Biolentzia, Errepresioa eta Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
3.1.
GERRA ZIBILA HERNANI ERORI ZEN ARTE
3.1.1. Altxamendu militarra eta gerraren hasiera
Aurreko atalean ikusi dugunez, 1936ko otsailean Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak. Une hartarako jada, eskuineko indarrek Gobernuaren aurkako azpilana abiatua zuten Armadaren bitartez, eta uztailaren 17 eta 18an eman zioten buru altxamendu baten bidez[103].
Hauteskundeen osteko hilabeteetan Calvo Sotelo-k Armadaren esku-hartzearen beharraren ideia zabaldu zuen. Era berean, Armadako kide ohiek —Jose Sanjurjo eta Gonzalo Queipo de Llano armadako jeneral beteranoak, esaterako— politikari profesionalen aurkako adigaiak garatu zituzten. Martxorako jada, militarrek hainbat bilera egin zituzten errepublikaren aurkako kolpe bat antolatzearen ideiarekin. Hala nola, martxoaren 8an Madrilen jeneral talde bat bildu zen, ondoren altxamenduko buruak izango zirenak barne, eta mugimendu bat antolatzea akordatu zuten[104]. Gainera, jeneral gazteenek ere ez zuten leialtasunik sentitzen Errepublikarekiko. Azken hauen papera erabakigarria izan zen konspirazioa egikaritzeko. Hortaz, Paul Preston-ek (2006) azaldu bezala, Armadako maila guztietan politikan esku-hartzeko eskumena zutenaren ustea zuten[105].
Hortaz, uztaileko estatu-kolpea eragin zuen konspirazioa aurrez antolatu zuten. Emilio Mola jenerala izan zen complot-aren buru nagusia, polizia-zerbitzuko buru ohia monarkian. Mola-ren bi oinarrizko ideia izan ziren, batetik, probintzia guztietako goarnizioen agindupeko eraso koordinatu bat burutzea eta, bestetik, langile antolakundeak deuseztatzea[106]. Uztailera arteko hilabeteetan Molak hainbat negoziazio burutu zituen karlistekin, tradizionalistekin eta falangistekin[107].
Era berean, hauteskundeen ostean Gobernu Errepublikarrak hainbat neurri hartu zituen susmagarriak ziren jeneralen inguruan. Besteak beste, Mola Iruñera bidali zuten; Francisco Franco kargutik kendu eta Kanariar Uharteetara bidali zuten; Goded Balearretara. Sanjurjo, berriz, Portugalen zegoen erbesteratuta, eta konspirazioaren buruetako bat izan zen. Molari dagokionean, Iruñeko egonaldian hainbat militarrekin akordioak burutu zituen, adibidez, Queipo de Llano-rekin, karlistekin edo Legioko kideekin. Konspirazio plan hauetan Frankori Marokoko Armadaren ardura eman zioten. Beraz, hasiera batean bigarren mailako eginkizun bat esleitu zitzaion. Izan ere, Sanjurjo izan behar zen altxamendu militarraren burua.
Altxamenduaren datara hurbilduz, 1936ko uztailaren 12an pistolero falangistek errepublikar Asalto Guardiako kide zen Jose Castillo hil zuten. Bere kideek beste hilketa batekin erantzun zuten: Calvo Sotelo-rena. Konspiratzaile militarrek gertakari hau aspaldian prestatzen ari ziren egitasmoaren zuribide gisa baliatu zuten.
Gauzak horrela, altxamendurako ezarritako data egun bat aurreratu zen, izan ere, Melilla, Tetuan eta Ceutako goarnizioak uztailaren 17an matxinatu ziren eta altxamendua Marokotik zabaldu zen denbora gutxian. Hurrengo egunean, Frankok —Marokoko armada bere gain hartu behar zuenak—, “gerra egoera” aldarrikatu zuen Kanariar Uharteetan. Egun berean Marokora bidaiatu zuen Dragon Rapide hegazkinean eta hilaren 19an heldu zen Tetuanera. Bertan, marokoar tropen gidaritza hartu zuen. Penintsulan, altxamenduak ez zuen arrakasta eduki zonalde guztietan. Hain zuzen, gune industria nagusiek Errepublikaren esku jarraitzen zuen. Hortaz, azkar hasi behar eraso-plan bat gainontzeko inguruak menperatzeko[108].
Euskal Herrira etorriz, altxamenduak lurraldeak aurretik zuen banaketa politikoa jarraitu zuela esan daiteke. Izan ere, De Pablok (2006) azaldu bezala, lurralde bakoitzak hartutako jarrera bat zetorren «probintzia bakoitzaren tradizio politikoarekin[109]». Nafarroaren kasuan matxinada militarraz gain altxamendu zibila ere gertatu zen. Izan ere, Mola generalak Nafarroatik antolatu zuen plana. Era berean, karlisten konspirazioak erantzun popular handi bat bermatu zuen hasieratik. Hala ere, ezin dugu ahaztu Nafarroan egon zela Errepublika babestu zuenik, eta hautu hau errepresio bortitzarekin erantzun zutela matxinatuek[110]. Araban ere altxamendua babestu zuten militarrek, Nafarroaren antzera, eskuindarra zen gehienbat probintziaren osaera politikoa. Hala ere, Aiala eta Aramaioko haranak errepublikar zonaldean geratu ziren[111].
Bizkaiari dagokionean, bertako militarrak ia gehienak Errepublikari leial mantendu ziren. Hain zuzen, Bilbon, Garellano kuarteleko militar nagusiak Errepublikaren alde agertu ziren. Era berean, Guardia Zibilaren eta Asalto indarren leialtasuna ziurtatu zuten. Uztailaren 18a baino lehen, beharrezko neurriak hartu ziren altxamenduan inplikatutako militar gutxi horien planak desegiteko[112]. Hortaz, ez zen altxamendurik egon Bizkaian.
Gipuzkoaren kasuan, bestalde, Leon Carrasco komandantea, konspirazioan parte hartu zuena, dudatan zegoen eta ez zuen posturarik hartu lehen unean. Gainera, Agustin Telleria Gipuzkoar Erreketeen burua kartzelan zegoen Madrilen. Ezkerreko indarren erantzuna, ordea, antolatua eta azkarra izan zen. Hain zuzen ere, langile mugimenduko antolakundeak (UGT, CNT eta PCE) izan ziren lehen uneko erresistentzia eratu zutenak. Donostiako altxamendu saiakerari erantzutera hernaniarrak ere joan ziren: gutxienez, Antonio Ormazabal Lasa eta Angel Gimenez Gorostazu.
EAJk hartutako jarrera, ostera, ez zen irmoa izan lehen unean. Manuel de Irujo eta Jose Maria Lasartek uztailaren 18an bertan komunikatu bat eman zuten alderdiak Errepublikaren alde egiten zuela adieraziz. Hala ere, Euskadi Buru Batzarrak ezeztatu egin zuen hasiera batean, neutral mantentzea erabaki baitzuten. Azkenean, ordea, organo honen posizioaren erantzuna ez zen argitaratu. Neutraltasunaren ezinezkotasunaren aurrean, hurrengo egunean, Euzkadi aldizkarian ohar anonimo bat argitaratu zen, EAJk Errepublikaren alde egiten zuela adierazten zuena[113].

PNVren erabakia Errepublikaren alde.
(1936-07-19, Euzkadi aldizkaria).
Bitartean, kolpistek, uztailaren 22rako Jose Vallespin ezarri zuten altxamenduaren buru berri gisa eta honek, Eduardo Bustindui ezarri zuen Erreketeen buru. Bustinduik erreketeak Donostiako hainbat tokitan bildu zituen, esaterako, Maria Cristina hotelean. Besteak beste, milizianoek Maria Cristina hotela inguratu eta altxatuak hurrengo egunean errenditu ziren. Uztailaren 24an, berriz, Loiolako kuarteletara erretiratu ziren eta hilaren 28an amore eman zuten. Horrela, altxamendu militarrak porrot egin zuen Gipuzkoan.
3.1.2. Gipuzkoaren eta Hernaniren defentsa
Ikusi bezala, Donostiako hirian militarrak Loiolako kuartelean babestu ziren bitartean milizianoek kaleak hartu zituzten. Hain zuzen ere, uztailaren 18an bertan Gobernu Zibila sortu zuten, karabineroek, mikeleteek, probintziako diputatuek, alkateak, hainbat kontzejalek eta Fronte Popularreko kideek. Hala eta guztiz ere, gutxira, errepublikar botereak desegin egin ziren eta batzorde lokalek ordezkatu zituzten. Pixkanaka, Fronte Popularra osatzen zuten antolakundeek hartu zuten probintziaren kontrola, eta Gipuzkoako Defentsa Batzordea antolatu zuten. Fronte Popularreko alderdiez gain, EAJko eta CNTko kideek ere osatzen zuten batzorde hau. Gipuzkoan, aipatutako batzordeaz gain, Eibarko Defentsa Batzordea, sozialista, eta Azpeitiko Komandantzia, nazionalista sortu ziren[114].
Gauzak horrela, gobernadore zibila edota komandante militarra batzorde honetatik kontrolatzen ziren. Gainera, Diputazioak eta Udaletxeek ere funtzioak galdu zituzten antolakunde honen sorrerarekin[115]. Hala, udalbatzen ahalmenak ia desagertzeraino. Herri gehienetan ez zen udalbatzarik elkartu, Hernani eta Arrasate izango zirelarik —orain arte egiaztatu den dokumentazioaren arabera— salbuespen bakarrak[116]. Hernaniren kasuan uztailaren 25ean eta abuztuaren 31n bildu zen udalbatza herria kolpistek bereganatu bitarte[117]. Hala ere, landutako gaiak ez ziren ardura handikoak altxamenduari, gerrari eta honi lotutako gestioei zegokienean. Horrek adierazten digu, bada, Defentsa Batzordeak bereganatu zituela botere politikoaren eskumen gehienak.
Mientras tanto, los golpistas establecieron para el 22 de julio a Jose Vallespin como jefe de la sublevacion y este, establecio a Eduardo Bustindui como jefe de los Requetes. Bustindui reunio a los requetes en diferentes sitios de San Sebastian, como, por ejemplo, en el hotel Maria Cristina. Entre otros lugares, los milicianos rodearon el hotel Maria Cristina y los sublevados tuvieron que rendirse al dia siguiente. El dia 24 de julio, en cambio, se retiraron al cuartel de Loiola y el dia 28 se rindieron. Asi, el levantamiento militar fracaso en Gipuzkoa.
Barrusok (1996) aztertu bezala, Gipuzkoako Defentsa Batzordea sei komisariotzatan banatzen zen: Gerra, Hornidura, Garraio, Ordena Publiko, Informazio eta Finantza Komisariotzak sortu zituzten, egin-eginean ere. Beranduago, Lan, Osasun eta Gizarte-laguntza Komisariotzak ere sortu zituzten. Era labur batean, ondorengoak lirateke komisariotza bakoitzaren alderdi eta funtzio nagusiak:
GIPUZKOAKO DEFENTSA BATZORDEAREN KOMISARIOTZAK
ETA HAUEN FUNTZIO NAGUSIAK[118]
|
GERRA KOMISARIOTZA |
Komandantzia Militarra Milizien antolaketa Justizia Militarraren aplikazioa |
|
ORDENA PUBLIKOAREN KOMISARIOTZA |
Ordena publikoaren manteinua Presoen gestioa Gurtza katolikoa mantentzea |
|
FINANTZA KOMISARIOTZA |
Finantzen kontrola Txanponaren zirkulazioa Diru-sarrerak Lurraldearen berregituraketa ekonomikoa |
|
LAN KOMISARIOTZA |
Lan munduarekin loturiko arazoak Industria gatazkak Itsas-aliantzak |
|
HORNIDURA KOMISARIOTZA |
Gipuzkoarren hornidura ziurtatzea Errazionamendua Gariaren konfiskazioa Prezio-politika Jantoki kolektiboak |
|
GARRAIO, OSASUN ETA GIZARTE-LAGUNTZA KOMISARIOTZAK |
Ospitaleak Errefuxiatu eta lekualdatuak Errepideen manteinua eta garraioa |
|
KOMUNIKAZIO, INFORMAZIO ETA PROPAGANDA KOMISARIOTZA |
Frente Popular egunkaria |

Donostian altxamendua gelditu zuteneko berria.
(Fronte Popular, 1937-07-27).
Altxamendu militarra eman eta hurrengo egunean, ez zen ez egunkaririk ez garraiorik egon Hernaniko herrian. Blas Zuleta (1985) hernaniarrak deskribatu zuenez:
“Aste batez, Hernanik egun harrigarriak eta nahasgarriak bizi izan zituen, uztailaren 27an “Frente Popular" larrialdiko egunkariaren lehen alea iritsi zen arte. Bertan, Loiolako Kuarteletako kapitulazioaren berri jakin ahal izan zuten, Frantziako itzuliaren berri ematen zuten bitartean[119]".
Hain zuzen ere, uztailaren 27ko egunkarian argitaratu zen Gipuzkoako Defentsa Batzordearen Komisariotzen antolaketa. Hernanin ere, lehen asteko nahasmenaz gaindi, berehala hasi zen herrian Batzordea antolatzen. Horrenbestez, Defentsa Batzordearen baitako komisariotzak izango ziren hurrengo hilabeteetan herriaren antolakuntzaz eta defentsaz arduratuko zirenak. Defentsa Batzordea ez zuten soilik Hernaniko biztanleek osatu, esaterako, Gipuzkoako Batzordeak mobilizatutako pertsonak aritu baitziren Komisariotza ezberdinetan. Zentzu horretan, hurrengoak izan ziren herriko Gerra Komisariotzarekin loturiko buruak[120]:
— Juan Ibañez Ayesa: komisarioa
— Francisco Domingo Beriain: komisarioa
— Dario Guzman Benedicto: komisarioa
— Jose Apaolaza Aramburu: komisarioa
— Mario Martinez Landrove: komandantea
— Felix Placer Martinez de Lecea: komandantea
— Luis Bermejo Gonzalez: komandantea
— Martin Arrayet Apesechea: sarjentua
— Pablo Gonzalez Yaguas: sarjentua
— Enrique Bustos Escalante: marrazkigilea
— Jose Antonio Fernandez Moran: armagintzako maisua
Bestalde, Hernaniko Defentsa Batzordeko buruen inguruko informazio gutxi daukagu, gehienbat, hurrengo urteetan erregimen frankistak burututako salaketa eta Gerra Kontseiluen bidez ezagutzen ditugu izen-abizen batzuk. Dena dela, Defentsa Batzordeak mobilizatutako herritarren eta herriaren defentsarako mobilizatutako gizabanakoen izen-abizen asko berreskuratu dira iturri ezberdinetatik. Batez ere, Gerra Komisariotzari loturiko milizianoenak. Ostera, fortifikazioetan edota hornidura arloan aritutakoen informazio gutxi daukagu dokumentazioan. Gainera, Rodriguezek (2019) azaldu lez, komisariotzen parte izan gabe batzordeari laguntza eman ziotenak ere baziren[121].
Herriaren defentsa antolatzeko, hortaz, hainbat moldaketa morfologiko eta defentsa-eraikuntza burutu zituen Batzordeak. Batetik, aurretik eraikiak zeuden gune gotortuak baliatu zituzten. Hernaniren kasuan Santa Barbarako gotorlekua bilakatu zen herriko erresistentzia gune nagusietako bat. Francisco Domingo Beriain komisarioaren informe baten arabera herriko bizilagun gehienek hartu zuten parte gune honen fortifikazioan. Gotorleku honetan hiru kanoi jarri zituzten eta errepide bat eraiki zuten herritik kanoiak eta kamioiak igo ahal izateko, munizioa zein hornigaiak garraiatzeko[122]. Berrerabilitako bigarren gotorleku nagusia Oriamendikoa izan zen: gerra fronteari begira atzeguardian zegoen, eta bertan ere bi kanoi jarri zituzten.
Bestetik, Igartzagainan behin-behineko gotorleku bat eraiki zuen Defentsa Batzordeak, kasu honetan, lur zaku eta altzairu zein burdinazko xaflak erabiliz. Igaratzagainan ere Hernnaiko bizilagunak izan ziren defentsa gunea prestatu zutenak. Kokaleku honetan 60 pertsonako guarnizio bat bideratu zuten, bi fusil, bi kanoi eta bi metrailaz hornituta[123]. Herriko kaskoan, aldiz, Defentsa Batzordeak bi artilleria pieza ezarri zituen Goiz Eguzki etxean, zehazki, 155 milimetroko bi obus.

Francisco Domingo Beriainen txostena,
Igartzagainako eta Santa Barbarako
gotorlekuen eraikuntza ziurtatzen. (cdmh).
Lategi auzoko Argindegi baserrian eta Onddi mendian ere gune gotortuak ezarri zituen Defentsa Batzordeak. Lehenengoan, bi artilleria pieza kokatu zituzten, baita ingurua babesteko lubaki eta gotortzeak ere. Onddi mendia ere gune gotortu nabarmena izan zen, Hernaniko hego-ekialdean kokatuta, Nafarroako muga zaintzeaz arduratuko ziren bertatik. Gune hauetaz gain, inguruko baserriak ere baliatu zituzten milizianoek, mendian guardiak egiten zebiltzanak artatu eta hornitzeko helburuarekin. Esaterako, Manuela Otamendi hernaniarrak Bortolua-enea baserrian jardun zuen lanean, beste kide batzuekin batera, milizianoei jatekoa prestatu eta arropa garbitzen.
Aipatu ditugun gune gotortu hauek Gipuzkoaren defentsarako eratu ziren beste batzuekin zuten lotura. Horrela, Oria bailararen ezkerraldeko tontorretan milizia abertzaleek Andatzako mendilerroan osatutako sistemarekin eta Buruntzako gainarekin zuen lotura mendebaldetik. Ekialdetik, aldiz, Astigarragako Santiagomendiko gune gotortuarekin eta Errenteriako defentsa-sistemekin.
Gerraren lehen asteetan Hernaniren defentsaren ardura milizia sozialista, komunista eta anarkistek izan zuten gehienbat. Mugimendu abertzaleak, nahiz eta hasiera batean zalantzati agertu, uztailaren amaieratik Euskal Miliziak sortzeari ekin zion. Azpeitiako Loiolako santutegian bildu ostean Eusko Gudarostea deiturikoa sortu zuten abuztuaren hasieran. Azpeitiako komandantziaren aginduetara zeuden hauek. Candido Saseta militar profesionalaren aginduetara, Andatza mendilerroan Saseta defentsa sistema deiturikoa eratu zuten. Haien ardura Gipuzkoako erdigunea defendatzea izan zen, Belkoain zelarik haien ekialdeko muturra.
Hernaniren kasuan, ordea, Euskal Miliziak Hernani eta Lasarteko ordena publikoaz eta herriko gurtze guneen defentsaz arduratu ziren lehen asteetan. Horrela, Hernaniko Agustindarren eta Lasarteko Brigiden komentuan aritu ziren gehienbat, hauetan atxilotuta baitzeuden herriko eskuindar ugari. Gerra frontea ate joka zenean, atxilo hauek Azpeitiara ebakuatzeko ardura izan zuten Euskal Milizietako hernaniarrek.
HERNANIKO DEFENTSA BATZORDEAREKIN LOTUTAKO PERTSONAK[124]
|
IZEN-ABIZENAK |
ARDURA |
|
Aguirre Lecuona, Joaquín |
Hornidura Komisariotza, komisarioa |
|
Aizpurua Balda, Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Aizpurua Balda, Lorenzo |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Aizpurua Balda, Martin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Aizpurua, Isidro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Albistur Adarraga, Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Albistur Adarraga, Francisco [Jose] [Agustín] |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Albistur Adarraga, Ignacio |
Hernaniko miliziak, Hernaniko Gerra Komisariotza, Gipuzkoako Komandantziako milizianoa |
|
Albizu Arregui, Lorenzo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Alcelay Beldarrain, Angel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Alcelay Beldarrain, Julian |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Aldasoro Sagastume, Agustin |
Gerra Komisariotza, Gurutze Gorriarentzat lan egiten zuen milizianoa |
|
Aldasoro Sagastume, Gaspar |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Aldasoro Sagastume, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Alsua Paris, Elias |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Alsua Paris, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Altolaguirre Camarero, Bartolome Jesus “El Manco” |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Altolaguirre Camarero, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Altolaguirre Camarero, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Alvarez Gonzalez, Teodoro |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Armeria |
|
Alvarez Suso, Felix |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Alvarez Terrados, Abundio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Amiama Mendizabal, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Amilibia Machimbarrena, Joaquín |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Andres Gomez, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Ansorena Zubiria, Francisco |
Euskal Miliziak |
|
Anton Lanz, Emilio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Apaolaza Aramburu, Felipe |
Ordena Publikoa, Euskal Miliziak |
|
Apaolaza Aramburu, Jose |
Gerra Komisariotza, komisarioa, Euskal Miliziak |
|
Aramburu Chinchurreta, Candido |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Aramburu Lasa, Angel |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Aramburu Señorena, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Aramburu, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Aramburu, Manuel Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Aramendi Manrique, Jose Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Aramendi Manrique, Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Arana Recalde, Adrian |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Aranguren Armendariz, Anacleto |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Arbiza Goicoechea, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Albizu Arregui, Lorenzo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Arbizu Lasa, Angel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Armada Sualdea, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Armendariz Diaz, Felix |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Armendariz Ugalde, Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Arocena Gomendio, Antonio |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Arrastoa Aramburu, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Arrayet Apesechea, Martin |
Gerra Komisariotza, sarjentua |
|
Arrieta Cortadi, Pedro Gabino |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Arrieta Lasa, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Arrieta Zubiarrain, Agustin |
Gerra Komisariotza, Euskal Miliziak |
|
Arrondo Insausti, Juan |
Gerra Komisariotza, Euskal Miliziak |
|
Arrondo Insausti, Pilar |
Lan Komisariotza |
|
Arrondo Insausti, Maria |
Lan Komisariotza |
|
Arrozpide Aramburu, Lucio |
Gerra Komisariotza, miliziano-gidaria |
|
Arruti Otegui, Jose Miguel |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Arruti, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Artola Eizmendi, Tomas |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Artola Iraola, Eduarda |
Lan Komisariotza |
|
Artola Iriarte, Elvira |
Gerra Komisariotza |
|
Artola Iriarte, Nemesia |
Gerra Komisariotza |
|
Ayerbe Garmendia, Leon |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Ayerza Orbegozo, Jose Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Azcona Guinea, Alejandro |
Gerra Komisariotzara atxikitutako Gurutze Gorriko taldeko milizianoa |
|
Azurmendi Zabala, Jose Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Azurmendi Zabala, Jose Manuel “Achicoria” |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Azurmendi Zabala, Juan |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Badenes Nebot, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Bartolome Castresana, Valentin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Beracierto Beracierto, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa eta sukaldari laguntzailea |
|
Beristain Goenaga, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Euskal Miliziak |
|
Bermejo Gonzalez, Luis |
Gerra Komisariotza, komandantea |
|
Blanco, Rafael |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Brel Ezquiaga, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Bueno Gutierrez, Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Bustos Escalante, Enrique |
Gerra Komisariotza, marrazkilaria |
|
Calderon Exposito, Eduardo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Caracciolo Iribertegui, Celestino |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Caracciolo Iribertegui, Crescencio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Caracciolo Iribertegui, Hilario |
Gerra Komisariotza, milizianoa eta lubakien eraikuntza |
|
Carrera Arrieta, Angel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Carretero, N. |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Casado Fernandez, Lucio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Castillo Bardeci, Modesto |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Celayeta Escalante, Joaquín |
Gerra Komisariotza, milizianoa eta gidaria |
|
Cepeda Oliveira, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Cermeño Rodríguez, Lidio |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Cigaran Arrieta, Tiburcio |
Gerra Komisariotza, milizianoen sukaldaria |
|
Corcuera Sancidrian, Ismael |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Cuesta Lopez, Benito |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Diaz Isla Muñoz, Faustino |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Diaz, Benito |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Diez Domingo, Leoncio |
Gerra Komisariotza, milizianoa eta sirenaren arduraduna |
|
Domingo Beriain, Francisco |
Gerra Komisariotza, komisarioa |
|
Domingo Inchaurrondo, Nicolas |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Hernani miliziak |
|
Dominguez Romero, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Hernani miliziak |
|
Duran Salva, Bartolome |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Echenique Garmendia, Alberto |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Echenique, Jose Maria |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Eguiguren Achaga, Jesus |
Ordena Publikoa |
|
Erausquin Sasiambarrena, Pedro |
Zaintzak telefono-estazioan |
|
Erdocia Iribarren, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Erdocia Urretavizcaya, Ascensio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Erdocia Urretavizcaya, Bernardo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Erdocia Urretavizcaya, Joaquin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Erdocia Urretavizcaya, Julian |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Erro San Miguel, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Fernandez Mateo, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Fernandez Miguel, Tomas |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Fernandez Moran, Jose Antonio |
Gerra Komisariotza, armagilea |
|
Fernandez, Rafael |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Fernandino Goñi, Eduardo |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Fernandino, Armando |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Galardi Sarriegui, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Garbizu Arbizu, Saturnino |
Gerra Komisariotza, Gurutze Gorriarentzat lan egiten zuen milizianoa |
|
Garces Aguado, Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Garces Aguado, Marciano |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Garcia Garcia, Emiliano |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Garcia Garcia, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Garcia Martinez, Felipe “Medio Metro” |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Garcia Nogales, Jacinto |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak, Abadiñoko Ordena Publikoko agentea |
|
Garcia Zarzuelo, Ernesto |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Garraza Martinez, Teodora |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gascue Beramendi, Miguel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gimenez Gorostazu, Angel “El Cafetin” |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gines Cardoso, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Goitia Leizaola, Nicolas |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gomez Bajo, Juan |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gomez Guzon, Julio |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Gomez Sarasola, Joaquin “El Madrileño” |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gomez, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gomez, Valentin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez [Vazquez], Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez Alvarado, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez Gaban, Bernardo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez Gaban, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez Gaban, Juan |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Gonzalez Garcia, Marcos |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez Tormes, Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez Tormes, Felix |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gonzalez Yanguas, Pablo |
Gerra Komisariotza, sarjentua |
|
Gonzalez, Ismael |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Goñi Lazcano, Juan “Beruete” |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Gorospe Caracciolo, Agustina |
Gerra Komisariotza, Gurutze Gorriarentzat lan egiten zuen milizianoa |
|
Gorospe Caracciolo, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Gorospe Caracciolo, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Gorospe Perez, Cipriano |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Grijalba Merino, Roman |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Gipuzkoako Komandantzia Militarra |
|
Guzman Benedicto, Dario |
Gerra Komisariotza, komisarioa eta instruktorea |
|
Heredia Bengoa, Federico |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Hernandez Roa, Rafael |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Hosteins Allard, Fernando |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Ibañez Ayesa, Agustin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ibañez Ayesa, Juan |
Gerra Komisariotza, komisarioa |
|
Ibañez Toledo, Ramon |
Milizianoen sukaldaria |
|
Icaceta Elizalde, Candido |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Idigoras Loidi, Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ilarreta Ezquioaga, Juan |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Illarramendi Beristain, Cristina |
Gerra Komisariotza, miliziana, Milizia Popularrak |
|
Illarramendi Icuza, Manuel |
Gerra Komisariotza, gotorlekuak eta lubakiak |
|
Inchausti Galarraga, Jose Ignacio |
Gerra Komisariotza, milizianoei janaria eramatea |
|
Iñiguez Novales, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Iñiguez Sanz, Martin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Iraola Landaribar, Miguel |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Iraola Recondo, Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Irurtia Ameztoy, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Izaguirre Ibarguren, Silvestre |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Izaguirre Tolarechipi, Manuel |
Ordena Publikoa, zaintzak Lasarten |
|
Larumbe Esparza, Alejandro |
Osasun Komisariotza |
|
Lazcano Gurruchaga, Carlos |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Leonet Vicandia, Ignacio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Leorza Abalia, Julian |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Leprea, Julian |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lizaso Sebastian, Marcelino |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lopez Ayala, Manuel |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Lopez Fernandez, Mariano |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lopez Moreno, Carlos |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lopez Moreno, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lopez Moreno, Teofilo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lopez Orive, Sergio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lopez, Felix |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Lujambio Lasa, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Macazaga Piñeiro, Jesus |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Magallon Puertas, Carmelo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Manzano Martinez, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Martin San Miguel, Bernardo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Martin Martin, Gregorio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Martínez Gomara, Gabino |
Hornidura Komisariotza |
|
Martínez Gomara, Sixto |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Martinez Sempere, Enrique |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Martinez, Modesto |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Martinez/Martin Landrove, Mario |
Gerra Komisariotza, komandantea |
|
Martinez Magallon, Cesareo |
Milizianoa |
|
Megoya Gomez, Gonzalo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Mendizabal Echenique, Joaquín |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Mendizabal Perurena, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Mercero Yarza, Antonio |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Miner Echeverria, Jose Luis |
Garraio Komisariotza |
|
Minguez Nieto, Silvino |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Miralles, Nicolas |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Mocoroa, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Modrego Avila, Manuel |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Moncayo Martinez, Gabriel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Moulian Mendia, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Mugica Arizmendi, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Mugica, Gregorio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Muguruza Zubillaga, Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ogando Lopez de Gauna, Carmelo |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Olaizola Artola, Matias |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Olarra Urretavizcaya, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Olloquiegui Zabaleta, Gracian |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Olloquiegui Zulaica, Fernando |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Oraindi Amuchastegui, Maximo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ormazabal Lasa, Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ormazabal Lasa, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ormazabal Lasa, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ormazabal Lasa, Vicente |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Oroz, Fermin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Orradre del Cura, Jose |
Milizianoa |
|
Osambela Muneta, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Otamendi Olazaguirre, Juan |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Otamendi Celarain, Joaquin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Otaño Eizaguirre, Jose Joaquin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Otaño Eizaguirre, Jose Maria |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Pagola Iriarte, Pedro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Perez de Arrilucea Perez de Arrilucea, Ciriaco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Perez de Arrilucea Perez de Arrilucea, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Petriarena Olaciregui, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Placer Martinez de Lecea, Felix |
Gerra Komisariotza, komandantea |
|
Polo Ortiz de Urbina, Isidoro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Poza Granado, Juan |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Quevedo Ruiz, Jose Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Quintana, Felix |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Rodriguez Gibaja, Teofilo |
Hernaniko Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Rodriguez Hernandez, Felipe |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Romero, Rogelio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Rubio Martinez, Felipe |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Ruiz Azurmendi, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ruiz Azurmendi, Tiburcio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ruiz, Jose Maria |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sagarna Gurmendi, Ignacio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sagarna Gurmendi, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sagarna Gurmendi, Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Salinas Orradre, Ignacio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Salinas Orradre, Javier |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Salinas Palasa, Javier |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
San Jose Sanz, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
San Sebastian Echeverria, Augusto |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sanchiz Crespo, Carlos |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sanchiz Soto, Carlos |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sarasola Goenaga, Felipe |
Gerra Komisariotza, milizianoa, Milizia Popularrak |
|
Sarasola Goenaga, Tiburcio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sarriegui Larburu, Felipe |
Ordena Publikoa |
|
Sarriegui Larburu, Pedro |
Konfiskazioak |
|
Setien Cortajarena, Ignacio |
Ordena Publikoa |
|
Sevillano Idiazabal, Alejandro |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sevillano Idiazabal, Eusebio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sevillano Idiazabal, Jose Maria |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Sevillano Idiazabal, Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Tejada Ruiz, Juan |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Tolosa Salsamendi, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Torres Andonegui, Lorenzo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Turrientes Perez, Joaquin |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Ubide, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ugalde Garayalde, Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ugalde Olarra, Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ugarte Aguilera, Blas |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Ugarte Aguilera, Eusebio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Un individuo conocido por “Lirio” |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Uralde Martinez, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Uralde Rodriguez, Eladio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Uralde Rodriguez, Francisco |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Uranga Garmendia, Maximo |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Urquizu Odriozabala, Jose Ramon |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Velez Achucarro, Jose |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Vicente Zamarreño, Eugenio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Vidaurre Berasain, Castor |
Komunikazio, Informazio eta Propaganda Komisariotza |
|
Videgui Ocharte, Jose Luis |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Vila Yarza, Jose |
Lasarteko Defentsa Batzordea |
|
Vila Yarza, Jose |
Lasarteko Defentsa Batzordea, Hornidura Komisariotza |
|
Villalba Gonzalez, Santiago |
Gerra Komisariotzaren gidaria |
|
Villar Urrestarazu, Jose Joaquin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Yubero Martin, Mariano |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zabala Urroz, Pascual “Paskualtxo” |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zabaleta Arbide, Juan |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zaldua Vergara, Jose Maria |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zaldua Vergara, Juan Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zapiain Ataun, Jose |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zapiain Iraola, Fermin |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zapiain Portugal, Julian |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zubeldia Urrestarazu, Lucas |
Gerra Komisariotza, milizianoa eta fortifikazioak |
|
Zubeldia Urrestarazu, Marcos |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zubiarrain Ochotorena, Manuel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zubillaga Usabiaga, Hipolito |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Zubillaga Usabiaga, Juan |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Zubillaga Usabiaga, Martin |
Ordena Publikoa, zaintzak |
|
Zugasti Echeverria, Angel |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zugasti Echeverria, Jose Antonio |
Gerra Komisariotza, milizianoa |
|
Zugasti Sarasola, Jose |
Hornidura Komisariotza |
|
Zumeta San Miguel, Felix |
Automobilen konponketa |
Lan Komisariotzaren baitan gerra-ekoizpenean arituko ziren enpresak antolatu ziren, Komisariotzatik edota langile kontseilu baten bidez esku-hartutakoak. Hernaniren kasuan, bi enpresa aritu ziren komisariotza honen baitan: Santiago Carrero puntu-lanena eta Montes y Cia. ontze-lanena[125].
Hernaniko Hornidura Batzordeak ere hainbat egitasmo jarri zituen martxan herrian altxamenduaren hasieratik. Esaterako, aipatzekoa da Benefizentzia Etxean eta Mendia S. A. papertegian doako jantokiak ezarri ziren premia zuten familientzat. Hala nola, 1936ko abuztuan gutxienez 320 pertsona elikatu zituzten jantoki hauetan Hornidura Komisariotzaren bitartez. Elikagai eskasiari aurre egiteko fabriketan hornigaiak konfiskatu eta herritarrei kontzesioak egin zizkieten: esaterako, xaboia, lixiba, esnea, ogia eta oliba olioarenak. Era berean, herritarrek Defentsa Batzordearekin elkarlaguntzan aritu ziren: hernaniarrek manten bilketa burutu zuten miliziano eta gudarientzat. Guztira, 89 manta jaso zituzten Hernanin[126]. Ostera, milizianoentzako sukaldeak Hernaniko Ospitale Zibilean ezarri zituzten hasiera batean. Murua jauregia konfiskatu ostean, ordea, bertara lekualdatu zituzten[127].
3.1.3. Defentsa Batzordearen biolentzia gerra garaian
Altxamendu militarra gertatu zenetik Euskal Herrian Gerra Zibila amaitzen denera arte herri masek edota hauek osatutako antolakundeek hainbat ekintza biolento burutu zituzten. Barrusok (1998) hiru motatan banatzen du biolentzia hau: bat-batekoa, iraultzailea eta herritarra[128]. Hernanin ere halako ekintza batzuk gertatu ziren, eta baita honakoetan hernaniar batzuk hil edo atxilotu ere. Ekintza hauek probintzia hauen berezitasunean kokatu behar dira, lehen esan dugunez, aurretiko instituzioek haien ahalmenak galdu baitzituzten herri-antolaketa baten esku. Hernaniren kasuan, Defentsa Batzordeen aldian hainbat atxiloketa eta hilketa burutu ziren, baita hainbat konfiskazio, arpilaketa eta eraso ere.
Entzutetsua izan zen Pablo Morencos Cunchillosen kasua, Morencos ehun-lantegiko jabea eta herriko tradizionalista ezaguna zena. Defentsa Batzordeak haren eskopeta konfiskatzea agindu zuen, eta haren etxera jo zutenean Morencosek tiro eginez erantzun zuen. Ondorioz, herriko Guardia Zibilaren kuartelean atxilotu zuten. Hasiera batean Ondarretako kartzelan eduki zuten preso, eta fortifikazio lanetara bideratu zuten. Ondoren, Bilboko El Carmelo espetxera lekualdatu zuten. Euskadiko Herri Auzitegiak bere aurkako lege prozesua abiatu zuen, eta matxinadari laguntzea leporatuta 14 urte eta 8 hilabeteko zigorra ezarri zioten[129].
MILIZIANO EDOTA DEFENTSA BATZORDEEK HERNANIN HILDAKOAK EDOTA HERNANIARRAK
|
IZEN-ABIZENAK |
FILIAZIOA |
OHARRAK |
|
Yanguas Fernandez, German |
Karlista |
Donostiako Udaletxeko langilea. 1936ko irailaren 8ko gauean miliziano talde batek etxetik atera eta hil zuen[130]. 1939ko irailaren 25ean bere gorpua Donostiako Polloe hilerrira lekualdatu zuten: errepublikarrek hildako udal-langileen mausoleora. |
|
Ajarnaute Enrique, Eduardo |
|
1913ko azaroaren 3an Valladoliden jaioa eta Hernaniko bizilaguna. Getafen abiazio soldadua zen kabo mailarekin. 1936ko uztailaren 29an atxilotu zuen Aire Armadak kolpisten aldekoa zelako eta Madrilgo espetxe batean giltzapetu zuten. 1936ko azaroan espetxetik atera eta judizioz kanpo fusilatu zuten Eduardo anaierekin batera Paracuellos del Jaraman (Madril). |
|
Ajarnaute Enrique, Enrique |
|
1915eko otsailaren 15ean Valladoliden jaioa eta Hernaniko bizilaguna. Getafen abiazio soldadua zen. 1936ko uztailaren 29an atxilotu zuen Aire Armadak kolpisten aldekoa zelako eta Madrilgo espetxe batean giltzapetu zuten. 1936ko azaroan espetxetik atera eta judizioz kanpo fusilatu zuten Eduardo anaierekin batera Paracuellos del Jaraman (Madril). |
|
Arrieta Inchausti, Jesus |
|
20 urte zituen. 1936ko abuztuaren 29an hil zuten Tellerigain errepidean. Bere gorpua Hernaniko hilerrian lurperatu zuten. |
|
Barrenechea Azpeitia, Jose |
|
Nekazal guneetako udaltzaina. Milizianoak Hernani uzterakoan istilua izan zuen hauekin eta beraien atzetik joan zen Orioraino, bertan tiroketa bat eman zen non Jose Barrenecheak miliziano bat hil zuen eta gainontzekoek Jose hil zuten. |
|
Duran Velarde, Jose |
|
Hernaniko Guardia Zibilen sarjentua. Gipuzkoako Defentsa Batzordeak mobilizatu zuen eta milizianoen talde bateko buru izendatu zuten ere. 1936ko irailaren 6an, kolpisten aldekoa zelakoan etxera bidean zela miliziano batek hil zuen. |
|
Embid Tablares, Jose |
Eskuindarra, kolpisten aldekoa |
Epaitegiko idazkaria eta Guardia Zibileko teniente erretiratua. 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuten langileen aurkako errepresioan nabarmendu zen. 1936ko irailaren 8an miliziano talde batek etxetik atera eta Herminia Garcia emaztearekin batera tiroz hil zuen. |
|
Garcia Oroz, Herminia |
|
48 urte. Jose Embid epaitegiko idazkariaren emaztea. Senarraren bila milizianoak etxera joan zirenean, hau eramatea oztopatzen saiatu eta biak hil zituzten 1936ko irailaren 8an. |
|
Garate Ichaso-Asu, Miguel |
Tradizionalista |
Abokatu tradizionalista. Uztailaren 30ean Araluce anaiekin batera atxilotu zuten Urnietan. Ibilgailu batean sartu eta Donostiara bidean Galarretako aldapan geratu eta hil zuten. |
|
Humanes Diaz, Cecilio |
Falangista |
34 urte. Lasarteko hipodromoko zaldizkoa. Gauerdian etxetik atera eta hil zuten 1936ko abuztuaren 3an. |
|
Lacruz Romero, Mariano |
Erreketea |
Zaragozakoa, armada kolpistako kidea. Tolosatik Lasartera kotxez igaro ziren Donostia matxinoen esku zegoela pentsatuz irailaren 3an. Milizianoek Timoteo Marcellanekin batera lekuan bertan hil zuten. |
|
Marcellan Garcia, Timoteo |
Erreketea |
Merkataria, 62 urte. Armada kolpistako kidea. Tolosatik Lasartera kotxez igaro ziren Donostia matxinoen esku zegoela pentsatuz irailaren 3an. Mariano Lacruz erreketearekin batera lekuan bertan hil zituzten milizianoek. |
EUSKAL HERRIAN MILIZIANO EDOTA
DEFENTSA-BATZORDEEK HILDAKO HERNANIARRAK
|
IZEN-ABIZENAK |
FILIAZIOA |
OHARRAK |
|
Mercero Yarza, Ramon |
Anti-marxista |
30 urte. Michelin enpresako langileak kontratatzeko arduraduna zen. Langileekin errepublika garaian izandako gatazkengatik gerra hastean Amorebietara joan zen. Bertan zela miliziano talde batek identifikatu eta atzitu ostean Ondarretara eraman zuten preso. 1936ko irailaren 2an fusilatu zuten. |
DEFENTSA BATZORDEEK ATXILOTUTAKO HERNANIARRAK
|
IZEN-ABIZENAK |
FILIAZIOA |
OHARRAK |
|
Morencos Cunchillos, Pablo |
Tradizionalista |
Tradizionalista ezaguna Hernanin, alkate izango zen diktadura frankistan. Somateneko kidea Primo de Riveraren diktaduran. Defentsa Batzordearen aginduz Pabloren eskopeta konfiskatzera joan zirenean honek balkoitik tiro eginez erantzun zuen. Ondorioz, atxilotu eta hasiera batean Ondarretan eta gero Bilboko El Carmelo espetxean egon zen preso. Euskadiko Herri Auzitegiak estatu-kolpea babestu eta eskopetarekin tiro egiteagatik 14 urteko zigorra ezarri zion. Herriko Guardia Zibilak atxilotua eta alkate errepublikari notifikatua. |
|
Anchoriz Andres, Isidoro |
Monarkikoa |
Militar erretiratua zen. Defentsa Batzordeak bere etxea miatu zuenean fusil batzuk eta Espainiako bandera monarkiko bat aurkitu zituen ezkutatuak eta horregatik atxilotu zuten. Donostian egon zen preso hasiera batean baina Gipuzkoa ebakuatzeko deia egin zenean Bilbora lekualdatu zuten. Bertan, Euskadiko Herri Auzitegiek bere aurkako epaiketa bat burutu zuen. Bilbo armada kolpistak bereganatu arte egon zen preso. |
|
Aristi Eceiza, Pedro |
|
1902ko abenduaren 31n jaioa. Defentsa Batzordearen aginduz atxilotua, 1936ko abuztuaren 12an Ondarretan zegoen preso. |
|
Gorrochategui Miranda, Eugenio |
|
Ikasketak Madrilen egiten ari zen Gerra Zibila hastean. Hiri honetako La Latina auzoko defentsa batzordeak hainbat ikaslerekin batera atxilotu zuen faxista zela leporatu eta gero. Madrid, Alicante, Girona eta Bartzelonan egon zen preso, azken hau armada frankistak bereganatu zuen arte. |
|
Madina, Julian |
|
Hernaniko lehen alkate frankista izan zen. Etxebizitza eta komertzioko ondasunak konfiskatu zizkion Defentsa Batzordeak. |
|
Leal Hernandez, Nemesio |
Falangista |
Somateneko kidea Primo de Riveraren diktaduran. 1933an Falange Españolara afiliatu zen eta diktadura frankistan FET y de las JONS-eko (fET-JONS, aurrerantzean) burua izan zen Hernanin. |
|
Ezezaguna |
|
1936ko abuztuaren 28an Lasarteko Defentsa Batzordearen aginduz pertsona bat atxilotu zuten. Donostiara preso eraman zuten. 10 egunetara aske geratu zen. |
|
Izaguirre Beloqui, Ricardo |
|
Lasarteko Defentsa Batzordearen aginduz miliziano batzuek atxilotu zuten. |
|
Gallego Martin, Santiago |
|
Defentsa Batzordearen aginduz egon zen preso. Erregimen frankistan zehar FET-JONSeko kide izango zen eta errepublikar eta abertzaleen aurkako salaketak biltzen jardun zuen. |
|
Zabala Larburu, Domingo |
|
Errepublikan Urnietako Batzorde Karlistako lehendakaria, Agustin Zabalaren semea, Hernaniko milizianoek atxilotu zuten. |
|
Añibarro Seijo, Tomas |
Juventud Catolica |
Hernanin jaioa, Madrilen bizi zen. Añibarro Seijo sendia eskuindarra eta estatu-kolpearen aldekoa zen. Ondorioz David Añibarro aita, militarra, eta Tomas semea atxilotu egin zituzten. Tomas Armada Errepublikarraren alde borrokatzera behartu zuten. Bere burua mutilatu zuen eta ondorioz espetxeratu egin zuten. Bartzelona frankisten esku geratzean aske utzi zuten. |
|
Añibarro, David |
|
Militar eskuindarra, Tomas semearekin batera Madrilen atxilotu zuten. |
Ordena Publikoaren komisariotza izan zen, besteak beste, pertsona eskuindarren kontrolaz arduratzen zena. Hainbat herritarrek guardia zibikoak egin zituzten kontrol postuetan edota eraikin publikoetan. Komisariotza honetako gehienak nazionalistak izan ziren, eta Agustindarren komentuan ezarri zuten kuartela. Badirudi atxilotuak arkupe txikira, Birebendarren etxera eta, azkenik, Agustindarren komentura eraman zituztela. Esan bezala, EAJko kideak ziren atxilotuez arduratu eta babestu zituztenak, Ordena Publikoaren komisariotza osatzen zutenak.
Eraikin erlijiosoak babesteaz ere arduratu ziren hauek baina, hala ere, ezkertiarrek hainbat eraikinei su eman zieten: esaterako, Izpizua kaleko Juan Maria Larrea apaizaren etxeari, Navarra[131] —aurretik Ekainaren 2a— kaleko Irigoyen jaunarenari eta Perkaiztegiko. San Juan parrokia elizari su ematen ere saiatu ziren. Era berean, hainbat eskuindarrei lehengaiak konfiskatu edota komertzioak arpilatu zituzten. Ondorengo taula honetan adierazten dira Causa Generalean —frankistek burututako ikerketa— adierazten diren Defentsa Batzordeak herrian egindako ondasunen inguruko hainbat eraso.
HERNANIKO DEFENTSA BATZORDEAK BURUTUTAKO ONDASUNEN KONFISKAZIO, ARPILAKETA ETA ERASOAK
|
ABIZENA, IZENA |
GERTAKARIAREN DATA |
DATUAK |
|
Adarraga Gorrochategui, Luis |
1936/09/12a |
Komertzioa arpilatzea |
|
Amezua Uribeganecoa, Telesforo |
1936ko iraila |
Egur eta harri deposituaren arpilatzea |
|
Añorga Añorga, Teodoro |
1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean |
Komertzioa arpilatzea |
|
Arcelus Barcaiztegui, Marcelina |
1936/09ko lehen egunak |
Etxebizitza arpilatzea |
|
Azurza Zabalegui, Miguel |
1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean |
Komertzioa arpilatzea |
|
Barbe Yarza, Jose |
1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean |
Estanko bat, drogeria bat, taberna bat eta etxebizitza arpilatzea |
|
Berenguer Fuste, Damaso |
1936/09ko lehen egunak |
Etxebizitza arpilatzea |
|
Bermejo Ruiz, Jenaro |
1936/09ko lehen egunak |
Etxebizitza arpilatzea |
|
Echeverria Ustoa, Isabel [Zubillagaren alarguna] |
1936/09/12a |
Lehergailuen depositua arpilatzea, 35,000 pezetako kalteak |
|
Eliza katolikoa |
1936/09ko lehen egunak |
Parrokia/Eliza baten profanazioa, arma batekin tiro eginez |
|
Eliza katolikoa |
1936/09ko lehen egunak |
Parrokia/Elizari su emateko saiakera |
|
Eliza katolikoa |
1936/08/30etik 1936/09/10era bitartean |
Lasarteko Parrokia/Eliza arpilatzea |
|
Ez da jabea zehazten |
1936/09ko lehen egunak |
Likoreen depositu/almazen bat arpilatzea |
|
Garcia, Quirino-ren [alarguna] |
1936/09ko lehen egunak |
Etxebizitza arpilatzea |
|
Goenaga, Domingoren oinordekoak |
1936/09/12a |
Perkaiztegi kaleko 11 eta 13 zenbakietako etxeetako suteak |
|
Irigoyen Arruti, Doroteo |
1936/09/12a |
Nafarroa kaleko [Errepublikan Ekainak 2 kalea] 14 zenbakiko etxeko sutea |
|
Landaribar Arriola, Sandalio |
1936/09/12a |
Drogeria arpilatzea, 20,000 pezetako kalteak |
|
Larrea Olano, Jose Maria |
1936/09/12a |
Izpizua kaleko 3 zenbakiko etxeko ustea |
|
Loyarte Esnal, Adrian |
1936/09ko lehen egunak |
Industria baten arpilatzea |
|
Madina Muñoaga, Julian |
1936/09ko lehen egunak |
Etxebizitza eta komertzioaren arpilatzea |
|
Mercero, Saturnino |
1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean |
Taberna arpilatzea |
|
Nogues Arruti, Felix |
1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean |
Komertzioa arpilatzea |
|
Recondo Irazu, Rosendo [parrokoa] |
1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean |
Etxebizitza arpilatzea |
|
Santa Maria Ansa, Luis |
1936ko iraila |
Ordularien deposito baten arpilatzea |
|
Yarza Arregui, Ramon |
1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean |
Harategia arpilatzea |
|
Barrenechea Yurrita, Cecilia [Yurritaren alarguna] |
1936/08/30 - 1936/09/10 bitartean |
Jatetxea arpilatzea |
|
Pasiego |
|
Denda bat, milizianoek arpilatua |
|
Iturrioz Telleria, Isabel |
1936/09/12an |
Isabel Iturrioz eta honen familia bizi zen etxeari su eman |
|
Orayen, Joaquin |
|
Gasolina, pentsua eta hiru kamioi konfiskatzea |
DEFENTSA BATZORDEAK
UDALETXEARI
KONFISKATUTAKO ONDASUNAK
|
—Herriko armarria zuen zilarrezko hautestontzi bat, orlazko inskripzio batekin eta San Joan Bataiatzailearen irudiarekin. / Una urna electoral de plata con el escudo de armas de la localidad, con una inscripción en orla y la imagen de San Juan Bautista. —Underwood kopiagailu bat. / Una copiadora Underwood. —Smith Premier idazmakina bat, teklatu bikoitzekoa. / Una máquina de escribir Smith Premier, de doble teclado. |
3.1.4. Gipuzkoa hartzeko kanpaina eta Hernaniren okupazioa
Donostiako altxamendu saiakeraren lehen unetik Molaren egitasmoa izan zen Gipuzkoa konkistatu eta hiriburua hartzea. Izan ere, berak hartu baitzuen agintea errepublikari leial mantendu zitzaizkion Kantauriko probintzietan operazio militarrak egiteko. Hortaz, Molaren tropen aurrerakada azkar hasi zen Gipuzkoan. Nafarroatik hiru zutabe atera zien Gipuzkoarantz uztailaren erdialdean, Beorlegui, Cayuela eta Latorre komandanteek zuzendutakoak. Aurrez aipatu dugun Loyolako errendizioa gertatu zenean, uztailaren 28an, Beorleguiren zutabeak muga kontrolatzeko helburuz Irun aldera jo zuen, bertatik Donostiara hurbildu ahal izateko[132].
Bien bitartean, Cayuelaren eta, ondoren, Latorreren zutabeak hegoaldetik hasi ziren aurrerakadan. Modu horretan, abuztuaren 11rako Tolosa okupatu zuten eta Andoain hartzeko operazioak hasi zituzten. Latorre komandantea Berastegira mugitu zen eta Cayuelaren zutabea esker hegaletik mugitu zen. Une horretan, Buruntzako gaina lehen frontea bilakatu zen, gainera, aurreko asteetan milizianoek gotortu egin baitzuten. Hortaz, kolpisten helburua Buruntza-Santa Barbara-Oriamendi-Santiago Mendi defentsa lerroa haustea izango da. Buruntzan borrokan jardun zuten milizianoen artean Bala Roja konpainia nabarmendu zen, MAOC-eko miliziano komunistek osatua. Jesus Beguiristain Matesanz lasartearra izan zen haien burua Buruntzan.
Bitartean, abuztuaren 27an armada kolpistak Adarrako gainean kokatzea lortu zuen, Hernani kanoien jomugan kokatuz. Egun horietatik Aurrera artilleria bonbardaketak areagotu ziren, batez ere, Santa Barbara, Argindegi eta Goiz Eguzkin eraikitako gune gotortuen aurka. Egun hauetan ere, armada frankistaren Cervera itsasontziak Oriamendiko gotorlekuaren aurka egin zuen tiro itsasotik. Honek huts egin ostean jaurtigai batek Urumea kaleko etxe bat jo zuen, haur bat zaurituz.
Gutxira, gainera, Saseta defentsa sistemaren parte zen Belkoain mendia ere bereganatu zuten kolpistek. Honek Hernaniren aurkako setioa areagotu zuen eta, gainera, abiazio frankistaren erasoaldiak ere ugaritu ziren une honetatik aurrera. Hortaz, Lasarteko abiazio-zelaiko hegazkinak ez ziren gai izan hauei aurre egiteko. Abuztuaren 30an Urnietako erresistentzia gune nagusia zen Buruntzako gaina kolpisten esku erori zen. Egun batzuetako geldialdiaren ostean, Urnieta eta Hernani arteko Oztaran eta Lantegi auzoak borrokaren lehen lerro bilakatu ziren. Horren isla da Elutzetako harkaitzetan (Monte Torcido bezala ere ezagutua) gotortua zegoen CNTko miliziano talde batek prentsara igorritakoa:

“Monte Torcido”-ko kronika.
(Frente Popular, 1936-09-09koa).
Urnieta eroritakoan, aldiz, Santa Barbara eta Argindegiko gune gotortuak pasa ziren lehen fronte nagusi bilakatzera. Iraileko lehen egunetan Agierietako gainean borroka gogorrak burutu ziren. Ez ziren ere garrantzi gutxiagokoak izan Saordegi, Latxe eta Egurrola baserrietan gertatutakoak, non Argindegiko artilleriari esker kolpisten erasoaldia geratu baitzuten. Data bertsuetan, Hernanin milizianoen komandante jardun zuen Felix Placer Martinez de Leceak erori berri zen Urnietara razzia bat egin zuen, eta Udaletxean zintzilikatutako bandera frankista lapurtzea lortu zuen. Iraileko lehen egunetatik aurrera milizianoen gotorlekuen aurkako bonbardaketa etengabea hasi zen. Argindegiko taldean borrokatu zuten milizianoen burua Felix Sancho izan zen.
Data hauetan ere, Saroya kokalekuan (Irun) 25 miliziano hernaniar eta kolpisten arteko borroka eman zen, non Nicolas Domingo, Manuel Altolaguirre eta Luis Novales ezkertiarrak nabarmendu ziren. Bestalde, Hernani gero eta inguratuago zegoela ikusita, Donostiatik miliziano konpainiak gehigarriak bidali ziren. Esaterako, Meabe konpainiako milizianoak Santa Barbaran kokatu zituzten, eta beste hainbat konpainia Vaquero posiziora eta Bortolua-eneara.
Hernani zen Donostia hegoaldeko sarbidea eteten zuen azken erresistentzia gunea, eta gero eta garrantzia militar handiagoa hartu joan zen bi bandoentzat. Horrela, kolpistek etengabeko erasoaldiak burutu zituzten Hernani bereganatzeko helburuarekin. Inguruko baserriak baliatu zituzten horretarako. Borrokaldi horietako batean errekete talde batek Urnietako Saordegi baserria baliatu zuen erasoetako bat aurrera eramateko, etxean bizi zen sendia bertan zela. Santa Barbaratik jaurtitako kanoikada batek baserria jo zuen eta Antonia Peñagaricano 15 urteko gaztea hil eta Angeles ahizpa zauritu zituen leherketak.

Hernaniko milizianoak Saroya kokalekuan. (airmn).
Santa Barbarako eta Argindegiko artilleriak ezinbesteko funtzioa bete zuten kolpisten erasoaldien aurrean defendatzeko. Horren aurrean, milizien erresistentzia hausteko helburuarekin, Jose Iruretagoyena Solchaga koronel kolpistak ofentsiba handi bat prestatu zuen irailaren 6an. Horretarako, bi zutaberen erasoa antolatu zuen: bata Urnietako Aritzola baserritik abiatuko zen eta, besteak, Onddi mendia izango zuen jomuga.
Onddi mendian 400 soldaduko zutabe batek, mandoekin armamentu astuna eramanez, behetik gora erasoa abiatu zuen goizaldeko behe-lainoa baliatuz. Tontorraren defentsan 60 bat miliziano zeuden une horretan, Juan Jose Zaldua Vergara hernaniarraren agindupean. Lainoen eraginez ez ziren erasoaz azken unera arte jabetu, hala ere, gogor egin zieten aurreko asteetan eraikitako gotorlekuak baliatuz. Gune guzti hauek txarrantxaz inguratuak zeuden, eta kolpisten tropek —tartean Marokokoek— heuetaraino iristea lortu bazuten ere, ezin izan zituzten igaro. Horrela, erasoa geratu eta militarrak menditik egoztea lortu zuten milizianoek. Hildako ugari egon ziren armada frankistan. Milizianoen aldetik, Hernanira borrokara etorritako Aizarnazabalgo Carlos Lazcano milizianoa hil zen eta Ramon Iraola zauritu zuten.
Une berean, Aritzolatik errekete eta falangista talde batek erasoa abiatu zuen, baserritik bertatik metrailadore batekin tirokatzen zuten bitartean. Milizianoek, bitartean, Santa Barbarako artilleria baliatuz erasoa gelditu zuten. Ondoren, Meabe konpainiako milizianoek lubakiak gurutzatu eta kontraerasoa abiatu zuten, Aritzola baserria inguratu eta etsaiari ihes egitera behartuz. Erasoaldi honetan Hernaniko kaskoko hainbat eraikin kaltetu ziren, tartean, Udaletxea eta Eliza.
Une horretatik aurrera, estrategia aldaketa burutu zuen armada frankistak. Hernaniren defentsa sistemaren erresistentzia ikusita, hau ahultzeko —eta biztanleria zigortzeko— helburuarekin bonbardaketa sistematikoa abiatu zuen hurrengo egunetan. Horrela, gerra material gehiago eta modernoagoaren jabe zirela jakitun, Hernaniko defentsa sistema distantziatik higatzen saiatu ziren hurrengo egunetan.
Bitartean, milizianoak sistema berrantolatzen hasi ziren. Izan ere, Irun kolpisten esku erori zela eta zutabeak ekialdetik zetozela jakitun ziren eta material falta larria sumatzen baitzuten. Horregatik, Elutzetako harkaitzetako kokaguneak utzi behar izan zituzten eta ahulduak zeuden Santa Barbarako konpainiak ordezkatu. Bitartean, gainera, abuztuan jada abiatutako herritarren ebakuazio plana indartu zuten. Horrela, abuztuko azken egunetan eta irailean ehunka herritarrek herritik ihes egin behar izan zuten.
Egun bertsuetan, Argindegiko gun gotortutik ere kolpisten erasoaldi bat identifikatu zen: bi tanke edo ibilgailu-blindatuk eta katedun ibilgailu batek lagundua. Erasoak porrot egin zuen ordea, Argindegiko kanoien arduradun ziren artillariek ibilgailu batzuk indargabetzea lortu baitzuten. Hala ere, artilleria eta abiazio-erasoek beren eragina izan zuten: miliziano zein zibil ugari hil eta zauritu ziren. Gainera, gogor kolpatu zuten milizianoen defentsa sistema.
Irunetik Donostiara bidean zihoazen zutabe kolpistek jasanezina bilakatu zuten egoera. Honi gehitu behar zaio, milizianoek gero eta gerra material eskasia handiagoa zutela. Egoera hau baliatuz, irailaren 12an Santa Barbararen aurkako erasoaldi gogor bat abiatu zuten matxinatuek. Milizianoek ezin izan zioten egoerari aurre egin eta gotorlekua ebakuatu behar izan zuten. Bertako artilleria jaisteko ezintasunaren ondorioz, dinamitari asturiarrek aurrez desgaitu zuten. Orduan, milizianoak kaskora jaitsi eta erdigunearen eta Argindegiko defentsaz arduratu ziren, izan ere, herria ahal zuten denbora gehien mantentzeko agindua baitzuten. Hala, Donostia eta inguruko herriak ebakuatu ahal izateko. Hernaniko azken borroka hauetan, Argindegiko erresistentzia gunea defendatzen zebilela Gaspar Aldasoro hernaniarra hil zen.
Irailaren 12ko ilunabarrean azken milizianoek eta errefuxiatuek Hernani utzi eta Donostiarako bidea hartu zuten, bertatik, Zarautzera bideratuz zuzenean. Hala erori zen, hortaz, Hernaniko herria. Hitz hauekin deskribatu zuen JSU-ko Pablo Gimeno Garin hernaniarrak 1936ko abenduan:
“La defensa de Hernani, potente reducto defendido por tres fuertes, y un formidable atrincheramiento, de la cual mañana será día de hablar, se deja ante los crispados puños y las lágrimas de rabia de sus ardientes defensores por falta material...".
Era berean, hurrengo olerkia ere idazten du Pablo Gimenok dokumentu berean, beranduago, 1937ko ekainean ere Hernani Antifascista publikazioan agertuko dena “J. de H” siglapean —Juan de Hernani:
“Hernani preciosa
Villa querida, y vecina predilecta de Easo
Bello rincón en que nací y donde espero
Tras de mi humilde paso
Por trabajosa vida, cuando muero.
Cubrirme con tu tierra allá en mi fosa;
Tú has sido con mi Ideal y con mis padres
Fuente de vida, amor de mis amores.
En que luchas bien reñidas.
En que sufrí amarguísimos dolores,
Bálsamo curatriz de mis heridas...
Porque a ti consagré mi esfuerzo todo,
Engañador jamás, quizá engañado,
Acoge esta canción, pero de modo
Que el malo sea bueno;
Que el bueno sea en algo mejorado;
Que el luto de estos días
Perdure eternamente
Para la confusión de quienes en el cieno
De la barbarie se complacen;
Vengan sanas alegrías
A reanimar tu gente,
Alabando sin fin a los que el bien hacen;
Caigan tus opresores,
Y caigan como aquellos otros horrores
Que el vuelo del espíritu reprimen
Echemos toda la explotación y tiranía abajo;
Corramos tras la Justicia,
Porque ella es la victoria,
Y arriba siempre la bandera que se imprimen
AMOR y LIBERTAD, PAZ y TRABAJO[133]"
3.1.4.1. Hernaniren aurkako bonbardaketak
Gipuzkoaren aurkako kanpainaren baitan Hernanik 8 bonbardaketa inguru pairatu zituen eta hauei Lasarteren aurka egindako 6 gehitu behar zaizkie. Bonbardaketa batzuen helburua taktikoa zen: defentsa-sistemak haustekoa. Bestalde, defentsa-sistemaren erresistentzia ikusita hau ahuldu eta biztanleria zigortzeko bonbardaketa sistematikoak burutu zituen abiazio kolpistak.
Lehena abuztuaren 20an burutu zuten: bonbak Izquierda Republicana alderdiaren egoitzan, Euskal Miliziak biltzen zituen Agustindarren komentuan, milizianoentzako Odol ospitalean eta beste hainbat ospitaleren inguruetako baratzeetan erori ziren. Gainera, arratsaldean artilleria obus batzuk erori ziren ospitale inguruetan eta haur bat zauritu zuten. Hiru egunetara abiazio frankistak bigarren raid bat burutu zuen Hernaniko kaskoaren aurka hainbat bonba jaurtiz, honetan ez zen inor zauritu edo hil. Abuztuaren 25ean abiazio errepublikarrak hainbat eraso taktiko burutu zituen Hernaniko frontean. Abuztuaren 30ean, ostera, kolpisten abiazioak bonbardaketak burutu zituen Hernaniren inguruan Breguet Br. 19 batekin. Irailaren 1ean, hegazkinlari errepublikarrek berriro ere erasotu zuten Hernaniko frontean, kasu honetan, kolpisten kuartel nagusia suntsituz.
Irailaren 9koa izan zen Hernaniko herriak jasandako bonbardaketa gogorrena. Abiazio kolpistak herrigunean bonbardaketa burutu zuen biztanleria zibilaren aurka. Lasarten eta Hernanin jaurti zituzten bonbak, goizez eta arratsaldez. Hernanin, goizeko bonbardaketan Julio Lopez Valdivienso, Ignacio Azpitarte Berasategui eibartarra, Luis Azcunaga Madariaga eibartarra, Jose Aramburu hernaniarra, Mariano Yubero Martin hernaniarra, Pablo Fernandez Eceizabarraga hernaniarra eta Ignacio Recondo hernaniarra zauritu ziren. Arratsaldeko bonbardaketan, ordea, hiru hildako: Juan Fernandez Ugalde, Tomas Mendizabal Cortadi eta Bautista Amiama Sasiain[134], hirurak hernaniarrak. Era berean, hainbat zauritu egon ziren arratsaldean: Martin Azpiazu, Maria Miner Echaniz eta Nacaria Elicegui. Era berean, hainbat etxe suntsitu zituzten, Tiloen pasealekua, Goiz-Eguzki kalean edota Kardaberaz kalean.
Hegazkinak herrira hurbiltzen zirenean fabrikako adarrak eta elizako kanpaiak jotzen zituzten herritarrak babestu ahal izateko. Sirena jotzeko arduradunetako bat izan zen, esaterako, Leoncio Diez Domingo. Era berean, hainbat babesleku eraiki ziren Defentsa Batzordetik: bai etxeetako sotoetan zein tunelak eginez. Adibidez, Lizeaga auzoko Leoka etxea izan zen babeslekuetako bat. Urko Apaolazaren (2003) lanari jarraiki, Joxe Mari tabernako sotoa, Zapa kaleko eraikin bat edota Zaraguetaneko sotoa ere baliatu zituzten herritarrek bonbardaketen gordeleku gisa[135].
[103] Muñoz Bolaños, R., 2019.
[104] Aizpuru, M. (zuz.), 2007.
[105] Preston, P., 2006.
[106] Ibidem.
[107] Villar, P., 1996.
[108] Villar, P., ídem; Preston, P. ídem.
[109] De Pablo, S., 2006.
[110] Pascual Bonis, A., 1986, 131-143 orr.
[111] Palumbo, L. M., 2016.
[112] Ferrer Muñoz, M., 1996, 102 orr.
[113] Euzkadi, 1936ko uztailaren 19koa.
[114] Perez, C. A., 1998.
[115] Barruso, P., 1996a, 155-186 orr.; eta Barruso, P., 1996b.
[116] Barruso P., 1996a.
[117] HUA / AMH // A-1-49 (H47). Libro de actas del Ayuntamiento, 1936/01/11 - 1938/12/23.
[118] Taula hau Barruso, P., 1996b liburuan oinarrituta burutu da.
[119] Blas Zuleta, L., 1985.
[120] CDMH, sig. PS BILBAO 64 FELIX_GONZALEZ_TORMES; sig. PS BILBAO 64 ANTONIO_y_FELIX_GONZALEZ_TORMES.
[121] Rodriguez Oñatibia, A., 2019.
[122] CDMH, sig. PS_MADRID_2679_84.
[123] Ibidem.
[124] CDMH, sig. PS_BILBAO_64_ANTONIO_y_FELIX_GONZALEZ_TORMES.
[125] Barruso, P., 1996a.
[126] HUA / AMH // E-5-II-27/1. Guerra de 1936. Documentación (varia) desde la iniciación del Movimiento Nacional, hasta la liberación de Hernani, 1936.
[127] AIRMN, 129/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[128] Barruso, P., 1998, 259-268. orr.
[129] EAH / AHE // Atala, Procesos; Azpiatala; Causas seguidas a partir de sumarios incoados por el Juzgado Especial de Instrucción n° 3, en 1937; Signatura, T.P.E. 17/8 / Sección, Procesos; Subsección; Causas seguidas a partir de sumarios incoados por el Juzgado Especial de Instrucción n° 3, en 1937; Signatura, T.P.E. 17/8.
[130] HUA / AMH // E-5-II-27/4. Guerra de 1936. Relación(es) de asesinados en Hernani, 1937 - 1942 / 1958.
[131] Frankistek jarritako izena.
[132] Palumbo, L. M., 2016.
[133] CDMH, sig. PS_SANTANDER_D_Carp.26_Exp.3.
[134] Prentsan Bautista Unanue aipatzen dute, baina Bautista Amiama Sasiain izan zen hil zena.
[135] Apaolaza Avila, U., 2003.
