Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003
Txabola | Usategieta | Epela auzoa

 

Usategieta

 

      Nahiko erraz aska daiteke baserri honen izena: uso + tegi. Ez du inolako misteriorik. Ofizialki Ereñotzu auzoan kokaturik dago, baina askoz egokiago Lastaola bailaran kokatzea, zeren eta Osinagaz handiko hegian aurkitzen baita, tartean, azpialdetik Akerregi nahiz Martindegi dituelarik. Hiru bide desberdinetatik hel daiteke Usategietara. Batetik, Osinagan gora jo, Lepa Txiki deitu lepoa gainditu eta behera bidearen ezkerretan dago; Altzuetatik Añarregin gora, eta Lastaolatik barna (Makinetxe) hirugarrena. Mendi hegalaren oinetan aurkitzen zaigu.

      Aski berezia gertatzen zen Usategieta zaharra. Bi isuritako etxe zabala zen funtsean baina fatxadako bi erlaitzak eroriak bezala baitzituen. Orain atzeko horma nagusiak mantenduz, erabat ari dira berritzen, ormigoizko hezurdura nahiz teilatua ezarriz. Bestetik, fatxadan harria agerian duela etxea antolatzeko asmotan dabiltza. Garai batean bi bizitzako etxea omen. Orain gauza bera egitekotan daude.

      Elizondo eta Irazusta familiak ziren lehen Usategietan. Hauei erosi zien baserria orain jabe den Loinaztar familiak. Luis Mari Loinaz Dendategi, Miramon Zahar baserriko semea (Donostia, orain Poliklinika eta Euskal Telebista dauden lekuan) eta Joaki Mariezkurrena Aran senar-emazteak eta bi semeok, Jon eta Koldo, osatzen dute familia.

      Biak, senar-emazteak, kanpoan egiten dute lan oraingoz, baina denborarekin bertan gelditzeko asmotan dabiltza. Aitak, arratsaldeak libre, eskuak bete lan badauka: bost behi, hogei bat zerri, barazki, lore eta sagasti polit bat, etxerako lain sagardo izateko moduan. Dena den, argi dago gauza, ilusiorik handienez birmoldatzen ari direla baserria eta... beren etorkizuna.

 

Txabola | Usategieta | Epela auzoa