Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

gaiak

CÁNOVASENAK

 

Antonio Cánovas del Castilloren hilketa (1987-08-08).
Irudiaren egilea: Gines, V.

 

Michael Angiolillo, Cánovas hil zuena,
garrote Billarekin hil zuten Bergarako espetxean,
1897ko abuzutuaren 20an.

Iturria: http://elbauldejosete.wordpress.com

 

      Antonio Cánovas del Castillo jauna, Españia’ko gobernuaren buru zan lau probitzietako fueroak galdu ziranean, 1876’garren urtean alegia. Jaun ori tiroz il zuan Angiolillo’k Mondragoi’ko Santa Ageda’n, 1897’ko abuztuaren 8’an. Politiko orri buruz bi bertso ditu Txirritak. Leenengo aldiz, Ernani’ko Antonino Pagola zanari jaso nizkion. Orri batean idatzita bialdu zizkigun. Ona emen beraren itzak:

      Egun batian, kasinuan, orain Donosti’ko Ayuntamentua dagon orren terrazan, omen zegon Cánovas’en señora. Ta an pasa omen zan Txirrita beste batekin, da esan omen zion:

      — Aizu, Txirrita: orixe da Cánovas’en señora.

      Ta Txirritak onoko bi bertso oiek kantatu omen zizkion:

 

Il da Cánovas, juan da Cánovas,

pikaro gaizki aziya!

Galdu zituen ifar garbiyak,

jarri du trumoi nasiya,

galdu zituen fueruak eta

Jaungoikuaren graziya,

galdu zituen bere lagunak,

galdu du bere biziya!

 

Iru relejo, iruna kate,

iru mallakin bakoitza,

buruan berriz iru korona,

petxuan iru orratza,

iru doblako amoriyua

tximista bezin zorrotza,

iru tirotan utzi zizuten

zuri senarra illotza,

iru ezpatak zulatzen dute,

señora, zure biotza.

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

Casado de Alisalek oleoz egindako erretratua.

 

      Bertso bat badu Txirritak, Cánovas orri buruz kantatua. El Día egunerokoan arkitu degu, 1936-VI-24’eko zenbakian, Ernani’ko berri emale zan eta Aitz-zorrotz firmatzen zuan batek bialduta. Onela dio:

      « ... Oraiñ urte batzuek dirala Gernika’n abestu zun, ta askon artian bat au abestu zun:

 

Iru gizon pikaro

gu saltzen zebiltzan,

aiekgatikan gaude

oraiñ gauden gixan;

geroztik etzuten bik

osasunik izan,

irugarrena berriz

Santa Ageda’n il zan».

 

      Santa Ageda’n il zan ori, edo obeto esateko il zuten ori, Cánovas izan zan. Baiña beste biak zein diran, ori ez dakigu.

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]