Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014

 

gaiak

TXIRRITA IKUSI ZUTENEKOA

 

      Txirrita hiru aldiz ikusi nuen bertsotan: bitan Ereñozun eta bat Hirubidietan. Epelera ere etortzen zen tarteka tarteka, baina Epelen ez nuen sekula bertsotan ikusi.

[Antonio Zubiarrain]

 

      Nik bi aldiz ikusi nuen Txirrita Ereñozun: batean Paulo eta Saibururekin aritu zen kantuan. Beste urtean Telleri-Txiki, Errenteriakoarekin aritu ziren.

      Gai librean aritzen ziren. Ereñozuk kamio izkinan iturria zuen lehenago, aska bat bezala, koska batekin. Han jartzen zuten barrika bat eta handik bertsolari bat aritzen zen, kamio izkinatik, eta beste bertsolaria Txokolatenea etxetik.

[Antonio Zubiarrain]

 

      Tiloetan, bazen harrizko kiosko handi bat, eta han ikusia nago ni Txirrita kantatzen. Ereñozun eta han, bitan ikusi nuen nik Txirrita, hamabost egunen barruan. Sei urte nituen. Berriz ikusteko amorratzen nengoen, eta hil egin zen.

      Oraindik begitan daukat nola hasi zen Ereñozuko eliza frenteko etxe hartan. Bestea, Saiburu, eliza frentean zen. Ez zen orduan aparaturik (mikrofonorik), baina adierazten zuten. San Antonioak ziren, eta jendea biltzen zen entzutera.

      Tilosetako hartan baziren gehiago, lau bat bai, baina zein ez dakit. Jende asko biltzen zen entzuteko. San Joanetan kantatu zuen azken aldia zen, urte hartan bertan hil baitzen. Hortxe ikusi nuen Paulino Uzkudun. Hortza gorriekin, eta espalda zabalekin, ederra gizona. Beregatik aritu ziren, “kanpeon” eta esango zizkioten. Zilarrezko duroa bota omen zion Txirritari.

[Pedro Joxe Mujika ‘Anatx”]

 

      Amonak (Maria Antonia Rekalde) kontatzen zuenez, gaztea zela behin kalean pasa eta jende pila bat omen zegoen balkoira begira. Han ikusi omen zuen gizon buruhandi bat; Txirrita omen zen, horren irudia zeukan. Baina ez zuen aprezioz kontatzen eszena hura.

[Itziar Eizagirre]