Edukira joan
Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Hernaniko ahotsak
Mari Carmen Iradi Miner
(1942)

Argindegin, aitaren jaiotetxean, jaio eta bizi izan zen 22 urtera arte. Gazte denboran, eskolara joaten zen, gurasoei baserriko lanetan laguntzen zien eta etxeko sagardotegian bola- eta toka-jokoan ari ziren bezeroekin hartu-emanean aritzen zen. 22 urterekin, Ramon Iturbe Odriozolarekin ezkondu zen Irurara. Geroztik, babarrunaren inguruan eman izan du bizimodua. Tolosako babarrunaren elkarteko partaide da hura sortu zenetik, 1994tik; eta, 2002az geroztik, bertako lehendakaria da. Bi aldiz garaile atera da Tolosako babarrun-lehiaketan; eta, behin, bigarren postua lortu zuen. Lur-lan elkartearen sortzailetako bat ere bada. Babarruna gerra denboran Ameriketatik ekarri zutela gogorarazi digu. Babarrunaren gainean mintzatu zaigu; baita baserriaren lehenaz, orainaz eta geroaz ere.

pasarteak
1.Argindegiko sagardotegia
2.Aldea dago sagardotik sagardora
3.Sagarra berandu biltzen da gaur egun
4.Sagardotegiak aldatu egin dira
5.Argindegiko bolatokia
6.Sagardotegira familian
7.Toka jokoa
8.Giro sanoa, sagardotegian
9.Egun baino edalontzi txikiagoak
10.Sagardoa gutxi eta maiz
11.Babarruna egiten
12.Babarrun haziak bereizi
13.Tantaz-tantako ureztatzea
14.Ilargia eta lurra
15.Tolosako Babarruna Elkartea
16.Lehendabiziko zakutoak
17.Tolosako Babarruna Elkartearen azpiegitura
18.Tolosako Babarruna Elkartearen osaera
19.Tolosako Babarruna Elkarte barruko txapelketa
20.Tolosako Babarruna Elkarteko kide izateko baldintzak
21.Tolosako Babarruna Elkarteko etorkizuna
22.Babarrunak kozinatzen
23.Plazan saltzaile
24.Esne salmentaren gorabeherak
25.Bertako produktuak eta kanpotik ekarritakoak
26."Baserriak triste daude"
27.Lehengo gazteak eta egungoak
28.Lehengo eta gaurko Hernani
29.Garai bateko trenak
30.Igande arratsaldetan dantzara
31.Baserritarrak eta kaletarrak
32.Auzolana desagertuta dago
33.Kaletarren eta baserritaren arteko aldeak murriztu dira
34.Jende belaxka da denean
35.Hizkeran aldea Hernanitik Tolosara
36.Eskolan
37.Adin ezberdinetako haurrak elkarrekin ikasten
38.Erretiroa hartu eta inork txanda hartu ez