Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Ekogor | Estubegi | Estubegi Berri

 

Estubegi

 

      Hernanitik Donostiarako errepidearen ertzean, Goiko Galtzada deitzen lehengoek, eskuinaldera, aldapa erdian, Oriamendi mendixkaren hegalean eta bi udalerri hauen muga-mugan Estubegi baserria.

      Bi eraikin angeluzuzen dira elkarri itsatsita; eta atzean, mendebaldera, errepidearen ondo-ondoan, beste txikiago bat atxiki zioten, alabarentzat noski. Aldamenean bi oineko lehorpe ederra, behean ganadua eta goian belar ondua jasotzeko. Gaur egun, ordea, etxebizitza zaharra lanabesak jasotzeko erabiltzen dute eta berak bide ondoko etxean bizi dira.

      Joxe Iradi eta Maria Frantziska Loinaz gurasoak, lau seme-alaba zituzten: Agustin, Tomas, Bautista eta Markos. Tomas Iradi Loinaz bertako semea, Maria Iradi Loinaz lehengusuarekin ezkondu eta seme bat izan zuten, Agustin, eta bera bizi da oriotar batekin ezkondu eta 22 urteko seme bakarrarekin baserrian.

      Beste aldeko etxebizitzan, Mariaren ahizpa, Joxepa, Aieteko Benta Haundi baserriko Felix Otegi Elizondorekin ezkondu eta jarri zen bizitzen, eta hiru alaba izan: Pakita, Kontsuelo eta Mari Kontxi. Felixek fabrikan egiten zuen lan eta hara joaten zen egunero bere bizikleta hartuta.

      Garai batean baserrian ganadua eta baratzea, baita pentsu biltegia ere Agustin anaiarekin batera. Esnea etxez etxe eta barazkiak Donostiako San Martin plazan saltzen zituen Mariak; gero legeak hala behartuta kooperatibari ematen zioten gainerako baserritar gehienek bezalaxe. Maria urteetan sartutakoan, merkatura joateari utzi, eta bestetik, fabrikan hasi zen lanean Agustin, semea. Halere, baditu behi eta zekor batzuk, udan kanpoan larrean eta neguan etxean edukitzen dituenak; baita etxerako adina baratze, oilo, etab. ere.

 

Ekogor | Estubegi | Estubegi Berri