Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Mari Karmen Urdangarin Letamendia
(1926)

Hernaniko Santa Barbara azpiko Mari Luz Berri baserrian jaio zen. Ama Mari Luz Txiki baserrikoa zen eta aita, berriz, Urnietako Barkaiztegi baserrikoa. 7 senidetan zaharrena da bera. Hasieran jaiotetxean bertan bizitu baziren ere, 1933an Hernaniko Karkabara joan ziren bizitzera, Rezola etxera. Portalez kanpoko eskolan hasi zen 4-5 urte zituela eta berehala Biteri eskoletara pasatu zen. Bere amak eskola garbitzen zuen orduan eta hari laguntzen ibiltzen zen bera eskolatik aterata, eta eskolatik atera zenean ere bai. Hernaniko paper-lantegian lan egin zuen 7 urtez eta Zinkoenea tabernan zerbitzatzen beste bi urtez. 20 urte zituela ezagutu zuen gero bere senarra izango zen Antonio Goikoetxea, eta gau eskoletan hasi zen kontabilitate pixka bat ikasten. Han ikasitakoa Antoniorekin tailerrean lan egin zuenean baliatu zuen. Karmenek 25 urte zituela ezkondu ziren Antonio eta biak. 17 urtez bizitu ziren Akarregin eta gero tailerra eta etxe berria egin zituzten Orbegozon. Han egin zituzten 3-4 urte eta azkenik orain bizi diren etxera etorri ziren. Karmenek Matian zaharrekin lanean egin zituen 12 urte, 63 urterekin erretiratu zen arte.

pasarteak
1.Aita haserretzen zenean
2.Igandero Santa Barbarara amonarekin
3.Ahizpa sei urterekin hil
4.Amonaren ezkontza
5.Joxe Mari 'zakartzailea' eta Manolo Chopera
6.Txerri beltzak Ergobiko zabortegian
7.Joxe Mari 'zakartzailea'ren heriotza
8.Aita eta ama
9.Aitaren langintzak
10.Txerriak txabolatik Balantza baserrira
11.Uholde handiak
12.Txerria ezkutuan hil behar
13.Gazi-kutxa bete-bete
14.Ama eskolako garbitzailea
15.Biteri eskoletan ibilia
16.Astelehenero izarak aldatu
17.Denak etxeko zereginetan laguntzen
18.Igandetan arroza txerrikia eta piperrekin
19.Jaten ez genekizkienak
20.Barazkiak txerrijanaren truke
21.Sardinzarrak arrautzetan pitarraz lagunduta
22.Neska jaiotzeagatik medikuak esandakoa
23.Bonba ohe gainera
24.Bi gizon hegazkinetik bonbak botatzen
25.Gure historia eta ohituren transmisioa
26.Bizikletan ibiltzen ikasten
27.Lanean eta ikasten
28.Aita ez zen senargaiarekin fio
29.Ezkondu eta lau seme-alaba hazi
30.Lau seme-alaba eta hamaika lan
31.Ezkontza eguna
32.Ezkon-bidaia Gasteizera eta Bilbora
33.Bi goizuetar trenaren lurrun-makina zela eta