Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

bertsolariak

SEBASTIAN SALABERRIA

 

1915ean jaioa, Oiartzungo Elbitxuri baserrian

2003an Hernanin hila

 

Ezkerretik eskuinera:
Martzelino Manterola, Sebastian Salaberria,
On Manuel Lekuona, Iñaki Arbelaitz
eta Mariano Ostolaitz, 1984-an.

Iturria: http://www.euskaraz.net

 

 

 

AITA BERTSOTAN

 

      Ni ez naiz oroitzen gauza ontaz, baña, nere anai zarragoak esan didatenez, gure aita zana ere bertsotan aritzen omen zan gaxotu baño lenago, eta neri ere oso gazterik sortu zitzaidan bertso-zaletasuna.

[Sebastian Salaberria, Neronek tirako nizkin]

 

 

SARIAK

 

      1963-garren urtean, Ernani-n, Txirritaren omenaldian, lenengo bertso-paper txapelketako sariak banatu ziran. Bigarrengoa Salaverria-k jaso zuan Ama Euskerari jarritako bertsoekin. Mikrofonora alderatu ta bertso polit bat kantatu zuan, eskerrak emanaz.

      Orain illabete pare bat, berriz, bigarren bertso-paper-txapelketan ere bigarren saria irabazi zuan, Donostia-ko Manuel Machain eta Isasondo-ko Jesus Lete-kin batera. Ontaz gañera, badu beste zenbait bertso inprentatuta, eta asko eta asko paperean jarririk. Orain, berriz, Agora-ren nobela-saria irabazi du, bere lenengo nobelarekin (“Neronek tirako nizkin”) beste seiri eraginda.

[Antonio Zavala, Neronek tirako nizkin]

 

 

 

MORROI

 

      Donosti-ko Antigua-ko partean dagoan “Artola” izeneko baserrira joan nintzan morroi. (...) Andik atera eta bereala jakindu nuan Donosti-ko Ayete ballarako “Azken-Portu” izeneko baserrian morroya falta zala, eta araxen joan nintzan. (...) (lana gutxitu zen baserrian); neroni ere geyenetan diru-premian arkitzen nintzan, eta beti morrontzan ere aspertuta negoan, eta egun batez esan nion:

      — Aizu, Juan Mari: nik laister soldadu joan bear det, eta txanpon batzuk irabaztera norabait joan nai nuke ba.

      Eta erantzun zidan:

      — Bai, motel: emen gu biontzako lan gutxi zeukagu, eta nai baldin badek, nunbait asi adi.

[Sebastian Salaberria, Neronek tirako nizkin]

 

 

TRANSPORTISTA

 

      Alaxen, egun batez Donosti-ko Patxi Erdozia jaunarengana joan nintzan. Jaun au transportista zan, eta Donosti-ko gas-fabrikako ikatzak kayean baporetik artu eta bere kamioyakin ekartzen zituan. (...)

      Garai artan Hernani baporea zan fabrika ontarako Asturias-tik ikatza ekartzen zuana. Amabostean bein edo ola etortzen zan, eta ura ustutzen lau bat eguneko lana izaten genduan. Gañerako egunetan etxean baserrian jarduten nintzan nagusiari laguntzen. Gero Hernani baporea desegin zuten zarra zalako, eta andik aurrera ni egunero ibili nintzan Erdozia-rekin, gerrara joan nintzan arte.

      Amar pezta irabazten genduan eguneko soldata, eta etxean astean ogei pezta pagatzen nuan, eta goiz-illunabarretan etxeko lanetan lagundu.

[Sebastian Salaberria, Neronek tirako nizkin]

 

 

DONOSTIKO UDALEKO LANGILE

 

      (Gerran hanka galdu eta) Geroztik beti Donosti-ko Ayuntamentuaren serbitzari izan naiz, orain aspaldi ontan nere eginkizuna Oriamendi-ko uraren depositua zaitzea dala.

      Ala, ezkondu ezkeroztik mendi aldean bizi gera, seme bat eta bi alabakin. Gure etxe au oso leku paketsu eta alayean egiña dago, Ayete ballarako Oriamendi inguruan.

[Sebastian Salaberria, Neronek tirako nizkin]

 

      Azken 15 urteak Hernanin egin zituen.

[Juanjo Uria]

 

 

TXOMINENEAN

 

 

“Garai artan Loyola-n Txomin-enean billera egiten zan.
Esku-soñua jotzen zuten, eta an ibiltzen ziran
neska ta mutil dantzan, eta ni ere igandeetan
araxen joaten nintzan nere lagunekin”.
Iturria: http:/loiola.weebly.com

 

“Txomin-enean puxka batean ibili eta gero
Ernani-ko tranbean Donostira;
eta emendik Ayete-ko Munto baserrira.
Emen sagardoa saltzen zuten,
gaur ere saltzen duten bezelaxe:
eta merienda pixka bat egin eta etxera danok zintzo,
urrengo goizean ere lanera joan bear baitzan”.

Iturria: http:/donostia2013.wordpress.com