Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko industria-ondarea
Urumea bailaran zehar
Miren Garcia Dalmau / Alfredo Moraza Barea, 2020
30. Fagollagako zementu-fabrika | 31. Fagollagako zentral hidroelektrikoa | 32. Ereñotzuko lonja eta portua

 

31
FAGOLLAGAKO
ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA

 

 

KOKAPENA

 

UDALERRIA: Hernani

KOORDENATUAK (U.T.M.): x 585073, y 4788847, z 22,15 (zentrala)

                                x 585341, y 4788683, z 31 (presa)

IBAIA: Urumea

 

      Fagollagako multzoa, izen bera daraman auzoan kokatzen da, Urumea ibaiaren eskuinaldeko bazterrean sakabanatuta. Multzoa, Nafarroara doan errepidearen (GI-3410) ertzean kokatzen da, Fagollagako zubiaren inguruan.

      Multzoa elementu desberdinek osatzen dute: Fagollaga Burdinola, gero Paper-fabrikan bihurtuta; Porlan fabrika; eta azkenik Zentral hidroelektrikoa. Elementu guzti hauek Bailarako multzo aberats eta interesgarrienetako bat osatzen dute. Izate hutsak industria ekoizpen multzo batez hitz egiten digu, azken bost mendeetan luzatu dena gaur egun arte. Hori dela eta, kokapen hau interesgarrienetako bat da Gipuzkoako industriaren garapena aztertzeko, industriaurreko jardueretatik hasi (burdinola edo aingurak egitea) eta zementua edo energia hidroelektrikoa ekoizteraino.

      Tamalez, mantentzen diren aztarnen egoera oso desberdina da. Zentral hidroelektrikoaren aztarnak hobekien mantentzen diren elementuak dira, azken hau oraindik martxan dagoelarik industria ohitura luze horri jarraituz.

      Inguruaren azterketa sakonago batek (landaredia kendu, ikerketa arkeologikoa) interpretatzeko garaian dauden zalantza ugari argitzea ahalbidetuko luke, eta aldi berean inguru hau Bailarako aisia eta ondare ikono bezala berpiztu.

 

 

DESKRIBAPENA

 

KONTSERBAZIO EGOERA:

BABESA: HHPASB (Arkitektura). III. Motako Babes Erregimena: Fitxa III. 12 Fagollaga Zentral Hidroelektrikoa

            HHPASB (Arkeologia). Presuntzio Arkeologikoko Guneak. Fitxa A-4.11 Fagollagako burdinola (ageriko egiturarik gabe). D Gakoa

 

      Fagollagako Zentral hidroelektrikoa izen bera duen auzoko erdialdean kokatuta dago. Urumea ibaiaren eskuinaldeko bazterrean, azken hau eta Nafarroako errepidearen artean (GI-3410). Instalazioak, Zentrala edo Makina-etxeak eta bere horniketa azpiegiturek osatzen dute, gaur egun martxan dihardutelarik “Nafarkoop” enpresak ustiatuta.

      Makina edo turbina-etxea laukizuzen-formako oinplanoa duen eraikina da (12x18 m), beheko solairua, sotoa (bertan turbina kokatzen da), eta bi isuriko teilatuarekin. Bistako harri-hormaz egina eta zementuzko filigranekin harrizko blokeak antzeratuz, aurrealde nagusian ezik (H), zementuz berriztatua izan zena. Barrualdetik bi gelatan banatuta dago harri-hormazko horma baten bitartez. Makina-gelara iristeko eskailera batetik jaitsi behar da eta bertan Siemens etxeko alternadore nagusia kokatzen da, turbinaren ardatz horizontalaren ondoan (J. M. Voigth Heidenheim 1924 etxekoa). Baldosa zolatan, jatorrizko alternadorea gelako erdialdean beste kokapen bat zuela antzematen da (Zementu-fabrikak erabilitako sistema). Beste gela, Iparraldera kokatutakoa, biltegi bezala erabiltzen da eta hartatik ere iristen da turbina dagoen tangara. Eraikin hau jatorrian Zementu-fabrikak eraiki zuen XX. mende hasieran (03.03 Unitatea), eta ondoren Zentrala ustiatzen zuen enpresak berrerabili eta berritu zuen, makineria berrituz eta eraikinaren barruan kokatuz.

      Zentralaren kudeatzaileek horniketa sistema ere aprobetxatuko dute, nahiz eta kasu honetan berrikuntza handiagoak egin zituzten. Horien artean Ereñotzuko bihurgunetik gertu zegoen presa zaharra bertan behera utzi zuten eta berri bat eraiki zuten 530 m-tara ur behera, ondo funtzionatzeko behar zuen emaria lortzearren (4.500 l/seg). Presa honek bi tarte desberdin zituen uraren bidearekiko zeihar, ezkerraldekoak 13,25 m-ko luzera zuen, eta eskuinaldekoak 26 m. Trapezio-formako ebakidura du, oinarrian 4 m-ko zabalera, goiko aldean 1,15koa, eta 3,80ko garaiera. Harri-hormaz egina eta zementuz berriztatua. Bi tarteen elkargunean izokinentzako hormigoizko eskailera kokatzen da.

      Ubidearen hartzea eskuinaldeko bazterrean kokatzen da non bi uhate dauden (2,25x2 m). Hauetatik, ura, lauki-formako oinplanoa duen esparru batean sartzen da edo sedimentazio-ganbera, honek beste hustubide uhatea du eta ondoan garbiketa saretoa. Hemen bere zabalera 10 m-takoa da eta estutzen doa 7 m-taraino Makina-etxearen ondoan, non beste garbiketa saretoa dagoen bere eragite mekanismoarekin. Ubideak 320 m-ko luzera du (aurrekoaren 850en kontra) bere bidea aprobetxatuz hasierako zatian ezik, mendebalderantz mugituko dutena. Jatorrizko hormak hormigoizko batekin indartuak izango dira.

      Hustubide ubideak 240 m-ko luzera du, eta zabalera gehiago emango diote 9,50 m-tara iristeraino, jatorrizko harri-hormazko horma oso hein txikian aprobetxatuz eta gainontzekoa hormigoiz berreraikiz.

 

 

DATU HISTORIKOAK

 

GARAIA: Garaikidea (1929/2020)

BESTE IZENAK:

 

      Fagollagako Zentral hidroelektrikoa, lursailaren jabeak, Victoriano Celaya, egokitu zuen bertan, bere jabetzako antzeko beste zentralak zituenak. Lursaila eta azpiegitura hidroelektrikoak utzita zeuden gutxienez 1908tik, Zementu-fabrikak lanari utzi zionetik. Ur-jauzi hau erabiltzeko lehenengo saioa 1919koa da, baina ez zen aurrera eraman[96].

      Horren ondoren, 1924an, Udalak gestioak egin zituen Celayarekin, ur-jauzia erosi, Lastaolakoarekin batu eta herritarrak energetikoki hornitzeko, nahiz eta kostuak oso handiak izan (resulta un coste elevadísimo ...han hecho imposibible la defensa del mismo y el Ayuntamiento debe desistir de su realización”). Ez da hau proposatzen den aldi bakarra izango, 1984an berriro ere saiatu zen, beti ere ezezkoarekin[97].

      Zentralaren berrikuntza eta abiaraztea, azkenik, 1929an eman zen, berriro azkoitiar enpresariaren eskutik [98]. Celayak ustiapena handitu zuen 4.500 l/s-ra iristeraino “con destino al desarrollo de energía eléctrica” (1919an 10.000 eskatu zuen), horretarako hainbat obra eginez (presa berria, ubidea handitu, irteerako ubidea).

      1985etik aurrera Zentrala beste enpresa baten jabetza izatera pasa zen, “Fagollaga, S.A.”, gaur egun ustiatzen duena izanik. Duela gutxi, 2018an, “Nafarkoop” kooperatibak erosi du, eta 450.000 KW/orduko ekoizpen-ahalmenarekin eutsi dio produkzioari.

 

 

[96] GAO. JD-IT. 1.551/9.946 sorta.

[97] HUA. H 169-8 (1924), 609/3 eta H 632-53(1984-1985) esp.

[98] ACHA. Fagollagako espedientea.

 

 

 

Fagollagako zentral hidroelektrikoaren kokapena

(ITURRIA: Geoeuskadi)

 

Fagollagako zentral hidroelektrikoaren ikuspegiak

 

Fagollagako zentral hidroelektrikoaren makina-gelaren
barrualdea eta turbinaren (Voith marka)
eta alternadorearen xehetasunak

 

Fagollagako zentral hidroelektrikoaren presa,
izokinentzako eskailera eta ura sartzeko
uhateak eta garbiketa saretoak

 

Fagollagako zentral hidroelektrikoa.
Elikatze ubidea geldi aldian

 

Fagollagako zentral hidroelektrikoaren ustiapenaren
egitasmoa (1929), eta ubideen kokapenaren xehetasunekin

(ITURRIA: ACHC)

 

30. Fagollagako zementu-fabrika | 31. Fagollagako zentral hidroelektrikoa | 32. Ereñotzuko lonja eta portua