1.1.
TESTU HONEN
ABIAPUNTUA ETA HELBURUAK
Ikerketa honen abiaburua Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak bultzatutako ikerketa beka izan da. Hain zuzen ere, lan hau, Hernaniko Udalak sustaturiko ikerketa beken hirugarren lana da; oraingo honetan emakumeek lan munduan izan duten ekarpena jaso nahi izan da.
Hori dela eta, esku artean duzuen ikerketa honen bidez, 1939-1975 urte bitarteko Hernaniko emakumeek egindako lan ezberdinen testigantza bildu nahi izan da, ahoz eta irudiz; emakumeei eurei, ahotsa emanez eta Hernaniko historia osatu nahian. Izan ere, egindako hainbat ikerketa lanetan, eta herriko memorian, emakumeak oro har, bigarren mailakotzat hartuak izan dira eta beraz, euren parte-hartzea ezkutatua geratu da. Ikerketa honek, egoera horri buelta eman eta emakumeek herriari, kasu honetan Hernaniri, egindako ekarpenari argia eman nahi izan zaio.
Laburki, egindako ikerlanaren helburuak hauek izan dira:
— Hernaniko emakume langileek egindako lanak argazki bidez jaso, sailkatu eta ezagutaraztea.
— Argazki horiez baliatuz, ñauen atzean ezkutatzen den errealitatea ezagutaraztea.
— Hernaniko historia osatzea; emakumeek bizitako errealitatea emakumeen ikuspegitik jasoaz.
— Emakumeei ahotsa ematea, euren bizipenak oinarri hartuz.
— Emakumeek lan arloari dagokionez bizitutako subordinazioa azalaraztea eta egoera hori eragiten zituzten elementuak ezagutzea.