Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
HERNANI 1936-1959
Biolentzia, Errepresioa eta Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
Irati Zuriarrain Asurmendi, 2024
 Polo Loinaz, Maria Luisa | San José González, Florentina (Flora) | Sanz Montero, Francisca (Pakita) 

 

San José González, Florentina (Flora)

 

 

         1929ko irailaren 9an Hernanin jaioa. Margarita Gonzalez eta Luis San Joseren alaba. Bost anai-arreba ziren eta gerra garaian amarekin batera ihes egin zuten Kataluniara eta ondoren Frantziara. Bere aita frontean egon zen Errepublikaren alde borrokatzen.

         7 urte zenituen gerra hasi zenean. Zer oroitzapen duzu?

         Etxetik atera ginen. Plaza Berrin egon ginen tranbiaren zain, Donostiara joateko. Gogoan dut esan nuela “ezin gara joan, hil egingo gaituztelako”. Tranbia ireki bat etorri zen. Eta nik pentsatzen nuen “itxita badator, oraindik, baina irekita badago... eserlekuaren azpian sartu behar dugu”, hortaz gogoratzen naiz. Cuevasen[1363] sartu ginen. Bonbak eta tiroak entzuten genituen. Egiten ari ziren eraikin handi bat zen. Han egon zinen zain. Ezkutatu ahal izateko zementuzko toki gauza bakarra zen. Ahal zuena sartu zen. Anai-arrebak eta ama sartu ginen. Aitona gerran zegoen, frontean. Eta aita Bizkaian zegoen, Gorbeia mendian. Nire aita errepublikarra zen. Uste dut Dragones batailoian egon zela.

         Arratian egon zela aipatu duzu. Hala da?

         Leku batean zeuden, eta badirudi apaizak zeudela handik. Nire aita elizan sartu zen. Beste laurekin zetorren, baina haiek ez ziren sartu. Eta atera zenean, haren lagun guztiak hilda zeuden. Elizan bertan, elizpean. Eta elizara sartzeagatik salbatu zen bera. eta ez zuen sinisten! ! (Bere alabak dio Arantzazuko elizan gertatu zela, Arratian).

         Hernanitik joan zineten?

         Tranbian. Durangon, joan ginenean, hildako asto guztiak zeuden elizan. Eta azokara joan ziren baserritar guztiak. Dena bonbardatu zuten. Astoak, baserritarrak, denak hilak, gaixoak...

         Durangotik nora joan zineten?

         Bilbora joan ginen. Gero itsasontzira igo zinen, anai-arrebak eta ama. Itsasontziz joatea gustatu zitzaidan. Beldur ginen. Botaka eta botaka. Frantzian non egon ginen? Venus Ardeche (???).

         Errefuxiatu esparru batean egon zinen?

         Bai. ez ginen luzaroan egon. Beste nonbait zen. Argeles. Ez naiz oroitzen...

         [...] Herri batean egon ginen. Ama ahurdun geratu zen. Ama oso ondo zaindu genuen. Erditu zuen. Venusen (??) geunden. Bataiatu zuten (Luisito) eta dena. Elizara joan ginen. Gure etxean gu bakarrik geunden. Erditzen lagundu genion. Denak geunden erditu zuenean.

         Noiz itzuli zineten Hernanira? Nola zegoen etxea?

         Dena amaitu zenean. Denak itzuli ginen. Ondo zegoen. Agustinetako etxe berdinera itzuli ginen denak, Zinkoenean.

         Estraperloa ezaguna zaizu?

         Bai, bazegoen. Dendan zerbait bazenuen, eta hornigaietakoak etortzen baziren, begiratu, salatu eta kendu egiten zizuten. Horixe egiten zuten. Eraman eta kito. Azukre-kontuak ziren, jateko gauzak. zigortua zegoen azukrea edukitzea. Dena zen estraperloa. Ez zegoen ezer legalik. Saldu egiten zizuten. Eta gero, begiratzera etorri eta han zenuena aurkitzen bazuten. ikusten duzu, bada.

 

 

 

[1363] Cuevas: Plaza Berriko botika.

 

 Polo Loinaz, Maria Luisa | San José González, Florentina (Flora) | Sanz Montero, Francisca (Pakita)