Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Aldaiaga
kodea:
5
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, oinplano karratukoa; laukizuzen forma du egun, ezkerreko alboko eranskinaren ostean. Behealdea, solairu bat eta ganbara. Bi isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra fatxada nagusiarekin perpendikularrean du, ipar-ekialdera ematen duela. Zeramikazko teila kurbatuak estalkian. Harri-horma emokatuzko eraikina; eskantzuak eta bao-inguruak kareharrizko harlanduz eginak. Fatxadari dagokionez, nabarmentzekoak dira, beheko solairuan, arku zuzendun sarrera-tartea; lehendabiziko solairuan, berriz, hiru leiho-hutsarte, alboetan plaka lauz molduratuta eta erdigunekoa plaka molduratuekin. Gaur egun, beheko solairuan zerrategi bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
3.D.F.G. 440010 (Espedientearen irekitzea eskatuta)