Urumea bailaran zehar
6
“ALMIDONES REMY”
ALMIDOI-FABRIKA
KOKAPENA
UDALERRIA: Hernani
KOORDENATUAK (U.T.M.): x 584255, y 4791565, z 9,66
IBAIA: Urumea ibaia
Hernaniko La Florida auzoan dagoen multzoa da, Hernaniko Iparraldeko muturrean. Eremura iristeko, herriko erdigunetik Ergobia auzora doan tokiko errepidea hartu behar da, Floridako Poligonoa zeharkatuz.
Elementu horren kokalekua erabat aldatuta dago Urumea ibaia urbanizatzeko eta kanalizatzeko duela urte gutxi egindako obren ondorioz. Industria-instalazioak eraitsi egin ziren, eta, horren ordez, egungo Zubiondo industrialdearen zati bat eraiki zen (Orvy eta Cerezuela Garraioak pabilioien inguruan).
DESKRIBAPENA
KONTSERBAZIO EGOERA: Desagertuta
BABESA: Babesik gabe
Antzinako Fabricas Remy, 5.A-ko industria-instalazioak Arbiza Portuko “La Urumea” irin-fabrika hornitzeko ubidearen eta FFCC geltokiaren artean zeuden, gaur egun Zubiondo industrialdeko pabiloi desberdinek okupatzen duten puntu batean. Gaur egun ez dago instalazioei buruzko ebidentziarik.
Fabrika, jatorrian, harlangaitzezko eta hormigoizko hormekin egindako zenbait eraikinek osatzen zuten. Eraikin horiek 4.120 m2 zituen oinplano angeluzuzeneko lursail bat hartzen zuten, bereziki nabarmenduz adreiluzko tximinia handi bat.
Bere ur hornidurarako, fabrikak, 1902an emandako aprobetxamendu hidrauliko bat zuen. Hari esker, 20 l/s-ko emaria zuzenean Urumea ibaitik eratortzen zen, “La Urumea” irin-fabrikako presatik 50 bat metro ur gora zegoen presa baten bidez. Bertatik, 60 metro inguruko luzera zuen hornidura-ubidea abiatzen zen, eta 2.300 m3 inguruko depositu batean husten zen. Handik, ponpa baten bidez igotzen zen ura industria-instalazioetara, eta, ondoren, aipatutako presatik gora itzultzen ziren urak[15]. Ura, nagusiki, fabrikako gela ezberdinak hozteko erabiltzen zen.
1994an instalazioak erabat eraitsi ziren eta gaur egungo industrialdea eraiki zen. Horrek, azkenean, instalazioen iraganeko ebidentzia guztiak ezabatu ditu.
DATU HISTORIKOAK
GARAIA: Garaikidea (1902/1994)
BESTE IZENAK:
Almidones Remy izenaz ezagutzen denari buruzko datuak XX. mendearen hasierakoak dira, 1902koak, hain zuzen ere. Une horretan, Belgikako Wygmael herrian egoitza duen Societe Anonyme de Usines Remy elkartearen Iberiar Penintsulako ordezkariak zenbait lursail erosiko ditu Hernaniko FFCC geltokitik gertu, Urumea ibaiaren ertzean (1901)[16]. Horretarako eta instalazioak eraikitzeko, 330.000 pezeta baino gehiago inbertitu ziren.
Enpresa filiala, bere homonimoa bezala, almidoia ekoizteko erabiltzen zen nagusiki, arroza, artoa eta manioc sustraiak prozesatuz, glutena eta zahia bereizteko azido batzuekin tratatzen zirenak. Hondakina animalientzako bazkarako erabiltzen zen, eta arrozaren proteina, berriz, mugaren beste aldeko industria farmazeutikora bideratzen zen (Catalan; Mugartegui 2017). 1935ean, fabrikak hogeita hamar langile inguru zituen, eta urtean 380 tona almidoi ekoizten zituen.
Instalazioek 1980ko hamarkadaren amaieran utzi zioten jarduerari, eta 1994an eraitsi zituzten behin betiko[17].
[15] GAO. JD-IT. 1.524-8.850 sorta.
[16] GPAH. III/4.048 sorta, 153 eta 154 zk., 738-755 orr. (1901.04.19); III/3.999 sorta, 325 zk. (1901.04.25); III/4.002 sorta, 539 zk. (1901.07.06).
[17] HUA. Administratiboa. 2.643/14 esp.
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren
gutxi gorabeherako kokapena
(ITURRIA: Geoeuskadi)
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren
kokapena (1954ko ortofotoa)
(ITURRIA: Geoeuskadi)
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren
gutxi gorabeherako kokapena
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren
instalazio ezberdinen argazkiak eraitsi aurretik (1994)
(ITURRIA: HUA)
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren
XX. mende hasierako argazkiak
(ITURRIA: Todocoleccion.net)
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren oinplanoak
bere instalazioekin (1910 eta 1994)
(ITURRIA: HUA)
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren
propagandarako kartela
“Almidones Remy” almidoi-fabrikaren
gutunen anagrama eta zigiluak
(ITURRIA: HUA)