Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
HERNANI 1960-2021
Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Javier Buces Cabello, 2022

 

4.
PERTSONEN AURKAKO
MEHATXU LARRIAK

 

      Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Institutuak dioen moduan, arrazoi ideologiko eta politikoengatik mehatxatutako pertsonek, batez ere, derrigortzea, jazarpena eta beldurraraztea (jarraipeneko indarkeria kontzeptua ere erabiltzen da), lan-munduan sartzeko zailtasunak, estigmatizazio soziala eta trauma osteko estresa pairatu dituzte. Pairamen horietan oinarrituta, urratutako hainbat giza eskubide identifikatzen dira: nortasunaren garapen askea, askatasun ideologikoa, kontzientzia- edo pentsamendu-askatasuna, eta adierazpen-askatasuna. Baina, gainera, mehatxu horren ondorioek zirkulazio askerako, bizileku-askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea urra zezaketen[386].

      Dena den, Pedro Arrupe Institutuaren txostenak ETAk mehatxatutako pertsonen azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egiten du, 1990 eta 2011 artean bizkartzaina behar izan zuten pertsonei dagokienez. Baina Hernanin egindako ikerketak baieztatzen duenez, aipatutako urratutako eskubide horiek beste aldi batzuetan eta beste eragile batzuek mehatxatutako pertsonengana ere zabal daitezke.

      Hortaz, mehatxu larri horiek giza eskubideen urraketa larriak ekarri zituzten, are gehiago mehatxu horiek egitean biktimaren bizitzeko eskubidea urratu bazen. Giza eskubideak edozein sistema demokratikoren zutabeak dira

      Azken urteetan egindako ikerketa-lanaren bidez mehatxu larrien 70 kasu identifikatu dira; kasu horiek 55 pertsonari eragin zieten, horietatik 29 Hernanin jaioak eta/edo Hernanin bizi zirenak. 30 gizonak dira, bederatzi emakumeak, eta gainerako kasuetan ez dugu generoa ezagutzen.

 

Hernaniko zinegotzi sozialista batek 2003an
jasotako mehatxuzko gutuna (Familia Artxiboa).

 

      Talde kaltetuena kargu politikoena, alkateena eta zinegotziena izan zen. Bide publikoan jasotzen zituzten mehatxuak, pintaketa, beren etxe aurreko kontzentrazioak edo hitzezko mehatxu esplizituen bidez. Baina telefono-deiak, gutun anonimoak edo zeharkako mehatxuak ere jasotzen zituzten, behin polizia-kidegoek kaltetuari jakinarazi ondoren. Mehatxuak jaso zituzten 24 kargu publiko zenbatu ditugu guztira. 80ko hamarkadatik 2011ra jaso zituzten mehatxuak guztiek, eta 24 horietatik 18k bizkartzaina izan zuten karguan zeuden bitartean[387]. Bizkartzaina izan zuten 18 horien artean, Hernaniko PSE-EEko zinegotziak ziren bost, eta PPko zinegotziak lau. Halaber, hauek ere mehatxatu zituzten, baina ez zuten bizkartzainik izan: PSE-EEko beste zinegotzi bat, HBko bi ordezkari (zinegotzi bat eta alkate bat), EAko beste bi ordezkari (aurreko kasuan bezala, zinegotzi bat eta alkate bat) eta EAJko zinegotzi bat. Baina, gainera, ezker abertzalearen lau jarraitzaile, EAJren bi jarraitzaile eta UCDren jarraitzaile bat ere mehatxatu zituzten.

      Horietako hiru hil egin ziren gerora, mehatxuen egileek eurek egindako atentatuetan: Jose Fernando Artola ETAm-ko militanteek hil zuten 1979an, Felipe Sagarna BVEko kideek 1980an eta Joseba Pagazaurtundua ETAk 2003an.

      Mehatxu larrien egileei dagokienez, 32 kasutan (% 45,71) ETA izan zen erantzulea, eta 12 kasutan (% 17,14) kale-borrokako partehartzaileak. Zortzi kasutan talde parapolizialak edo eskuin muturreko taldeak izan ziren egileak. Identifikatu ahal izan direnen artean, egilea BVE izan zen bi kasutan, ATE beste bitan eta GLV kasu batetan. ETAk egindako mehatxuen ondorioz, 24 mehatxatuk zaintza-zerbitzua (bizkartzaina) behar izan zuten; polizia-kidegoetako agenteak edo segurtasun-enpresa pribatuetakoak ziren bizkartzainak. Gainera, aurrez aipatutako 19 kargu politikoen artetik, beste bost pertsonek ere babesa behar izan zuten Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera (bi kazetari, enpresari bat, epailetzako kide bat eta zein kolektibotakoa den zehazten ez den beste pertsona bat)[388]. Pedro Arrupe Institutuaren arabera, 1.619 pertsonak izan zuten bizkartzaina, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorraren kargura (472k Gipuzkoan), baina 1990 eta 2011 artean EAEn 3.300 pertsonak babesa behar izan zutela kalkulatzen da[389].

      Bestetik, 26 kasutan zehaztu ahal izan da nola egiten zituzten mehatxu horiek. 11 kasutan gutun anonimoen bidez, zortzi kasutan telefono-deien bidez eta zazpi kasutan bide publikoan egindako pintaketen bidez. Dena den, kontuan izan behar da mehatxu mota horiek, kasu batzuetan, etengabeak izan zirela denbora-tarte jakin batean (adibidez, zinegotzien kasuan, karguan egon ziren urteetan zehar). Hortaz, ezinezkoa da mehatxuak zehazki zenbat aldiz gertatu ziren zenbatzea. Ondorioz, kasu batzuetan kasu bakar baten moduan zenbatzen dira, baina, benetan, denbora-tarte jakin batean zehar modu antzekoan eta etengabe errepikatutako mehatxuak izan zitezkeen. Azkenik, sei kasutan mehatxuak dirua lapurtzen ari ziren bitartean izan ziren, batez ere, banku-sukurtsaletan eta enpresetan, 1970eko hamarkadan zehar. Gutxienez hiru kasutan ETAko militanteak izan ziren erantzuleak.

      Aldien arabera banatuta, bost biktima (% 9,26) 1960 eta 1975 urteen artekoak dira, 13 (% 24,07) 1976 eta 1982 artekoak, eta 23 (% 41,82) 1983 eta 2013 artekoak. 15 kasutan ez dakigu noiz izan ziren mehatxuak.

      Azkenik, aipatzekoa da mehatxu horiek ziurtatzen dituen oinarrizko froga biktimaren edo haren familiartekoaren testigantza dela. Dena den, kasu batzuetan, dokumentu-frogak ere izaten dira, hala nola prentsako zatiak, salaketak eta biktimek eurek gordetako gutun anonimo mehatxatzaileak. Ahoz soilik izan diren mehatxuen kasuan (izan espazio publikoan edo izan, besteak beste, telefono-deien bidez), ahozko salaketa da, egin bada, dokumentu-froga bakarra. Euskarri grafikoren baten bidez egindako mehatxuei dagokienez (gutuna, pankarta, pintaketa...), salaketa formalak, egon bada, lekuko-froga eta dokumentu-froga ezartzen du.

 

MEHATXU LARRIAK JASAN DITUZTEN PERTSONEN ZERRENDA

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

-

 

 

 

 

ETA

1972.07.15

Hernani

-

 

 

 

 

ETA

1972.07.15

Hernani

A.A., R.

 

 

 

 

Ezezaguna

1973.08.04

Hernani

I.O., E.

Hernani

Hernani

 

 

ETA

1973.08.04

Hernani

-

 

 

 

 

Ezezaguna

1973.10.06

Karabeleko gasolindegia (Hernani)

1976-1982

-

 

 

 

 

Ezezaguna

1976.10.12

Hernani

-

 

Hernani

 

Guardia Zibila

 

1976.10.30

Guardia Zibilaren kuartela (Hernani)

-

 

 

 

 

ETA

1977.03.17

Hernani

T.R., C.

 

Hernani

 

 

ETA

1977.06.08

Hernani

Fernandez Otxoa, Bittor

Lezo

Hernani

 

Ezker abertzalearen jarraitzailea

ATE

1977.12.28

Hernani

 

 

 

 

 

ATE

1978.01.09

Hernani

 

 

 

 

 

Ezezaguna

1978.03.20

Hernani

G.A.

 

Hernani

 

 

Ezezaguna

1978.10.04

Hernani

-

 

Hernani

 

 

ETA

1978.11.23

Hernani

Artola Goikoetxea, Jose Fernando

Hernani

Antzuola

 

UCDren jarraitzailea

ETAm

1979

Antzuola

Uria Zubiarrain, Juan Jose

Hernani

Hernani

 

Alkatea

Ezezaguna

1979-1983

Hernani

 

 

 

 

 

Ezezaguna

1979-1983

Hernani

Morcillo Guerrero, Jose

Jete

Hernani

 

Zinegotzia, PSE-EEko kidea

ETA

1979-2011

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

2000-2011

Hernani

 

 

 

 

 

ETA

2000-2013

Hernani

 

 

 

 

 

Ezezaguna

2003.05

Hernani

Alberdi Hosteins, Jaione

Hernani

Hernani

 

ETAko militante baten familiakoa

Ezezaguna

1980

Hernani

Cuadrado, Trini

 

Hernani

 

 

BVE

1980

Hernani

Sagarna Ormazabal, Felipe

Hernani

Hernani

 

Ezker abertzalearen jarraitzailea

BVE

1980

Urnieta

1983-2011

A.A., M.

 

Hernani

 

 

GLV

1984-1984

Hernani

Antunez Lopez, Francisco Miguel

Melilla

Donostia San Sebastian

30

Zinegotzia, sindikalista

Ezezaguna

1984.02

Hernani

 

 

 

 

 

Ezezaguna

1984.02

Hernani

 

 

 

 

 

ETA

1991-1995

Hernani

Carrasco Blas, Mikel

Donostia San Sebastian

Hernani

 

Zinegotzia

Ezezaguna

1989

Hernani

Idigoras, Jone

 

Hernani

 

 

Ezezaguna

1989.06.30

Hernani

Z.H., I.

Hernani

Hernani

60

Askatasunean Biziko kidea

Kale borroka

1990

Hernani

 

 

 

66

 

Kale borroka

1996

Hernani

 

Hernani

 

 

Ezezaguna

1990.07.21

Hernani

Rekondo Sanz, Jose Antonio

Hernani

Hernani

33

Alkatea

Kale borroka

1991-1999

Hernani

 

 

 

38

 

Kale borroka

1996.12.17

Hernaniko udaletxea

Lasarte Elizegi, Jose Ramon

Donostia San Sebastian

Donostia San Sebastian

48

Zinegotzia

Kale borroka

1991-1995

Hernani

Pagazaurtundua Ruiz, Joseba

Hernani

Andoain

37

 

ETA

1994-2003

Andoain

Peñacoba Alamo, Pablo

Burgos

Hernani

43

Zinegotzia, PSE-EEko kidea

Kale borroka

1995

Hernani

 

 

 

 

 

ETA

1995-2011

Hernani

Urbistondo Pardos, Francisco Javier

 

Donostia San Sebastian

 

Zinegotzia

ETA

1995-1999

Hernani

Chica Ramirez, Jose Ramon

Hernani

Hernani

 

Zinegotzia, PSE-EEko kidea

ETA

1995-2011

Hernani

Oliveira Lizarribar, Juan Luis

 

Hernani

 

EAJren jarraitzailea

Kale borroka

1995.06.07

Hernani

Morcillo Cerdan, Estefania

Hernani

Hernani

21

Zinegotzia

Kale borroka

1996.05.27

Hernani

 

 

 

27

 

Hainbat

2002.02.22

 

 

 

 

28

 

Ezezaguna

2003.05

Hernani

 

 

 

 

 

ETA

2003-2011

Hernani

Olano Zubiri, Jesus Mari

Hernani

Hernani

 

 

Kale borroka

1996.12.25

Hernani

U., J.A.

 

Hernani

 

 

Kale borroka

1997.04.07

Hernani

Gomez, Izaskun

 

Hernani

 

PSE-EEko batzarkidea

Kale borroka

2000.04.10

Hernani

Perez Dominguez, Jose

 

Hernani

 

Zinegotzia, UGT eta PSE-EEko kidea

Kale borroka

2001

Hernani

 

 

 

 

 

ETA

2003-2011

Hernani

Barrio Sagastume, Iñaki

 

Hernani

 

Zinegotzia

Ezezaguna

2001.07.15

Hernani

Gandasegui Barrena, Pedro Ignacio

 

Donostia

 

Zinegotzia

ETA

2003

Hernani

Davila Garijo, Juan de Dios

 

Madril

 

Zinegotzia

ETA

2003-2007

Hernani

Anglada Gonzalez, Maria Luz

 

Hernani

 

Zinegotzia

ETA

2007-2011

Hernani

DATARIK GABE

 

 

 

 

ETA

 

Hernani

 

 

 

 

ETA

 

Hernani

 

 

 

 

ETA

 

Hernani

 

 

 

 

ETA

 

Hernani

 

 

 

 

ETA

 

Hernani

 

 

 

 

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

Kargu politikoa

ETA

 

Hernani

 

 

 

[386] Intxaurbe, 2016. Intxaurbe, 2019.

[387] Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren ofizioa. Barne Ministerioaren ofizioa.

[388] Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren ofizioa.

[389] Intxaurbe, 2016, 9. or.