Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
1936ko udazkena Gipuzkoan
Mikel Aizpuru (Director) / Urko Apaolaza
Jesús Mari Gómez / Jon Ordiozola, 2007

 

VIII.
ERREPRESIOA HERNANIKO
HERRITARREN AURKA

 

 

Hernani Bigarren Errepublikan:
bi gizarteren arteko talka

 

      1931. urtean, kanpoan ez ezik, Hernanin ere ez zen batere giro. Herriak lan-krisi gordina bizi zuen eta sentipen hori ez zen II. Errepublika guztian uxatu. Herriko egoera gorabeheratsuak langile bat baino gehiago sindikatuetan afiliatzera bultzatu zuen, baina lehenagotik ere sindikalismoa bere bidea ereiten hasia zen: 1921 etik aurrera herriko paper-fabriketako zenbait langile UGTra afiliatzen hasi baitziren. Beste batzuk, aldiz, sindikatu katolikoetan eta Euzko Langilleen Alkartasunean. Lan-giroa batere ona ez zenez, langabeziari aurre egiteko lan-poltsa bat jarri zuen abian udalak. Besteak beste, bide-konponketak bultzatu zituen; herriko langabetuek zerbaitetan bederen lan egitea zuen xede neurri horrek.

      Urte horretako maiatzean, herriko adreilu-fabrikak lau egunetara murriztu zuen lan-astea. Egoera berbera bizi izan zuen Cerámica de Arístegui lantegiak ere. Larru onduak egiten ziren “La Perfecta’’ fabrika, berriz, Fernando Montes enpresaburuak alokairuan hartu eta Gerra Zibila bitartean ustiatu zuen. Gero, Montesen semeek beren gain hartu zuten lantegia, jada, eraikinaren erabateko nagusi modura. Garaiko krisiaren ondorioz lantegi horrek ere arazo piloa izan zuen: lanegunak murriztu egin zituen eta 1931n lantegia ixteko zorian egon zen. Lau urteren buruan, 1935eko maiatzean, berriz ere fabrikak ateak berehala itxiko zituela zabaldu arren, elkartze-formula bati esker, itxiera saihestu zuen. Ez hori bakarrik, Gerra Zibilarekin batera, gerra-industrian aritu zen bitartean, bere goren goraldia izan zuen.

 

 

Hemen da Errepublika

 

      Apirila politikoki beroa izan zen. Hilaren 12an, Espainian, udal-hauteskundeak egin ziren eta partidu errepublikanoek emaitza bikainak erdietsi zituzten. Bederatzi probintziatako hiriburuetan izan ezik, gainontzeko guztietan ezkerrak lortu zituen alkatetzak. Apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen. Alfontso XIII.a erregeak Espainiatik hanka egin orduko, behin-behineko gobernua eratu zen, errepublikarra: Niceto Alcalá Zamorak hartu zuen bere gain gobernuaren buruzagitza.

      Hernanin, Gipuzkoako beste herri askotako moduan, hauteskunderik ez zen egin, astebete lehenago alderdi nagusiak ados jarri eta hauteskunde-legearen 29. artikuluaz baliatuz, beraien artean banatu zituztelako aukeratu beharreko zinegotzi-postuak. Era horretan, udal berria 4 jeltzale, 4 errepublikar-sozialista (Conjunción Republicano-Socialistako kideak) eta 5 independentez osatuta gelditu zen. Azken horiek eskuinekoak izan arren (Errepublika aurreko alderdi dinastikoen ondorengoak), behin baino gehiagotan egin zuten bat errepublikar-sozialistekin. Julio Ubarretxena Iraola independentea izan zen alkate berria eta 1933ko urtarrilaren 26ra arte iraun zuen karguan.

      Errepublika indarrean jarri eta bi egunetara, jaiegun izendatu zen apirilaren 16a, eta udal-hauteskundeetatik irtendako erregimenari ongietorria emateko, manifestazio bat antolatu zen herrian zehar. Ez zen ereserkirik falta izan, Internazionala , “Himno de Riego”, “Marsellesa” eta “Hernaniko himnoa” kantatu baitziren.

      Apirilaren 18an, udaletxean ezohiko bilkura egin zen. Bildutakoek, Ubarretxena alkate aukeratzeaz gain, José Beroitz izendatu zuten lehen alkateorde, bigarrena, berriz, Miguel Toledo. Síndico propietarioa, Ramón Liceaga; ordezkoa, Tomás Illarramendi eta ikuskatzailea, Segundo Sagarna. Bide batez, Lasarte eta Ereñozu auzoetako alkateak, José María San José eta José María Liceaga zinegotziak izendatzea onetsi zuen alkateak. Bildutakoek udaleko hilera arruntak asteazkenetan, arratsaldeko sei eta erdietan egitea ere adostu zuten. Bilkuran zehar, gutxiengo conjuncionistu-ren proposamenez, Errepublikarekin bat egin eta behin-behineko Gobernuko presidenteari idatzi bat bidaltzea onartu zen. Gero gutxiengo abertzaleak mozioa aurkeztu zuen Euskal Herriaren lehen autodeterminazio ekintza modura.

 

      En este momento histórico en que ha desaparecido el régimen destructor de nuestra libertad política como nación, ante el hecho de la nueva estructuración del Estado español, la minoría nacionalista vasca del Ayuntamiento de Hernani después de afirmar los derechos naturales o históricos que como tal nación corresponden reclama como primer acto de autodeterminación del País Vasco, la reclamación de la República Vasca confederada con las demás Repúblicas Ibéricas[193].

 

      Apirilaren 22an, udalak, Plaza Nagusia izenaren ordez, Errepublikaren plaza izena jartzea ebatzi zuen. Alfontso XIII.a kaleak, garai bateko Kale Nagusia izena berreskuratu zuen; baita plaketako idatziak euskaraz eta gaztelaniaz ipintzea ere onetsi zen. Zazpi egunen buruan, 29an, udalbatzak, udaletxerako eta eskola publikoetarako bandera eta oihal zintzilikari nazional berriak erosteko baimena eman zuen. Baita Lasarten haur-eskola bat zabaltzeko baimena eta nekazaritza-guneetan neska-mutilentzat beste bi eraikitzekoa ere. Era berean, udalak zituen arazoen zerrenda Gobernu Zibilera bidaltzea onetsi zen. Maiatzeko lehen batzarrean, aldiz, ez zen aintzakotzat hartu Portu auzoaren izena, Errepublikaren auzoa izenaz aldatzeko ahalegina. Osoko bilkurako erabakien artean, beste bi bereziki esanguratsuak izan ziren. Bata, Instrukzio Publikoko ministroari, mezu baten bidez, Katalunian elebitasuna onartzen zuen dekretuagatik zorionak eman eta kontzesioa Euskal Herrira ere hedatzeko eskaria egitea. Astebeteren buruan egin zen hurrengo bileran, Instrukzio Publikoetako Ministeriotik bidalitako telegrama jaso izana aktan idatzita geratu zen.

 

 

Estatutua

 

      Maiatzeko batzarraren bigarren erabakia Euskal Estatutua idazteko, Donostiako udalari probintzia guztia biltzeko eskaera luzatzea izan zen. Eskaera ez zen hiriburuko zinegotzien gustukoa izan. Donostiako udalari eginiko gonbita hiriburuko udalak ez zuenez abian jarri, maiatzaren 20ko bilkuran, hain zuzen, zera adierazi zuten:

 

      Estimando que el trámite dilatorio de aquel Ayuntamiento no es compatible con la urgencia del estudio del asunto, adherirse al proyecto de la Asamblea de Municipios que patrocinan los alcaldes de Azpeitia, Vergara, Zumaya y Andoain para discutir y aprobar el Estatuto guipuzcoano; adherirse, asimismo, a la Asamblea de todos los Ayuntamientos del País Vasco, para acoplar el Estatuto Provincial al general del País, que debe ser presentado a las Cortes Constituyentes; mostrar su adhesión a la Comisión de los expresados alcaldes para la labor preliminar, hasta que la Asamblea o Junta general guipuzcoana constituya una Comisión permanente oficial.

 

      Ildo berean, Estatutuaren egitasmoaren prokuradore lanetarako, Miguel Toledo zinegotzia aukeratu zuten herriaren ordezkari.

      Gutxiengo conjuncionistak proposatutako erabaki bat ere onartu zuen udalbatzak: 1931ko ekainaren 2an, eguerdiko hamabi eta erdietan, Plaza Nagusia zena Errepublikarena bihurtzeko oroitarria ipintzeko ekitaldiarekin bat egitea. Egun txarra ateraz gero, bazkarirako udaletxeko harrera-gela lagatzeko eskaera ere ontzat hartu izan zen. Egun horretan, bandek, arauzko eran, diana, kontzertua eta dantzagarriak arratsalde eta gauean jo zitzaten ere eskatu zuten.

 

 

Euzko Etxea, euskara, hauteskundeak...

 

      Udalak bizi zuen giro berria Hernaniko kaleetan ere igartzen zen. Eztabaida politikoak aurreko urteetan izan ez zuen garrantzia hartu zuen herrian eta ia-ia ekintza guztiak zipriztindu zituen. Bilakaera horretan berebiziko garrantzia izan zuten alderdiek egindako ahaleginek beraien jarraitzaileak biltzeko eta antolatzeko, Primo de Riveraren diktadurak eragindako etenduraren ondoren. Era horretan, 1931ko maiatzean, Euzko Etxea elkarte abertzaleak zuzendaritza berria aukeratu zuen. Honela geratu zen osatuta: presidentea, Hipólito Zubillaga; diruzaina, Bonifacio Arbela; Hipólito Setien, idazkaria; batzordekideak, Ángel Beristain, Alejandro Guerra eta Severo Aramburu. Zuzendaritza berriak “Jaungoikoa eta Lege Zarrak” leloaren alde lan egiteko asmoa azaldu zuen. Partaideak gazte eta ekintzaileak zirenez, abertzaleek beraiengandik gauza handiak espero zituztela idatzi zuen herriko korrespontsalak: «Zuzendaritza-batzordekide berriak irrikaz Jaungoikoa (bera gabe ez gara ezer) eta gure Euzkadi maitearen alde lan egitera animatzen ditu». Eskuineko beste taldeek arazo gehiago izan zituzten beraien kideak biltzeko, eta ez zen egon karlista edota Unión Regionalista Guipuzcoana-ko egoitzarik Hernanin, nahiz eta zenbait jarraitzaile izan. Kultura- eta aisialdi-elkarteak izan ziren beraien bilguneak. Euzko Abertzale Ekintza (ANV) jelkideen zatiketa laikoak izan zuen jarraitzaile-talde bat herrian, baina ez zuen hauteskundeetan babes handirik izan, % 1en azpitik 1933an.

      Ezkerreko taldeek antolaketa sendoagoa zuten, Berrezarkuntza-garaiko zatiketak jarraitzen bazuen ere, oraingo honetan sozialistek errepublikar hutsek baino arrakasta nabarmenagoa izan zuten. Lehenengo hilabeteetan, dena den, jokabide desberdinak zehaztu eta nabarmendu aurretik, elkarrekin aritu ziren eta horrela egin zuten 1931 eta 1936ko hauteskunde orokorretan. Errepublikarrek ez zuten indar nahiko Espainian eta Gipuzkoan bertan zegoen alderdi-sakabanaketan murgiltzeko, eta elkartuta jarraitu zuten. 1934ra arte itxaron behar dugu, alderdi errepublikar baten egitura antolatzeko Hernanin, Izquierda Republicana alderdiarena, hain zuzen. Talde horren sorreran aurreko urteko hauteskundeetan jasotako porrotaren arrastoak daude, baita beste talde errepublikar batzuen (erradikalak bereziki) eskuin aldera egindako bira ere. Ordura arte Centro Republicano elkartea izan zen beraien bilgune nagusia. Sozialistek 1931ko bigarren seihilabetean sortu zuten beraien lehenengo agrupazioa Hernanin, aurreko garaietan sindikatua baino ez baitzuten sortu. 1932an 18 bat lagun biltzen zituen elkarte nagusiarekin batera Gaztedi Sozialista ere sortu zen, 15 eta 35 urte bitarteko neska-mutilek biltzeko asmoarekin. Talde Artistiko bat ere antolatu zuten gaubeilak egiteko. Komunistek ere bazuten beren antolakuntza. Ideal Zineman egindako mitin batean, herrian gune komunista bat eraikitzea proposatu zen 1931ko azaroan, baina oihartzun txikiarekin; 22 boto baino ez zituzten lortu 1933an (Rodríguez Ranz, 1994).

      Hurrengo urteetan, erakunde horiek, ezkerrekoek zein eskuinekoek makina bat ekitaldi antolatu zituzten, batzuk barrura begira, hitzaldiak eta gaubeilak lekuko, besteak kanpora begira, antzerki, mitin, kirol-saio eta dantzaldiak besteak beste; horien guztien eraginez, giro berri, bizi eta gatazkatsua heldu zen herriko egunerokotasunera.

      Eztabaida politikoak arlo ugari hartu zuen bere menpe. Irakaskuntzak, adibidez, eman zuen zeresanik 1931n. Ordurako, euskara zela eta, euskaldunei nolabaiteko ezinegona antzematen zitzaien.

 

      Oraiñ egin dutena lotsagarria da, baserri ikastoletako irakasle buru (ikuskatzailea) euskara ez dakin bat, Oloriz andrea aukeratu dute. Emakume ona izango da, ta bear bada jakintsua, ez diot ezer kentzen, baña orren eginkizuna ongi betetzeko, euskara naita’ezkoa zen. ¡Gero ikasiko omen du, ala bearko!

 

      Bidenabar, Miner eta Martikorena andereñoek eskola-politika errepublikarrak ezarritako herriko gau-eskolen ardura hartu zuten herrian. Ikasle gehienak, baserritarrak ziren, hots, nekazaritza-guneetako gazteak. Era berean, abuztuaren amaieran, Donostiako Salón Novedadesen, Bilingüismo escolar, castellano-euskeldun izenpean kongresu jendetsua egin zen: parte hartzaileak laurehundik gora izan ziren. Ez ziren haiek euskararen alde egindako azalpen bakarrak. 1932ko abuztuan, adibidez, Aur Eguna eta Olerti Eguna antolatu zituen Euskaltzaleak erakundeak Hernaniko Xalaparta eta Zintzotasuna elkarteetan, udalaren eta beste elkarte batzuen babesean. Bertan, besteak beste, Agustin Iturriaga pedagogoaren lana goraipatu zen. Eztabaida politikoaren baitan, euskara deman aritzeko lanabesa ere izan zen. «Erdara erabiltzen badugu pozez eta atseginez izango dira gure Aberriaren etsaiak» adierazpenak, edo antzekoak, maiztasunez erabili zituzten abertzaleek ezkertiarrak zirikatzeko.

      1931ko ekainaren 28ko hauteskunde orokorren atarian, ez zen ika-mika faltarik izan Hernanin. Zeresan handiko hauteskundeak izan ziren eta ezkertiarrak eta abertzaleak elkarri hordagoka aritu ziren herrian.

 

      Gaurko auteskundeak ardura aundikoak dira euskaldunentzat, or dabiltza ezkertarrak gezurra dariotela, batzuk oletan, bertako langiliak bere alde biurtu nairik, onian ez bada, zitalkeria azalduaz, baserritan berriz, gezur biribilak esanez, laster berak bizi dirán etxe, ta antolatzen dituzten lurren jabe egingo dirala, baldin ezkerrari ematen badiote autarkia edo botua agintza oiek ezin bete litezke ori edozeñek daki, burua bere tokian daukanak beintzat bai. (...) Igandean gizon ta euskaldun ona zaren lez, azaldu zaite, gero damutu, ta umetxoak bezala negar egin gabe. (...) Elizkoya altzera; badakizu ze bota eman bear dezun. Euskalduna bazera, Euskal erria maite badezu, artu eramantzazu zure lagunak ere.

 

      Erreguek ez zuten oihartzun askorik izan, Gorteetarako diputatuen hauteskundeetan ezkerra nagusitu baitzen Hernanin, garai berriak ekarri zuen birmoldaketaren lekuko nabarmena (Apaolaza, 2003):

 

Justo Garate

Euzko Abertzale Ekintza

733 boto

Juan Usabiaga

Eskuin Errepublikarra

733 boto

Enrique de Francisco

Sozialista

732 boto

José María Amilibia

Unión Republicana

729 boto

Jesús María Leizaola

Abertzalea

518 boto

Antonio Pildain

Integrista

518 boto

Rafael Picavea

Independentea

517 boto

Julio Urquijo

Tradizionalista

516 boto

 

      Irailean, muga konstituzionalak gainditzen zituela argudiatuz, Euskal Estatutu proiektua atzera bota zen Espainiako Gorteetan. Handik lasterrera, aldiz, emakumeak ederki poztu ziren. Urriaren 1ean, 161 aldeko botorekineta 121 aurka, hau da, 40 boto eskasengatik, Kongresuak emakumeari boto-eskubidea eman zion.

      Estatutuaren eztabaidarekin batera, erlijio-kontuek garrantzi handia zuten eztabaida politikoan, 1932ko herriko udal aurrekontuak eztabaidatu zirenean, adibidez. Aurrekontuetan parrokia laguntzeko diru-kopuru bat aurreikusten bazen ere, herriak bizi zituen lan-arazoak ahantzi ezinda, bi aldiz pentsatu zuen udalbatzak azken erabakia. Aldi berean, 1931. urteko azken txanpan, abenduaren 9an, Konstituzio Errepublikarra onartu zuten Gorteek. Estatua laikoa zela zioela lege nagusiak kontuan izanda eta udalak edozein ‘sekta’ erlijiosori sosik emango ez ziola erabaki ondoren, Eliza Katolikoa laguntzarik gabe geratu zen. Hil hartan bertan, udal hilerrian, katolikoen eta ez-katolikoen hobien arteko banaketa-horma eraitsi zen. Erabaki horiek zalaparta asko sortu zuten gehiengo eliztar handia zuen herrian. Datuak zuzenak baldm badira, 1935eko martxoan antolatutako gogo-jardunen ondoren izandako jaunartzeak honako hauek izan ziren 6.200 lagun zituen herrian:

 

      Ostegunian, aurtxoak, laureundik gora. Ostiralian, neskatxak, bosteundik gora. Larunbatean, emakume ezkonduak, zazpireundik gora. Igandean, gizasemeak, mila seieundik gora. Guztira lau egunian, iru mila fededunetik gora Jauna artu dute.

 

      1932ko otsailean, aldiz, beste erabaki esanguratsu bat hartu zuen udalak: eskoletatik gurutzeak eta Udaletxetik Jesusen Bihotza kentzea. Ostiral Santuan, gobernu-baimena izanda ere, ez zen prozesiorik izan herrian. Giro horretan, maiatzean, José Ariztimuño Aitzol jario handiko hizlariak goizeko hamarretan meza nagusia eman zien herriko zenbait emakumeri. Arratsaldean, Arrosario Santua errezatu ondoren, Zintzotasuna aretoan (Elkano eta Izpizua kaleek bat egiten duten eraikinean zegoen), Maria Luisa Oñatibia Emakume Abertzale Batzako presidenteak hitzaldia eskaini zuen. Gurutze Santua izan zen gaia. Gero bost eta erdietan, Euzko Langilleen Alkartasuneko «el indiscutible conferenciante y gran sociólogo, alma y vida de la ‘Solidaridad de Obreros Vascos’», Aitzol, gai sozial baten inguruan mintzatu zitzaien herriko emakumeei.

 

 

Ekaitza

 

      Langabeziak jarraitu zuen hernaniar askoren buruhauste nagusia izaten 1932an eta, egoera politikoarekin batera, hilabeteek aurrera egin ahala, giroa are gehiago nahasi zen. Soldatapekoen diru-sarrerek beherantz egin zutelako kezkaturik, eta langile-krisiari aurre egiteko (herrian egin beharreko konponketak areagotzea zen irtenbide bat), Langile Elkarteen Tokiko Federazioak luzatutako eskaera aztertzea onartu zuen udalak. Floridako auzoari Pablo Iglesias izena jartzeko eskaria, aldiz, ez zen aintzat hartua.

      Ekainean, bizi-bizia izan zen Estatutuaren aldeko kanpaina Hernanin. Baita Lasarten ere. Hamaika bazterretan azaldu ziren autonomia-egitasmoa zela-eta pintadak. Edozein aitzakia zilegi zen ezkertiarren eta abertzaleen arteko liskarrak areagotzeko, eta prentsan nahiko maiz agertu ziren bien arteko eztenkadak. Astigarragako gizaseme batek, Arrapazak goitizenarekin, gutun bat idatzi zuen Estatutua hizpide, errepublikarrak zirikatuz:

 

      Oyek egiten dute ba erderaz negar egin eta euskaraz jan. Eta orí igiten ere jakin egin bear da. Guk euskotarrak ez degu orren azal gogorra. (...) Ezkertiarrak zergatik aurka juan diráa? Estatutoa “separatista” delako? “Katolikoa” delako? Ez mila bider, ez. Zer gatik ba? Garestia delako Españarentzat. (...). Oyen tartean gertatu daña auxe da. Amar bat lagun kendu oyetatik, eta ez dakite zer den estatutoa, ez dute ba irakurri eta egin ba dute ere, ez dute ulertu.

 

      Politikaren burrunba ez zen txikia Hernanin, baina naturak ere bere protagonismoa aldarrikatu zuen uztailean. Ekaitz batek botatako 50 eta 60 gramoko harri koskorrek kalte handiak eragin zituzten zelaidietan: larre bat baino gehiago hondatuta geratu zen.

 

 

Jai aberkoia

 

      Giro horretan, abertzaletasunak indar handia hartu zuen Hernanin, eta bera izan zen talderik dinamikoena indar politikoen artean. Gaur egunean ez bezala, bere jarduerak ekintza politikoak eta aisialdia elkartzen zituen. Horren adibide dugu 1932ko bailaren 25ean, Emakume Abertzale Batza, Mendigoizale eta Euzko Gaztetxo Batzaren ikurrinen onespena aprobetxatuz, antolatu zuten “jai aberkoia”. Eta ekitaldiak oihartzun handia izan zezan ez zuten ahalegin gutxi egin: «Abertzale izena duenik ez dedila gelditu egun orretan Ernanira etorri gabe, emengo areriyo ezkertarrai erakusteko abertzaletasunaren indarra».

      Era horretako adierazpenak maiz irakurri ziren ospakizunaren eguna heldu bitartean. Halere, jaiak izan zuen konpetentziarik; Lasarten, egun berean urtero ospatzen zen eusko erromeriak jendea kenduko ote zion kezka zabaldu baitzen antolatzaileen artean.

      Batek:

 

      Zer edo zer kenduko dionik ez det esaten bañan Ernani orren abertzaletasunaren bearrean arkitzen dan ezkero ¿ez al dute ezagutuko, batez ere, abertzale zintzoak diranak, bear bearrezkua dala egun orretan (herrira) etortzea?

 

      Besteak:

 

      Guk ere lan pixka egin bear degu, gure lagun eta adixkide abertzale ez diranak eramateko, batez ere, baserritar eta langile artian itzaldi aberkoi aiek entzun ditzaten, Jaingoikua eta Lege zarraren alde, bear aundiya daukan Ernani ontan.

 

      Parte hartzeko gonbitak ez zuten etenik izan. «Abertzaleak, euzkotarrak, igandean denak Hernanira» eslogana maiz errepikatu zen, baita «abertzaletasunaren egun handia» izango zelako adierazpena ere. «Abertzaletasunak indar gutxi daukan errira etorri bear dezu, JEL azia zabaltzea gero igali ugari jaso nai badegu».

      Abertzaletasuna eta Euzko Langilleen Alkartasuna zer eta zertarako ziren azaltzeko antolatu ziren hitzaldiak entzuteko deia ere egin zitzaion jendeari. Euskaldunak, Euzko Langilleen Alkartasunean izenpetubak (afiliatuak) egon behar zutela azpimarratu zuten bultzatzaileek behin eta berriz. Baina ekitaldiari itzal handi samarra atera zitzaionez, aurre egiteko ahaleginak areagotu egin zituzten bultzatzaileek.

 

      Lasarte auzoan eusko erromeya omen da. Baita Ernanin ere. Baña emen euskotar erromeri jatorra. Eusko abertzale erromeya. Zumarrako trikitixa, Usurbilko dultziñeroak eta Ernaniko txistulariekin. 24 urte banitu nik ere zer irrintzi oju ta dantza egingo nituzke.

 

      Gipuzkoako herri guztietako abertzaleei luzatu zitzaien deia, baina abertzale sutsuek, batik bat, Tolosako eta Irungo abertzaleek huts egin ez zezaten erreguka aritu ziren:

 

      Ernani’k zuen jai etarako erantzun duen bezela ziur gaude zubek ere berdin erantzungo diozutela gure deiari.

      Abertzaletasunaren bear-bearrian arkitzen da, Ernanin. Ezkertarrak dauzkagu nagusi. Euskotar zintzo, Jaungoikoa ta Lege Zarra’renjarraitzalea baldin bazera, etorri datorren igandean Ernani’ra, ez zaizu damutuko, zergatik zure aurpegiak ezagungo du etxera biurtzerakoan, pozez eta atsegiñez beterik zuazela egun alai bat igaro eta Jel-Alderdira’ko lagun batzubek geiago irabazi diralako.

 

      Hernanira hurbiltzekotan zirenei ikurrinekin eta lepoko zapiekin azaltzeko eskatu zitzaien. Eta inor bat ere gabe etorriz gero, laurleko baten truke, “merke, oso merke” erosteko aukera izango zuen Epelderen dendan, Kale Nagusiko 44. zenbakian.

      Jaiaren bultzatzaileek, gonbit berezia egin zieten baserritar eta langile euskaldunei: «Zuek ere emen ikusi nai zaituztegu» esanaz. «Altzetak euskaraz eta Izurieta jaunak erderaz, jarriko zaituzte jakiñan gañian Abertzaletasuna eta Eusko Langillen Elkartasuna zer diran, zertarako diran, egi aundiakin erakutsiaz, euskaldunak, Eusko Langillen Alkartasunian izenpetubak egon bear dezutela».

      Emakume Abertzale Batza etxeko lanez gain bizitza politikoan parte-hartze handiagoa aldarrikatzen zuen erakundea zen. Hernanin, herriko batzokiko egoitzaren bigarren pisua zuen bilgune. Gazteak, gizasemeak, Euzko Gaztediren baitan antolatzen ziren; neskak, ordea, Umetxoak erakundean, haur edo begirale moduan.

      Egoitzaren inaugurazio eguna Ugalde txistulari anaien dianarekin hasi zen goizeko sei eta erdietan; ondoren, Usurbilgo dultzaineroek hartu zuten txanda. Bederatzietan abiatu zen parrokiarantz segizioa. Mendigoizaleen bandera, Ramonita Miranda amabitxia zuela aldamenean, Angel Tormesek, elkarteko presidenteak eraman zuen.

      Meza nagusian hirurehun ahotsez osatutako Euzko Abesbatzak hartu zuen parte. Elizkizuna amaitu orduko Emakume Abertzale Batzaren egoitzaren bedeinkazioa egin zuen Alejandro Mendikute herriko parrokoak. Era berean, Josuren Bihotzaren irudia ere ipini zuten. Usurbilgo dultzaineroek, hiru txistularik eta zortzi ezpata-dantzari taldek, eta trikitixak eta olerkariek osatu zuten kultur eskaintza. 170 bat pertsona bildu ziren bazkaltzera. Arratsaldean, Tiloetako kioskoan Julene Urzelay mitina ospatzen ari zela, euria indartsu hasi eta jendea aterpe bila mugitu zenez, bere horretan amaitu behar izan zuen ekitaldia. Halere, herriko abertzaleak gustura geratu ziren jasotako erantzunarekin. Alabaina, urte bukaera ez zen batere erraza izan. Azaroan, tentsioa areagotu egin zen eta gauzain baten kargugabetzeak istilu larriak eragin zituen. “Bake-egoera” hausteagatik, esku hartu behar izan zuen indar publikoak. Guztira, dozena bat zauritu egon ziren.

 

 

Miguel Toledo alkate abertzalea

 

      1933. urteak, hauteskunde-urtea izan arren, hasiera alaitsua izan zuen, urte horretako inauteriak festa bikainak izan zirelako; kaldereroen eta zapatarien konpartsek eta Urumea Elkartean ospaturiko mozorro-jaiak giro ederra sortu zuten eta kalean ere giro aparta bizi izan zuten. Hurrengo urteetakoak, aldiz, ez ziren batere nabarmendu, batzuetan eguraldi txarragatik, bestetan alaitasun faltagatik. Gatza eta piper gabeak izan ziren. Bestalde, apirilean, gertakari batek zeresan handia eman zuen, Banco Guipuzcoanoren sukurtsalean egin zen lapurretak, pistola eskuan, 12.000 pezeta hartu eta ihes egin baitzuten lapurrek.

      Hil horretako 23an, udal-hauteskundeak egin ziren; izan ere, 1931n borrokarik gabe aukeratutako udal guztiak desegin zituen Espainiako gobernuak eta hiritarrak berriro hautes-ontzietara deitu zituen. Hiru zerrenda aurkeztu ziren oraingoan Hernanin eta jeltzaleak izan ziren talderik indartsuena: 6 zinegotzi lortu zituzten abertzaleek, ezkerreko koalizioak 4 eserleku eskuratu zituen eta independenteak 3 baino ez ziren izan udal berrian. Dena den, jeltzale eta independenteak elkarrekin aurkeztu ziren barruti batzuetan. % 80,87k eman zuen botoa, lehia gogorraren adibide ezin hobea. Maiatzaren 10ean, asteazkena, zinegotzi berrien izendapena egin zen udaletxean. Zortzi boto alde eta bost aurka jasota, Miguel Toledo Alberdi izendatu zuten alkate. Lehen alkateorde-lanetarako, berriz, Luis Achucarro Zubillaga (abertzalea) aukeratu zuten: José María Puig eta Lázaro Lujanbio Beldarrain, independenteak, bigarren eta hirugarren alkateorde izendatu zituzten. 1934an, euskal udalek, jeltzaleek eta sozialistek bultzatutako kanpainaren ondorioz, zinegotzi gehienek dimititu egin zuten, eta, gobernuak izendatuta, José María Puig Villarrek ordezkatu zuen Miguel Toledo alkate-karguan.

      Jeltzaleak ez ziren mobilizazio jendetsuak nahi zituzten bakarrak. 1933ko maiatzean bilkura handia egin zuten ezkertiarrek herrian. Zeresan ugari eman zuen gainera. Ezkerrak deitutako mobilizaziorekin jarraitzaile piloak egin zuen bat; hernaniarrak ez ezik, trenean eta tranbian, besteak beste, manifestar! andana etorri zen Gipuzkoako hainbat bazterretatik. Bandera errepublikano pila ikusi ahal izan ziren eta galtza urdin eta alkandora gorriarekin jantzita etorritako ezkertiarrak ere ez ziren gutxi izan.

      Baina bizitza politikoaz gain, herriak bere ohiko nondik norakoarekin jarraitu zuen. Esaterako, trenak Norteko Compañíak zuen ordutegi desegokia ikusita, hernaniarrentzat Donostiarako bidaia errazteko autobus-zerbitzua zabaldu zuen Perurena jaunak. Hots, ordura arteko goizekoaz gain, arratsaldez ere beste zerbitzu bat eskaintzen hasi zen. 1933ko irailean botatako euria, bestalde, ederki eskertu zuten nekazariek, zelaiak nahiko lehortuta baitzeuden ordurako. Baina, izan zen harri koskorrik ere tartean. Gutxi baina handiak. Hernanin askorik antzeman ez bazen ere, Lasarteko bazter askotan nahiko hondamendi eragin zituen ekaitzak, sagar, babarrun, arto eta bestelako landaketak galtzeraino.

 

 

Erreferenduma

 

      Estatutuaren erreferenduma hurbildu ahala egoera berotzen joan zen herrian, nahiz eta, esaterako, abertzaleen diskurtsoa arrunt triunfalista izan. Ohikoa zen, ildo bereko hedabideetan Estatutuaren aldeko hamaika laudorio topatzea:

 

      El baserritarra no será de los que menos saldrá ganando, serán defendidos los intereses de empleados y obreros; a las madres no les llevarán sus hijos con motivo del servicio militar fuera de Euzkadi; a los estudiantes y por lo tanto a sus padres, puesto que tendremos Universidad Vasca y con esto además de evitar gastos de desplazamiento, podrán los estudiantes ser vigilados de cerca por sus padres y hasta estudiar una carrera desde su misma casa.

 

      Jarrera erasokorra ez zen soilik ezkertiarrekiko, baita bozkatzeko asmorik ez zuenarekiko ere. «Zeharo tentela», «ez du intentzio onik» edo «ez bozkatzea, aurka bozkatzea da», dira topa zitezkeen laudorioetako batzuk.

      Estatutuaren aldeko erreferendumean hernaniar askok hartu zuten parte eta baiezkoen emaitza, parte-hartzearen parekoa izan zen. Botoa emateko eskubidea zuten 3.427 hernaniarretatik, 2.855ek Estatutuaren alde bozkatu zuten, 175ek berriz, aurka. Gipuzkoan, Estatutuak % 89,52ko babesa jaso zuen.

      Bozketa amaitu bezain laster, botoa emateko eskubidea zutenek ez zuten denbora askorik izan ondorioak ateratzeko. Manuel Azaña gobernuburuak irailean dimititu egin zuen eta azaroaren 19rako hauteskunde orokorrak deitu zituen Alcalá Zamora errepublikako presidenteak. Jeltzaleen mezuak gardenak izan ziren:

 

      Por vosotros mismos, por vuestros hijos, por la Patria, votad la candidatura nacionalista, dad una vez más una prueba de vasquismo depositando en las urnas la candidatura dispuesta a traeros el Estatuto.

 

      Hernaniko emaitzek, eta oro har, Gipuzkoakoek eta Bizkaikoek, garaipen handia eman zieten abertzaleei. Kontuan izan behar da, gainera, aurreko hauteskunde ak irabazi zituen zentro-ezkerreko koalizioa apurtu egin zela eta alderdi bakoitza bere aldetik aurkeztu zela. Gertaera horrek ederki erakusten du indar politiko bakoitzaren indarra Hernanin:

 

Jesús María de Leizaola

Abertzalea

1220 boto

Manuel Irujo

Abertzalea

1120 boto

Rafael Picavea

Abertzalea

1057 boto

Juan Antonio Irazusta

Abertzalea

1110 boto

Telesforo Monzon

Abertzalea

1144 boto

 

 

 

Juan Usabiaga

Errepublikarra

140 boto

Nicolás Bizcarrondo

Errepublikarra

133 boto

José Miguel Gomendio

Errepublikarra

109 boto

Manuel de la Torre

Errepublikarra

122 boto

 

 

 

Enrique De Francisco

Sozialista

789 boto

Federico Angulo

Sozialista

772 boto

Julia Alvarez

Sozialista

779 boto

Toribio Echeverría

Sozialista

786 boto

 

 

 

María Rosa Urraca Pastor

Eskuindarra

146 boto

Ramiro de Maeztu

Eskuindarra

268 boto

Antonio Pagoaga

Eskuindarra

151 boto

Agustín Telleria

Eskuindarra

153 boto

 

 

 

Juan Astigarribia

Komunista

21 boto

Jesús Larrañaga

Komunista

21 boto

Ricardo Urondo

Komunista

18 boto

Luis Zapirain

Komunista

22 boto

 

 

 

José Imaz

Euzko Abertzale Ekintza

14 boto

 

      Espainian, eskuinak irabazi zituen hauteskundeak. Manuel Azaña aurrera egiteko aukerarik gabe geratu zen eta Alejandro Lerroux, Alderdi Errepublikar Erradikaleko buruzagia izendatu zuten gobernuburu. Hernanin, abertzaleak kontent agertu ziren lortutakoarekin. Halere, ez ziren batere alai azaldu ezkertiarrekin, udalerako zein Estatutuko bozketan eta hauteskunde orokorretan, herri-ordena asaldatu izana leporatu baitzieten. Prentsan, Hernaniar bat sinadurapean, idatzitakoak, ezkertiarren eta abertzaleen artean zegoen tentsioa herrian islatzen du:

 

      El pasado domingo fue una verdadera vergüenza; fueron apedreados nuestros autos y herido en la frente un querido amigo nuestro, al romperse de una pedrada lanzada por uno de esos cipayos, el parabrís de uno de los autos.

      Otros muchos desmanes cometieron y quisieron cometer los tan ‘educados zurdos’; hubo quien tiró de pistola, y quienes quisieron apalear a dos guardias que siempre se han distinguido por su honradez y, sobre todo, por el cumplimiento de su deber y mucho valor.

      Voy a recordarles a los señores de la izquierda alguna frase que empleaban muy a menudo antes de las elecciones municipales.

      ‘El Ayuntamiento actual no representa al pueblo de Hernani, que vengan las elecciones y entonces se verá’.

      Pues bien, las elecciones vinieron y vosotros los ‘zurdos’ os llevasteis una soberana paliza y una desilusión enorme, porque creáis que los electores os iban a hacer representar al pueblo.

      Han venido estas elecciones y solamente los nacionalistas (para las elecciones de concejales hubo unión de derechas) os han inflingido una gran derrota, sin necesidad de coaccionar como vosotros, sino limpiamente.

      ¡Y todavía seréis vosotros el pueblo! ¿Qué hubiera sido de nosotros si hubieseis triunfado en ambas elecciones? Pues nada; hacía tiempo que hubiéramos tenido que emigrar a otras tierras.

      Pero no; gracias a Dios y mal que os pese, el pueblo de Hernani no está con vosotros; cada día tenéis menos adeptos y la gente de orden no está ni puede estar con vosotros.

 

      Sasoi hartan antolatzen ziren ekitaldi gehienek kutsu politiko handia izaten zuten. Batzuek ez nolanahikoa gainera; 1933ko urte-amaieran egin zen afari bat da horren ikusgarri bikaina. Izan ere, herriko Emakume Abertzale Batzak sukaldaritza-ikastaro bat antolatu zuen eta afari batekin eman zitzaion amaiera jarduerari. Menua bitxia izan zen: «Euzkadi arroza», «Arrautzak Estatutu erara», «Oilaskoa Urraca erara» (Rosa Urraca eskuineko hautagaia izan zen 1933ko hauteskundeetan eta zerikusia izan zuen 1936ko urriko fusilatzeekin), «Angula askatuak» eta «Garaipena postrea». Ondoren, emakumeek, Sagar-dantza, Ingurutxo eta beste zenbait dantzatu zituzten. Hurrengo egunetan, Emakume Abertzale Batzaren egoitzan premia zuten pertsonentzat arropak egiteko elkartu ziren.

 

 

«Txikago txikia»

 

      Grebak eta gatazkak ez ziren gutxi izan 1934an. Biurteko Beltzak iraun zuen bitartean, Hernaniko giroa hainbeste gaiztotu zen, ezen herriari «Txikago txikia» goitizena jarri zioten. Horren erakusle izan zen lehen sei hilabeteetan izandako indarkeria guztia: bi heriotza bortitz, 153 lapurreta eta bi bortxaketa-ahalegin.

      Gipuzkoa guztian zehar ere istiluak gutxi izan ez zirenez, argi gorri guztiak piztu ziren. Martxoaren 7ko Ministro Kontseiluaren dekretua jarraituz, Emeterio Muga Diez, Gipuzkoako gobernadore zibilak, Espainia osoan Alarma Egoera ezartzen zuen bandoaren berri eman zuen. Biharamunean, hilaren 8an, eman zuen haren berri lurraldeko prentsan.

 

      En virtud del mencionado decreto queda mi autoridad facultada para adoptar medidas excepcionales”. (...) “Espero de la cordura y sensatez bien probadas hasta hoy de los nobles hijos de Guipúzcoa que no habrá lugar a adoptar medidas extremas para mantener la paz social y evitar la más ligera perturbación del orden público.

 

      Baina arazo larriena iristear zegoen herrira. Martxoan, Dámaso Berenguer jenerala Hernanin zela zabaldu zen herritarren artean. Krisi ekonomiko larriaren ondorioz, 1930eko urtarrilean, Primo de Riverak gobernuan zazpi urte eman ondoren, dimisioa aurkeztu zion Alfonso XIII.a erregeari. Horrek, Dámaso Berenguer Fusté (1878-1953), militar ohia eta kondea jarri zuen bere ordez gobernuburu. 1931 ko otsailaren 14a bitartean egon zen karguan Berenguer. 1934an, Erantzukizun Komisioak ezarritako kondena bete asmoz, jenerala bere Anita alabarekin batera Hernanira etorri zen. Hiru hilabeteren buruan, ekainaren 6an, erail zuten Dámasoren anaia, Antziola auzoko Villa Albernian bizi zen Fernando Berenguer Fusté jenerala, tranbiaren geralekuan Donostiatik zetorren arrebaren zain zegoela. Handik egun batzuetara, Emiliano Huertas anarkistak beste bi pertsonarekin batera, bere gain hartu zuen hilketa, poliziak atxilotu ondoren.

      Urteak ziren Guardia Zibilik ez zela Hernanin ikusten. XIX. mende-amaieran (1889) herrian kuartela egon arren, gerora desagertu eta mikeleteek hartu zieten lekukoa. 1934. urtera arte iraun zuen egoera horrek. Izan ere, Antziola auzoko erailketaren ondoren, Guardia Zibilaren presentzia areagotu egin zen herrian.

 

 

Urriko Iraultza

 

      Uda igaro orduko giroa gehiago garraztu zen, PSOEk prestatutako saio iraultzailea zela medio. Urriaren 6an eta 7an altxamendu iraultzaileak gertatu ziren Katalunian eta Asturiasen; baita Espainia guztian ere. Hernanin greba orokorra deitu zuten sozialistek eta zenbait indarrezko ekintza egin zituzten. Urriaren 6an bertan, Guardia Zibilari eraso egin ziotenez eta herriko leku ezberdinetan zenbait lehergailu eztandarazi zituztenez, armada herriko kaleetan barrena patruilatzen ibili zen. Etxe-miaketak eta atxiloketak ere egin zituen. Matxinadaren ondoren herrian izandako galeren balorazioa egin zen. “Matrakek” gune ezberdinetan lehergailuak jarri eta telefono-sarean eragindako kalteak 16.000 pezetakoak izan zirela esan zen. Gertaera haien ondorioz zenbait hernaniar preso hartu eta Ondarretako espetxera eraman zituzten, gerra-kontseilua egin zitzaien arte. Beste batzuek, ordea, ihes egin zuten erbestera eta ez ziren itzuli 1936ko otsaileko hauteskunde orokorrak Frente Popularrak irabazi eta gero eman zuen amnistiara arte.

      Ondorengo egunetan zabaldu zen zeintzuk ziren, matxinada garaile irten izan balitz, herriko komite iraultzaileak gauzatuko zituen ekintzak. «Adostutako seinalea» entzun ondoren, hamar bat taldetan antolaturiko matxinatuek izango zuten ekintza haiek aurrera eramateko ardura. Talde batek, González abizeneko bat buru zuela, adibidez, Errotaburuko eta Antziolako tranbiaren zubiak lehertzeko eginkizuna zuen. Beharrezkoa izan balitz, baita Karabelgoa ere. Horrez gain, erresistentziarik sumatuz gero, Latxunbe eta Lizeagako Gainako zubiek ere bukaera bera izango zuten. Beste talde ibiltari baten jomuga, autoak eta armamentua bahitzea zen. Hirugarren taldeak, J. Gimenok, José Altolaguirrek, J. Celayetak, J. M. Aizpuruak, Z. Zubeldiak, A. Gómezek eta J. Pérezek zuzenduta, kanpaiak erabiltezin utzi orduko, agintariak gauzaeztatzeko agindua zuen. Gauzainak ikaratu, desarmatu eta udaletxean sarrarazi ahala, idazkaria preso egin eta giltzak hartzea zuten xede matxinatuek. Baita, idazkariari herriko agintari berriak izendatzen zituen agintea sinaraztea ere. Matxinatuek preso hartzeko asmoa zuten zerrenda, berriz, luzea bezain askotarikoa zen: Miguel Toledo, alkate abertzalea; Alejandro Mendikute apaiza; Irigoien mediku tradizionalista; Ángel Tormes, abertzalea; Armendariz, abertzale independentea; Isidro Ollokiegi Garin Eltzekondo, ELAko partaidea eta pultsulari eta borroka greko-erromatarra egiten zuen gizon indartsua, besteak beste.

      Iraultzak porrot egin eta astebetera, León Carrasco komandante militarrak Hernaniko matxinatuen inguruan informazioa bildu ahala, erakundea adin motzeko mutil-koskorrez osatua zegoela adierazi zuen. Ez ziren iritzi berekoak udalbatzako partaideak. Iraultzaileen asmoek ezinegon handia sortu zien:

 

      Emen dabiltza istiluk, Udala zinegotzi ordezkuak bilatu eziñik, batak batak ez dula nai, besteak lan asko dula, bestea gaxo dagola ta abar. Zeintzuk juango ote dira? Egun asko igaro baño len jakingo da.

 

      Asturiasko komite iraultzailea errenditu baino bi egun lehenago, urriaren 20an, lau hernaniar, aldean agiririk ez zutela, atxilotu zituzten Irungo muga igarotzeko asmotan zebiltzala. Lau lagun horiei Hernanitik ihes egindako mugimendu iraultzailekoak izatea leporatu zitzaien. Martín Celayeta Escalante, Juan Ibáñez Ayesa, José Altolaguirre Camarero eta Sebastian Barral Azpeitia ziren. Karabineroen eta guardia zibilen arabera, hernaniarrak atxilotzera zihoazenean, batek, bere buruaz beste egiteko ahalegina egin arren, eragoztea lortu omen zuten.

 

 

Epaiketa

 

      Iraultza-saioaren ustezko arduradunak, 1935eko abuztuan epaitu zituzten; hogeita hemeretzi hernaniarren aurka —UGTkoak guztiak— Donostian egindako gerra-kontseiluan. Epaitegi Militarraren egoitza Garibai kalean zegoen, garai bateko Tabako Fabrikan. Ikusmin handia piztu zuen abuztuaren 29an, goizeko bederatzietan hasi zen epaiketak. León Carrasco komandante eta epailearen zuzendaritzapean egin zen judizioa. Bestalde, bost abokatuk hartu zuten beraiengan epaituen defentsaren ardura.

      José Maria Dávila fiskal militarrak urriko iraultzako gertaeren deliberamenduen idatzia irakurriz ekin zion lanari. Hernaniko “elementu sozialistei” greba orokorrean parte hartu eta beraiekin bat egin ez zuten langileak hertsatu izana leporatu zien.

 

      Varios de los procesados se situaron en lugares estratégicos del paso de obreros al trabajo, se distribuyeron armas, se instruyeron los grupos según el plan trazado o siguiendo órdenes del partido y desarmaron a serenos y a un miquelete, al que condujeron a la Casa del Pueblo.

 

      Fiskalaren arabera, iraultzaileek armategia asaltatu eta udaletxean bakar-bakarrik zeuden guardia zibilak eraso egin orduko, bi indarren arteko tiroketa hasi zen. Gertaera horien aurretik, matxinoek bolbora eskuratu eta bonbak eta beste lehergailu batzuk prestatu zituztela adierazi zuen Dávilak. Lehergaiak herriko Telefono-etxeko bulego nagusia eta argindarraren posteak lehertzeko erabili zituztela ere leporatu zien fiskalak. Salatuei leporatzen zitzaizkien ardura guztiak, matxinada militartzat definitu zituen fiskaltzak, baina ez zuen eskatu, beste kasu batzuetako moduan heriotza-zigorrik .

      Akusatzailearen ostean, epaituen izenean, Eustasio Amilibia abokatua izan zen hitza hartzen lehena. Gero mintzatu ziren beste lau abokatuen antzera, akusazioak eginiko karguak banan-banan ezeztatuz, epaitu guztiak aske uzteko eskaria egin zuen. Epaiketa ordu bata eta erdietan eten zen, eta arratsaldeko lauetan ekin zion berriz ere defentsak lanari. Falta ziren defentsako abokatuen azalpenak entzun orduko, auzitegia deliberatzera erretiratu zen. Ordu batzuk joan ziren sententzia ezagutarazi zen arte, epaia gaueko hamabietan eman baitzen jakitera. Fiskalak hamabi eta hogeita hamar urte bitarteko kondenak eskatu arren, espetxe-zigorrak hamar hilabete eta hamalau urte bitartekoak izan ziren.

      Esaterako, Angel Alcelayk, Antonio Gonzálezek eta Antonio Ormazabalek hamalau urteko espetxe-zigorra jaso zuten. Manuel Ruizek, José Manuel Azurmendik, José López Morenok eta Mariano López Fernándezek, hamabi urte eta egun batekoa. Angel Jiménezek eta Juan Ibáñezek hamabi urtekoa. Agustín Ibañezek hamar urte. Gabriel Moncayok, Jesús Macazagak, José Altolaguirrek eta Martín Celayetak, lau urte. Alejandro Garcíak, Cándido Icacetak eta Ramón Muguruzak, bi urte. Urte eta erdiko kondena ezarri zitzaien Castor Vidaurre, Juan Sánchez eta Teófilo Lópezi. José Ormazabal eta Roque Gili hamaika hilabeteko espetxealdia eta Amadeo Idigorasi, berriz, hamar hilabetekoa. Teófilo López eta Angel Jiménez auziperatuei, gainera, lapurreta-delituagatik, sei hilabete eta egun bateko zigorra ipini zitzaien. Epaituriko beste hamasei hernaniarrak aske geratu ziren.

 

 

Beste behin, bozkatzera

 

      1936ko Errege Egun biharamunean, urtarrilaren 7an, Gorteak desegin eta hauteskunde orokorrak deitu ziren. Zortzi egunen buruan, 15ean, ezkerreko alderdiek bat egin zuten eta Frente Popularra sortu zuten. Sozialistek ez zuten hasieran Azañarekin bat egin nahi eta garai hartan, hainbat lekutan bezala, euskal sozialisten baitan ez zen giro. Partidua bi zatitan banatuta zegoen: Largo Caballerok gidatutako sektore iraultzailea batetik eta Indalecio Prieto buru zuten moderatuak bestetik. Afiliatu sozialista gehien zituzten herri gipuzkoarrak, Eibar, Donostia, Elgoibar eta Errenteria ziren. Guztiak, Prieto zaleak. Arrasate, Hernani, Irun, Soraluze, Tolosa eta Pasaia, aldiz, Largo Caballeroren dotrinaren aldekoak ziren. Baina, azkenean, amore eman zuten.

      Haatik, otsailaren 16an egin ziren bozketa orokorrak, “hauteskunde guda” zela esan zuen baten batek.

 

      Ezkertarrak esaten dute, [abertzaleok] eliza geiegi aitatzen degula; eskubikoak, berriz, masoiak gerala (...). Ezkertiarren “artian badira banaka batzuk, abertzaliai beren botoa emango digutenak, baña geienak euskal errian etsayak dira.

      Eskubitarrak berdiñ, Euskal-erriko jabe, aldi luzian izan ziran, ¿ta zer egin zuten gure izkuntza eta oitura ederrak goraltzeko? Ezertxo ez.

      Oiek emendik Madri’a bialtzen zituzten aldunak, Otzaurte’ko tunela igarotzerako aztutzen ziran. (...) Eskubitarretan ere badira ezauera dutenak, ta beren botua abertzaliai emango diotenak, guk guziai beso zabalak jarriko diogu ta pozez artuko ditugu.

      (...) Aldun abertzaliak gogotik alegindu dira kristautasuna eta abertzaletasuna goraltzen, beragatik berriz ere gure botua, berentzat izan bear du, ongi irabazia dute, Aldun zintzo ta langilliak izan diralako.

      Ezkertiarrak eta eskubitarrak, biotz oneko guziok, pakezale bazerate, zuen sendia, zuen erria, zoriontasuna izan nai baduzute, zuen botua abertzaliei eman.

      Au da biderik ederrena eta Jaungoikuak nai badu datorren astelenez ikusiko degu abertzaletasunak etsai guziak aixa zapaldu ditula.

 

      Espainian ezkerra irten zen garaile, eta garaipena erdietsi eta hiru egunetara, otsailaren 19an, Frente Popularreko Manuel Azañak hartu zuen bere gain Frente Popularreko gobernuaren buruzagitza. Garaipenarekin batera, 1934ko urriko iraultzan aritutako hamaika erbesteratu etxeratu ziren. Hernanin, hiru kolektiboren artean zegoen aldea bozketetako emaitzetan islatu zen. Gutxigatik bada ere, ezker indarrak garaitu ziren Hernanin:

 

Frente Popularra

1.196 boto

PNV

1.181 boto

Iraultzaren aurkako koalizioa

285 boto

 

      Hilaren bukaeran, berriz ere, Miguel Toledo Alberdi, abertzalea, izendatu zuten alkate. Kargua hartu orduko, udalak urteetan saihestu zuen arazo bati heldu zion, Guardia Zibilaren kuartela eraikitzearen eskariari hain zuzen ere, eta ezezko biribila eman zion. Udal-hiltegiaren egoera, ur-falta eta, liburutegirik eta irakasleek etxerik ez izatea izan ziren, besteak beste, kuartelaren proposamena atzera botatzeko argudiatutako arrazoiak.

 

 

Bigarren hilketa

 

      Martxoan asko belztu zen herriko egoera politikoa. San José egunean, 19an, Portu auzoko 18 urteko José Aranburu Lasa gazte abertzalea hil zuten Plaza Berrian Agustinetako komenturantz zihoala. Berehala atxilotu zituzten hiru susmagarriak. Carlos Rada, militarren semea, Joaquín Gómez Sarasola Madrileño eta León Arbizu Mateo udaletxeko arkupe txikian zegoen espetxera eraman zituzten. Aranbururen erailketak biziki sutu zituen EAJko jarraitzaileak. Susmagarriak, dena den, libre geratu ziren. Bazter guztietan, giroa erabat berotua zegoen erakusle da EAJko Euzkadi Buru Batzarrak 1936ko Aberri Eguna jarraitzaile bakoitzak bere etxean ospatzeko deia egin izana.

      Apirilaren 7an, Errepublikako presidentea, Niceto Alcalá Zamora, kargugabetu zuten. Hernanin, aldiz, egungo Plaza Berrian, orduko Foruen Plazan, Kardaberaz eta Perkaiztegi kaleek bat egiten duten bidea zabaltzeko, etxe batzuk bota ziren. Hil hartan bertan, greba orokorra egin zen kaskoan, eraikuntza-alorrean. Bestalde, herriko Izquierda Republicanako elkarteko zuzendaritza berria aukeratu zuten: Estanislao Orradre izendatu zuten presidente.

      Tentsioa zen nagusi herrian, eta 1936ko, pilota txapelketako finala izan zen horren lekuko. Hernaniarrak une oro pilotan han aritzen zirenez, orduko pilotazaleen bilgune nagusia zen Tilosetako frontoia. Txirrik apustu pila ederra ezagutu zuen bere baitan, baina 1936ko binakako txapelketako finalak zeresan handia eman zuen. Sozialistak eta abertzaleak lehiatu ziren nor baino nor. Joaquín Gómez Sarasolak Madrileñok (José Aranburu Lasa jeltzalea hil zuten susmagarrietariko bat) eta José Ormazabalek osatu zuten bikote bat. Aurrez aurre, Damaxo Uria eta Juanito Apaolaza abertzaleak izan zituzten. Finalisten arteko borroka partida ikustera hurbildutako zaleetara ere igaro zen. Hain zen handia sozialisten eta abertzaleen jarraitzaileen arteko tentsioa, ezen indar publikoak azaldu behar izan zuen bake pixka bat jartzera. Jendartean, pistolak ere ez omen ziren gutxi. Gaua eguna irensten ari zenez, lehia bertan behera geratu eta partida hurrengo egunean amaitu zen. Gorriak eta bi ikusi ondoren, Ormazabal eta Gómez gorriak garaitu ziren.

 

 

Badator...

 

      1936. urteak kultur ekitaldi handi bat ere hartu zuen. Tolosan, Azpeitian eta Elizondo herrietan kanporaketak jokatu ondoren, urtarrilean, San Sebastian bezperan, jendez lepo zegoen Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Bigarren Bertsolari Egunaren finala jokatu zen. Guztira bederatzi bertsolari aritu ziren ñor baino ñor. Gai-jartzaile lanak Iñaki Eizmendi Basarri bertsolariak egin zituen. Bertsoz proposatu zituen gaiak errezildarrak. Bertsotan bakarka aritzeko amaierak hala zioen: «gerra zitalen ondoren txarrak, azalduz bota bertsoa/ ta agertu sutsu zein geiagoka, beretzako gorrotoa». Beste bertsolarien antzera, Joxe Manuel Lujanbio Txirrita hernaniarrak, hiruna bertso bota zituen, eta lehenak, oraindik ere bertsolaritzan leku aipagarria du:

 

            Zenbat errezo egin izan det

            nere denboran elizan,

            ta pozik nago ikusirikan

            pakian nola gabiltzan.

            Ni naizen bezain kobarderikan

            iñor ezin leike izan,

            semeak gerra ez joateatik

            mutil zar geratu nintzan.

 

      Txirrita, 1936ko ekainaren 3an, altxamendua baino hilabete eta erdi lehenago zendu zen. Gerra Zibilaren atarian, mutil zaharra joan zen, baina euskal seme-alabek gerrara joan behar izan zuten.

 

 

1936ko gertakizunak Hernanin

 

      Hernaniko herriak kaleak bete zituen 1931ko apirilaren 14an, II. Errepublika aldarrikatu zela ospatzeko. Gauza bera egin zuen gerra piztu zenean, 1936ko uztailaren 18 hartan altxamendu militarra gertatu zenean; baina oraingoan helburu ezberdinekin, «bizitza laburrekoa eta heriotza luzekoa» izango zen erregimena defendatzeko asmotan. Ilargi-eklipse osoarekin hasi zen 1936. urtea, beharbada, etortzekoak ziren urte ilunen aurrekari. Sasoi hartan, izatezko 6.919 biztanle zeuden Hernanin, horietatik 6.651 eskubidezkoak zirenak.

      Orain arte ikusi denez, 1936ko udaberrian bazegoen zerbait gertatuko zen susmoa. Giro horretan, tentsio politikoak, gizartekoak eta militarren artekoak, besteak beste, egunetik egunera areagotu egiten ziren; eta hiri eta hiriburuetan ez ezik, herri txikietan ere gertatzen ziren, Hernanin kasu. Handik gutxira, uztailaren 18an, altxamendua gertatu zenean, berehala erantzun zuten hernaniarrek eta, egun gutxitan, 250 gazte inguruk eman zuten izena armak hartzeko Errepublikaren alde.

 

      ...Entre tanto [se iba a] celebrar una reunión en la Izquierda Republicana, (...) en la que estaban (...) todas las organizaciones (...) Darío Guzmán, (...) era el que presidía aquella reunión, (...) el 21 de julio, se echó un bando en el pueblo, invitando a todas las organizaciones y a todos que desearan de 18 a 45 años de edad y me presenté como voluntario en la que fui al día siguiente que me entregaron una escopeta de caza[194].

 

      Hernanira ere laster iritsi zen lehenengo egunetan Donostian gertaturiko borroken eta istiluen oihartzuna. Ez ziren gutxi izan hiriburuko gertakizunetan parte hartu zuten Hernaniko ezkertiarrak[195]. CNTko eta UGTko indar ezkertiarren ekintzei esker lortu zen altxatutakoak errenditzea Gipuzkoako hiriburuko aurrez aurreko liskarretan, eta, era berean, Loiolako kuartelek etsitzea.

      Altxamenduaren osteko lehenengo egun haietan ez zen egon egunkaririk, ezta garraiobiderik ere Hernanin. Itxita egon ziren tabernak eta dendak, eta janari-errazioak banatzen hasi ziren Ongintza Etxean. Esnea jaioberrientzat, ume txikientzat eta gaixoentzat; ogia, oliba-olioa eta premia biziko gaiak besteentzat.

      Istiluak ez ziren iritsi Hernanira zenbait aste geroagora arte, baina lehenengo egunetik aurrera hasi ziren prestatzen hiria defenditzeko eta gerrari aurre egiteko. Zaintzeko guardiak antolatu ziren herriko sarreretan eta toki altuenetan (Tellerigainan eta elizako dorrean). Halaber, arakatze-patruilak zabaldu ziren inguruko mendietan eta herriaren mugetan.

 

      ... Sobre el día 30 de julio... llamados por Juan Ibáñez,... unos 12 compañeros formamos una ronda volante [para] hacer el recorrido diario de Pikoaga a la posición de Onyi... Un día, sobre el 10 de agosto, después de hacer el recorrido [y después de comer como todos los días, en Pikoaga] nos mando el jefe que estaba al mando de aquel lugar que [diéramos] una vuelta hasta la presa de Abaño, jurisdicción de la provincia de Navarra. [Allí encontramos al enemigo] que en aquel momento estaba en dicha presa cerrando las compuertas y rompiendo los volantes e inutilizando la marcha completa de la central de Ubarrechena en la que se surtían [de] luz San Sebastián y otros puntos.

      Al día siguiente, día 11,... después de hacer el recorrido de siempre... fuimos a la presa... [con la intención de] abrir las compuertas... para [así ponerla nuevamente] en marcha... Muguruza... fue a buscar al encargado... [que nos dijo que sería] imposible... porque a la fuerza hacían falta los volantes y todo lo que podría[mos] hacer allí, era inútil...

      ... Muguruza [encontró] en el río un engrane que en el eje de las compuertas venía a la medida [y lo] intentamos... a duras penas nos daba resultado... para esto teníamos otros compañeros protegiendofnos en] la parte de arriba del río. El enemigo se dio cuenta de lo que hacíamos... y... poco a poco [iban] avanzando a la presa... Cuando llegamos ya cerca terminada nuestra hazaña, nos obsequió... con un gran tiroteo, que nuestros compañeros contestaron con la sorpresa de ellos, que tuvieron que replegar... Así cumpliendo nuestro deseo pusimos otra vez en marcha la central de Ubarrechena...

      [Desde] el día 12 hasta aproximadamente al 16 continuamos con la misma misión del recorrido; sobre el 17 nos encargaron de llevar al monte Adarra a una sección de infantería del regimiento Careliano en la que regresamos sin ninguna novedad.

      El día 18 nos llevaron a una posición de ‘Argindegi’ a toda la cuadrilla volante, a ocupar para fijo con dos piezas de artillería... en la que estuvimos hasta la retirada de Hernani[196].

 

      Uztailaren 27an eratu zen Gipuzkoako Defentsa Junta, eta horri zegokion Gerra Komisaria; aldi berean eratu ziren herrietakoak[197]. Horiek eratzerakoan, batez ere ezkerreko indarrak nagusi ziren lekuak aukeratu zituzten, eta boterea eta autoritatea bereganatuko zuten herri-batzordeak sortu zituzten. la horrekin batera hasi ziren miaketak, atxiloketak eta altxatutakoek aurrera egin ahala, baita mendeku moduan ere, erantzun gisa erabili ziren “justiziazko ekintzak” (ekintza araugabeak, hilketak, agindutako erailketak, ondasunen bahiketak eta abar). Eskuindarren aurka zuzendu zen indarkeria hori, eta batez ere Donostia aldean, Irunen, Deban, Arrasaten eta Hernanin, besteak beste, gertatu zen.

      Honaino ikusi dugunez, ezkerreko militanteek, milizianoek, izan zuten Hernani eta inguruko beste herri batzuen defentsaren ardura, altxamendu militarraren osteko lehenengo asteetan. Nazionalisten ardura nagusia, aldiz, elizak eta komentuak defenditzea, eta ustez, altxamenduaren aldeko zenbait eskuindar babestea izan zen. Ez zuten armarik eta ez ziren eroso sentitzen ezkerreko indarren ekintzen aurrean. Ondorioz, ez zuten parte-hartze aktiboa izan gerran, Donostia eta Gipuzkoaren zati handi bat hartu zuten arte altxatutakoek.

      Giro horretan, beste herri batzuetan bezala, Hernanin ere hasi ziren atxilotzen eskuindarrak eta ideologia karlista edo tradizionalista zutenak. Udaletxeko kalabozoetan edo kartzelan egon ziren atxilotutakoak; geroago, Bireben etxean (Dos de Junio kalean, gaur Nafar kalea) eta, azkenik, agustindarren komentuan —EAJko militanteak arduratzen ziren zaintzeaz— Francoren tropak herrian sartu baino apur bat lehenago, Azpeitira eraman zituzten presoak, eta, gero, askatu egin zituzten.

      1936ko abuztuarekin batera, fronteak aurrera egiten zuen, eta gero eta hurbilago ikusten zen gerra. Abuztuaren 10ean hartu zuten matxinatuek Tolosa, eta 17an errepublikarrek utzi ondoren, okupatu zuten Andoain. Hilaren 18 eta 23ren bitartean, altxatutakoen hegazkinek gogor bonbardatu zituzten Andoain eta Urnieta, batez ere Buruntza inguruak, hor baitzeuden babestuta lubakietan miliziano errepublikarrak. Ez zituzten “atera” abuztuaren 29ra arte; operazio horretan bakarrik, 80 hildako izan zutela onartu zuen faxisten aginteak. Posizio horietan egonkortu eta gelditu egin zen frontea, baina Onyi mendiaren inguruetan borrokak izan ziren erreketeen tropen aurka, hortik sartzen saiatu baitziren Hernani okupatzeko. Hirurogeiren bat milizianok aurre egin zieten eta Molaren tropei eragotzi zieten aurrera egitea.

      Faxisten aitzineratzea ikusita, errepublikarrak ere bildu egin ziren eta defentsa-lerro bat osatu zuten Donostia inguruko mendien goiko aldeetan. Loiolako kuarteletatik eramandako artilleria-bateriak ezarri zituzten Santa Barbarako gotorlekuan eta, besteak beste, Oriamendi eta Santiagomendi lotzen zituen lerroak, Oiartzun inguruko gailurrekin bat egiteko.

      Operazioetarako gunea Bidasoa aldera aldatu zen abuztu-amaieran. Irun eta Hondarribia okupatu zituzten, eta Donostia hartzeari ekin zioten. Berriz ere borrokaldiak izan ziren Hernanin eta Errenteria eta Pasaia inguruan. Une horretan, altxatutakoak heltzear zeudela ikusita, hernaniar askok utzi egin zuten herria eta Frantziarantz edo Bilborantz irteten saiatu ziren Pasaiatik edo Donostiatik.

      Bonben beldurrez, babeslekuak antolatu zituzten etxe batzuen sotoetan eta lur azpiko tuneletan, Lizeaga auzoan esate baterako. Etsaiaren hegazkinak hurbiltzen zirenean, lantegietako sirenak eta elizako kanpaiak jotzen ziren, herritarrek, arriskuaz ohartuta, babeslekuetara jo zezaten. Hala ere, hainbat bonbardaketaren —Savoia 81 hegazkinekin— ondorio latzak jasan zituen Hernanik altxatutakoen eskuetara erori baino lehen. Hiriguneko zenbait etxe eraitsi zituzten Goiz-Eguzki kalean etaTiloen Pasealekuan, Prontxonia etxea, adibidez, Kardaberaz kalean. Eta hiru lagun hil zituzten irailaren 9ko bonbardaketan: Juan Fernández Ugalde, Tomás Mendizabal Cortadi eta Bautista Amiana Sasiain. Arestian aipatu denez, aldi berean, miliziar errepublikarrek mendiaren defentsa antolatu zuten, Santa Barbara gotorlekuan. Bertan jarritako kanoiez gain, lubakiak egin zituzten mendi-maldetan, eta horrela, Hernani, berriz ere gotorleku bihurtu zen.

      Garai hartako Frente Popular egunkarian, “Los bravos luchadores de Hernani” izenburupean, honela deskribatu zituzten gertaerak:

 

      El enemigo ha concentrado su ataque contra Hernani desarrollando su fuerza tanto de tierra como aviación. La penetración se pretendía hacer por el valle por donde entra la vía férrea, para lo cual se concentró el ataque contra el fortín de Argindegi, cuyas baterías ligeras pudieron neutralizar dos tanques blindados y una oruga, ocasionando también quince bajas.

 

      Hernani okupatu aurreko egunetan, eskuindarren etxe batzuk suntsitu zituzten, altxatutakoen aurrerapenari erantzun nahian. Esate baterako, Don Juan María Larrea apaizaren etxeak hondatu zituzten Izpizua kalean, Irigoyen familiarena Dos de Junio kalean eta parrokia erasotzen saiatu ziren. Hilketak ere gertatu ziren: bost lagun fusilatu zituzten Hernanin, hiria errepublikarren menpe zegoela, 1936ko irailaren 6 eta 8ren bitartean[198]. Hernaniko Udal Artxiboan gordeta dagoen agiri baten arabera, Gipuzkoako Gobernu Zibilaren aginduz, Hernaniko udalak bidali zuen hildakoen zerrenda, 1937ko azaroaren 22a zeramala datan:

 

«Lista de personas asesinadas por los marxistas en esta localidad»

N° de Orden

Nombre y apellidos

Edad

Profesión

Circunstancias del hecho

1

José Embid Tablares

78 años

Secretario del Juzgado

A pistola, a media noche, en la calle, sacándole de casa.

2

Herminia García Oroz

48 Id.

Esposa del anterior

Id. Id.

3

José Durán Velarde

42 Id.

Sargento de la Guardia Civil

A pistola, a media noche, al regresar a casa.

4

Germán Yanguas Fernández

44 Id.

Empleado del Ayunt° de SS

A pistola, a media noche, en la misma casa, delante de su esposa e hijos.

5

Miguel Gárate Ichaso

23 Id.

Abogado

Capturado de día en la vía pública y asesinado de noche

 

      Bestelako ekintza batzuk (suteak, arpilatzeak...) ere gertatu ziren, eta Causa General-ean bildu ziren[199].

 

«Relación de tormentos, torturas, incendios de edificios, saqueos, destrucciones de iglesias y objetos de culto, profanaciones y otros hechos delictivos que por sus circunstancias, por la alarma o el terror que produjeron deban considerarse como graves...»

Fecha en que
se cometió
el delito

Sucinta relación
del hecho delictivo

Nombres y domicilio del perjudicado

Personas sospechosas de participación en el delito

Sus nombres
y apellidos

Su paradero actual

12/9/36

Incendio de las casas n° 11 y 13 de la calle Percaíztegui

Sucesores de Domingo Goenaga

Cesáreo Martínez Magallón

Murió

 

Incendio de la casa n° 14 de la calle Navarra, antes 2 de junio

Doroteo Irigoyen Arruti

Pedro Ormazabal Lasa

Murió

 

 

José María Larrea Olano

José Ant° Azurmendi Zabala

Hernani

 

 

 

Otros muchos indudablemente

 

Primeros días septbre. 36

Saqueo de comercio y vivienda

Julián Madina Muñoaga

Julio Alonso y D. Isasa, de Urnieta

 

 

Saqueo de vivienda

Jenaro Bermejo Ruiz

 

 

 

Saqueo de depósito de licores

 

 

 

 

Saqueo de establecimiento industrial

Adrián Loyarte

 

 

 

Saqueo de vivienda

Marcelina Arcelus

 

 

 

Saqueo de vivienda

Vda. de D. Quirino García

 

 

 

Saqueo de vivienda

Dámaso Berenguer

 

 

 

Profanación del templo parroquial, donde se hizo un disparo de arma de fuego

Iglesia Católica

Juan Goñi Lazcano

Prisión S.S.

 

Intento de incendio del templo parroquial

Iglesia Católica

 

 

Del 30/8 al 10/9/36

Saqueo del templo parroquial del barrio de Lasarte

Iglesia Católica

 

 

 

Saqueo de comercio

Miguel Azurza Zabalegui

 

 

 

Saqueo de comercio

Félix Nogués Arruti

 

 

 

Saqueo de comercio

Teodoro Añorga Añorga

 

 

 

Saqueo de estanco, droguería, bar y vivienda

José Barbé Yarza

 

 

 

Saqueo de restaurante

Vda. deYurrita

 

 

 

Saqueo de bar

Saturnino Mercero

 

 

 

Saqueo de vivienda

D. Rosendo Recondo Iraza, Párroco

 

 

 

Saqueo de carnicería

Ramón Yarza Arregui

 

 

12/9/1936

Saqueo de droguería; daños, 20.000 pesetas

Sandalio Landaribar Arrióla

 

 

12/9/1936

Saqueo de depósito de explosivos; daños, 35.000 pesetas

Isabel Echeverría, Vda. de Zubillaga

 

 

12/9/1936

Saqueo de comercio de don Luis Adarraga

Luis Adarraga Gorrochategui

 

 

9/1936

Saqueo de depósito de maderas y rocalla

Telesforo Amezua Uribeganecoa

 

 

9/1936

Saqueo de depósito de relojes

Luis Santa María Ansa

 

 

 

      Galiziako 700 falangistaren laguntza iritsi zitzaienean hasi zuten eskualdeko errepublikarren defentsa-guneen aurkako erasoa tropa matxinoek. Borroka latzak gertatu ziren irailaren lira arte. Egun horretan, nazionalek Santa Barbara inguruko mendiak hartu zituzten, eta gotorlekuko defendatzaileak erretiratu egin ziren. Hurrengo egunean, Hernanin sartu ziren altxatutako faxistak.

 

      ... El día 8 de septiembre nos llevaron al frente de Usúrbil a 30 compañeros en la que regresamos al día siguiente sin ninguna baja... y regresamos a la posición de antes.... Fue herido el amigo Joaquín Zelaieta, el día 10, y al siguiente cayó Gaspar Aldasoro en que murió en el Hospital de SS a consecuencia de las heridas. El día fue de mucha actividad, el enemigo atacó con tanques y fue rechazado... atacó por segunda vez... y también se le rechazó... y [se] inutilizó [un] tanque en que ardió...

      Así continuamos hasta el día 12 en que el enemigo atacó fuertemente sobre Santa Bárbara con mucha artillería y aviación, sobre las 12 del mediodía se apoderaba de dicho monte y no tuvimos otro remedio que abandonar la posición... Pudimos salvar justamente una pieza de artillería de las dos que teníamos y la otra fue inutilizada por unos dinamiteros asturianos. Ya bajando al pueblo no había otra orden que la de aguantar hasta que de SS se [hiciera una] evacuación... e hicimos la retirada del pueblo sobre las 11 de la noche, que salimos a pie con mucha precaución carretera para Loretoki donde nos esperaban unos autobuses para llevar aproximadamente a unos 50 compañeros que evacuamos a Orio...[200].

 

      Hernani eta Errenteria bereganatzea lortu zutenean nazionalek, Gipuzkoako hiriburua hartzeari ekin zioten. Defendatzaileek egoera ikusita, eusteko ezintasuna eta su emateko edo suntsitzeko arriskua aurreikusita, ia inolako borroka eta liskarrik gabe “eman” egin zieten Donostia.

 

 

Hernani kartista eta espainiarra

 

      Irailaren 12ko okupazioa José Iruretagoyena koronelak[201] zuzendu zuen. Tropa falangista galiziarrak Santa Barbaratik sartu ziren eta errekete nafarrak Onyi menditik eta Puerto auzotik; horrela lortu zuten nazionalek Hernanira sartzea. Frankistak Hernanin sartu eta gutxira hasi ziren pairatzen herritarrak hurrengo egunetara eta, are gehiago, urteetara luzatu zen errepresioa. Horrela eman zuten amaitutzat errepublikazaleen “abentura”. 1936ko irailaren erdialdera izan zen “eklipseak” ilun jarraitu zuen urte luzeetan. Irailaren 13an Hernanin geratu zirenak ez zirela 200era heltzen esan zen orduan. Gehiegitxo esatea da hori, baina nolabait azaltzen du gerrak eragindako irten beharra; garai hartako kroniken arabera, Donostian gertatutako exodoa baino handiagoa izan zen, betiere proportzionalki. Alde egindakoak kontrolatzeko, prezintatu egin zituzten utzitako etxeak, eta jabeek ez zuten sartzerik, agintari berriek berariaz hala agindu ezean. Herrian geratu zirenak, ordea, ez zeuden arriskutik kanpo. Haietako asko atxilotu egin zituzten eta preso egon ziren oso baldintza txarretan Atsegindegi etxeko sotoetan. Handik batzuk askatu egin zituzten, beste batzuk Ondarretara eraman zituzten eta gutxi batzuk herrian bertan fusilatu eta lurperatuak izan ziren.

      1936ko irailaren 23an, udal-talde berria osatzeko saio bat izan zen, baina ez zuen emaitzarik izan, Guardia Zibileko kide bat agertu baitzen Junta Carlista de Guerra zelakoaren agindu batekin, hots, ez sortzeko udal-talde berririk horretarako agindua jaso arte. Azkenean, urriaren 3an osatu zen, «formado con fecha de anteayer por la Junta Carlista de Guerra de Guipúzcoa. Notifica también haber designado Alcalde al señor [Pablo] Morencos, Primer Teniente al señor [Julián] Madina y Segundo al señor [Teodoro] Zaragüeta». Zinegotzi izendatu zituzten: Ricardo Rezola, José María Puig, Francisco Arrózpide, Julio San Adrián, Miguel Marín, Ricardo Izaguirre, Juan Lizaso, José Arregui, Esteban Urbialde eta Víctor Ochotorena[202]. Puig, 1934an alkate izan zena, genuen 1931ko hauteskundeetan aukeratutako zinegotzi bakarra.

      Gerrak eta diktadurak sorrarazitako garai latz berrian, nahitaezko betebeharrak ezarri ziren, eta herriko bizimoduan eragin zuzena izango zuten erabakiak hartu zituen udalbatza berriak, gerra-ahaleginean laguntzeko, buruzagi berriak aukeratzeko, martirien gomuta bultzatzeko eta gorri eta separatisten aurkako neurriak ezartzeko. Derrigorrezko emariak eskatu ziren, eta, zenbait kasutan, isileko estortsioak egin ziren dirua, bitxiak, jana edo arropak emanarazteko. Halaber, beste erabaki hauek ere hartu zituen udalbatzak: igandero joan behar zuten mezatara, korporazioan, txapel gorria buruan zutela. Jesusen Bihotza tronuratzea, kaleen izenak aldatzea (Plaza de la República izandakoa, Plaza de España; Dos de Junio kalearen izen berria Calle de Navarra «en reconocimiento de la Provincia hermana») eta lanpostuak aldatzea (hiru kale-garbitzaileri eta hilerriko ehorzleari kendu zitzaien ogibidea).

      Gutxika-gutxika bizimodua “normaltzen” hasi zen. Ikasturte berria atzerapenarekin hasi zen, eta Errepublikako bekadunak ikasten jarraitzeko aukerarik gabe geratu ziren. Baina kalean bertan ere ez zen berreskuratu gerra aurreko lasaitasuna. Hots, toki batetik bestera joateko igarobaimena behar zen, eta eragozpen asko jartzen ziren hura eskuratzeko. Erabilera legaleko dirua ere arazo bihurtu zen, zigilaturik egon behar baitziren billeteak balioa izateko. Arautu egin zen zintzilikagailuen eta banderen erabilera; eta, une batean proposatu zen, aholku gisa, leihoetan koloreetako paperak jartzeko, bandera nazionalaren margoak ikus zitezen argitara.

      Garaile berriak egindako lehen lanetako bat errepublikarren menpe egon ziren garaian hildakoen oroimena bultzatzea izan zen. Ez bakarrik hernaniarrena. Horrela, urriaren 24an meza bat ospatu zen Jorge de Satrústegui donostiar politikari liberalaren alde. Izan ere, Satrústegui, irailaren 6an eraila, Hernaniko Biyak Bat paper tegiko administrazio-kontseiluko kidea izan zen. Trukean, hilabete geroago, irailaren 8an ankerki hildako José Embid, Hernaniko udal idazkariaren aldeko meza eman zuten Tolosan.

      Kale Nagusiko 2. zenbakiko lehenengo pisuan zabaldu zuten Círculo Tradicionalista izenekoa, hau da, erreketeen egoitza. Azarearen 5ean gehitu zitzaien Círculo Femenino de “Margaritas” emakumezkoen taldea. Horien eskutik antolatu ziren bizi-estilo berriaren erakusgarri izan ziren zenbait ekintza: Armadarako emandako arropen erakusketa (azaroaren 14an) eta bi jaiotza eramangarri Eguberrietan, bata “pelayoena” eta bestea “flechena”. Garaiko ekitalde garrantzitsunea 1936ko azaroaren 29an gauzatu zen, Hernaniko Erreketeak ospakizun handia antolatu zuenean bere ikurriñaren bedeinkatzea eta Jesusen Bihotza udaletxean jartzea ospatzeko. Kazetari frankisten prosa aberatsa eta puztua bere dotorezia guztiarekin azaldu zen ekintzen berri emateko. La Voz de Españaren arabera, errekete, pelayo eta margariten artean 4.000 lagun baino gehiago bildu ziren jaietan, «el orden fue perfecto y la organización admirable». Baina, hala ere, aitorpen esanguratsua gehitu zuen idazleak: hainbat balkoi hutsik zeuden, bakarti eta triste, nagusiek herria utzi zutelako. Besteak:

 

absolutamente todos los demás, se hallan engalanados con colgaduras y muchos decorados con gusto, dando a la villa de Hernani un aspecto hermoso. Diríase más bien que se había vestido de rojo y gualda borrando para siempre el tinte liberal que la caracterizaba.

 

      Erretorika gorabehera, begibistakoa zen, 1936ko otsaileko hauteskundeetako emaitzak ikusita, eskuineko indarrek ez zutela % 10a gainditzen eta, beraz, nekez gerta zitekeela Hernaniko iritzi publiko berezkoaren hain aldaketa handia. Zigorren aurreko eta agerian egindako mehatxuekiko beldurra edota garaileen artean toki bat bilatu nahia izan ziren jarrera berrien arrazoiak[203]. Gobernu Zibileko txostenek ere egoera azaltzen digute. Hala, 1943an udala osatu behar zuten zinegotzien berri ematean zera nabarmendu zuten: gehienak gerra hasi ondoren bazkidetu zirela alderdi karlistan.

      1936. urtearen bukaeran, behin Gerra Zibila amaituta, Hernaniko eskubidezko biztanleriak gora egin zuen, izatezkoak ez bezala: 4.802 izatezko biztanle —urtarrilean, 6.919— eta 6.840 eskubidezko biztanle —urte-hasieran, 6.651—.

      Errepresioa berehala hasi baldin bazen ere, jarraipena izan zuen hurrengo hilabete eta urteetan. Garaileen ustez asko ziren okerreko bidetik joandakoak. 1937ko martxoan, udalbatza bildu zenean, honela ikusi zuten egoera:

 

son todavía muchos los que no se han compenetrado de los elevados móviles del glorioso movimiento militar (...) de la necesidad imperiosa la de españolizar el pueblo dándole a conocer toda la historia de España en los veinte siglos que lleva de existencia.

 

      Beste hau ere proposatu zen:

 

(...) sea colocado el pergamino que (...) para conmemorar el gran triunfo de las Armas españolas obtenido en este pueblo por el heroico Ejército nacional del Generalísimo Franco.

 

      Era berean, eskolen izenak berrikusi ziren, izenen egokitasuna aztertzeko.

 

(...) con el fin de que su denominación responda plenamente a los ideales de nuestro Movimiento Nacional.

 

      Udalak, beraz, jarrera aktiboa erakutsi zuen erregimen berriaren alde. Hernaniko batzarrak, adibidez, Jacinto García Nogales sozialistak eskatutako erruki-eskaerari bizkar eman zion, bere aldeko txostenak luzatzea ukatuz 1939ko urriaren 2Sean (Barruso, 2005, 129). Heriotza-zigorra eduki arren, azkenean ez zuten hil. Antonio Zubeldia Erreketean sartu zen, baina bertatik kanporatu zuten, festa batean ¡Viva Navarra! eta ¡Viva Aragón! entzun ondoren ¡viva los vascos! oihukatu zuelako; hori gutxi balitz, presoen aldeko diru-bilketa bat ere antolatu zuen, baimenik gabe[204]. Jazarkundea 1936ko udako erresistentzian era batera edo bestera parte hartu zuten emakumeengana ere heldu zen.

      Era horretan, urte luzez iraun zuen garai ilun bati hasiera eman zitzaion. Aurreko ataletan adierazi dugunez, kopuru hotzek ez dira gai galtzaileen zati handi batek bizi izan zuen sufrimendua eta beldurra azaltzeko. Ezin dugu ahaztu, bestetik, 500 hernaniar inguruk borrokan jarraituko zutela frankisten aurka, batzuek Iparreko Frontea erori arte, beste batzuek Kataluniak eutsi zion bitartean, 1939ko otsailera arte. Porrotaren ostean, fusilatu eta giltzaperatuez gain, haietako asko lanik edo ondasunik gabe geratu ziren, beste batzuek lanpostuak edota antzinatasuna galdu zuten aberriaren edota Mugimendu Nazionalaren aurkako ekintzetan parte hartzeagatik. Hutsuneak, aldiz, «españolismo neto e incondicional» zelakoa erakutsi zutenen artean banatu ziren, baita enpresa pribatuetan ere. Beste askok erbesteko bidea hartu zuten; zenbaitetan bertan betiko geratzeko, beste batzuetan Francoren heriotzara arte atzeratutako itzuleraren zain, beraien bizitzak Frantzian, Argentinan edo Mexikon berregin ondoren.

 

 

Hernaniko errepresioaren kopuruak eta izenak

 

      Gutxienez 13 hernaniar fusilatu zituzten gorri-separatista zirelako. Horietako batzuk, bat-batean, herria frankisten esku gelditu ondoren, beste batzuk Iparreko Frontea erori ondoren; bakan batzuk, gerraren nondik norakoak bultzatuta urrutiko tokietan:

 

Epaiketaren ondoren eta frankisten errepresio paralegalaren ondorioz hildako hernaniarrak

Izena

Adina

Filiazioa

Sententzia

Adarraga, José

63

Apaiza

 

Alcelay, Julián

23

 

 

Amilibia Saldías, José

29

 

 

Aramburu Chinchurreta, Cándido

23

Komunista, Rosa Luxemburgo batailoiko kaboa

1938ko urria[205]

Arbiza, Angel

37

 

 

Goñi Biurrun, Felisa

 

 

 

Isutia Maiz, Fernando[206]

 

Regimiento de la Victoria, n° 28ko soldadua

1938ko maiatzaren 11an San Ildefonson, Segovian

Jiménez, Angel

25

UGT, Gipuzkoako Federazio Probintzialeko idazkaria, 1935

 

Manrique, José

38

 

 

Mendikute, Alejandro

45

Apaiza

 

Tormes Asin, Angel

24

EAJ

 

Usarraga, Policarpo

49

-

 

Zabala, Pascual

 

-

 

 

      Beste pertsona asko epaitu zituzten, batzuek kartzela-zigorrak jaso zituzten, beste batzuk aske atera ziren edota kasuak artxibatu egin ziren.

 

Hernaniko errepresaliatuak[207]

Izena

Adina

Filiazioa

Sententziaren data

Sententzia

Zigor ekonomikoa

Achúcarro Zubillaga, Luis

44

PNV

06/02/1943

Absuelto

 

Alberro Arizpe, Félix

24

 

 

12 años y 1 día

 

Albizu Ormazabal, Mª del Carmen

 

Sin Filiación

19/09/1944

Sobreseído

 

Alcorta Adarraga, Tomás

25

UGT, teniente del batallón Rosa Luxemburgo, “rojo peligroso”, Del barrio de Oria

 

Muerte

 

Alvarez Terradas, Abundio

 

UGT

20/02/1945

 

 

Andrés Gómez, José

 

 

 

 

 

Antón Lanz, Emilio

 

 

 

Muerte, conmutada en 1940

 

Apaloza Eleicegui, Ramón

 

 

 

 

 

Apaolaza Aramburu, Juan

 

PNV

 

Muerte

 

Azurmendi, José Manuel

 

 

PSOE

 

 

Azurmendi Zabala, José A.

 

 

 

12 años

 

Benito, Agustín

 

 

 

Confirmación

 

Beristain Zubeldia, Angel

 

Republicano

21/01/1943

Sobreseído

 

Capa Caramilla, Atilano

 

PSOE

10/02/1945

 

 

Comenzana Toledo, Francisco

30

Sargento batallón disciplinario

 

12 años y 1 día

 

Durán Selha, Bartolomé

42

 

 

Muerte, conmutada en 1940

 

Echarri Gorostegui, María

 

 

 

Confirmación

 

Epelde Arregui, Tiburcio

55

PNV

02/02/1943

Absuelto

 

Fernández Morán, José

54

Izquierda Republicana

02/03/1943

12 años y 1 día

1.000,00 Ptas.

Gorospe, Prudencio

 

 

13/12/1942

Sobreseído

 

Guijarro, Cesárea

 

 

 

Confirmación

 

Isasti Olaciregui, Pedro

 

 

 

condenado 12 años

 

Iturrioz Malcarix, Dionisia

 

 

 

Confirmación

 

Iturrioz, Isabel

 

 

 

Confirmación

 

Laburu del Puerto, Fermín

50

Nacionalista

10/04/1943

Absuelto

 

Lahoz, Agustina

 

 

 

Confirmación

 

Larumbe Esparza, Alejandro

 

 

 

 

 

Lascurain Iribarren, Valentín

27

Anarquista

Muerte, capitán del batallón disciplinario

Conmutada en 1939

 

Muro, Jacinta Gervasia

 

 

 

Confirmación

 

Odriozola Oyarzabal

 

PNV

 

Muerte

 

Pastor Azcárraga, Enrique

 

UGT

05/01/1940

Condenado

1.500,00 Ptas.

Pinedo, Eleuterio

 

 

 

Confirmación

 

Ramón Ricart, Vicente

45

Izquierda Republicana

11/02/1943

Absuelto

 

Ruiz Goicoechea, Marcelo

36

Izquierda Republicana

03/02/1943

Absuelto

 

Salaverría Echeverría, Isidro

41

Regimiento Zapadores

14/11/1941

6 años y 1 día

200,00 Ptas.

San Adrián, Gorgonio

 

 

 

Confirmación

 

Sarriegui Larburu, Pedro

30

PNV

 

12 años y 1 día

 

Sánchiz Sota, Juan

 

PSOE

 

reclusión perpetua

 

Setien Cortaj arena, Ignacio

36

PNV, Comisario orden público local, oficial Ejército de Euzkadi

 

 

 

Toledo Alberdi, Miguel

44

PNV

03/05/1943

Condenado

500,00 Ptas.

Uzcudun Beñarán, Federico

34

 

 

12 años y 1 día

 

Velamazan García, Jerónimo

 

 

 

Sanción

 

Velasco, Leoncia

 

 

 

Confirmación

 

Zapian Elizondo, Miguel

 

Izquierda Republicana

24/05/1940

Condenado

5.000,00 Ptas.

Zubeldia Sarasola, Antonio

26

Nacionalista

04/02/1943

Absuelto

 

Zubeldia Urrestarazu, Lucas

26

 

 

 

 

Zubiria Fica, Gregorio

22

 

 

30 años y 1 día

 

 

      Errepresioa, hala ere, agirietan agertzen diren pertsonetatik harantzago zabaldu zen. Horren adibidea dugu Valle Lersundi jaunarekin gertatutakoa. Altxatuek zaldun hau atxilotu zuten jeltzale batzuen alde agertu omen zelako. Gervasio Achúcarro herriko koajutoreak asko salbatu omen zituen faxisten erasoetatik. Alejandro Mendikute apaiza bera ere askatzea lortu omen zuen atxilotu zuten lehenengo aldian, baina ezin izan zuen bigarren atxiloketa eragotzi. Orduan jende armatuak parrokoa kartzelara eraman zuen, inongo azalpenik gabe eta irainduz. Handik gutxira Mendikute fusilatu egin zuten[208].

      Errepresioaren neurria are ikusgarriagoa da hurrengo zerrenda honetan; bertan Gipuzkoako Ondasunen Inkautazioen Batzorde Probintzialak ikertu zituen pertsona guztien izenak jasotzen dira; helburua: ondasunak bahitzea. 249 lagun agertzen zaizkigu bertan, tartean fusilatu eta espetxeratu batzuk.

 

Gipuzkoako Ondasunen Inkautazioen Batzorde Probintzalak osatutako zerrendatik, Hernanirekin lotutako pertsonak[209]

Izena

Filiazioa

Ondasunak

Achúcarro Zubillaga, Luis

Nacionalista

 

Aguirre Lecuona, Joaquín

Socialista

 

Aizpurua Balda, Lorenzo

id

 

Aizpurua Estala, Antonio

Solidario

 

Aizpurua Estala, Venancio

id

 

Albistur Adarraga, Antonio

id

 

Alcelay Beldarrain, Angel

Socialista

 

Alcelay Beldarrain, Julián

(fusilado)

 

Aldasoro Guerra, Juan

Nacionalista

 

Altolaguirre Camarero, Jesús

Anarcosindicalista

 

Altolaguirre Camarero, José

Socialista

 

Altuna Elorza, Antonio

Solidario

 

Alvarez González, Teodoro

(fusilado)

 

Amilibia Saldias, José

 id

 

Apaolaza Aramburu, Felipe

Nacionalista

 

Apaolaza Aramburu, José

id

 

Apaolaza Aramburu, Juan

Solidario

 

Apaolaza Eleicegui, Ramón

Nacionalista

Una casa valorada en 29.850 pts; de otra que renta 1740 y de terrenos amillarados con una renta de 382

Aramburu Arrózpide, Severo

Nacionalista

 

Aramburu Ayerza, Narciso

id

 

Aramburu Lasa, Angel

Solidario

 

Aranalde Zubiarrain, Gabino

(falleció)

 

Aranalde Zubiarrain, José

UGT

 

Armendáriz Díaz, Félix

Socialista

 

Arregui Iraola, Agustín

Solidario

 

Arregui Iraola, Juan Bautista

id

 

Arrieta Errasti, Cesáreo

Nacionalista

 

Arrieta Errasti, Juan

(falleció)

 

Arrieta Lasa, José María

Solidario

 

Arrióla Larrañaga, Julián

Nacionalista

 

Arrondo Insausti, Juan

Solidario

 

Arrondo Insausti, Santos

id

 

Arrózpide Arreseigor, Gabriel

Nacionalista

 

Artola Zuaznabar, Miguel

Solidario

 

Azcue Aldalur, Joaquín

Nacionalista

 

Azcue Celarain, Gerardo

id

 

Azurmendi Tormes, Félix

Solidario

 

Azurmendi Tormes, Jesús

Solidario

 

Azurmendi Zabala, José Antonio

Socialista

 

Azurmendi Zabala, José Manuel

id

 

Barrenechea Aizpurua, Ascensio

Solidario

 

Barrenechea Aizpurua, Javier

id

 

Barrenechea Aizpurua, Julián

id

 

Beobide Gurruchaga, Antonio

Nacionalista

Dos caseríos con una renta de 1220 pts. y pecuaria con una riqueza de 400

Beriain Ugalde, Tomás

Socialista

 

Beristain Zubeldia, Ángel

Nacionalista

 

Beroitz Sarobe, José

Izq. republicana

Finca urbana, con un capital de 9.440 pesetas

Calderón Lillo, Jacinto

Izquierda

 

Caraciolo Iribertegui, Celestino

id

 

Carrión Martín, Alejandro

Socialista

 

Celayeta Escalante, Gregorio

Izquierda Republicana

 

Celayeta Escalante, Joaquín

id

 

Celayeta Escalante, Martín

Izquierda Republicana

 

Cigarán Rezola, José María

id

Una casa valorada en 31.080 pts. y un terreno que renta 120

Delpuerto Balda, José

Nacionalista

 

Domingo Beriain, Francisco

Socialista

 

Domingo Beriain, Ignacio

id

 

Eceiza Izaguirre, José

Nacionalista

 

Eceiza Villalarain, José María

id

 

Echarri Escudero, Tomás

Solidario

Pecuaria con una riqueza de 10 pesetas

Echegoyen Olloquiegui, José Luis

id

 

Echegoyen Olloquiegui, Lázaro

id

 

Echegoyen Olloquiegui, Severiano

id

 

Echeverría Antimasveréz, Ignacio

Izquierdista

Pecuaria con una riqueza de 10 pesetas

Echeverría Garmendia, Cesáreo

Nacionalita

 

Eguiguren Achega, Jesús

id

 

Eguiguren Azpiazu, Saturnino

id

 

Eizmendi Zabaleta, José María

Solidario

 

Elizondo Larburu, José Gabriel

Nacionalista

 

Elósegui Michelena, José

id

 

Epelde Arregui, Tiburcio

id

 

Erdocia Mendizábal, Francisco

Socialista

 

Erdocia Urretavizacaya, Julián

id

 

Erice Satrústegui, Andrés

Solidario

 

Erice Satrústegui, Martín

id

 

Erice Satrústegui, Paul

id

 

Errazquín Zubiarrain, Félix

id

 

Fernández Morán, José

Izquierdista

 

Fernadino Ochoa, Evaristo

Socialista

 

Galdeano González, Domingo

Izq. Republicana

 

Gandiaga Amuchástegui, Julián

Solidario

 

Garcés Aguado, Antonio

Comunista

 

Garcés Aguado, Marciano

Socialista

 

García Martínez, Felipe

id

 

García Nogales, Jacinto

Socialista

 

Garín García, Manuel

Nacionalista

 

Giménez Gorostarzu, Angel

Socialista

 

Gimeno Garín, Pablo

id

 

Goicoechea Beobide, Antonio

Solidario

 

Goicoechea Beobide, Pedro

id

 

Goicoechea San Sebastián, Miguel

Nacionalista

 

Goitia Azcoitia, Julián

Izq. republicana

 

Gómez Bajo, Juan

(falleció)

 

Gómez Sarasola, Joaquín

Socialista

 

González Alvarado, Francisco

id

 

González Alvarado, Patricio

id

 

González Monjas, Gabriel

Izq. republicana

 

González Tormes, Antonio

(falleció)

 

Goñi Arbide, José Antonio

Nacionalista

 

Goñi Lazcano, Juan

Socialista

 

Goñi Zabala, Juan

Solidario

Dos casas catastradas en 30.639 pesetas

Gorospe Caraciolo, José

Socialista

 

Gorospe Caraciolo, Luis

id

 

Gorostegui, Rafael

Solidario

 

Goya Urbieta, José

Nacionalista

Una casa que renta 1980 pts. y pecuaria con una riqueza de 90

Goya Zubiri, Francisco

id

 

Goya Zubiri, Juan

id

 

Guerra Zabalegui, Alejandro

id

 

Guzmán Benedicto, Darío

Socialista

 

Hernández Roa, Rafael

UGT

 

Ibáñez Ayesa, Juan

Socialista

 

Ibáñez Jurio, Teófilo

Izquierdista

 

Ibáñez Toledo, Ramón

Socialista

 

Icaceta Elizalde, Cándidoid

id

 

Illarramendi Beristain, Angel

Nacionalista

 

Imaz Lasa, José

Solidario

 

Iraola Galardi, José

Izquierdista

 

Irazusta Liceaga, Santiago

Solidario

 

Irujo Aguirre, José Cruz

id

 

Irujo Ibáñez, Lázaro

Nacionalista

 

Izaguirre Echeverría, Manuel

Solidario

 

Laburu Delpuerto, Fermín

Nacionalista

 

Larumbe Esparza, Alejandro

Socialista

 

Larrañaga Arrieta, Ceferino

Solidario

 

Larrañaga Arrieta, José

id

 

Larrañaga Eizaguirre, Miguel

id

 

Larrea Zabala, José María

Nacionalista

 

Larrechea Beriain, Agustín

id

 

Lascurain Iribarren, Valentín

CNT

 

Legarreta Perurena, José

Solidario

 

Leibar Iñurrategui, Félix

Nacionalista

 

López Conde, Félix

Anarcosindicalista

 

López Moreno, Carlos

Socialista

 

López Moreno, José

id

 

López Moreno, Teófilo

id

 

Loyarte Huici, José Antonio

Apolítico

Subarrendador de piso a “Euzko-Etxea”

Martínez Gomara, Gabino

Socialista

 

Martínez Magallón, Cesáreo

Comunista. Falleció

 

Menchaca Vivanco, Francisco

UGT

 

Mendicute Liceaga, Alejandro

(fusilado)

 

Miner Echaiz, Vicente

Izq. republicana

 

Miner Echevarría, José Luis

Izquierdista

 

Miner Liceaga, Felipe

id

 

Moncayo Garcés, Gabriel

Socialista

 

Montero Bengoechea, Manuel

Nacionalista

 

Moulian Mendia, José

Socialista

 

Moulian Mendia, Manuel

id

 

Múgica Esnaola, Jerónimo

UGT

Una casa de 10.937 pts. de capital; y de pecuaria, de 10 pts.

Múgica Landaberea, Antonio

Nacionalista

 

Múgica Liceaga, Dionisio

id

 

Múgica Liceaga, Domingo

id

Una casa de 36.880 pts. de capital; y un terreno de 100 de renta

Múgica Liceaga, Manuel

id

 

Muguruza Zubillaga, José Mª

Solidario

 

Muguruza Zubillaga, Ramón

Socialista

 

Ocariz Ataun, Emeterio

id

 

Odriozola Oyarzabal, Antonio

Solidario

 

Olaizola Almoarza, José

id

 

Ollaquindia Mutilio, Francisco

id

 

Olloquiegui Zulaica, Fernando

Nacionalista

 

Orayen Saint Pierre, Juan

id

 

Ormazabal Lasa, Antonio

Socialista

 

Ormazabal Lasa, José

id

 

Ormazabal Lasa, Pedro

id

 

Ormazabal Lasa, Vicente

id

 

Orradre Lujambio, Estanislao

Izq. republicana

 

Ortega Sufrategui, Rafael

Izquierdista

 

Osambela Muneta, Pedro

Socialista

 

Ostolaza Ayestaran, Ignacio

Nacionalista

 

Otamendi Arrieta, Francisco

Solidario

 

Otermin Saralegui, Miguel

id

Riqueza pecuaria, de un capital imponible de 90 pesetas

Oyarbide Beldarrain, José

id

 

Pagola Sagardía, Nicasio

id

 

Pastor Azcárraga, Enrique

Izquierdista

Una casa que renta 660 pesetas

Pastor, Marcelo

Izq. republicana

 

Pérez Iribas, José

Nacionalista

Pecuaria, de una riqueza imponible de 105 pesetas

Perosanz Arranz, Casimiro

Socialista

 

Plagaro Valvuerca, Venancio

id

 

Puente, Pantaleón

Izq. republicana

 

Puente Serna, Pedro

Izquierdista

 

Recondo Múgica, Celestino

Izq. republicana

 

Rezola Cordan, Aniceto

Nacionalista (fallecido)

Fincas urbanas valoradas en 121.375 pts., y de rústicas que rentan 925,00

Ruiz Azurmendi, Juan María

Socialista

 

Ruiz Azurmendi, Vicente

id

 

Ruiz Goicoechea, Marcelo

Izq. republicana

 

Ruiz Lizarraga, Julio

id

 

Sagarna Gurmendi, Ignacio

Socialista

 

Sagarna Gurmendi, Ramón

id

 

Salaverría Echeverría, Isidro

Izq. republicana

 

Salinas Orradre, Ignacio

Socialista

 

Salinas Orradre, Javier

id

 

Salinas Sarasa, Javier

id

 

Salvide Ayerdi, Joaquín

Solidario

 

Salvide Ayerdi, Miguel

id

 

Sanchiz Crespo, Carlos

Socialista

 

San Sebastián Oyarzabal, José

Solidario

 

San Sebastián Oyarzabal, Juan

id

 

Santamaría Echeverría, Máximo

Republicano

 

Sarobe Aramburu, Bautista

id

Fincas urbanas valoradas en 15.842 pts., y de rústicas que renta 277

Sarriegui Larburu, Felipe

Solidario

 

Sarriegui Larburu, José

id

 

Sarriegui Larburu, Pedro

id

 

Sarriegui Larburu, Ramón

id

 

Sarriegui Zubeldia, Ignacio

id

 

Setien Galdeano, José

Republicano

 

Setien Cortajarena, Hipólito

Nacionalista

 

Setien Cortajarena, Ignacio

id

 

Sevillano Iriazábal, Ramón

Socialista

 

Tellaeche Galarza, Agustín

Nacionalista

 

Toledo Alberdi, Miguel

id

 

Toledo Alberdi, Ricardo

id

 

Tormes Asín, Angel

Nacionalista (fusilado)

 

Ubarrechena Iraola, Agustín

Nacionalista

 

Ugalde Damborenea, Felipe

id

 

Ugalde Garayalde, Antonio

id

Pecuaria, de un capital imponible de 45 pesetas

Ugalde Garayalde, Fermín

Solidario

 

Ugalde Garayalde, Luis

Socialista

 

Unzueta Uribe, Félix

Izq. republicana

 

Urdangarin Echeverría, Domingo

Solidario

Pecuaria, de un capital imponible de 20 pesetas

Uria Ecenarro, Dámaso

id

 

Urquia Marticorena, José

id

 

Urquizu Echeverría, Nicasio

Nacionalista

 

Vicente Artigas, José

Socialista

 

Vicente Zamarreño, Eugenio

Sindicalista

 

Vidaurre Berasain, Castor

Socialista

 

Zamora Iribarren, José María

Socialista

Copropietario de una casa valorada en 10.623 pesetas

Zapiain Elizondo, Francisco

id

Una casa valorada en 21.320 pesetas

Zapiain Elizondo, Miguel

Izq. republicana

id que renta 1.860

Zubeldia Sarasola, Antonio

Solidario

 

Zubeldia Sarasola, Joaquín

Nacionalista

 

Zubiarrain Eceiza, José

Solidario

 

Zubiarrain Zapirain, Eustaquio

id

 

Zubillaga Martínez, Inocencio

Nacionalista

 

Zubillaga Usabiaga, Hipólito

Nacionalista (fallecido)[210]

 

Zubillaga Usabiaga, Juan

Nacionalista

 

Zubillaga Usabiaga, Martín

id

 

Zubillaga Zubillaga, Cayetano

id

 

Zubimendi, Jesús

id

 

Zugasti Sarasola, Fermín

id

 

Zugasti Sarasola, José

id

 

 

      Batzordearen kezka ez zen mugatu pertsonen ondasunetara, agintari frankistek legez kanpo jarritako erakundeenak ere (alderdi eta sindikatuen egoitzak, batzokiak, Herriko Etxea eta abar) bahitu zituzten. Egoitzak itxi ondoren, erakunde horiek euren jabeak baldin baziren, ondasunak agintarien esku geratu ziren. Kasu guztietan, ondasunak, baita kontu korronteak ere bahituta geratu ziren epaiketaren zain. Ondasunen Inkautazioaren Batzordearen edota Ardura Politikoko Batzordearen zigorrek bereziki ondorio ekonomikoak zituzten, nahiz eta, kasu batzuetan, zenbait lanpostutara aurkezteko zailtasunak ekarri edota toki jakin batean bizitzea eragotzi. Ikertu eta epaitutakoak ez ziren bakarrik hernaniarrak. Ondoren eskaintzen dugun zerrendan agertzen direnak herrian ondasunak zituzten hainbat lagun ditugu, gehienak jeltzaleak. 1938. urterako beraien ondasunak agintari berrien esku zeuden. Erabakia hartu bitartean lur eta orubeen administrazioa lehenik udal idazkariaren ardurapean egon zen; gero hainbat pertsonak hartu zuten lan hori. Horren truke % 3ko komisioa kobratzen zuten. Zerrendak bi datu garrantzitsu eskaintzen dizkigu. Lehena, lan honetan zeharkakoa, abertzaletasunaren buruzagi batzuen artean zeuden harreman ekonomikoak. Bigarrena, zer-nolako zorroztasuna erabili zuten, “Glorioso Movimiento nacional’’arekin bat egiten ez zutenak jazartzeko orduan. 1940ko otsailean zerrendako hainbat lagunek, Francisco Zapiainek, José María Zamorak, Bautista Sarobek eta Enrique Pastorrek, beraien ondasunen zati bat oraindik bahituta zuten eta agintari berriak hilero-hilero haien errentarekin geratzen ziren[211].

 

Abizenak eta izena

Espediente zenbakia

Ondasunak

Urreta Echeveste, Miguel

5

Casa Mirenchu, Lasarte
Casería Zubiaurre, Lasarte

Rezola Cordan, Aniceto

6

Casa 13, calle Mayor
Casa 13, accesorio de la calle Mayor
Casa 50 de la calle Mayor
Casa 13 afueras, Azalenea
Terreno sembradío y manzanal Tellerigaña

Terreno sembradío ribera llamado Utsales
Terreno herbal Sansanategui
Terreno helechal cerca caserío Trabalecu, Anchulo

Celaya Lecue, Victoriano

24

Terreno sembradío en Alcega

Arrillaga Leturiondo, Josefa

179

Propiedad llamada Fagollaga

Barcaiztegui Echeverria, Ricardo

386

Tercera parte indivisa de una séptima parte de un terreno sembradío Latzumbe

Zubillaga Usabiaga, Hipólito

411

Terreno sembradío en el paraje Eliretzea (2 de junio) Un terreno en el punto Eliretzea

Apaolaza Eleicegui, Ramón

412

Terreno sembradío llamado Lerragain
Casa Gardaseraz-Enea, calle Navarra
Participación indivisa de 442,33 y otra de 641,92 en el terreno herbal Sorguinechulo
Terreno huerta en Franco-aldea
Casa 47, calle Mayor
Terreno situado bajo el puente Carabel
Terreno sembradío de ribera bajo el puente Carabel

Beobide Gurruchaga, Antonio

413

Casería Montefrío, 27
Casería Iparraguirre, 39
Crédito hipotecario de 6.000 pts sobre la Casería Añarregui
Crédito hipotecario de 15.000 pts sobre la Casería Gaviria

Beroitz Sarobe, José

414

Terreno solar en el paraje Elitzerea

Cigarán Rezola, José María

415

Terreno ribera llamado Don Hermiñenea
Casa 9, calle Mayor
Casa 7, calle Mayor
Crédito hipotecario de 4.000 pts sobre un terreno labrante en la ribera de la villa de Hernani

Echeverría Garmendia, Cesáreo

416

Casa 14, calle Mayor

Goñi Zabala, Juan

417

Dos casas unidas llamadas Anciola-Berri
Terreno poblado de chopos en Anciola.

Goya Urbieta, José

418

Terreno en el punto Tellerigaña

Múgica Esnaola, Jerónimo

419

Casa Istillarte-enea, 16

Múgica Liceaga, Domingo

420

Casa Zuaznabar, 53 calle Mayor
Terreno huerta en el bario de las Afueras

Pastor Azcárraga, Enrique

421

Casa Villa Lucía, 82 B, Florida

Sarobe Aramburu, Bautista

422

Terreno labrante y herbal en la parte superior del caserío Goyegui y fuente de agua potable, Anchorta
Planta baja y piso principal de la casa n° 10 de la Plaza de Lasarte
Tierra labrante y manzanal en Goicogañeta
Tierra situada entre caserío Larrecohea y montazgo Linajunzueta, Luberriaga Lasarte
Finca compuesta por dos heredades Pintore. lurraz o Delayaundi
Casa Olachea, 5 Lasarte

Zamora Iribarren, José María

423

Mitad indivisa de la casa 3 B, Puerto

Zapiain Elizondo, Francisco

424

Casa Lueban 69, calle Alfonso XIII

Labayen Toledo, Antonio

471

Tercera parte indivisa casa Atzeguindegui
Tercera parte indivisa de un terreno sembrado en el paraje Elite-Atzea
Tercera parte indivisa terreno solar cuartel Oeste
Tercera parte indivisa de una mitad indivisa de terreno destinado a Camino particular para el servicio Chalet Villa Mila

Ciaurriz Aguinaga, Doroteo

472

Tercera parte indivisa casa Atzeguindegui
Dos Tercera partes indivisa de un terreno sembrado en el paraje Elite-Atzea
Dos tercera parte indivisa terreno solar cuartel Oeste
Dos tercera parte indivisa de una mitad indivisa de terreno destinado a Camino particular para el servicio Chalet Villa Milagro

Muñoa Pagadizabal, Miguel

15

Casería Larrecoechea, Lasarte

Amilibia Machimbarrena, Joaquín

201

Casería Eguzquiza o Pepezabalenea, Lasarte

Zapiain Elizondo, Miguel

913

Casa n° 36 calle Cardaveraz

López Vargas, Félix

1217

Doceava parte indivisa casa Ubarraitz, 47, calle Urumea

Ansorena Elícegui, José

2694

Casa Leocadiste, n 11, Liceaga

Letamendia Lasa, José

2320

Crédito hipotecario de 10.000 pts de principal a razón del 5,5 anual y 2.000 pts para costas y gastos sobre la casa Irana o Franco, 7, propiedad de los cónyuges Simón Belaunzaran Muñoa y Matilde Otamendi Belaunzaran

 

      Gipuzkoako Ondasunen Inkautazioen Batzorde Probintzialaren 1939ko memoriak, bestetik, bere Industria Saileko buru zen Luis Pottecher industria-ingeniariak bahitutako enpresen zerrenda gehitu zuen. Sail horrek lantegien zuzendaritza hartu zuen «haciendo que funcionasen a pleno rendimiento, con vistas a los intereses generales de la nación y sin olvidar tampoco la defensa de los intereses de que se ha hecho cargo este organismo, y que en su día habían de servir en muchos casos para hacer frente a la responsabilidad civil que pudiera imponérsele al inculpado». Esku hartutako lantegi garrantzitsuenen artean zeuden Fagollaga argindar zentrala, Victoriano Celaya jeltzalearen ondasuna (zentrala geldirik zegoen, ez baitzen inoiz erabili, jabeak Hernaniko udalari helburu politikoekin emandako hitzaren ondorioz. «Actualmente se han realizado las obras necesarias para su puesta en marcha»); Lasarteko adreilu-lantegia, bertatik % 50 bahitu zen, hori zelako Miguel Urreta jeltzalearen partea bertan, eta zehazten ez ziren zenbait paper-lantegi.

 

 

Los caídos por Dios y por España

 

      Errepresioaren neurriak ezin digu ahaztarazi hernaniar askok, gogoz edo derrigorrez, altxatuen aldean borrokatu zutela, 72 lagun, 1938ko abenduko zerrenda baten arabera[212]. Batzuk borroka-guneetan erori ziren, hilda edo zaurituta, baina errepublikaren aldekoak hil zituztenean ez bezala, lehen unetik identifikatu zituzten eta gorazarre egin zitzaien. Beraien gorpuak, kasu askotan, udal hilerrian lurperatu ziren eta haien aldeko oroigarria altxatu zen.

 

«Relación de los caídos por Dios y por España en la Guerra de liberación de 1936-1939 de la villa de Hernani...»[213]

Nombre

Lugar de fallecimiento

Fecha

Lugar de enterramiento

Adarraga Erizaran, Juan

Quito (paso del Ebro)

23-3-1938

Hernani

Aguirre Zugasti, Victorio

Valdemoro (Madrid)

15-2-1938

Valle de los Caídos

Aguirrezabala Lete, Pedro

Frente de Asturias

11-9-1937

Llanes (Asturias)

Aizpurua Estala, Venancio

Lemona (Vizcaya)

13-6-1937

Hernani

Alberdi Inchauspe, José Miguel

Lemona (Vizcaya)

26-3-1938

Hernani

Albistur Adarraga, Agustín

Frente de Teruel

Se desconoce

Frente de Teruel

Amezua Sasiaimbarrena, Víctor

Frente de Santander

15-8-1937

Hernani

Aramburu Garmendia, Félix

Valderrobles (Teruel)

17-4-1938

Hernani

Arrigorriaga Abalabide, Luis

Hernani (accidente)

2-1-1937

Hernani

Delpuerto Arregui, José

Ciudad Universitaria (Madrid)

26-10-1939

Madrid

Duran Val verde, José
(Sargento de la G. Civil)

Hernani, asesinado

7-9-1936

Hernani

Erice Satrústegui, Andrés

Llanes (Asturias)

9-9-1937

Hernani

Iboleón Pagóla, Rafael

Hospital M. Calatayud

13-2-1938

Calatayud (Zaragoza)

Iradi Abalabide, Rafael

Frente de Teruel

30-12-1937

Teruel

Izaguirre Irura, Victoriano

 

24-5-1937

 

Izaguirre Loyarte, José Mª

Frente de Cáceres

31-8-1937

Cáceres

Izaguirre Oyarbide, Mariano

 

Sep. 1938

Hernani

Jáuregui Uranga, Bernardino

 

17-4-1938

Hernani

Laporte Yeregui, Felipe

Frente de Burgos

27-1-1937

Hernani

Miranda Usategui, José

Sopuerta (Vizcaya)

5-7-1937

Hernani

Miranda Vitoria, Esteban

 

11-1-1939

 

Molinaga Gorrochategui, Juan

Frente de Asturias

15-10-1937

Hernani

Muguruza Zubillaga, Angel

 

31-7-1938

Hernani

Mutiloa Arabaolaza, José

Frente de Vitoria

6-11-1936

mismo frente

San Adrián Zozaya, Gorgonio

Pola de Gordón (León)

20-9-1937

San Sebastián

Santa Cruz Arreche, José Ant°

Hospital de Ayerbe (Huesca)

21-4-1928

Ayerbe (Huesca)

Yanguas y Fernández, Germán F.
(Funcionario del Ayuntamiento
de San Sebastián)

Asesinado en ésta

8-9-1936

Hernani

 

      “Por Dios y por España” eroritakoek urtero omenaldia jasotzen zuten, baita 1972ko azaroaren 20aren moduko data berantiarrean. Data hartan zabaldu zuten berriro, konpondu ostean, urte bereko abuztuaren 23an bonba batek suntsitutako Erorien Monumentua.

      Garaipenaren oroimena diktadura osoan, indar gehiago edo gutxiagorekin, landu zen. Francisco Franco bera Hernaniko Ohorezko Alkate izendatu zuen udalak osoko bilkuran eta horrela jarraitu zuen, duela urte gutxi akordio hura anulatu zen arte. Egun, badaude oraindik herrian frankismoaren eta Falangeren ikurrak, duela 70 urte gertatutakoaren oroimen historikoa “mantenduz” eta ikur horiek nagusi izan ziren hamarkada luze horietan jasandakoarena gogoraraziz.

      Oroimen historikoa bere osotasunean eta aniztasunean berreskuratzea oso lan nekosoa da. Gaur egun ere, atzera begiratzeak hainbat zauri irekitzen ditu, eta gerraren ondorioak jasan zituzten guztiak ondratzea, galtzaileak bereziki, eta beraiekin justizia egitea polemika-iturri da; nahiz eta galtzaileek, berrogei urte luzez porrotaren zauria eraman behar, Errepublikaren zilegitasuna defendatu zutelako. 1936ko uztailaren 17tik aurrera gertatutakoa urrunekoa eta hurbilekoa dugu era berean. Errepublikaren alde hildako guztiak identifikatzea, hernaniarrak izan edo ez, lan konplexua da eta nekez bete ahal izango da erabat, ezta gaur egun ere.

 

 

 

 

[193] Hau eta hurrengo aipamenak El Día egunkaritik hartutakoak dira.

[194] Julián Erdozia Urretabizkaia hernaniarraren egunerokoa.
     
Beste herritar askok bezala, uztaileko altxamenduari aurre egiteko egin zuen borroka Julián Erdoziak hasiera-hasieratik, alde errepublikarrean. Lehenengo unean Hernaniko milizietan, eta, gero, iparraldeko frontean, Dragoien Batailoiko konpainia ezberdinetan, 1937an Santanderren harrapatu zuten arte. Azkenik, Bilbon preso zela, gerra-kontseiluan, 12 urte eta egun bateko zigorra ezarri zioten, eta Astorgako Prisión Central-en bete zuen kondena.

[195] Zenbait Auzitegi Militar ibili ziren 1937an Ángel Jiménez Gorostarzu harrapatu nahian. Horren portaera-ziurtagirian han irakur daiteke: «ÁNGEL JIMÉNEZ GOROSTARZU es persona de pésimos antecedentes, entre los cuales destaca el haber sido jefe de grupo de pistoleros; dirigió el fusilamiento de los Jefes y Oficiales del Ejército rendidos en los Cuarteles de Loyola».

[196] Julián Erdozia Urretabizkaiaren egunerokoa.

[197] Hernaniko Komisariaren zuzendaritzan izan ziren Juan Ibáñez, José Apaolaza, Francisco Domingo eta Darío Guzmán.

[198] Hernaniko Udal Artxiboa (HUA // HISTORIKOA / E-5-II-27 / 4. Guerra Civil 1936-1939- Relación de asesinados en Hernani. Francoren erregimenak heriotza horiek ikertu eta Causa General delakoan sartu zituen.

[199] Hernaniko Udal Artxiboa (HUA // HISTORIKOA / E-5-II-27 / 11. Guerra Civil 1936-1939. Instrucción de la Causa General.

[200] Julián Erdozia Urretabizkaiaren egunerokoa.

[201] José Iruretagoyena Solchagaren espediente pertsonalean (Archivo General Militar de Segovia. Sección Guerra Civil. Leg. 542), 1936ko urtarrilaren 1etik aurrera betetako zerbitzuen zerrenda zinpean aitortzean, zera dio: «El 11 [de septiembre de 1936] ataqué a Santa Bárbara de Hernani (...) El 12 prosigue el ataque a las posiciones del día anterior, lográndose la ocupación de (...), fuerte Santa Bárbara y pueblo de Hernani».

[202] HUA // HISTORIKOA / A-l-49. Libro de actas del Ayuntamiento 1936-1938.

[203] 1938ko urtarrilaren 3an ordena publikorako ordezkariak isun-zerrenda luzea ezarri zuen: AHN, Fondos Contemporáneos. Gobernación B-7. Expedientes policiales sig 48957.

[204] AGA 07, 39.02 75/171. Aurrekari horiek eduki arren, Ardura Politikoko epaileak aske utzi zuen 1943an.

[205] Lapurretak egitea eta legez kanpoko atxiloketak egitea leporatu zioten. Bilbon fusilatu zuten. AGMAV, C. 72, Cp. 13.

[206] Pedro Barrusok emandako datua.

[207] Pedro Barruso historialariak emandako datuak eta ikertzaile taldeak osatutakoa.

[208] Labayru Ikastegiko Agiritegia. Onaindia Fondoa.

[209] Hernaniko Udal Agiritegia (HUA // HISTORIKOA / E-5-II-27/12. Guerra Civil 1936 - 1939. Responsabilidades políticas).
     
Zerrenda horretatik kanpo José Andrés Gómez eta Félix López Vargasen espedienteak aurkitu ditugu. AGA 07, 750291.

[210] Bere arreba Leonorrek 2.000 pztako isuna ordaindu behar izan zuen bere anaiari (ordurako hilda ) 6. Eskualde Militarreko jeneral-buruak ezarritako ardura politikoko espedientea zela eta. AGA 07, 75935.

[211] AGA 07 75347.

[212] Iñaki Egaña en Guerra Civil en Hernani. Información previa a las tareas de investigación y exhumación. Sociedad de Ciencias Aranzadi. San Sebastián 2003.

[213] Archivo Municipal de Hernani (HUA // HISTORIKOA / E-5-II-27/5. Guerra Civil de 1936. Combatientes de Hernani caídos en la lucha). Zerrendak Hernani herria hartu aurretik gertatutako hildakoen izenak ere biltzen zituen.