Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014
 TXIRRITAREN HITZAK | GARAIKO BERTSOLARI HANDIEKIN | TXIRRITARENAK 

 

gaiak

GARAIKO BERTSOLARI HANDIEKIN

 

 

      Xenpelar bertsolaria 1869’garren urteko abenduaren 8’an il zan, ogei ta amalau urterekin. Txirritak, 1860’garren urteko abuztuaren 14’ean jaioa izanik, bederatzi urte zituan orduan. Ura ezagutzeko umeegia zala esango luke edozeiñek. Baiña etzan orrela izan. Onela kantatu omen zuan Txirritak Errenteri’n, 1931’garren urteko uztaillaren 24’ean, egun artan Xenpelar zanari egin zitzaion omenaldian:

 

Oraintxen dira iruroi bat urte

Xenpelar zana il zala,

bi bider beintzat ikusi nuen

txiki-txikia nintzala.

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

 

UDARREGI

 

      Udarregi bertsolaria, Juan Jose Alkain alegia, 1895’eko urriaren 2’an il zan, irurogei ta sei urte bete eta biaramonean. Aren illetan, Usurbil’en noski, elizkizuna bukatu eta amaiketakoa egin ondoren, bertso bana kantatu omen zuten iru bertsolari auek: Gaztelu, Txirrita eta Pello Errota. Txirritarena auxe izan omen zan:

 

Gizajua il zan da

sartu zuen lur-pian,

zañak eta ezurrak

alkarren artian;

asko sufritu zuen

bizi zan artian,

orain deskansa deilla

guztizko pakian,

gu ere juango gera

alako batian.

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

 

OTAÑOTARRAK

 

      Edozein bertsozalek dakianez, Zizurkil’ko Errekalde’tik bi bertsolari aundi sortu ziran: Jose Bernardo Otaño, osaba, eta Pedro Maria Otaño, illoba. Otaño’tar oiek Baria eta Baretarrak zuten izengoitia. Zazpi bertsolari Ernani’n bildu omen ziran; eta, beren otordu legea egin ondoren, kantu lanari ekin zioten. Zizurkil’ko Jose Bernardok izengoitia Baria omen zuan, eta Txirritari bertso au bota zion:

 

Joxe Bernardo ikasia da

atia zeñi iriki,

ta pamiliko buruzbidia

jarri nai luke egoki.

Mutil zintzoa nola zeran zu

nere alabak badaki,

gure etxera juan zaitez ta

biziko zera ederki.

 

      Txirritaren erantzuna au izan omen zan:

 

Zure alaba enpleatzeko

artu dituzu idiak,

orretarako biarko ditut

etxeko eskubidiak.

Terrenu oitan zabalduko’itut

zimaurrak eta kariak,

muturra atzera biarko ditek

inguru artan bariak.

 

      Beste batean, Txirrita Zizurkil’era joan eta leenbizi Jose Bernardoren alaba ikusi omen zuan, zelaian paotxa ebakitzen ari zala. Galdetu zion:

      — Aita non da?

      — Or da nonbait ere etxe aldean.

      Eta bertsoa bota omen zion Txirritak Jose Bernardo edo Baria’ren alabari:

 

Gauz bat esango dizut

modu ondraduan,

noski ez naiz asiko

emen endreduan.

Nunbait egongo zera

aldarte beruan,

gaur orla zabiltzanian

udako beruan,

ezta atsegin izango

zure inguruan.

 

      Eta Jose Bernardoren alabak erantzun au eman zion:

 

Arrazoi orrek badu

bere parezera,

konprendituko dezu

mutilla bazera.

Udarako beruaz

kejatzen al zera?

Lana ortan badezu

egiten atzera,

praille sartu ziñazke

komentu batera.

 

[Antonio Salaberria, Txirrita liburua]

 

Pedro Mari Otaño.

 

      Beste bertso auek, Txirrita’ren Testamentua liburuxkatik artuak ditugu. Ez dakigu aotik aora kantatuak ala paperean jarriak diran. Pedro Maria Otaño, 1898’garren urteko ilbeltzaren 26’an abiatu zan Ameriketara azkeneko aldiz, Pasaia’n ontzia arturik. Jende asko bildu omen zan ari azken agurra ematera. Txirrita ere bai, berak bertso auetan aditzera ematen duanez:

 

Ilbeltz illaren ogei ta seian

San Polikarpo eguna,

makiña bat jende Antxo aldera

pausua eman deguna,

Amerikara dijualako

gure Pedro Mari ona,

zierto dakin fameliatik

aita faltatzen zaiguna,

zeñek etzuen istimatuko

alako bizi-laguna?

Utzi dituzu leku zabalak,

utzi dituzu mendiyak,

utzi dituzu Españia’ko

anai ta lagun aundiyak;

zuri begira tristetu zaizkit

alai neuzkiyen begiyak;

oik nola diran bire luzian

korritzen duten zubiyak,

oraindik anbat gerta liteke

juntatutzia gu biyak.

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

      Pedro Maria Otaño Ameriketan il zan, 1910’garren urteko maiatzaren lan. Ordukoak dira Txirritaren beste iru bertso auek:

 

Emen zizurkildar bat

genduan gizona,

eskola aundikua ta

euskaldun zuzena;

Ameriketan urte

askuan izana,

Pedro Mari Otaño

zedukan izena,

amaika bertso polit

jarrita il zana.

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

Zizurkil’go seme bat,

esan dedan trazan,

euskera predikatzen

emen ibilli zan;

beti konpontzen giñan

adiskide gisan,

ez genduen beñere

asarrerik izan,

irugarren bisitan

Amerikan ill zan.

Zizurkil’go seme bat

ain gizon umilla,

euskaldun jakintsuna,

eskolaz abilla;

zenbait saio egiñak

lege zarren billa,

nik aginduta ezta

jaungoikuak illa,

zeruaren erdiyan

gertatu dedilla.

 

 

PELLO ERROTA

 

      Txirritak bertso au bota omen zion bein batean Pellori:

 

Zenbat platera beteta ekarri

ainbeste ustuta bialdu,

dudarik gabe gizon flakuak

jaten geiago bear du;

matrall-ezurrik gelditu gabe

pasatu dituk bi ordu,

amaika arroa egingo intzan

beti orrela jan bau.

 

[Jose Antonio Loinaz-Otaño, Txirrita liburua]

 

Iturria: http://meta.gipuzkoakultura.net

 

      Pellok:

 

Ari naizela, ari naizela,

or ikusten det Txirrita,

eta zein ez da arrituko gaur

gizon ori ikusita?

Dudarik gabe egiña dio

andregaiari bixita,

oso dotore etorri zaigu

bi alkandora jantzita.

 

      Eta Txirritak:

 

Auxen da lotsa eman didana

gizon artera sartuta,

edozer gauza esaten degu

edan tantokin poztuta;

bi alkandora ekarri ditut

bat eraztia aztuta,

Pellok bi nola jantziko ditu

bat bererikan eztu-ta?

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

      Bertso auek oso ezagunak dira Euskalerrian. Batzuek Andoain’en kantatuak dirala diote; beste batzuek, berriz, Goizueta’n. Txirrita goien omen zegoan, balkoian; eta Pello, berriz, bean, kalean. Eta onela kantatu zioten alkarri.

 

        Txirritak:

Bertso polit bat kantatuko det

balkoi ontatik kalera,

Pello Errota ikusi eta

nik artzen dedan kolera!

Astiasu’tik etorri eta

erronkan asi al zera?

Laixter uxatuko zaitut nik zu

jetxitzen banaiz or bera.

 

        Pellok:

Arrazoi batez ez dek egundo

ezagututzen pertsonik,

poliki xamar asi aiz baño

ez dek egingo gauz onik;

sekulan iñork etzidak esan

erronkosua naizenik,

balkoi ortatik ez dek jetxiko

ni uxatzeko gizonik.

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

      Pello Errota Ameriketan, Arjentina’n, ibili zala gauza jakiña da. Andik etorri eta bertso au bota zion Txirritak:

 

Lasaitasun gogorra

sartu da Konporta’n,

ondo biziko dira

Astiasu ortan;

lenago mixeriya

izana frankotan,

asko ekarri bearko

zuen tabakotan,

len besteri kenduak

ordaindutzekotan.

 

[Antonio Zavala, Txirrita liburua]

 

      Pello Errotak:

 

Bertatikan egingo

nuke apustua

Txirrita nere alabarekin

ezkontzia litzake nere gustua.

 

      Eta Pello Errotaren alaba haur egina izan, Fraisoron, eta Frantziara eramana diximuluan. Eta Txirritak:

 

Adizu Pello aitu bihazu

nere ahotik epela

bestek esanda enteratu naiz

ezer ez nakin bestela

zure alabak’e izan behar du

irikitzen dan kartzela

zure alaba hoi dontzella egongo

da nere ama bezela.

 

[Antonio Zubiarrain]

 

 TXIRRITAREN HITZAK | GARAIKO BERTSOLARI HANDIEKIN | TXIRRITARENAK