joxe Fermin
Fagoaga, Euxebio “Fagoaga I”
Elizagoien, Bittor
Perurena, Juan
1980ko Paulo Yantzi saria
Aire, Mixel “Xalbador II” (Txapelduna)
Argiņarena, Joxe Miel (Txapeldun ordea)
Fagoaga, Joxemari “Fagoaga II”
Mendiburu, Jean Pierre
Perurena, Pello
Argiņarena, Joxe Fermin
Fagoaga, Euxebio “Fagoaga I”
Arrosagarai, Joanes
Laka, Jean Louis
Elizagoien, Bittor
Perurena, Juan
Olano, Antonio
Amorena, Txomin
1981ko Paulo Yantzi Saria
Mendiburu, Jean Pierre (Txapelduna)
Argiņarena, Joxe Miel (Txapeldun ordea)
Aire, Mixel “Xalbador II”
Argiņarena, Joxe Fermin
Alkhat, Ernest
Laka, Jean Louis
Elizagoien, Bittor
Olano, Antonio
Amorena, Txomin
1982ko Paulo Yantzi Saria
Argiņarena, Joxe Fermin (Txapelduna)
Mendiburu, Jean Pierre (Txapeldun ordea)
Jaso, Moises
Fagoaga, Joxemari “Fagoaga II”
Perurena, Pello
Alkhat, Ernest
Arrosagarai, Joanes
Laka, Jean Louis
Argiņarena, Joxe Miel
Elizagoien, Bittor
Olano, Antonio
Amorena, Txomin
BERTSOZALE ELKARTEAK ANTOLATUTAKO
NAFARROAKO TXAPELKETAK
1983tik urtero antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak txapelketak. 2003 arte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoek ere bertan hartzen zuten parte. Nafarroako Txapelketetan arituak dira Hernaniko bertso eskolako Joxe Fermin Argiņarena (1983-1990. 1986an eta 1990ean txapeldun egin zuen), Pablo Joxe Aristorena (1987-1988) eta Xabier Legarreta “Arano” (1995etik 2002ra).
[Estitxu Eizagirre]
Yantzi saria gorpuzten hasi zenean, hasi ginen biltzen Lontxo Aburuzarekin, Eugenio Arraizarekin... bazetorren beste jende bat nahiz eta kantatu ez, laguntzeko prest zegoena. Nafarroako Elkarteak hartu zuen ardura eta Nafarroako Txapelketa izatera pasa zen.
Gaur egunean Nafarroako Hegoaldekoek egiten dute euren txapelketa, nahikoa jende badagoelako, eta Iparraldekoek berena. Biak batera hasi ginen indarrik ez genuelako bakarrik egiteko eta orain gai dira bakoitza bere bidetik hegan egiteko.
[Joxe Fermin Argiņarena]
1983
Ezponda, Txomin (Txapeldun)
Argiņarena, Joxe Miel (Txapeldun orde)
Madariaga, Bautista
Aire, Mixel “Xalbador II”
Mendiburu, Jean Pierre
Argiņarena, Joxe Fermin
Perurena, Juan
1984
Mendiburu, Jean Pierre (Txapelduna)
Aire, Mixel “Xalbador II” (Txapeldun ordea)
Madariaga, Bautista
Argiņarena, Joxe Fermin
Alkhat, Ernest
Arrosagarai, Joanes
Ezponda, Txomin
Argiņarena, Joxe Miel
1985
Ezponda, Txomin (Txapelduna)
Aire, Mixel “Xalbador II” (Txapeldun ordea)
Mendiburu, Jean Pierre
Argiņarena, Joxe Fermin
Alkhat, Ernest
Martikorena, Anjel
Argiņarena, Joxe Miel
Iantzi, Josetxo
1986
Argiņarena, Joxe Fermin (Txapelduna)
Alkhat, Ernest (Txapeldun ordea)
Aire, Mixel “Xalbador II”
Taberna, Mikel
Mendiburu, Jean Pierre
Azpillaga, Bernardo
Ezponda, Txomin
1987
Alkhat, Ernest (Txapelduna)
Ezponda, Txomin (Txapeldun ordea)
Aire, Mixel “Xalbador II”
Taberna, Mikel
Mendiburu, Jean Pierre
Argiņarena, Joxe Fermin
Iņurrategi, Felix
Aristorena, Pablo Joxe
1988
Aire, Mixel “Xalbador II” (Txapelduna)
Arozena, Manolo (Txapeldun ordea)
Aburuza, Lontxo
Mendiburu, Jean Pierre
Argiņarena, Joxe Fermin
Alkhat, Ernest
Ezponda, Txomin
Aristorena, Pablo Joxe
1989
Ernest Alkhat (Txapelduna)
Manolo Arozena (Txapeldun ordea)
Jexux Arzallus
Jean Pierre Mendiburu
Txomin Ezponda
Mixel Aire “Xalbador II”
Joxe Migel Argiņarena
Joxe Fermin Argiņarena
* * *
Pablo Joxe Aristorena (1988-03-20 Iruņea)
Adiskide zenuen batek, aberastu denez geroztik, ez du zurekin deus jakin nahi.
Haurtzarotikan izandu dedan
lagun jator ta haundina
urrutiratzen hasi zait orain
zeren diruaren grina
gogoko bait du eta hargatik
orain hurbildu ezina;
garai batean bazenuen ba
lagun on baten premina;
egin duzunak izenik ez du
horrek ematen dit mina.
Orain ez dakit non ote zauden
ni hemen nago Gaiarren
nere dehiadar oihua lagun
entzun ezaidazu arren;
diruarekin uste baduzu
dena badagola hemen
esango dizut gaizki zabiltza
guztia ez da izanen,
galdu bait duzu urte askotan
laguna zenduena lehen.
Nere hitz hauek zure bihotza
ez dakit dezaken mugi
baina kontzientziz lasai al zaude
ni nengokeen urduri
haunditasunak laino beltz hori
zuregan horra ixuri;
baina gorroto apurrik lagun
ez dizut gordeko zuri
lehen bezala nere ondora
etortzen bazera guri.
Pablo Joxe Aristorena - Ernest Alkat (1988-03-20 Iruņea)
Ernest Alkat, zuk egindako lapurretagatik Aristorena espetxean, gartzelan dago. Bixita egitera joan zara.
Alkat:
Oraino ere naski
lagunak gabiltza
baina zure postura
oso da bortitza,
lapurra in naiz eta
egin obra hitsa
barkatu, nik ondatu
derautzut bizitza.
Aristorena:
Egunero kartzelan
ari naiz ai-aika
eta gaur horra non dan
Alkaten bixita;
gainera jartzen duzu
aurpegi polita
zoaz begi bixtatik
alu hipokrita.
Alkat:
Mintzatua baitzira,
bihotza betean
badakit zureganat
nagola kaltean,
zai egongo naiz beti
kartzela atean
baina ez aserretu
aluen artean.
Aristorena:
Honek lotsik ez dauka,
kristorenak dauzka,
nik ekintzik ez egin
epaileek juzka.
Aurpegia egingo
nizuke bi puska
guardiaren makila
eskuan hartuta.
Alkat:
Hunek naski makila
derauka nagusi
baina ni naiz lapurra
bertze bat biluzi,
kartzela hortarikan
nahi zaitut jautsi
gorputza kendu baina
mingaina hor utzi.
Aristorena:
Esaten du: “Ni nabil
hor eginalean
ikusi nahi baitzaitut
nerekin kalean”.
Lagun ona bazara
sartu itzalean
bixitatuko zaitut
datorren hilean.
Pablo Joxe Aristorena - Felix Iņurrategi (1988-03-13 Goizueta)
Jendearentako oporraldiak eta bidaiak eratzen dituzten agentzia batean lanean ari da Felix Iņurrategi. Munduko bazter guztietara antolatzen omen dituzte bidaiak, baina gaur Aristorena etorri da ilargira joan nahi duela esanez.
Aristorena:
Bidai bat egiteko
daukat nik asmoa,
antolatzen duzula
hartu det susmoa.
Eta gure mundua
ez denez sanoa,
zuek denak utzita
ilargira noa.
Iņurrategi:
Sano asko etorri da
hona bere kasa,
eta galdetutzen dut
ote da kapaza?
Ta gainera esan du
dena lasa-lasa,
hortarako bisita
behar duzu Nasa.
Aristorena:
Zuk esan behar ote
didazu ba nora,
hau al da gizon batek
gaur daukan ganora.
Preparatu dezazun
hartzazu denbora,
satelite txiki bat
neretzat nahiko da.
Iņurrategi:
Ideia disparatu
asko daduzkazu,
bainan zuk Pablo Joxe
hauxe entzun (e)zazu.
Ilargiraino lasai
joango zera zu,
autobuses joatia
asmatzen badezu.
Aristorena:
Hori antolatzea
kostako da hamaika,
ez zait neri gustatzen
mundu politika.
Eta igual lejhejrtuko da
gerra atomika,
handik ikusiko det
nik zirko polita.
Iņurrategi:
Zure segurtasunez
hainbeste zarata,
planteatuko dizut
ideia aparta.
Ikasi zientifiko
edo astronauta,
orduan dohainikan
joango zerata.
Joxe Fermin Argiņarena - Ernest Alkat (1989-04-23 Baigorri)
Alkat:
Baimena eman dautzut semea
ta tronpatu zira naski
zu etxe barnean izan geroz
bazen ziminorik aski.
J.F. Argiņarena:
Esan dekenarekin gaur Alkat
ni bate ados ez niok
zer bikote polita egingo
tximinoa eta biok.
Alkat:
Gaurko gazteak erotzen dira
naski dago betikoa
gure etxea laborantza da
ez da batere zirkoa.
J.F. Argiņarena:
Erakutsitzen gure aita honek
jarri ditun enpeinuak
tximinoak ikasiko ditu
nere aitaren keinuak.
Alkat:
Aitarenak ikasiko bainan
lehenik naski berea
etxetik kanpo zoaz horrekin
einen dezute parea.
J.F. Argiņarena:
Gure etxean errita asko
hori ez zan nere nahia
tximinoa, aita maitea zu
az al da gauza alaia.
Alkat:
Gauza alaia izan ditaike
baina nik ez dut atsegin
baimena lehen eman nuen ta
konpondu hor amarekin.
J.F. Argiņarena:
Orain amakin sartzeko ere
ez degula tenoria
estimatuko degu aurrera
tximinoan umoria.
1990EKO TXAPELKETA TALDEKA
1. D Taldea: Manolo Arozena, Joxe Fermin Argiņarena, Antonio Olano, Eusebio Fagoaga.
2. A Taldea: Mixel Aire “Xalbador II”, Bittor Elizagoien, Laka, Lontxo Aburuza.
Joxe Fermin Argiņarena - Ernest Alkat (1990-04-01 Lekunberri)
Alkat neska zara, zu aldiz, Argiņarena mutila. Orain arte harremanak kartaz, eskutitzaz izan dituzue. Gaur elkar ikusi duzue lehen aldiz. Espero zenutena al da?
Alkat:
Orain artean ilunbea zan
orai etortzen argia
aspaldi hontan maitatzen eta
nik nuen ikus nahia
bihotzetikan bakar bakarrik
azaltzen baitzen begia
lehen aldikotz ikusten zaitut
eta aitortzen egia
zuk luma polita duzu
deraukazun aurpegia.
Argiņarena:
Orain artean karta bidea
guk ezaugarri bakarra
ezagutzeko eguna heldu
begietan irriparra
eskrituretan ez nuan egin
nik hain irudia txarra
izan behar du ene potxolak
oso bihotza xamurra
baina gorputzari begiratuz
barkatu, zera baldarra.
Alkat:
Gorputza baldar balin banago
zilegi da agertzea
bakoitza giren bezela gaude
ez dago ezinbertzea
gorputza dago bigarren mailan
lehena da maitatzea
zu neretzako egoki zera
eta aizu aitortzea
gero onari begiratzeko
sudurra aski luzea.
Argiņarena:
Neska langile fina izateko
lepo ondoa du guri
gorputz baldarra bigarren mailan
asko axolik ez zuri
nik gustoko gorputza nahi nuke
arrazoietan ixuri
ni gaur zurekin ezkontzen banaiz
gelditu ametsan erdi
asto gainetik eroritako
pulpa zakua dirudi.
Alkat:
Ez dut pentsatzen pulpa zakurik
zuk dautazun maitatuko
elgarrengana urbildu gira
Lekunberri da lekuko
zu neri asko gustatzen zira
hemen ikusi orduko
gorputzez doi bat meharra zira
eta dautzut aitortuko
lehenbizi zaitut gizenduko ta
ondotikan gizonduko.
Argiņarena:
Itxura danez gizon plantarik
zuk ez didazu ikusten
aurreak nola dantzatu behar
atzeari erakusten
gorputz baldarra dadukazula
sarritan degu entzuten
beste batean beharko du ta
ez zaitut hartu nahi aurten
Santa Luzitan Zumarragara
ia erosten zaituzten.
1997
Xabier Silveira (Txapelduna)
Jexux Arzallus (Txapeldun ordea)
Bittor Elizagoien
Xabier Legarreta
Estitxu Arozena
Estitxu Fernandez
Oskar Estanga
Mikel Altzuart
1998
Estitxu Arozena (Txapelduna)
Xabier Legarreta “Arano” (Txapeldun ordea)
Bittor Elizagoien
Iņigo Olaetxea
Jexux Arzallus
Manolo Arozena
Xabier Silveira
Estitxu Fernandez
* * *
Xabier Legarreta “Arano” (1998-03-29 Zuraide)
Hitza: Izerdia.
Astean zehar gau eta egun
aritzen naiz igeltsero
ta galerazten urreratzen zait
hainbat eta hainbat ero
erabiltzen det eraikuntzako
hainbat material jenero
lendabizi teilak edo
eta porlana da gero
uda ta negu izarditan blai
hantxe jarduten naiz bero
eta gaitzerdi egindakoa
ondo ordaindu ezkero.
Kartzelako gaia: Diruz betetako maleta bat aurkitu duzu kalean, bi aldiz pentsatu gabe jabeari eraman diozu. Ekintza horrek ordea, zer pentsatu ugari sortarazi dizu..
Hau aurkituta trantze bikainik
ezin inola igaro
pentsatzen nago hartu ta hurrun
ez ote naizen juango
baina bestetik hori eginda
ez naiz geldituko ondo
arinak ditut bi zango
umore txarrez bi trago
neureganatu edota utzi
zalantzan jarrita nago
baina diruak ez nau sekula
kartzelara eramango.
Bilete berde, hoien itxurak
ez dit burua galduko
bihotz oneko izan naizela
denak zerate lekuko.
Nahikoa egin ta etxera noa
aspertuta nago gaurko,
ez diot egin nahi uko
baina, ez naiz umilduko
munduan ez da seguruenik
hamaika nere moduko
baina, lehen igual lapurtua da
berriz ez dut lapurtuko.
Xabier Legarreta “Arano” (1998-03-21 Lizarra)
Kartzelako gaia: Herriko apeza zara eta ikusirik gazteak ez zaizkizula mezetara etortzen erabaki duzu zerbait asmatzea horiek elizara erakartzeko. Kontaiguzu zer pentsatu duzun.
Gazteekiko beti jardun naiz
ni haserre eta teman.
Apaiza dago nahiko pentsakor
ikusi daiteken eran.
Gazteek nunbait ez dote orain
Jesusen kaliza edan.
Aldaketa bat egin behar det
nahiz ez itxuroso eman,
aurrerantzean meza emango det
baina herriko tabernan.
Elizkizuna aldatzea da
herriarentzat mejora,
ta aipatu det non egin behar
dedan lehenengo aproba.
Lau katu ez da etortzen eta
hola ez goaz inora.
Denai zeozer al dan azkarren
aldaketa beharko da,
saiatuko naiz ez dedin igo
bi ardo terditik gora.
Xabier Legarreta “Arano” eta Iņigo Olaetxea (1998-04-05 Elizondo)
Iņigo Olaetxea, nerabe koxkor bat zera eta eskolan sexuari buruzko idazlan bat egin dezazun eskatu dizute. Xabier Legarreta zure aitarengana joan zara laguntza eske.
I. Olaetxea:
Bat erlijioa ta
gero errespetoa,
baina azkenik apurtu
da borren betoa.
Zugandik badut aita
asko ikastekoa,
nola erabiltzen da
hanka tartekoa.
X. Legarreta:
Irakasleak jarri
dizkizu baldintzak,
aitak ez ditu hoiek
hartu behar haintzat.
Nola atera diren
semearen hitzak,
kantzontzilo barruan
zuk oraindik behintzat.
I. Olaetxea:
Barruan gordetzea
nik dudan asmoa,
hori hola ez zenikan
zen zure susmoa.
baina ni galdetzera
oraingoan noa:
zer da erotikoa
eta zer pornoa.
X. Legarreta:
Galdera horri ere
ez diot igarri,
maixu artean bada
makina bat txerri.
Etxera zure maisu
jaun hori ekarri
esplikatuko diot
bi gauza hoien berri.
I. Olaetxea:
Irakasleak hori
badaki bai berdin,
baina galdera bati
berriz diot ekin.
Atzo gauean bazen
buila eta muzin,
zer ari zinen zu atzo
nere amarekin?
X. Legarreta:
Semeak, galde txarra
egin du tartean,
seguru aitarentzat
izan da kaltean.
Afari baten nintzan
ni atzo gauean,
ama zer aritu zen
bien bitartean?
1999
Bittor Elizagoien (Txapelduna)
Xabier Silveira (Txapeldun ordea)
Estitxu Arozena
Juan Mari Lopez
Iņigo Olaetxea
Estitxu Fernandez
Joxema Leitza
Xabier Legarreta “Arano”
2000
Amets Arzallus (Txapelduna)
Xabier Legarreta “Arano” (Txapeldun ordea)
Estitxu Arozena
Sustrai Colina
Xabier Silveira
Bittor Elizagoien
Manolo Arozena
Iņigo Olaetxea