Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Gure baserriak
Hiazinto Fernandorena Setien / Maria Jesus Iartza Martiarena, 2003

 

Zumadi

 

      Argi dago izenaren sustraia zein den Zume (zur mehe) + di. Ez da besterik. Eta halaxe aditzera eman didate etxekoek. Badute agiri bat, etxean, 1863an eraiki zela dioena. Badator “Nomenclator” zerrendan (1870).

      Garai bateko bide zaharra, bide nagusia, ez ordea, errege bidea (gure errepidea), zeren hau Zinko-Eneatik Floridan zehar baitzihoan Ergobiara. Bide nagusia, aldiz, Karabele Zumadi (bidearen ezkerretik) —Oianume Gurutzeta— Ergobia izan zen. Etxe apala, orain zaharkitua, baina etxe bildua eta egokia lehengo garaietan. Dolarea ere zuena.

      Gurasoak baino ez zituen ezagutu etxean bertako semea den Karmelo Alkortak, (87 urte), eta berak dioenez, munduko lehen gerrakoan jaioa da. Askotan entzun izan zuen aurrekoengandik amerikano batzuk zirela markes edo horrelako tituludunak etxejabeak, Zumadi eta beste askoren jabeak zirenak, negua Ameriketan eta uda hemen pasatzen zutelarik. Haien kotxeroa omen zen aita, zaldiorga dotorean harat-honak paseatzen erabiltzen zituena. Ezkondu aurretik eta gero ere bai urte batzuetan, Zumadira ezkondu ondoan. “Ez Jesus eta ez Amen”, etena gertatu eta Ameriketan betirako gelditu ziren arte. Hala, familia maizter izan zen duela 30 urte arte, etxegile batek baserria bere lurrekin erosi baitzuen, Karmelo etxeko jaunari paper txar bat sinarazi ondoan. Harrezkero, lursailak jan zizkioten eta etxea soilik gelditu bertan bizi ahal izateko, harik eta duela 9 urte baserria bertan behera utzi behar izan zutelarik.

      Aita, Joxe Alkorta Arruti, Asteasukoa zen izatez, eta Maria Oiartzabal Arruti ama, Iturmendi baserriko alaba. Hauen seme-alabak: Inazio, Patxi, Doroteo, Jesus, Zipriano, Karmelo eta Pilar. Karmelo, maiorazko, Karmen Irazusta Goikoetxea, Abaltzisketan jaioa, ematetzat harturik. Seme-alaba hauek izan dituzte: Feli, Iñaxio, Pepi, Mari Karmen eta Pili. Orain, gurasoak bi alaba gazteenekin bizi dira “Zumadi Berri” etxean.

      Hiru edo lau behi, zekor batzuk, zerri bat, eta gerora, Karmelo etxera ezkondu ondoan sei behi eta zazpi-zortzi zekor edukitzera iritsi ziren, eta bi zerrama. Soldadutza luzea egina dugu Karmelo. Gerra aurretik bi urte. Amaitu, etxera etorri eta gerrakoan beste lau urte.

      Badute garai horretako oroitzapen atsegin bat. Nonbait aldi hartan Karmelo Donostiara esnearekin. Honek dezimo bat loterian jokatu pezeta baten trukean, eta 6.000,- pezeta egokitu, horra. Eskerrak “dirutza” horri moldatu omen ziren gurasoak Karmelo soldadu izan zen bitartean. Gero, amak hartu zuen tratuarekin Donostiara joateko zeregina. Baratze poliki, eta sagar asko. “Etxerako pitarra eta sagardoa egin nahi, auzoko sagardogile handiek muzin, orduan jarri genun tolarea etxean”. Ehun karga sagar izandako urteak ezagutu ditu. Karmelok, hala ere, ez du ez ardo ez sagardo edo alkoholik bere bizitzan dastatu. Behin Astigarragatik, bai omen zetorren etxera, tabernara sartu ura eskatu eta ukatu; urik eman ez tabernan.

      Lanera, norabait joan ote zen, fabrikaren batera esan nahi nion eta berak: “Lanera? Bai, etxeko zelaira”. Parranderoa ez omen inoiz izan, eta ama administrari ona, etxean jateko zerbait sortu izan duen jendea dugu Zumadi baserrian izandako familia.