Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
HERNANI 1960-2021
Motibazio politikoko indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak
Javier Buces Cabello, 2022

 

3.
SEGURTASUN FISIKOAREN,
PSIKIKOAREN ETA
MORALAREN URRAKETA

 

      Giza eskubideen urraketa larriei dagokienez, Euskal Herrian azken hamarkadetan izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan leku nabarmena izan dute segurtasun fisikoarekin, psikikoarekin eta moralarekin lotutako eskubideen urraketek.

      Pertsonen segurtasunerako eskubide hori giza duintasunaren barruan kokatzen da. Nazioarteko hitzarmen eta itunek babestu beharreko ondasun edo balio komuntzat hartzen dute giza duintasuna, oinarrizko eskubideen funtsa baita. Zentzu horretan, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak (OEG), I “Duintasuna” izenburupean, pertsonen segurtasunerako eskubidea hartzen du barne, honako hauez gain: bizitzeko eskubidea eta torturaren, esklabotzaren eta bortxazko lanen debekua[366].

      Dena den, Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak (GEGI) baino ez du berariaz aipatzen pertsonen segurtasun fisikorako, psikikorako eta moralerako eskubidea, Giza Eskubideen Amerikako Konbentzioaren (GEAK) 5. artikuluaren bidez[367]. Halaber, egungo Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 3. artikuluak pertsonen segurtasunerako eskubidea aipatzen du, eta honako hau adierazten du 1. puntuan: “Pertsona guztiek dute eskubidea segurtasun fisikoa eta psikikoa izateko”[368].

      Bestetik, tortura da egindako kalte nagusia, bai nazioartean, bai azken urteetan Hego Euskal Herrian dokumentatutako kasuetan, 1960tik gaurdaino.

      Horrekin lotuta, 1945erako, torturak eta tratu txarrek zuzenean giza eskubideei eta oinarrizko askatasunei eraso egiten zietela adierazten zuen Nazio Batuen Sortze Gutunak. Estatu sinatzaileek modu unibertsalean sustatu behar zituzten eskubide eta askatasun horiek[369]. Gerora, kasu honetan ere nazioartean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 1948an berariaz debekatu zituen tortura, zigor edo tratu krudelak, ankerrak eta umiliagarriak, bosgarren artikuluaren bidez[370]. 1966an, berriz, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 7. artikuluak honako hau zehaztu zuen: “inori ez zaio esperimentu mediko edo zientifikorik egingo, modu askean baimena eman ezean”[371]. Hala, tratu txarren aurrean babesteko bi tresna unibertsal horiek izan ziren aurrekari nabarmenenak, 1984an Torturaren eta bestelako Tratu edo Zigor Krudel, Anker eta Umiliagarrien Aurkako Konbentzioak tortura behin betiko debekatu aurretik[372].

      Bestetik, nabarmentzekoa da 1950ean Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena (GEEH) onartu zutela Europan. Honela zioen hirugarren artikuluak: “inork ezingo du pairatu torturarik, ezta zigor edo tratu anker edo umiliagarririk ere”. Dena den, artikulu horrek ez du oinarrizko xedapenik eta ez ditu debekuaren esparruak mugatzen, hortaz, zaildu egiten du interpretazioa[373]. Gerora, 1987an, Tortura eta Zigor edo Tratu Anker edo Umiliagarriak Prebenitzeko Europako Hitzarmena sinatu zen[374], 1984ko torturaren aurkako nazioarteko itunaren homologoa.

      Babes esparru hori bera islatu zen Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean. Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak aldarrikatu zuten gutuna, 2000ko abenduan. Hain zuzen ere, laugarren artikulua GEEHko hirugarren artikuluaren hitzez hitzezko kopia bat da. Hala, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak indartu egin zuen torturaren debekua, “araudiaren eta EBren jarduketen egokitzapena indartuz”[375].

      Orokorrean, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gaur egunera arte, nazioarteko zuzenbideak eta nazioartean zein Europan garrantzi handiena duten erakundeek etengabe salatu dute (hitzarmenen, itunen... bidez) tortura, oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. Halaber, ustezko tortura-delitua behar bezala ikertu ez denean, kasua preskribatzearen aurka egin dute. Dena den, esanguratsuena zera da, erabaki horiek derrigorrez bete beharreko xedapenetan geratu direla finkatuta. Hau da, arau inperatiboak (ius cogens) dira estatuentzat[376].

      Aurretiazko kontsiderazio hauetan oinarrituta, pertsonen segurtasun fisiko, psikiko eta moralarekin lotutako giza eskubideen urraketa mota hau (edo hauek) historiaren ikuspegitik ikertzeko funtsezko alderdi bat[377] zera da, ikerketa egoki bat ez egotea bera (Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera) Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmeneko 3. artikulua urratzea dela. Espainiaren kasuan, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen estandarren kontrolerako nazioarteko hainbat erakundek salatu dute betebehar prozesal hori ez dela betetzen, eta inkomunikatutako atxiloketen kontrola ez dela “behar adinakoa eta eraginkorra”; hala nola CPT-k 2007an, Amnistia Internazionalak edo Human Rights Watchek. Espainiako egungo terrorismoaren aurkako legediaren aplikaziotik eratorriak dira salaketa horiek[378], eta azken urteetan eragina izan dute Espainiako eta Europako auzitegien epaietan[379].

      Historiaren ikuspegitik eta espainiar estatuan 1960ko hamarkadatik aurrera gertatutakoan zentratuta, kontuan izan beharreko beste alderdi bat zera da, torturaren praktikak ustez etenik gabe jarraitu duela azken hirurogei urteetan, Kriminologiaren Euskal Institutuak (KREI) 2017an argitaratutako txostenetik ondoriozta daitekeen moduan[380]. Zehazki, 2014ko ekainean hasitako ikerketa baten emaitzak argitaratu zituzten urte hartako abenduan. Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren enkarguz egin zuten ikerketa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1960 eta 2014 artean izandako tortura eta tratu txarretan oinarrituta. “Poliziaren funtzionario publikoen aldetik tratu txarrak eta/edo torturak jasan izana modu publiko eta/edo judizialean salatu zuten” pertsonen 4.113 kasu identifikatu direla adierazten du amaierako txostenak. Guztira 3.415 pertsonak salatu zituzten torturak; izan ere, % 17k behin baino gehiagotan salatu zuen urratze mota hori jasan izana. Halaber, Nazio Batuen Istanbulgo Protokoloa aplikatu zitzaien 202 pertsonari eta 500 lekukotza zuzen jaso dira. Egiletzari dagokionez, mota honetako urratze gehienak, ustez, Estatuko Segurtasun Indarrek eta Kidegoek egin zituzten atxilotze-aldian zehar, atxilotua instrukzioko epailearen aurrean aurkeztu aurretik eta inkomunikazio-egoeran[381].

      Bestetik, 2008an, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak (Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailaren mendekoa) txosten bat egin zuen eta, bertan, bizitzeko eskubidearen urraketez gain, modu espezifikoan egituratzen ziren segurtasun fisikoarekin eta psikikoarekin lotutakoak[382]. Gainera, 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Argituzek eta Euskal Memoriak giza eskubideen urratzeak kategorizatu zituzten, herri mailan egindako memoria historikoari buruzko azterlanetan datuak jasotzeko datu-base espezifiko bat egituratu ahal izateko[383]. Kategoria horietako batek urraketa fisiko eta psikikoei egiten die erreferentzia. Bost azpikategoria bereizten dira:

— Atentatuak eta eraso fisikoak.

— Bahiketak.

— Poliziaren zaintzapean/torturak.

— Legez kanpoko atxiloketak, bahiketak eta eremuetan egindako galdeketak, indarkeria eta mehatxuak erabilita.

— Motibazio politikoko bortxaketa sexualak.

— Egiaztatze eta informazio sakonagoa behar duten kasuak.

 

      Hala, sailkapen hori kontuan hartuz gero, segurtasun fisikoaren, psikikoaren eta moralaren eskubidea urratu den 313 kasu dokumentatu dira Hernanin, eta 258 biktima. Hortaz, hainbat pertsonak behin baino gehiagotan jasan dituzte urratze honen baitako sei azpikategorietako bat edo batzuk.

      258 biktimen artetik, 207 gizonak dira, 43 emakumeak eta zortzi kasutan ez dugu generoa ezagutzen. Gutxienez 208 Hernanin jaioak eta/edo bertako bizilagunak dira. Gainerakoen kasuan ez dugu datu zehatzik, baina Hernanin atxilotu edo torturatu zituzten.

 

Enbata aldizkaritik ateratako irudia. 1968
(Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren Fondoa).

 

      Bestetik, azpikategoria nagusia torturarena da. Izan ere, 181 hernaniar izan dira (148 gizon eta 33 emakume) 219 tortura kasu desberdin salatu diztuztenak; hau da, dokumentatutako pertsonen % 70,16a eta kasuen % 69,96a tortura-kasuekin daude lotuta. Tortura-kasuen % 100ean, testigantza izan da proba-elementu bakarra (idatzia edo ahozkoa, ikus-entzunezko grabaketa baten bidez). Hori oso garrantzitsua da; izan ere, polizia, epaile eta medikuen txostenik ez egotea zigorgabetasunaren egiaztatzaile izan daiteke, urraketa mota horren erabilerari dagokionez. Beraz, dokumentu-frogarik ez izateak ekarri du, zuzenean lekukoen froga bildu ahal izan den kasuetan, Aranzadik eta beste erakunde batzuek egindako elkarrizketetan poliziaren zaintzari eta jasandako tratu txarrei buruzko alderdi zehatzetan sakontzeko eta horiek nabarmentzeko ahalegina egitea.

 

SALATUTAKO TORTURA-KASUEN KOPURUA*

 

GUARDIA ZIBILA

POLIZIA NAZIONALA

ERTZAINTZA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

IVAC{77}

1792

1786

336

199{78}

4113{79}

Euskal Memoria{80}

2348

2677

407

238{81}

5670

Balorazio Batzordea (Eusko Jaurlaritza){82}

 

 

 

 

72{83}

HERNANI

98

74

39

9

220

* 1960 eta 2012 artean 181 pertsona daude torturatuak izan direnak. Hala ere, aldi historikoetan banatzerakoan, pertsona batzuk bi edota hiru aldietan azaltzen dira, biktima kopurua 194ra iritsiz. Zehazki, 8 dira bi aldi historiko edo gehiagotan aurkitu daitezkeenak eta 1960-1975 talde barnean daudenak. Era berean, 5 pertsona dira 19761982 taldean daudenak eta azkeneko aldi historikoan ere torturatuak izan direnak.

 

BIKTIMEN ETA TORTURA-KASUEN KOPURUA,
ALDI HISTORIKOEN ARABERA

ALDI HISTORIKOA

BIKTIMA KOPURUA

KASU KOPURUA

1960 - 1975

26

30

1976 - 1982

40

45

1983 - 2012

128

144

HERNANI

194

219

 

      Egiletzari dagokionez, guztira salatutako 219 kasuetan, salatzaileek honako hauek adierazten dituzte: Guardia Zibila 98 kasutan (kasuen % 44,75a), Polizia Nazionala[384] 73 kasutan (% 33,33), Ertzaintza 39tan (% 17,81), Frantziako polizia bostetan (% 2,28), espetxeko funtzionarioak bitan (% 0,91) eta beste bi kasutan ez da egiletza ezagutzen.

      Aldi historikoaren arabera, 26 pertsonak salatu dute 1960 eta 1975 artean jasan zituztela torturak, 40k 1976 eta 1982 artean eta 128k 1983tik aurrera; 2012an dokumentatu zen Hernanirekin lotutako azken tortura-salaketa. Hortaz, 30 kasu izan ziren diktaduran zehar (% 13,70), 45 trantsizioan zehar (% 20,55) eta 144 (% 65,75) sistema demokratikoa ezarri ondoren. Beraz, kasuen eta biktimen erdiak baino gehiago 1983az geroztikoak dira. Halaber, 2000. urtean dokumentatu ziren kasu gehien, 23 kasu; hurrengoak 1982 eta 1984 dira, 17 eta 14 kasurekin, hurrenez hurren.

 

POLIZIAREN ZAINTZAPEAN TORTURAK
JASO IZANA SALATU DUTEN PERTSONAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Unzueta Ochotorena, Angel

Hernani

Hernani

29

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1963

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

 

 

 

34

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1968

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

 

 

 

46

 

Guardia Zibila

1980.07.16

 

Perurena Egiguren, Maria Begoña

Hernani

Hernani

22

 

Guardia Zibila

1964.11.05

 

Larretxea Goñi, Miguel Angel

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia (Gizarte Ikerketako Brigada)

1965

 

Aguirre Ezeiza, Paulo

Errezil

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1966

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1969

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1976

 

Agirretxe Galarraga, Jon

Errezil

Hernani

20

 

Guardia Zibila

1967

 

 

 

 

21

 

Guardia Zibila

1968

 

Telleria Zuaznabar, Sabino

Hernani

Lasarte Oria

 

 

Guardia Zibila

1968.01.18
1968.01.20

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Recondo Mugica, Juan Jose

Hernani

Getaria

49

Gudaria, militante antifrankista Gudari, Militante antifranquista

Guardia Zibila

1968.08.05
1968.08.12

Donostia

Izagirre Santesteban, Juan Bautista

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea, HBko batzarkidea

Guardia Zibila

1968.10

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1970.02

 

 

 

 

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1979

 

 

 

 

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.09

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1984.06.26

 

Azkue, Angel

 

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1970

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Antunez Lopez, Francisco Miguel

Melilla

Donostia

18

Zinegotzia, Sindikalista

Guardia Zibila

1971

Hernani

Goikoetxea Arruabarrena, Joseba

Astigarraga

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1972.03.21

 

Olazabal Peñagarikano, Resurreccion

Beizama

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1973

 

Zubillaga Goñi, Jose Maria

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1973.03.02

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1976.03.24

 

Olano Zubiri, Jose Manuel

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Poliziaren Kidego Nagusia

1973.03.29

 

Lizarribar Urrillun, Arantxa

Urnieta

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1973.06.23

Hernani

Insausti Ansa, Jose Ramon

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Poliziaren Kidego Nagusia

1973.06.23

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Apaolaza Beraza, Jose Miguel

Zumarraga

Hernani

24

LKI ETA Vl-ko kidea Miembro de LCR ETA VI

Guardia Zibila

1974

Tolosa

 

 

 

26

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1976

 

Ochotorena Eguileor, Jose Antonio

Hernani

Hernani

23

ETAko kidea

Poliziaren Kidego Nagusia

1974.04.14

 

Diez De la Fuente, Pablo

 

Lezo

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1974.06.08

 

Eguiguren Recalde, Rafael

 

Hernani

 

LKI ETA Vl-ko kidea Miembro de LCR ETA VI

Guardia Zibila

1974.10.18

Guardia Zibilaren Tolosako kuartela

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1976.09.26

Errenteria

Mingo Otaegi, Xabier

Lazkao

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1975

 

O.O., J.M.

Gaintza

Hernani

20

Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea

Guardia Zibila

1975

 

 

 

 

23

 

Guardia Zibila

1978

 

 

 

 

52

 

Ertzaintza

2007.09.09

 

Gonzalez Rollan, Iosu

Tordesillas

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1975

 

Arruabarrena Usabiaga, Cristina

Hernani

Lazkao

 

 

Guardia Zibila

1975

 

Albistur Bermudez, Joseba Iñaki Felipe

Hernani

Lazkao

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1975.05.23

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Sanchiz Corzo, Carlos

Hernani

Hernani

26

ETAko kidea

Guardia Zibila

1975.06.07

 

 

 

 

33

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.10

Bartzelona

1976-1982

Mugica Uzcudun, Mari Carmen

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1976.09.26

 

Arregi Perurena, Cornelio

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1976.09.26

 

 

 

 

 

 

Frantziako Polizia

1988.01.20

Sara

Errazkin Beldarrain, Joxe Manuel

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1976.09.26

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1984.06.17

 

 

 

 

 

 

Ertzaintza

1996.04.01

 

 

 

 

 

 

Espetxeko funtzionarioak

1999.11.29

Alcala Mecoko espetxea Prision Central Alcala Meco

Ugalde Agirresarobe, Jokin

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1976.10.20

 

Arrozpide Arruabarrena, Josefa

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1978.03.07

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Arruabarrena, Ignacia

 

Hernani

 

 

Poliziaren Kidego Nagusia

1978.03.07

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Zabala Legarreta, Mikel

Hernani

 

 

 

Guardia Zibila

1979.10.09

Hernani

Garmendia Zabala, Urpiano

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1979.10.09

Donostia

Irazusta Gurrutxaga, Joxe

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1979.10.09

 

Leonet, Francisco

 

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1979.10.11

 

Zabaleta Elosegi, Juan Luis

Hernani

 

 

 

Guardia Zibila

1979.12.28

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1981.09.25

Hernani

 

 

 

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1986.11.05

 

Aranburu Lete, Jose Maria (Txemari)

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1980.05.17
1980.05.26

Carabanchel, Soria, Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Langraitz, Ciudad Real, Herrera de la Mancha, Cuenca, Ourense, Villabona (Asturias), Iruña (Nafarroa).

Perez Dorronsoro, Esteban

Hernani

Legorreta

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1980.12.04

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1981.05.13

 

S.U., M.

Donostia San Sebastian

Hernani

 

Sindikalista

Guardia Zibila

1981

 

Telletxea, Cristobal

 

 

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1981.03.29

Hernani

Zabaleta Elosegi, Koro

Donostia San Sebastian

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1981.09.25

 

Lujanbio Galdeano, Juan Bautista

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1981.09.25

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1985.06.17

 

Zabaleta Elosegi, Francisco Javier

Hernani

 

 

 

Guardia Zibila

1981.09.25

Hernani

Irastorza Goitia, Ostaixka

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1981.10.21

 

U.O., J.L.

Legorreta

Hernani

 

ETApm-ko kidea

Guardia Zibila

1982

 

Lizasoain Elosegi, Fernando Miguel

Hernani

Hernani

 

ETAm-ko kidea

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.03.02

 

Lopez Torres, Felix

 

Hernani

 

Sindikalista

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.02

 

 

 

 

 

 

Ertzaintza

1997.04.09

 

Arnaiz Etxeberria, Xabier

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.03

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Rekondo Sanz, Arantza

 

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.03

 

Idarreta Mendiola, Saturnino

Hiriberri

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.03

 

Bautista Izagirre, Juan

 

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.09

 

Diaz Lopez, Ruben

Mieres

Hernani

 

Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

1982.06.09

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Etxarri Artola, Joxe

Hernani

Hernani

 

Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

1982.06.09

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Izeta Pikabea, Jokin

Hernani

Hernani

 

ETAko kidea

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.09

 

Jimenez Berridi, Francisco Javier

 

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1982.06.09

 

Apaolaza Ziagaran, Manuel Agustin

 

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1982.06.10

Bartzelona

Izagirre Arbiza, Martin

Hernani

Hernani

 

ETApm-ko kidea

Guardia Zibila

1982.07.08

Hernani

Sasiain Arrillaga, Jose Maria

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1982.10.15

 

Uria Zubiarrain, Juan Jose

Hernani

Hernani

31

Alkatea

Espainiar estatua

1982.12.09
1982.12.19

Madril

1983-2012

Leonet Perurena, Angel

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1983.07.13

 

Galdeano Iriberri, Jose Ramon

Hernani

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1983.07.13

 

B.S., J.M.

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1984

Hernani

Etxandi Aldalur, Iñaki

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1984

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1987

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1989

 

 

 

 

 

 

Ertzaintza

1995

 

 

 

 

 

 

Ertzaintza

1996

 

 

 

 

 

 

Ertzaintza

1997

 

Lorenzo Quintela, Iñaki

Bilbao

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1984.05.21

 

 

 

 

 

 

Ertzaintza

2000.04.27
2000.05.01

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Villanueva Labaien, Maria Fermina

Anue

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1984.06.15

 

S.A., M.

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1984.06.15

 

Intxauspe Aranburu, Inaxio

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1984.06.15

 

Pagola Kortajarena, Jose Antonio (Joxean)

Hernani

Ubide

 

 

Guardia Zibila

1984.06.17

Las Palmas Kanaria Handikoa

 

 

 

 

 

 

 

 

F.P., D.

Badajoz

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1984.06.19

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Esnaola Lasa, Jose Antonio

 

Hernani

 

ETAko kidea

Guardia Zibila

1984.06.28

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irastorza Goitia, Jose Julian

Hernani

Urnieta

 

 

Guardia Zibila

1984.09.16

 

 

 

 

 

 

Guardia Zibila

1993.09.21

Donostia

Urdanpilleta Larrarte, Jose Angel

 

Lasarte Oria

 

ETAko kidea

 

1984.10.17

Hernani

Urdangarin Casado, Elena

Hernani

Ibarra

 

 

Guardia Zibila

1984.10.19

 

Telletxea Goikoetxea, Gemma

 

Hernani

 

ETAko kidea

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1985.02.01

 

Oneka Otaegi, Julian

 

Hernani

 

 

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1985.05.19

 

Arabiatorre Sagarna, Antonio

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1985.09.26

 

G.I., J.M.

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1985.11.25

 

Ormazabal Ibarguren, Goreti

Donostia San Sebastian

Hernani

15

ETAko militante baten familiakoa

Guardia Zibila

1986.07.24

Anoeta

Yuste Anabitarte, Francisco Luis

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1986.08.17

 

Bereziartua Zelarain, Alberto

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1986.08.17

 

Loran Iturbide, Pedro Maria

Andoain

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1986.11.07

 

G.E., L.

Donostia San Sebastian

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1987

 

Noble Goikoetxea, Inmakulada

Ezkurra

Hernani

26

ETAko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

1987.01.16

 

Goikoetxea Errazkin, Peio

 

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1987.06.25

Senpere

Lareki Arrozpide, Marcos

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1987.07.24

 

Lareki Dorronsoro, Junkal

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1987.07.24

 

Dorronsoro Mocha, Juncal Libertad

Barcelona

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1987.07.24

 

Imaz Oiartzabal, Jose Mari

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1987.09.18

 

Martinez Mata, Cristina

 

Hernani

37

 

Espainiako Polizia Nazionala

1987.11.19

 

Zelarain Perez, Jose Maria

Donostia San Sebastian

 

 

 

Guardia Zibila

1988.03.04

Hernani

Urdangarin, Fermin

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1988.03.04

 

Ibarburu Uranga, Joseba Imanol

 

Hernani

 

Zinegotzia

Espainiako Polizia Nazionala

1988.03.08

 

Oyarbide Aldasoro, Ignacio

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1988.07.10

 

Quintana Fuentes, Begoña

 

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1988.07.10

 

Irastorza Goitia, Patxi

Hernani

Andoain

 

 

Guardia Zibila

1988.07.11

Andoain

Zabaleta Azurmendi, Pako

Hernani

 

 

 

Guardia Zibila

1990.09.24

Hernani

K.Z., A.

Bilbao

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1991

 

B.L., T.

Hernani

Astigarraga

 

 

Guardia Zibila

1992

Hernani

Laso Sanchez, Xabier

Donostia San Sebastian

 

31

ETAko kidea

Guardia Zibila

1992.01.07

Hernani

L.G., X.

Urnieta

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1993

 

Murua Genbeltzu, Miren Izaskun

Donostia San Sebastian

Hernani

28

 

Espainiako Polizia Nazionala

1993

 

 

 

 

28

 

Guardia Zibila

1993.09.21

Madril

Azpiazu Arzelai, Andoni

 

Azkoitia

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1993.06.05

Hernani

Arozena Iriberri, Manuel

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1993.09.24

Hernani

Arrondo Iruin, Miren Begoña

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1993.09.24

 

Iturbe Iturzaeta, Mikel

Donostia San Sebastian

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1993.09.24

 

Lasarte Garmendia, Joxe

Urnieta

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1993.10.27

Madril

Arrue Idigoras, Oscar

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1994.12.17

Hernani

B.V., J.

 

Hernani

 

 

Ertzaintza

1995

Hernani

P.A., J.I.

 

Hernani

 

 

Ertzaintza

1995.05.13

 

T.S., I.

 

Hernani

 

 

Ertzaintza

1995.07.13

 

Beristain Urizabarrena, Iker

 

Donostia San Sebastian

 

 

Guardia Zibila

1995.08.23

Hernani

Plaza Lujanbio, Juan Pedro

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1995.08.23

 

Salaberria Sansinenea, Jon

Donostia San Sebastian

 

26

Politikaria

 

1995.08.23

Hernani

Morcillo Torres, Antton

Hernani

Hernani

30

Kargu politikoa

Ertzaintza

1995.10.16

Llodio

Zabala España, Roberto

Pasaia

Hernani

 

 

Ertzaintza

1996.03.10

Hernani

Etxeberria Mendizabal, Gabino

 

Hernani

47

ETAko kidea

Frantziako Polizia

1996.07.23

Paris

Alonso Abad, Fernando

Bilbao

Hernani

34

ETAko kidea

Guardia Zibila

1996.08.17

 

Murga Zenarruzabeitia, Andoni

Bilbao

Hernani

28

ETAko kidea

Guardia Zibila

1996.08.17

Hernani

Pereira Arizkun, Alejandro

Santa Cruz de Tenerife

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1996.11.18

 

Cristobal Irigaray, Erlantz

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1996.11.18

 

Izagirre Otaegi, Zigor

 

Hernani

19

 

Espainiako Polizia Nazionala

1996.11.18

 

Garcia Montero, Urtzi

Hernani

Hernani

17

 

Espainiako Polizia Nazionala

1996.11.19

 

 

 

 

17

 

Ertzaintza

1996.12.24

Hernani

Ezeiza Aierra, Asier

Hernani

Hernani

18

ETAko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

1996.11.19

 

T.L., I.

Donostia San Sebastian

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

1997.02.04

 

Arabiatorre Laspeñas, Aritz

Hernani

Hernani

18

 

Espainiako Polizia Nazionala

1997.02.10

 

Velez Lopez de Zubiria, Patricia

Hernani

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1998.05.11

Hondarribia

Aranburu Sudupe, Gotzon

Azpeitia

Hernani

 

ETAko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

1999

 

 

 

 

24

 

Ertzaintza

2000.04.27
2000.04.31

Azpeitia

 

 

 

27

 

Guardia Zibila

2002.12.17

Madril

 

 

 

29

 

Funcionarios de prision

2005.05.11

Villenako gartzela Carcel de Villena

Navarro Patterson, Gorka

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1999.03.04

 

Aira Urruzola, Urtzi

 

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000

 

Elkoro Aiastui, Iñigo

Hernani

Bergara

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2000.01.29

 

Ostolaza Basurto, Mikel

 

Hernani

18

 

Ertzaintza

2000.04.16

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Velez Del Valle de Lersundi, Karlos

 

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000.04.19

Hernani

Imaz Aranzabal, Gorka

 

Hernani

21

 

Ertzaintza

2000.04.19

Hernani

Miner Canflanca, Iñaki

 

Hernani

20

ETAko kidea

Ertzaintza

2000.04.26

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Gasamanes Uranga, Jon

Hernani

Hernani

21

 

Ertzaintza

2000.04.26

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Solano Salaberria, Jokin

 

Hernani

20

 

Ertzaintza

2000.04.26
2000.04.30

Oiartzun

Telleria Lujanbio, Ander

 

Hernani

23

 

Ertzaintza

2000.04.26

 

Karrera Esteban, Eduardo

Donostia San Sebastian

Hernani

20

 

Ertzaintza

2000.04.27
2000.05.01

Hernani

Villar Martin, Jon Ander

Hernani

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000.04.27
2000.05.01

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Zuloaga Larrea, Ahiletz

Hernani

 

22

 

Ertzaintza

2000.04.27

Vitoria-Gasteiz

Gorrotxategi Rodriguez, Imanol

 

Hernani

17

 

Ertzaintza

2000.04.27

Hernani

Gurrutxaga Rafael, Iñaki

 

Hernani

17

 

Ertzaintza

2000.04.27

Hernani

Kijera Uranga, Unai

Hernani

Hernani

20

 

Ertzaintza

2000.04.27

Hernani

Velez, Xabier

Hernani

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000.05.17
2000.05.19

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Alonso Olariaga, Eneko

Hernani

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000.05.17
2000.05.19

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Apaolaza Clemente, Iratxe

Hernani

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000.05.17
2000.05.19

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Apezetxea Madina, Jokin

 

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000.05.17

Hernani

Zuñiga Huerta, Xabier

Hernani

 

 

 

Ertzaintza

2000.05.17
2000.05.19

Oiartzun

Barrenetxea Lasarte, Ander

Hernani

Hernani

 

 

Ertzaintza

2000.05.17
2000.05.19

Oiartzun

Sorzabal Diez, Iratxe

Irun

Hernani

30

ETAko kidea

Guardia Zibila

2001.03.30

Hernani

Iparragirre Yarza, Haritz

 

Hernani

 

 

Ertzaintza

2001.06

Hernani

Cano Hernandez, Pedro Maria

Hernani

Hernani

35

ETAko kidea

Guardia Zibila

2002.03.26

Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia(Intxaurrondo)

Miner Villanueva, Imanol

Hernani

Hernani

26

ETAko kidea

Guardia Zibila

2002.05.14
2002.05.19

Madrid

Goizueta Altamira, Felipe

 

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2002.09.19

Hernani

Jaka Iturmendi, Virginia

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2002.09.19

 

Bakedano Maidagan, Oihane

Hernani

Hernani

26

ETAko kidea

Guardia Zibila

2002.09.28

Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia (Intxaurrondo)

Colera Intxausti, Maria

Donostia San Sebastian

Hernani

31

 

Espainiako Polizia Nazionala

2003.02.19

 

Zubiria Kamino, Pello

Usurbil

Hernani

 

 

Guardia Zibila

2003.02.20

 

Garcia Montero, Ainhoa

Hernani

Hernani

28

ETAko kidea

Frantziako Polizia Policia francesa

2003.05.09

Saintes (Francia)

Ezkerra Segurajauregi, Aitziber

 

Azkoitia

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2003.10.08

Hernani

 

 

 

 

 

Ertzaintza

2010.08.03

Hernani

Fernandez Iradi, Ibon

Donostia San Sebastian

Hernani

31

ETAko kidea

Frantziako Polizia Policia francesa

2003.12.04

Burdeos

Arruarte Santacruz, Garikoitz

Hernani

Hernani

23

ETAko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

2003.12.24
2003.12.28

Madril

Loran Lafourcade, Gorka

Hernani

Hernani

25

ETAko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

2003.12.24
2003.12.28

Hernani

L.M., G.

 

 

30

 

Guardia Zibila

2004.11.02

Hernani

Igarriz Izeta, Marta

Hernani

Hernani

33

ETAko kidea

Espainiako Polizia Nazionala

2005.04.07

 

Bedouret, Sebastien

 

Francia

 

 

Guardia Zibila

2007.12.06
2007.12.08

Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia (Intxaurrondo)

Santacruz Ugalde, Iraitz

Hernani

Hernani

25

 

Ertzaintza

2009.03.07
2009.03.11

Ertzaintzaren komisaria (Oiartzun)

Altzelai Duran, Iñigo

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2009.03.31

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Arrieta Erauskin, Aitzol

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2009.03.31

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Zabaleta Galdeano, Txaber

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2009.03.31

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Olano Zabaleta, Asier

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2009.03.31

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Balerdi Ugalde, Egoitz

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2009.03.31

Hernani

Oñate Arrozpide, Ekhi

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2009.03.31

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Garcia Otamendi, Mikel

Hernani

Hernani

 

 

Espainiako Polizia Nazionala

2009.03.31

Gipuzkoako Gobernu Zibila (Donostia)

Mariezkurrena Urkizu, Juan Maria

Hernani

Hernani

57

 

Guardia Zibila

2010.02.15

Madril

Balda Arruti, Josune

Oiartzun

Hernani

44

 

Guardia Zibila

2010.02.15

Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia (Intxaurrondo)

Camacho Elizondo, Jose Agustin

Hernani

Hernani

38

 

Guardia Zibila

2010.02.15

Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia

Enparantza Agirre, Jon

 

Donostia

 

 

Guardia Zibila

2010.04.14

Hernani

Agirresarobe Pagola, Gurutz

Donostia San Sebastian

Hernani

32

ETAko kidea

Ertzaintza

2010.08.03

 

Errazkin Telleria, Ugaitz

Hernani

Hernani

27

ETAko kidea

Frantziako Polizia

2012.06.27

 

 

 

Kale-borrokako ekintzei buruzko irudiak
(Euskal Memoria Fundazioa).

 

      Atal horretan dokumentatutako gainerako biktimei dagokienez, 60 pertsonaren segurtasun fisiko, psikiko eta moralerako eskubidea urratu zuten 73 atentatu eta eraso fisiko zenbatu ziren. 45 gizonak ziren, hamar emakumeak, eta bost kasutan ez dugu generoa ezagutzen.

      35 kasutan (kasuen % 48,61), kale-borroka izenez ezagutzen ziren ekintzetako parte-hartzaileak izan ziren egileak. 12 kasutan (% 16,67), erantzuleak ETAm, ETApm edo KAAko militanteak izan ziren, eta bost kasutan (% 6,94) BVEko kideak. Halaber, kasu horietako hamarren egileak Espainiako Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko, Armadun Poliziako eta GALeko pertsonak izan ziren; bat Espainiako Polizia Nazionalari dagokio; eta hiru aipatutako gainerako taldeetako bakoitzari. Azkenik, 11 kasutan ez da egilea ezagutzen.

      Bestetik, 73 kasuetatik 28tan ez da zehazten nola gertatu ziren erasoak. Gainerakoetan, atentatuak edo erasoak tiroen bidez egin ziren 19 kasutan, molotov koktelen bidez 15 kasutan, bonba-autoarekin seitan eta arma zuriarekin bost kasutan.

 

ATENTATUEN ETA ERASO FISIKOEN
BIKTIMA ETA KASU KOPURUA

ATENTATU EDO
ERASO MOTA

BIKTIMA KOPURUA

KASU KOPURUA

Tiroak

18

19

Bonba autoa

6

6

Molotov koktelak

13

15

Arma zuria

5

5

Zehaztu gabe

18

28

GUZTIRA

60

73

 

      Atentatu eta eraso horiek gertatu ziren aldiei dagokienez, sei biktima (% 8,22) bigarren Frankismokoak dira, 22 (% 30,14) 1976 eta 1982 artekoak eta 33 (% 45,21) 1983tik aurrerakoak. Hiru kasutan ez dugu data ezagutzen.

      Azken, gehitu beharreko beste kasu bat ere egon liteke, baina gehiago egiaztatu behar da. 1979ko urtarrilean, haren heriotza eragin zuen atentatua gertatu baino bi egun lehenago, ETAm-k Artola Goikoetxearen aurka ustez egindako atentatu-saiakera da, Vidas rotas argitalpenean aipatzen dena[385].

 

ATENTATUEN ETA ERASO FISIKOEN BIKTIMAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

Arrondo Ecenarro, Jose Manuel

 

Hernani

17

 

Armadun Polizia Policia Armada

1970.12.03

Hernani

Errazquin Izaguirre, Ignacio

 

 

25

 

Armadun Polizia Policia Armada

1970.12.03

Hernani

M.M., E.

 

Hernani

 

Zibila

ETA

1972.08.23

Hernani

B.G., S.

 

Hernani

 

Zibila

ETA

1972.08.23

Hernani

Irazu Garmendia, Jesus Maria

 

Hernani

22

 

Guardia Zibila

1974.12.11

Hernani

Lesmes Martin, Demetrio

Salamanca

Hernani

55

 

ETAm

1975.07.15

Karabeleko gasolindegia

1976-1982

Kortabarria Maestre, Arantza

Hernani

Hernani

 

 

Armadun Polizia Policia Armada

1976.06.05

Donostia

Sarries Beristain, Dionisio

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1976.09.27

Donostia

 

 

 

 

Guardia Zibila

Hainbat

1977.01.01

Hernani

 

 

 

 

Guardia Zibila

Hainbat

1977.01.01

Hernani

 

 

 

 

Guardia Zibila

Hainbat

1977.01.01

Hernani

Martinez Vargas, Angel

 

 

 

Guardia Zibila

Ezezaguna

1977.12.20

Hernani

Dominguez Martin, Adrian

 

 

 

Guardia Zibila

ETA

1978.04.25

Karabel

 

 

 

 

 

ETA

1978.07.13

Hernani

 

 

 

 

Guardia Zibila

ETA

1978.07.13

Hernani

 

 

 

 

Guardia Zibila

ETA

1978.07.13

Hernani

Elizegui Gurruchaga, Jose

 

Hernani

 

 

ETApm

1978.12.09

Hernani

 

 

 

 

 

ETApm

1980.12.09

Hernani

Zugasti, Juan Miguel

Hernani

Hernani

 

 

Ezezaguna

1979.04.02

Hernani

Garcia Garcia, Bienvenido

 

Hernani

 

 

ETAm

1979.08.18

Hernani

Uria Zubiarrain, Juan Jose

Hernani

Hernani

28

Alkatea

BVE

1979.09.24

Hernani

Mahler, Robert

Alemania

 

 

 

Kontrolatu gabeko taldeak

1979.10.06

Hernani

Zabaleta Elosegi, Juan Luis

Hernani

 

 

 

BVE

1979.12.28

Oiartzun

M.R., E.

 

Hernani

 

 

CAA

1980.03.10

Hernani

Bermejo Rodriguez, Felix

 

 

 

Guardia Zibila

Ezezaguna

1980.04.20

Hernani

Arbizu, Bautista

 

Hernani

 

 

BVE

1980.04.26

Hernani

Martin, Guillermo

 

Hernani

 

 

Guardia Zibila

1980.10.24

Hernani

Echeverria Echeverria, Andres

 

Hernani

 

 

BVE

1980.11.14

Ergoien auzoa, 5 (Urnieta)

Fernandez Otxoa, Bittor

Lezo

Hernani

 

Ezker abertzalearen jarratzailea

BVE

1981.02.28

Florida auzoa (Hernani)

1983-2011

Larretxea Goñi, Jose Maria

Hernani

Hernani

 

ETApm-ko kidea

Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa

1983.10.20

Hendaia

Pikabea Ugalde, Kepa

Lesaka

Hernani

 

ETAko kidea

GAL

1985.03.29

Cafe de Pyrenees (Bayona)

Zabaleta Elosegi, Juan Luis

Hernani

 

 

 

GAL

1986.02.08

Baiona

Zabaleta Escudero, Ainhize

 

Hernani

5

 

GAL

1986.02.08

Baiona

Chica Ramirez, Jose Ramon

Hernani

Hernani

 

PSE-EEko kidea, Zinegotzia

Kale borroka

1991.20.11

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

1995.06.28

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

1998.04.25

Hernani

 

 

 

 

 

Ezker abertzalearen jarratzailea

2000.09.16

Hernani

Lasarte Elizegi, Jose Ramon

Donostia San Sebastian

Donostia San Sebastian

 

Zinegotzia

Kale borroka

1991-1995

Hernani

 

 

 

 

 

Ezezaguna

1991-1995

 

 

 

 

 

 

Ezezaguna

1995.06.17

Hernaniko udaletxea

Antunez Lopez, Francisco Miguel

Melilla

Donostia San Sebastian

38

Zinegotzia, Sindikalista

Kale borroka

1991.06

Hernaniko udaletxea

 

 

 

44

 

Kale borroka

1997.01.10

Hernani

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1993.08.22

Hernani

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1994.06.12

Hernani

Rekondo Sanz, Jose Antonio

Hernani

Hernani

37

Alkatea

Kale borroka

1995.06.17

Hernaniko udaletxea

 

 

 

38

 

Kale borroka

1996.05.21

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

1996.11.20

Hernani

Oliveira Lizarribar, Juan Luis

 

Hernani

 

EAJren jarraitzailea

Kale borroka

1995.06.28

Hernani

Morcillo Guerrero, Jose

Jete

Hernani

51

PSE-EEko kidea, Zinegotzia

Kale borroka

1995.06.28

Hernani

Peñacoba Alamo, Pablo

Burgos

Hernani

43

PSE-EEko kidea, Zinegotzia

Kale borroka

1995.06.28

Hernani

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1995.11.30

Hernani

 

 

Hernani

 

 

Kale borroka

1995.11.30

Hernani

Morcillo Cerdan, Estefania

Hernani

Hernani

21

Zinegotzia, Kargu politiko baten familiakoa

Hainbat

1996.05.24

 

Gaztañaga, Jose Antonio

 

Hernani

 

 

Kale borroka

1996.08.31

Kale Nagusia, 59 (Hernani)

Irutetagoiena Ibarguren, Concepcion

 

Hernani

 

 

Kale borroka

1996.08.31

Kale Nagusia, 59 (Hernani)

Iruretagoiena Ibarguren, Dominica

 

Hernani

 

 

Kale borroka

1996.08.31

Kale Nagusia, 59 (Hernani)

Iruretagoiena Ibarguren, Florentina

 

Hernani

 

 

Kale borroka

1996.08.31

Kale Nagusia, 59 (Hernani)

G.,J.L.

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1996.09.04

Hernani

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1996.12.30

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

1997.01.10

Hernani

Perez Dominguez, Jose

 

Hernani

 

UGTko kidea, PSE-EEko kidea

Kale borroka

1997.01.10

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

2001.07.28

Hernani

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1997.04.25

Andre Kalea (Hernani)

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1997.04.25

Andre Kalea (Hernani)

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1997.05.14

Ereñotzu (Hernani)

 

 

 

 

Ertzaina

Kale borroka

1997.09.26

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

1998.12.01

Hernani

Ramos Puertas, Dionisia

 

 

 

Zibila

Kale borroka

1999.03.22

Hernani

 

 

 

 

 

Ezker Abertzaleko kideak

2000.09.16

Hernani

A.S., J.L.

 

 

 

Ertzaina

ETA

2001.03.09

Hernani

Pagazaurtundua Ruiz, Joseba

Hernani

Andoain

44

Andoaingo udaltzaina. PSE-EEko kidea

Kale borroka

2002.08.28

PSE-EEren Andoaingo egoitza

DATARIK GABE

Fuentes, Juan

 

Hernani

 

PSE-EEko jarraitzailea

Kale borroka

 

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

 

Hernani

 

 

 

 

 

Kale borroka

 

Hernani

 

Diario Vasco, 1980ko azaroaren 1a.

 

      Bestetik, segurtasun fisiko, psikiko eta moralaren aurkako urraketekin lotutako azken tipologian honakoak sartzen dira: legez kanpoko atxiloketak, bahiketak, aldi baterako atxikitzeak eta eremuetan egindako galdeketak, indarkeria eta mehatxuekin. Azpikategoria honetan, 21 pertsona kalteturekin lotutako 21 kasu erregistratu dira. 18 gizonak dira eta hiru kasutan ez dugu ezagutzen kaltetutako pertsonaren generoa. 21 horietatik hiruk (Elizegui Gurruchaga, Perez Lopez de Orueta eta Zabaleta Elosegi), gainera, giza eskubideen beste urraketa batzuk ere jasan zituzten. Lopez de Oruetaren kasuan, ETAm-ko kideek hil zuten atxikita izan eta galdeketa egin ondoren.

      Bederatzi kasutan, autoa lapurtzeko atxiki zituzten pertsonak aldi baterako, atentatuetan eta beste ekintza batzuetan ibilgailua erabiltzeko. Halaber, biktimaren ibilgailua erabiltzeko egindako atxikitze horien guztien erantzuleak ETAm, ETApm eta ETAko militanteak izan ziren. Mota honetako azken gertakaria 2001ean gertatu zen. Iñaki Totorika ertzainaren heriotza eragin zuen atentatuan erabili zuten atxikitako pertsonaren ibilgailua. Gainera, bi kasutan dirua lapurtzea izan zen zergatia, eta beste bi kasutan dinamita lapurtzea.

      Egileei dagokionez, 13 kasutan (% 61,9) ETAm, ETApm eta ETAko militanteak izan ziren arduradunak, kasu batean BVE, beste kasu batean talde parapolizial batekin erlazionatutako ezezagunak, beste batean Papelera del Norte faktoriako langileek gauzatu zuten, atzeratutako soldaten eske, eta bost kasutan ez da egilea ezagutzen. Aldiaren arabera, bi kasu (% 10) 1960 eta 1975 artean gertatu ziren, 12 (% 57,14) 1976 eta 1982 artean, eta zazpi (% 35) 1983tik aurrera.

 

LEGEZ KANPOKO ATXILOKETEN, BAHIKETEN
ETA INDARKERIA ETA MEHATXUAK ERABILITA
EREMUETAN
EGINDAKO GALDEKETEN BIKTIMAK

IZENA

JAIOTERRIA

BIZILEKUA

ADINA

ESTATUSA

EGILETZA

DATAK

LEKUA

1960-1975

L.L., F.

 

 

 

 

ETA

1973.01.31

Hernani

O.E., J.B.

 

Hernani

 

 

ETA

1973.01.31

Hernani

1976-1982

A.I., S.

 

 

 

 

ETA

1978.02.04

Hernani

A.A., I.

 

Hernani

 

 

ETAm

1978.02.12

Rekalde

-

 

 

 

 

ETA

1978.04.09

Hernani

B.G., J.M.

 

 

 

 

ETA

1978.07.06

Galarreta

-

 

 

 

 

ETA

1978.08.15

Hernani

-

 

 

 

 

ETA

1978.09.12

Hernani

Elizegui Gurruchaga, Jose

 

Hernani

 

 

ETApm

1978.12.09

Hernani

L.L., J.M.

 

Hernani

 

 

Ezezaguna

1978.12.17

Hernani

M.M., L.

 

Hernani

 

 

ETAm

1978.12.26

Hernani

Zabaleta Elosegi, Juan Luis

Hernani

Hernani

 

 

BVE

1979.12.28

Oiartzun

Armendariz Bru, Jose Martin

 

 

 

Enpresako gerentea

Langileak

1980.02.22

Hernani

Perez Lopez de Orueta, Jose Maria

Bilbao

Donostia San Sebastian

30

Abokatua

ETAm

1980.10.31

Ereñotzu

1983-2003

Ballesteros, Miguel Angel

 

Hernani

 

 

Talde parapolizial ezezaguna

1983.08.25

Hernani

A.C., M.

 

Hernani

 

 

Ezezaguna

1984.01.18

Hernani

Garayar Otegui, Manuel

 

 

 

 

ETA

1985.12.30

Hernani

A.E., J.

 

Donostia San Sebastian

 

 

Ezezaguna

1990.10.16

Hernani

D.P., J.

 

Orio

 

 

Ezezaguna

1991.07.25

Santa Barbara mendia (Hernani)

-

 

 

 

 

Ezezaguna

1995.11.25

Hernani

P.A., G.

 

Hernani

54

 

ETA

2001.03.09

Hernani

 

 

 

[366] Suberbiola, 2012, 41-46. or.

[367] Giza Eskubideen Amerikako Konbentzioa. 5. artikulua.

[368] Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna.

[369] 1945eko ekainaren 26an San Frantziskon (AEB) sinatutako Nazio Batuen Gutunaren 55. artikulua (hemen eskuragarri: https://www.un.org/es/charterunited-nations/).

[370] Nazio Batuen Batzar Nagusia, 1948.

[371] Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna (hemen eskuragarri: https://www.ohchr.org/sp/professionalinterest/pages/ccpr.aspx).

[372] Nazio Batuen Batzar Nagusia, 1984.

[373] Santamaria, 2009, 46-80. or.

[374] Testu osoa hemen dago jasota: Serie de Tratados Europeos, 126, (2002), 1-33. or.

[375] Landa, 2012, 87-104. or.

[376] Garro, 2012, 113-130. or.

[377] Aintzat hartuta arlo honetako profesionalen artean desadostasunak daudela (aurreko ataletan aipatu ditugu desadostasun horiek, azaletik) eta zaila dela dokumentutako kasuak modu argian bereiztea, atal honetan eta hurrengo azpiataletan torturak edo tratu txarrak aipatuko ditugu, bereizi gabe.

[378] Horrekin lotuta, ikusi: Landa (2012b), 81-104. or.

[379] Benito Morentin eta Jon Mirena Landak sententzia hauek aipatzen dituzte: Auzitegi Nazionalak 2010eko apirilaren 12an Egunkariaren kasuari buruz emandako epaia, Auzitegi Gorenaren 483/2011 epaia, Auzitegi Konstituzionalaren 63/2010 epaia eta 2010eko irailaren 28an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (3. sekzioa) Argimiro Isasaren kasuaren gainean emandako epaia Espainiaren aurka. Morentin eta Landa, 2011, 39-73. or. Orain arte, guztira, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) torturen gaineko hamabi zigor-epai igorri ditu Espainiaren aurka: GEEA Martínez Sala eta beste batzuk, Espainiaren kontra, 2004ko azaroak 2. GEEA Iribarren Pinillos, Espainiaren kontra, 2009ko urtarrilak 8. GEEA San Argimiro Isasa, Espainiaren kontra, 2010eko irailak 28. GEEA, Beristain Ulkar, Espainiaren kontra, 2011ko martxoak 8. GEEA Otamendi Egiguren, Espainiaren kontra, 2012ko abenduak 12. GEEA B.S., Espainiaren kontra, 2021eko uztailak 24. GEEA Ataun Rojo, Espainiaren kontra, 2014ko urriak 7. GEEA Etxebarria Caballero, Espainiaren kontra, 2014ko urriak 7. GEEA Arratibel Garciandía, Espainiaren kontra, 2015eko maiatzak 5. GEEA Behortegui, Espainiaren kontra, 2016ko maiatzak 31. GEEA Portu Juanenea eta Sarasola Yarzabal, Espainiaren kontra, 2018/02/13. Portu Sarasola izeneko kasua hemengo jurisdikzioan sakonago aztertzeko (gero nolabait baieztatu egin zen Estrasbrugoren epaiarekin), ikus LANDA GOROSTIZA, J. M., op. cit., 2012b, 81-104. or. GEEA Gonzalez Etayo, Espainiaren kontra, 2021/01/19.

[380] Etxeberria et al., 2017. Bestetik, Euskal Memoria ikerketa-lan handia egiten ari da azken urteetan Euskadiko eta Nafarroako herrietan. Inkestak banatzen ari da kaltetuak izan zitezkeenei edo haien zuzeneko familiartekoei, aurrez ahozko eta idatzizko iturrien bidez ezagutzen zituzten kasuak egiaztatzeko helburuz. 1960tik 2016ko abendura arteko tartea ikertu dute, eta “aztertutako 7.582 prozesuetatik”, 5.657 jo dituzte egiaztatutzat. Torturen egileei dagokienez, “2.677 Polizia Nazionalak egin dituela uste da (% 47), 2.348 Guardia Zibilak (% 41), Ertzaintzak 407 (% 7), eta gainerako kasu gehienen erantzuleak beste estatu batzuetako segurtasun-indarrak dira”. Euskal Memoria (2020ko apirilaren 26an kontsultatuta): http://www.euskalmemoria.eus/es/Noticias/20170213/Rompamos_el_silencio:__Ya_ son_5.657_los_casos_verificados_de_tortura

[381] Etxeberria, 2017.

[382] Landa, 2008.

[383] Aranzadi et al., 2015.

[384] Barne hartzen dira Poliziaren Kidego Nagusia, Poliziaren Goi-Mailako Kidegoa eta Espainiako Polizia Nazionala, baita haiei atxikitako brigadak ere.

[385] Alonso, 2010, 188. or.

 

 

{77} KREIk emandako datuak Euskal Autonomia Erkidegoari buruzkoak baino ez dira. Euskal Memoriaren datuak, berriz, Euskal Herri osoari dagozkio.

{78} Barne hartzen ditu: Udaltzaingoarekin lotutako 4 kasu: Espetxeko funtzionarioekin lotutako 19: Beste batzuekin lotutako 39 kasu; eta ustezko egiletzaren gaineko daturik ez duten 64 kasu.

{79} Ikerketa-taldeak sortutako datu-basean sartutako kasuak, torturak edo tratu txarrak salatu dituzten 3.586 pertsonen gainean.

{80} Hemendik ateratako datuak: Informe de investigación sobre la tortura en Euskal Herria.

{81} Barne hartzen ditu: Brigada Politiko Sozialarekin lotutako 143 kasu; Espainiako Polizia Militarrekin lotutako 3; Udaltzaingoarekin eta polizia autonomikoekin lotutako 9; Frantziako poliziarekin lotutako 53; beste batzuekin lotutako 30.

{82} Motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketen eta beste sufrimendu bidegabe batzuen biktimei buruzko Eusko Jaurlaritzaren 107/2012 Dekretuaren ondoren sortutako Balorazio Batzordea (1960-1978).

{83} Jasotako eskaeren arabera Balorazio Batzordeak onartutako tratu txarren eta torturen kasu kopuruari dagokion datua.