—gaiak—
TXAPELKETA NAGUSIAK
Uztapide irabazlearen sariarekin.
Iturria: Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak.
[Atal osoaren iturria:
Jesus M. Etxezarreta, Bertsolarien desafioak,
guduak eta txapelketak liburua]
1962KO TXAPELKETA NAGUSIA DONOSTIAN
Astoria Antzokian, abenduaren 30-an.
Euskaltzaindiak, kanporaketak egitea erabaki zuan, baiņa askoz geiago eta eskualdeka. Amazazpi kanporaketa egin ziran, Bizkaian, Nafarroan eta Gipuzkoan.
Basarri eta Uztapide, txapelduna eta ordekoa, besterik gabe zijoazen finalera. Kanporaketetan 84 bertsolarik parte artu zuten.
Kanporaketa oiek egin ondoren amar bertsolari gelditzen ziran Donostirako, Sailkapena:
Txapeldun Uztapide.
Bigarren Basarri.
Hirugarren Xalbador
Laugarren Lazkao Txiki
Bosgarren Mitxelena
Seigarren Arozamena
Zazpigarren Mattin
Zortzigarren Azpillaga
Bederatzigarren Lopategi
Hamargarren Zabaleta
Epai-maia:
Antonio Arrue, Koldo Mitxelena, Antonio Zabala, Bordari, Juan Mari Lekuona, Marcelo Andrinua, Antonio Valverde, Pedro Diez de Ulzurrun, Juan San Martin, Alfonso Irigoien (gai jartzailea), Emile Larre eta Mixel Itzaina edo Pierres Lafitte (ziur ez dakigu zein).
Arozamena bakarkako lanetan
Or aurrean daukazute bixigu eder bat, bixigu fresko-fresko bat. Oraintxe bertan arranparrillan errea, eta baita olioarekin, ozpiņarekin eta barazuriarekin maneatutako salsa beroa. Or dago ori ere. Bertso bat.
Berak esan dirate
zerbait kantatzeko,
ni emen nago berriz
ikunplitzeko,
bixigua ekarri
usaya artzeko,
piper eta oliyo
ederki jartzeko,
oi guri neurtzeko,
inbirin sartzeko,
gero oztutzeko,
baņa ez galdutzeko,
giro ederra dago
orain bazkaltzeko.
Puntua:
Ez da txantxetakoa
aurtengo negua,
Arozamena:
ederki zuritu du
mendi ta sorua,
lenbiziko jela ta
gero erasua,
pixkateko kendu digu
gorputzan berua.
Puntua:
Zer dezu nayago zuk
ardo ala wiski?
Arozamena:
ortatik erateko
ibiltzen naiz gaizki,
ardua merke degu,
oi berriz garizti,
askorik eran gabe
bearko deu noski.
Puntua:
Inbiriya da gauza
sendatzen ez dana,
Arozamena:
askotan bat bestiai
kanpuan emana,
bestela berriztikan
ixilik esana,
sendatzeko errezatu
Aita-gure bana.
Puntua:
Erori nintzan eta
galdu nitun bi ortz,
Arozamena:
oker aundik neretzat
orretatik datoz,
birian zegon arriya
ura ere zorrotz,
zer janikan gabe orain
arkitzen naiz ni motz.
Mattin eta Arozamena ofizioka
Biok orain amabost urte ezkondu ziņaten. Mattinek amabi seme-alaba ditu, ta Arozamenak bat ere ez.
Mattin:
Ofizioaren esplikatzeko
ethorri da tenoria,
amabi umekua baita
Mattinek dun familia,
gure etxian arrats guziez
badago bai umoria,
eta lagun hau beti triste da
bate umerik gabia.
Arozamena:
Orain dala amabost urte
biyok giņaden ezkondu,
eta Jaungoikuak gui eztigu
biyori berdin lagundu,
nik seme-alabik eztet eta
onek amabi izandu,
gau eta egun, Mattin maitia,
etzera geldik egondu.
Mattin:
Amabost urthe eztitut pasa
nekean edo penetan,
alegrantzia izaten baita
haurrak diren familietan,
batian dela batayua ta
bestian komunionetan,
ni bestaz-besta ortxen nabila
orai nere umietan.
Arozamena:
Zure izketai bear bezela
orain nai diot erantzun,
familirikan eztegu baņan
konsueloz pasa zagun,
gizon txikiyak bizkorrak dira,
begiratu ta ezagun,
fabrikan baten lan eiten bezu
ai zer jornala daukazun.
Mattin:
Jakin beauzu ni haur oiekin
arras kontentu nagola,
eta nai nuke luzaro bizi
segur oino hola-hola,
ta gero ere zabalduko da
Mattin gaizoaren odola,
eta han berriz zertarako da
fruitu gabeko arbola?
Arozamena:
Fruturikan gabeko arbola
naiz ta sayatu lanian,
gure Jainkuak ezgaitu ikusten
danak begi berdiņian,
baņan, Mattin, ez nuke egon nai
zure larrun barrenian,
ai zer etorkizuna daukazun
ezkontzen aste’iranian.
1965EKO TXAPELKETA NAGUSIA
Ezkerretik hasita: Mugartegi, Azpillaga, Lizaso,
Uztapide, Basarri, Lasarte, Lazkano, Egileor, Agirre.
Iturria: Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak.
Anoeta pelota-lekuan.
Aurreko txapelketan bezela, ia urte osoa kanporaketak egiten pasa zuten, Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan. 115 bertsolarik artu zuten parte kanporaketa oietan, orra alderdi bakoitzetik zenbait: Lapurditik 1; Baxenabarratik 1; Naparroatik 16; Bizkaiatik 26; Gipuzkoatik 71. (Hernanikoa Pablo Zubiarrain)
Azken saioa urte berri egunean ospatu zan. Ondoren (Uztapidek azken saioa bakarrik egin zuan). Sailkapena:
Txapeldun Uztapide
Bigarren Lazkao Txiki
Hirugarren Xalbador
Laugarren Mitxelena
Bosgarren Mattin
Seigarren Lopategi
“Gaiņerako beste laurak” (Mugartegi, Arozamena, Garmendia, Narbarte)
Epai-maia: Emile Larre, Mixel Itzaina, Pedro Diez de Ulzurrun, Jose Mari Satrustegi, Aita Martzel Andrinua, Gabriel Aresti, Antonio Arrue, Juan San Martin, Fernando Artola “Bordari”, Eusebio Eizmendi “Txapel”eta Alfonso Irigoyen.
Migel Arozamena
Iru bertsu gezurrari.
Gure Alpontxok zer esango zun
entzundakuan banakin,
t’asi nai nuke orain kolpetik
entzuten diran itzakin,
bire okerrak artutzen dira
askotan bai mingaņakin,
beste batzuek berriz dezente
bizi dira gezurrakin.
Guk txikitatik olakorikan
iņun ez gendun ikusi,
eta dotriņa ikasi gendun
eskolatikan lenbizi,
zuzen-bidetan egon nai bada
disgustorik gabe bizi,
lagun maitiak, gezur esaten
iņori ez erakutsi.
Gure itzak gezurra orrekin
azkeneko kondarretan,
aritzen gera engaņatutzen
alperrikako lanetan,
egiy’esanda’re bizi gera
mundu onetan zorretan,
beste batzuek berriz kotxian
dabiltzalik gezurretan.
1967KO TXAPELKETA NAGUSIA
Donostian, Anoeta pelota-lekuan.
Etapa ontako azken txapelketa izan zan au. Gorabera aundiak sortu ziran, txapelketa onen ondoren.
Juradua, eztabaidatua izan zan aurreko txapelketan ere, gaiak ere bai eta azkenik Xalbadorri jo zioten txistuak (inongo arrazoirik gabe) errotik jota utzi zuan bertsolari txapelketa nagusia. Beste puska batean ez zan egingo eta beste sistema batzuk asmatzen asi ziran (Sariketak, dirutza aundiko premioak, puntuak bistan ematen eta abar...).
Bertsolari txapelketa guzietan bezela, oraingoan ere aurrez kanporaketak egin ziran errialdeka, txapelketa nagusirako onenak aukeratzeko.
Finalistak, sailkapena:
Txapeldun, Manuel Olaizola “Uztapide”
Bigarren, Fernando Aire “Xalbador”
Hirugarren, Jon Lopategi
Laugarren, Jose Migel Iztueta “Lazkao-Txiki”
Bosgarren, Jose Luis Gorrotxategi
Seigarren, Migel Arozamena
Zazpigarren, Txomin Garmendia
Zortzigarren, Mattin Treku
Bederatzigarren, Juan Mugartegi
Hamargarren, Bautista Madariaga
Epai-maia: Antonio Arrue, Fernando Artola “Bordari”, J. M. Satrustegi, J. M. Lekuona, Mixel Itzaina, Emile Larre, Mariano Izeta, Anbrosio Zatarain, Akilino Izagirre “Zepai”, Antonio Zabala, Aita Andrinua, Xabier Amuritza, Alfonso Irigoien (gai jartzaillea).
Xalbador eta Uztapide sariekin.
Iturria: Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak.
Lau oinekin sari berezia
Sari berezi bat jaso zuen Arozamenak. Alfonso Irigoyen gai-jartzailearen hitzetan: Gaņera, bertso-zale batek bosteun pezeta eman ditu, gaur goizean Arozamena’k Urumea’ko ibaiari kantatu dion bertsoarentzat.
Jarritako lau oinak: ibaia, arraia, usaia, garaia.
Arozamena:
Etxe onduan daukagu
eundoko ibaia,
baņan urri samar dago
barruan arraia;
Urumea errekak
or dauka usaia,
garbitzeko’re mutillak,
badiyeu garaia!
Migel Arozamena eta Txomin Garmendia
Garmendia, osasun onenean zaude; baņan, iltzen zeranerako, kaja bat, zerraldo bat, erostera zoaz. Zu zera erostera zoazena, eta zu, Arozamena, arotza.
Garmendia:
Egiya esan, ni gaur nago
osasun onenean,
baņan eriotza’r’etortzen da
usterik gutxienean;
zerraldo batzuk egiten, lagun,
jarduten zera lanean,
oietako bat erosi nai det
edukiz aldamenean.
Arozamena:
Ez dezu esango zure gorputzak
ez daukala indarrik,
ta biyotzetikan oraindikan
sentitu gabe okerrik;
kajaren eske ementxe zatoz,
etzazu egin negarrik,
zure gorputza sasoiko dago,
oraindik ez dezu biarrik.
Garmendia:
Neure korputza ikusten dezu,
ta ez naiz oso luziya:
metro ta irurogei ta amarrek’oi,
ezta ere itxusiya;
kaja beltz bat nik nai nukena,
artuta daukat etsiya,
egiten baezu ordainduko’izut
eskatzen dezun guziya.
Arozamena:
Onen burua gaur gertatzen da
bire txarretan lotua,
egur pixka bat, nai baldin baezu,
badaukat inguratua;
kaj’oi eraman da jartzen baezu
zure etxian sartua,
denbora baņo len jarriko’zu
fameliyako lutua.
Garmendia:
Egiya da, bai, zuk diozuna,
ni ortan pentsatzen nago,
entierrua baņa boda on bat
Garmendiak e naiago;
baņan beste oi’re guretzat dago
lentxo edo geroxeago,
ta gauzak ondo pentsatu ezkero
zertan tristetuik ez dago.
Arozamena:
Preziyoz ere ari gerade
kaj’orretaz alkarrekin,
nunbait egin baņa lenagotik
onek, bai, nai zuan jakin;
etorri zaitez zure etxetik
milla peztako batekin,
eta gustora egingo dizut
egurrik onenarekin.
Arozamena bakarka
Beste iru bertso testigu falso bati.
Gaur dan euneko zenbait gizonek
nola naute ni arritzen!
testigu falsuz gauza askotan
onela gera ibiltzen;
gezurrarekin etorri ziņan
t’ementxen gaude sufritzen,
Jaungoikuaren dotrin santuak
ez digu ori agintzen.
Egik bezela esaten ditu
guztizko borondatian,
bere burua santutzaz jarri
eta, gezurrak tartian;
gaur zoritxarrez bizi gerade
orrelako suertian,
bizi-modu onik ez daukagu
zu bizi zeran artian.
Aizu, palsua, gezurrak beņe
munduan ez du indarrik,
zu ezpaziņa guk ez genduke
gure etxian okerrik;
aldegin zazu orain bistatik,
ez degu zure biarrik,
falsokeriyan etzazu jarri
Euskalerriyan negarrik.
Egun artako goraberarik gogorrena azken saioan izan zan. Xalbador finala jokatzeko autatu zutenean. Denok sufritu gendun, bertsolariak, batez ere, epaimaiak! eta baita ere entzuleak.
Ikus zazute Irigoienek nola dion...
Irigoyen’ek: Juraduak artu du erabakia: Uztapiderekin jokatuko du Xalbadorrek.
(Au entzundakoan, txistu-soņu aundia sortzen da, ta bertsolariak ezin kantatu dute denbora-puska batean. Ondoren Uztapidek:)
Orain bi urte emen nitzan da
berriro emen nator gaur,
zertan egongo nazute emen
zuei itzegiteko beldur?
Kopeta beltza dakarkit baņa
biotza daukat txit samur,
anai-arreba biotzekuak,
egiten dizutet agur.
Uztapide eta Xalbador 1967ko finalean kantari.
(Uztapidek kantatutakoan, Xalbadorren txanda; baņan txistu-soņuak ez diote uzten. Beste asko, berriz, txaloka asten dira.
Bulla pixka bat eztitzen danean, Xalbador bertso au kantari asten da:J
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustura nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik,...
(Jende guzia txaloka asten da, ta ezin jarraitu du denbora-puska batean; gero, onela bukatzen du bertsoa:)
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik,
txistuak jo dituzute bainan
maite zaituztet oraindik!
(Oraingoan jendea eskuak puskatzeraņoko txalotan asten da, ta, txistu-soņurik gabe, txapelketak aurrera jarraitzen du).
1968KO SARIKETA BEREZIA
Azkeneko txapelketa naikoa gaizki bukatu zan. Epaimaia gogor kritikatua izan zan eta baita ere antolatzailleak... Xalbadorri jotako txistuak naiko ondoren txarrak ekarri zituzten.
Jendeak edo antolatzaille berriak aldaketa bat eskatzen zuten eta batez ere Euskaltzaindiaren eskutatik antolatze-lana kentzea.
Auek ziran arrazoi aurkestuak:
1.— Txapelketan ateratako diruak nola banatzen ziran edo nora joaten ziran?
2.— Epaimaiak emaitzak bistan ematea (arbel edo pizarra baten jarri ziran).
3.— Sariak aundiagoak izatea (100.000 pta) izan zan lenengo saria.
4.— Bertsolari onenak parte artzea (askok ez baizuten parte artzen).
Emaitza auek jasotzeko antolatzaille berriak agertu ziran (Oiņatibiatarrak eta abar...) “Piensos onena” patrozinadore zutela. Sariak izugarriak jarri ziran garai artako... 100.000 pta lenengoari. 50.000 bigarrenari... eta zortzigarrenari 10.000 pta.
Sari auek naiko tentagarriak ziran eta bertsolari ezagunen eta onenen partaidetza lortu zuten... Basarri, Lasarte, Oranda... Txapelketari muzin egiten zioten danak parte artu zuten sari onetan.
Amasei bertsolari onenak aukeratu zituzten eta bi igandetan ospatu ziran jaialdiak. Lenengo igandean zortzi kanporatzen ziran eta urrengoan beste zortzirak jokatzen zuten sariketaren finala.
Bertsoak kantatu ondoren epaimaikoek puntuazioa gizon bati ematen zioten eta onek arbel batean denen bistan jartzen zuan. Epai maikoak auek izan ziran: Juan Mari Lekuona, Xabier Amuritza, Pedro Diez de Ulzurrun, Emile Larre, Jose Mari Iriondo (gai jartzaille).
Finalera pasatu ziranak auek izan ziran:
Basarri
Xalbador
Lasarte
Uztapide
Lopategi
Mattin
Mitxelena
Arozamena
Hamar puntu baiņo gutxiago alkarri ateratzen bazioten sariak partitu egingo zituzten eta alaxe gertatu zan. Bi lenengoak 75.000 pta. eraman zituzten naizta Basarrik sariketa irabazi.
Onekin bukatu ziran txapelketa eta sariketa guziak... (gazteenak ezik).