Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

gaiak

BERTSOA.COM

 

Bertsoa.com-ek Interneteko Argia Saria irabazi zuen 2012an.

Argazkia: Dani Blanco. Iturria: argia.eus

 

      Bertsoa.com-en asmoa bazen komunikazio proiektu bat izatea, bertsoaren zabalkunderako internetek aukera handiak ematen dituelako, espazio handiko eremua delako, eta beste medioekin konparatuta ez daukalako denboran eta espazioan mugarik. Baina informazioaren ikuspegitik begiratuta, dibertsifikazioaren beharra sumatzen nuen. Informazioa lehen ere asko zegoen, baina bati ematen zaio bultzada eta beste askori ez. Nik hor desoreka handia ikusten nuen.

[Jexux Mari Irazu]

 

      Proiektua gorputza hartzen joan da, urtean 200 saio biltzen dira orain, bi kamarekin eta ekipamendu tekniko sendoarekin. Gaur egun bertsolaritzari buruz eduki informatibo eta bertso eduki gehien biltzen eta zabaltzen duen medioa da. Eta zuzenekotasuna izan zen nobedadea (astero saio bat ematen da zuzenean).

[Jexux Mari Irazu]

 

      Denbora bat egin nuen grabatzen eta gero sagardotegi bolada zela eta utzi behar izan nuen. Gustura aritu nintzen baina gogorra egin zitzaidan. Ez naiz bertso gaixo horietakoa eta momentu bat iritsi zen hainbeste saiorekin saturatu nintzena.

[Agin Laburu]

 

      Bertsoa.com-en ari naiz lanean. Bertsoa.com-ekhasi zuen lehen aldiz bertsoen eta albisteen eguneroko jarraipena. Mugimendu handia dago bertsoaren inguruan, lan asko egiten da eta merezi du oihartzuna ematea.

[Beñat Gaztelumendi]

 

      Etorkizuna, baliabideen araberakoa izango du, baina jendea sartzen da, gero eta produktu txukunagoa eskaintzen da, eta aurrera begira lanean ari gara sinergiak biltzeko eta Bertsozale Elkartearekin proiektu bakar batean biltzeko. Zenbat eta indar gehiago bildu produktuak irabazi egingo du, dudarik gabe.

[Jexux Mari Irazu]