Jesús Mari Gómez / Jon Ordiozola, 2007
VI.
ERREPRESIO PARALEGALA
ETA HERNANIKO FUSILATZEAK
Dokumentaziorik gabeko exekuzioak
Nosotros hemos fusilado en la zona blanca: es cierto. Pero no hemos atormentado, ni hemos destruido, ni hemos ultrajado con furor demoníaco. Por lo menos yo no lo he visto, ni lo he oído.
(Cruz Oloriz, 1937, 27)
A ningún sacerdote fusilado se le ha incoado proceso: ningún juicio contradictorio ha examinado sus causas. Ninguno ha sido condenado por tribunal competente, ni ningún otro tribunal: contra ninguno ha recaído sentencia de muerte ni de condena alguna.
(Euzko Deya, 10-1936, 12-31, 61)
Orain arte ere behin eta berriz esan dugu zer informazio gutxi —eta duguna zatikatua— daukagun benetan jakiteko zein bide jarraitu zuten Gipuzkoako exekuzioetan, eta, batez ere, gure ikerketa-gaiari dagokionez, Hernaniko fusilatzeen kasuan. Baina zenbait datu eskura ditugula (atal honetan aztertuko ditugunak), zalantza handirik gabe baiezta dezakegu errepresio militarraren ondorioz hil ziren gehienek ez zutela gerra-kontseilurik izan, ez eta tribunal militarrek erabilitako prozesu guztiz sumariorik ere, inolako epaiketarik gabe exekutatu zituztela.
Ikertzen hasi eta berehala aurkitu genuen lehenengo ezustekoa, 1938an Euzko Jaurlaritzak egindako zerrendak eta El Ferroleko Artxibo Militarrean daudenak erkatu genituenean. Izan ere, iturri ezberdinen bitartez (txostenak, agiriak, ahozko lekukotasunak edota senideek esandakoak) guk bagenekien zenbait lagun irailetik abendura bitartean hil zituztela, ziur aski Hernanin, baina militarren artxiboetan dauden milaka agiriren artean gure zerrendako inor ez zen agertzen. Are harrigarriagoa iruditu zitzaigun konturatu ginenean, sasoi bertsuan beste herri batzuetan, Andoainen adibidez, exekutatutakoek bazutela beren txostena Ferroleko artxiboan, izan zuten gerra-kontseiluko datuak agertzen ziren agiriak zeudela, hain zuzen ere. Bestalde, oso kontuan hartu behar da zenbait heriotzaren inguruko beste datu bat, hau da, zein denbora gutxi igaro zen atxiloketaren unetik exekuziora artean; tarte txiki horretan ezinezkoa izango zen gerra-kontseilu bat egitea, guztiz sumarioetan sumarioena eta presazkoena izan arren. Egoera horretan hil ziren hiru gipuzkoarren kasuak aipatuko ditugu. Urriaren 16an sartu zuten Ondarretako kartzelara Manuel Guruzeaga, Galerna itsasontzian atxilotu ondoren, eta 18an utzi zuten “aske eta fusilatu zuten beste 13 lagunekin batera. José Becerra Narvaiza hil bereko 23an atxilotu zuten eta irteera-erregistroak 25eko data dauka, hau ere exekutatu egin zuten. Azkenik, urriaren 23an atxilotu zuten Gabino Alustiza Etxeberria eta 28an “askatu” fusilatzeko. Ezin dugu ahaztu, senide eta lekuko askoren esanetan, ez zitzaiela inolako epaiketarik egin haien hurbilekoei. Horrelako baieztapen asko dugu. Gelasio Aramburu apaizaren hitzetan: «Ha habido sacerdotes como Peñagaricano y Onamdia, que no han sido llamados ni una sola vez a declarar como lo atestiguan sus compañeros de cárcel, don Joaquín Bermejo y el Párroco de Astigarraga». Gauza bera adierazi zion Jerónimo Magureguik Gomá kardinalari, 1936ko azaroaren 7an bidalitako eskutitz batean[76]. Azpiazu jesulagunak adierazi zuen Jorge Iturricastillo, Marin-go apaiza, Gatzagan atxilotu zutela eta Oiartzunen fusilatu inolako deklaraziorik egm gabe eta epaiketarik gabe. José Berruezo kazetariak idatzitako lanean (1989, 122), gobernadore militarrari gerra-kontseiluen gogortasuna leporatu zion paragrafo berean deskribatu zuen zenbait heriotzaren ingurumaria:
Paralela a esta “justicia castrense” abundó la acción de los “incontrolados que todas las noches “daban el paseo” a quienes fiados de su inocencia se habían quedado en San Sebastián y a cuantos, víctimas del odio y del mal querer, eran acusados de rojos por algún vecino.
1952ko apirilean, José Artechek, Gerra Zibilean izan zuen bere esperientzia kontatzeko lana prestatzen ari zela (El abrazo de los muertos, 1970ean argitaratua), Berruezori erakutsi zion eskuizkribua, iritzia jakin nahian. Ez argitaratzeko eskatu zion Berruezok —Artecheren egunerokoa irakurrita dakigu—, beraiek biek pasatutakoa ez zuela gaiari bueltaka dabilen inork pasatu esanez. Urte batzuk geroago, Berruezok aitortu zion Artecheri (Arteche, 1977, 62-63) kalte egm ziola eskuizkribua irakurtzeak, ahaztutakoak berriz gogorarazi zituela eta. Horietako oroitzapenetako bat da honako hau:
[había] visto en el frente el fusilamiento de un niño de once años y de su abuela de ochenta, de noche, a la luz de un farol de bicicleta. Me dice asimismo que recuerda a uno, hoy persona respetable que ejerce su carrera, con la cara manchada de los sesos de otro a quien acababa de dar el tiro de gracia.
Lekuko askok kontatu dituzte antzeko gauzak, eta horien guztien bizipenak hartu ditu kontuan Barrusok epaiketarik gabeko exekutatuak egon egon zirela, baina kopuruak ezin direla zehaztu baieztatzeko (Barruso, 2005,127). Berako harrobia, Oiartzun, Getariako kanposantua, Orioko gaina edota Altzolako bainuetxearen atzeko aldea izan ziren horrelako heriotzen tokiko[77]. Baina ez ziren izan exekutatzeko aukeraturiko leku bakarrak; esate baterako, Ignacio Azpiazu apaizak kontatzen du bere lekukotasunen artean, madrildar jatorriko dentista bat, Debako udatiarra, Valderrama abizenekoa, fusilatu zutela inolako epaiketarik gabe urriaren 1ean, Azpeitiko kartzelatik atera ondoren, eta bi miliziano bizkaitar ere toki beretik atera zituztela fusilatzera, ziur aski zirkunstantzia berdinetan. Elgetako sektoreko desertore batek kontatu zuen bi fusilatzeren lekuko izan zela Antzuolan eta beste hirurena Itzagan (Zumarragan)[78]. Orain arte aipatutakoez gainera, Lasarteko automobilismo-zirkuituaren inguruan ere fusilatu zuten, baina ez dakigu epaiketarekin edo epaiketarik gabe gertatu ziren heriotza horiek. Toki horretan gertaturiko pasadizo gogor baten berri dugu. Hara hiltzera eraman zuten gazte urnietar batek ihes egitea lortu zuen (ez dakigu Nicolás edo Trino Olaizola izan zen, anaia biak fusilatu baitzituzten), baina zauritu egin zuten ihesaldian; sastraka artean ezkutaturik igaro zuen gaua, eta hurrengo egunean ezagun bat aurkitu zuen, ez zen ausartu laguntzera, baina diru apurren bat eman zion. Handik gutxira guardia zibilak agertu, atxilotu Urnietako gazte zauritua eta berbertan exekutatu zuten[79].
Baina hala izanik ere, ez gatoz bat Berruezo edo Ignacio Azpiazuren hitzetatik atera daitezkeen ondorioekin. Honako hau dio Azpiazuk: «En las detenciones destacó el celo de los requetés que obraban a capricho, obedeciendo a motivos de venganza, sin contar para nada con la autoridad militar, ni con la civil» (Gamboa-Larronde, 2006, 250); etaBarrusoren hitzek nolabait berresten dute aurrekoak esandakoa: «La actuación de estas fuerzas políticas (tradicionalistas y falangistas) tiene como consecuencia inmediata la detención de un determinado número de personas, las cuales fueron asesinadas sin que se instruyera contra ellas el más mínimo procedimiento judicial» (Barruso, 2005,127). Bi aipamen horietatik ondoriozta daiteke karlisten eta falangisten ardurapean gertatu ziren errepresio-ekintzak legez kanpokoak edo irregularrak izan zirela, eta militarrek, ordea, gerra-kontseiluen sententzien arabera jokatu zutela. Baina ez da hori guk uste duguna; gure iritziz, zapalkuntza-eredu biak elkarren osagarri izateaz gainera, koordinaturik zeuden. Eta baieztapen hori berresteko aukera ematen digun oinarri-oinarrizko datu bat dugu, hau da, era irregularrean hil zituzten gehienak Ondarretako kartzelatik atera zituzten. Hil aurretik, hots, “aske zeudela” esan baino lehen, kartzelan eta erreketeen edo falangisten egoitzetan atxiloturik zeuden bitartean bisitatu zituzten senideen adierazpenez gain lekuko berezi batzuk ditugu. Horietatik esanguratsuena izan daiteke Salbador Zapirainen lekukotasuna, kartzelan bertan berak bizitakoa utzi baitigu idatzita.
Kontakizun hori aztertu baino lehen, Luis Sierra Nava-ren artikulu labur bat (2001) aipatuko dugu. Luis Sierra Bustamante, Ingeniarien komandantea, Donostian altxatu, atxilotu eta bertan exekutaturikoa izan zen artikuluaren egilearen aita. Garai hartan Ondarretako kartzelan kapilau ziharduen Lacoume jesulagunak eskuz idatziriko ohar batzuk transkribatu zituen eta sarrera bat gehitu zien. Atal horretan, era nahasian eta zehaztasun handirik gabe, saiatu zen lotzen berak bizi izandakoa eta garaiko errepresio frankistaren ezaugarriak, testuingurua hobeto ulertze aldera. Baina nahasi egin zituen justizia militarra eta zapalkuntza paralegala; agintari militarrek era “apelaezinean” erabakitzen zutela atxilotuekin egin beharrekoa dio, eta horrela zehazten du «Pero ni injusta, ni parcial, ni impunemente». Heriotza-zigorraren zain zeudenak aipatzen dituenean, gerra-kontseiluko sententzia noiz beteko itxaroten zeudenak direla dirudi. Baina Lacoumeren oharrak sakonxeago aztertuz gero, ez gara heltzen halabeharrez ondorio horretara. Izan ere, jesulagunak dio ez zuela zalantzan jartzen fusilatzeen legezkotasuna «se supone que se hace siempre en justicia», ezta beharrezkoak ziren ere «es necesario hacerlo en muchos casos y en otros es conveniente», baina zorroztasuna eskatzen zuen, jokabide arbitrarioak baztertzea «Reos, acusados de un mismo delito poco más o menos, unos han sido fusilados, otros se han librado mediante sanciones pecuniarias mayores o menores». Eta kezka horren jatorria adierazi zuen, ordurarteko fusilatzeei buruzko gorabeherak honela azalduz: «La mayoría de los fusilamientos hasta ahora son en su mayoría de los menos responsables; los que más lo son están huidos. Si se guarda la proporción con lo hecho hasta ahora, se habrá de fusilar a 50.000, por lo menos, en el País Vasco». Lacoumeren hitzetan, are gogorragoak ziren honako hauen heriotzak: «adeptos de la causa nacional que en tiempo de dominio rojo, por fuerza, y para hacer mayor bien a otros, actuaron disimuladamente con los enemigos». Kapilauaren ustez, heriotza-zigorraren helburua mendekuzko justizia egitea baino ez da, eta, azken batean, pairaturiko sufrimenduak eta bortxakeriak militarren zilegizko helburutik urrundu baino ez zituen egiten atxilotuak eta senideak, gizartea oro har. Dena dela, egindako baieztapen guztiak baliagarriak izan daitezke bai paseatuen kasuan, bai eta epaiketen ondoren hildakoenean ere, eta ez dute frogatzen hildako guztiak epaituak izan zirenik. Lacoumeren oharren bigarren atalean, aldiz, aipatzen direnak gerra-kontseiluko sententzia betetzeko zain daudenak dira; esate baterako azpimarratzen du zein tratu axolagabea jasotzen zuten fusilatu aurreko orduetan, adibidez sententzia arratsaldeko bostetan irakurri eta hurrengo goizeko sei eta erdietara arte noiz beteko zain izaten zituztenean.
Zapirainen arabera, iraila amaitu baino lehen hasi ziren konturatzen zein izan zen kartzelan beraiekin batera egon ziren preso askoren azkena. Batzuk egunez ateratzen ziren espetxetik, kanpoko lanetan aritzeko edo etxera itzultzeko, baina beste asko betiko desagertu ziren, inolako arrastorik utzi gabe. Zapirainek lo sakona zuen eta anaietako batek ohartarazi zuen gaua nagusitzen zenean gertatzen zenaz. Gau hartan bertan, gaueko hamaikak inguruan ikusi zuen gazte errenteriarrak nola sartu ziren galerian zenbait lagun Falange Españolako alkandora urdina soinean zeramatela edo txapel gorri karlistarekin, eta zerbitzu-buruari paper bat eman ondoren, nola igo ziren ziegetara. Ezagutu egin zuen haietako bat: bere auzoko gazte baserritar bat zen, Potxo deitzen ziotena, «erdi’ero bat, erderaz etzekiña gañera»; zarata handia ateratzen zuten mendiko bota iltzedunak zeramatzan soinean. Ziegako atea ireki ondoren, preso bat baino gehiago zeudenetan, aukeratutakoaren izena esaten zuten eta hau gehitzen zuten «Prepárese. Está usted liberado». Presoa jantzi ondoren, irteeraraino laguntzen zioten. Gau hartan lau aldiz errepikatu zen zeremonia berbera, eta hurrengo egun gehienetan, egun gutxi batzuk kenduta. Gau bakoitzean hiru, lau edo bost preso eramatea zen ohikoena, baina urriko lehenengo egunetan hamar baino gehiago izaten ziren. Gaueroko bisitariek oihuka egiten zutenez hitz, preso gehienak konturatzen ziren gertatzen zenaz, baina hurrengo egunean, desioa eta errealitatea nahasiz, benetan aske geratu zirela sinistu nahi zuten askok edo lanen baterako eraman zituztela, baina beste batzuek ez zioten aurkitzen azalpenik gaueko beranduko orduetan ateratzeari.
Zalantza eta kezka nagusitu ziren presoen artean, are handiagoa eguneko orduetan askatzen zutenean presoren bat. Baina gaua ilundu ostean izaten ziren irteera gehienak, eta gehiago ez zuten haien berririk izaten. Urriaren 18an amaitu zen Salbador Zapirainentzat ezjakintasunean eta etengabeko kezkan bizitzea, egun horretan epaitu baitzuten gerra-kontseiluan. Egun horretako gauean, espetxeko zaintzailea zen karabineru erretiratu batek ziegako atea ireki eta aske zegoela iragarri zion, espetxetik irteteko prestatzeko agindu zion. Ateraino lagundu eta gero, zaintzailea eta eskolta barrura itzuli ziren beste gatibu baten bila. Sarrerako burdinhesia igarotzen ari zela, aldi berean heldu zioten bisitariek eta korrika hurbildu zen Benito Calvo zerbitzu-buruak (Comillasen apaizgai egondakoa), ezin zutela Zapirain eraman argituz, gerra-kontseiluko sententzia Burgosen berresteko zain zegoelako. Gertaera horren ondoren, kartzela barnera itzuli zen berriz, baina bitartean ahots ezagun batek mehatxu-kutsuaz esanda, entzun zuen hurrengo batean eramango zutela —Errenteriako abertzale ohi bat izan zen, gero falangisten aldera aldatutakoa—. Zerbitzu-buruak bisitariei galdetu zienean ea zergatik deitu zioten Zapiraini, eraman zuten agiria erakutsi zioten, eta orduan funtzionarioak argitu zuen handik aurrera ez zela preso bakar bat ere irtengo kartzelatik, zerrenda berak irakurri baino lehen. Gainerako presoei geratzen zitzaien itxaropenezko zalantza apurra agortu zen handik egun batzuetara; izan ere, preso baten bila joan ziren gauean ziegara eta salto egin zuen bigarren pisutik. Baina bizirik geratu zen, eta bertan zegoen kartzelako zuzendariak (“ateratzeak” gertatzen ziren bitartean ia beti egoten zen aurrean fusilatzera eramateko gainontzekoekin agindu zuen. Oso baxu ahozkatutako hitzak izan ziren, baina kartzelako zulorik ezkutueneraino heldu zen hitz haien oihartzuna (Zapirain, 1984, 136). Harrezkero, lasaitasun-izpi guztiak galduta, inor ez zuen loak hartu gauerdia baino lehen. Gainera, ordura arte deitutako gehienak lasai samar ateratzen ziren, benetan askatuko zituztela sinetsi nahian; ez, ordea, gau hartatik aurrera, gehienak penatan urtu beharrean, negarrez irteten hasi ziren, oso eskoltaturik gainera. Gerra-kontseiluetan erabakitako lehenengo fusilatzeak gertatu ondoren, urriaren 22 inguruan, lau egunetan eten ziren “ateratzeak” , eta horrek esperantza berpiztu zuen zenbait presorengan, baina laburra izan zen, hilabete berriarekin batera hasi baitziren berriz gaueko “irtenaldiak”, lehen baino amorru handiagoaz gainera. Egoera horretan, akusazio zehatzik gabe, presoetako askok eta askok galdera bakarrari erantzun nahian ematen zituzten orduak, hau da, zein izan zitekeen beraiek atxilotzeko arrazoia aurkitu nahian igarotzen zuten eguna eta gaua.
Beste batzuen lekukotasuna ere badugu. 1936ko udazkenean, zenbait astetan egon zen preso Ondarretan Joaquín Bermejo apaiza, eta haren esanetan, aske utziko zuten unea zen gehien izutzen zuena, bazekielako inolako fusilatzeko agindurik gabe zeuden asko desagertu egin zirela “aske” utzitakoan (Gamboa-Larronde, 2006, 96). Juan José Usabiaga eskolapioa, 15 egunean egon zen preso Ondarretan, 1937ko maiatzean; berak ez zituen bizi izan zuzenean orain kontatzen ari garenak, baina zaintzaile zegoen Altzako errekete batek esan omen zion aurreko urteko urri eta azaroko gauetan ziega askotako ateak ireki behar izan zituela, inoiz 25 baino gehiago gau berean, presoak kartzelatik atera eta fusilatzera eramateko beste toki batzuetara. Onaindia Fondoan dagoen txosten baten arabera, irailaren amaierarako oso zabalduta zegoen Donostian 15en bat etsai fusilatzen zituztela gauero hiria hartu zutenek. Hamabost egun geroago, txostengile berak azpimarratzen zuen izuzko erregimena pairatzen ari zela Gipuzkoa. José de Arteche, Oriamendi Tertziora sartu zen abertzalea, Kursaalean zegoen babestuta, inondik inora ez irteteko kalera gomendatu baitzioten guztiek. Azaroaren 8an izua baino ez zuen ikusten «¡Terror! ¡Otro terror!» eta bi egun geroago hilketak azpimarratu zituen «Afusilar: así, afusilar, verbo de moda» (Arteche, 1970, 48 y 51).
Beraz, orain arte azaldu ditugun hiru elementuak (dosierrik ez egotea, atxiloketen eta exekuzioen arteko denbora-tarte laburra eta dauden testigantzak) batzen baditugu, zalantzarik gabe ondoriozta dezakegu 1936ko udazkenean fusilatu zituzten gehienek ez zutela izan aukerarik ezta epaiketa guztiz sumario bat izateko ere. Erantzukizun eta ardurei dagokienez, ezin dugu alboratu gerrako lehenengo hilabeteetan eskuineko miliziek beren kontura jokatu zutela, agintari militarrekiko mendekotasun handirik gabe, baina pentsaezina da, salbuespenak salbuespen, agintari berrien oniritzirik gabe eta horien ezjakintasunean gertatzen zirela exekuzioak. Garbi utzi behar da “aske uzteko’’ aginduen sinatzaileak ez zirela ez falangistak ez eta karlistak ere, kartzelako zuzendaria agintari zibilen eta militarren mendean baitzegoen zuzenean. Hortaz, agintari horiena zen gertatutakoaren ardura zuzena. Baina, oso zaila da agirien bitartez frogatzea baieztatu duguna; izan ere, batez ere ahozko aginduak edo “aske uztekoak” erabiltzen ziren exekuzio irregularren prozeduran, eta horien inguruan sortu ziren agiri ia guztiak desagertu egin dira.
Estatu espainiarreko beste lurralde batzuetan ere fusilatu zuten inolako epaiketarik gabe; lehenengo egunetako hilketen ondoren, gerra-kontseiluak eta “ateratzeak” konbinatzen zituzten. Gazlelaniaz sacas hitzarekin izendatzen zen prozeduraz honela idatzi du Gil Andrés-ek (2006, 209): «...sin siquiera unos trámites mínimos y al menos una apariencia legal pretendían eliminar de una manera brutal y rápida a los posibles opositores al golpe de Estado y, al mismo tiempo, aterrorizar al resto de la población». Lugori dagokionez, 1936tik 1940ra bitartean, 416 lagun hil zituzten epaiketarik gabe eta 168, aldiz, prozesu bat izan ondoren exekutatu zituzten (Souto Blanco, 1998, 252). Ourenseko gertaerak aztertu dituenean Julio Prada historialari galiziarrak, doktoretza-tesiko atal berezi bat eskaini dio berak “represión paralegal” izendatu duen zapalkuntza-moduari. Honela definitu zuen: «un determinado tipo de represión que precede y coexiste al lado de otra de naturaleza “institucionalizada” o “juridificada” sin mezclarse con ella pero como veremos, practicada, alimentada y tolerada igualmente por ese mismo poder con unos objetivos perfectamente definidos». Indarkeria muturreraino eramateko modu bat zen, indarrez eta bortxaz sortutako izuzko giroan erresistitzeko aukera guztiak deuseztatzeko eta beldurraren beldurrez kontzientziak hiltzeko. Datuetara joz gero, Ourenseko hildakoen % 53 errepresio paralegalaren ondorioa izan ziren eta % 22 epaiketaren bateko sententziarena (Prada, 2006, 167 eta 280). Ezin da aipatu gabe utzi Zaragozan gertatutakoa: Julita Cifuentes eta María Pilar Maluenda ikerlarien arabera, 1936an hil zituzten 2.610etik 27 baino ez ziren izan gerra-kontseilu baten sententzia (Casanova, 1999, 41-44). Pablo Uriel mediku aragoiarra preso egon zen zenbait hilabetetan Zaragozako Academia Militarrean, eta hango oroitzapenak idatzi zituenean kontatu zuen falangisten talde bat joaten zela Akademiara presoen bila, exekutatzera eramateko, baina aurretik inolako epaiketarik edo galdeketarik egin gabe joaten zirela hiltzera, nork aginduta eta zergatik hilko ziren jakin gabe: «estas decisiones se tomaban sin el menor formalismo. Nadie había sido interrogado en la prisión, ni se había hecho diligencia alguna. Aquellos hombres no sabían quién les mandaba a la muerte, ni por qué» (1988, 65).
Interesgarria da Errioxako kasua Gipuzkoakoa aztertzeko, nahiz eta Ebro ibaiaren ertzetan ez gertatu Gipuzkoan izan ziren borrokaldiak udako hilabeteetan. Hernándezek aztertu zuen lehenengo eta Carlos Gil Andrések aztertu du gaia oraintsu berriro. Itxuraz kontrolgabea zen izualdia bizi izan zuen Errioxak lehenengo, eta irailetik aurrera erregularizatu egin zen ateratzeen sistema. Bi gunetan kontzentratu zituzten atxiloturikoak: Logroñoko kartzelan eta Beti-jai frontoian, eta salbuespenen bat kenduta, fusilatzera baino ez ziren irteten handik, behin-behineko askatasunean utzi ondoren. Oso sistema antolatua zen eta igandeetan bakarrik egiten zuen huts egitarau makabroak. Gainera, 224. orrialdean Gil Andrések dio gobernadore zibilaren bulegotik (Emilio Bellod artilleriako kapitaina) ateratzen zela gauero kondenatuen zerrenda. Ez daukagu agiri corpusik baieztapen berbera egiteko Gipuzkoan zegokionez, baina Logroñokoak garbi erakusten du Ondarretan gertaturikoa ez zela salbuespena izan. Iruñean ere, Mokoroaren esanetan, preso asko hil zituzten ofizialki “aske” utzi ondoren.
Geografian tarte handia badago ere, Granadako errepresio frankistaren ezaugarriak oso baliagarriak izango zaizkigu Gipuzkoakoa ulertzeko. Altxamendua garaitu zen hiriburuan, baina langile, errepublikar eta ezkerrekoen talde eta erakundeen erresistentziari aurre egin ezinik, abuztuan ozta-ozta lurralde osoaren herena baino ez zuten kontrolatzen matxinoek. Baina egoera hori ez zen eragozpena izan, Mola jeneralaren Bandoaren eredua jarraituz, hasiera-hasieratik betetzeko altxamenduarekin bat egin ez zutenen aurkako xedapenak eta agintari berrien aginduetara ez zeuden herritarrak zigortzeko agindutakoak. 1937ko martxora arte behintzat, honako puntu hauek jarraitu zituen Justizia Militarrak (Gil Bracero, 1990, 600-601):
1. Jurisprudencia atípica, basada en la supresión de procedimientos, de resultas se produce la indefensión de los detenidos en los primeros días del Alzamiento en la zona controlada por los sublevados ...
2. Rigor punitivo, ya que la pena a la que se condena a los detenidos suele ser la máxima, pena de muerte.
3. Multiplicidad de autoridades represoras: Gobierno Militar, Gobierno Civil, Institutos Armados, voluntarios militantes de partidos políticos, milicias cívicas.
4. Militarización gubernativa de la Justicia: duplicidad de funciones ejecutivas y judiciales de los militares, contraviniendo el principio jurídico de independencia y equilibrio de poderes del Estado.
5. Justicia punitiva de naturaleza selectiva contra autoridades públicas y personalidades políticas de izquierdas, con la finalidad de liquidar físicamente el régimen republicano. A continuación represión indiscriminada como instrumento político.
2.700 pertsona baino gehiago exekutatu zituzten Granada hiriburuan, eta kalkuluen arabera, Altxamenduaren osteko lehenengo hiru hilabeteetan 4.000 lagun inguru hil zuten lurraldean zehar, kontrolik gabe fusilatuta edo “paseoen” ondorioz. Matxinatuen dekretuak agertu ahala, erakunde eta prozedura judizialak berrantolatu zituztenean desagertu egin ziren kontrolik gabeko exekuzio ugariak eta heriotza-zigorrak ere gutxitu egin ziren. Gerraren azken bi urteetan 400 lagun “bakarrik” hil zituzten.
Epaiketarik gabe fusilatutakoak Gipuzkoan
Orain arteko azterketa aintzat hartuta, baiezta dezakegu ohiko araua zela epaiketarik gabe fusilatzea, eta modus operandi hori ez zen salbuespena militar matxinoen eta horiekin bat egin zuten aliatuen jokabidean. Baina, hala ere, epaiketarik ez izateak ez du esan nahi ez zela egiten inolako tramiterik exekuzio horietan. Dauzkagun datuen arabera, horrela hil zituzten askoren heriotza prozedura baten ondorioa izan zela pentsa dezakegu, baina prozedura irregularra eta legez kanpokoa. Galdeketak egiten zizkieten atxilotuei herriko komandante militarrak eta laguntzaileek, udal kartzelan, komisarian edo milizien kuartelean. Ez ziren falta tratu txarrak eta kolpeak, lekuko batek baino gehiagok esan dutenaren arabera; Ignacio Azpiazu, Pelletier eta abarren testigantzak ditugu. Atxiloturikoa erruduntzat hartuz gero, ohikoena zen Ondarretako kartzelara eramatea, eta han epaitegi militarren mende geratzen zen. Zenbat ez dakigu, baina preso batzuk falangisten eta karlisten espetxe partikularretan izan zituzten. Horrela egon ziren Hernanin fusilatuetako batzuk: San Bartolomé ikastetxean egon zen Maximino Resina, Heriz Pasealekukoan Hipólito Berasategi eta Carlos Benito Rodríguez Prim kaleko kartzela tradizionalistan. Behin espetxean sartuta, alde batetik Pradak izendatu zuen “biolentziaren ilogikak” eraginda eta, bestetik, hainbeste atxiloturekin ezin zituztelako bideratu gerra-kontseiluen gutxienezko tramiteak, gerra-kontseiluetan epaitzen ez zituztenak Ramiro Llamas komandantearen esku gelditzen ziren. Izendapen berezi bat zuen zeregin hori bete zezan, hau da, “juez especial” zehaztapena zuen jarrita izenaren aurretik.
Hona hemen Ramiro Llamas del Toro infanteriako komandanteari buruzko zertzelada batzuk. Armadako atal ezberdinetara destinaturik ibili ondoren, 1936ko urrian 6. Dibisio Organikoko (Burgos) Auzi-epaile iraunkor izendatu zuten. Zereginen artean honako hauek zehaztu ziren: «... comisiones propias de su cargo, ordenadas por la superioridad, con motivo de los sucesos revolucionarios de Octubre [de 1934] en Mondragón, Arechavaleta, San Sebastián y Fuerte de Guadalupe». Llamasek berak eskatuta, ohorezko zinpean adierazitako bere buruaren ezaugarria (Movimientoari zion atxikimendua) gehitu zen zerbitzu-orrian «... está adherido al Movimiento Nacional desde antes de su iniciación (por conocerlo)...». Izango zuten nolabaiteko eragina datu horiek 1936ko irailaren 14an Donostiako plazako Epaile Berezi izendatzeko. Sierra Navaren arabera (2001, 414), zehaztasun handirik gabeko testuan, Llamasek beteriko beste kargu batzuk agertzen dira: «fue el primer director en plaza de la cárcel donostiarra Zapatari u Ondarreta, juez del tribunal de Justicia Militar, asumiendo de hecho el oficio y suplantando a Fernández Ladreda, inspector de la Jefatura Nacional de Prisiones y a Daniel López de la Calle, delegado de Prisiones». Cabanellas j eneral a kexatu egin zen Gipuzkoa okupatu ondorengo lehenengo egunetan txepelkeriaz jokatzen zutelako, baina Llamasek lortu zuen kezkari konponbidea jartzea Francoren Kuartel Nagusira bidalitako txosten batean irakur daitekeenez:
Gracias a la energía del juez especial comandante Llamas quien perfectamente compenetrado con la necesidad de una justicia eficaz ha mejorado el ambiente pasado de absoluta falta de autoridad que se notaba en esta provincia[80].
Llamasen Donostiako egonaldia ez zen isilean geratu, haren jokabideak eta erabakiek oihartzuna izan baitzuten hiriburuan. Hartu zituen lehenengo erabakietako bat izan zen ohar bat prentsan argitaratzea, gorrien gehiegikeriei buruzko informazioa biltzeko asmotan. Zein izan ziren «los desmanes cometidos por los rojos durante los sucesos acaecidos en esta capital»[81] jakin nahi zuen. Are gehiago, Igentea kaleko Gobernu Militarrean egoitza zuen Epaitegi Militarreko buru zela izan zuen jokabideaz gain, bestelako ekitaldi publiko batean izandako parte-hartzeak ere adierazten du nolakoa izan zen pertsonaia hau. Arrazaren Eguna ospatzeko Victoria Eugenia antzokian egindako “jaialdi patriotikoa” amaitu zenean, Espainiako bandera gorri-horia atera zuten eszenatokira eta epaile militar bereziak hartu zuen hitza palko batetik, Espainiari zion maitasuna eta fedea goretsiz, txalo eta biba artean. Idazkariaren esanetan, gizon oso katolikoa zen, inoiz bulegoko lanak baztertu eta mezatara joaten zena, “neurritsua eta orekatua”, mendeko laguntzailearen hitzetan[82].
Llamasen epaitegiko idazkarietako bat izan zen Agustín Prado Fraile, Artilleriako alferez laguntzailea, Donostiako Falange Españolako militanterik aktiboenetakoa[83]. Luis, anaia, izan zen erakunde horren sortzailea Donostian, lurraldeko burua 1934tik 1936ko hasierara arte, eta urte horretako udan hil zuten Ondarretan, Movimientoaren aldeko izatea leporatuta. Lanbidez abokatua zen Agustín Prado, eta altxamendua gertatu zenean Guardia Zibilaren kuartelean aurkeztu zuen bere burua, eta Gran Casinon babestu beharra izan zuen altxamenduak porrot egin zuela ikusi zutenean. Alde egin ahal izan zuen borrokaldien ondoren, eta abuztuaren 17an Saleta azpikolumnara sartu zen, Los Arcos teniente koronelaren operazio-taldera. Horrela hartu zuen parte Brinkola, Oñati eta Gipuzkoako fronteko beste sektore batzuen okupazioan. Irailaren 16an, Donostian goarnizioa zuen Artilleria Astuneko 3. Erregimentura destinatu zuten, Llamas komandantearen Epaitegira idazkari, hain zuzen.
Epaile bereziaren jarrera eta herritarrekin zuen harremana nolakoa zen ulertzen lagunduko digun pasadizo bat dugu[84]. 1936ko urriaren 30ean, Gelasio Aramburu Pasaiako apaizak hitzordua izan zuen Llamasekin, Frantziara ihes eginda zegoen Pablo Zabalo lehengusu arkitekto abertzalearen alde hitz egiteko. Elkarrizketa ez-ofiziala bazen ere, epaile gisa hartu zituen apaiza, komandantearen lagun bat eta Zabaloren emaztea, bi laguntzaileak aurrean zeudela, bulegoan bertan. Aurkezpenak egin eta hitzorduaren helburua adierazi ostean, apaizaren izena apuntatzeko eskatu zien laguntzaileei Llamasek, eta honela hitz egin zuen, apaizaren bertsioaren arabera:
Yo les hablaré con entera franqueza y claridad como lo hice ayer con la señora de Vega de Seoane que vino a interceder por un sacerdote, un tal Onaindia, y le dije: No insista Vd. porque a Onaindia le fusilé el día 28.
Harrituta eta izututa utzi zuen apaiza Llamasen jarrerak, ordura arte ez baitzuten inoiz aitortu hiltzaileek heriotzen ardura, eta, orain, bere aurrean, inolako beharrizanik gabe, harrotasunez zabaltzen zuen apaiz bat fusilatu izana. Isilaldi larri baten ondoren, ea Celestino Onaindia izan zen fusilaturiko apaiza galdetu zion eta liburu batean kontsultaturik baietz erantzun zioten, «entonces los secretarios consultando en un libro (geuk azpimarratuta) me dijeron: efectivamente, Celestino se llamaba». Gero, Arambururi galdetu zion ea zein pentsaeratakoa zen, eta bera ere abertzaleen aldekoa izana zela erantzun zuenean, mehatxua entzun zuen epailearen ahotik, «pues bien, yo he fusilado a 16 sacerdotes y haré que ese número ascienda a 160, o sea multiplicado por diez». Apaizaren urduritasuna ikusita, apur bat jolastea erabaki omen zuen. Lehenengo esan zion abertzaletasuna zabaltzen ibilitako apaizek heriotzarekin ordainduko zutela, gero 5.000 pezetako isuna jarri zion eta ezagunari era adiskidetsuan galdetu omen zion ea barkatuko zion. Baietz erantzun zion emakumeak, eta gainera beste apaiz abertzale baten izena gehitu zuen; horren ondoren hasi ziren elkarrizketaren gaia zen arkitektoari buruz hitz egiten. Itzul zitekeela esan zuen Llamasek, bizia errespetatuko ziola. Eta agurtzean, eskua estutzearekin batera ona izateko gomendatu zion apaizari. Eskaileretatik behera zihoazela, honela hitz egin zion komandantearen ezagunak Zabaloren emazteari: «ahora consejo de amiga, a este Sr. hay que untarle». Kalera heldu zirenean, apaizarengana zuzenduz, Llamasi buruz zuen iritzia adierazi zion: «¿Ve Vd. qué caballero y fino?».
Oso ezaguna zen Llamas komandantearen diruzaletasuna, Gomá kardinalaren ohar batzuetan ere haren berri dugu eta. Lacoume kapilauak esan omen zion kardinalari apaiz presoetako bati 25.000 pezeta (elizbarrutiarenak) errekisatu zizkiola Llamasek, baina berak zekiela, ez ziela Elizako agintariei itzuli[85]. Gainera hori aipatzeko arrazoia argitzean, dirua tarteko zen beste kasu batzuk ere bazeudela esan zion: «Apunto el hecho porque se me asegura, sin prueba, que este citado Juez Militar aceptó dinero de algunas personas complicadas»[86]. Bestalde, diruari zion maitasunaz batera, apaiz edo erlijioso abertzaleei zien gorrotoa ere oso ezaguna zen. José Angel Lizasoain Donostiako Acción Católicako lehendakariaren arabera, behin esan omen zuen Llamasek berehala “despatxatzen zituela” hurbiltzen zitzaizkion apaiz nazionalistak eta Pacelli kardinalari zuzenduriko idazkian argitzen zuen zer esan nahi zuen horrekin: «despachar aquí es sinónimo de fusilar»[87].
Komandanteak izan zuen exekuzio askoren ardura zuzena, matxinoek kontrolaturiko beste lurralde batzuetan jarraitu zuten prozedura bera jarraituko baitzuten hemen ere. Zaragozan, esate baterako, altxamenduko lehenengo hilabeteetan, Informazio Militarreko Zerbitzuaren buru zen koronel bat izan zen erabakiak hartzen zituena. Honela deskribatzen da prozedura Uriel-en lanean: «el hombre todopoderoso que manejaba nuestras vidas. Estudiaba nuestras circunstancias personales, pedía, a veces, informes a la Universidad, a la Policía o a la Iglesia, y tomaba sobre nuestros destinos cualquiera de estas dos decisiones: muerte o libertad» (Uriel, 1988, 83). Aske uztea zenean erabakia, txirrindulari baten bitartez aske uzteko aginduarekin bidaltzen zuen ofizio bat kartzelara. Bestela, aske uzteko aginduarekin batera honako ohar hau idazten zuen: «si no está reclamado por otra autoridad». Kasu horretan, txirrindulariak kartzelara eraman beharrean mezua, Falangeko Zuzendaritzaren egoitzara eramaten zuen, eta erakunde horretako kideak joaten ziren espetxera presoaren bila, gero hiltzeko.
Sevillako kasuan, Manuel Díaz Criado Ordena Publikoko Ordezkariak zuzentzen zuen prozesua eta berak erabakitzen zuen nor fusilatu. Gizasemeari buruzko topiko oker guztiak betetzen zituen ofizial bat zen: alkoholikoa, andrezalea, arratsaldeko seiak baino lehen bulegora inoiz heltzen ez zena. Presoei galdeketarik egin gabe egiten zituzten txostenak (sakontasun handirik gabeak) menpean zituen langileek, eta horietan oinarriturik erabakitzen zuen Díaz Criadok. Inoiz aztertu izan zituen txostenak kafetegi batean, parrandan ari zen bitartean, lunpen sevillarraren konpainian. Emakume gazteak baino ez zituen hartzen bulegoan, eta sexu-harremanen truke askatzen zituen senideak. Prostituzioarekin lotura zuen emakume lagun batek ere lan bera egiten zuen diru truk. Inoiz ez zuen sententziarik izenarekin sinatu, X2 marka jartzen zien (Ortiz, 1998, 159), eta heriotza edo exekuzioa hitzak ez ziren sekula agertzen agirietan. Salbuespenen batean izan ezik, zibilei egindako gerra-kontseiluak 1937ko otsailean hasi ziren.
Nafarroan, Gasteizen, Compostelako Santiagon eta Ourensen ere ohikoa zen aske utzi eta fusilatzea. Santiagon, 1936ko abuztuaren 17an argitaratu ziren lehenengo gerra-kontseiluaren sententziak, baina epaiketa guztiz sumarioen ondoriozko exekuzioek eta paseoek erritmo berbera jarraitu zuten. Azken kasu horretan ere aske utziko zituztela iragartzen zitzaien. Hilketa politikoa zela jakin zezaten hobiratzaileek, tiro bat ematen zieten ukabil itxian (Tojo, 1990, 41). Baina hildakoak identifikatzeko arazo handia dago; izan ere, ofizio-eredu berbera, testu berberarekin eta agintari berberak sinaturik, batzuetan benetan aske uzteko agindua izaten zen eta besteetan presoaren heriotza agintzen zuen (Prada, 2006, 192).
Antzeko egoera gertatuko zen Gipuzkoan. Zapirainek zioenean presoetako asko desagertu egiten zirela, inolako epaiketatan edo gerra-kontseilutan epaitu gabeko presoez ari zen. Baina zenbait lekukok diote preso bakoitzak bazuela bere “dosierra”. Horren haritik, Luis de Arrizabalagak esan zion aita Barandiarani auzoko bat elkartu zela Llamas komandantearekin eta horrek adierazi ziola Arrasatetik Donostiako kartzeletara eramaten zituzten preso guztiek zeramatela txosten hori eta fusilatzea beste lanik ez zutela. Arrizabalagaren ustez, herrian aginte militarra zuen teniente koronel batek eta alkate berriak prestatzen zituzten txosten haiek (Gamboa-Larronde, 2006, 128). José Ariztimuño apaizaren kasuari zegokionez, Gomák Pacelli kardinalari bidalitako gutun batean ematen da Aitzolen aurka zeuden akusazioen berri (bide batez esanda, gertatutakoaren interesezko kontaketa okerra), eta bukaeran zehazten da dena jasotzen duen txostena non dagoen, «Todo es declaración suya, que obra en el archivo militar de San Sebastián[88]. Juan Iturraldek (Juan José Usabiagaren goitizena) idatzitako El pueblo vasco frente a la cruzada franquista lanaren lehenengo bertsioan, Aitzoli buruzko zenbait agiriren faksimileak agertzen ziren, Ondarretako kartzelakoak, baina ez zen zehazten nola lortu ziren (1966, 462-464). Kartzelako sarrerako auzibide-txostenaren kopia zen lehenengo agiria, eta bertan agertzen ziren atxilotutakoaren izen-deiturak, helbidea eta nola heldu zen kartzelara: urriaren 15ean heldu zen “procedente de la Capital” (txosteneko hitzetan), Guardia Zibilak entregaturik, «en concepto de estancia a disposición de Gobierno Militar con suplicatorio de la citada fuerza que se une al expediente de Luis Sesma Benavente». Bigarren agiria bi egun geroagokoa da; Seigarren Dibisioko Instrukzio Epaitegi iraunkorreko Ramiro Llamas komandante epaile bereziak sinatuta dago eta 14 pertsona («detenidos a mi disposición») aske uzteko agindua da, eta horien artean dago José Ariztimuño. Agiri horretan hamabosgarren izen bat ere agertzen zen, baina beharbada zorionez, azken unean Llamasek tatxatuta, Llamasek berak berariaz agirian bertan adierazten zuenez. Hirugarren agiria ere egun berekoa da eta José Ariztimuño Llamasen aginduz aske utzi zutela adierazteaz gainera, haren txostena Luis Megido-renarekin batera geratzen zela esaten zen. Luis Megido ere Aitzolekin batera utzi zuten “aske” eta Hernanira eraman eta fusilatu zuten. Azken txosten hori jardunean ari zen zuzendariak izenpeturik zegoen. Historia General de la Guerra en Euskadi lan marduleko euskal kleroari eskainitako tomoetan ere badaude faksimileak. Horietako bat Alejandro Mendikute apaizari buruzkoa da, atxilotua probintziako kartzelan sartzeko eskatzen du José María Arellano gobernadore zibilak, baina epaile militarraren esku, «a disposición del juez militar de esta Plaza». Eta, hain zuzen ere, Ramiro Llamas komandante epaile instruktorearen aginduz utzi zuten “aske” (1981, 303).
Oso ongi azaltzen du Iturraldek nola islatu zen agirietan garai hartako egoera, hau da, nola ez zen idatzita geratu adierazi beharrekoa (1978, 355):
Si algún día se le franquean al futuro historiador los archivos penales de San Sebastián y tiene la suerte de encontrar los documentos originales —dudo mucho que lo consiga— se llevará la sorpresa de que lo único habido contra don José fue detención en San Sebastián, sin duda en su domicilio —detención que duró breve tiempo, dos días— y libertad por orden del juez, volviendo sin duda el detenido a su domicilio.
(...)
Aquella gente levantaba sus documentos de manera que pudieran servir a un expediente a lo Moscardó. De donde resulta que la verdad oficial es una y la verdad verdadera muy otra. La verdad y la justicia, como la vida, eran escarnecidas con la burla más sangrienta, entre los alzados por Dios y por España
Oso ohikoa zen dosier berean sartzea elkarrekin, itxuraz behintzat, zerikusirik ez zuten lagun bat baino gehiago. Jokabide horrek dokumentazioa aurkitzeko aukera zailtzeaz gain, agintari militarren jokabide axolagabea adierazten du, zorroztasun juridikorik eza.
Bestalde, Zapirainen eta desagertutakoen senideen pertzepzioa ere aintzat hartzekoa da: horien ustez, Donostiako kartzelan sartzen zirenetik aurrera atxilotuek ez zuten inolako tramitetan parte-hartze zuzenik izaten, exekuzioa bera kenduta. Horren ildotik egin zuen Gabonetako mezua Agirre lehendakariak 1936ko abenduan; exekuzioen aurka protestatu zuen, eta hain zuzen ere Eliza Katolikoari leporatu zion apaiz asko inolako epaiketarik gabe fusilatzen utzi izana. Akusazio horri erantzunez, Gomák gutun irekia idatzi zion José Antonio Agirreri, elizgizonen exekuzioetan jarraituriko prozedura ezagutzeko interesa agertuz. Baina oso ongi zekien zein zen erantzuna, izan ere, aurrerago zehatzago ikusiko dugunez, haren parte-hartzeak eten zituen halako heriotzak. Gertakizun latz haietako protagonista militarretatik bakarra geratzen zen Donostian orduan, Agustín Prado, Llamasen idazkaria hain zuzen, eta horrekin izan zuen elkarrizketa bat kardinalak. Apaizen txostenak erakutsi omen zizkion idazkariak eta Erromara bidali ahal izateko, zenbait agiri kopiatzeko baimena eman omen zion. 1937ko otsailaren 20an Gomá kardinalak Vatikanora bidalitako txostenaren arabera, ondorio bat gailentzen zen, hots, epaiketak egin zirela; baina Pradok egindako zenbait zehaztasun hartu behar ziren kontuan:
El criterio del enjuiciamiento obedeció a las circunstancias de cuando se acababa de conquistar la ciudad de San Sebastián después de la resistencia durísima de los nacional-comunistas: justicia rápida y ejemplar. Particularmente para aquellos cuya preeminencia social importaba mayor responsabilidad. Fueron juzgados algunos sacerdotes (...). Se les midió según el rasero de todos los presuntos culpables, de los que cuatrocientos y pico fueron condenados a muerte (...). El juicio fue sumarísimo como correspondía al caso [geuk azpimarratuta]. Es falso como se ha afirmado que fuese juzgado un solo sacerdote sin que le tomaran declaraciones. Los ejecutados fueron dieciséis: lo fueron vestidos de seglar; de noche para evitar publicidad; avisados poco antes para evitarles sufrimientos morales; procurándoles confesores que fueron los padres jesuitas Lacoume y Urriza; acompañándoles el pelotón de voluntarios para su custodia y un automóvil que servía de confesionario[89].
Ildo bereko beste zenbait iritzi jasoko ditugu. Urriza elizgizona saiatu zen militarren jokabidea zuritzen, egoerak hala beharturik jokatu zutelakoan, «un gobernador no puede proceder siempre por la vía judicial, máxime en tales circunstancias» (Gamboa-Larronde, 2006, 240). Gomá kardinalaren agirien artean dagoen gutun pertsonal batean irakur daiteke 1937ko urtarrilaren 26an Urrizak idatzitakoa, betiere apaiz guztiek izan zutela epaitzeko prozesua berretsiz[90]: «Yo he visto bastantes expedientes: depone el acusado y varios testigos; falla el juez. No dira nadie que en las cosas humanas no quepa posibilidad de error; pero se ha hecho justicia segura y expedita». Iritzi bera agertu zuen 194lean Ramón Sierra Bustamantek Euzkadi. De Sabino Arana a José Antonio Aguirre lanean. 1936an Gipuzkoako gobernadorea izandakoaren esanetan, gerra-egoerak baldintzatzen dituen prozedura sumarioen bitartez prozesatu ondoren exekutatu zituzten apaiz abertzaleak Okupazioko Armadako agintari erregularrek. Exekuzioen aldeko argudioak ematean, Sierrak esan zuen Iparraldeko kanpainaren hasieran, gerrak hala derrigortuta, kolumnetako komandanteen eskumenak ia erabatekoak zirela, Justizia azkarra egin beharra zegoela eta aurreikuspena eta eskarmentua ia derrigorrezko arauak zirela (1941, 128 eta 209).
Kontrako iritzi horiek gorabehera, gure ikerketan oinarriturik, uste dugu gezurretan ari zirela epaituta hil zituztela ziotenean. Ez ziren behar bezala prozesatu akusatuak, eta, are gutxiago, epaimahai baten aurrean. Arbitrariotasunaren ondorioa izan zen haien heriotza: epaile militar baten apetaren araberako erabakiek eta zenbait lagunen xedapen arbitrarioek eraman zituzten hiltzera —ziur aski Ordena Publikoko Juntako kideen erabakiek—. Edonola ere, ez zen izan epaiketarik. Ez dugu uste Justizia Militarreko Kodeak deskribaturiko ezein bide jarraitu zenik, urgentziazko prozedura guztiz sumarioak berak ere ez, zeinetan 24 ordutan entzun zitekeen akusatuen deklarazioa, lekukoena eta sententzia eman, derrigorrez bete beharrekoa. Hori bete izan balitz, Zapirainen testigantza egiatzat hartuz gero, gauerdian hiru edo lauko taldeetan aterako zituzten presoak kartzelatik, epaimahai militar baten aurrera eraman, epaitu, kondenatu eta ordu batzuk geroago exekutatzera eraman. Baina horrela izanez gero, zergatik erabiltzen zen urgentziazko prozedura hori, beste alde batetik gerra-kontseiluak egiten ari ziren bitartean, bete beharreko urrats guztiak jarraituta, premia izanez gero euskarazko itzultzaile eta guzti? Aitzol eta beste hamahiru lagunak epaitu bazituzten nola uler daiteke, hil baino ordu batzuk lehenago aske utzi zirela adierazten duen aginduaren kopia bat egotea? Urgentziazko prozedura hori bete izan balitz, presazkoa izan arren, arrastoren bat utziko zuen agirietan, horrek ere gutxienezko tramite batzuk eskatzen baitzituen. Zergatik daude Ferrolen gerra-kontseilu sumarioetako presoen txostenak eta ez urgentziazko prozedura guztiz sumarioetan epaitutakoenak?
Sarreran esan dugunez, Ferroleko Archivo Militar Intermedio-n ez dago, itxuraz behintzat, horrelako kasuetako txostenik. Ondarretako kartzelako artxiboan ere ez dago preso horiei buruzko txostenik (gaur egun Martuteneko kartzelan dago artxiboa); aitzitik, preso gehienak agertzen dira sarrera eta irteerako erregistro-liburuetan. Gure uste sendoa da batez ere apaizen heriotzek eragindako eskandalua ikusita, balizko froga guztiak desagerraraztea erabaki zutela agintariek, ez zelako epaiketarik egin. Hortaz, Gomá kardinalak irakurri eta kopiatu ahal izan zituen txostenak eta Gelasio Aramburu apaizaren aurrean Llamasek irakurri zuen erregistro-liburua suntsitu egin zituzten edo orain arte gutariko inork ezagutzen ez duen tokiren batean daude ezkutuan. Aukera hori berresten duen beste datu bat ere badugu: Jean Pelletier-en arabera (1937, 109-110), 1937ko apirilaren 10ean, Ondarretako zaintzaileek preso guztiak elkartu zituzten patioan, eta atxiloketaren nondik norakoak galdetu zizkieten. Atxilotutakoen herenak azaldu behar izan zuten zein akusazio leporatzen zitzaien, akusazioak idatzita zeuden txostenak galdu egin baitziren.
Beharbada, harrigarria iruditu beharko litzaiguke Gomá kardinalak ontzat hartzea Pradoren bertsioa, baina elizgizonaren izaera eta ezaugarriak ezagutuz gero, hori ere ez da harritzekoa. Gainera, Llamasen idazkari ohiarekin elkartu baino lehen, zenbait ohar idatzi zituen kardinalak Gipuzkoako gobernadore militar berriarekin eta aita Lacoumerekin izandako bilerak laburbilduz; ateratako ondorioek ez dute zalantza-izpirik uzten:
Aparece envuelto en el mayor secreto todo lo referente a los motivos que determinaron los fusilamientos de los sacerdotes. Parece que se han hecho desaparecer todos los rastros relacionados con estos casos.
(...)
De mi entrevista con el P. Lacoume recojo los siguientes datos: Por declaración hecha (al morir) de los propios ejecutados, consta de modo cierto que a la mayor parte de ellos no se les tomó declaración formal. Parece que a casi todos se les acusaba de delito de espionaje, encubridores de espionaje (Sr. Onaindia, por ejemplo, encubridor del Sr. Peña Garicano [sic]) y propaganda de nacionalismo, o carácter destacado dentro de la organización.
Baina, hala ere, nahiago izan zuen Pradoren bertsioa. Ricard Vinyes-ek dio, hain zuzen ere, giza krimena ukatzeko saiakera hori dela frankismoaren zapalkuntza-sistemaren ezaugarririk nabarmenena; dokumentazioa ezabatuz edo arrasto gehiegi ez uzteko moduko hizkuntza erabiliz, hilketak izenik gabeko gertakizun hutsal bihurtzen saiatu ziren. Vinyes-en hitzetan, gertaturiko gehiena betiko baztertu nahi izan zuten, «eternamente en el anonimato o en la banalización»[91]. Francisco Espinosaren iritziz (Casanova, 2003, 54-57), kontrairaultzaren izuaren frogak ezkutatzeak, batez ere zapalkuntza paralegalarenak, arazo handiak sortzen ditu sistema horren ondorioak ezagutzeko, eta, are gehiago, zapalkuntza-era hori egon zela frogatzeko eta izan zuen garrantzia erakusteko. Haren ustez, erailketak eta fusilatzeak eta paseoak eta fusilatzeak bereizi izanaren atzean errepresio-prozesu bakarra dago, fase ezberdinetan gertatu zena. Paseo hitza kasu bakar batean izango litzateke egokia, hau da, talde inkontrolatuen biolentzia denean eta Estatuak ez duenean inolako zerikusirik indarkeria horrekin. Baina Espinosaren arabera, ez zen hori matxinoek hartutako lurraldeetan gertatzen zena. Haren hitzetan: «En la zona sublevada, donde la represión se planificaba y donde la jerarquía y la disciplina fueron absolutas, los crímenes se produjeron en todo momento con el conocimiento de las autoridades, por medio de fuerzas designadas para la ocasión por esas mismas autoridades e incluso con un cura confesor entre el camión y el paredón. Eso no es un paseo. Tampoco —por más cómodo que sea— resulta muy riguroso hablar de fusilamientos, ya que si hablamos con propiedad, sólo cabría hablar de éstos como final de un proceso que se iniciaría con la detención legal y concluiría tras la sentencia de muerte con el certificado médico de defunción previo a la inscripción en el Registro Civil». Beraz, egia ezkutatzeko eta errua biktimengana zuzentzeko erabilitako hitzak izango lirateke.
Epaiketarik gabeko exekuzioen zeharkako ondorioa —baina ziur aski berariaz bilatutakoa— zenbat exekuzio gertatu ziren zehaztuta lekarkeen dokumentazioa aurkitzeko zailtasuna da. Gainera, hildakoak zenbatzeko eta identifikatzeko beste eragozpen bat ere badago: gehienetan, senideek debekatuta zuten lutoa eramatea, hildakoen aldeko hileta-elizkizunak egitea (Victoriano Akizu eta Isidoro García Echave Aretxabaletako semeen kasua adibidez) edota eskelak prentsan argitaratzea. Manuel Garbizuren eskela baino ez dugu aurkitu, urriaren 18an La Voz de Españan argitaratua, baina debekatu egin zuten hileta, atxilotu eta hil zuten agintari karlo-militar-faxista berberek[92]. Euskal Herriko gizarte tradizionalean, heriotzaren inguruko ohiturek eta errituek garrantzi handia izan dute, eta zigor hirukoitza ziren aipaturiko debekuak: lehenengo eta behin, hildakoa bera zigortzen zen, ezin baitzuen betiko atsedena hartu arbasoekin batera; bigarrenik, zalantzan, ziurtasunik gabe eta beldurrez itxaroten egon ondoren, hildakoaren senideek ezin zituzten ospatu beren nahigabea kanporatzeko aukera emango zieten errituak, edo etorkizunean ere, biktimaren eta familiaren arteko loturari eutsiko zioten ospakizunak; hirugarrenik, elkartea edo komunitatea zigortzen zen, izan ere, auzokoaren aldeko ospakizunetan parterik ez hartzeak erraztu egingo zuen ahanztura eta hildakoa, eta haren pentsaeraren eta bizimoduaren oroitzapena galaraziko zituen (Prada, 2006, 202).
Hernani, epaiketarik gabeko exekuzioen gunea
Hernani herria, Donostia eta ia Gipuzkoa osoa hartu ondoren, 1936ko uztailean altxatutako tropa militarrek zuzendu zuten zapalkuntza odoltsu eta ankerraren lekuko izan zen Hernani, zoritxarrez, atzeguardia frankistaren exekuzio-gune bihurtu zen Gipuzkoako hiribildua. Donostiatik hurbil egotea izan zitekeen Hernani aukeratzeko arrazoia. Alde batetik, beste udalerri bat zenez, ez zuten parte hartu behar hiriburuko agintariek, ez auzitegikoek, ezta osasun-arlokoek ere. Bestalde, era horretara ez zen zikintzen Donostiaren izen ona, eta oihartzun eskasagoa izango zuen herri txiki batean gertatutakoak. Hiriburuaren izaera turistikoak ere bultzatuko zituen agintari berriak kanpoko aldera eramatera exekuzioak[93], baina ez da ahantzi behar asko hil zituztela Ulia mendian, Donostiakoa izan arren. Beste probintzia batzuetan ere antzekoa izan zen hiltzeko tokien aukeraketa. Ourenseko kasua aztertu duen Julio Pradaren ustez, ez dago zenbait ekintza zapaltzaile azalduko dituen logika jakinik. Esate baterako, borreroaren identitatea ezkutuan geratzearren hilketak kartzeletatik urrutiko tokietara eramateak ez du zentzurik. Izan ere, ia “mundu guztiak” zekien nortzuk ziren talde horietako partaideak, eta, sarritan, hiltzaileek berek zabaltzen zituzten beren ekintzak eta krimen-kopuruak, askotan handizkatuz. Gure kasuan, gainera, gipuzkoar asko egon ziren zaintza-lanetan (borondatez edo derrigorturik) lurraldeko kartzelan, Gobernu Militarrean (Llamas zegoen egoitza) eta beste erakunde militar batzuen egoitzetan. Beraz, urrutira eramatearen helburua nolabait izua sorrarazi eta erresistentziarako aukerak geldiarazteko asmoarekin loturik egongo zen. Ourenseko erailketak, adibidez, jende askoren pasoko tokietan egiten ziren (Prada, 2006, 201). Dena den, ez zen hori izan Gipuzkoako kasua, aukeraturiko tokiak (Hernani eta Oiartzun) diskretu samarrak izan ziren eta.
Gipuzkoako herritarrak, Bizkaikoak, Nafarroakoak eta beste herrialde batzuetakoak ere fusilatu zituzten 1936ko udazkenean Hernanin. 1958an egindako zerrenda baten arabera, 200en bat lagun zeuden lurperaturik Hernanin une horretan. Honako hau da zerrenda: Relación nominal de los enterramientos colectivos que existen en la demarcación de este Puesto, —realizada por la 143ª Comandancia de la Guardia Civil— 1ª Compañía, Línea y Puesto de Hernani-con fecha de 17dejunio de 1958. Izen hauek zehazten dira zerrendan: Martín Lecuona Echaveguren, Gervasio Albisu Bideaur, José Ariztimuño Olaso, José Adarraga Larburu, Celestino Onaindia Zuluaga, José María Elizalde Zubiri, Gabino Alustiza, eta beste 190en bat horiekin batera (izenik zehaztu gabe), «juntamente con los reseñados anteriormente unos 190 individuos más aproximadamente, cuyos nombres se desconocen totalmente, los cuales también fueron ejecutados por las Fuerzas Nacionales»[94]. Ez dakigu zergatik ematen diren bost apaizen eta horiekin zerikusi zuzenik izan ez zuten bi seglarren (Elizalde eta Alustiza) izenak.
1936ko iraileko azken egunetatik aurrera gertatu ziren frankistek Hernanin egindako fusilatzeak. Harrezkero, batez ere urri guztian zehar izan ziren hilketak, eta gutxiago azaroaren lehenengo hamabostaldian. Arestian aipaturiko agiriaren arabera, 200en bat erail zituzten indar nazionalek, «ejecutados por las Fuerzas Nacionales». Beraz, gobernadore zibil eta militarrak izango ziren sarraskiaren arduradunak. Hernanin ez ezik Oiartzunen ere hil zituzten Ondarretako presoak, baina horiez gainera, beste toki batzuetara ere eramaten zituzten hiltzera. Eusko Deyaren arabera, zehazki ez dakigu zenbat, baina atxiloturiko batzuk Orio eta Zumaia arteko errepidean hil zituzten, eta horietako batzuk Zarautzen lurperatu zituzten, eta beste batzuk Usurbilen[95].
Ondarretako kartzelan giltzapeturik zeuden presoek bazekiten gauero zalaparta nagusitzen zela, bai eta zer gertatzen zen ere. Zenbait preso, batez beste 4, esnatzen zituzten egunero, “aske” geratuko zirela esan eta presondegitik ateratzen zituzten. Baina bisiten bitartez, edo kartzelako zaintzaileren baten bidez, bazekiten zalaparta horien ondoren kanporatutako inor ez zela heldu bere etxera. Gaueko hamaikak aldera entzuten zen kamioi bat heltzen, motor haren hotsa ez zuen sekula ahaztu ahal izan Salbador Zapirainek, eta ziur asko ezta handik bizirik irtendako beste inork ere. Kartzelako funtzionarioekin batera, miliziano eskuindarrak arduratzen ziren presoak ateratzeaz. Atea zeharkatu bezain laster derrigortzen zituzten exekuzio-tokira eramango zituzten kamioira igotzera.
Bide bera egin ez zuten arren, zoritxarrez toki berera heldu ziren beste herritar batzuk ere. Litekeena da, era berean, Hernanira eramatea exekutatzera kartzela falangista eta tradizionalistetan izandakoak. Hernani bertako bi kasu ezagutzen ditugu: Atsegindegi etxean (gaur desagertua) egon zen atxiloturik Saturnino Garbizu eta udal kartzelan (gaur Udal Artxiboa) Ángel Arbiza. Azken hori “aske” utzi ondoren inork ez zuen haren berririk izan eta Hernanin fusilatuko zutela uste da; beste informazio batzuen arabera, Andoainen hil zuten.
Heriotzara bidean ihes egin eta bizirik geratutako kasu bakar baten berri besterik ez dugu. Iñaki Egañak kontatzen du bere lanetako batean: «Sólo uno de los que fueron conducidos frente al pelotón de fusilamiento logró salvar su vida. Se trató de Elias Miner, quien logró saltar en marcha de la camioneta que le trasladaba a Hernani desde la cárcel de Ondarreta, en medio del intenso fuego producido por sus guardianes. Escondido durante años, logró sobrevivir a la represión»[96]. Ihes egin zuen beste kasu bat ere izan zen: Falangera sartu zen anarkista bat (aldatu arren atxilotua) exekutatzera zeramatela Oiartzunera, kamioitik jaitsi zirenean, ilunpeaz baliatuz, alde egin zuen, baina zauritu egin zen eta inguruko baserri batean eskatu zuen babesa. Azkenean, entregatzea erabaki zuten baserrikoek eta berriz ihesean saiatu arren, Txikierdi baserritik hurbil hil zen.
Behin Hernanira helduta, kapilauen esku geratzen ziren presoak, eta zenbaitetan kartzelatik harako bidea ere haiekin egiten zuten. Katolikoak ziren exekutatutako gehienak, baina errepresioko lehenengo egunetan ez zuten izan laguntza erlijiosorik. Ez dakigu zehatz noiztik aurrera, jesulagunak jardun ziren kartzelako kapilau-lanetan, baina zin egin behar zuten ez zutela sekula nortzuk fusilatu zituzten esango, ez eta exekuzioaren inguruko gorabeherarik kontatuko ere. Dirudienez, kapilauen kezka nagusia kondenatuak aitortuta eta damututa hiltzea zen. Bestelako lanak ere egiten zuten noizbait, esate baterako, gerra-kontseiluan heriotza-zigorra eman zioten Urnietako gazte bati Veronal pilula bat (lasaigarria, barbiturikoa) eman zion jesulagun batek, urduritasuna lasaitzeko (Gamboa-Larronde, 2006, 93); ez dakigu horrelakorik gertatu zen Hernanin.
Militarrek, guardia zibilek, falangistek, erreketeek, matxinatuek eta haien erakundeen hurbileko boluntarioek osatzen zituzten fusilatzeko pelotoiak[97]. Fusilatzeetan parte hartu zuten Espainiako aristokraten bi seme aipatuko ditugu. Gabriel de Ybarra enpresari bizkaitarraren semeetako bat, Baionara heldu zen zurrumurru baten arabera, harro ibiltzen zen Donostian Aitzoli azken tiroa eman ziona bera izan zela esanez; «se jactaba en San Sebastián de haber dado él mismo el tiro de gracia al sacerdote D. José Antonio (sic) Ariztimuño» (Gamboa-Larronde, 2006, 588)[98]. José Luis de Vilallonga zen bestea, gerrak Donostian uda pasatzen harrapatu zuen Madrilgo familia aberats bateko semea. Iñaki Egañak dio fusilatzeko pelotoi horietako partaide batzuek urteetan jarraitu zutela egindakoagatik beren burua goratzen[99].
Urte mordoa pasatuta, Fiesta (1971) izeneko nobela kaleratu zuen Parisen frantsesez idatzirik Vilallongak; ez dakigu zein asmorekin egin zuen, kontzientzia lasaitzeko edo bere konbikzioak berresteko. Ustez, bere eskarmentua kontatu zuen nobela horretan, nola fusilatzen zuten azaldu zuen, askotan tonu ironikoan, gainera. Gerra Zibila hasi berria zela, interno zegoen ikastetxe frantsesera joan zitzaion aita eta handik atera zuen aristokrata katalan gaztea, alde nazionalean borrokatzeko asmoarekin. Villalongak dioena sinistuz gero, heriotzako pelotoi haietan parte-hartzea baino modu hobarik ez zegoen gaztea zailtzeko[100]. Nobela-nolabait izendatzearren topikoz beterik dago. Arrasate da gertaeren gune nagusia, baina hango biztanleen eta herriaren deskripzioak errazago garamatza Andaluziako herri batera Gipuzkoara baino. Pasarte batean ezinezkoa litzatekeen bonbardaketa bat gertatzen da: Arantzazu bonbardatzen du Baleares kruzeroak, eta denok dakigu Arantzazu kostatik 40 kilometrora dagoela eta matxinatuen mende egon zela abuztuaren azkenetatik aurrera. Mozkortiak eta morfinazaleak dira nobelako militarrak, eta homosexuala arduradun nagusia. Aragoiko apaizak hil izana azaldu behar izan zutenean anarkista katalanek, haiek kanpandorreetatik egiten zutela tiro esan zuten. Horrelako ekintza batean ari dela atxilotzen dute nobelako apaiza. Ustez, borreroen pentsaera ulertzeko gakoak ematen dizkigute zati batzuek. Hona hemen bat: «fusilamos a los hombres, a las mujeres y también a los niños, (...)La sangre no tiene edad, ni sexo». “Odola maite zuen” katoliko sutsua da López-Quimbo Gipuzkoako gobernadore militarra liburuan. Bi pertsonaiaren bikoitza izan daiteke: Hernaniko hilketak gertatu eta bi hilabetera izan zen 6. Dibisioko buru López Pinto-rena eta Arturo Cebrián y Sevilla-rena, Gipuzkoako gobernadore militarra izandakoa. Harrigarria da fusilatuekiko mespretxua eta darabilen tonu ironikoa narrazioan zehar.
Franco hil ondoren, telebistako programa batzuetan agertu zen Vilallonga eta elkarrizketak ere egin zitzaizkion; horrelakoetan, inolako damurik gabe, onartu zuen Hernaniko hilketetan hartu zuela parte eta exekuzioetako batera, behintzat, goi-mailako jendea joan zela, dotore jantzita, meza ondoren, erailketak ikustera[101]. Oraintsuago (2002-6-10), artikulu bat idatzi zuen berriz ere Hernaniko fusilatzeak gogoratuz, baina, beharbada, giro politikoak eraginda edo, oraingo honetan hiru apaizi salbatu ziela bizia azpimarratu zuen eta bere damua azaldu hiruretako bat Donostiako gotzaina, José Maria Setien, izan zitekeelako. 2004ko elkarrizketa batean, berriro berretsi zuen bere parte-hartzea fusilatzeetan; bere esanen arabera, egunero hiltzen zen, goizeko 6etan hasten ziren fusilatzen eta goiz osoa ematen zuten jendea fusilatzen (Armengou-Belis, 2004, 62). Nekez sinets daiteke informazio hori bere horretan, Ondarretako presoak gauerdian ateratzen baitzituzten; bestalde, urriaren 18tik 22ra bitartean izan ezik, ez ziren inoiz hamar preso baino gehiagoko taldeak izaten. Ez dago jakiterik zein neurriraino den egia pertsonaia horrek kontatutakoa, deklarazio polemikoak eta kontraesankorrak egin izan baitzituen bere garaian. Berak aipaturiko gau hartan, Aitzol fusilatu zutenean, Vilallonga Hernanin izan ote zen ere ez dago jakiterik, berak telebistaz egindako beste adierazpen batzuk ere gezurra dira eta. 300 lagun inguru zeramatzan barku bat harrapatu eta gero “untxiak bezala” hil zituztela esan zuen, eta horregatik sorbalda minduta izan omen zuela (Torres, 2003b, 80). Galerna bakailao-ontziari gertatutakoari egindako erreferentzia dela dirudi, baina ez zeraman 50 bidaiari baino gehiago eta ez zituzten guztiak fusilatu.
José Artechek dioenez (1970, 128), erreketeek ere hartu zuten parte exekuzioko pelotoietan. Bere konpainiako nafar batek kontatu zizkion une larri haietako gertakizunen sekuentzia, presoak kartzelatik atera eta hil arte:
El despojo por los del piquete de cuantos objetos valiosos tuviesen los condenados, tan pronto éstos trasponían las puertas de la prisión. La confesión de los sentenciados de pie, ya junto al paredón, vigilados hasta en aquel momento por uno del piquete arma al brazo. El borbollear producido por el escape del pulmón atravesado, en los fusilados que aún respiraban.
La larga hilera que cae derrumbada, excepto uno en el extremo de ella porque el piquete a pesar de su número no alcanzaba para todos, y las palabras irremisibles al desgraciado que, viéndose él solo de pie al lado de los compañeros caídos, alumbró quizá en un momento, un fulgor de esperanza: —Ahora te toca a ti—. El hombre obligado a alumbrar con un farol la silueta de los condenados que los piquetes poco numerosos determinaban matar uno a uno para ahorrarse la labor de los tiros de gracia.
Alderdi komunistaren Euzkadi Roja egunkariko artikulu batean zehazten da, Galerna ontziaren atxiloketa zela eta, borreroetako bat “el Antoñito” deitzen zioten guardia zibil bat izan zela, oso harro zegoena asko eta asko hil zituelako berak, fusilatzeen errekorra berak zuela esaten ibiltzen zena[102].
Francoren armadan borrokatu behar izan zuen apaiz gipuzkoar baten oroitzapenak jasotzen dira Euzko Apaiz Taldearen lanean (1981, 325-326) Beltxarana goitizeneko batek kontaturik. Horren esanetan, orain arte ere aipatu dugun Luis Fernándezek, Falangeko Zaintzako burua, eta Severiano Alvarezek (beste falangista bat) hartu zuten parte atxiloketetan eta fusilatzeetan, kondenatuak aitortzea eragotzi zuten eta zuzeneko parte-hartzea izan zuten Arrasateko hiru apaizen exekuzioan Oiartzunen[103].
Lehenago ere esan dugu toki bat baino gehiago erabili zutela fusilatzeko Hernani inguruan: hiru gune nagusi. Donostiarekiko mugatik hurbil, Galarretan, bi gune izan ziren heriotzaren lekuko: Illarratsuena baserritik hurbil dagoen sima bat eta “Heriotzaren Aldaparen” bukaeran dagoen bidegurutzea (lehenagotik datorkio izena aldapari, bertan gertatzen ziren istripuengatik). Herriaren beste aldean zegoen hirugarren gunea: kanposantuko kanpoko aldean garai hartan egon ziren hormetan ere fusilatzen zuten. Isidro Inchausti gipuzkoarraren esanetan (beste ezein iturrik ez du berretsi), Francisco Perurena izeneko bere lagun batek adierazi zion gorpu asko ikusi zuela Hernanitik Goizuetara doan errepidearen kunetan 1936ko urriaren hasieran (Gamboa-Larronde, 2006, 320).
Lehenengo fusilatzeak Galarreta inguruan izango zirela uste da, gehienetan goizaldean, eta beste toki batzuetan igandea jaiegun gisa errespetatzen bazuten ere, Hernanin ez zuten atsedenik hartzen hiltzaileek. Behin baino gehiagotan kexatu omen ziren inguruko etxeetakoak, gauean ez zelako giro, kondenatuen eta hilzorian zeudenen aieneak entzuteak erabat larritzen zituelako gau askotan (EAT, 1981, 309). Bertan behera uzten zituzten Hernanin fusilatutakoen gorpuak, eta handik ordu batzuetara edo hurrengo goizean pasatzen zen zabor-biltzailea udal hilerrira eramateko. Urteak igaro arren, garai hartan neskatilatxoa zen Josebe Goya enterradorearen alabak honela gogoratzen ditu une latz haiek:
En un carro de basura, como si fuera ganado... para que nadie fuese a mirar, anunciaban la llegada del carro a toque de campanilla. La gente tenía que quedarse en su casa...
Urriaren erdialdetik aurrera, hilerriaren sarreran hasi ziren fusilatzen, “ez hain nabarmen”. Baina, hala ere, heriotza bera bistarazten zen hildakoen odoletan: «...Hacia mediados de octubre empezaron ya a fusilar aquí, contra el muro de la entrada del cementerio (...) el lugar quedaba encharcado de sangre. Encima le echaban gravilla gris, (...) pero si se pisaba allí salía una huella roja...»[104]. Urriaren bukaera aldera, Mola bera egon omen zen exekuzio-guneetan, eta handik egun batzuetara, ia ez zuten inor gehiago fusilatu Hernanin. Zenbait lekukotza idatziren arabera, diskrezio handiagoaz fusilatzeko agindu zien Molak une hartako agintariei[105].
Hildakoak aldean zeramatzan arropen eta gauzen artean, identifikatu ahal izateko zerbait aurkitzen saiatzen zen enterradorea, ez baitziren inoiz apuntatu kanposantuko erregistroetan hara eramandako hildakoak[106]. Zenbait lekukok esan izan dute Hernaniko kanposantuko enterradoreak, Juan Goyak, identifikatu gabe lurperatutako hildakoen kopurua eta identifikatu ahal izan zituenen izen-deiturak koaderno “berde” batean apuntatzen zituela beti. Antza, familiak gorde izan du urte askotan koaderno hori, baina guk ezin izan dugu eskuratu. Kanposantuko bi hobitan lurperatu zituzten fusilaturikoak: “Cripta Panteón’’ esaten dioten tokian, eta “Monumento a los muertos violentamente por sus ideales” izeneko hilobian.
Senide batzuk saiatu ziren etxekoen gorpuak eskuratzen, baina ezin izan zuten beren nahia bete. Gutxi batzuek, aldiz, exekuzioak gertatu eta gutxira, 1936ko azken egunetan, ahaideak non zeuden jakinda, lortu zuten handik ateratzea. Kasu bat aipatuko dugu: Juan Antonio Landin Urrieta fusilatu egin zutela familiak jakin eta egun gutxira, gau batean gorpua atera eta Sarasqueta (orduan Hernaniko medikua) familiaren panteoian ehortzi zuten “duintasunez”. Beste batzuek, aitzitik, legezko bidea aukeratu zuten eta administrazioaren bitartez saiatu ziren, baina ez zuten inoiz lortu beren senideen gorpuak bereganatzea eta behar bezala hobiratzea. Horixe gertatu zitzaion Joaquín Arrue-ri, José Ariztimuño Olaso Aitzolen gorpuzkiak eskuratzen saiatu zenean[107]. Azkenean, zenbatek lortu zuten etxekoen artera eramatea senideak? Ez dakigu ez zenbatek, ez eta nola ere.
Egoeraren tragikotasuna ikusita, sasoi hartan alkate zen Julián Madina-k honako bando hau zabaldu zuen 1936ko urriaren 30ean: «Hago saber: Que este año queda prohibido el acceso del público al cementerio los días de Todos los Santos y Animas»[108]. Espainiako beste toki batzuetan ere agindu zen debeku hori, Kordoban besteak beste (Casanova, 2001, 94). Baina alderantziz ere jokatu zuten: Donostiako agintari frankistek Polloeko udal hilerria txukundu egin zuten, gurutze berriak jarri eta Frente Popularrak eragindako biktimen omenezko hilarri bat ipini zuten. Bezperan, agintarien deiari erantzunez, ehunka lagun joan ziren kanposantura senideen hilobiak txukuntzera, eta horietako askok lore gorri eta horiak erabili zituzten hildakoei eskaintzeko, bandera espainolaren kolorekoak hain zuzen.
Este año, la fiesta de Todos los Santos y el día llamado de Difuntos, reviste una excepcional importancia, la visita tradicional que se hace a los muertos, tiene hoy caracteres de una manifestación, que carece de nombre, es mezcla de protesta muda nacida en el fondo del alma dolorida por tanta y tanta pena y es a la vez pleitesía rendida a los mártires de la Patria asesinados por confesar la fe de Cristo.
Egun horietan hasi ziren Hernanin egin beharrean Oiartzunen fusilatzen. Iturri batzuen arabera, Bilbo erori aurretik, 100 lagun baino gehiago exekutatu zituzten Oiartzunen. Lehenengo kanposantuan, eta geroago, era diskretuagoan, Artikutzarako errepidean (Gamboa-Larronde, 2006, 345).
Azken exekuzioak
Exekuzio bakan batzuk gehiago gertatu baziren ere, guk ziurtasunez aipa ditzakegun Hernaniko azken heriotzak azaroaren 5ean izan ziren. Fusilatzeak ia bat- batean etetearen arrazoiak azaltzeko era guztietako teoriak sortu ziren. Gure ustez, azalpenik zentzudunena apaiz abertzaleen hilketarekin lotuta dago (aurrerago aztertuko dugu zehatzago). Antza denez, urriaren 26 inguruan, Donostiako Acción Católicako presidentea eta Gobernu Zibilaren aholkularia zen José Angel Lizasoainek 9 apaizen fusilatzeen berri eman zion Gomá kardinalari. Egun bertsuetan, baina ez dakigu zeinetan zehazki, aita Urrizak elkarrizketa bat izan zuen Gomárekin gertaeren berri emateko. Urriaren 26an bertan jakinarazi zien Gomák Dávila jeneralari (Estatuko Junta Teknikoko burua) eta Franco jeneralari berari zer ari zen gertatzen, eta horiek erantzun zioten ziurtasun osoz horrelakorik ez zela berriz gertatuko. Hala ere, azaroaren 8an, Jorge Iturricastillo apaiza exekutatu zuten Oiartzunen.
Astebete geroago, azaroaren 17an, Seigarren Eskualde Militarreko buru zen De Benito jenerala kendu zuten postutik. Azaroaren 30ean, Arturo Cebrián y Sevillari (Gipuzkoako gobernadore militarra) heldu zitzaion Francorengandik zuzenean postua uzteko ebazpena eta oso egoera ezohikoan geratu zen orduko gobernadore militar ohien artean “disponible forzoso en la 6ª División”. Gainera, kargugabetze horrek bazuen zerikusiren bat bi gizon alemaniar desagertzearekin. Hebert eta Erwin Reppekus aita-semeak Donostian bizi ziren eta falangistek eskoltaturik Luzaideko mugara iritsi behar zuten, baina ez ziren inoiz heldu[109].
Alfonso Velarde Arrieta artilleriako koronela jarri zuten Cebriánen ordez, eta 1938ko uztailaren 28ra arte egon zen kargu horretan; antza, hiritarrek zioten maitasun eta errespetu handiak bazuen zerikusiren bat hiriburuko goarnizio-erregimentuaren buru izatearekin. Velardek ere polemika berri bat piztu zuen: abertzaletzat katalogaturik zeuden apaizen aurkako neurri gogorragoak eskatu zizkien Elizako agintariei. Beste bando batek ere lagundu zion ospea irabazten: kalean gazteleraz baino ezin zitekeen hitz egin. Herritarren arteko batasuna lortzeko eman omen zuen agindua, eta ez eskualdeetako hizkuntzak gutxiesten zituelako: «eliminar causas que tiendan a desunir a los gobernados. (...) Como esto en nada indica menosprecio de los idiomas regionales, sino una exaltación patria que nos apiñe en las manifestaciones de nuestros entusiasmos, espero del patriotismo de todos contribuyan a ello, sin que tenga que corregir resistencia alguna»[110].
Cebrián kargutik kendu baino astebete lehenago, azaroaren 22an, Llamasek instrukzioko epaile postua utzi zuen. Ohikoa zen destinoz aldatzea, eta ez da pentsatu behar halabeharrezko kargugabetzea izan zenik. Esate baterako, azaroaren 10ean Seigarren Dibisio Organikora aldatu zen José Pérez Villamil Dibisioko Auditorea. Geroagoko idazki batean baieztatu zuen arineketan atera zela Donostiatik Toledoko batailoi baten agintea hartzeko, eta horrek, hain zuzen, egiten du berezi Llamasen kasua. Zergatik? Zerikusiren bat izan zuen destinoa aldatzean frankisten zapalkuntza-estrategiaren bilakaerak, ordura arte bereizketarik gabe emandako zigorrei muga jartzearren? Zergatik bidali zuten berriz frontera, batailoi baten buru, epaile militar berezia izan ondoren Burgosen eta Donostian? Zigorra izan zen? Inolako bereizketarik gabe egindako hainbeste exekuzioren arduradun izana —apaizena eta elizgizonena barne— ordaindu behar al zuen? Llamasen espediente militarrean dauden agiriek ez digute inolako erantzunik eskaintzen, baina nolabaiteko zigorra izan bazen ere, ez zen eragozpen handia izan karguak hartzen jarraitzeko; izan ere, 1937ko urrian Marokoko Mendebaldeko Barrutiko Komandante Nagusiaren Landako Laguntzaile izendatu zuten. Zenbait zurrumurruren arabera, heriotzarekin ordaindu zuen Donostian egindakoa, Gipuzkoatik irten eta bi hilabetera (Sierra, 2001, 415), baina ez zen orduan hil, 1938ko uztailaren 4an baizik, Castellongo frontean, gerran[111].
1937ko martxoaren 23ra arte egon zen bere karguan Agustín Prado alfereza; harrezkero, hegazkinen aurkako babes-erregimentu batetik bestera ibili zen. 1940ko urrian —ordurako kapitain laguntzailea zen— Irungo Mugako Epaile Militar Berezi izendatu zuten, kargudunen artean nolabaiteko maila eskatzen zuen postua, nonbait, «cargo delicadísimo y de extrema confianza del Gobierno y de las Autoridades Militares». Handik gutxira, 1941eko martxoaren 15ean Armadako Eskala Profesionalean sartu zen, Interbentzio Militarreko Taldean. Tarteka aritu zen abokatu-lanetan, baina oso denbora gutxian. Ingunzak (Ordena Publikoko Juntako idazkaria) 1937ko maiatzaren 23ra arte jarraitu zuen karguan, eta gero Valladolideko VII. Armada Gorputzean sartu zen.
Nola ulertu behar dira lekualdaketa horiek guztiak? Ez dira interpretatu behar, derrigorrez, kudeaketa txar baten ondoriozko zigor gisa. Cebrián, hilabete eskas geroago, Brigadako Jeneral mailara igo zuten eta Iparraldeko Armadako ¡Cuartel Nagusira bidali. 1939ko abuztuan, Coruñako Gobernadore Militar izendatu zuten, eta handik bi urtera, Dibisioko Jeneral. De Benito jeneralaren ordezkoa, Elíseo Alvarez-Arenas (hau ere Afrikan borrokatutakoa) abenduaren 9ra arte baino ez zen egon karguan, eta José López Pintok hartu zuen haren lekua. Baina, De Benito Afrikara bidaltzea ez zen inondik inora zigorra izan, kontrakoa baizik, hau da, karguetan oso gora igotzen lagundu zion urrunaldiak: Ordena Publikoko Idazkariordetzara, 1939an Kataluniako Okupazio Indarren buru izatera, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusira eta Valentziako Goi Jeneraltzara heldu zen. Azken horretan, nahiz eta aspaldi bukatu gerra, preso politikoei eman zien tratu gogorrarengatik nabarmendu zen, gainera, epaiketetan akusatuak defendatzea egokitzen zitzaien militarrak mehatxatzen zituen, zeregin hori bete ez zezaten (Balcells, 2001-2002).
Urte bereko azaroaren 12an kargugabetu zuten Manuel Díaz Criado kapitaina, Gobernuaren ordezkari militarra Andaluzia eta Extremaduran, eta Legiora bidali zuten, Talaverako frontera hain zuzen. Bi bertsio daude kargutik kentze hori azaltzeko. Lehenengoaren arabera, militar bat fusilatzeko agindu zuen Díaz Criadok, Molak kontrako agindua eman arren (Ortiz, 1998, 163). Bigarren bertsioaren arabera, Portugaleko kontsulordea atxilotzen saiatu zen, espioia zelakoan, benetan Nicolás Francoren zerbitzura lanean ari zela (Espinosa, 2000). Garrigós komandantea jarri zuten Díaz Criadoren ordez, eta indartu egin zuen errepresioa: aurrekoaren atzaparretatik ihes egindako asko fusilatu zituen honek. Beraz, badirudi baduela zentzua pentsatzeak heriotza eskandalugarrienen arduradunak Francok eszenategitik urrutiratu zituela, baina ez egindakoagatik zigortu.
Edozein modutan, azaroaren bukaeratik aurrera eta bereziki 1936ko azkenetatik aurrera, nabarmen jaitsi ziren epaiketarik gabe edo legez kanpo egin ziren exekuzioak, eta egin zirenak gerra-kontseiluen ondorio izan ziren; orain arte ere esan dugun bezala, ez ziren errespetatzen prozesatuaren eskubiderik oinarrizkoenak, baina ateratzeen bideak baino berme handixeagoa zuten. Beste probintzia batzuetarako ere balio du orain arte esandakoak; Segovian, esaterako, irailerako amaitu ziren ateratze irregularrak. Zaragozan, Eguberriak baino egun batzuk lehenago eten ziren falangistek Academia General Militarrera egindako bisitak, askatzeko aginduak ugaritu egin ziren eta eraginkorragoak izan ziren epaitegi militarrak. Errioxan ia erabat desagertu zen ateratzeen sistema 1937ko lehenengo egunetan, baina exekuzioek jarraitu egin zuten. Errioxako kartzeletan zabaldu zen Burgosetik agindu zutela (Espainia frankistako hiriburua) legez kanpoko atxiloketak eteteko. Francisco Espinosaren arabera (Casanova, 2002, 86), Andaluziako komandantzia militarrek 1936ko abenduan agindu bat jaso zuten, atxilotuak gerra-kontseiluen zain uzteko esanez. 1937ko idazki batean, Múgica gotzainak ziurtatu zion Vatikanori debekatuta zegoela apaizak hiltzea zioen Francoren telegrama bat jaso zela Donostian azaroaren 6an[112]. Ez dugu ezagutzen horrelako baieztapenak froga ditzakeen dokumenturik, baina, hala ere, bat gatoz, frankisten kartzeletan egoniko asko eta askoren testigantzetan oinarriturik. 1937ko urtarrilaren 24an Eusko Deyak publikaturiko artikulu batean esaten zen, berriro ere atxiloketen bolada bat hasi zela eta jendea Baionara ihesean zihoala, eta horrekin batera zekarren honako berri hau, hots, Nafarroako kartzeletako zaintzaileak kendu zituela Francok egindako gehiegikerien zigor moduan, «La sanguinaria ferocidad de las autoridades locales ha llegado hasta el extremo, que el mismo Franco ha destituido a los guardias de las prisiones de Navarra, por haberse extralimitado en sus funciones, asesinando a los presos y cometiendo toda clase de atropellos»[113]. Í937ko urtarrilaren 13ko Francoren zirkular baten berri dugu, ordutik aurrera atxiloketa guztietan argitze-agiriak betetzeko esanez, eta zegokien epaitegietan haien berri emateko[114]. Azaldutako “baretze” prozesu hau ez zen aldi berean gertatuko altxatutakoen mende zeuden lurralde guztietan, 1936ko urritik 1937ko hasierara joango zen hedatzen. Andaluzian, esate baterako, preso guztiak pasatu ziren Justizia Militarraren mende apirilean.
Estrategia-aldaketaren arrazoiak ezberdinak izan zitezkeen, baina orain arte ere aipatu dugu, gure ustez eragin erabakigarria izan zutela apaiz eta elizgizon abertzaleen aurka hartutako neurriek. Gertakari horien aurrean Vatikanok eta Espainiako Elizak ez zutenez inolako erantzunik eman, ugaritu egin ziren haien aurkako kritikak, baina Francok bi erakunde horien laguntza eta lankidetza behar zuen, “kruzada” bihurtu eta gerra irabazteko. 1936ko udako eta udazkeneko hilketa masiboek izan zuten oihartzunak, García Lorcaren heriotzarenak tartean, aldarazi zuen agintari frankisten jarrera. Horiez gainera, beste arrazoi batzuk ere egon ziren: uztailetik abendura bitartean hil zituztenez “susmagarri” ustez arriskutsuenak, ordutik aurrera ez zen beharrezkoa hain gogor erabiltzea indarkeria fisikoa lurralde okupatuak kontrolatzeko; funtsezkoena eginda zegoen eta oso zaila zen erritmo berean hiltzen eta exekutatzen jarraitzea. Beste arrazoi posible bat ere badago: ez zela uste bezain eraginkorra hain errepresio gogor eta odoltsua; izan ere, hainbeste lagun hiltzeak eta fusilatzeak eragotzi egin zuen nolabait errepresioaren jarraipena, zapalkuntza-esparrua zabaltzeko behar zen informazioa lortzeko aukera (atxilotutakoak) desagertu egin baitzen. Garai hartan zabaldu zen beste zurrumurru baten arabera, frankisten aholkulari ziren polizia alemaniarren gomendioz baretu zuten estrategia errepresiboa, eraginkorragoa izan zedin. Geroago izan bazen ere, 1938ko apirilean, erakunde berri bat sortu zuten, jarrera-aldaketaren adierazgarri. Alde errepublikazaleko erakunde, talde era pertsonei buruzko dokumentazioa eskuratu, sailkatu eta zaintzeko Ordezkaritza zen. Frankisten eskuetan erortzen ziren errepublikarren aurkako frogak biltzea izan zen orduko helburu nagusia; azken bolada honetan hain istilutsu eta eztabaidatua izan den Salamancako Artxiboan gorde zen bildutakoa. Orain arte esandakoaz gainera, bestelako arrazoiak ere aipatu izan dira. Julián Casanovaren ildotik, zenbait faktore azaldu ditu Javier Rodrigok errepresio paralegala erregularizatzeko erabakiaren eragingarri izan zitezkeenen artean. Alde batetik, gatibu gehiegi egotea frankisten mende; bestetik, matxinatuekin batera armadan borroka zezaketenak eta ezin zutenak bereizi beharra; eta, azkenik, Zona Nacional-eko baliabide ekonomikoak optimizatzeko erabil zitezkeela presoak pentsatu izana[115].
Beste aukera bat ere badago, beharbada, Burgoseko Defentsa Nazionaleko Juntak, Nazioarteko Gurutze Gorriaren bitartez, gatibuen trukerako bultzaturiko negoziazioak bide onetik eramateko, komenigarria izango zen Gipuzkoako exekuzioak gutxitzea[116]. Trukearen ondorioz aske geratuko ziren preso eskuindar edadetuenak alde batetik (Ezquiaga, 1938, 15-17), eta preso errepublikar ez-borrokalariak bestetik, baina porrot egin zuen negoziazioak hitzarmenaren aurrean uzkur agertu zirelako altxatutakoak, eta hala adierazi zuten hil bukaeran egin zuten hilera batean[117]. Dena den, Franco beti agertu izan zen presoen arteko trukeen aurka, alemaniarrak edo italiarrak izanez gero baino ez baitzuen onartzen trukea (Martínez de Pisón, 2005, 175).
Estrategia-aldaketa azaltzeko balio lezakeen azken argumentua aztertuko dugu. Konfliktoaren lehenengo fasean, salbuespenak gorabehera, borrokaldi txikiak, istiluak eta polizia-operazioak izan ziren gerraren ezaugarriak, baina 1936ko azarotik aurrera benetako armaden arteko borroka gogorrak hastearekin batera, sumatu zuten frankistek luzea izan zitekeela gerra. Eta horrek, halabeharrez, lehenengo hilabeteetan gauzaturiko zapalkuntza-estrategia (antolatua edo ez) aldarazi zien. Estatu berria eratu beharra (1936ko urrian Estatuko Junta Teknikoa sortu zen eta horren mendeko erakundeak) eta nazioarteko onespena eskuratzeko ahalegina ezin ziren batera joan estrategia errepresibo gogor, basati, araugabe eta berme juridikorik gabekoarekin. Errealitatean, Hernanin, bereizketarik eta gupidarik gabe gauero pertsona-piloa fusilatzen zen bitartean, urriaren 24an Justizia Militarreko Goi Auzitegia (geroagoko Justizia Militarreko Kontseilu Gorena) eratzea erabaki zuen Defentsako Junta Nazionalak. Erakunde berriaren zereginen artean zegoen, besteak beste, zigor-kommutazioak eta prozesatuen errekurtsoak aztertzea. Francisco Gómez Jordana teniente jenerala izan zen erakundearen lehenengo presidentea, eta 1937ko uztailera arte bete zuen kargu hori, ondoren Estatuko Junta Teknikoko buru izendatu zuten. Abenduaren lean zehaztu zen zein baldintza behar zen Indar Armatuetan funtzio judizialak bete ahal izateko: letratua izan behar zen Gorputz Juridikoko partaide izan ezean.
Heriotzek eta desagertzeek familietan eta ondasunetan eragindako ondorioak erregulatze aldera, funtzio gehiago esleitu zitzaizkion Azken Borondateen Erregistroari, azaroaren 8tik aurrera, eta hildakoak erregistro zibiletan apuntatzeko baimena eman zen. “Marxismoaren aurkako borrokaren” barnean sartu zen dekretua eta konfliktoan hildako guztiak hartzen zituen, borrokalariak izan nahiz ez izan. Dena den, alde nazionalean eroritakoen artera joan ziren onura gehienak, eta ez zen eragozpena izaten, betiere errepublikarrek hilez gero, artean gorpua berreskuratu gabe izatea. Dekretua gorabehera, urte askotan jarraitu zuten desagertuak izaten hildako errepublikarrek, ezin izan baitziren erregistroetan sartu gutxienez 40ko hamarkadako erdialdera arte. Esate baterako, Hernanin fusilatu zuten 1936ko udazkenean Raimundo Gamboa, baina heriotza-ziurtagirian 1944ko urtarrilak 7 dakar (Gamboa, 2004).
Azaltzen saiatu garen bilakaera honetan, eragin handiegirik izan ez zuen datu bakarra Gobernadore Jeneralaren aldaketa (Barne Arazoetarako Ministroaren parekoa) izan zen; Francisco Fermoso Blancoren ordez (1936.10.4 / 1936.11.4) Luis Valdés Cabanillas (1936.11.4 / 1938.01.31)jarri zuten eta aldaketak nolabaiteko eragina izan zuen alderdietako milizien kontrolean, baina ez errepresioaren ondoriozko heriotza-kopuruaren jaitsieran. Laburtuz, horren guztiaren eraginez, arindu egin zen apur bat “justizia” eta gehiago hartu ziren kontuan egiteko moduak. Hala ere, atzeraeraginezko justizia zen neurrian, Altxamendua gertatu zenean egon ez ziren delituen araberakoa zen, eta matxinatutako agintari militarren borondatearen eta premien mendekoa. Justiziak mugatua izaten jarraitu zuen, muga juridiko, politiko eta ideologikoek baldintzatua (Gil Bracero, 1990, 604).
Aldaketaren beste eragile bat Franco bera izan zen; izan ere, botere guztia bereganatu nahia ez zetorren bat aginte autonomoekin, eta azken horiek indarra galdu behar izan zuten. Eskuineko miliziak militartzearen helburua (1936ko abenduaren 10eko eta 20ko dekretuak) ez zen izan hilketak amaitzea, baizik eta borrero eta biktimengan kontrol militarra ezarri nahia eta jokabide beregainari aukera eman ziezaioketen eremuak kentzea (Prada, 2006, 199). Garai hartako hitzetan esanda, «[había que] concentrar en un solo poder todos aquellos que han de conducir a la victoria final y al establecimiento, consolidación y desarrollo del nuevo Estado, con la asistencia fervorosa de la Nación». Beraz, ez da arraroa Armadara, Itsas Armadara eta Aire Armadara lotutako hiru sekzioez gain Justizia Zerbitzu bat izatea Generalísimoaren Gerra Idazkaritzak. Ez dakigu zehatz zein unetatik aurrera gertatu zen, baina Francok berak hartu zuen bere gain gerra-kontseiluetako heriotza-zigorrak berresteko ardura. Horrela, behin sententzia emanda, ia beti onartzen zuen Dibisio Organikoko edo Eskualde Militarreko Gerra Auditoriak, eta Generalisimoaren Kuartel Nagusiko Aholkulari Juridikoari bidaltzen zitzaion, Lorenzo Martínez Fusset koronelari hain zuzen. Ramón Serrano Súñer-en memorien arabera (1977, 243-244), Martínez Fussetek bazkalostean, kafearen orduan hartzen zituen hainbat pertsonaren bizitza eteteko erabakia, «se presentaba, corrientemente a la hora del café, después del almuerzo, con una relación siniestra para el “enterado” de las penas de muerte por el jefe del Estado». Baina, beste edozein tartetan ere betetzen zuen zeregin hori, automobileko bidaietan esate baterako[118]. Serrano Suñerrrek ez du aipatzen noiztikakoa den ohitura hori, baina kontuan izan behar da 1937ko otsailean heldu zela bera Salamancara, Espainiar errepublikarretik ihesean; beraz 1936ko eguberri ingurutik aurrera gerta zitekeen kontatutakoa.
[76] Andrés-Gallego, 2001, 276.
[77] Orioko gainari buruz, Zarautz eta Getariari buruz, ikus Euzko Deya 32, 1937-3-18. Orion hil zuten, beste batzuekin batera, Cosme Yánez, Usurbilgo Luistarren kongregazioko idazkaria, 1936ko urriaren 10ean (Egaña, 1998, 260), Llamas komandantearen aginduz (Iturralde, 1978).
[78] “La guerra en el País Vasco”, El Nervión, 1936-11-25.
[79] Abertzaletasunaren Agiritegia. GE 496-2.
[80] AGMA, ZN, 9/43, Barrusok jasoa, 2005, 119.
[81] “Aviso”, La Voz de España, 1936-9-17.
[82] “Ponderado y ecuánime”. Andrés Gallego, 2003, 37. 4-20 agiriari lotuta.
[83] Ezin izan dugu frogatu Juan José Prado Gamiz (Primo de Riveraren diktaduran Donostiako alkate maurista, 1924tik 1925era eta 1930etik 1931ra) eta Agustín Pradoren artean senidetasunik zegoen; baina ez dirudi, ez baitu aipatzen bere espediente militarrean; bai, ordea, anaia.
[84] Irargi. Instituto Bidasoa Fondoa, C.20/31.
[85] Lacoumek José Peñagarikano apaiza aipatzen du, baina aita Arin izan zen 12.000 eta 15.000 pezetaren arteko kantitate bat zeramana aldean (Iturralde, 1978, 366).
[86] Andrés-Gallego, 2002, 228.
[87] Andrés-Gallego, 2001, 283.
[88] Andrés-Gallego, 2002, 38.
[89] Andrés-Gallego, 2002, 126.
[90] Andrés-Gallego, 2002, 409-411.
[91] R. Vinyes, “El universo penitenciario durante el franquismo” in Molinero, 2003, 175.
[92] “Encuesta sobre la guerra civil fascista en Euzkadi”, Euzko Deya 16, 1937-1-21.
[93] «Donostia, franquista desde el final del verano del 36 (...), como hoy, tenía su idiosincrasia, su negocio turístico (...) y se llevaron las ejecuciones a Hernani para que los que añadían el aspecto humano al incomparable marco natural no sufrieran los rigores de la guerra...». Iñaki Egaña, “18 de julio. La derecha victoriosa”, Noticias de Gipuzkoa, 2006-7-18.
[94] Hernaniko Udal Artxiboa (HUA // HISTORIKOA/E-5-11-27/4. Guerra Civil 1936-1939. Relación de asesinados en Hernani).
[95] “Sous la terreur des fascistes dans le Pays Basque envahi”, Euzko Deya 32, 1937-3-18.
[96] “Guerra Civil en Hernani”, Iñaki Egaña, 2002-09-20.
[97] Baionan jatorria duen isilpeko txosten baten arabera, 1937ko otsailaren 1ean, J.P.L. (Santanderren jaiotakoa eta Haitiko kontsula) akusatu zuten, nola hiltzen zituen presoak eta irabaziz gero nolako negozioak bereganatuko zituen kontatzen zuelako harrotasunez.
[98] Ignacio izango zela uste da; gainera Getxoko Comisariado de Orden Público erakundeak egindako txosten batean berretsi egiten da aipaturiko zurrumurrua, baina ohartxo bat gehitzen dio: «criterio particular mío es que [es] un farol que se ha tirado». Abertzaletasunaren Agiritegia. Irujo Fondoa 12-1.
[99] Iñaki Egaña, Guerra Civil en Hernani. Información previa a las tareas de investigación y exhumación. Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2003.
[100] Armengou-Belis, 2004, 61-63. 2002ko abenduan José Luis Vilallongari Kataluniako telebista publikoak (TV3) egindako elkarrizketa batean oinarrituriko informazioa.
[101] Hori ez zen Gipuzkoako berezitasuna, beste lurralde batzuetan ere bazuten ohitura makabro hori eta, Nafarroan besteak beste. Julio Casanovak dio ia derrigorrezkoa zela “ekitaldira” joatea, gizarteko aitzinamendu-zerrendan gora egiteko eta susmo txarrak edo salaketak saihesteko (Casanova, 2001, 98).
[102] Euzkadi Roja 58, 1936-11-18.
[103] Beltxaranaren arabera, atxilotu eta berehala hil zituzten; bere iritziz, lekukoak gutxitzeko modu bat zen hain bizkor jokatzea. Dena den, ez datoz bat Luis Sierrak aipaturiko bigarren izena (Emilio S.) eta lekuko honek aipaturikoa.
[104] “40 años después: Euskadi honra a sus muertos”, Punto y hora 60, 1977ko azaroaren 3-9koa.
[105] Egaña, 2003.
Irailerako, bidean atzeman zen Molak Valladolideko Guardia Zibilaren buruari idatziriko mezu bat, non esaten zitzaion gorpu gehiegi zegoela Valladolid eta Burgos arteko errepidean, eta horietako batzuek trafikoa oztopatzen zutela. Beste toki batean egiteko exekuzioak agintzen zitzaion, eta lurperatzeko hilotzak (Martín Blázquez, 1938, 144).
[106] Gaur egun Udal Artxiboan dauden garai hartako lurperatzeen erregistro-liburuetan begiratu dugu, eta ez dago heriotzarik erregistratuta irailaren erditik azaroaren amaierara arte.
[107] Hernaniko Udal Artxiboa (HUA // HISTORIKOA / E-5-II-27/15 Gerra Zibila 1936-1939- Denetik).
[108] Hernaniko Udal Artxiboa (HUA // HISTORIKOA / A-15-1/16. Kanposantuari buruzko agiriak 1866-1936).
[109] AGMS II GU: C-lll.
[110] http://www.euskaraz.net/donostia/gorosti/testuak/00066.htm. Aurretik, Arellanok behartu zuen Principal Antzokiaren enpresaria iragarki batean agertzen zen Alkorta abizeneko k kendu eta c jartzen. Euzkadi Roja 193612-17.
[111] AGMS. Ramiro Llamas del Toro Infanteriako komandantearen espediente pertsonala. Gainerako militarrei buruzko datuak ere Artxibo beretik atera dira.
[112] Telegrama berean, antza, masoien infiltrazioak aipatzen ziren, eta gotzainak, gehiago zehaztuz, Cebrián gobernadore militarrari leporatu zion masoi izatea (Esnaola & Iturrarán, 1994, 807). Hortaz, euskal abertzale izatearen akusaziopean apaizak hiltzea, Sabino Aranaren jarraitzaileak karlistengandik urruntzeko maniobra bat baino ez zen izan, horrela Falangea sendotzeko tradizionalisten aurrean.
[113] “Noticias de Euzkadi”, Euzko Deya 17, 1937-1-24.
[114] AHN, Fondos Contemporáneos. Gobernación B-48936.
[115] J. Rodrigo: “Campos en tiempos de guerra. Historia del mundo concentracionario franquista (1936-1939)” in Molinero, 2003, 21.
[116] Pelletierren arabera (1937, 93-94), azaroan Gurutze Gorriko ordezkari bi joan ziren kartzelara, gatibu ez-borrokalariak trukatzera. Bisita horrekin batera jaitsi egin ziren fusilatzeak. Baina ezin izan zen inor trukatu, aldatu beharrekoak hilda zeuden eta. Bilbon ez zuen inork pentsa Galernako bidaiariak fusilatuko zituztela, baina hala izan zen eta militar-buru matxinoen truke aldatzeak porrot egin zuen.
[117] “La Junta de Burgos se opuso al canje de 4.000 prisioneros”, Euzko Deya 13, 1937-1-10.
[118] Generalisimoaren “eskuzabaltasunari” eta ontasunari buruz, ikus Martín Rubio, 2005, 184-188.