Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Errotaran Erdikoa

 

      Etxea berritu ahala, aitona eta amona joan ziren bizitzera, Joxe Ramon Alberdi eta Kristina Mercader Ugalde. Seme-alaba hauek izan zituzten: Anjel (Teruelgo frontean hila), Joan Migel, Kontxesi, Joxe Manuel eta Joxepa.

      Baserri koxkorra eta beste askotan bezala gauza izaten hasi bezain laster lanera edo neskame-morroi eskola zer zen ia ezagutu ere gabe, salbu eta Joxepa etxeko txikiena. Honen alaba Kontxi oroitzen da zein estu bizi izan ziren biak, aiton-amonak, baserrian eta amona nola joan ohi zen astoarekin Donostiara egunero eta gero tranbian. Joxepa alabak (Kontxiren ama) gantxiloa egin nahi, argirik ez eta kandela argiaz ari izaten zela. Haria erosi ahala izateko, lore sortaren bat amari prestatzen ziola, edota, jakingarria, mendabelar sorta arkakusoak galdu edo uxatzeko izaten zena. Kontxi alaba bakarra izan zuten Joan Imaz (ez-izenez “Exkerra”) eta Josepa Alberdi senar-emazteek.

      Gaur egun, Kontxi hau eta Pedro senar-emazteak bizi dira hor, bakoitza bere erretiroarekin, Errotaran Erdikoan. Aski txukun eta moduz bizi ere, Jon eta Itziar seme-alabak nola bata ala bestea bere bidetik joan arren.