Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
1936ko udazkena Gipuzkoan
Mikel Aizpuru (Director) / Urko Apaolaza
Jesús Mari Gómez / Jon Ordiozola, 2007
 SARRERA | 1936KO UDAZKENEAN HERNANIN EXEKUTATUETATIK IDENTIFIKATUEN ZERRENDA | ARGAZKIAK 

 

1936KO UDAZKENEAN
HERNANIN EXEKUTATUETATIK
IDENTIFIKATUEN ZERRENDA
[241]

 

Adarraga Larburu, José. 1881eko martxoaren 11n Villabonan jaiotakoa. 1906an apaiztu zen, Mexikon aritu zen apaiz eta gero Gasteizko Elizbarrutiko zenbait parrokiatan. Azkenik, Movimiento Nacional-aren etorrerarekin batera Hernanira bidali zuten. 1936ko urriko 17tik 18rako gauean fusilatu zuten Hernaniko kanposantuan. Beurko; Hernani.

Agiriano Arana, Pedro. Arrasaten jaiotakoa, bertan bizi zen. 30 urte inguru zituen, ezkonduta zegoen eta hil eta hiru hilabetera jaio zen alaba. ELMAko langilea zen, abertzalea eta EAJko afiliatua. Urriaren erdialdera atxilotu zuten, eta 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean fusilatu zuten Hernanin, inolako epaiketarik gabe. Beurko; Oktubre: 316.

Aiastui Ormazabal, Ramón. Oñatikoa, 45 urte zituen. Bergarako Altos Hornoseko langilea zen. ELAkoa, Gipuzkoako Komandantziako milizietako kidea[242]. 1936ko azaroaren Sean fusilatu zuten. Oktubre: 365; Egaña.

Akizu Izurrategi, Victoriano. Aretxabaletan jaio zen eta bertan bizi zen; 40 urte zituen, ezkondua eta bi seme-alabaren aita. Burdinbide-enplegatua. EAJko batzokiko lehendakaria zen. Hernanin fusilatu zuten, epaiketarik gabe. Geroago, 1940an, Nafarroa eta Gipuzkoako Erantzukizun Politikoetarako Epaitegi Zibil Bereziak epaitu zuen[243]. Oktubre: 372; Beurko.

Albisu Bidaur, Gervasio. 1871n Errenterian jaiotakoa. Apaiza. Errenteriako Parrokiako apaiz laguntzailea zen. 1936ko urriaren 9an fusilatu zuten, epaiketarik gabe eta azken uneko laguntzarik gabe Hernanin. Hernani.

Aldabaldetreku Vitoria, Juan. 40 urteko donostiarra. 1936ko urriaren 8an fusilatu zuten. Egaña.

Aldai Mitxelena, Bautista[244]. Oiartzunen jaio zen Yarza baserrian (Arragua, Oiartzun) eta Lezon bizi zen. Maria Portugalekin ezkonduta zegoen eta hiru alaba zituzten. Errenterian atxilotu zuten, eta Hernanin fusilatu zutela uste dute familiakoek.

Alegre Lores, Antonio. Donostian jaio zen, 52 urte zituen eta ikatz-botatzailea zen ogibidez. 1936ko urriaren 18tik 19rako gauean fusilatu zuten. Egaña.

Alonso Fernández, Bernardino. Valladoliden jaiotakoa, 62 urte zituen. Donostian bizi zen. 1936ko urriaren 23an fusilatu zuten. Egaña

Alustiza Etxeberria, Gabino. Seguran sortu zen 1889ko urriaren 27an. Aiako alkatea zen, abertzalea. 1936ko urrian fusilatu zuten, bere urtebetetze-egunean. Hernani.

Ameztoi Fernández, Fermín. Lantziegon jaiotakoa. 45 urte zituen eta Donostian bizi zen. 1936ko urriaren 22an fusilatu zuten. Egaña.

Arana, Hilario. Leintz Gatzagakoa, 24 urte zituen eta jornaltiarra zen. Txirrindularitza zen bere zaletasuna eta lehiaketa bat baino gehiago irabazitakoa zen. EAJko afiliatua zen. 1936ko urriaren 15ean atxilotu zuten eta zazpi egun geroago fusilatu zuten Hernanin, epaiketarik gabe. Oktubre: 376; Beurko.

Arana Etxenagusia, José. Andoainen jaiotakoa, 22 urte zituen, ezkongabea zen. UGTra afiliatua. Frankistak sartu zirenean, Oriora joan zen familiarekin batera. Irailaren bukaera aldera itzuli zen, eta orduan saiatu eta atxilotu egin zuten. Ez zuten izan gehiago haren berririk. Donostian edo inguruetan fusilatu zutela uste du familiak.

Aranbarri Goñi, Lorenzo. Arrasatekoa, ezkondua, Unión Cerrajera-ko langilea zen. EAJra eta ELAra afiliatua. Karlista batek saiatu zuen eta 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean fusilatu zuten Hernanin, inolako epaiketarik gabe. Oktubre: 319; Beurko.

Aranburu Oiartzabal, Carmen. Hernanin jaiotakoa. 54 urte zituen. 1937ko urtarrilaren Sean fusilatu zuten. Egaña.

Aranburu Unanue, Hilario[245]. Tolosan jaiotakoa zen, baina Urretxun bizi zen. 62 urte zituen, ezkondua eta 7 seme-alabaren aita zen. Saskigilea zen ogibidez, eta musikaria zaletasunez, udal-bandan eta herriko txistulari taldean jotzen zuen. Abertzaletasunaren aldekoa zen[246]. 1936ko urriaren 21ean fusilatu zuten.

Aranburuzabala Beitia, Emeteria Casimira. Marinen (Eskoriatza) jaio zen, eta 59 urte zituen hil zutenean. Ezkondua eta 9 seme-alabaren ama zen. Ez zuen lotura politiko ezagunik. 1936ko urriaren 15ean atxilotu zuten erreketeek eta Guardia Zibilekoek, Gatzagatik etxera zihoala. 1936ko urriaren 21ean fusilatu zuten. Oktubre: 373.

Arbella San Juan, Isidro. Tuteran jaiotakoa, 53 urte zituen, ezkondurik zegoen eta lau seme-alabaren aita zen; igeltseroa ogibidez. Donostiako Egia auzoan bizi ziren. Pentsaera ezkertiarrekoa zen, baina, guk dakigula, ez zegoen inolako alderdi politikora edo sindikatura afiliaturik. Semeak, aldiz, gazte sozialista militanteak ziren, Juventudes Socialistas-eko kideak, eta Rusia Batailoian hartu zuten parte gerran: bi hil egin ziren, bata frontean eta bestea fusilaturik, hirugarrena behin eta berriz atxilotu zuten 1958ra arte. Nazionalak Donostian sartu zirenean Zestoara joan zen familia, baina laster itzuli ziren, ezer gertatuko ez zitzaielakoan. Etxera heldu zirenean, prezintaturik zuten etxea eta sarraila apurtu beharra izan zuten sartzeko. Ia berehala atxilotu zuen Guardia Zibilak, auzokoren batek “gorria” zela eta, saiatu ostean. Ondarretan izan zuten preso eta Hernanin fusilatu zuten. Emazteak eta alabetariko batek, bizi ziren inguruan “markaturik”, Tuterara alde egin beharra izan zuten, baina han ere antzeko egoera pairatzen zutenez, Argentinara erbesteratu ziren.

Aristegi Agirrebeña, Julián. Eibarren jaio zen 1890eko urtarrilaren 7an eta Amara auzoan bizi zen familiarekin. Ezkonduta zegoen eta 6 seme-alabaren aita zen, bat umetan hil zitzaien. Merkataria zen, eta bizi ziren etxeko beheko aldean zeukaten biltegi bat. Abertzalea zen, baina ez zegoen inora afiliaturik. Inolako azalpenik gabe atxilotu zuten etxean, 1934ko urriaren 24an, bi guardia zibilek. Salaketaren baten ondorioa izango zelako susmoa gelditu zitzaion betiko familiari. Okendo kaleko Gobernu Zibileko leotz edo kalabozoetan izan zuten preso eta geroago Ondarretara eraman zuten. Hara joaten zitzaion emaztea jana eta arropa garbia eramatera, egun batean “aske” utzi zutela esan zioten arte. Hernanin fusilatu zuten urriaren 27ko gauean. Identifikatu ez zen batek esan zien senideei hiltzera eraman zituzten beste batzuekin batera (tartean apaiz bat) ikusi zuela Julián Aristegi. Aita desagertu eta berehala, ondasunez desjabetu zuten familia, eta “seinalaturik” bizi beharra izan zuten. Senideen laguntzari esker atera zituen aurrera 5 seme-alabak, gizarte-laguntzak beranduegi iritsi baitzitzaizkien (seme-alabak lanean ari ziren ordurako).

Ariztimuño Olaso, José, Aitzol. 1896ko martxoaren 18an jaio zen Tolosan. 1922an apaiztu zen eta Donostiako elizbarrutiko parrokia batera bidali zuten Movimiento Nacional-a iritsi zenean. Kazetari ekintzailea: Donostiako El Día egunkariaren sortzaileetako bat izan zen eta bertan idazten zuen. Euzkadi Bilboko egunkariaren sorreran ere lagundu zuen; beste aldizkari batzuk sortzen ere parte izan zen. Abertzalea, sasoi hartako hitzak orduko esanahiarekin erabiliz, “publizista” eta “soziologo” ospetsua izan zen. Parte-hartze nabarmena izan zuen politikan. 1936ko urriaren 15ean atxilotu zuten Galernan gainerako bidaiariekin batera. Hernaniko kanposantuan fusilatu zuten beste 18 lagunekin batera, urriaren 18tik 19rako gauean, inolako epaiketarik egin gabe. Hernaniko kanposantuan bertan hobiratu zuten. Hernani.

Arregi, José Manuel. Donostiako Loiola auzokoa. ELAkoa. 1936ko urriaren 5ean exekutatu zuten, tropak sartu zirenean. Beurko.

Arrieta Arteaga, Miguel, Muturzuri. Astigarragakoa sortzez, 52 urte zituen 1936ko urriaren 8an fusilatu zutenean, Miguel Arrieta Zuaznabar semearekin batera.
     
Petrikilo antzekoa zen Muturzuri, zauriak eta bestelako minak sendatzen baitzituen. Inork ez zuen lotzen politikarekin, ez eta semea ere. Altxaturikoak Astigarragan sartu zirenean, Bilbora joatea erabaki zuen familiak (aita-amak eta lau seme-alaba). Itsasontziren batean Donostiatik irteten saiatu ziren aita eta semea, baina atxilotu egin zituzten eta Hernanin exekutatu zituzten. Familiako gainerakoek lortu zuten Bilbora heltzea, eta handik Hendaiara; hor bizi da alabetako bat. Astigarragako etxea utzi eta berehala kendu zieten agintari berriek.

Arrieta Goiburu, Bernardo. Idiazabalen jaio zen 1884ko abuztuaren 28an, eta Hernanin bizi zen Puerto auzoan. Jornaltiarra, ezkondua eta 7 seme-alabaren aita. 1936ko irailaren 23an fusilatu zuten. Egaña.

Arruti Alkorta, Eusebio. Zarautzen jaio eta bizi zen, 56 urte zituen. Elvira Gil del Monte Huarte-rekin ezkonduta, 5 seme-alaba zituzten. Gipuzkoako Diputazioko funtzionarioa zen, eta beste lan batzuen artean suhiltzaile aritzen zen. 1936ko urriaren 2an fusilatu zuten Hernanin. Egaña.

Artola Azurmendi, José María. Urnietan jaiotakoa, Donostian bizi zen Loiola auzoko Irunenea baserrian, 42 urte zituen. ELAkoa zen. Tropa nazionalak sartu zirenean hil zuten, 1936ko irailaren 29an. Beurko.

Artola Etxeberria, Dominica. Donostiarra, 64 urtekoa. Ezkondua. Seme komunista izateagatik fusilatu zuten 1936ko urriaren 18an. Beurko; Egaña.

Artola Iraola, Manuel. Donostian jaiotakoa, 45 urte zituen eta jornaltiarra zen. 1936ko urriaren 18an hil zuten. Egaña.

Artza Beasain, Martín. 1903ko maiatzaren 16an jaio zen Beasainen. Juana Lujambio Artola-rekin zegoen ezkonduta, eta haur txiki bat zuten. Hernanin bizi ziren, Padre Cardaveraz kaleko 24. zenbakian. Beste lan batzuetarako elbarria zenez, kale-garbitzaile aritzen zen. Desagertu egin zen matxinoak herrira sartu zirenean. Kataluniara egin zuen alde familiak eta Manresako ospitalean hil zen gaixorik emaztea. Familiakoek hazi zuten Frantzian semea, eta gerra bukatutakoan itzuli ziren.

Artzelus, Hilarión. Urretxuarra, 28 urte zituen eta ezkongabea zen. Sastrea zen ogibidez. EAJko afiliatua. Herrian egiten ziren antzezlanetan hartzen zuen parte eta parrokiako erreziboak ere berak kobratzen zituen. 1936ko urriaren 20an hil zen fusilaturik, inolako epaiketarik gabe[247]. Beurko.

Azkarreta Aiastui, Marcelino. Oñatin jaiotakoa, 26 urte zituen. Bergarako Altos Hornos-eko langilea. ELAko kidea. 1936ko azaroaren 5ean fusilatu zuten. Oktubre: 365; Egaña.

Becerra Narbaiza, José. Donostian jaio zen 1917an eta 14 urterekin Urretxura joan ziren bizitzera. Ezkongabea zen. Esteban Orbegozo fundizioko langilea, eta enpresako futbol-taldeko jokalaria. Ez zuen politikarekin zerikusirik, eta adina zela eta, inoiz botorik eman gabea[248]. 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten.

Beitia Erraste, León. Leintz Gatzagan, Dominaga baserrian jaiotakoa, 31 urte zituen. Artzaina zen, ezkongabea. Abertzalea zen, 1936ko urriaren 15ean atxilotu zuten meza entzun ondoren. Arrasaten izan zuten atxiloturik egun batzuetan, eta Ondarretara eraman zuten. 1936ko urriaren 22an fusilatu zuten. Oktubre: 376.

Belaustegi Otamendi, Angel. 20 urteko urretxuarra. Iturri batzuen arabera, abertzalea zen. Zuzenbide ikasketak egiten ari zen, eta Urolako futbol-taldeko jokalaria zen. Udal-idazkariaren semea zen. 1936ko urriaren 20an hil zuten epaitu gabe[249]. Ignacio anaia ere abertzalea izan zen, errepublikako 105. Brigadako komisario jenerala izan zen. Preso hartu zuten, baina 1941eko uztailaren 23an askatu egin zuten[250]. Beurko.

Bengoa Agiriano, Juan. Arrasaten jaiotakoa, 38 urte. Ezkondua, 6 seme-alaba zituen. Unión Cerrajera-n egiten zuen lan, mekaniko. EAJko afiliatua eta ELAko zuzendaritza-batzordekoa. Herriko karlista batek salatu zuen. Hernanin hil zuten, 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean, inolako epaiketarik gabe. Oktubre: 317.

Bengoa Elortza, María. 17 urteko arrasatearra. Emakume Abertzale Batza-ko afiliatua. Hernanin fusilatu zuten. Beurko.

Berasategi Alcalde, Hipólito[251]. 31 urte. Lagarto xaboi-fabrikako langilea. Familiak uste du salatu egin zutela. Guardia Zibilak atxilotu zuen fabrikan, eta Donostiako Hériz pasealekura eraman zuten. Handik Ondarretara. Hernanin fusilatu zuten 1936ko irailaren bukaera aldera. Bi seme-alabarekin (5 eta 2 urtekoak) eta inolako laguntzarik gabe geratu zen alarguna. Anaia apaiza eta falangista zuen, Gonzalo Berasategi. Horrek eman zion familiar! heriotzaren berri eta Hernanin “hobiratu” zutela esan zien. Urteak geroago, hildakoaren argazki batzuk eskuratu zituzten Hernaniko kanposantuan, ziur aski hildako unean aldean eramango zituenak; eta ordura arte susmoa izandakoa egiaztatu ahal izan zuten.

Bermejillo Acasuso, Leandro. Balmasedan jaiotakoa, 44 urte zituen. Pasaian bizi zen eta inprenta bat zuen bertan. 1936ko urriaren 10ean fusilatu zuten. Egaña. Biteri Beitia, Francisco. Eskoriatzan jaiotakoa, Ulenza baserrikoa, 38 urte zituen. Ferrocarriles Vascongados-en egiten zuen lan. 1932an Instrucción Pública-ko ministroari elebitasuna hezkuntzarako eskatzen bidali zitzaion gutun baten sinatzaileen artean dago[252]. 1936ko urriaren 22an fusilatu zuten. Oktubre: 373; Beurko.

Burutaran Ormazabal, Pantaleón. 46 urteko donostiarra. Loiola auzoan bizi zen, Ibaieder etxean. ELAkoa. Errementaria zen eta Dragas de Loyola-n egiten zuen lan. Lanean ari zela atxilotu zuten, eta Café La Paz-eko txekara eraman zuten atxiloturik. 1936ko urriaren 1ean hil zuten. Beurko; Egaña.

Burutaran Ormazabal, Saturio. Pantaleónen anaia, 48 urte zituen, ezkonduta zegoen eta 5 seme-alabaren aita zen. Errepublikarra zen, eta Loiola auzoan bizi zen; auzo-alkatea zen. Anaiarekin batera egiten zuen lan errementari, Dragas de Loyola-n, eta hau ere lantokian atxilotu zuten, baina Ondarretan izan zuten preso. Manta bat eramatera joan zitzaionean familia kartzelara, esan zieten “aske” zegoela. 1936ko urriaren lean fusilatu zuten. Beurko; Egaña.

Calleja Alfaro, Jesús. Familia karlista bateko semea, Fiteron jaio zen 191 In. Donostiara aldatu zen familia eta Jesúsek Eskola Frantsesean lehenengo eta gero Sagrado Corazón ikastetxean (gaur Mundaiz) ikasi zuen. Amaran bizi zen ezkonduta, eta hilabete gutxiko semea zuten. Ez zitzaion lotura politikorik ezagutzen, eta oso elizkoia zen. Automobiletako ordezko piezen enpresa bateko bazkidea zen, eta hango kontuak eramaten zituen. Enpresako beste bazkideren batek akusazio faltsuarekin salatu zuen, eta Ondarretako kartzelara eraman zuten preso. 1936ko urriaren 2ko data zuen gutun bat heldu zitzaien gurasoei kartzelatik idatzita. Eskutitz horretan, maite zituenak gogoratu eta bere egoera ulertezina zela azaltzen zuen, berari inork ez ziola deklaraziorik hartu, eta dena zela nahasketaren baten ondorioa. Egokiena iruditzen zitzaienarekin hitz egiteko eskatzen zien etxekoei eta Langile Katolikoen Junta aipatzen zien kartan. 1936ko urriaren 4an fusilatu zuten. Beurko; Egaña.
     
Frankisten gehiegikerien beldur, emazteak alde egin zuen Frantziara, Bizkaitik irtenda, eta Baionan elkartu zen familiarekin. Senarraren heriotzaren berri izan zuenean itzuli zen Gipuzkoara eta joskin egin zuen lan Donostian, jubilatu arte.

Celigüeta Rincón, Marcelino. Cintruénigon (Nafarroa) jaio zen. 1930eko hamarkadan ospe handia izan zuen Amarako txurro-denda baten jabea zen, Churrería y Patatas Celigüeta. Behartsuenei, mojei eta abarri laguntzak ematen zizkien. Ondarretako kartzelara eraman zuten atxiloturik, eta Lasarteko hipodromoko zubia berreraikitzen “egin zuen lan’’, 15en bat egunetan. Gero fusilatu egin zuten. Familiaren ustez, Hernaniko Galarreta aldean.

Cerdán Murillo, José. Nafarroan jaiotakoa, Donostian bizi zen. 1936ko urriaren 18an fusilatu zuten. Egaña.

Dana, Juan Luis. Donostiarra. 1936ko urriaren 18an fusilatu zuten. Egaña.

De la Cruz De las Heras, Enrique. 59 urteko donostiarra. 1936ko irailaren 29an fusilatu zuten. Egaña.

Eguren Mendia, Venancio. Zumarragan jaiotakoa, 32 urte zituen. Ezkongabea. Saskigilea zen lanbidez, eta Alcorta, Mendizabal y Cía. enpresako bazkidea zen. Abertzalea. 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten. Beurko.

Egurtzegi Arteaga, Encarnación. Donostian jaiotakoa, 40 urte zituen. 1936ko urriaren 5ean fusilatu zuten. Egaña.

Elgarresta Arbelais, Félix. Errenteriakoa. 29 urte zituen, ezkonduta zegoen eta haur bat zuten. Iturri-zaina zen eta ELAko afiliatua. 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten. Beurko, Egaña.

Elgoibar Gorostiza, Anselmo. Leintz Gatzagako Zelaikua baserrikoa. 38 urte zituen, kamineroa zen eta ELAko afiliatua. Ofentsiba militarraren aurretik Arabako frontean guardiak egiten ibilitakoa zen (Gamboa-Larronde, 2006, 317). 1936ko urriaren 15ean atxilotu zuten eta 22an fusilatu zuten Hernanin, epaiketarik gabe. Oktubre: 376. Beurko.

Elizalde Zubiri, José María. 40 urteko donostiarra. Casa Usoz oihal eta puntuzko gaien enpresan egiten zuen lan emaztearekin batera; saltzaile bidaiaria zen bera eta kutxakoa emaztea. Hiru alaba zituzten, baina haietako bat 1936ko ekainean hil zitzaien gaixorik. Antza, ez zegoen inolako alderditan edo sindikatutan afiliaturik, baina senideek uste dute sozialisten aldekoa zela. Gerrak Bartzelonan harrapatu zuen lanean. 1936ko uztailaren 17an bidalitako gutun bat da familiak izan zuen azken berri zuzena. Frantziara joan zen eta Galerna itsasontzian Bilbora itzultzen saiatu zen. Baina atxilotu eta Ondarretako kartzelara eraman zuten. Azkenean, 1936ko urriaren 18an fusilatu zuten Hernanin. Honako azalpen hau dator heriotza-agirian: «Falleció en esta ciudad [San Sebastián] a consecuencia de heridas por arma de fuego». Hernani, Egaña. Donostian geratu zen familia, eta Frantziara alde egin zuten senide batzuen ile-apaindegiaz arduratu zen emaztea, San Martin kalean. Casa Usoz-eko arduradun bat joan zitzaion hara, senarra fusilatu zutela esatera. 1938an, Aldamar kalean mertzeria bat zabaldu eta aurrera egiten saiatu zen emaztea, baina inguruko beste dendari batzuen jazarpena eta mespretxuzko tratua jasan ezinik (behin eta berriro gogorarazten zioten fusilatu egin zutela senarra), etsi egin behar izan zuen.

Elortza Narbaiza, José. 1885eko uztailaren 16an Azkoitian jaiotakoa, Errenterian bizi zen eta bertako basozaina zen. Ezkondua eta lau seme-alabaren aita zen. Prudencio anaia UGTko kidea zen eta Nazioarteko Sorospen Gorria elkarteko kidea eta gizarte-laguntzarako informazio-batzordekoa izatea leporatu zioten[253]. Gerra hasi zenean, Azkoitira egin zuen alde familiak, baina lanpostua galtzeko beldur, Errenteriara itzuli zen bera. Atxilotu eta Ondarretako kartzelara eraman zuten preso; 1936ko urriaren 10ean hil zuten Hernanin. Beurko; Egaña.

Etxabe Zabaleta, Manuel. Aramaion jaio zen eta Leintz Gatzagara joan ziren bizitzera Bordincruz baserrira. 24 urte zituen eta ezkongabea zen. Abertzalea zen, baina ez daukagu EAJko afiliatua zela esateko frogarik; bai, ordea, Gatzagako defentsa-batzordeko kidea izan zela baieztatzeko. Melillan egin zuen soldadutza eta itzuli zenean Forjas de Escoriaza lantegian hasi zen lanean. Baina artzaintzan ere aritzen zen familiari laguntzeko. Eta horretan ari zela atxilotu zuten mendian 1936ko urriaren 15ean. Arrasaten giltzapetu zuten eta geroago Ondarretako kartzelara eraman zuten. Azkenik, inolako epaiketarik gabe fusilatu zuten Hernanin 1936ko urriaren 22an. Oktubre: 376.

Ferreño Domínguez, Cayetano. Salamancan jaiotakoa, 49 urte zituen eta Donostian bizi zen. Cayetano tabernaren jabea zen. Errepublikarra. 1936ko urriaren 17tik 18rako gauean fusilatu zuten. Egaña.

Gabilondo Ugalde, Hilario. 42 urteko urretxuarra, ezkondua eta bi seme-alabaren aita. Forjaría, Alcorta y Cia.-ko bazkidea. EAJko afiliatua. 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten, epaiketarik gabe. Beurko.

Galdos Azkarretazabal, Raimundo. Arrasaten jaiotakoa, 38 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituzten. Unión Cerrajera-n egiten zuen lan. EAJko afiliatua zen. 1932an, IE Errepublika-garaian, ELAko lehendakaria izan zen. Herriko karlistek atxilotu zuten, eta 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean fusilatu zuten Hernanin, inolako epaiketarik izan gabe. Oktubre: 316.

Gamboa Aurrecoechea, Raimundo de[254]. 1902ko urtarrilaren 23an jaio zen Gernikan. Rosario Soloagarekin ezkondurik zegoen eta bost alaba zituzten (9 urte eta 6 hilabeteren bitartekoak). Bilbon bizi zen familia, baina Madrilen egiten zuen lan Raimundok eraikuntzako negozioetan. Familiak ez daki zehazki noiz etorri zen Euskal Herrira militarrak altxatu zirenean. EAJri eskaini zion bere burua lanerako, eta Miguel Garavillari lehenengo talde militartuak antolatzeko. Garavillarekin, Víctor Erquiagarekin eta Andrés Ordoricarekin batera hasi zen lehenengo konpainia antolatzen Lekeition, Itxasalde batailoia izango zena. Gipuzkoa erori aurretik, 1936ko irailaren hasieran, Port Bou-tik bueltan joan zen Madrilera EAJko ordezkaritza batekin, José Antonio Agirre buru zela; Agirrek elkarrizketa bat izan zuen Largo Caballerorekin irailaren 15ean. Madriletik Biarritzera itzuli zen, eta hegazkinetako pilotuaren titulua atera zuen. Urriaren 15era arte jarraitu zuen han, eta egun horretan Galernan itsasoratu zen. Pasaia aurrean harrapatu zuten itsasontzia eta Ondarretako kartzelara eraman zituzten atxiloturik bidaiariak. Aldean zituen baliozko gauza guztiak kenduta, 1936ko urriaren 18tik 19rako gauean fusilatu zuten Hernaniko kanposantuaren ateetan. Orduan, Frantziara egin zuen alde familiak, errefuxiatu gisa, eta gero Belgikara.

Garaialde Martínez, Saturnino. Donostiako Loiola auzokoa, 49 urte zituen. Errepublikarra zen (Gamboa-Larronde, 2006, 410). 1936ko urriaren 21ean exekutatu zuten Hernanin. Beurko; Egaña.

Garbisu Arbizu, Saturnino. Bidaurretan (Nafarroa) jaiotakoa 1896ko azaroaren 29an; Hernanin bizi zen eta Florida auzoko Palacio de los Oblatos jauregian egiten zuen lan lorezain. Ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. Atsegindegi etxean izan zuten atxiloturik egunetan hainbat lagunekin batera, eta 1936ko urriaren 28an hil zuten, inolako epaiketarik gabe. Beurko.
     
Saturninoren emaztea zen Felisa Goñi Biurrun, Belaskoainen (Nafarroa) jaiotakoa 1896ko otsailaren 21ean. Eskolako maistra zen Julián Pérez Rodríguez maisuarekin batera, eta biak fusilatu zituzten Tolosa eta Berastegi arteko tokiren batean, 1936ko urriaren 23an, atxilotu ostean. Inork ez du izan Felisaren berri gehiagorik.

Garbizu Etxeberria, Manuel. 1901eko martxoaren 12an jaio zen Pasaian. Ezkondua zen eta sei seme-alaba zituzten. Pasaiako batzokiko lehendakaria izan zen. Errepublikarrak agintean egon ziren bitartean, herriko juntako finantza-komisariotzako partaidea ere izan zen. Dirua zor zion falangista batek salaturik, 1936ko urriaren 2ko goizaldean atxilotu zuten eta Ondarretako kartzelara eraman zuten. 1936ko urriaren 13an fusilatu zuten Hernanin, beste 14 lagunekin batera, inolako epaiketarik gabe. Beurko.

García Gallego, Clemente. Salamancan jaiotakoa, Pasaian bizi zen eta 38 urte zituen. 1936ko urriaren 18an fusilatu zuten. Egaña.

García Platón, Eulogio. Valladolideko Siete Iglesias herrian jaio zen 1888ko uztailaren 3an. Concepción Rubio Martínezekin (Zaragoza, 19892-12-8) zegoen ezkondurik eta Hernanin bizi ziren, Florida auzoan. Jornaltiarra zen ogibidez. Gerra piztu zenean, eta Hernani hartzear zegoela, Bilbora egin zuen alde familiak, baina bera Hernanin geratu zen bakarrik ongi moldatuko zelakoan. Astialdian, ia zuen denbora guztia abereak zaintzen ematen zuen. Eta nazionalak Hernanin sartu eta gero ere horretan jarraitu zuen, erraza izan ez arren, gauez kandelaren argipean aritzen zen. Atsegindegi etxean izan zuten atxiloturik, espioitza leporaturik, eta harrezkero inork ez du haren berri gehiago izan. Egoera baretu zenean itzuli zen emaztea Hernanira, eta orduan jakin zuen alargun geratu zela. Geroago jakin zuen familiak, Atsegindegi etxean fusilatu ere egin zutela, eta udal kanposantura eraman zituztela gorpuak gurdi batean, goizaldean. Hernanira heldu eta exekuzioaren berri izan zutenean, agintari berriengana jo zuten familiakoek azalpenen baten bila; espioitzan aritzen zela erantzun zioten «todas las noches hacia las diez, hacía señales a los aviones». Hori izan omen zen Eulogio atxilotzeko eta fusilatzeko arrazoi ofiziala.

Gascón Pérez, Catalina. Salamancan jaio zen, 53 urte zituen eta Mutrikun bizi zen. 1919ko Gorteetarako hauteskundeetan Alfonso Churruca maunstak Victoriano Celaya abertzaleari irabazi izana ospatzeko ekitaldian charra jantzita atera zen Catalina, bandera espainola zeramala eskuetan. Horrek ospetsu egin zuen herri arrantzalean[255]. Garai hartan Gipuzkoan hedatu zen giro espainiarzalearen muturreko adierazgarria izan zen ekitaldi hura. 1932ko hauteskunde-erroldan, etxekoandrea zela agertzen da, baina lekuko baten testigantzaren arabera, Ferrocarriles Vascongados-en egiten zuen lan langa-zain. Militar frankistak sartu ahala gertatzen zena ikusita, hura guztia igaroko zela esan omen zuen “todo esto ya pasará”, eta horixe izan omen zen atxilotzeko eta fusilatzeko aitzakia (Gamboa-Larronde, 2006, 596). 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten.

Castañares Villar, Miguel. 26 urteko arrasatearra, ezkondua zen eta alaba bat zuen, aita hil eta egunetara jaio zen bigarrena. Banco Guipuzcoanoko enplegatua. EAJko eta ELAko afiliatua. Ondarretako kartzelara eraman zuten atxiloturik, eta “aske” utzi zuten. Inolako epaiketarik gabe, 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean fusilatu zuten Hernanin. Oktubre: 318.

Gastañares Villar, Venancio. 1907ko apirilaren 1ean jaio zen Arrasaten. Ezkondurik zegoen eta haur bat zuten. Unión Cerrajerako enplegatua zen, EAJ eta ELAko afiliatua. Miguel anaiarekin batera atxilotu zuten, Ondarretara eraman eta “aske” utzi exekutatzeko. Anaia hil zuten gau berean fusilatu zuten “Gora Euzkadi askatuta” oihu egiten zuela. Oktubre: 318.

Gaztañaga Gaztañaga, José Martín. 46 urteko errenteriarra, nekazaria. 1936ko urriaren 3an fusilatu zuten. Egaña.

González Espinel, José. Valladoliden jaiotakoa, 36 urte zituen. Soldadutza amaitu arte bizi izan zen han, eta langile-buru ere ibili zen lanean Valladolideko sometan. Pasaiara aldatu zen, eta Victoriano Luzuriagan hasi zen lanean. Petra Silva Garcíarekin ezkondu zen; hori ere Valladolidekoa zen, Rioseco herrikoa, eta Pasaiara etorrita zegoen ahizpa bat zaintzera, baina Euskal Herrira etorri baino lehenagotik zen Joséren emaztegaia. Hiru alaba izan zituzten. Ez zegoen inora afiliaturik, baina harreman handia zuen batzokiko lehendakaria zen Manuel Garbizurekin, eta nazionalak sartu baino lehen harekin batera lankidetzan ariturikoa zen. Frankistak heltzear zeudela, familiak Donostiara egin zuen alde, beldurrez; etxea zein egoeratan zegoen ikustera Pasaiara joan zen batean, oinez itzultzen zela atxilotu zuten Buenavista aldean, eta Ondarretara eraman zuten preso. Familiaren esanetan, geroago Lasartera eraman zuten “lanera”, eta hantxe egon zen urriaren 7ra arte. Egun horretan, emaztea joan zitzaion bisitatzera eta ez zegoela han, “aske” utzi zutela adierazi zioten. Hori horrela izanez gero, berehala itzuliko zela etxera erantzun zien emazteak eta ea nola jakin zezakeen non zuen senarra galdetu zien. «Vaya al edificio de la Diputación y exponga el caso» izan zen jaso zuen erantzuna, eta Diputazioan “aske” zegoela berretsi zioten, etxera lasai joateko eta familia aurrera ateratzeko. Orduan hasi zen aditzen Hernanin fusilatzen zutela jendea, eta Pasaiako agintari berriengana jo zuen informazio eske. Ea egia zen jendea hiltzen ari zirela galdetu zienean, hau entzun zuen emazteak «pues si le tienen que matar a tu marido, tienen que matarnos a todos». Herriko Falangeko egoitzan jaso zuen erantzuna, berriz, honako hau izan zen: «¡Que barbaridad! (...). No sé que podemos hacer... El alcalde ya le dará trabajo». Harrezkero ez zuen ezer jakin senarrari buruz.

González Fernández, Silverio. Zamoran jaio zen, baina Hernanin bizi zen. 48 urterekin fusilatu zuten, 1936ko urriaren 22tik 23rako gauean. Egaña.

González Girarte, Julián. Acebo-n (Caceres) jaio zen 1879ko otsailaren 16an. Luciana Perales Gurrea-rekin ezkonduta zegoen, eta 1917an joan ziren Donostiara bizitzera. Zurriolako lehenengo horma altxatzeko lanetan aritu zen, baina istripu baten ondorioz utzi egin behar izan zuen lan hori. Papelera Nerecán-eko atezaina izan zen gero; enpresa hori familia errepublikar batena zen. 1936ko azaroaren 9an atxilotu zuten etxean Guardia Zibileko eta Asaltoko Guardiako bi bikotek eta polizia batek, eta Ondarretara eraman zuten. Familiak uste du Hernanira eraman zutela eta han exekutatu zutela 1936ko azaroaren 19an.

Guruzeaga Arruabarrena, Manuel. 37 urteko donostiarra. Ezkondua eta bi alabaren aita. Abertzalea. Gros auzoko abere-hiltegian egiten zuen lan abere-hiltzaile. Baionatik Bilborantz Galernan zetorrela, anaiarekin elkartzeko asmotan, atxilotu zuten. Anaia, Alberto Guruzeaga, Astigarragako alkatea izan zen Errepublika-garaian eta Caracasera erbesteratu beharra izan zuen. 1936ko urriaren 18an exekutatu zuten Hernanin Manuel, Ondarretako kartzelan preso egon ondoren. Gerra ostean, Frantziara aldatu zen familia. Beurko.

Guruzeaga Illarregi, Juan. Donostiako Altzan jaiotakoa[256], ezkondua eta sagardogilea lanbidez. EAJra afiliaturik zegoen. Miracruz kaleko Iturrizaga etxera sartu zirenean matxinoak eta lapurtzen hasi «si los rojos robaban, también ellos [militarrek] lo hacían» ozenki esateagatik atxilotu zuten. 1936ko urriaren 2an exekutatu zuten. Beurko; Egaña.

Gutiérrez Fernández, José Ciríaco[257]. 18 7 5ean jaio zen Burgosen. María Delbot Couret-ekin ezkonduta zegoen eta alaba bat zuten. 1926an alargun geratu zen. Donostian bizi zen, Avenida-n. Sastrea zen lanbidez, Sastrería Gutiérrez-en jabea, garai hartako Donostiako ospetsuenetakoa. Familia bizi zen etxeko sotoa eta beheak hartzen zituen sastreriak. Harreman handia zuen Cristóbal Balenciaga jostun ospetsuarekin, eta inoiz esan omen zion Parisera elkarrekin joateko, nazionalak sartu baino lehen. Esandakoa bete zuen Balenciagak, eta Pepe (José Ciríaco) Donostian geratu zen. Gerra ostean, Donostiara etortzen zen bakoitzean beti joaten omen zen lagunaren alaba bisitatzera Balenciaga. José Ciriacok ideia errepublikarrak zituen, baina ez zuen lotura politiko ezagunik. 1936ko urriaren 17-18 bitartean “bahitu” zuten, orduan desagertu baitzen. Atxilotu rik egon zen, akusazio jakinik gabe, eta suhia, José Ortiz de Urbina Homparena, informazioa lortzen saiatu zenean, “aske” utzi zutela esan zioten. 1936ko urriaren 21ean fusilatu zuten Hernaniko kanposantuan. Harrezkero, beste familia askok bezala, honen familiak ere errebantxismoaren ondorioak pairatu behar izan zituen; esate baterako, bizitza-poliza handi bat zuen sinaturik hildakoak, baina familiak ez zuen ezer kobratzea lortu. Etxebizitza eta sastreria harpilatu eta kendu egin zizkieten; handik gutxira, Cafetería Raga ireki zuten frankista batzuek etxe hartan. José Ciriacoren alaba eta familia Frantziara erbesteratu ziren, mehatxuetatik ihesean.

Heras Barrios, Félix. Errioxako Fuenmayor herrian jaiotakoa, 69 urte zituen eta Donostian bizi zen. 1936ko urriaren 10ean hil zuten. Egaña.

Heredero Martín, Petra. Turéganon (Segovia) jaiotakoa, alargundu ondoren Donostiara etorri zen bizitzera, aurretik seme-alabak lan bila etorrita zeuden, eta 66 urte zituela, Usandizaga kaleko etxe batean egiten zuen lan atezain. Boulevardeko txekan izan zuten atxiloturik, eta, familiaren arabera, Hernanin fusilatu zuten, Galarreta aldean. Bi aldeetakoak ziren seme-alabak, eta ama fusilatu zutela jakitean beren arteko liskarrak sortu ziren, elkarri leporatuz ezer egin ez izana ama salbatzeko.

Idígoras, José. Leintz Gatzagako 22 urteko gaztea, metalurgikoa zen. ELAko kidea. 1936ko urriaren 22an fusilatu zuten Hernanin, inolako epaiketarik gabe. Beurko; Egaña.

Intsausti Arana, Juan[258]. Donostiako Kale Nagusiko 18.ean zegoen taberna-jatetxe baten jabea. 38 urte zituen eta ezkonduta zegoen. 1936ko urriaren Sean fusilatu zuten, eta beste hamar lagunekin batera lurperatu zuten hobi batean.

Intsausti Arruti, José[259]. Donostiako San Bartolomé auzoan jaio zen, eta Easo kalean bizi zen. UGTko militantean zen. Consuelo Ruizekin ezkonduta zegoen eta 3 seme-alaba zituzten. Haro-n zegoen, sendatzen, gerra piztu zenean. Behin osatuta, Donostiara itzuli zen familiarengana eta bere lanpostuan hasi zen lanean, ikatz-botatzaile gas-fabrikan. Egun horretan bertan atxilotu zuten, beste lankide batzuekin batera. Ondarretako kartzelara eraman zuten eta 2 egun eman zituen han. Hirugarren egunean, arropa garbia eramatera joan zitzaionean ama, ordurako ez zegoela han esan zioten. Bi zaletasun handi izan zituen José Intsaustik: mundua ezagutu nahi zuen bidaiatuz, eta horretarako merkataritza-ontzidian egin nahi zuen lan; eta, bestetik, oso kirolzalea zen, C.D. Abandotarra taldeko jokalaria. Beurko.

Intsausti Martínez, José Manuel. Errenterian jaio zen eta Lezon bizi zen; 49 urte zituen, ezkondua zen eta zortzi seme-alabaren aita. Compañía Asturiana-ko enplegatua. Etxean atxilotu zuten eta Ondarretara eraman zuten preso. 1936ko urriaren 6an exekutatu zuten. Hernanin hil zutela uste du familiak. Beurko.

Intsausti Zuzuarregi, Esteban[260]. Errenteriakoa zen eta hango Papelera Española-n egiten zuen lan. Lantokian atxilotu zuten, eta familiak ez zuen izan haren berririk, bospasei egunetara Ondarretan zegoela jakin arte. Familiak uste du, 10 egunera-edo fusilatu zutela Hernanin, Gervasio Albisu apaizarekin eta beste batzuekin batera.

Irañeta Izurriaga, Jacinto. 47 urte zituen. Kale-garbitzailea zen ogibidez, eta Janean ari zela atxilotu eta Boulevardeko txekara eraman zuten. Familiaren ustez, Hernanin fusilatu zuten. Geroago, Gabarain medikuak egunkarian idatzi zuen artikuluaren bitartez, berarekin ziegan egon zirenen berri ematean, bi kale-garbitzaile aipatu zituen, eta horietako bat izan zen, hain zuzen, Jacinto Irañeta.

Irulegi Uranga, Juan Antonio. Andoaingo Anastasi etxean jaio zen 1903ko urrian. Ezkondua, bi seme-alabaren aita, Donostiako Esterlines kalean bizi zen. EAJko afiliatua zen. Kontratista eta ostalaria zen, Intza tabernaren jabea. María Cristina hotelaren aurkako erasoan parte-hartzea leporatu zioten. Ondarretako kartzelan izan zuten preso eta 1936ko urriaren 5ean fusilatu zuten. Hernanin hil zuten susmoa du familiak. Beurko.

Iturbe Elkorobarrutia, Isidoro. Arrasatearra, 32 urte zituen, ezkondurik zegoen eta bi alaba zituzten. Tornulari mekanikoa izan zen Unión Cerrajeran. EAJ eta ELAko afiliatua. Kalean bertan jipoi izugarria eman zioten, antza denez, emaztearekin euskaraz hitz egiteagatik eta atxiloturik eraman zuten bi guardia zibilek. Ondarretan egon zen preso eta Hernanin hil zuten, inolako epaiketarik gabe, 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean. Oktubre: 317.

Juriko Zarco, José. 38 urteko donostiarra, pilotaria. Galernan atxilotu zuten eta Hernaniko kanposantuan fusilatu 1936ko urriaren 18an. Beurko.

Labore Bilbao, Joseph Louis. Ipar Euskal Herriko semea, Zarautzen bizi zen; 51 urte zituen. Lanbidez txoferra zen. Errepublikar federala pentsaeraz. 1936ko urriaren 18an hil zuten Hernanin. Beurko.

Lamarain Elgoibar, Valentín. Leintz Gatzagakoa, 23 urte zituen. 1936ko urriaren 15ean atxilotu zuten eta 22an fusilatu. Anselmo Elgoibar Gorostizaren iloba zen; osaba ere fusilatu egin zuten. Oktubre: 376.

Landin Urrieta, Juan Antonio[261]. Bilboko familia zen, baina Donostian bizi ziren. Juan Antonio Landin eta Cesárea Urrietaren hiru seme-alabetan zaharrena zen Juan Antonio; 21 urte zituen eta Zuzenbidean lizentziatu berria zen. Maite arrebaren esanetan, kristautasunaren alde egiten zuen lan gazte eta ikasle katolikoekin. Baionan zegoen Donostia erori zenean, eta han itsasoratu zen Galernan. Ondarretan atxiloturik egon ondoren, 1936ko urriaren 20an exekutatu zuten Hernanin. Orduko Hernaniko medikuaren alabaren senargaia zen, eta fusilatu eta gutxira, gorpua atera eta Sarasqueta medikuaren familiaren panteoian sartu zuten.

Larrinaga Gana, Tomás. 1896an jaio zen Sopelan. Industriala zen lanbidez, garaje eta gasolindegi baten jabetzan partea zuen Areetan, Algortan. Galdakaoko organo-jotzailea zen. Familiako arazoak zirela eta joana zen Baionara, eta itzultzeko Galerna hartu zuen eta hantxe harrapatu zuten. 1936ko urriaren 16an sartu zuten Ondarretan, 21ean “aske” utzi zuten eta goizaldean fusilatu.

Lassalle Goñi, Jorge. Irunen jaio zen 1895eko urtarrilaren 12an, eta bertan ezkondu zen Juana Etxano Mardaras-ekin (Euba, Bizkaia). 1922an Donostiara aldatu zen familia. Errementaria zen, eta Amara auzoko Autonomia kalean egiten zuen lan, etxetik hurbil zeukan tailerrean. Hantxe atxilotu zuten. Ideia errepublikarrak zituen, baina ez zuen parte hartzen ez politikan ez sindikalgintzan, nahiz eta 1931 ko hauteskundeetan Amarako hautes-mahai batean egon eragile politiko gisa. Beste lagun eta ezagun batzuekin batera, “Guk ere nai degu” elkartea sortu zuten Amaran; elkarteko diru-zaina izan zen. Danborradako konpainia bat antolatu zuen elkarteak 1936ko danborradan. Gerra piztu zenean, Bizkai aldera jo zuen familiak, Eubako amama-aititen baserrira, baina Jorge Lassalle Donostian geratu zen tailerraren arduraz. Bertan atxilotu zuten, Antiguoko Guardia Zibilaren kuartelera eraman eta handik Ondarretara. 1936ko urriaren 28an fusilatu zuten. 1937an erbesteratu egin zen familia. Sei urte geroago abisatu zieten Gobernu Zibiletik ordurako bazekitena, fusilatu egin zutela Jorge Lassalle. Beurko.

Lekuona Etxabeguren, Martín. Oiartzunen jaio zen 1908an. 1934an apaiztu zen eta Errenteriako parrokiako apaiza zen. Gasteizko Seminarioko irakaslea, Euskal Herriko Adoración Nocturna taldearen sortzailea. Francoren tropak Errenterian sartu zirenean, berak inori kalterik egin ez ziolakoan, bertan geratu zen. Atxilotu eta kartzela bihurtu zuten batzokian giltzapetu zuten. Ondarretara eraman zuten eta hiruzpalau egunen buruan, 1936ko urriaren 8tik 9rako gauean exekutatu zuten Hernanin, inolako epaiketarik gabe. Julian Lekuona, anaia, ere exekutatu egin zuten Endarlatzan, frankistak Oiartzunen sartu zirenean. 38 urte zituen, ezkongabea zen eta EAJko kidea. Hernani.

Lezea Mazkiaran, Tomás. Altsasun jaiotakoa, eskualdeko zementu-fabrika batean egiten zuen lan. Gerra hasi zenean, emaztea eta alaba txikia Frantziara joan ziren, baina Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mendietan geratzea erabaki zuen berak, laster bukatuko zelakoan gerra. Atxilotu egin zuten eta Lasarteko kartzelara eraman. Heriotzaren gorabeheren berri izateko, Iruñeko “gizon inportante” batengana jo zuen familiak.

Lores Solé, Claudio. Irunen jaiotakoa baina Pasaian bizi zen, 27 urte zituen. 1936ko urriaren 19an fusilatu zuten. Egaña.

Madina Irizar, Vicente. 30 urteko arrasatearra, ezkondua eta haur baten aita. Banco Guipuzcoano-ko enplegatua zen. EAJra eta ELAra afiliaturik zegoen. Karlistek salatu zuten, eta Ondarretako kartzelan egon zen preso. 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean fusilatu zuten Hernanin, inolako epaiketarik izan gabe. Oktubre: 318.

Maestro García, Doroteo. Errioxako Bañares herrian jaiotakoa, Donostian bizi zen, Grosen. 42 urte zituen eta harategia zuen. Ezkerreko pentsaera zuelako salatu zuten, nahiz eta inoiz ezertan ez sartu. 1936ko irailaren 29an hil zuten Hernanin. Familiarteko baten kontaktuen bitartez jakin zuten senideek atxilotu eta fusilatu egin zutela.

Manterola Imaz, Juan. 47 urteko donostiarra, ezkongabea, Donostiako Alde Zaharrean bizi zen. Gerra Zibilaren aurretik hil zitzaien aita, eta berak hartu zuen familiaren ardura, lehenengo iturgin aritu zen lanean eta tarteka langile-buru Donostiako suhiltzaileetan. Sozialista zen pentsaeraz, baina inguru abertzalea zuen. Suhiltzaileen parkean bertan atxilotu zuten. Ondarretara eraman zuten preso, eta Hernanin fusilatu zuten 1936ko urriaren 3an, “aske” utzi ondoren.

Martínez Fernández, Bautista. 40 urteko donostiarra, ezkongabea. Errepublikazalea izaki, salatu egin zuten eta atxilotu. 1936ko urriaren 17tik 18rako gauean fusilatu zuten Hernanin. Egaña.

Megido Fernández, Luis. Donostiarra. 1936ko urriaren 19an hil zuten. Egaña.

Mendikute Lizeaga, Alejandro. Donostiako Altza auzoan jaio zen 1891ko otsailaren 26an. 1916an apaiztu zen eta 1929tik aurrera Donostiako kapilaua izan zen, eta gero Hernanikoa. Hernanin bizi zen Miguel anaiarekin eta Isabel arrebarekin. Anaia ere apaiza zen. 1936ko urriaren 23tik 24rako gauean hil zuten, eta exekutatu baino lehen, Hernanira begira hiltzeko eskatu zuen. Herriko kanposantuan bertan hobiratu zuten.

Miranda Alduarte, Juan. Donostiakoa, 28 urte zituen eta tapizatzailea zen. 1936ko urriaren 18an fusilatu zuten. Egaña.

Mondragón Errasti, Norberto. Arrasaten jaiotakoa, 25 urte zituen. Ezkonduta zegoen eta ume baten aita zen. Banco Guipuzcoanoko langilea zen. ELAra eta EAJra afiliatua. Frankistak Arrasaten sartu baino lehen, guardia bat egin izana leporatu zioten, atxilotu eta Hernanin fusilatu zuten, inolako epaiketarik gabe, 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean. Oktubre: 317.

Moya Moya, Francisco. Donostian sortua, 35 urte zituen eta jornaltiarra zen. 1936ko azaroaren 2an fusilatu zuten. Egaña.

Olaizola Arregi, Simón. Azpeitiko Aguite baserrian jaiotakoa, 28 urte zituen. Unión Gastronómica Guipuzcoana elkartearen sortzaileetakoa. Donostiako Londres Hotelean egin zuen lan. Donostiako Easo kalean bizi zen ezkondurik, eta ume baten aita zen. Badirudi lankide batek salatu zuela ELAko kidea zelako. Etxean atxilotu zuten, Paulina Alustiza emaztearen eta seme txikiaren aurrean; Ondarretara eraman zuten eta 1936ko urriaren 8tik 9rako gauean desagertu zen. Familiak uste du Galarretan fusilatuko zutela, Hernanin. Beurko.

Onaindia Zuluaga, Celestino. Markinan jaio zen 1898ko abuztuaren 13an. 1922an apaiztu zen eta Elgoibarreko apaiz laguntzailea zen. Txosten frankistaren arabera, oso arriskutsua zen; honela definitzen dute: «mala conducta, y estaba conceptuado como extremadamente separatista, hablando públicamente en contra de la Causa Nacional». Espioitza ere leporatu zioten; atxilotu eta Ondarretako kartzelan izan zuten preso urriaren 21 etik 28ra. 1936ko urriaren 28ko gauean hil zuten, inolako tribunaletan epaiketarik izan gabe. Hernani; Beurko.

Orcajo Orcajo, Alfonso. Valladoliden jaiotakoa 1900ean, baina 19 urterekin Urretxura etorri ziren bizitzera; hor bizi zen amarekin. Eguzkia S.A. enpresako langilea. Errepublikarra. 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten. Beurko.

Otano Mikeliz, José. Lergan (Nafarroa) jaio zen eta Tolosan bizi zen, 38 urte zituen. PP Corazonistas, Corazón Inmaculado de María kongregaziokoa zen. Ordena bereko elizgizon batek salatu zuen; egindako iruzkin bat zen hiltzeko akusazioa, hau da, gorrien aldean zegoela justizia eta gustura joango zela haiekin esan omen zuen. Inolako epaiketarik gabe hil zuten 1936ko urriaren 23an. Beurko.

Peñagarikano Solozabal, José Ignacio. Bizkaiko Etxebarrin jaiotakoa 1872ko abenduaren 1ean. 1897an apaiztu zen eta Markina-Etxebarriko apaiz laguntzailea zen. Abertzalea zen. 1936ko urriaren 27an fusilatu zuten Hernanin.

Pérez López de Breñas, Antonio. Ezkondua zen eta bi seme-alabaren aita. Errenteriako artile-fabrikan atxilotu zuten. 1936ko irailaren bukaeran edo urriaren lehenengo egunetan fusilatu zuten.

Pérez Rodríguez, Julián. Husillos-en (Palentzia) jaio zen 1887ko otsailaren 16an eta Hernanin bizi zen, Lorenza De Simón Zugasti-rekin ezkondurik; hiru seme- alaba zituzten. Gutxienez bi aldiz atxilotu zuten, baina lehenengoan aske utzi zuten. Bigarrenean, berehala fusilatu zuten. Kasu honetan, erabakigarria izan zen Gervasio Achucarro apaizaren lana, berak egindako ikerketei esker aurkitu baitzuten hil edota hobiraturiko tokia, eta atera ahal izan zituzten Juliánen gorpuzkiak Hernaniko kanposantuko hobitik.

Pompeyo Pompeyo, Francisco. Donostian jaiotakoa, baina Zumarragan bizi zen, 40 urte zituen, ezkondua zen eta hiru seme-alabaren aita, langilea zen. Iturri batzuen arabera, EAJko afiliatua zen[262]. Beurko; Egaña.

Prieto Navarro, Pablo. Madrildarra jaiotzaz, Donostian bizi zen. 41 urte zituen. 1936ko urriaren 2an fusilatu zuten.

Reppekus, Herbert. Bochum-en (Alemania) jaiotakoa. 18 urteko semearekin batera, Erwin Reppekus, atxilotu zuen “milizia-falangistak” Donostian, 1936ko urriaren 13tik 14rako gauean. Errepublikarren itsasontziei linterna baten bidez argi-seinaleak egitea leporatu zitzaien. Donostiako Aldapeta kalean bizi zen familia, eta atxiloketaren ondoren etxeko ondasun guztiak lapurtu zizkieten. Kursaaleko atxilotze-gunean egun batzuetan izan eta gero exekutatu zituzten 1936ko urriaren 16an, ustez Hernanin. Egaña.

Resina Carnero, Maximino. Avilan jaio zen eta 41 urte zituen. Umetan, Donostiara aldatu zen familia. Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituzten. Moraza kalean bizi ziren. Merkataritzako peritua zen eta komisio truke egiten zuen lan. Falangistek etxebizitza arakatu ondoren, lantokian atxilotu zuten, Iztueta kaleko bulegoan. Easo kaleko atxilotze-gunean eta San Bartolomé ikastetxean giltzapetuta egon ondoren, Ondarretara eraman zuten, eta hantxe eduki zuten irailaren 22tik urriaren 2ra bitartean. Egun horretan “aske” utzi eta fusilatu zuten Hernaniko kanposantuaren sarreran. Egaña.

Rezola, Miguel. Bidanikoa jaiotzaz, Donostiako Loiola auzoan bizi zen; arotza zen. Rodríguez Rodríguez, Carlos Benito. Madrilen jaiotakoa, Pasaian bizi zen, 38 urte zituen; ezkondua zen eta bi seme-alabaren aita. Inprimatzailea zen ogibidez, eta Donostiako Colón Kaleko Navarro y Delteso inprimategian egiten zuen lan. Miliziano errepublikar boluntarioa izan zen eta Oiartzungo frontean borrokatu zen batailoi komunista batean, sarjentu mailarekin. Bilborantz irteteko asmoa zuen, baina gaixotu egin zen eta Errenteriako ospitalean sartu zuten. Senda-agiria jaso eta berehala atxilotu zuten lantokian. Prim kaleko Falangearen atxilotze-gunean izan zuten 10 bat egunean eta Hernanin fusilatu zuten 1936ko urriaren 3an. Egaña.

Rodríguez Sedaño, Eusebio. Burgosen jaio zen eta Donostian bizi; 30 urte zituen eta igeltsero egiten zuen lan. ELAko kidea zen, baina eskuinari ematen zion botoa. Antza, ELAkoek Loiola auzoan egin zuten guardietan hartu zuen parte (Gamboa-Larronde, 2006, 411).

Romo, Sabino. Lasartearra, 44 urte zituen eta ezkongabea zen. Oihalgintzako langilea. Sozialista zen. Agirien arabera, tropak sartu zirenean exekutatu zuten: «a la entrada de las tropas». Beurko.

Rubio Peña, Blas. 42 urte zituen, ezkonduta zegoen eta 3 seme-alabaren aita zen. Abertzalea. Ollokiko geltokiko burua zen, eta bertan atxilotu zuten 1936ko irailaren hasieran. Harrezkero, familiak ez zuen jakin hari buruzko ezer gehiago; Ondarretara eraman eta Hernanin fusilatuko zutela uste dute[263].

Saizar Mujika, Higinio Francisco. 42 urteko donostiarra. Ezkonduta zegoen eta haur jaioberria zuten; medikua zen. EAEko kidea. Galernan harrapatu zuten eta Hernaniko kanposantuan fusilatu. Geroago, Donostiako Polloeko hilerrira eraman zuten gorpua 1936ko urriaren 23an[264]. Irakurzaletasun handia zuen eta berak utzitako liburu-bilduma handia du familiak. Beurko.

Salterain, José. Leintz Gatzagakoa, 18 urte zituen. 1936ko urriaren 15ean atxilotu zuten eta 22an fusilatu zuten. Ziur aski, Zapirainen liburuan agertzen den 17 urte inguruko gaztea izango da. Narrazioan kontatzen du gaueko joan-etorriak hasten zirenean Ondarretako kartzelan, ziegetako batean zegoen Gatzagako 17 urte inguruko gazte bat amari deika hasten zela etsiak harturik, samintasunez oihuka [263]. Oktubre: 376.

Santos, Alberto. Militarra zen, infanteriako sarjentua Loiolako kuarteletan. Ezkonduta zegoen eta 2 urteko alaba zuten. Altxamendua hasi zenean Errepublikaren alde egin zuen, eta Gipuzkoa defendatu zuten milizien buruetako bat izan zen. Kartzelatu egin zuten frankistak sartu zirenean Donostian, eta geroago fusilatu. Emazteak eta alabak Galiziara egin behar izan zuten alde, ezin baitzuten jasan ingurukoen presioa eta egoera okerra.

Sevilla Pérez, Santiago. Burgosen jaiotakoa, Donostian bizi zen. 42 urte zituen eta tranbia-gidaria zen. 1936ko urriaren 3an fusilatu zuten. Egaña.

Tormes Asín, Ángel. 1906ko azaroaren 9an jaio zen Tolosan, baina Hernaniko Izpizua kalean bizi zen guraso eta anai-arrebekin. Enplegatua zen eta ezkongabe zegoen. EAJko afiliatua zen eta herriko Euzko Gaztedia-ko kiderik nabar menetakoa. Matxinoak sartu zirenean, ezer gertatuko ez zitzaiolakoan, herrian geratu zen. Azkenerako ezkutatu egin behar izan zen Del Valle de Lersundi familiaren etxean, gaur egun Villa Ave María izenaz ezagutzen duguna, Las Villas auzoan. Marcos Tormes zen aita, Mendia Papelerako enkargatua, eta badirudi, inolako asmo txarrik gabe esan zuela non zegoen ezkutaturik semea; handik gutxira, salatu, atxilotu eta fusilatu egin zuten. Beurko.

Ugarte Aiastui, Ceferino. 21 urteko oñatiarra. Mugarza-Ugarte-ko langilea. Abertzalea. 1936ko azaroaren Sean fusilatu zuten. Bost urte geroago “iheslari” deklaratu zuten. Oktubre: 365. Egaña.

Uribe Urteaga, Apolinar. Eskoriatzako Marín auzokoa. Artzaina zen. Errepublika-garaiko Eskoriatzako defentsa-batzordearen zerrenda batean agertzen da[266]. 1936ko urriaren 21etik 22rako gauean fusilatu zuten. Oktubre: 373.

Urra Otxoa de Alda, Nieves. Vianan (Nafarroa) jaio zen 1889ko abuztuaren 5ean. Ordizian bizi zen nebetariko bat eta hara joan zen bizitzera. Angel Brun-ekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten. Alargun geratu eta Alfonso Rubio-rekin ezkondu zen Donostiara. Egia auzoan zuen denda bat eta Grosen bizi zen. 1936ko urriaren 1ean atxilotu zuten etxean, alaba aurrean zegoela, eta Ondarretara eraman zuten. 1936ko urriaren 29an utzi zuten “aske”. Donostiako bonbardaketa batean, zauritu bati lagundu izana leporatu zioten; baina senideen ustez, Donostiara nazionalak sartu zirenean sortutako nahastean, haren janari-dendako bezero zordunen batek egoeraz baliatuz salatuko zuen, askotan saltzen baitzuen geroago ordaintzekotan.

Villaverde Morón, Ignacio. Donostiarra. 1936ko urriaren 18an fusilatu zuten. Egaña.

Zabala Urroz, Pascual Pascualtxo. 1894an jaio zen Goizuetan, baina Hernanin bizi zen Sagardiyan, Leocadia arreba eta haren familiarekin (Juan Azurmendi Múgica senarra eta bi seme-alaba). Jornaltiarra zen ogibidez. Matxinoen tropak sartu zirenean fusilatu zuten. Beurko.

Zabaleta, Angel. Urretxun jaio zen 1917an. Ezkongabea, zazpi neba-arrebekin eta gurasoekin bizi zen haien tabako-dendaren ondoan. Seminarioan ikasten zuen neguan eta dendan laguntzen zuen udan. Inoiz ez zuen adierazi zein pentsaera politiko zuen; monarkikoa zen aita, eta telefonista-lanpostutik kaleratu zuten arreba zaharrena, Emakume Abertzale Batzako kidea izateagatik. 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten[267].

Zegaz Muñoz, Ruperto. Villafrancan (Nafarroa) jaiotakoa, 71 urte zituen eta Pasaian bizi zen. 1936ko urriaren 13an hil zuten. Egaña.

Zubizarreta Errasti, Tomás. Aramaion jaiotakoa zen eta 41 urte zituen. Eskoriatzan bizi zen. Ferrocarril Vasco-Navarro-n egiten zuen lan, eta elebitasuna hezkuntzan eskatzeko 1932an Instrukzio Publikoko ministeriora bidalitako karta bateko sinatzaileen zerrendan agertzen da[268]. Oktubre: 373.

 

 

 

 

[241] Informazio-iturri ezberdinak erabili dira zerrenda egiteko, eta batzuetan kontraesanak aurkitu dira iturrietan. Pertsona bakoitzaren datuen ondoren adieraziko ditugu kasu bakoitzerako erabilitako erreferentzia nagusiak Egaña: Egaña, Iñaki: Guerra Civil en Hernani. Información previa a las tareas de investigación y exhumación. Sociedad de Ciencias Aranzadi. Donostia, 2003.
     
Beurko: Archivo Sancho de Beurko. Euskadi bajo el régimen de Franco II. La represión en Guipúzcoa. 1939Oktubre: Oktubre Taldea: Arrasate 1936. Una generación cortada. Arabera arg. Vitoria-Gasteiz, 2003.
     
Hernani: Hernaniko Udal Artxiboa (HUA-AMH. E-5-II-27/4. Guerra Civil 1936-1939. Relación de Asesinados en Hernani.

[242] AHN, Guerra Civil, Salamanca. Serie Bilbao 1482, fol. 15.

[243] AGA 07-CAJA75/623.

[244] Lekuona, Andoni: Oroipena zor II in “Oiartzun 05” urtekaria. Oiartzun, 2005.

[245] Egañaren arabera (2003), José Ulpiano zuen izena.

[246] Mendizabal, 1996, 273.

[247] Mendizabalen arabera (1996, 273), urriaren 23an.

[248] Mendizabal, 1996, 274.

[249] Mendizabal, 1996, 274.

[250] AGA - Expedientes policiales.

[251] Euskaldunon Egunkaria 1992-9-15. Igandeko KZ, “1936ko gerrako hobiak agertzen hasi dira”.

[252] AHN, Guerra civil, Salamanca, Serie Madrid. 2964 tomo 45, folio 16.

[253] AHN, FC, B-7, H. 255.

[254] Gamboa Soloaga, Carmen: Recuerdos de mi niñez. En homenaje a mis padres. Carmen Gamboa, 2001.

[255] La Voz de Guipúzcoa, 1919-6-10, “En Motrico. Homenaje a Churruca”.

[256] Kontraesanak daude adinari buruzko informazioetan: Iñaki Egañaren arabera 45 urte zituen, Beurko txostenean 38 jarri diote.

[257] Barruso, 2005, 127.

[258] Beurko artxiboko iturrien arabera, tabernaria izan zen, UGTko afiliatua eta Donostian hil zuten.

[259] Beurkoko iturrien arabera, Donostian hil zen 1938ko urrian. Egañak, aldiz, dio Hernanin exekutatu zutela 1936ko urriaren 10ean.

[260] Jiménez de Aberasturi, 1996.

[261] Landin Urrieta, Maite: Gakoa (La clave) in Torres, 2003 (79-102).

[262] Mendizabalek baztertu egiten du aukera hori (1996, 275).

[263] Kontraesanak daude informazioen artean; batzuen arabera, Iruñera eraman zuten.

[264] Polloeko lur-emailearen liburua (1935 abr. 01—1937 may. 22). Heriotzaren arrazoia agertzen da: «herida de arma de fuego».

[265] Zapirain, 1984, 191-

[266] AHN, Guerra Civil, Salamanca, Serie Bilbao.

[267] Mendizabalen arabera, 23an (1996, 275).

[268] AHN, Guerra Civil, Salamanca, Serie Madrid. 2964, 45. tomoa, 16. folioa.

 

 SARRERA | 1936KO UDAZKENEAN HERNANIN EXEKUTATUETATIK IDENTIFIKATUEN ZERRENDA | ARGAZKIAK