Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

gaiak

SAGARDO FESTAK 1990EAN

 

 

“SAGARDOA TXOTXETIK EUSKARA GOGOTIK” KANPAINA

 

      Sagardotegian saioak egiten hasi ziren, lau bertsolarirekin. Gure taldean Maialen Lujanbio, Joxe Mari Mujika Anatx, Antton Garin eta ni ginen.

      Guri lehenengo tokatu zitzaigun Zapirain, bigarrengo Bereziartua, hirugarrengoa Astarbe, laugarrengoa Borda, bosgarren Zelaia eta seigarren Itxasburu. Eta gero saio denak bukatu zirenean, denak Otsua-Enean egin genuen afaria. Hura mundua! Zelaianeko eta Otsua Eneko saioak irratian bota zituzten.

[Julian Ezeiza “Aterpe”]

 

      Maialen Lujanbio ordurako ezaguna zen eta bere irrikaz etorri ziren Zelaiara komunikabideak, eta bera egun hartan gaixotu eta etorri ez!

[Antton Garin]

 

 

Zelaia sagardotegian, 1990-04-13

 

      Laxaro Azkuneren bertso programan emana, Herri Irratian.

 

        Antton Garin:

Arratsaldeon denori hemen

kantatzera gu bagatoz

modo onian ohitura zaharra

zeuri eakusteko modoz

giro edarra gaur egiteko

hirurok pentsatu asmoz

beteko gera bai bertsoakin

ta beteko gera sa(ga)rdoz.

 

        Julian Ezeiza “Aterpe”:

Honen aurretik izandu degu

sagardozaleen deia

hauxen da guk beti borondatez

guztiontzat degun nahia

horretarako guk aukeratu

sagardotegi Zelaia

ia guztiok ospatzen degun

une goxo ta alaia.

 

        Anatx:

Gabon lehenengo andre ta gizon

ohitura degun bezela

badakizute bertsotarako

gu apropos gatozela

ta Hernanin dan bertso eskola

hortakoak geradela

lehendabiziko opa dizuet

danoi on e(g)in dizutela.

 

        Antton Garin:

Jende jatorra gaur ikusten det

hemen dela bai alkartzen

giro polit bat kupel aldian

jaunak baidegu ikusten

eskerrak ere sagardozale

ondo ai zerate portatzen

zuekin al bada egingo deu

geure euskera indartzen.

 

        Julian Ezeiza “Aterpe”:

Eginkizuna al dan ondona

guk egingo degu bete

gaurkoak behintzat ez deigula gui

inolatan egin kalte

hemen dagola Anatx gaztea

Antton Garin ta Aterpe

kontuak kontu, baina afa(r)ia

ederra eman digute.

 

        Anatx:

Arrazoi dezu, alabeharrez

bagendun nahiko afari

gu lau ginaden ordenatuak

ta orain hiru bertsolari

Maialen gaixo dagoela-ta

gu ari gera kantari

azkar sendatu dadila bera

irratitikan berari.

 

        Antton Garin:

Oraintxen ere bertso batian

hemen egia esan du

laukotetikan neska jator bat

gaur egin zaigu faltatu

Maialen zutzat goatzen gera

beste batean azaldu

ta bitartian hemen daudenen

txalo guztiak zuk hartu.

 

        Julian Ezeiza “Aterpe”:

Toki hontara bilduak gera

sagardozale geranak

lehenengo on ein digula danoi

hemengo jan ta edanak

hain gogozkuak Euskal Herriak

barrika hoitan dauden mamak

SIDArik ez du harrapatuko

hortik edaten duanak.

 

        Anatx:

Badakizute bertsolaria

sagardo zalea dela

badakizute Udaletxeak

antolatu digutela

sagardo zalek lagundu ere bai

ohitura duten bezela

gu etorriko ez ote ginan

beldurra zuten bestela.

 

        Antton Garin:

Gustatutzen zait giro edar hau

gainera denok armonin

euskera ere sagardotegin

indarra zula ez nakin

aspalditikan hola gabiltza

euskaldunak’e Hernanin

ta Astigarrakin elkartuta

lana ona dezute in.

 

        Julian Ezeiza “Aterpe”:

Hemen da nonahi alkartasunak

nola diraden ezarri

aspalditikan guk badakigu

sagardotegiko berri

hamaika aldiz ziri haundiak

hemen botiaz elkarri

hemen ez bada bada kanpotik

zuek sagarra ekarri.

 

        Anatx:

Guk esan ’be ere hoiek sagarra

lasai ekarriko dute

gero jendea nola dagoen

beraien lanaren truke

lehen gizonezko ta emakumeak

orain hainbeste emakume

emakumeak sagardotegin

gaizki ematen dezute.

 

      “Anatx gerrarako etorri zaigu, ikusten denez!” (Laxaro Azkunek komentarioa, irratitik).

      Auskalo zer astakeria bota nituen orduan! Akordatutakoa kantatzen genuen.

[Joxe Mari Mujika “Anatx”]

 

        Antton Garin:

Euskaldunak’e Zelaia aldera

ondo eman dute pausuak

ikusten ditut gozo gozo gaur

dantzatzen bere basuak

merezi zute agur eder bat

hemen zuek irratikuak

eta hementxe zaudeten denek

me(re)zi dezute txaluak.

 

        Julian Ezeiza “Aterpe”:

Halabeharrez etorri gera

sagardotegi batera

gaurko gure hemengo bilera

nola ez doan kaltera

urtero hau antolatu zuek

berriro etorriko gera

ia guziok elkartutzeko

izaten deguan era.

 

        Anatx:

Sagardotegin era gozoan

bete liteke kikara

Hernani eta Astigarrako

udaletxeak anpara

ta bertso eskolan gaudenak ere

zuen eskutako gara

hola alkartzen bagera beti

indartu leike euskara.