Biolentzia, Errepresioa eta Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
4.4.
AUZITEGI MILITAR FRANKISTAK
Aurreko atalean deskribatu den bezala, Gerra Zibilaren hasieratik bertatik errepresio-aparatu oso baten sorrera gertatu zen kolpisten kontrolpeko eremuetan. Bada, legez kanpoko biolentziarekin batera, antolatuta zegoen Justizia Militarra garatu zen[229]. Hain zuzen, autoritate frankistek lege-aparatu errepresibo oso bat ezarri zuten. Zuzenbide penalaren alorrean bi bide nagusi zeuden gerraren aurretik: arrunta eta militarra. Bada, frankistek bigarrenaren aplikazioa zabaldu zuten haien kontrolpeko lurraldeetan. Justizia Militarra, Defentsa Nazionalaren Batzordeak 1936ko uztailaren 28an igorritako Gerra Bandoaren bitartez nagusitu zen. Honekin, Gerra Estatua deklaratu zen eta, ondorioz, zuzenbidea Justizia Militarraren Kodearen mende geratu[230].
“Las circunstancias por que atraviesa España exigen a todo ciudadano español el cumplimiento estricto de las leyes, y por si alguno, cegado por un sectarismo incomprensible, cometiera actos u omisiones que causaren perjuicio a los fines que persigue este movimiento redentor de nuestra Patria, esta Junta de Defensa Nacional, celosa de cuanto constituyen sus deberes en momentos tan solemnes, ha decidido ratificar la declaración del Estado de Guerra[231] “
Justizia Militarraren baitan, atxilotuei Gerra Kontseiluak ezartzen zizkieten: gehienetan, “urgentziazko sumarisimo”-ak izanik hauek. Esan bezala, justizia honen aplikazioa kolpisten kontrolpeko eremuetan ezartzen zen. Gipuzkoaren kasuan, Donostiaren okupazioaren ondoren hasi zen gainjartzen, hau da, 1936ko irailean[232]. Azaldu dugu Hernaniko herria ere data bertsuetan hartu zutela, bada, hasieratik atxilotu zituzten herrian geratutako pertsona ugari. Beste askok Bizkaira ihes egin edo atzerakadan borrokan jarraitu bazuten ere, Iparraldeko Frontea erori ostean harrapatu eta espetxeratu egin zituzten. Gutxi batzuk Katalunia aldera iristea lortu zuten arren, hauetako ugari ere prozesatu zituzten.
1937ko martxoaren 11n emandako Klasifikazio Ordena Orokorretik aurrera, presoak honela hasi ziren sailkatzen[233]:
— A taldea: “Mugimendu Nazionalaren aldekoak direla edo haren aurkakoak ez direla justifikatzen duten presoak edo «aurkeztuak», errepublikar lerroetan derrigortuta egon direnak”. Errugabetzeko abalak bazituzten, aske geratzen ziren.
— B taldea: “Etsaien lerroetan borondatez sartutako presoak, baldin eta erantzukizun sozial, politiko edo komunik ez badute”. Kontzentrazio-esparruetan egoten ziren edo Langileen Batailoietara bidaltzen zituzten.
— C taldea: “Armada errepublikanoko buruzagiak eta ofizialak, harrapatutako edo «aurkeztutako» pertsonak, matxinatutako tropen aurrean etsaigo-ekintzak egiteagatik nabarmendu direnak, alderdi eta antolakunde edo jarduera politiko edo sozialetako buruzagiak, Aberriaren eta Mugimendu Nazionalaren etsaiak eta matxinada militarraren delituaren erantzule izan daitezkeenak, Mugimendu Nazional Askatzailea gertatu aurretik edo ondoren”.
— D taldea: “Atzitutako edo «aurkeztutako» gizabanakoak, delitu arrunten edo jende-zuzenbidearen aurkako delituen ustezko erantzule direnak, Mugimendu Nazionala gertatu aurretik edo ondoren egindakoak”.
C eta D ataletan sailkatuta gelditu zirenak auzitegi militar frankistek epaitu behar zituzten. Sailkatzen zituztenean, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren mende gelditzen ziren presoak, eta gatibu zeuzkaten kontzentrazio-esparruetatik epaituko zituzten tokitik gertu zeuden espetxeetara eramaten zituzten; Hernaniren kasuan, Donostian epaitzen bazituzten, Ondarretako espetxera. Espetxeratuen inguruko informazioa lortzeko Alkatetza frankistaren, Falangearen, Guardia Zibilaren edota elizaren txostenak baliatzen zuten batik bat. Baita ere, epaiketara testigu gisa joaten ziren herritarren deklarazioak.
Oro har, hiru delitu nagusi izaten ziren egozten zirenak, “matxinada”-rekin loturikoak denak: matxinada militarra/matxinadari atxikitzea, matxinadari laguntzea edo matxinada asaldatzea. Delitu hauen kondenak, bestalde; heriotza-zigorra, biziarteko zigorra (30 urte), 12 urte eta egun 1, eta 6 urte eta egun 1ekoak izaten ziren. Oro har, lau fasetan bereizi genezake epaiketa-zigorren garapena:
1. 1937ko abuztu ingurutik 1937ko abendura: fase honetan, gehienbat, herrietako Defentsa Batzordeetako buruzagiak eta miliziano zein agintari militar nabarmenenak epaitu zituzten. Sententzia gogorrenak jaso zituzten frankisten aldetik, epai hauekin eraikitzera zihoazen gizarte berriarentzat eredugarri eta eskarmentagarriak izango ziren epaiak bilatzen baitzituzten. Adibidez, Gabino Martinez Gomara hernaniarrari Defentsa Batzordeko Hornidura Komisariotzako kide izatea eta Jose Barrenechearen hilketarekin erlazioa izatea egotzi zioten, eta 1937 amaieran fusilatu zuten.
2. 1938. urtearen bigarren zatitik aurrera: fase honetan, beren jardun politikoagatik epaitu zituzten. Hauen kondenak, aurrekoekin alderatuz, baxuagoak ziren eta absoluzio kopurua nabarmenagoa zen, askotan erantzukizun penalik gabeko delituak zirelako eta beste batzuetan frogatu ezin izaten zituztelako. Hala eta guztiz ere, behin-behineko espetxealdian denbora luzea pasa behar izaten zuten.
3. Erbestetik heldutakoak: aurreko guztiek baino kondena arinagoak jaso bazituzten ere; kartzelaratu edota kontzentrazio esparru zein Langile Batailoietan gatibu-lanak egitera derrigortu zituzten. Adibidez, Florentina Camarero eta Eustaquio Tellechea gerra amaitzean Hernaniko errepresiotik ihesi Florentinaren jaioterrira joan ziren. Baina herritar baten salaketa tarteko, espetxeratu eta epaitu egin zituzten. Prozedura azkenean artxibatu egin zen arren, kartzelatik atera eta gutxira hil zen Eustaquio 80 urterekin.
4.4.1. Auzitegi militar frankistetatik igarotako hernaniarrak
Hernaniren kasu zehatzera etorriz, auzitegi militar frankistetatik gutxienez 265 pertsona igaro zirela identifikatu da: 207 gizon eta 59 emakume. Aipatzekoa da, hernaniarren kasu gehienetan auzia artxibatzen amaitzen zen arren (146), auzipetutako pertsonak ebazpena igorri bitartean espetxean egoten zirela. Kasu askotan, gainera, urtetan luza zitekeen epai-prozesu hauek.
Aitzitik, beste egoera batzuetan, auzia artxibatu arren “A” eta “B” taldeetan sailkatzen zituzten presoak eta Langile Batailoietara edota kontzentrazio esparruetara bideratzen zituzten. Dena dela, prozesatu ia gehienak espetxeetan egon ziren arren, sententziei dagokienean 82 bat pertsonak jaso zituzten kartzela-zigorrak. Baina, ikusiko dugunez, kartzela zigorra jaso ez arren ia guztiek jasan zuten atxilotze, kartzelatze eta epaiketa prozesua. Eta horri gehitu behar zaizkio, Nuñez Diaz-Balartek (2010) dion bezala, tipifikatuta ez dauden zigorrak: higiene falta, gosea, ziurgabetasun juridikoa eta arreta medikorik eza, besteak beste[234].
|
Heriotza-zigorra |
16 |
|
Fusilatuak |
9 |
|
Kommutatuak |
7 |
|
Betiereko espetxe zigorra / 30 urte |
13 |
|
25 urte |
1 |
|
20 urte eta egun 1 |
1 |
|
20 urte |
3 |
|
15 urte |
4 |
|
14 urte eta egun 1 |
1 |
|
12 urte eta egun 1 |
25 |
|
12 urte |
1 |
|
8 urte |
1 |
|
6 urte, 8 hilabete eta egun 1eko inhabilitazioa |
1 |
|
6 urte eta egun 1eko inhabilitazioa |
1 |
|
6 urte eta egun 1 |
7 |
|
6 urte |
1 |
|
4 urte |
3 |
|
3 urte eta egun 1 |
1 |
|
3 urte |
1 |
|
2 urte eta egun 1 |
1 |
|
2 urte |
2 |
|
1 urte eta 3 hilabete |
1 |
|
1 urte eta egun 1 |
1 |
|
1 urte |
2 |
|
6 hilabete eta egun 1 |
1 |
|
2 hilabete |
3 |
|
1 hilabete |
1 |
|
4500 pezetako isuna |
1 |
|
200 pezetako isuna |
1 |
|
100 pezetako isuna |
2 |
|
25 pezetako isuna |
1 |
|
Artxibatu. Zigor ekonomikoa |
4 |
|
Artxibatu |
120 |
|
Artxibatu. “A” sailkatu. LLBB |
1 |
|
Artxibatu. “A” sailkatu. Errekrutatze-bulegora |
1 |
|
Artxibatu. “B” sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
5 |
|
Artxibatu. “B” sailkatu. LLBB |
11 |
|
Artxibatu. LLBB |
1 |
|
Artxibatu. Deserriratzea |
2 |
|
Artxibatu. Erantzunkizun Politikoen Tribunalaren esku |
1 |
|
Errebelde deklaratu. Artxibatu |
4 |
|
Absoluzioa |
18 |
|
Absoluzioa. “B” sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
2 |
|
Adingabeen Tribunal Tutelarraren esku |
2 |
|
Sententzia atzera bota. Epaiketa errepikatu |
1 |
Bestalde, 16 hernaniar heriotza-zigorrera kondenatu zituzten matxinada militarraren edota matxinadari atxikitzearen delituagatik. Hauetatik 7-ren zigorrak kommutatuak izan ziren, gehienak, 30 urteko espetxealdiagatik. Gainontzeko 9-en patua bestelakoa izan zen, fusilatu egin baitzituzten. Hurrengoak dira Gerra Kontseilu bitartez fusilatutako hernaniarren izenak: Candido Aramburu, Lidio Cermeño, Jacinto Garcia, Angel Gimenez, Dario Guzman, Fernando Irurtia, Gabino Martinez, Juan Maria Ruiz eta Eustaquio Tellechea.
Aipatzekoa litzateke, era berean, Pablo Isla Iraolaren kasua: epaiketa azkar baten ostean heriotza-zigorrera kondenatu zuen Gerra Kontseiluak 1937an. Baina bi hilabetetara auditoreak sententzia atzera bota eta epaiketa errepikatzea ordenatu zuen froga falta zela eta:
“[...] ha tenido como único elemento de juicio para graduar la gravedad de los cargos, la indagatoria de los procesados [...]”.
Betiere, zalantzan jarri gabe kontseiluaren irizpidea ona izan zenik:
“[...] puede afirmarse que está inspirado por un evidente acierto por parte del Consejo de Guerra al imponer las penas [...]".
Hortaz, Auzitegi Militar frankistetatik pasatako hernaniar hauetako batzuk epaiketa bat baino gehiago eduki zuten. Horren adibide garbia litzateke Valentin Lascurain Iribarren, heriotza-zigorretik libratu ostean beste bi epaiketa eduki zituena.
Epaiketarako frogak lortzeko mehatxuak, tratu-txarrak edota torturak baliatzea ohikoa izaten zen. Halako jardunak ezkutatzen saiatzea izaten zen ohikoa, baina hauetako asko gerraostean salatu zituzten. Hernaniren kasuan, Marcelo Usabiaga gerrillari ezagunak argi kontatzen ditu bere memorietan 1944an atxilotu ostean Meliton Manzanasen aginduetara zeuden poliziek hari eta kideei eginikoak. Beste kasu aipagarri bat Lucas Zubeldiarena litzateke. Bere aurkako epaiketan, Jose Antonio Aramendik adierazi zuen bere aurka egin zituen deklarazioak Guardia Zibilak mehatxatu eta behartu zutelako izan zirela:
“[...]manifestando que la declaración ante la Guardia Civil le fue arrancada por la violencia[...]”.
Guardia Zibilak berak, bere txostenean honakoa gehitu zuen gainera:
“se le ha observado durante su manifestación cierta manifestación nerviosa al propio tiempo que le salían las lagrimas”[235].
Bestalde, hernaniarren artean nagusitu ziren gainerako zigor errepikatuenak 30 urte eta 12 urteko espetxe zigorrak izan ziren. Lehena, matxinadari atxikitzearen delituarekin egoten zen lotuta, eta bigarrena, matxinadari laguntzearenarekin. Nolanahi ere, gerraosterako jada, hain zen handia kartzelan zegoen prozesatuen kopurua hauek gainezkatzen hasi zirela. Horri aurre egiteko, espetxe berriak prestatzeaz gain (Donostiako Zapatari, adibidez), lege aldaketak burutzen hasi ziren. Horietako bat izan zen Zigorren Berrikuspenerako Batzordearen sorrera, zeinaren bidez igorri baitzituzten indultu, baldintzapeko askatasun edota pena kommutazioak.
Hernaniarren kasuan ere islatzen dira aldaketa hauek, zigortu askok lortu baitzuten baldintzapeko askatasuna 1940tik aurrera. Baldintzapeko askatasuna edo zaintzapekoa deituriko honen bidez, baina, ez ziren errepresioaz libratu. Izan ere, kartzelatik ateratzean tokiko agintaritzaren kontrola jasan beharko zuten. Zaintzapeko Askatasunaren Tokiko Batzordeen bitartez burutzen zen hau, erruztatuak hamabost egunero agertu behar ziren udaletxean, polizia-etxean edota Guardia Zibilaren kuartelean, esaterako[236].
Abasolo Ugarte, Pedro
Pedro Abasolo Arabako Arraia-Maeztu herrian jaio zen 1892ko maiatzaren 13an, baina Hernanin bizi zen 1930 urtetik. Labaria zen ofizioz[237]. Carlota Fernandez de Alegria emaztearekin eta Francisco eta Julia seme-alabekin batera Hernani utzi behar izan zuen Armada Frankista herrira gerturatzen ari zela.
Pedro Abasoloren inguruan dugun hurrengo datua 1939ko otsailaren 22an Hernaniko Udalak Santanderreko Espetxeratuen Sailkatze Batzordeari bidalitako mezu bat da. Bertan zehazten da ideologia ezkertiarra zuen pertsona zela, inolako alderdi edo antolakundetara afiliatuta egon ez arren eta Gerra Zibilean parte hartze aktiborik izan ez bazuen ere.
Dokumentu hau kontuan hartuta, pentsa daiteke data horien bueltan Santanderren preso aurkitzen zela. Hala ere, urte horretan bertan Donostian Auzitegi Militar frankistek bere aurka abiatutako sumario batean zehazten da Lasarten bizi zela. Eginbide hauek Bilboko Gerra Auditoreak amaitutzat eman zituen 1940ko maiatzaren 22an, Pedro Abasolo absolbituz[238].
Acedo Jimenez, Francisco
Francisco Acedo Jimenez 1895eko urtarrilaren 29an jaio zen Donostian[239]. Ideologia ezkertiarra zuen eta Gerra Zibilaren lehen asteetan Hernanin guardia armatuak egin zituen Defentsa Batzordearentzat[240]. Hori zela eta, bere arreba Angelarekin batera 1936ko irailean herria utzi eta Bizkaira joan behar izan zen Armada Frankisten zutabeak hurbiltzen ari zirenean[241]. Iparraldeko Frontea deiturikoaren gainbehera eman zenean, Francisco Acedo kolpisten menpe geratu zen, Santander hirian atzitu eta espetxeratu baitzuten. Auzitegi Militarrek bere aurkako prozesua hasi bazuten ere, “A” graduko pertsona gisa identifikatu zuen 1938ko martxoaren 9an, hau da, Erregimenarekin bat egin edo babesten zuen pertsona gisa[242]. Sailkatze honen ondorioz, LLBBetan lan egitera behartu zuten. Hain zuzen ere, Santanderren atzitu zutenean El Sardineroko kontzentrazio esparruan sartu zuten[243].
Achucarro Zubillaga, Gervasio
Gervasio Achucarro Zubillaga Hernanin jaio zen 1888ko apirilaren 18an[244]. Donostiako Auzitegi Militarrek bere aurkako ekinbideak abiatu zituzten 1938ko apirilaren 14an, baina Gervasiok karlismoarekin lotutako mugimendu tradizionalistekin zuen lotura argitu eta gero, bere aurka irekitako prozedura artxibatu egin zuten 1939ko otsailaren 12an[245].
Achucarro Zubillaga, Luis
Luis Achucarro Zubillaga Hernanin jaio zen 1898ko abuztuaren 16an[246]. 1931ko apirileko hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten, nahiz eta Hernanin bozketarik ez zen egon, zerrenda bakarra aurkeztu baitzen[247]. Horrela, Hernaniko udala osatuko zuten zinegotzi abertzaleen gutxiengoko kide izan zen. Halaber, 1933ko apirilean egin ziren udal hauteskundeetan berriro aurkeztu zen eskuineko abertzaleen ordezkari gisa, eta bozketa hauek eta gero osatu zen udalbatzan alkateorde izendatu zuten[248]. Udalbatza honetako kideen gehiengoa bezala, euskal estatutua lortzeko borroken harira 1934ko irailaren 7an dimisioa aurkeztu zuen. Ez zen bere kargura itzuliko 1936ko otsailean Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta gero bultzatutako amnistia legera arte. Orduan, zinegotzi akta berreskuratuko du eta udal ordezkari izango da frankistek 1936ko irailean udalbatza desegin zuen arte. II. Errepublika garaian zinema areto bat zuen, alkateorde izateaz gain.
Udalak Luis Achucarroren inguruan eginiko txosten baten arabera, Gerra Zibila hasi zen unean dimisioa aurkezteko nahia erakutsi zuen. Kolpisten aldeko herritarrek baina, hau burutzea ekidin zuten, beraien defentsarako ordezkari gisa jardutea eskatuz. Txosten berean adierazten da behin kolpistek Hernani bereganatu zutenean Falange Española alderdira afiliatu zela eta honen baitan armada kolpistan izena eman zuela[249].
Une horretatik aurrera Luis Achucarroren nondik norakoen inguruko datuak falta zaizkigu, baina matxinoen alde lerratzeak ez zion espetxetik libratu. Izan ere, 1938ko otsailaren 21ean Auzitegi Militar kolpistek bere aurkako prozedura bat ireki zuten eta une honetarako jada Luis Achucarro Ondarretako espetxean preso zegoen. Horrela, Kolpistek Errepublika garaian zinegotzi eta alkateorde abertzalea izateagatik kargu publikoak betetzeko gaitasungabetu egin zuten sei urte eta egun batez 1939ko apirilaren 29an[250].
Sententzia honen ostean Luis Achucarrok askatasuna berreskuratu zuela uste da eta Hernanira bizitzera itzuli zela. Ez zen berriro zinema munduan lan egitera itzuli eta Mendia S.A. paper-industriako bulegoetan lan egiten hasi zen. Hor ez zen amaitu baina bere aurkako errepresioa. Izan ere, udal ordezkaria izateagatik frankistek Erantzukizun Politikoen Legean oinarrituta beste epaiketa bat abiatu zuten. 1943an prozesu honen sententzia iritsi zitzaion, non absolbitua izan zela jakinarazi zitzaion[251].
Aguado Martinez, Alejandro
Bilbotarra izatez, nahiz eta Asturiasen jaio zen 1915eko ekainaren 14an, gurasoen bidaia batean[252]. Pentsaeraz sozialista, JS antolakundera afiliatu baitzen 17 urterekin, 1932ko otsailaren 25ean[253]. Gainera, antolakunde honetako kide gisa 1934ko urriko Greba Iraultzailean parte hartu zuen. Horren ondorioz, testuinguru horretan langileen aurka burutu zen errepresioaren baitan, atxilotu eta espetxeratua izan zen ehunka euskal langileetako bat izan zen[254].
Gerrak eztanda egin eta gero Euskadiko Gudarostera batu zen, Octubre milizianoen batailoian borrokatuz sarjentu mailan[255]. Beste iturri batzuek Sanidad batailoian kokatzen dute[256]. Halaber, Karabineroetako kide ere izan zela adierazten dute eta 1936ko abenduaren 31tik aurrera Santander hiriko Talka Brigadako kide ere izan zela[257]. Bere ahizpak Frantzian errefuxiatu ziren gerraren ondorioz, eta bere anai Jose Mariak miliziano gisa jardun zuen. Alejandrori dagokionez, Iparraldeko Frontea delakoaren gainbehera eta gero matxinoek atxilotu egin zuten eta espetxeratua izan zen Ontaneda herrian (Kantabria)[258]. Bertatik baina, Bilboko Larrinagako kartzelara eraman zuten preso. Behin-behineko espetxealdian egon zen bertan 1939ko irailera arte. Data honetan zaintzapeko askatasuna lortu eta Hernanira bizitzera joan zen. Izan ere, Gerra Zibilean zehar Rosario Diez hernaniarra ezagutu eta berarekin ezkondu baitzen.
Hernanin bizi zela, Bilboko epaitegi militarrek bere aurkako eginbideak abiatu zituzten, naiz eta 1940an artxibatu. Hala ere, armada frankistan soldadutza egin gabe zuenez, mobilizatu egin zuten. Bere aurrekari politikoak zirela eta soldadu-langile gisa gatibu-lanak egitera eraman zuten preso Miranda de Ebroko (Burgos) eta Unamuno (Madril) kontzentrazio esparruetara. 1941eko abuztuan 17° Soldadu Langileen Diziplinazko Batailoira (SLDB) lekualdatu zuten Kadizeko probintzian. 1942ko ekaina amaieran, berriz, Gaucin herriko (Malaga) geltokian aurkitzen zen 9° SLDB-ra lekualdatu zuten berriz, nahiz eta urte bereko azaroan lizentziatua izan ostean aske geratu zen[259].
Aguayo Barrios, Irene
Ikus Emakumeen atala.
Aguayo Barrios, Rosario
Ikus Emakumeen atala.
Aguirre Lecuona, Joaquin
1889ko abuztuaren 3an jaio zen Errenterian, baina 1926tik aurrera Hernanin bizi zen herriko Kale Nagusian[260]. Hernanira iritsi eta gutxira langile mugimenduan murgildu zen. 1933ko hauteskundeetan hautagai sozialistako kide izanik zinegotzi eserlekua lortzea erdietsi zuen[261]. Hala ere, ez zuen postu honetan luzaro iraun, udalbatzako gainontzeko ia zinegotzi guztiek bezala 1934ko irailean dimisioa aurkeztu baitzuen Euskal Estatutuaren aurkako jarreraren inguruko protesta gisa. Ez zuen berriro postua berreskuratu 1936ko otsailean Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen arte[262].
1936ko udaberri eta udan, beraz, zinegotzi gisa jardun zuen. Uztailean gerrak eztanda egitean, hainbat kide sozialistekin batera Defentsa Batzordearen aginduetara jarri zen eta Hornidura-komisario izendatu zuten[263]. Baina irailean Urnietatik zutabe frankistak Hernani mehatxatzen zutenean, herria utzi eta Bizkaira ihes egin behar izan zuen: Balmasedan aurkitu zuen babeslekua[264]. Pentsa genezake, beraz, 1937ko udaberrira arte herri honetan bizi izan zela. Bizkaia matxinoen esku erori zenean baina, Santander (Kantabria) hirira mugitu behar izan zen. Bertan zegoela matxinoek atxilotu egin zuten abuztuaren amaieran, bertako espetxeetan giltzaperatuz[265]. Urte bereko urrian, Santanderreko Espetxeratuen Sailkatze Batzordeak Joaquin Aguirreren inguruko datuak eskatu zizkion Hernaniko udal frankistari. Honek adieraziko zion Hornidura-komisario izateaz gain Berenguer familiaren etxearen konfiskazioen arduraduna izan zela.
Salaketa honen ondorioz, behin-behineko espetxeratze agindua igorri zuten Joaquinen aurka eta Bilboko Eskolapioen Komentuko espetxera lekualdatu zuten. Kartzela honetan bertan izan zuten preso 1941eko azaroaren 9an espetxealdi arindua lortu zuten arte, nahiz eta 1939an jada Hernaniko Udalak atzera bota zuen Berenguer etxeko ekintzetan parte hartu izana.
Joaquinek, orduan, Hernanira itzultzeko hautua egin zuen, nahiz eta oraindik Auzitegi Militar frankistek bere aurkako Gerra Kontseiluan amaituko zen prozesua aurrera zioan. Hau 1943ko urriaren 28an burutu zen Donostian, non Bigarren Errepublikako zinegotzi sozialista izan eta Defentsa Batzordeko kide izateagatik 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten. Ondorioz, Joaquin berriro ere espetxeratua izan zen, ezezaguna zaigularik noiz berreskuratu zuen askatasuna[266].
Aguirre Oyarzabal, Francisco
1905eko urriaren 15ean jaio zen Donostian, baina 1932an Lasarteko Kale Nagusira bizitzera etorri zen bere emazte Juana Aguirre eta Jose Maria semearekin batera[267]. Lehen unetik herriko langileen eskubideen defentsaren aldeko borrokarekin lerrotu zen. Mugimendu komunistaren partaide izan zen eta hauekin batera 1934ko Urriko Greban parte hartu zuen. Hautu honen ondorioz baina, Francisco Aguirre atxilotua izan zen eta espetxeratu egin zuen eskuineko gobernu errepublikarrak.
Francisco Aguirreren inguruko datu berririk ez daukagu Gerra Zibila hasi zen egunera arte. Orduan, Hernaniko Defentsa Batzordera batu eta estatu-kolpearen aurka borrokatzeko prestatu zen[268]. Hala eta guztiz ere, matxinoen zutabeen aurreraka zela eta, Juana Aguirre bere emazterekin eta bien semearekin batera Bizkaira ihes egiteko erabakia hartu zuen[269]. Bertan, Francisco Aguirre Euskadiko Gudarostera batu zen, 1934ko Urriko Iraultzan parte hartu zuten beste hainbat ezkertiar ugari bezala, JSU antolakundearen Dragones batailoian izena emanez. Gainera, badakigu garai hartan UGT sindikatuko afiliatua zela[270].
Batailoi honen baitan borrokatu zuen Francisco Aguirrek, Bizkaia matxinoen esku erori zen arte. Une honetan harrapatu eta giltzaperatua izan zen, Burgosera sakabanatuz. Matxinoek probintzia honetako espetxe eta kontzentrazio-esparru ezberdinetan izan zuten preso. 1938ko abenduaren 8an Burgos hiriko espetxe zentraletik probintzia bereko Valdenoceda izeneko espetxera lekualdatu zuten. Beranduago, 1939ko martxoaren 18an, bertatik Ondarretakora lekualdatu zuten, Auzitegi Militar gipuzkoarrek bere jardun politikoagatik martxan jarria zuten Gerra Kontseiluaren ondorioz[271].
Donostiako espetxe honetan egon zen preso 1940ko ekainaren 21era arte, noiz espetxealdi arindua lortu eta Lasartera itzultzea lortu zuen[272]. Auzitegi Militarrek bere aurka martxan zuten prozedura artxibatua izan zen 1940ko abuztuan, eta, ondorioz, behin betiko askatasuna berreskuratu zuen[273].
Aguirre Urretavizcaya, Juan
Juan Aguirre Urretavizcaya 1910eko azaroaren 10ean jaio zen Zestoako Arroa auzoan. Bizargina zen ofizioz, eta Ignacio Cortaren bizartegian egin zuen lan. Familia abertzale bateko kidea izanik, 1932 edota 1933tik ELA sindikatura afiliatua zegoen. Gauzak horrela, 1936ko uztailean gerrak eztanda egitean Zestoako Defentsa Batzordera batu eta gauez guardiak egiten jardun zuen, 1936ko abuztuan Loiolan (Azpeitia) Eusko Gudarostea eratzen joan zen arte. Une horretan Juan Agirrek gudari gisa izena eman zuen bertan.
Horrela, Gipuzkoako defentsan hartu zuen parte hasieran beste hainbat kiderekin batera. Baina zutabe kolpisten aurrerakadaren ondorioz, Bizkairako bidea egin behar izan zuten. Bertan, Itxarkundia batailoi abertzalera batu eta Bizkaia luze zabalean borrokatu zuen: besteak beste, Otxandio, Legutio eta Artxandako borroketan. Gudarosteak, ostera, ezin izan zien matxinoen armadaren erasoei aurre egin. Horregatik, Bizkaia kolpisten esku geratu ondoren bere batailoiko hainbat kiderekin batera Limpiasen (Kantabria) errenditu behar izan zen 1937ko abuztuaren 26an. Une hartan Laredoko (Kantabria) kontzentrazio esparrura eraman zuten preso. Hortik gutxira, berriz, San Juan Mozarrifarren (Zaragoza) aurkitzen zen kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten. Honetan bortxazko lanak egitera behartu zuten, eta, horretarako, 25° Langile Batailoiaren agindupean kokatu zuten.
Auzitegi Militar frankistek baina, abertzalea izan eta matxinoen aurka borrokatzeagatik bere aurkako epai-bideari ekin zioten. Horregatik, 1938ko azaroaren 29an Bilboko Eskolapioen komentuan egokitu zuten espetxera lekualdatu zuten. Donostiako Auzitegi Militarrek bere aurka irekitako epaian, Zestoako alkate eta FET-JONSeko buru zen Juan Aramburu jaunak, Aguirre abertzale eta independentista zela adierazi zuen. Baita ere, Defentsa Batzordearentzat guardiak egin eta zestoar karlisten buru zen Miguel Elorza atxilotzeko saiakeran parte hartu zula. Ildo bereko adierazpenak sinatu zituen Zestoako Guardia Zibilaren buru zen Hermegildo Carlos Ballestero komandanteak ere. Honek, gainera, “mugimendu nazionalaren” aurkakoa izatea eta honen kontrako adierazpenak egitea, zein Miguel Elorza karlista ezkutatzen zuen pertsona bat mehatxatu eta atxilotu izana egotzi zion. Juan Aguirrek bere adierazpenetan ELA sindikatura afiliatua egon eta Defentsa Batzordearentzat guardiak egin zituela, edota gudari gisa izandako jarduna onartu zituen. Gainontzeko akusazioak ukatu egin zituen aldiz. Bere hitzetan Miguel Elorza atxilotzera behartua joan zen, eta helburua bete ez zuenez gau bat espetxean igarotzera zigortu zuten.
Bere aurkako epaiketak aurrera jarraitu arren, 1939ko abenduaren 27an espetxeratze arindua lortu eta Lasarten ezarri zen bizitzen. Hala ere, agintari frankistek etxetik soilik lan egitera eta betebehar erlijiosoetara irten zitekeela adierazi zioten. Halaber, ezin zela inolaz ere herritik irten agintarien baimenik gabe. Geroago Oriara lekualdatu zen eta Brunet enpresan hasi zen beharrean. Horrela, baldintzapean aske zela, Juan Aguirreren aurkako prozedura zuzentzen zuen fiskaltzak atxiloketetan izan zuen parte-hartzea argitu ezin izan zuenez, prozedura artxibatzea proposatu zuen. Gerra auditoreak honekin bat egin zuen 1940ko irailaren 17an, eta Juan Aguirrek behin betiko askatasuna lortu zuen horrela[274].
Hurrengo urteetan Hernanin bizitzen jarraitu zuen Juan Aguirrek; Kardaberaz kalean zuen etxea eta herriko paper-industrian egiten zuen lan. Gainera, badirudi mugimendu abertzaleekin lotura mantendu zuela eta hauen egiturak berreraikitzeko saiakeretan parte hartu zuela. Izan ere, 1946ko apirilean atxilotu egin zuten Hernanin bertan. Ondarretan espetxeratu eta inkomunikatuta egon eta gero, Estatuaren Antolaketa Politikoaren aurkako delitua egotzi zioten, Estatuaren Segurtasunaren Legearen baitakoa. Ondarretako espetxean 1946ko azaroaren 21a arte egon zen, orduan, askatasuna lortu zuen bere aurkako prozedurak aurrera jarraitu zuen arren[275].
Aguirrezabala Imaz, Victor
Victor Aguirrezabala Lazkaon jaio zen 1904ko urriaren 15ean. 1930 hamarkada hasieran Donostian bizi zen, baina 1934. urtean Amalia emaztea eta semearekin batera Hernaniko Kale Nagusira etorri ziren bizitzera[276]. Victor Aguirrezabala Gipuzkoako Aldundiko Telefoniako Brigada Mugikorreko kide zen. Horregatik, Gerra Zibilak eztanda egitean Aldundiarentzat lan egiten jarraitu zuen Donostian, Nafarroako zutabe frankistek hiria bereganatzearekin mehatxatu zuten arte. Orduan, Aldundiko kideekin batera Bizkaira jo zuen, hainbat herritatik pasa ondoren Bilbon ezarri zen arte. Bertan Telefonica Nacional erakundearentzat hasi zen lanean. Ofizio horretan jarraitu zuen 1937ko ekainean hiria ebakuatzeko agindua iritsi zen arte. Une hartan Euskadiko Gudarostera batu zen Victor Aguirrezabala, eta bere lan esperientzia baliatua Enlaces y Transmisiones batailoian jardun zuen. Hala ere, Armada Frankistaren aurrerakadaren ondorioz Santander hirira arte ihesean jardun behar izan zuten. Bertan atxilotu zuten matxinoek 1937ko abuztuaren 24an hiria inguratu ondoren.
Militar kolpistek Victor Aguirrezabala Santanderreko espetxean giltzaperatu zuten eta Aldundiko langile eta Euskadiko Gudarosteko kide izateagatik bere aurkako Gerra Kontseilu bati hasiera eman zioten. Helburu honekin Hernaniko Udalak, Erreketeen buruak eta JONSeko idazkariak Victor Aguirrezabalaren inguruko txostena igorri zuten. Txostenetan “apolitikoa, erlijiosoa eta jarrera eta moral zuzeneko pertsona” zela adierazi zuten. Auzitegi Militarrek, Gerra Kontseilua 1937ko urriaren 20an ospatu zuten eta bertan Victorrek absoluzioa erdietsi zuen. Hortaz, 1938ko urtarrilaren 27an aske geratu zen[277]. Horrek ez zuen bere aurkako errepresioarekin amaitu baina, izan ere, Gipuzkoako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari leial mantendu eta matxinoen aurka borrokatu izanagatik bere lanpostutik kanporatu zuten[278].
Alberro Arizpe, Felix
Felix Alberro Hernanin jaio zen arren, txikitatik bizi izan zen herritik kanpo. Gerra garaian Gijonen zuen bizilekua, eta Simancas erregimentuko militar profesionala zen bertan, sarjentu gradua lortu zuelarik. Alabaina, 1936ko uztailean gerrak eztanda egitean Felix Alberro Hernanin zegoen baimen bati esker, eta, horregatik, Gipuzkoa Errepublikari leial mantentzea lortu zenez altxamenduaren aurkako erresistentzian hartu zuen parte[279].
Bere esperientzia militarra baliatuz Gipuzkoako Komandantziako milizianoak gidatu zituen, besteak beste, Urnietako borroketan parte hartuz. Data hauetan zauritu zuten lehen aldiz baina aurki itzuli zen frontera. Lehen asteetako erresistentzia hura baina, ez zen matxinoen armadaren erasoak menderatzeko gai izan. Ondorioz, 1936ko irailean Bizkaian errefuxiatu zen, Euskadiko Gudarosteko Dragones batailoiko Hernani konpainian engaiatuz. Teniente maila lortzera iritsi zen bertan, eta konpainiako buru zen Tomas Beriain hernaniarraren heriotzaren ostean buru izendatu zuten, kapitain mailara iritsiz[280]. Hurrengo hilabeteetan hernaniar dragoiekin borrokatu zuen Felixek, hainbeste gudari eta milizianorekin batera Kantabrian atzitu eta Santoñako espetxean giltzaperatu zuten arte.
Hurrengo hilabeteetan zehar frankistek espetxe honetan eratutako Auzitegi Militarrean epaitu zuten. Gerra Kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira kondenatu zuten Euskadiko Gudarosteko kide gisa kolpisten aurka borrokatzeagatik[281]. Behin sententzia irmoa jasota, milaka euskal herritar bezala dispertsatu zuten eta bere bizitokitik 1000 kilometro baino gehiagoko Puerto de Santa Maria (Kadiz) espetxera lekualdatu zuten. Bertatik Huelvako espetxera lekualdatu zuten 19838ko abenduan. 1937ko epaiketarekin ez zen amaitu bere aurkako jazarpena. Izan ere, Donostiako Auzitegi Militarrek berriro epaitzeko erabakia hartu zuten 1940an. Horren ondorioz, Gipuzkoako hiriburuko espetxera mugitu zuten 1940ko apirilean. Salaketa hau miliziano gisa izandako jardunean oinarritzen zenez, eta honengatik jada zigortua izan zenez, absoluzioa lortu zuen bigarren epai honetan[282]. Gainera, 1940ko abuztuan lehenengo kondenaren kommutazio bat jaso zuen: espetxealdia 4 urtetara murriztu zioten. Horregatik, irailean Ondarretako kartzelatik atera zen espetxealdi arinduan, Donostian bizitzeko hautua eginez. Aldizka bertako DGSeko[283] egoitzara aurkeztu behar izaten zuen. Gainera, 1944ko urriaren 11 eta 13a bitartean atxiloketa eta espetxeratzea jasan zituen berriro ere Ondarretan, Gobernadore Zibilaren aginduz[284].
Albizu Arregui, Lorenzo
Lorenzo Albizu Hernanin jaio zen 1915eko uztailaren 8an, eta bertako paper-industriako langilea zen[285]. Garai horretako langile asko bezala UGT sindikatura afiliatua zegoen. Gerrak eztanda egitean Defentsa Batzordeetara batu zen, Hernaniko Gerra Komisariotzarentzat lana eginez Hernaniko defentsan[286]. 1936ko irailean baina, Buruntzako gaina matxinoen esku erori eta Hernani erasotzeari ekin ziotenean, defentsa ezinezkoa bilakatu zenean, jaioterria utzi eta Bizkairako bideari ekin zion. Bertan matxinoen aurkako borrokan jarraitu zuen, Euskadiko Gudarosteko Dragones batailoian engaiatuz.
Miliziano gisa Kantauriar Itsasoko ertz guztian zehar borrokatu zuen, Bizkaiko tontorretatik hasita Asturiaseko azken erresistentzia guneetaraino. Matxinoen erasoaldien aurrean ez zuen lortu itsasoz ihes egitea eta Armada Frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuen 1937ko urrian[287]. Hasiera batean Asturias bertako espetxeren batean izan zuten preso, baina Sailkapen Batzorderen batetik igaro eta gutxira Zaragozako San Gregorio kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten. Bertan, 69° Langile Batailoian izendatu zuten, bortxazko lanak egiten jarriz. Kontzentrazio esparru honetan preso zegoela 1938ko maiatzean militar kolpistek berriro atxilotu zuten Gobernu Errepublikarraren aldeko aldarriak egin eta esparruan bertan zeuden Armada Errepublikarreko desertoreen aurkako mezuak adierazteagatik. Honen ondorioz, gainera, Huescako espetxe militarrera eraman zuten preso eta bere aurkako epaiketa bat burutzeko prozedura abiatu zuten.
Espetxe honetan behin-behinean preso zegoela baina, 1940ko apirilaren 23an espetxealdi arindua lortu eta Hernanira itzultzeko aukera izan zuen. Bere aurkako epaiketak aurrera jarraitzen zuen ordea, eta 1943ko irailaren 7an lau urteko espetxealdira kondenatu zuten. Behin-behineko espetxealdian epaiaren zain igarotako urteak zirela eta ez zuten berriro kartzelara sartu[288].
Alcain Izaguirre, Agustin
1878ko irailaren 29an Andoainen jaioa, Urnietara bizitzera joan zen Roberta Olloquiegui emaztea bertakoa zelako. Bertan familia osatu bazuten ere, 1912an Hernaniko zatia zen Lasartera mugitzeko hautua egin zuen Alcain Olloquiegui sendiak. Bertako industrietan lan egiten jardun zuten, baina 1936ko udan Gerra Zibilak hastearekin batera familia banandu behar izan zen. Kolpisten aurkako jarrera zuen familia izanik, Lasarte uzteko erabakia hartu zuten matxinoen tropak Buruntzatik herria jomugan ipini zutenean. Lasarteko Batzokiko kide nabarmena zenez, Bilborako bidea egin zuen ehunka herrikiderekin batera.
Gerrak gogor kolpatu zuen Agustinen familia: bere seme Francisco Saseta batailoi abertzalearekin borrokan hil baitzen Euban, Saturnino semea atxilotu eta gatibu-lanak egitera behartua izan zen LLBBetan, eta Santiago semeak, berriz, erbesterako bideari ekin eta Gurseko kontzentrazio esparruan izan zuten preso.
Gerraostean familiako gainontzeko kideek Lasartera itzultzeko aukera izan zuten arren, aurrekari politikoak zirela eta Agustin Alcainen aurkako ikerketa bat abiatu zuten Auzitegi Militarrek bera herrira itzuli eta gutxira. Hala ere, egozten ziotenaren inguruko froga faltagatik ikerketa bertan behera utzi eta artxibatu zuten 1938ko urrian[289].
Aldasoro Sagastume, Agustin
1896ko apirilaren 12an jaio zen Hernanin, eta Kardaberaz kalean bizi zen Pia Artola emaztea eta seme-alabekin batera[290]. Hernaniko paper-industrian lan egiten zuen eta langileen eskubideen defentsan antolatzen ziren borroketan nabarmendu zen, UGT sindikatuak sail honetan zuen Sindicato Papelero antolakundeko zuzendaritzako kide gisa[291].
Gerra Zibila hastearekin batera, Hernaniko Gerra Komisariotzarentzat hasi zen lanean lehen unetik, Gurutze Gorriarentzat frontean zauritzen ziren milizianoak artatuz[292]. Hori zela eta, matxinoen erasoaldia gelditzea ezinezkoa bilakatu zenean Aldasoro Artola sendi guztiak herria utzi eta errefuxiatu gisa Bizkairako bideari ekin zion. Bertan, hilabete batzuez babesa aurkitu bazuten ere, Intxortako gainak erori eta gero 1937ko udaberrian berriro ere atzerakadari ekin behar izan zioten. Azkenean, Agustin Aldasoro 1937ko abuztuan matxinoen esku erori zen Santander hirian.
Bere militantzia politikoa zela eta Santanderren bertan espetxeratua izan zen, nahiz eta zehazteko dagoen data batean Ondarretako espetxera lekualdatu zuten bere bere aurkako Gerra Kontseilua zela eta. Hala ere, 1939ko urtarrilean berriro ere Santanderrera lekualdatu zuten, bertako Tabacalera industrian ezarrita zegoen espetxean giltzaperatuz. Behin-behinean kartzela honetan preso zegoela, erregimen frankistak bere aurka irekiak zituen bi kausen epaiak jaso zituen, bata 1940ko urtarrilaren 8an eta bestea maiatzaren 7an ospatua Bilbon. Bertan, bere aurkako salaketak ezin izan zituzten frogatu eta aske geratu zen Agustin, gutxienez ia hiru urte preso egon eta gero[293].
Aldazabal Arribillaga, Juan
1912ko urriaren 14an Beran jaioa, Geltoki kalean bizi zen Salvador aita eta anai-arrebekin batera gerrak eztanda egitean[294]. Telegrafoen banatzaile gisa lan egiten zuen Donostian, baina 1936ko irailean hiria matxinoen esku erortzear zegoela ikusita hainbat lankiderekin batera Bizkaian babesa aurkitzeko erabakia hartu zuen. Gutxira Sindicato de Telegrafos antolakundera afiliatu zen bertan, bere kinta mobilizatzeko agindua iritsi zen arte. Orduan, bere ofizioa baliatuz Enlaces y Transmisiones batailoian engaiatu zen, zeinarekin Euskadiko Gudarostearen errendiziora arte borrokatu zuen.
Orduan, 1937ko abuztuan atxilotu eta Santanderren espetxeratu zuten. Gainera, beste hainbat telegrafistekin batera prozedura sumarisimo bat ireki zioten Juan Aldazabali. Epaia 1937ko azaroan argitaratu zen eta bertan Juanen aurkako salaketa bertan behera utzi zuten. Hernaniko agintari frankistek bere alde igorritako txostenei esker absoluzioa erdietsi ostean behin betiko askatasuna lortu zuen[295].
Halaber, espetxetik irten eta gutxira, 1938ko urtarrilean Armada Frankistak mobilizatua izan zen eta Gerra Zibila amaitu zen arte matxinoekin borrokan jardun zuen, tartean frontean zauritua izanik. Horretaz gain, Lasartera itzuli bezain pronto egitura frankistetako kide izatera pasa zen, izan ere, Lasarteko Auxilio Socialantolakundeko arduraduna izan baitzen 1940ko urtarriletik 1941eko apirila bitartean[296].
Almandoz Macazaga, Sofia
Ikus emakumeen atala.
Alonso Gonzalez, Higinio
1879ko urtarrilaren 11n Nava del Rey (Valladolid) herrian jaio zen lasartear hau. Gerra Zibila hastearekin batera, errepresioaren beldurrez Urbana Velasco eta seme-alabekin batera Bizkaia alderako bidea egin zuen[297], Higinio bera ezkerreko mugimendu politikoekin lerratzen baitzen.
1937ko udaberria eta udan zehar Kantauri itsasoko ertza kolpisten esku geratu zirenean baina, Hernanira itzultzea lortu zuen. Errepublikari leialak ziren mugimendu politikoekin bat egiteagatik eta frankisten aurrerakadaren ondorioz Hernani utzi zuelako Auzitegi Militar frankistek bere aurkako epaiketa bat burutu zuten 1938ko irailaren 17an. Une horretan Higinio behin-behineko askatasunarekin Lasarten bizi zen. Nahiz eta ez zuten Higinioren aurkako frogarik, bere pentsaera politikoagatik isun ekonomiko bat ordaintzera kondenatu zuten bere alaba Felicitasi bezala. Biei 100 pezetako isun ekonomikoa ezarri zieten, hau ordaindu ezean, dagokion espetxe subsidiarioa[298].
Alonso Velasco, Felicitas
Ikus emakumeen atala.
Altolaguirre Altolaguirre, Eustaquio
1864ko irailaren 21ean jaio zen Igorren. 1917 urtean Hernaniko Foruen Plazan (gaur egun Plaza Berria) ezarri zen bizitzen Florentina Camarero emaztea eta hauen seme-alabekin batera[299]. Altolaguirre Camarero sendi guztiak langile mugimenduarekin loturak zituzten eta herriko antolakunde komunistekin bat egiten zuten, hauen aldeko adierazpenak eginez eta mobilizazioetan parte hartuz.
Beraien hautu politikoa zela eta, Jose eta Manuel semeak Bigarren Errepublikaren aldeko borrokan nabarmendu ziren lehen unetik eta gainontzeko familia kideek Hernani utzi behar izan zuten 1936ko irailean Gipuzkoa matxinoen esku geratu zenean. Orduan, Arrasatera joan ziren. Bertan Florentina Camarero emazteak Juan Ibañez Ayesa Dragones batailoiko hernaniar milizianoaren hainbat bitxi eta apaingarri zaintzeko eskaera jaso zuen, hauekin gerrako ibilera osoa egin zuelarik. Arrasate egun gutxira matxinoen esku erori zen eta Bizkairako bidea berregin behar izan zuten. Matxinoen aurrerakadaren ondorioz Santander hirira joan behar izan ziren beranduago. Handik itsasontzi bidez ihes egitea lortu zuten gutxietakoak izan ziren, Katalunian errefuxiatzeko aukera izanik. Bertan bizi izan ziren Florentina eta Eustaquio Lleidan, 1939an Gerra Zibilaren azken hilabeteetan matxinoen esku erori ziren arte.
Orduan, Florentina Camareroren jaioterritik gertu zegoen Barbadillo de Herreros herrian (Burgos) bizitzen hasi ziren, deserriratuak izan zirelako edota hernaniar frankisten errepresioaren beldur zirelako. Hala ere, 1939ko ekainaren 7an Arrasateko Guardia Zibileko komandantziako sarjentu Basilio Gomez Arranzek atxilotu egin zituen Eustaquio eta Florentina. 1936ko irailetik gordetzen zituzten Juan Ibañez hernaniarraren bitxi eta apaingarriak Arrasateko Chacon izeneko jaun bati lapurtuak izan zirenaren inguruko salaketa bat medio.
Salas de los Infantes herriko (Burgos) espetxera eraman zituzten preso, bertan giltzapean izan zituztelarik 1940ko otsailaren 6an Ondarretara lekualdatu zituzten arte. Une horretan, Auzitegi Militar frankistek bere aurkako Gerra Kontseilua martxan jarri zen. Halaber, martxoaren 14an espetxealdi arindua lortu zuten eta Hernanira itzultzeko aukera izan zuten, Kardaberaz kalean bizitokia ezarriz. Honen arrazoia bi akusatuen aurkako froga falta izan zen, apirilaren 23an berretsi zena, fiskaltzak berak Eustaquio eta Florentinaren aurkako prozedura artxibatu baitzuen, biek behin betiko askatasuna lortuz.
Baina gerraren ondorioz deserrian eginiko ibilerek eta espetxean preso egondako 9 hilabeteek gogor kolpatu zuten Eustaquio, jada adinez nagusia baitzen. Honen guztiaren ondorioz 1944ko uztailaren 17an hil zen, 80 urte betetzear zituela[300].
Altolaguirre Camarero, Jose
1914ko abuztuaren 9an Usurbilen jaio zen baina haurra zela Hernanira bizitzera etorri zen familiarekin batera, Foruen plazan ezarriz (gaur egungo Plaza Berria)[301]. Familiako gainontzeko kideak bezala herriko langile mugimenduekin lerrotuta egon zen lehen unetik, mobilizazio eta borroka ezberdinetan batuz. 20 urte eskasekin 1934ko Urriko Iraultza deiturikoan parte hartu zuen. Halaber, honek porrot egin eta gero atxilotua izan zen beste hainbat herrikiderekin batera, eta ez zuen askatasuna berreskuratu 1936ko otsailean Fronte Popularrak amnistia legea sinatu zuen arte.
Une honetatik aurrera berriro ere Hernaniko langile mugimenduan murgildu zen, nahiz eta soldadutza egitea tokatu zitzaion. 1936ko uztailaren 18an Hernanin aurkitzen zen baimen bati esker, eta lehen unetik Defentsa Batzordera batu zen, miliziano gisa Gipuzkoaren defentsan jardunez[302]. Tropa kolpisten aurrerakaden ondorioz, ordea, Hernani bera uztera behartua agertu zen 1936ko irailean, Bizkaia alderako bidea eginez. Bertan Dragones batailoi sozialistan engaiatu zen, eta bere miliziano fitxan zehazten den JSU antolakundera eta UGT sindikatura afiliatua zegoela[303]. Batailoi honekin Bizkaia luze zabalean eta Kantabrian borrokatu zuen Jose Altolaguirrek, bertako hiriburu den Santander hiria inguratua geratu eta gero atzitu eta giltzaperatu zuten arte 1937ko abuztuaren 26an[304].
Santanderretik Bilboko Probintzia Espetxera lekualdatu zuten, izan ere, bertan Auzitegi Militar frankistek bere aurkako auzia hasia zuten. Miliziano izateaz gain, Hernaniko ospitalea eramaten zuen ordena erlijiosoaren ondasun batzuen konfiskazioan parte hartu izana leporatu zioten Gerra Kontseiluan. Ondorioz, 14 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten 1938ko maiatzaren 13an[305]. Behin sententzia irmoa jasota, dispertsio politikaren biktima izan zen eta Puerto de Santa Mariako kartzelara (Kadiz) lekualdatu zuten urte bereko uztailean. Hala ere, eta abenduan berriro mugitu zuten Huelvako Probintzia Espetxera. Bertan egon zen preso aske geratu arte[306].
Alvarez Terrados, Abundio
1884ko uztailaren 10ean Villahoz herrian (Burgos) jaioa, Juana Perez emaztea eta seme-alabekin batera Hernanira bizitzera etorri zen 1917an[307]. Herriko langile mugimenduarekin konprometitua izanik, Abundio Alvarez hernaniar komunisten buruetako bat izan zen Errepublika garaian PCEko kide gisa. Ondorioz, gerrak 1936ko uztailean eztanda egin zuenean ildo horretatik jarraitu zuen borrokan. Lehen unetik Hernaniko Defentsa Batzordeak mobilizatutako milizianoetako bat izan zen[308]. Udal frankistak bere inguruan idatzitako txostenen arabera, Hernaniko Udaletxean matxinoen aldekoak ziren herritarrak hiru egunez espetxeratzeko ardura bere gain hartu zuen[309].
1936ko irailean baina, kolpisten erasoaldien aurrean herria utzi eta bere familia guztiarekin batera Bizkaiko bideari ekin zion, kolpisten errepresiotik ihes egiteko helburuarekin. Bere semeetako bat, Angel izenekoa, Euskadiko Gudarostean engaiatu zen Karl Liebknecht batailoi komunistan. Urduñako borroketan hil zitzaion seme hau 1937ko ekainaren 12an[310]. Ez dago argi Kantauriko itsasertza matxinoen esku geratu eta gero Abundiok izandako ibilbidea. Ostera, badakigu 1938ko otsailaren 6tan Hernanin preso zeuden hainbat herritarrekin batera Ondarretara lekualdatu zutela behin-behineko espetxealdia ezarriz. Espetxe honetan preso zela bere aurkako epaia igorri zuten 1939ko ekainaren 20an. Honetan, bere aurkako prozedura artxibatu zuten arren, presoen sailkatze irizpideen baitan “B” mailan ezartzea erabaki zuen Gerra Auditoreak eta ondorioz bortxazko lanak egitera bidali zuten LLBB batera[311].
Anabitarte Zapirain, Tomas
Tomas Anabitarte 1911ko ekainaren 13an jaio zen Hernanin, eta familia guztiarekin batera Otsuene-aundi (Egungo Otsua-Enea) baserrian bizi zen bertako lurrak lantzetik biziz[312]. Anabitarte Zapirain familiak gerra hasi zenaren berriak jaso arren haien etxeko lan eta zereginetan jarraitu zuten hasiera batean. Haatik, 1936ko irailean egoera aldatu zen, izan ere, armada frankista ia Gipuzkoa osoa bereganatu zuenean bertako gazteak gerrarako mobilizatzen hasi ziren. Ildo horretatik, Tomas Anabitarte bere gogoaren aurka armada frankistan borrokatzera behartua izan zen euskaldunetako bat izan zen, Bizkaiko mugetako fronteetara borrokatzera eraman zutelarik. 1937ko ekainean Infanteriako 23. Erregimentuarekin Ugao Miraballes herrian zegoela, bi lagunekin batera egun batzuetako baimenaren bidez Hernanira itzuli zen. Frankisten alde borrokatzen ez jarraitzeko hautua egin eta bi kide hauekin batera muga zeharkatu eta Ipar Euskal Herrian babesa bilatzea erabaki zuen[313].
Orduan, Donibane-Lohizunen ezarri eta mugalari gisa jardun zuen lehen urteetan, bizimodua ateratzeko helburuarekin. Bigarren Mundu Gerra hastearekin batera erronka berriak sortu ziren Tomasentzat, eta, horrela, Comète sareko kideak berarekin jarri ziren kontaktuan. Helburua Ardatzaren kontrolpeko eskualdeetan Aliatuen Aire Armadako lurrera botatako hegazkinetako eskifaiei muga zeharkatzen laguntzea zen. Era horretan, 1941eko abuztuaren 19an egin zuen lehen bidaia Comète sarearentzat, eta Mundu Gerrak iraun zuen urte guztietan gisa honetako bidaiak egiten jardun zuen tarteka[314].
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Tomasek herrira itzultzea erabaki zuen 1947ko uztailaren 20an, eta Hernaniko Udaletxean aurkeztu zuen bere burua. Bertan adierazi zuen 1945eko irailaren 12an sinatutako dekretura atxikitzen zela, non Armada Frankistatik ihes egindako pertsonei indultua ematen zitzaien. Hala eta guztiz ere, erregimen frankistak desertzio delitua egotzi eta Gerra Kontseilu batean epaitu zuten Iruñean 1948ko uztailaren 5ean. Bertan, 4 urteko espetxealdira kondenatu zuten Armada Frankista utzi eta Iparraldera ihes egiteagatik. Alabaina, gerra auditoreak epaia berrezarri zuenean, sententzia mantendu arren indultu legera atxikitzeko irizpideak betetzen zituela onartu zuen. Ondorioz, indultatua izan zen urte bereko abuztuaren 28an, behin betiko askatasuna lortuz[315].
Andres Gomez, Jose
1901eko apirilaren 21ean jaio zen Zaragozako Maluenda herrian, baina gaztetan Hernanira bizitzera etorri zen. Bertan, bere emazte Amparo Prieto eta bi seme-alabekin batera Kardaberaz kalean bizi ziren, herrian bizargin gisa lan eginez[316].
Errepublika garaian politika mundura hurbiltzen hasi zen, Hernaniko mugimendu komunistarekin lerrotuz. Gauzak horrela, herriko beste hainbat kiderekin batera 1934ko urrian gertatu zen Greba Orokor Iraultzailean parte hartu zuen[317]. 1936ko uztailean Gerra Zibilak eztanda egitean Jose Andresek miliziano gisa borroka egitea erabaki zuen Hernaniko Gerra Komisariotzaren agindupean[318]. Miliziano gisa egindako ibilbidean UGT sindikatuko eta PCE alderdiko afiliatu gisa ageri da bere fitxetan. Hasiera batean Gipuzkoaren defentsan hartu zuen arte, baina kolpistek bereganatu zutenean Abadiñora joan eta Ordena Publikoko sailean hasi zen lanean. Halaber, beranduago zulatzaile-minaketarien (Zapadores-Minadores) batailoi batean engaiatu zen (ziurrenik Manuel Llaneza batailoia). Santander hiria inguratuta geratu ondoren matxinoek atzeman egin zuten 1937ko abuztuan.
Hasiera batean Santander edo inguruko espetxeren batean izan zuten preso, baina 1938ko otsailerako jada Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten. Izan ere, hiri honetan bere aurkako prozesua hasi baitzuten Auzitegi Militar frankistek. Hernaniko Udalak, herriko FET-JONS taldeak eta erregimena babesten zuten hainbat herritarrek bere aurkako salaketak egin zituzten. Militantzia politikoaren eta miliziano izateren inguruko leporatzeez gain, Hernanin zein Abadiñon konfiskazio eta atxiloketetan parte hartu izana egotzi zioten. Horrela, erregimenaren aurka matxinada militarra burutzea inputatu eta 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten 1938ko ekainaren 13an[319].
Sententzia irmoa izan bezain laster dispertsatu egin zuten, hasiera batean, Burgosko Espetxe Zentralera lekualdatu zuten 1938 bertako azaroaren 24an. Kartzela honetan egon zen preso 1943ko martxoaren 26an Gironako espetxera lekualdatu arte. Hala ere, hilabete eskasera, probintzia bereko Figueres herriko espetxera lekualdatu zuten. Azken espetxe honetan preso zela, 1943ko uztailaren 17an espetxealdi arindua lortzea erdietsi zuen eta Hernanira itzuli zen bizitzera. Arrazoia kondenaren kommutazio bat izan zen, gero 12 urte eta egun bateko espetxealdira txikitu baitzioten kondena[320]
Anton Lanz, Emilio
1902ko ekainaren 20an Arrigorriagan jaioa, 10 urte zituela Martin Anton eta Isidra Lanz guraso nafarrekin batera Hernaniko Florida auzora bizitzera etorri zen. Herrian Cesarea Irospe zizurkildarrarekin ezkondu eta 1932an Martin izeneko semea eduki zuten. Gerrak eztanda egitean baina, floridatar askok egin zuten moduan familia guztiak Bizkairako bidea hartu zuen[321]. Bertan babesa bilatu ostean Dragones batailoi sozialistan engaiatu zen Emilio. Egiazki, aurretik jada miliziano gisa jardun baitzuen Hernanin, herriko Gerra Komisariotzaren aginduetara[322].
Dragones batailoiarekin Kantauriko hegiko fronte ezberdinetan borrokatu zuen, teniente izatera iritsiz. Euskadiko Gudarostearen gainbeherarekin, ordea, Santoñan harrapatu eta espetxeratu egin zuten. Gutxira, gainera, erregimenak bere aurkako Gerra Kontseilua abiatu zuten. Bertan, hainbat milizianorekin batera epaitu eta matxinadari atxikitzea leporatu zioten. 1937ko abenduan jasotako sententzian heriotza-zigorrera kondenatu zuten. 1938ko abuztuan, aldiz, kondena berraztertu eta 30 urteko espetxealdiagatik kommutatu zioten. Heriotzatik libratu zen, beraz[323]. Kommutazioa jaso bezain pronto dispertsatu egin zuten Burgoseko kartzelara zentralera, hiriburu honetan egon zen preso 1937ko abendura arte, Duesoko espetxera lekualdatu zuten arte. Emilio urte luzez egon zen hainbat espetxe frankistetan, 1944ko apirilean baldintzapeko askatasuna lortu zuen arte[324].
Apaolaza Aramburu, Felipe
1910eko uztailaren 13an Hernanin jaioa, bere emazte Josefa Arana eta Miren Edurne alabarekin batera Kardaberaz kalean bizi zen gerrak eztanda egitean[325]. Hernaniko EAJko kide nabarmena, ELAko idazkaria izatera iritsi zelarik. Gerraren inguruko berriak Hernanira iritsi zirenean San Agustineko komentuan antolatu ziren Euskal Milizietan engaiatu zen, mugimendu abertzaleen baitan[326]. Besteak beste, Defentsa Batzordearentzat Ordena Publikoaren Komitean jardun zuen[327].
1936ko irailean, ordea, gehiengoak Bizkairako bidea hartzeko hautua egin zuen. Bere emaztea eta alaba, ordea, Hernanin geratu ziren. Litekeena da Kantauriko hegia kolpistek bereganatu zutenean Felipe atzitu eta espetxeratu izana. Izan ere, 1938ko abenduan Auzitegi Militar frankistek bere aurkako Gerra Kontseilua abiatzean Ondarretan aurkitzen zen preso. Tribunalek beraiek Felipe Apaolazari egozten zitzaizkion ekintzek erantzukizun penalik ez zutela erabaki eta gero, artxibatzea erabaki zuten. Hala ere ez zen aske geratu, izan ere, “B” mailako preso gisa sailkatu zuten eta bortxazko lanak egitera behartu zuten LLBB batean[328].
Apaolaza Aramburu, Juan
Juan Apaolaza Aramburu Hernanin jaio zen 1917 ko azaroaren 16an[329]. Jornalari gisa lan egiten zuen. ELA sindikatuko kide zenez, gerraren lehen egunetatik San Agustinen eratu zen milizia abertzaleen kide izan zen[330]. Kolpistak atxilotuak zeuden Oraien etxean guardia armatuak egin zituen kolpisten tropek herria hartu zuten arte. Behin Hernani matxinoen esku erori eta gero, Juan Apaolazak herriko errekete taldean izena eman eta hauekin batera San Ignacio Tertzioan frankisten aldeko borrokara batu zen Eibarko frontera joanez[331].
1937ko otsailaren 4an Debako frontean zela, bere herrikide Antonio Odriozola eta Felipe Sarrieguirekin batera armak hartu eta frontea gurutzatzea erabaki zuen, Bizkaian babesa bilatuz. Juanek lubakiak gurutzatu bezain pronto Itxarkundia batailoi abertzalean eman zuen izena, Antoniorekin batera, gudari gisa borrokan jarraituz Limpiasen errenditu arte. Bien bitartean, Auzitegi Militarrek desertatutako hiru hernaniarren aurkako prozesua ireki zuten, baina iheslari deklaratu eta jardunketak artxibatu zituzten maiatzaren 11n. Azkenik, Limpiasen aurkeztu ziren Juan eta Antonio abuztuaren 25ean, eta “C” motako preso gisa sailkatu zituzten. Santoñatik Duesoko espetxe-kolonian kartzelaratu zituzten.
1938ko ekainean Iruñeko Espetxe Probintzialera aldatu zituzten, Militarrek hiruen aurkako prozesua berriro hasi zutelako. Haatik, konturatu ziren Antonio eta Juan 1937an Gerra Kontseilu batean auzipetu zituztela jada. Beraz, 1937ko abenduaren 10ean traizio delituagatik epaitu eta zigortu zituztenez, auzia artxibatu zuten azkenean, eta Felipe Sarrieguirenak aurrera jarraitu zuen[332]. 1940ko abuztuaren 9an baldintzapeko askatasuna lortu eta Hernanira itzuli zen.

Juan Apaolaza Aramburu (fpev).
Apaolaza Aramuru, Ursula
Ikus emakumeen atala.
Aramburu Chinchurreta, Candido
Candido Aramburu Chinchurreta Urnietan jaio zen 1915eko urtarrilaren 7an. Hilabete gutxi zituela Ezequiel eta Josefa gurasoak eta anai-arrebekin batera Lasarteko Kale Nagusira bizitzera etorri ziren[333]. Gerrak eztanda egin zuen lehen unetik kolpisten aurkako borrokara batu zen miliziano gisa: Gipuzkoako Komandantziaren agindupean borrokatu zuen MAOC Oria miliziano taldean. Era berean, JSU (Juventudes Socialistas Unificadas) antolakundera afiliatuta zegoen.
Gipuzkoa matxinoen esku erori zenan, ehunka hernaniarrek egin zuten bezala Bizkaira joan zen. Bertan, Euskadiko Gudarostea eratzean Rosa Luxemburgo batailoi komunistan engaiatu zen[334]. Batailoi honekin Kantauriko hegiko fronte ezberdinetan borrokatu zuen, frankistek atzitu eta Bilbon espetxeratu zuten arte. Hiri honetako hainbat espetxetan egon zen preso Candido, besteak, beste Deustu eta Eskolapioetan, frankistek bere aurkako Gerra Kontseilua burutu zuten arte.
Gerra kontseiluan, Hernaniko agintari frankisten salaketetan oinarrituta, komunista izatea eta Defentsa Batzordearentzat lan egitea egotzi zioten. Baita ere, Lasarten Cecilio Humanes zaldizkoa etxetik atera eta hil zuten miliziano taldeko kide izatea leporatu zioten. Salaketa hauen bitartez Auzitegi Militarrek matxinada militarra egotzi eta heriotzara kondenatu zuten Bilbon, 1938ko martxoaren 24an. Egoeraren gordintasunaz jakitun, Ezequiel aitak Candidoren aurkako salaketak deseraikitzen zituen frogak bilatu zituen eta epaiketa berri bat egiteko eskaria egin zuen. Ez zen honetarako aukerarik egon baina, izan ere, kondenatua izan eta zazpi hilabetetara fusilatu zuten Candido Bilbon bertan, 1938ko urriaren 24an.
Aramburu Chinchurreta, Maria
Ikus emakumeen atala.
Aramendi Goicoechea, Margarita
Ikus emakumeen atala.
Aramendi Manrique, Jose Antonio
Ordizian jaio zen 1911ko abuztuaren 28an. Igeltseroa zen ofizioz eta familiarekin batera Hernaniko Florida auzoko etxe batean bizi zen 1924tik[335]. Langile mugimenduarekiko gertukoa, Hernanin ematen ziren mobilizazioetan parte hartzen zuen. Gerra Zibila hasi aurretik UGT sindikatura[336] eta JSU antolakundera afiliatuta zegoen[337]. Estatu-kolpearen inguruko berriak herrira iritsi bezain laster miliziano gisa Errepublikaren defentsan antolatu zen. Hernaniko Gerra Komisariotzaren izenpean borrokatu zuen hasiera batean, baina Gipuzkoa 1936ko irailean matxinoen esku erortzean Bizkaian antolatuz joan ziren batailoi komunista eta sozialistetan borrokatu zuen: MAOC eta Dragones batailoietan, hurrenez hurren[338].
Miliziano gisa Iparraldeko Frontea deiturikoan defentsan hartu zuen parte. Dragones batailoia berrantolatu zenean, 164. Brigadan kabo mailarekin borrokatu zuen[339] Asturiaseko azken erresistentzia guneetaraino. Baina, Asturiaseko ofentsibaren ostean itsasoz ihes egitea besterik ez zitzaion gelditu. Itsas Armada Frankistak ihesean zioan ontzia atzeman zuen, eta Jose Antonioren kasuan espetxeratu eta deklarazio bat sinatzera behartu zuten. Guardia Zibilak eginiko itaunketan Ondarretan preso zeuden militar kolpista batzuen fusilatzeetan parte hartu izana sinatzera derrigortu zuten. Ziurrena da mehatxu edota tratu txarren bidez lortutakoa izan zela, galdekatzaileak berak adierazi baitzuen negar malko artean sinatu zuela salaketa.
Deklarazioan Lucas Zubeldia herrikidea salatzera behartu zuten, baina deklarazioa ukatu egin zuen beranduago epailearen aurrean. Hala ere, dokumentu horretan oinarrituz kolpistek espetxeratu eta bere aurkako epai-prozesua jarri zuten martxan. Bitartean, Jose Antonio behin-behineko espetxealdian eduki zuten. Bilboko hainbat espetxeetan egon zen lehenik, ondoren, bortxazko lanak egitera bidali zuten Sondikara 125° LLBBan, azkenik, 1940ko maiatzean Donostiako Ondarreta espetxera lekualdatu zuten arte.
Jose Antonio Aramendiren aurkako Gerra Kontseilua Donostian bertan ospatu zen 1942ko maiatzaren 28an. Bertan, militar kolpisten fusilatzeetan parte hartzea ezin izan zuten frogatu, baina bere militantzia politikoagatik eta miliziano gisa izandako jardunagatik 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten. Hala ere, sententzian bertan 3 urteko espetxealdiagatik kommutatzea proposatu zuen Auzitegi Militarrak berak[340]. Gerra Auditoreak sententzia aztertzean kommutazioa baimendu zuen eta urte bereko uztailaren 22an behin betiko askatasuna lortu zuen, 5 urte inguru hainbat espetxetan preso egon eta gero[341].
Arbiza Goicoechea, Manuel
1861eko azaroaren 55ean Hernanin jaioa, errementari hau Urnietan bizi zen gerrak 1936ko udan eztanda egin zuenean. Urnietar askok egin zuten bezala, Buruntzako gaina gerra fronte bilakatu zenean herria utzi eta Donostiara joan zen babes bila. Probintzia kolpisten esku erori zenean berriro ere Urnietara itzultzea erabaki zuen. Estatu-kolpea eman zuten militarrek baina, bera eta hiru herrikideren aurkako (Gregorio Echeverria, Antonio Gorriti eta Bartolome Lasarte) prozedura bat abiatu zuten, nahiz eta Lasarteko Komandantzia Militarrak igorritako dokumentu baten arabera hau artxibatu egin zen 1937ko maiatzaren 22an[342].
Arenas Lecanda, Emilio
1893ko urriaren 14an Madrilen jaioa, Isabel Gonzalezekin ezkondu zen Donostian eta Emilo izeneko semea izan eta gutxira Hernaniko Florida auzora bizitzera etorri ziren 1931 inguruan. Herriko berniz fabrika batean egiten zuen lan Emiliok. Gerra Zibila hasita, Buruntzako gaina erori eta gutxira Hernaniko Defentsa Batzordeak herria ebakuatzeko deia egin zuenean Bilbora joan zen Arenas Gonzalez familia[343].
Une horretan Emilio aitak Euskadiko Gudarostearen baitan lubakiak eta defentsa-sistemak eraikitzen jardun zuen Bizkaiko herri ezberdinetan[344] 1937ko abuztuko errendiziora arte. Une horretan, armada frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuen. Hernaniko agintari frankistei bere inguruko txostenak eskatu zizkioten. Bitartean baina, emazteak eta semeak itsasoz ihes egitea lortu zuten 1937ko uztailean Frantziako Blaye herrian errefuxiatuz.
Telesforo Amezua udal epaileak bere aurka egindako salaketa batean oinarrituta Udalak bere aurkako txosten bat igorri zuen. Bertan adierazten zen komunista zela eta lan egiten zuen berniz-fabrikako jabearen aurka mehatxuak igorri zituela eta horregatik Frantzian babestu behar izan zela. Salaketa hau medio, behin-behineko espetxealdia ezarri zioten. Hernaniko kartzelatik Donostiako Probintzia Espetxera lekualdatu zuten 1938ko otsailean. Bitartean, Auzitegi Militarrek bere aurkako prozesua jarri zuten martxan. Prozesu honetan Tribunalek bere aurkako salaketak funtsik gabeak zirela adierazi zuten. Baita ere, bere militantzia politikoagatik bete beharreko zigorra espetxean egondako denborarekin nahikoa zela. Horrela, 1938ko abenduaren 21ean askatasuna lortu zuen Burgoseko Gerra Auditorearen aginduz[345].
Armendariz Battu, Bernabe
Bernabe Armendariz militar kolpisten zutabeek Hernani bereganatu ostean izendatu zuten lehen alkate frankista izan zen. Dena dela, bi astetara Gipuzkoako Gerra Batzorde Karlistaren aginduz kargugabetu egin zuten[346]. 1938an Auzitegi Militar frankistek bere aurkako prozedura hasi zuten, eta, gainera, honen baitan Ondarretan espetxeratu zuten 1938ko abuztuaren 25etik aurrera. Prozedura azkenean ez zen epaira iritsi eta urte batzuk luzatu ostean 1940ko martxoan artxibatu egin zuten[347].
Armendariz Diaz, Felix
Nafarroako Mendigorria herrian jaio zen 1910eko urtarrilaren 14an, euskal trenbideetan egiten zuen lan instalazio elektrikoez arduratuz. 1930ean Antonia Ochotorenarekin ezkondu eta honen Hernaniko etxera etorri zen bizitzera eta bertako trenbideetan lan egitera[348].
Trenbideetako langile ugari bezala UGTko kide zen, 1929tik zegoen sindikatuan afiliatuta[349]. UGTk gerra hastean osatzera deitu zituen Defentsa Batzordeetara batu zen, Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarriz Gipuzkoako defentsan parte hartu baitzuen. Halaber, Euskadiko Gudarostea osatuz joan zen heinean, bertako partaide izatera pasa zen Santanderren matxinoen esku erori zen arte. Hernaniko Udal Frankistak bere aurkako salaketekin igorritako txosten baten ostean espetxeratua izan zen, hurrengoa zioen:
“comunista, relacionado con todos los extremistas de la villa. Se le vio fijar pasquines comunistas por la calle. Empuño arma y fue activo miliciano. Indeseable y peligroso[350]”.
Txosten hauetan oinarrituata behin-behineko espetxealdia ezarri eta bere aurkako Gerra Kontseilua abiatu zuten. 1939ko apirilean itxi zen hau, egozten zizkioten ekintzek erantzukizun penalik ez zutela ebatzi baitzuten. Hala ere, Felix Armendarizek ez zuen askatasuna berreskuratu, izan ere “B” saileko preso gisa sailkatu zuten eta ondorioz bortxazko lanak egitera bidali zuten LLBBetara[351]. Horrela, hainbat LLBBetan egon zen zen preso, besteak beste Soria-Castejon trenbidearen eraikuntzarako erabili zituzten milaka presoetako bat izan zen[352]. Horretaz gain, bere militantzia politikoagatik Ferrocarriles del Norte enpresak bere aurkako depurazio prozesu bat abiatu zuen eta lanpostutik kanporatu zuen, erregimen frankistaren aurkakoa izateagatik.
Arocena Segurola, Lucia
Ikus Emakumeen atala.
Arrieta Arrieta, Simon
1897ko irailaren 9an Hernanin bertan jaioa, Bigarren Errepublika garaian Florida auzoan bizi zen Eduvigis Garmendia emaztea eta seme-alabekin batera[353]. Herriko industrietako langilea zen Simon eta UGT sindikatura afiliatua zegoen. Hori zela eta, Gerra Zibila hastearekin batera sindikatu honen mobilizazio deiari men egin eta Hernaniko defentsarako beharrezkoak ziren lubakiak eraikitzen jardun zuen. Defentsa-sistema honen gainbehera eta gero herria utzi behar izan zuen Bizkaian babesa bilatuz. Iberiar Penintsulako kantauriar hegia kolpisten esku erori zenean Simon Arrieta atzitu egin zuten. Izan ere, Hernaniko Udalak 1936ko irailean bere inguruko txosten bat bidali baitzuen, “gorria” eta UGTko kidea zela eta lubakien eraikuntzan parte hartu zuela zehaztuz[354].
Litekeena da denbora batez Simon espetxeratu izana, datu zehatzik ez dugun arren. Nolanahi ere, 1938ko abuztuan Hernanin bizi zela dakigu. Izan ere, taberna batean hizketaldia izan zuen Ignacio Setien izeneko Armada Frankistako soldadu batekin. Bertan adierazi omen zuen Errepublikaren garaipena geldiezina zela, zehaztuz laster Zaragoza hiria milizianoen esku geratuko zela. Adierazpen hauen ondorioz salatua izan zen eta Ondarretan espetxeratu zuten.
Erregimen Frankistaren aurkako aldarriak egitea eta ustezko matxinada militarra babestearen delitua egotzi zioten. Epaiketa 1939ko maiatzaren 8an burutu zen, non Errepublikaren aldeko aldarriak egin zituelako Simonek matxinada militarra burutu zuela ebatzi baitzuen Auzitegi Militarrak eta 6 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten[355]. Donostian bertan izan zuten preso kondena betetzen, 1940ko urriaren 17an baldintzapeko askatasuna lortu zuen arte[356].
Arrizabalaga Aguirresarobe, Pilar
Ikus Emakumeen atala.
Artola Iriarte, Elvira
Ikus Emakumeen atala.
Artola Iriarte, Nemesia
Ikus Emakumeen atala.
Azcona Guinea, Alejandro
1894ko otsailaren 27an Haron (Errioxa) jaioa, Teodora Garraza lodosarrarekin ezkondu ostean Hernanira etorri ziren bizitzera 1919an[357]. Donostialdean lan egiten hasi zen igeltsero gisa eta UGTren eraikuntza sailean afiliatu zen. Gerraren hasierarekin herrian antolatzen hasi ziren miliziano taldeetara batu zen. Zehazki, Gurutze Gorriak frontean zauritzen ziren milizianoak artatzeko antolatutako ospitalean esku-oheekin zaurituak mugituz ibili zen[358].
Euskadiko Gudarostearen sorrerarekin Osasun Militarraren arloan egin zuen bere ekarpena une batzuetan Dragones batailoiko intendentzia arloan lan eginez ere. Limpias herrian Osasun Militarreko Sarjentu erizaina izendatu zuten[359]. Ospitale militarretan jardun zuen lanean, frontearen aldaketen ondorioz lekualdaketa ezberdinak eginez, atzerakadan Gijon hiriraino joanez. Azken honetan frankisten abiazioak egiten zituen aire-bonbardaketetarako babeslekuak eraikitzen lan egin zuen gainera[360]
Azcona Garraza familia banandu egin zen gerraren hasieratik bertatik. Batetik, Luis, Jesus eta Maria Paz seme-alabak Frantziara ebakuatu zituzten 1936ko irailean. Teodora emazteak, Alejandro eta Petra alabak, berriz, Gijonera arte atzerakadan jarraitu zuten 1937ko urriko azken egunetan matxinoen esku erori zen arte. Une horretan, Hernanira itzultzea beste aukerarik ez zuten izan.
Herrira itzuli bezain pronto baina, Hernaniko erregimen frankistaren ordezkariek, hots, Alkateak eta FET-JONSak, Alejandraren aurkako salaketa gogorrak egin zituzten. Adierazi zuten herriko langile mugimenduko buruetako bat zela eta 1934ko Urriko Iraultzan parte hartu zuela. Gainera, 1936ko udan miliziano gisa frontean borrokan jardutea eta Jose Embid Tablares idazkariaren hilketan parte hartzea egotzi zioten, besteak beste. Horretaz gain, bere familiaren aurkako akusazioak egin zituzten, era honetako adierazpenak eginez:
“[...] Asistía a manifestaciones extermistas, acompañado de su esposa e hijos, que se han distinguido por sus ideas disolventes y revolucionarias, especialmente su esposa que es lo peor de Hernani. Empuñó arma y presto servicios en la cruz roja como camillero. El regreso de esta clase de familias constituye para los amantes del GM el mayor INRI [...]".
Hernanira itzuli bezain laster frankistek Azcona Garraza sendiaren aurka eginiko salaketek ondorio argiak ekarri zizkieten. Hauek burutu eta gutxira Alejandro atxilotu egin zuten: hasiera batean, Hernaniko Udaletxean bertan preso izan zuten eta gutxira Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten. Hernaniar frankisten salaketetan oinarrituta Auzitegi Militarrek bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatu zuten, 1938ko abuztuaren 12an ospatu zena. Bertan, Hernaniko alkatearen eta FET-JONSen txostenak erabat gezurtatu ziren beste hainbat testiguren deklarazioari esker. Absolbitu egin bazuten ere miliziano eta erizain gisa eginiko jardunagatik “B” mailako sailkapeneko preso gisa birkokatu zuten eta kontzentrazio esparru batera lekualdatu zuten, non bortxazko lanak egitera behartu zuten[361].
Azurmendi Zabala, Jose Antonio
1917ko maiatzaren 29an Hernanin jaioa, Florida auzoan bizi zen bere familiarekin batera[362]. Gerra Zibila hasi zenean 19 urte bazituen ere herriko langile mugimenduan murgilduta zegoen jada, honen mobilizazioetan nabarmendu baitzen gerra aurretik. Estatu-kolpearen ostean baina, lehen unetik honen aurka borrokatzeko antolatu ziren milizietan engaiatu zen. JSUko kide gisa Hernaniko zein Donostiako Gerra Komisariotzaren aginduetara aurre egin zien matxinoen erasoei Gipuzkoan[363].
1936ko irailean Hernani matxinoen esku erortzear zela herria utzi behar izan zuen, Bizkaian babesa bilatuz. Bertan borrokan jarraitzeko hautua egin eta Dragones batailoi sozialistan zein Autos Blindados batailoian borrokatu zuen. Dragoiekin Santander hiria matxinoen esku erori zen arte aritu zen. Hortaz, 1937ko abuztuan harrapatu eta espetxeratu egin zuten. Hasiera batean Kantabriako hiriburuan bertan eduki zuten, baina gutxira Bilbora lekualdatu zuten. Izan ere, Auzitegi Militar frankistek bere aurkako Gerra Kontseiluaren prozesua hasi zuten. Honen harira Hernaniko Udalak Jose Antonioren aurkako salaketa larriak egin zituen, honakoa adieraziz:
“[...] Muy rojo. Ideas comunistas. Acudia a manifestaciones extremistas. Empuño arma. Fue unos de los que incendiaron 3 casas en la localidad y de los que intentaron prender fuego a la Casa de Beneficencia y a la Parroquia. Indeseable. Merecedor de la maxima sanción [...]”.
Hala ere, Auzitegi Militarrek beraiek salaketa hauek baztertu zituzten, eta Dragones batailoieko miliziano izateagatik soilik zigortu zuten Jose Antonio 12 urte eta egun bateko espetxealdira. Urte luzez egon zen hainbat espetxetan preso, tartean Gasteizko La Paz espetxean edota Bizkaiko Probintziakoan. Azken honetan preso zegoela kondenaren kommutazio bat jaso eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera izan zuen 1941eko uztailean. Hala ere, Jose Antonio deserriratzeko eskaria egin zuten Hernanira bizitzera itzultzea ekiditeko helburuz[364].
Hala ere, bere inguruan daukagun hurrengo datua Langile Batailoietan egon zenaren ingurukoa da. Hain zuzen ere, Marokoko Langile Zigortuen 93. Batailoian egon baitzen 1942ko abuztuaren 1era arte. Orduan, mota bereko 95. Batailoira pasa zen, kasu honetan, Lora del Rion (Sevilla) kokatua zegoena[365].
Baltasar Echeverria, Pedro
Pedro Baltasar Lasarten jaio zen 1919ko martxoaren 15ean. Familiarekin batera Lasarteko Geltoki kalean bizi zen. Gerrako gatazka belikoa herrira hurbiltzen ari zenean Francisco aita eta haren seme Agustin, Pedro eta Josek herria utzi zuten. Ostera, emaztea eta beste bi seme-alabak Lasarten geratzeko erabakia hartu zuten[366].
Anaiarik zaharrena zen Agustin frontean hil zen gerraren lehen hilabetetan, Juan anaia haurra zenez, berriz, Frantziara errefuxiatu gisa bidaltzea lortu zuen aitak. Pedro eta Francisco aita, berriz, Bizkaian geratu ziren. Pentsa genezake Kantauriko hegia matxinoek menderatu ostean Lasartera itzuli zirela. Armada Frankistaren mobilizazio orokorra tarteko, Pedro ere mobilizatu egin zuten 7. Arapiles batailoian borrokatzera behartuz. Gainera, bere aurkako salaketa bat jaso zuen, errekete batzuen hilketan parte hartu izana egozten ziona. Hori zela eta bere aurkako ikerketa bat ireki zuten Auzitegi Militarrek. Gerra hasi zenean 16 urte zituela kontuan hartuta artxibatu egin zuten ikerketa 1939ko otsailean[367]. Hala ere, bere aurrekari politikoak zirela eta, mobilizatua izan zen urteetan bortxazko lanak egitera ere behartu zuten Soldadu Langileen Diziplina Batailoietan[368].
Barandiaran Arreche, Francisca
Ikus emakumeen atala.
Barranco Alvarez, Inocente
1892ko abenduaren 28an jaio zen Cerezo del Rio Tinto herrian (Burgos)[369]. 1932an Hipolita Aizpurua emaztearekin batera Hernaniko Florida langile-auzora bizitzera etorri ziren Maria Dolores alabarekin. Errepublikaren aldiko urteetan beste bi seme-alaba izan zituzten.
1936ko udan, gerra hasi eta gutxira, Inocente eta Hipolitak seme-alabak hartu eta Bizkairako bidea egin zuten probintzia 1937ko udan matxinoen esku erori zen arte. Orduan, Auzitegi Militarrek bere aurkako Gerra Kontseiluaren prozesua hasi zuen, epaiketa 1938ko martxoan burutu zelarik. 1937ko udatik data honetarako tarte batean behin-behineko espetxealdian egon zen preso. Ondoren, Basauriko Bidebieta auzoan bizitzen egon zen epaia eman arte. Ondorioz, posible da tartean deserriratze agindu bat egon izana. Esan bezala, 1938ko martxoan ospatu zen Gerra Kontseilua, eta kausa artxibatu zenez behin betiko askatasuna lortu zuen Inocentek[370]
Barrioz Romos, Julia
Ikus Emakumeen atala.
Bartolome Castresana, Valentin
1904ko abuztuaren 23an Trapagaranen jaio zen arren, 1922 urtetik Hernanin bizi zen bertako Kale Nagusian[371]. Valentin Bartolome modelogilea zen ofizioz. Gerra Zibila hasi zen lehen unetik Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen, bertako miliziano gisa borrokatuz lehen asteetan[372]. 1936ko irailean baina, matxinoen zutabeen erasoen ondorioz Maria Ugalde emaztea eta Jose semearekin batera Bizkairako bidea hartu behar izan zuen. Bertan babestu zela pentsa genezake matxinoek euskal probintzia hau arma bidez konkistatu zuten arte[373].
Une horretan atxilotu zuten Bartolome. Horren isla litzateke Hernaniko Udalak berari buruz idatzitako txostena, hurrengoa adierazten zuena: “Oso gorria. Izaera estremistaren adierazpenetara uniformez jantzita joaten zen pertsona, armak eskuan fronteetara joan zen eta guardiak egin zituen. Pertsona desatsegina”. Hernaniko agintari frankistek eginiko salaketa honen ondorioz Erregimen Frankistak espetxeratu egin zuen, eta gutxienez Medina de Rioseco hiriko (Valladolid) kontzentrazio esparruan preso egon zela dakigu 1938ko uztailaren 21a arte. Data horretan Donostiako Ondarreta espetxera lekualdatu zuten. Lekualdatze honen arrazoia Erregimen Frankistak Valentin Bartolomeren aurka martxan jarri zuen Gerra Kontseilua izan zen. Salaketagatik ere, Auzitegi Militarrek Valentinen aurkako prozedura bertan behera utzi zuten, eta, ondorioz, aske geratu zen 1940ko martxoaren 14an[374].
Beroitz Sarobe, Ramon
Hernanin jaio zen 1893ko abenduaren 5ean, gerra aurretik Kardaberaz kalean bizi zen Francisca Arrozpide emaztea eta eta seme-alabekin batera[375].
Jose Beroitz zinegotzi eta alkateorde errepublikarraren anaia zen, baina badirudi Ramonen kasuan bera ez zela politika munduan apenas murgildu; laborantza munduan lan egitera mugatuz. Hala ere, 1937an Gipuzkoako agintari militar frankistek bere aurkako auzi bat ireki zuten matxinada militarra egotzi eta gero. Prozedura honetan militar frankistek 4.500 pezetako isuna ordaintzera kondenatu zuten Ramon. Familiak isun hori ordaindu zuen arte ezin izan zuen askatasuna berreskuratu[376].
Bordagarain Villabona, Luisa
Ikus emakumeen atala.
Cabrera Galan, Ildefonso
Cadizeko Olvera herrian jaio zen 1887ko urtarrilaren 16an. Ofizioz karabineroa izanik, hainbat herri eta kuarteletan bizi izan zen 1934an Hernanira lekualdatu zuten arte. Bertan, Maria Ignacia Elosua eta honen anai-arrebekin batera ezarri zen[377].
1936ko udan Gerra Zibila hastearekin batera, karabineroen gehiengoak egin bezala Errepublikari leial mantendu eta kolpisten aurka borrokatzera batu zen. Izan ere, 1936ko abuztuan Errenteriako frontera izendatua baitzegoen[378]. 1936ko irailean baina, Molaren tropen erasoaldiek frontea hautsi ostean Gipuzkoa uztera behartuta ikusi zuen bere burua. Bizkairako bidea hartu zuen bere emazte eta koinatuekin batera, bertan Karabineroekin frontean borrokan jarraituz eta gerra merituengatik kabo maila erdietsiz 1937ko uztailean[379]. Karabinero gisa kabo izatera iritsi eta gutxira baina, frontearen gainbehera medio, itsasoz ebakuatzea lortu zuen. Frantziako Estatua gurutzatu eta gero Gobernu Errepublikarraren kontrol esparruetara itzultzea lortu zuen. Han, 1938an berriro ere karabinero gisa engaiatu zen, gerrako azken uneetara arte funtzio hauek betez[380].
Gerraren amaieran matxinoek atzitu eta Madrilera eraman zuten preso. Porlier espetxean behin-behineko espetxealdian preso egon zen[381]. 1940ko urtarrilean bere aurkako Gerra Kontseilu bat burutu zen Madrilen, non 12 urte eta egun batera kondenatu zuten matxinadarekin bat egitearen delitupean. Sententzia irmoa jaso eta gero, urte bereko maiatzean, Alcala de Henareseko espetxera lekualdatu zuten kondena kartzela honetan bete zezan[382].
Calderon Exposito, Eduardo
Jaen hirian jaioa 1891eko irailaren 28an. Marina Medina Emaztearekin batera probintzia hartako Torres herrian bizi izan ziren beraien seme-alabekin batera 1932an Hernanira etorri ziren arte[383]. Hernanin zela zahatoak egiten lan egiten zuen, eta, gainera, herriko langile mugimenduan murgildu zen. Bertako mugimenduetara txertatu zen, besteak beste, PSOE alderdiko kide bilakatuz.
Horrela, 1936ko uztailean gerra hastearekin batera, Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen. Eskopeta batekin herriko gune estrategikoetan guardiak egin zituen urte bereko irailean matxinoen aurrerakadak Hernani uztera behartu zuen arte. Une horretan, 45 urte eduki arren, hernaniar milizianoekin batera egin zuen atzerakadako bidea. Hasiera batean Zarautzera joan zen eta beranduago Bizkaira, non Dragones batailoi sozialistan engaiatu zen. Angarilari gisa jardun zuen bertan, frontean zauritutakoak ospitaleetara eramateaz arduratuz. Jardun horretan ibili zen 1937ko urtarrilean Abadiño herrian Ordena Publikoaren agindupera jarri zuten arte.
1937ko udaberrian baina, Abadiñon bertan hainbat matxinoen aldeko errekete edota frankista hilak izan ziren eta hainbat etxeetan konfiskazioak burutu ziren. Honek gatazka sortu zuen ezkerreko milizianoen eta EAJren baitan, ekintza hauen biktima izan zirenak azken alderdi honen hurbileko jendea zelako. Erantzun gisa EAJk Irrintzi batailoi abertzaleko kideak bidali zituen Abadiñora eta Ordena Publikoaz arduratzen ziren pertsonak atxilotu zituen, tartean Eduardo. Eduardok une oro ukatu zuen ekintza hauekin lotura izan zuenik, argudiatuz ez zela herrikoa eta ekintzen egiletzat beste pertsona batzuk identifikatuz. Bi egunetara atxilotutako pertsona guztiak aske utzi zituzten Irrintzi batailoiko ofizialen eta Defentsa Departamentuaren arteko bilkura bat eta gero. Aske geratu eta gutxira baina, 1937ko apirilean frontea hautsi zuen Armada Frankistak eta Durangaldeko inguruak utzi behar izan zituzten. Atzerakadan Santander hirian inguratuak geratu eta gero matxinoen eskuetan erori erori zen 1937ko abuztuan.
Atxilotu osten El Duesoko kartzelan espetxeratu zuten Eduardo, eta bere aurkako Gerra Kontseilu bati hasiera eman zioten. Bertan, miliziano izateaz gain Abadiñoko ekintzen ardura egotzi zioten Auzitegi Militarrek. Eduardok une oro konfiskazio eta hilketetan parte hartu izana ukatu zuen. Salaketa hauen ondorioz, matxinada militarra burutzea egotzi zioten eta 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten 1937ko abenduaren 7an. Sententzia irmoa egin bezain pronto, 1938ko abuztuan dispertsatua izan zen eta Puerto de Santa Mariako kartzelara (Kadiz) lekualdatu zuten. Espetxe frankistetako bizi-baldintza krudelak bere adin nagusiari gehitzearen ondorioz osasun arazo handiak sortu zitzaizkion. Horregatik, kondena betetzen ari zela 1941eko ekainaren 30ean espetxean hil zen Eduardo Calderon, 50 urte betetzear zela[384].
Camarero Rodriguez, Florentina
Ikus Emakumeen atala.
Castresana Elosua, Pablo
1900eko urtarrilaren 10ean Zumaian jaio zen, baina 1923an familiarekin batera Lasartera bizitzera etorri zen. Guztiak Kale Nagusian bizi ziren gerrak eztanda egitean[385]. Gerraren lehen asteetan ez zuen parte hartze nabarmenik izan eta bere familiaren lursailak lantzera mugatu zen, matxinoen tropak Hernani bera erasotzeari ekin zioten arte. Orduan, Serafin anaiak, beste senitarteko batzuekin batera, jaioterrian bilatu zuten babesa hasiera batean. 1936ko irailean Gipuzkoa ia guztia armada frankistan esku eroriko zela ikusita, ordea, Lekeitiorako bidea hartzea erabaki zuten, baina Ispasterreko Gardata auzoko baserri batean finkatu ziren gero. Baserria Lekeitio herritik gertu zegoenez, bertan lan egin zuen Pablok hurrengo hilabeteetan. Era berean, bertako laguntza-sozialeko jantokietara joaten zen. Ostera, gerraren premiak tarteko, Lekeitioko Defentsa Batzordeak mobilizatu egin zuen gotorlekuak eta lubakiak eraikitzeko lantalde batean, frontearen beraren joan-etorrien ondorioz Bilbora ebakuatu behar izan zituzten arte.
Bizkaiko hiriburura iritsi bezain pronto errefuxiatuentzako etxe batean artatu zituzten eta bertan bizi izan zen matxinoen tropak 1937ko ekainean Bilbon sartu ziren arte. Hala ere, Pablo Castresanak bertan geratzeko erabakia hartu zuen. Horrela, matxinoen kontrol-esparruan geratu zen eta egun gutxira, Armada Frankistan mobilizatzeko deia iritsi zitzaion. Talavera de la Reina hirira (Toledo) eraman zuten, baina bertan eginiko mediku-azterketan ezgai gisa sailkatu zuten ikuspen arazoak zirela eta. Horren ondorioz, Euskal Herrira itzultzeko baimena lortu zuen eta uztailaren 27an Lasartera iritsi zen.
Herrira itzuli bezain pronto baina, herriko agintari frankistek bere aurkako ikerketa abiatu zuten. Espetxeratu ez zuten arren baldintzapeko askatasun egoeran bizi izan zen 1938 abenduaren 22an epaia burutu zen arte. Bertan bere aurkako prozedura artxibatu zuten inolako erantzukizunik gabe[386].
Castresana Elosua, Serafin
1895eko urtarrilaren 14an Leonen jaioa, Lasarteko Kale Nagusian bizi zen bere emazte Maria Eguia eta seme-alabekin batera. Langile klaseko familia izanik, Serafinek Añorgako Rezola zementu-fabrikan lan egiten zuen. Bertako langile asko bezala UGT sindikatura afiliatua zegoen. 1934ko Greba Orokorraren saiakera iraultzailean hartu zuen parte. Testuinguru horretan, senitarteko batek bere etxean arma bat ezkutatu zuelako atzitu egin zuten eta lau hilabete eta egun batez espetxeratu.
1936ko udan Gerra Zibila hastearekin batera, bere lanpostuan mantendu zen abuztuaren 26a arte. Une horretan Zumaiara joan zen, egun batzuk lehenago bere familiak egin zuen bide berbera jarraituz. Matxinoen zutabeak Donostiatik herri honetara bidean zirela ikusita, Serafinek Bizkaia aldera joateko hautua egin zuen, gainontzeko senitartekoak Zumaian utziz. Horrela, Lekeitiora joan zen eta bertan bizi izan zen 1937ko martxoan bere kinta mobilizatzeko deia egin zen arte. Orduan Euskadiko Gudarosteko gotorlekuak eraikitzeko batailoi batean engaiatu zen, Ondarroarako bidea hartuz bertan lan egiteko. Bizkaiko frontearen gainbeherak baina, berriro ere atzerakadan joatera behartu zituzten Bilbo, Larrabetzu, Turtzioz eta azkenik Santander hirira arte, non matxinoez inguratua geratu eta gero errenditu ziren 1937ko abuztuaren 24an.
Une horretan atxilotu eta Santoñara eraman zuten preso, eta, beranduago, Duesoko espetxera. Militar kolpistek Hernaniko agintari frankistei Serafini buruzko txostenak eskatu zituzten, presoen sailkatze batzordeak erabili zitzan. FET-JONS, Alkateak eta Guardia Zibilak, hasiera batean, bere aurkako txosten gogorrak igorri zituzten, “extremista peligroso", “afiliado a UGT", “votante Frente Popular", “detenido a consecuencia de los sucesos de Octubre de 1934", “ha actuado en contra del Glorioso Movimiento Nacional", “colaboró con los dinamiteros en la voladura de puentes" bezalako salaketak eginez.
Serafin Castresanak politikan parte-hartze nabarmena izatea ukatu zuen, baita miliziano aktiboa izana eta zubien zartarazteetan parte hartu izana ere. Izan ere, Lasarteko zubia eraitsi zenean Zumaian aurkitzen baitzen. Hala ere, Hernaniko autoritate frankisten salaketetan oinarritua behin-behinean espetxeratu egin zuten, Duesoko espetxean bertan.
1940ko irailaren 30ean, hiru urteko espetxealdia eta gero, Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten Donostiako Auzitegi Militarrek bere aurka irekia zuten Gerra Kontseilua zela eta. Epaitegi frankistek Hernaniko agintari frankisten txostenak eskatu zituzten berriro ere, baina hauek ez zituzten 1937ko txosten berberak igorri. Kasu honetan, Serafin berak egin zituen deklarazioen oso bertsuak ziren adierazpenak egin zituzten. Hori zela eta, epaileak berak Serafinen aurkako prozedura artxibatzea proposatu zuen. Hernaniar frankistek eginiko adierazpenen ondorioz hiru urte baino gehiago espetxean preso egon eta gero urriaren 23an askatasuna berreskuratu zuen Serafinek[387].

Serafin Castresana Elosua soldaduskan.
(familiaren ekarpena).

Serafin Castresana Serafin Castresanak
emazteari idatzitako gutuna, Santoñako kartzelatik.
(familiaren ekarpena).
Celayeta Escalante, Gregorio
1905eko urriaren 14an Donostian jaio bazen ere, 2 urte zituenean Dolores eta Juan gurasoekin batera Hernanira bizitzera etorri ziren, aita bertako adreilu fabrika batera lan egitera etorri baitzen[388].
1931n baina, Juan aita gaixotasun baten ondorioz hil egin zen eta beraien seme Gregorio eta Joaquinek ordezkatu zuten lanpostuan, Gerra Zibila hasi zen arte[389]. Une horretan, bere anaiek egin zuten bezala miliziano gisa engaiatu zen. Hala ere, gutxira, hezurretako infekzio bat zela eta ospitaleratu behar izan zuten, eta gutxienez Zarautzen eta Altzolan (Elgoibar) Defentsa Batzordeek ezarrita zituzten ospitaleetan egon zen.
Matxinoen erasoaldien ondorioz, 1936ko irailean Bizkaira lekualdatu behar izan zuten. Bere familiarekin elkartu zen bertan, haietako batzuen militantzia politikoaren ondorioz Hernani utzi behar izan baitzuten. Une honetan baina, behin bere eritasunetatik osatu eta gero Gregoriok Euskadiko Gudarosteko Dragones batailoi sozialistara batzeko erabakia hartu zuen, Meabe konpainian. Miliziano talde honetara batu zen Socorro Rojo Internacional (SRI) antolakundeko eta UGT sindikatuko kide zelako[390]. Gregoriok batailoi honekin Bizkaiko fronte ezberdinetan borrokatu zuen, baina matxinoen tropek Intxortako frontea hautsi eta gero ia etengabeko atzerakadan jardun zuten. Erresistentzia gune ezberdinetan borrokatu zuten Kantabrian armada frankistak 1937ko abuztuan inguratu zituzten arte.
Data hauetatik aurrera Gregorioren inguruko datuak falta zaizkigu 1939ko otsailera arte. Une honetan Santanderren preso zegoela dakigu, izan ere, Presoen Sailkatze Batzordeak Hernaniko Udalari bere inguruko txostena bidaltzeko eskaria egiten baitu. Horretaz gain, urte berean Donostiako Auzitegi Militar frankistek Gregorioren aurkako auzi bat abiatua zuten, eta honen epaia 1940ko abenduan eman zen. Bertan, auzia bera artxibatzea erabaki zen gerra auditoreak Gregoriok inolako erantzukizunik ez zuela adierazi eta gero[391].
Hala ere, familiaren lekukotzaren arabera, deserriratze agindu bidez Euskal Herrian eta Kantauriko hegian bizitzeko debekua ezarri zion erregimen frankistak Gregoriori, eta honen ondorioz, Leon hirira joan behar izan zen bizitzera. Ez zen berriro Hernanira itzuli 1952a arte[392].

Joaquín eta Gregorio Celayeta Escalante.
(familiaren ekarpena).
celayeta Escalante, Joaquin
1914ko apirilaren 8an jaio zen Hernanin eta familia guztiarekin batera Kardaberaz kalean bizi zen. Bere ama Dolores Escalante zen familiaburua[393]. 1930eko hamarkadako lehen erdian Hernaniko adreilu fabrika batean lan egiten zuen bere anaia Gregoriorekin batera. Gerraren berriak Hernanira iristean, Joaquin Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen lehen unetik. Gidatzen zekienez, ibilgailu batekin jardun zuen Defentsa Batzordearentzat lan egiten. 1936ko irailean matxinoek Urnietatik egindako erasoaldiek Hernani utzi eta Bizkaian babesa aurkitzera behartu zuten baina.
Une honetan Euskadiko Gudarostean engaiatzeko erabakia hartu zuen, bere anai Martinekin batera Diziplinatze batailoian engaiatuz, bertan Teniente maila erdietsiz 1937ko otsailean. Batailoi honekin Bizkaiaren defentsan parte hartu zuen, baina behin Bilbo erorita, itsasoz ihes egiteko saiakera egin zuen beste kide batzuekin batera. Armada Frankistak atzitu egin zituen, eta Bilbora eraman zituzten preso guztiak. Bizkaiko hainbat espetxetan egon zen preso urte luzez, Auzitegi Militarrek bere aurkako hainbat prozedura judizial aurrera eramaten zituzten bitartean.
Azkenean, 1941eko azaroaren 11n, urte luzez behin-behinean preso egon eta gero, bere aurkako Gerra Kontseilua burutu zen. Miliziano gisa izandako jardunagatik matxinadari laguntza ematearen delitua egotzi zioten eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten, momentuan 10 urtetako zigorrera kommutatu bazioten ere. Hala ere, sententzia irmoa jaso eta gutxira, hilabete bereko 22an, espetxealdi arindua erdietsi zuen behin-behinean preso egondako urteei esker.
Horren ondorioz, Joaquin Celayeta espetxetik irten arren etxean bete beharko zuen kondena. Zigorra Donostian betetzeko erabakia hartu zuen, bertan bizi baitzen bere familia. Egoera honetan ez zen luze egongo baina, izan ere, 1942ko martxoan baldintzapeko askatasuna lortu zuen[394]. Hala ere, bereganako etengabeko jazarpenaren ondorioz 1940ko hamarkadan emazte eta seme-alaba txikiekin Venezuelara joateko erabakia hartu zuen. Bertan errefuxiatua zegoela hil zen Joaquin Celayeta[395].
Celayeta Escalante, Martin
1904ko ekainaren 24an Beasainen jaioa. Haurra zela Hernanira bizitzera etorri zen bere familiarekin batera Kardaberaz kalera. Denborara Teresa Urdampilletarekin ezkondu zen eta honekin Karobieta auzora joan zen bizitzera, non Fermin izeneko seme bat izan zuten 1933an[396].
Gutxira atxilotua eta espetxeratua izan zen, izan ere, 1934ko Urriko Greba Iraultzailean parte hartu baitzuen. Ondorioz, hamarnaka hernaniarrekin batera Guadalupeko gotorlekura eraman zuten preso eta guztien aurkako epaiketa bat abiatu zuten Errepublikako Biurteko gobernu eskuindarrak. Bertan matxinada militarra egozten zieten guztiei. 1936ko otsailean baina, Fronte Popularraren garaipenarekin amnistia jaso zuen Martinek[397]. Gerra aurreko urte hauetan, gainera, Martin Celayeta Izquierda Republicana alderdiko buruetako bat bilakatuz joan zen eta[398]. Ondorioz, gerraren lehen unetik Errepublikaren defentsan sortutako antolakundeetara batu zen. Herriko Gerra Komisariotzako Osasun Komiteko miliziano gisa jardun zuen 1936ko irailean Hernani uztera behartuak agertu ziren arte.
Orduan, emaztea eta semeaz gain Celayeta Escalante familia guztiarekin batera Bizkairako bidea egin zuen bertan babesa bilatzeko helburuarekin. Gutxira, ordea, berriro borrokara batzeko hautua egin zuen. 1936ko abendutik gutxienez Diziplinatze Batailoian engaiatu zen, non Teniente maila lortzera iritsi zen[399]. Bizkaiko frontearen gainbehera eta gero baina, itsasoz Frantziara ihes egiteko erabakia hartu zuen Celayeta Urdampilleta familiak. Baita Martinen ama eta arreba batek ere[400]. Behin Frantziara iritsita, Kataluniarako bideari ekin zioten. Martin Celayeta Armada Errepublikarrean engaiatu zen bertan, berriro ere Diziplinatze Batailoietan. Gerraren azken uneetara arte borrokatu zuen batailoi honetan, berriro ere Frantziako Estatuan errefuxiatu behar izan zen arte.
Une horretan baina, Frantziako Estatuak espetxeratu egin zuen milaka gudari eta miliziano bezala “Camps sur la plage” deituriko behin-behineko kontzentrazio esparruetan. Denborara askatasuna berreskuratu zuenean Grenoblerako (Isere) bidea hartu zuen. Izan ere, bere familia hiri honetan errefuxiatua baitzegoen gerra amaitu aurretik eta bertatik Montagnac (l'Herault, Okzitania) udalerrira joan ziren, beraien bizitoki gisa finkatuz. Herri honetan, gainera, Susana izeneko alaba izan zuten[401].
1944ko urtarrilean baina, Hernanira itzultzeko erabakia hartu zuten. Port-Bouko (Girona) Guardia Zibilaren postuan aurkeztu zen familia eta Martin atxilotu egin zuten bertan. Figueras herriko (Girona) espetxean giltzaperatu zuten, Auzitegi Militarrek bere aurkako ikerketa bat abiatzen zuten bitartean. Hala ere, 1944ko martxoan bertan Donostiara lekualdatu eta apirilean espetxealdi arindua erdietsi eta gero, maiatzean bertan gerra auditoreak auzia artxibatzea erabaki zuen. Adierazi zuen ezkertiarra izateaz aparte ezin izan zuela Martini inolako deliturik egotzi, eta, ondorioz behin betiko askatasuna lortu zuen[402].
Honi esker Hernanira itzultzeko erabakia hartu zuen, baina banandu egin ziren emaztea eta biak. Teresa eta bien seme-alabak Hernanin bizitzen jarraitu zuten eta Martin familiarekin batera Donostiako Gros auzoan ezarri zen. Bere aurkako jazarpena ez zen eten, poliziaren aldetik etengabeak ziren bere etxeko miaketak eta behin-behineko atxiloketak edota saiakerak. 1947ko martxoan Teresa hil egin zen eta Fermin eta Susana seme-alabak Martinekin bizitzera joan ziren. Elkarbizitza honek gutxi iraun zuen, izan ere, 1947ko maiatzaren 1eko greba orokorraren harira Martin Celayeta atxilotzeko agindua igorri zuen erregimen frankistak. Ondorioz, Ipar Euskal Herrian errefuxiatu behar izan zen.
Kasu honetan, Martinek ez zuen berriro Gipuzkoara itzultzeko baimenik lortu, eta errefuxiatu gisa bizi behar izan zen bizi guztian zehar. Erbesteko Eusko Jaurlaritzarekin lan egin zuen, 1968 edo 1969an hil zen arte. Horretaz gain, Donostian bizi zen Martinen familiari pasaporteak konfiskatu zizkieten berau ez bisitatzeko eta 1960ko hamarkada arte ezin izan zuten senitartekoa ikusi. Ikustekotan, gainera, behin-behineko baimenekin eta aldi gutxitan izaten zen[403].
Cermeño Rodriguez, Lidio
1906ko martxoaren 27an Boadilla de Rioseco herrian (Palentzia) jaioa. Heldua zela Kantabriako Reinosa herri industrialerako bidea hartzea erabaki zuen non mekanikari gisa lan eginez. 1933an Lasartera lan egitera etorri zen, nahiz eta Reinosan bertan mantentzen zuen etxebizitza legala[404].
Gipuzkoara lan egitera etorri zenean Gipuzkoako Sindikatu Metalurgikoan afiliatu zen[405]. Alabaina, bere militantzia politikoa Kantabriako industria guneetan abiatu zuen aurrez, izan ere, PCE eta UGTra afiliatua baitzegoen bertan[406]. Gerra hasi eta aste gutxira Lasarte matxinoen esku erori zenean, berriro Reinosara itzultzeko erabakia hartu zuen, anai-arrebak bertan baitzituen. Reinosan UGTren gertukoa zen Sindicato Metalurgico Montañes antolakundera batu zen 1936ko urrian.
Lidioren inguruan ez daukagu datu askoz gehiago, izan ere, bere egoeraren inguruan dugun hurrengo zehaztasuna da 1938ko uztailean Bilboko Probintzia Espetxean zegoela preso eta bertatik Burgosekora lekualdatu zutela[407]. Badakigu ere uneren batean Gerra Kontseilu batean epaitua izan zela. Bertan, heriotza-zigorrera kondenatua izan zen eta 1938ko irailaren 15ean Burgosen bertan fusilatu zutela[408].
Hala ere, erregimen frankistak egozten zizkion delituen zantzu batzuk ikus ditzakegu Lidio apopilo zegoen etxeko ugazaba ziren Juan Elizalde eta Margarita Aramendiren aurka burutu zuten auzian. Betiere, kontuan izanda txosten hauek herriko elementu frankistek eginak zirela. Bertan, Lidio Cermeño Lasarteko miliziano bat izan zela adierazten duten eta Lasarteko matxinoen aldekoen atxiloketetan eta Cecilio Humanesen hilketan parte hartzea egozten zioten. Horretaz gain, Kantabriako Guardia Zibilaren txosten batean Reinosara itzuli zenean Asalto Guardia gisa jardun zuela eta Diziplinatze batailoi batean preso talde baten ardura izan zuela egozten zioten[409].
Chinchurreta Beloqui, Josefa
Ikus emakumeen atala.
Cialceta Goyaran, Miguel
Urnietan jaio zen 1906ko maiatzaren 6an (beste iturri batzuek adierazten dute Orian jaio zela), baina 1920ko hamarkada amaieran Hernanik kudeatzen zuen Lasarteko Kale Nagusira bizitzera joan zen Benita ama eta Francisco anaiarekin batera. Gainera, atletismoan nabarmendu zen urte honetan, estatu mailako hainbat errekor lortuz krosean.
Hala ere, Oriarekin lotura estuak mantentzen zituen, izan ere, 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuen bertan eta atxilotutako grebalarietako bat izan zen. Gerrak eztanda egitean herriko hainbat antolakunde politikotan militatzen zuen UGT, JSU eta SRIko kide zen, zehazki. Beraz, estatu-kolpe saiakeraren berriak Lasartera iristean lehen unetik miliziano gisa kolpisten aurkako borrokara batu zen. Gipuzkoako Komandantziaren aginduetara borrokatu zuen MAOC miliziano taldean, eta beranduago, Bizkaian Euskadiko Gudarostea eratu zenean, UHPko kide gisa.
Kantauriko hegiko fronte ezberdinetan borrokan ibili ostean, Hego Euskal Herria kolpisten esku erortzean, atxilotu egin zuten eta espetxeratua izan zen 1937ko irailean. Hasiera batean Armada Frankistan borrokatzeko mobilizatu bazuten ere, 1938ko urrian berriro espetxean zegoen preso, Ondarretako kartzelara lekualdatu baitzuten Donostian bertan bere aurka burutu behar zen Gerra Kontseilua zela eta.
Bertan, miliziano gisa izandako jardunaz gain agintari frankistek Usurbilgo apaiza atxilotzeko saiakera egitea eta honen laguntzailea atzitzea egotzi zioten, ondorioz, matxinada laguntzea leporatuz. Nahiz eta berak hau ukatu, salaketak ontzat eman eta 15 urteko espetxealdira kondenatu zuten Miguel. 1941eko ekainean, kondenatua izan eta ia hiru urteren buruan, baldintzapeko askatasuna erdietsi zuen, baina deserriratze agindua ezarri zioten. Ondorioz, Murtziara bizitzera joan behar izan zen non FET-JONSentzat kirol-entrenatzaile gisa lan egin behar izan zuen. Deserriratze agindua bertan behera geratu ostean Murtzian bizitzen jarraitu zuen[410].
Cogollo Colina, Adolfo
1880ko apirilaren 29an Bareyo herrian (Kantabria) jaioa, Dolores Huerta errenteriarrarekin ezkondu ostean bikotea Pasaian ezarri zen, bertan familiako seme-alabak jaio baitziren. Compañía de Ferrocarriles Vascongados enpresako langile izanik, elektrikari funtzioak betez, Hernanira bizitzera etorri zen Cogollo Huarte familia 1928ko udan; Kale Nagusiko etxe batera[411].
1936ko udan baina, Gerra Zibila hastean eta Hernani matxinoen jopuntu bilakatu zenean, familiak Bizkaian babesa bilatzeko erabakia hartu zuen hasiera batean. Denborara, Adolforen jaioterritik hurbil zegoen Ajo herrian (Kantabria) ezarri ziren errefuxiatu gisa, Errepublikari leial mantentzen ziren gune hau matxinoen esku erori zen arte 1937ko abuztu amaieran[412].
Une honetan, Adolfo Cogollo frankistek atzitu eta bere aurkako auzi bat abiatu zuten. Epaia Bilboko Auzitegi Militarretan burutu zen 1937ko urrian, bertan Adolforen aurkako eginbideak largetsi egin ziren eta honi esker behin-betiko askatasuna lortu zuen[413].
Cormenzana Toledo, Francisco
Hernanin jaio zen arren Donostian bizi zen Gerra Zibila hasi zenean. Bertan trenbideetako langile izateko ofizioa ikasten zebilen merezidun gisa. Gerraren hasierarekin bere ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen eta trenbideetako lankideekin batera miliziano gisa engaiatu zen[414]. Miliziano talde hauekin Donostia eta Gipuzkoaren defentsan borrokatu zen, baina 1936ko irailean Bizkairako bidea hartu zuen. Aldi horretan hainbat batailoietan borrokan jarraitzeko hautua egin zuen, tartean JSU antolakundeko kide gisa bertako militanteek osatu zuten UHP batailoian[415] zein Diziplinatze batailoian. Azken honetan kabo maila izatera iritsi zen[416].
1937ko udan baina, Bizkaia matxinoen esku erori eta gero, Euskadiko Gudarosteko kideen gehiengoa Santoñan Armada Frankistaren aurrean errenditu zen. Bertan, milaka gudari eta milizianoren artean Francisco Cormenzana zegoen. Horrela, hainbat kiderekin batera Santoñako espetxean preso sartu zuten eta kartzelan bertan bere aurkako Gerra Kontseilu batean amaituko zen prozedura bat ireki zuten Auzitegi Militar frankistek. Hainbat presorekin batera Franciscoren aurkako epaiketa hurrengo egunean bertan burutu zen, non bere hautu politikoagatik eta miliziano gisa eginiko jardunagatik 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten. Sententzia irmoa jaso eta gero, hasiera batean, Santoñan bertan preso izan zuten. 1938ko abuztuan Puerto de Santa Mariako kartzelara (Kadiz) lekualdatu zuten, baina espetxe honetan ez zen luze egon, izan ere, urte bereko abenduan Huelvako Probintziako Espetxera (Huelva) eraman baitzuten preso[417].
1942ko apirilean baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera izan zuen, beraz, pentsa genezake hortik gutxira espetxetik aske irteteko aukera izan zuela. Espetxean preso egondako urteez gain, Franciscok ezin izan zuen bere lanpostura itzuli, milaka trenbideetako langile bezala bere militantzia politikoa eta Errepublikaren alde eginiko borrokagatik lanpostutik behin betiko kanporatu baitzuten[418].
Cotillo Garcia, Palmiro
1918ko maiatzaren 18an jaio zen Trapagaranen, baina bertatik Castro Urdiales herrira (Kantabria) joan zen bizitzera. Bertan gidari gisa lan egiten zuen, Amaliarekin ezkondua zegoen eta bi seme-alaba zituzten.
Gerra aurreko urteetan Palmiro JSUko kide zen herrian, eta baita bertako taldeko idazkaria ere. Horrela, 1936ko uztailean bertako Defentsa Batzordearen aginduetara jarri zen lehen unetik, gidari funtzioak betez. Gerra beharrak tarteko miliziano gisa Armada Errepublikarrera engaiatu zen 1936ko azaroan, honekin Kantabriako fronte ezberdinetan borrokatuz. Probintzia hau matxinoen esku erori zenean, hauen errepresiotik ihes egiteko helburuarekin ziurrenik, Hernanira etorri zen bizitzera familiarekin Urumea kaleko etxe batean ezarriz.
1940ko azaroan Guardia Zibilak Castro Urdialesen atxilotu eta Santanderko Tabacalera Espetxe Zentralean sartu zuen. Ondoren, 1941. urtearen hasieran, Santanderko Espetxe Probintzialera eraman zuten. Castro Urdialesko agintari frankistek, miliziano gisa parte hartzeaz gain, atxiloketetan parte hartu izana eta falangista batzuen heriotza egotzi zioten. Salaketa horietan oinarrituta, Auzitegi Militarrek matxinadarekin bat egitea leporatu zioten, eta, 1941eko azaroan, heriotza-zigorra ezarri zioten. Hala ere, 1942ko apirilean honen kommutazioa erdietsi zuen 30 urteko espetxealdiagatik[419], eta azkenean, 1944ko irailean 20 urte eta egun bateko kommutazioa jaso zuen[420].
Heriotza-zigorra saihestu arren, Palmirok espetxe luzea zuen aurretik. 1943ko maiatzean Vega de Pas herrian (Kantabria) zegoen destakamentu penalera lekualdatu zuten. Bertan, Santander-Mediterraniar Itsasoa trenbide-sarea eraikitzeaz arduratzen zebilen LLBB batean bortxazko lanak egitera bideratu zuten. Bi urte eman zituen han, destakamentu hau desegin zen arte. Orduan Duesoko Espetxe Koloniara lekualdatu zuten 1945eko otsailaren 6an, urte bereko azaroan baldintzapeko askatasuna berreskuratu zuen arte, eta berriro Hernanira joan zen bizitzera[421].
Cuenca Ortega, Eladia
Ikus emakumeen atala.
Cuesta Lopez, Benito
1901eko martxoaren 31n Cerraton de Juarros herrian (Burgos) jaioa. 1927an Maria Zubillagarekin ezkondu zen eta Hernaniko Kardaberaz kalean bizi ziren biak eta beraien seme-alabak[422]. Gerra hastean, merkatari honek bere komertzioa itxi eta Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen. Izan ere, miliziano gisa mendietan eratu ziren defentsa guneetara batu zen. Kolpisten menderatzearekin herria utzi behar izan zuen Maria Zubillagarekin eta haien hiru haur txikiekin batera. Bizkaian errefuxiatu ostean, borrokara batzeko hautua egin eta miliziano gisa Dragones batailoian engaiatu zen, fronte ezberdinetan borrokatuz Armada Frankistak Bizkaian atzitu zuen arte.
Bizkaia matxinoen esku erori zenean milaka izan ziren Benito bezala atxilotu edota espetxeratutako miliziano eta gudariak. Kartzelak beteta egotearen ondorioz aske utzi behar izan zituzten asko, badirudi hori izan zela Benitoren kasua. Hala ere, Gerra Zibila amaitua zegoela, 1939ko apirilaren 17an Lasarten atxilotu eta Ondarretako espetxera eraman zuten preso, Auzitegi Militar frankistek bere aurkako auzi bat ireki baitzuten. Bertan, matxinadaren aurka Benito Cuestak izandako parte hartzea zigortzea zuten helburu, horretarako, Hernaniko Udalari honen gaineko txosten bat eskatuz. Salaketa larriak egin zituen udalbatza frankistak:
“[...] comunista, blasfemo, concurrente a todas las manifestaciones extremistas, voluntario al servicio del Frente Popular, tomo armas contra el ejército, hacía públicas manifestaciones diciendo que había que cortar la cabeza a personas de derechas, se opuso a que el 6 de septiembre de 1936 se rezaran misas en Hernani. Fuera de Hernani parece que formó parte del batallón Dragones [...]”.
Hala ere, txosten hau funtsik gabetzat joko zuen auzitegiko gerra auditoreak eta auzia bertan behera utzi ostean aske atera zen Benito atxilotua izan eta zortzi egunetara[423].
Duran Salva, Bartolome
Mallorca irlako Palma hirian jaioa. 42 urte zituen 1937an eta saltzailea ofizioz, Hernanin bizi zen Lourdes emaztearekin batera. Gerrak eztanda egitean Hernaniko milizianoekin bat egin zuen, bertako Gerra Komisariotzaren aginduetara jarriz gerrako lehen asteetan. 1936ko irailean baina, Hernani eta Gipuzkoa utzi behar izan zituen matxinoen aurrerakaden ondorioz. Bizkairako bidea hartu eta eratu berria zen Euskadiko Gudarostean engaiatu zen, hainbat hernaniarrekin batera Dragones milizianoen batailoira batuz[424].
1937ko martxoan Portugaleten antolatu zen Gerra Kimikorako eskolan ikasketak egin zituen, bertatik kapitain mailarekin ateraz. Orduan, berriro ere Dragones batailoira itzuli eta herrikideekin batera frontean jardunez Euskal Herrian gerrak iraun zuen hilabeteetan. Bizkaia matxinoen esku erori zenean milaka gudari eta milizianorekin batera Santoñan errenditu zen, non Erregimen Frankistak atxilotu eta espetxeratu zuen. Giltzaperatua izan eta gutxira bere aurkako Gerra Kontseilua abiatu zuten, 1937ko irailean deklaratzera deituz eta egun gutxira epaiketa burutuz. Erregimen Frankistak Donostiako Union Radio irratiko kideentzat gidari izatea eta miliziano gisa matxinoen aurka borrokatzea egotzi zion. Hori zela eta, matxinada delitua egotzi zioten eta heriotza-zigorrera kondenatu zuten irailaren 7an. Zigorra 30 urteko espetxealdiagatik kommutatu zioten urriaren 9an.
Kondenatua izan eta gero Bilboko espetxeetan izan zuten preso, harik eta 1938ko ekainaren 26an Burgoseko espetxera lekualdatu zuten arte. Hiri honetako ziegetan izan zuten preso Bartolome Duran 1942ko abenduan kondenaren bigarren kommutazio bat erdietsi zuen arte, 6 urte eta egun batera jaitsiz zigorra. Honi esker baldintzapeko askatasuna lortu zuen 1942an. Hernaniko Alkateak, FET-JONS buruak eta Guardia Zibilak herrira itzultzeko debekua ezarri zuten baldintza gisa. Alabaina, hau ez zen gauzatu eta deserriratzerik gabeko askatasun baimenarekin kartzelatik irten zen 1943ko apirilaren 3an[425].

Bartolome Duranen JSko eta Euskadiko
Gudarosteko txartelak. (airmn).
Echarri Gorostegui, Nicolas
1878ko otsailaren 3an Amezketan jaio zen, baina herriz-herri saltzaile gisa lan egiten zuen eta, ondorioz, 1910ean Lasartera etorri zen bizitzera. Paula arrebarekin etorri zen hasiera batean, baina hurrengo urteetan Maria Cruz arreba, Lasarteko irakasle izan zena, eta Manuela Ignacia amak bide berbera hartu zuten[426].
Politika mundura hurbilduz joan zen Nicolas apurka, Lasarteko mugimendu abertzaleetako kide nabarmenetako bat bilakatu zelarik Errepublikaren lehen urteetan. 1932an Lasarteko batzokiaren irekieran parte hartu eta lehen lehendakaria bilakatu zen.
Gerraren aurreko uneetan politikagintzatik aldenduta egon bazen ere, Gipuzkoaren okupazioarekin eta errepresioaren beldur Lasarte utzi eta Bilboranzko bidea hartu zuen. Tartean, Aia eta Mungiatik pasa zen. Bizkaiko hiritik Frantziarako bidea egin zuen itsasoz, Hego Euskal Herri guztia kolpisten esku erori zen arte. Izan ere, une horretan muga zeharkatu eta erregimen frankisten polizia-indarren aurrean aurkeztu baitzen. Hasiera batean atzitu egin bazuten ere, behin-behineko askatasunarekin askatu zuten gutxira, frankistek bere aurkako eginbideak abiatzen zituzten bitartean.
Prozesuaren epaia 1938ko abenduan eman zen, eta auzia largetsia izan ostean behin betiko askatasuna eskuratu zuen Nicolas Echarrik. Auzitegi militarrek, ordea, txostenak igorri zizkieten Gipuzkoako Konfiskazio Batzordeari eta Erantzukizun Politikoen Tribunalei haren aurkako eginbideak abiatu zitzaten. Hala ere, hauek ez ziren epaiketa edota kondena batera iritsi[427].
Echeverria Peluaga, Jose
1910eko maiatzaren 15ean Irunen jaioa, bere anaia Juan bezala mikeletea zen eta Lasarteko postuan egiten zuen lan, bitartean, Geltoki kalean bizi zelarik. Gerra Zibila hasi zenean Gipuzkoako Aldundiko langile gisa instituzioari leial mantendu eta Aldundiaren irizpideak jarraitu zituen. Mikelete postuan mantendu zen hasiera batean, eta honen ondorioz, 1936ko irailean Hernani utzi eta Bizkairako bidea hartu behar izan zuen. Bertan, Euskadiko Gudarostea osatuz joan zen heinean Itxarkundia batailoi abertzalera batu zen, teniente maila izatera iritsiz. Batailoi honetako gudariekin batera borrokatu zuen Euskadiko Gudarosteko gehiengoarekin batera Santoñan errenditu zen arte.
Une horretan, milaka mikeleterekin batera kolpistek atxilotu eta espetxeratu egin zuten, Jose Echeverriaren kasuan Santoñako espetxean bertan giltzaperatuz. Atxilotua izan eta gutxira Gerra Kontseilu batean amaituko zen prozedura bat ireki zuen erregimen frankistak, epaiketa 1937ko irailaren 25ean ospatuz. Bertan, Euskadiko Gudarosteko kide izateagatik 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten eta El Duesoko espetxean giltzaperatu[428]. Alabaina, ez zen denbora askoz bertan preso izan, 1938ko abuztuan Puerto de Santa Mariako espetxe zentralera lekualdatu baitzuten. Bigarren kartzela honetan urte batez egon zen preso, 1939ko abuztuan Palmako espetxe batera lekualdatu baitzuten.
Aske geratu arren ez zuen gerra aurreko bizitza berreskuratu, izan ere, Gipuzkoako Aldundiari leial mantendu eta frankisten aurka borrokatzeagatik mikelete lanpostutik kanporatua izan baitzen[429].

Jose Echeverría Peluagaren ibiltzeko baimena.
(familiaren ekarpena).
Egaña Escudero, Jose Maria
Urnietan jaio zen 1982ko uztailaren 27an baina, 1923tik Jose Antonio aitarekin eta Maria eta Jose Bernardo anai-arrebekin batera Portu kalean bizi zen. ELA sindikatuko afiliatua, kolpisten zutabeak Hernanira iristean ebakuazio deiari muzin egin eta herrian geratzea erabaki zuen. Ondorioz, Lasarteko Komandantzia Militarraren aginduz bere aurkako prozedura bat abiatu zen Donostiako epaitegi militarretan, baina hau azkenean artxibatu egin behar izan zuten frankistek, Jose Maria sukar erreumatiko akutu baten ondorioz hil baitzen Hernanin bertan[430].
Egaña Orbegozo, Josefa
Ikus emakumeen atala.
Egea Eraso, Pablo
1894ko martxoaren 2an Anotzibarren jaioa, jaiotzaz aritzuarra zen Romualda Zozaya emaztearekin Nafarroa utzi eta 1920ko hamarkada amaieran Hernanirako bidea hartu zuten. Kale Nagusiko etxe batean ezarri ziren eta, handik gutxira, Romualda beraren bi anaiek ere bide bera hartu zuten[431].
Jornalari gisa lan egiten zuten familiako kideek, baina Gerra Zibila hastearekin batera Bizkairako bidea hartu zuten Gizonezkoak Euskadiko Gudarostean engaiatu ziren, Pablo Egearen kasuan Diziplinatze batailoira batuz[432]. Gotorlekuak eraikitzen eta atzeguardiako lan ezberdinak egin zituen 1937ko abuztuan Santoñan errenditu zen arte.
Halatan, atzitua eta espetxeratua izan zen Santoña bertako espetxean. Erregimen frankistaren Presoen Sailkatze Batzordetik igaro eta gero “B” mailako preso gisa sailkatu zuten. Ondorioz, LLBBetan bortxazko lanak egitera behartzeko helburuarekin hainbat kontzentrazio esparruetan egon zen preso. Horretaz gain, Auzitegi Militar frankistek Pablo Egearen aurkako eginbideak abiatu zituzten, horregatik dakigu 1939ko apirilean 77 zenbakiko LLBBan aurkitzen zela preso. Auzitegi militarrek bere aurkako eginbideak artxibatu zituzten arren, presoen sailkapena berretsi zioten bortxazko lanak egiten jarrai zezan[433].
Eguiguren Achaga, Jesus
1909ko urriaren 15ean Azpeitian jaioa, haurra zela Saturnino eta Ignacia gurasoekin batera Hernanira bizitzera etorri ziren. Kale Nagusiko etxe batean ezarri ziren eta bertan jaio zen bere arreba Ignacia[434]. Jesus Eguiguren gidaria zen ofizioz.
Gerra aurretik Hernaniko mugimendu abertzaleetako kide zen eta EAJra afiliatua zegoen. Gerraren inguruko berriak iristean alderdiak hurrengo asteetan antolatuko zituen Euskal Milizietara batu zen. Bere ardura ordena publikoa bermatzeko guardiak egin eta preso zeuden eta matxinoak babesten zituzten herritarrak zaintzea izan zen. Matxinoen aurrerakaden ondorioz, ordea, herritik ihes egin zuen. Zarautzera jo zuen hasiera batean eta hainbat herritatik pasa ostean Bilbon errefuxiatu zen. Bertan baina, Eusko Jaurlaritza antolatuz zihoan Euskadiko Gudarostean izena emateko erabakia hartu zuen Itxarkundia batailoi abertzalean engaiatuz. Sarjentu gisa Legutioko borroketan parte hartu zuen, eta bataila honetan zauritu egin zuten, gainera.
Gertakari hauek eta gero, bestalde, teniente maila ezarri zioten eta Itxarkundia batailoiko kideekin batera fronte ezberdinetan borrokatzen jarraitu zuen. Bizkaia matxinoen esku erori eta gero Limpiasen (Kantabria) matxinoen aurrean armak utzi zituzten 1937ko abuztuaren 26an. Orduan, matxinoek Jesus Eguiguren Santoñan espetxeratu zuten batailoiko hainbat gudarirekin batera. Haien aurkako auzi bat abiatu zuten Auzitegi Militarrek espetxean bertan. Epaia atxilotuak izan eta hilabete eskasera burutu zen. Gudari gisa matxinoen aurka borrokatzeagatik 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten.
Sententzia honen baitan preso egon zen 1940ko abuztuan kondenaren kommutazio bati esker espetxetik atera eta behin betiko askatasuna lortu zuen arte[435]. Aske geratutakoan Hernanira itzuli zen. Bertan ezkondu egin zen, eta ordudanik mugimendu kulturaletako kide eta abertzale sutsua izaten jarraitu zuen. Horrela, 60ko hamarkadan atxilotua izan zen ETArentzat lan egiteagatik, autobus gidaria zenez, erakundearentzat posta lanak egin baitzituen[436].
Elizalde Erausquin, Jose
1892ko apirilaren 14an Donostian jaioa, Margarita Aramendirekin batera taberna bat zuten Lasarten. Herriko langileak biltzen ziren taberna izan zen hura. Gerra Zibilak eztanda egitean Lasarte eta inguruetan lubakiak egiten zein artilleria postuetan lanean jardun zuen Josek, herria ebakuatzeko unea heldu zen arte. Bizkaiko bidea hartu zuten orduan, eta denborara Euskadiko Gudarostera batu zen, Diziplinatze batailoian. Hego Euskal Herria kolpisten esku geratzean baina, Jose eta Margaritak Kantabriarantzko bideari ekin behar izan zioten. Jose Elizalde metraila zauri arinekin iritsi zen Santanderrera errefuxiatu gisa. Bitarte horretan Armada Frankistak atzitu egin zituen 1937ko udan eta Torrelavega (Kantabria) hiriko espetxera eraman zituzten preso.
Margarita eta Joseren negozioan herriko langile mugimenduko kideak biltzen zirenez, bikotearen aurkako salaketa gogorrak igorri zituzten Lasarteko Falangeko kideek eta Hernaniko Udalak. Adierazi zuten milizianoek Hernanin eginiko atxiloketa eta hilketen jakitun zirela. Bikoteak salaketa hauek ukatu zuen une oro, baina herriko agintari frankisten txostenetan oinarrituta behin-behineko espetxealdia ezarri zieten. Bitartean, Gerra Kontseilurako prozesua abiatu zuten haien aurka. 1939ko maiatzean ospatu zen Donostian eta Jose absolbitu egin bazuten ere, Margarita bi urteko espetxealdira kondenatu zuten[437].
Epelde Arregui, Tiburcio
EAJ alderdiko afiliatua eta Batzokiko bazkidea Errepublika garaian. Ez zuen parte hartze aktiborik izan Gerra Zibilean. 1941eko azaroan Tasen Fiskaltzako kide batzuk miaketa bat egitera joan ziren bere komertziora. Bertako objektuen artean ikurrinaren eta Errepublikako banderaren koloreak zituzten gerrikoak aurkitu zituzten publikoarentzat agerian ez zeuden leku batean salaketaren arabera.
Honetan oinarrituta Tiburcio Epelde atxilotu eta espetxeratu egin zuten denbora batez. Horretaz gain, bere aurkako epaiketa bat abiatu zuren ere. 1943ko uztailean gauzatu zen epaiketa, baina objektuak ezkutuan zeudenaren inolako frogarik ez zegoenez Tiburcioren aurkako eginbideak largetsi egin ziren, honek behin betiko askatasuna berreskuratuz[438]. Hala ere, Erantzukizun Politikoen Tribunalak salaketa berean oinarrituta epai bat ireki zuen Tiburcioren aurka, baina hau ere 1943an zehar largetsi zuten[439].
Erausquin Sasiambarrena, Pedro
1910eko martxoaren 10ean Lazkaon jaioa, Hernaniko bizilaguna zen. Pagoagan egiten zuen lan, mikeleteen postuan. Bere aurkako Gerra Kontseiluan aipatzen da Hernaniko Defentsa Batzordeak telefono-estazioan guardiak egitera behartu zuela gerraren lehen asteetan. 1936ko irailean, ordea, ebakuazio deira batu eta Bilborantz jo zuen. Orduan, bere kinta mobilizatu zutenean Euskadiko Gudarostean engaiatu zen, frankistek Kantabrian atzitu zuten arte. Une horretan bere aurkako prozedura legala abiatu zuen erregimenak, 1938ko irailean burutu zelarik epaia. Kasua artxibatu bazuten ere, Errepublikaren alde eginiko jardunagatik lanpostutik behin betiko kanporatu zuten[440].
Erdocia Iribarren, Jose
Juananton-Enea baserriko seme zen Jose Erdocia. 1912ko martxoaren 10ean jaio zen eta etxeko lurrak lantzetik bizi zen[441]. 1936ko udan baina, gerra hotsak Martindegi bailarara iritsi zirenean lanak utzi eta herrian antolatzen hasi ziren miliziano taldeetara batu zen, UGT sindikatuko kide baitzen. Gipuzkoako defentsan borrokatu zuen Jose Erdociak, matxinoen erasoaldiek Hernani uztera behartu zuen arte. Honen ondorioz, Bizkaian babestu behar izan zen, eta JSUko Dragones milizianoen batailoian izena eman zuen bertan[442].
Kantauriko hegiko fronte ezberdinetan jardun zuen borrokan miliziano gisa azken unera arte. 1937ko urrian Aviles udalerrian (Asturias) atzitu zuten frankistek. Herri honetan bertan giltzaperatu zuten hasiera batean, eta Santoñako sailkatze batzordetik igaroarazi ostean “B” mailako preso gisa sailkatu zuten. Ondorioz, gatibu-lanak egitera eraman zuten preso 68 zenbakiko Langileen Batailoira[443]. Siguenza udalerriko (Guadalajara) apezpikuaren gaztelua deituriko lekua berreraikitzen izan zuten preso, erortzeko zorian zegoena. Bertan gosea, hotza, lan baldintza deitoragarriak eta borreroen indarkeria pairatu behar izan zituen. Penintsulako hainbat tokitan egon zen preso, 1940ko ekainaren 7an Ondarretako espetxean giltzapetu zuten arte.
Ondarretara lekualdatzearen arrazoia Donostiako Auzitegi frankistek bere aurka egin nahi zuten Gerra Kontseilua izan zen, ez zioten Jose Erdociari deliturik egotzi eta auzia largetsi ostean askatasuna lortu lortu zuen uztailaren 16an[444].
Erdocia Mendizabal, Francisco
1891ko martxoaren 10ean Donostian jaio zen jostun hau Adela Gurruchaga donostiarrarekin ezkondu eta 1930ean Hernanira bizitzera etorri ziren. Kale Nagusiko etxe batean bizi ziren eta bertan familia osatu zuten gerra aurretik[445].
Urte horietan zehar Hernaniko Alderdi Sozialistako kide nabarmen bat izan zen Erdocia. 1931 eta 1933 bitartean alderdi honen ordezkari gisa Benefizentzia batzordeko kide izan zen eta 1933ko udal hauteskundeetan, berriz, alderdi honen ordezkari gisa aurkeztu zen[446]. Horrela, nahiz eta zinegotzi gisa hautatua ez izan, lan politikoa egiten jarraitu zuen. Hainbat kiderekin batera hurrengo urteko Greba Iraultzailean parte hartu eta Guadalupeko gotorlekuan giltzapetutako herrikideetako bat izan zen.
1936ko udan, Gerra Zibila hasi eta gutxira, Hernani uzteko erabakia hartu zuen familia guztiak. Adela eta haurrak 1937ko abuztuan Rodez herrian (Aveyron) errefuxiatu ziren. Franciscoren kasuan, zerbait beranduago Avilesen (Asturias) itsasontzi bat hartzea lortu zuen eta Frantziako Estatuan babesa bilatzea lortu zuen. Gutxira, baina, Gironarako bidea hartu zuen. Bertan jostun ofiziora itzuliz 1939 hasieran matxinoen armadaren Kataluniaren aurka eginiko erasoaldiek ihes egitera behartu zuten arte. Berriro ere Pirinioak gurutzatu behar izan zituen Franciscok. Milaka errefuxiatu errepublikar bezala kontzentrazio esparru batera preso eraman zuten, zehatzagoak izateko Bram herrian (Aude) eraiki zutenera, non 15 hilabetez egon zen preso.
1940 urtearen erdian atera zen bertatik, baina bizimodua aurkitzeko ezintasunak eta Bigarren Mundu Gerraren eraginak 1941eko maiatzean Port Boun-en (Katalunia) polizia frankistaren aurrean aurkeztea beste aukerarik ez zuen izan. Hauek atzitu eta galdeketa egin ostean Figueres (Katalunia) herriko espetxean giltzapetu zuten. Honekin batera, Donostiako auzitegi militarretan Franciscoren aurkako eginbideak abiatu zituzten. Arrazoi hori tarteko, abuztuan bertan Ondarretako espetxera lekualdatu zuten, nahiz eta hilabete batera baldintzapean aske geratu zen. Burgosko gerra auditoreak eginbide hauek 1943ko abuztuan aztertu eta auzia largesteko erabakia hartu zuen[447].
Erdocia Mendizabal, Jose Antonio
1887ko urriaren 14an Donostian jaioa. Joananton-Enea baserriko Maria Iribarren alabarekin ezkondu eta gero Akerbegi auzoko etxe honetara etorri zen bizitzera. Bertan familia guztia bizi zen eta bertako lurrak lantzetik bizi ziren[448].
Gerra hasi zenean, bere adina kontuan izanda etxeko lanez arduratzera mugatu zen. Frontea beraien etxetik gero eta hurbilago zegoela ikusita, ordea, Donostian bilatu zuen familiak babesa hasiera batean. Gipuzkoa matxinoen esku erori behar zela ikusita Jose Antoniok bi seme zaharrenekin, Ignacio eta Joserekin, Bilborako bidea hartu zuen. Maria gainontzeko seme-alabekin Hernanin geratu zen. Bilbora iritsi eta gutxira baina, Jose Antoniori hankako eritasun batek eraso egin zion eta ospitaleratu egin behar izan zuten.
Honek mugikortasun arazoak utzi zizkion eta ez zuen gerran parte-hartzerik izan, baina Bizkaiko hiriburua matxinoen tropek mehatxatzen zutela ikusita 1937ko maiatzaren bigarren erdian Solares herrirako bidea (Kantabria) hartu zuen. Iparraldeko Frontearen gainbehera eta gero, aldiz, Santander sarreran gelditu zuten matxinoek eta Hernanira itzultzeko baimena lortu zuen. Hala ere, irailaren 24an iritsi bezain pronto Guardia Zibilaren postuan aurkeztu behar izan zuen bere burua. Bertan, FET-JONSen eta Alkate frankistaren txosten batean oinarritua atxilotu eta Ondarretako espetxera eraman zuten.
Txosten horretan, herriko agintari frankistek Jose Antonio militante ezkertiar bat zela adierazi zuten. Fronte Popularraren alde lan egitea, Hernanin miliziano eta erreketeen artean izaniko borroketan parte hartu izana eta matxinoen tropako kide batzuk hil izana egotzi zioten. Salaketa hautan oinarrituta, espetxean mantentzeaz gain, Donostiako Auzitegi Militarrek bere aurkako auzia abiatu zuen. Ebakuntza egin zion medikuaren txostenei esker salaketak indargabetu ziren, eta soilik militantzia ezkertiarragatik eta Bilbon errefuxiatzegatik epaitu ahal izan zuten. Horrela, 1938ko abenduan gerra auditoreak auzia aztertzean hau largestea eta Jose Antoniok behin betiko askatasuna eskuratzea ebatzi zuen[449].
Erdocia Urretavizcaya, Julian
1904ko azaroaren 7an Donostian jaioa, Gaspar eta Victoria senar-emazte donostiarren seme zaharrena. Nerabe zela familiak Hernanira bizitzera etortzeko hautua egin zuen, eta bertan Luisa Arreguirekin ezkondu eta familia osatu zuten[450].
Erdocia Urretavizacayatarrak lau anai ziren, Gerra Zibila hasi zen lehen unetik matxinoen aurka borrokatzeko helburuarekin antolatutako milizietara batu zirenak. Lauek mugimendu politiko eta sindikatuetan militatzen zuten aurretik. Julianen kasuan, UGTko kide zen eta Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara Argindegiko gune gotortuan borrokatu zuen lehen asteetako herriaren defentsan[451]. Gipuzkoako hainbat fronteetan ere aritu zen, matxinoen erasoaldiek Bizkaian babesa bilatzera behartu zituzten arte[452]. Orduan, JSU antolakundea eratzen zebilen Dragones batailoian engaiatu zen[453], baina Euskadiko Gudarosteko Artilleria sailean ere jardun zuen Bizkaiko defentsako kanpainak iraun zuen bitartean[454]. Bere anai guztiak ere fronte ezberdinetan borrokatu zuten eta horietako bi hil ziren borrokan.
Bizkaiko azken defentsa-sistemak hautsi zirenean, 1937ko udan, Kantabriaraino joan ziren atzerakadan. Handik Aller baporean ihes egiteko saiakera egiten zebilela, beste miliziano batzuekin batera, Itsas-Armada Frankistak atzitu zuten 1937ko abuztuaren 26an. Bilboko Eskolapioen eraikinean sortutako espetxe frankistan espetxeratu zuten. Giltzaperatua izan eta gutxira, gainera, miliziano gisa eginiko borrokagatik hainbat kiderekin batera epaitu zuten. Euskadiko Gudarostean borrokatzeagatik (non teniente maila lortzera iritsi zen) 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten, matxinada laguntzearen delitupean[455].
Sententzia irmoa jaso eta gero ez dakigu non egon zen preso, baina badakigu 1941eko maiatzean Bilboko Probintzia Espetxean zegoela giltzapean, baldintzapeko askatasuna erdiesteko baimena lortu zuen[456].
Estanga Saralegui, Jose
1899ko ekainaren 23an Nafarroako Intza herrian jaiotako jornalaria, Lasartera lan egitera etorri zen 1933 urtean, bertako etxe batean apopilo bezala biziz. 1936ko udan matxinatuak Gipuzkoara hurbiltzean, etxeko ugazabekin batera Bilborako bidea hartu zuen[457]. Adinez nagusia izan arren, Euskadiko Gudarosteko UHP batailoian borrokatu zuen, zehazki, lehen konpainian[458].
1937ko udaberrian Armada Frankistak Bizkaiko frontea haustea lortu zuenean, gudari eta milizianoen atzerakada etengabea izan zen. Udan zehar Bizkaia osoa matxinoen esku geratu zen. Kantabria eta Asturias probintziak, berriz, abuztua eta urria bitartean erori ziren. Pentsa genezake une horietako batean Jose Estanga frankisten harrapatu zutela, izan ere, bere inguruan dugun hurrengo datua 1939ko irailaren 18koa da. Bilboko Eskolapioen espetxetik Donostiako Ondarretako espetxera lekualdatu zuten data horretan, bere aurka Auzitegi Militarrek irekia zuten Gerra Kontseilurako prozesua zela eta. Beraz, uste dugu une horretara arte Erregimen Frankistak ezarri zituen espetxe edota kontzentrazio esparruren batean egon zela preso.
Auzitegi Militarrek bere aurka ireki zuten Gerra Kontseilua ixtea erabaki zuten, Jose Estanga absolbituz 1940ko urtarrilaren 23an. Bere ekintzek erantzukizunik ez zutela adierazi eta sententzia honi esker Jose Estangak Ondarretatik aske irtetea lortu zuen[459].
Fernandez de Alegria, carlota
Ikus emakumeen atala.
Fernandez Moran, Jose Antonio
Asturiaseko Oviedo hirian jaio zen 1889ko abenduaren 24an[460]. Militar erretiratu honek arma-denda bat zuen Hernanin, herriko mugimendu ezkertiar eta errepublikazaleak elkartzen ziren espazioa izanik. Jose Fernandez bera Izquierda Republicana alderdiko kidea zen.
Gerra Zibila hasi zenean hasieratik Hernaniko Gerra Komisariotzarentzat hasi zen lanean, milizianoentzat armagile funtzioak betez eta herriko sarreretan guardia gisa jardunez. Buruntzako gaina erori eta gutxira familiarekin batera herria utzi behar izan zuen ordea, bere emazte Cesarea Guijarro eta seme-alabak Hernanin utziz.
Bizkaian ezarri eta gero, Errepublikaren aldeko borrokan mantendu zen, bere ogibidea baliatuz hainbat armategitan edota Asturias batailoi sozialistan arituz. Iparraldeko Fronteko gainbeheraren ondorioz, atzerakadan joan zen Gijonera arte. Hiri honetan atxilotu zuten 1937ko urrian. Une horretatik aurrera, Jose Fernandez erregimen frankistaren espetxeetan egon zen preso. 1938ko apirilaren 6an Gijoneko espetxetik Donostiakora lekualdatu zuten, hiri honetan abiatutako Gerra Kontseilua zela eta. Epaiketa honetan 12 urte eta egun bateko kartzela zigorrera kondenatu zuten 1939ko apirilean[461].
Behin sententzia irmoa jasota Bilboko espetxera lekualdatu zuten 1940ko apirilean, bortxazko lanak egitera. Bertan, kondenaren kommutazio bat jaso zuen 1940ko abenduan, 6 urteko espetxealdiagatik txikituz zigorra. Honi esker, baldintzapeko askatasuna lortu eta Bizkaiko espetxeetatik ateratzea lortu zuen 1941eko urtarrilean[462]. Kartzelatik aterata baina, ez zen amaitu bere aurkako errepresioa. Izan ere, Erantzukizun Politikoen Tribunalak 1943 urteko martxoan 1.000 pezetako isuna ordaintzera kondenatu zuen[463].
Ferrer Martin, Justo
Huescako Albero Bajo herrian jaioa 1904 urtean. Hernanitik pasatzen zen tren-sareko langilea zen. Gerra hastean, trenbideetako langile askok egin zuten bezala, Bizkairako bideari ekin zion 1936ko irailean[464].
Bertan trenbide sareak zuen garrantziaz jakitun, Eusko Jaurlaritzaren aginduetara jarri zen gerra aurretik zuen postuan. Hau da, geltokietako faktore gisa lan eginez. UGTren baitako SNF sindikatura eta PCE alderdira afiliatua zegoen garai honetan[465]. Horretaz gain, matxinoen armadaren aurka trenbideetako langileen artean antolatuz joan ziren milizietara ere batu zen, Errepublikako Iparraldeko Armadako Garraio Saileko sarjentu maila lortuz[466].
Kantauriko hegia matxinoen esku erori zenean, 1937ko uda eta udazkena bitartean, beste hainbat trenbideetako langileekin batera harrapatu zuten. Sailkapen Batzorde batetik igaro eta gero espetxeratua izan zen. Batez ere, Hernaniko Alkate frankistak bidalitako txosten bateko salaketan oinarritu zen espetxeratzea, non Fronte Popularra babesten zuen komunista “arriskutsu” bat zela adierazten zuen.
Horrela, behin-behineko espetxealdia ezarri zioten Justan eta 1938ko otsailean Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten, Donostiako auzitegi frankistek hasitako Gerra Kontseilua zela eta. Halaber, gerra auditoreak bere txostenean argitzen duen moduan, Hernaniko Alkatearen txostenak faltsuak zirela argituko da defentsak aurkeztutako testigantzen bidez. Horrela, soilik Fronte Popularra babesten zuten alderdi eta sindikatuetako kide izatea egotzi ahal izan zioten. Gerra auditoreak auzia largestea erabaki zuen, behin-behineko espetxealdia nahiko zigor zela ebatziz[467].
Fuentes Chozas, Cristina
Ikus emakumeen atala.
Fulgencio Hernandez, Felix
1905eko abenduaren 4an Fuentesauco herrian (Zamora) jaio zen, baina Euskal Herrira bizitzera etorria zen. Donostian bizi izan zen 1934an bere emazte Juana Gonzalez eta seme-alabekin batera Lasartera bizitzera etorri aurretik[468]
Lasarten bertako industrietan egin zuen lan, bertako langile mugimenduan murgilduz eta UGTko kide nabarmenetako bat bilakatuz gerra aurreko urteetan. Horrela, Gerra Zibila hastearekin batera matxinoen aurka borrokatzeko milizietara batu zen. Donostiako militar kolpisten aurkako borrokara batu zen, horren isla da Maria Kristina hotelaren ondoko Santa Katalina zubiko borroketan zauritu zutela[469]. Hala ere, Bidasoatik barna jotako erasoaren ondorioz Gipuzkoa utzi eta Bizkaia alderako bidea egin behar izan zuen. Bertan Isaac Puente batailoi anarkistara batu zen 1937 urtean. Honetan kapitain mailarekin Bizkaiaren defentsan borrokatu zuen, eta fronte honen gainbehera eta gero, Kantabriaren defentsan ere borrokatu zuen[470].
Iparraldeko Frontea deiturikoaren gainbehera eta gero kolpistek atxilotu eta espetxeratu egin zuten. 1938an Bilboko Eskolapioen komentuan sortu zuten espetxean baitzegoen preso[471]. 1940ko uztailaren 23an baina, kartzela honetatik bertatik Ondarretakora lekualdatu zuten, Auzitegi Militarrek bere aurka egin nahi zuten Gerra Kontseilua zela eta. Donostian bertan atxilotuta zeuden kolpisten aldekoekin izan zuen jarrera egokia zela eta, epaiketa bertan behera utzi eta absolbitu egin zuten, behin betiko askatasuna lortuz 1941eko apirilaren 24an[472]
Galan Perez, Rufiniano
1905eko maiatzaren 18an Baños herrian (Palentzia) jaioa, Lasarten bizi zen Avelina Arnaez emaztea eta bi seme-alabekin batera. Trenbide-langilea ofizioz, Gerra Zibilaren ondorioz familia guztiak Bizkaian errefuxiatzeko hautua egin zuen 1936ko irailean[473]. Kantauriko hegia armada kolpistaren esku geratu eta gero, burdinbideetako langileen gehiengoa bezala erregimen frankistaren jopuntuan egon zen. Bere aurkako bi prozedura abiatu zituzten frankistek baldintzapeko askatasuna lortu ostean Durangon bizi zen bitartean. Bi prozedurak artxibatuak izan baziren ere, Durangon trenbide sarean lan egiten zuenez, posible da deserriratze aginduren bat edota depurazio prozesuren bat jasan izana[474].
Garaicoechea Arriaran, Gregorio
Gregorio Garaicoechea 1900eko martxoaren 12an jaio zen Oñatin. Mikelete izanik, hainbat herritan egon zen funtzio hau betetzen, 1935ean Hernaniko postura etorri zen arte Teofila Brum eta bere seme-alabekin batera.
Gipuzkoako mikeleteen gehiengoak egin zuen bezala Errepublikari leial mantendu zen Gregorio, eta Hernaniko telefonoen postuan lan egin zuen 1936ko irailean atzera-egite agindua betez Bizkaira joan zen arte. Bertan Eusko Jaurlaritzarentzat lan egiten jarraitu zuen guardiak eginez, besteak beste, Santanderren matxinoen aldeko presoen zaintzaz arduratuz hiri hau armada frankistak inguratu zuen arte.
Une honetan, Gregorio Garaicoechea atzitu eta hirian eratu zen behin-behineko espetxeetako batean giltzapetu zuten matxinoek. Era berean, bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatu zuten. Hernaniko agintari frankistek, Sandalio Landaribar FET-JONSeko buruak edota Elias Querejeta erreketeen buruak bere alde igorritako txostenei esker, matxinoen alde erakutsi zuen jarrera goraipatuz, epaia largetsia izan zitzaion 1938ko uztailean, askatasuna erdietsiz[475].
Hala ere, Gipuzkoako Aldundi Errepublikarraren alde eta Eusko Jaurlaritzaren alde egin zuen jarduna zela eta, Gipuzkoako Aldundi Frankistak bere mikelete lanpostutik kanporatu zuen 1936ko azaroan eta aske geratzean ezin izan zuen postua berreskuratu[476].
Garces Aguado, Antonio[477]
1903ko irailaren 8an Trigueros del Valle herrian (Valladolid) jaio zen arren 1917tik Hernanin bizi zen jada[478]. Trenbideetako langilea zen, eta pentsa genezake Hernaniko trenbide-sareetako batean lan egingo zuela. Sektore honetako asko bezala ezkerreko mugimendu politikoekin lotura argia zuen, 1933tik UGT sindikatura afiliatua baitzegoen[479].
Antonio Garces gerraren lehen unetik matxinoen aurkako erresistentziara batu zen. Hernaniko Gerra Komisariotzako miliziano gisa borrokara batu zen hasieran. Beranduago, Euskadiko Gudarostearen sorrerarekin batera, MAOC batailoi ezkertiarrean aritu zen. Une horretan jada PCE alderdira afiliatua zegoela ere badakigu[480]. Aurrekari hauek ezagututa, pentsa genezake Iparraldeko Frontea delakoaren gainbehera eta gero, 1937ko uda edota udazkenean, matxinoek atzitu eta espetxeratu zutela. Badakigu zehazki 1938ko azaroaren 27an Bilboko Eskolapioetako espetxetik Donostiako Ondarretakora lekualdatu zutela, hiri honetan Auzitegi Militar frankistek bere aurkako Gerra Kontseilua abiatu baitzuten. Espetxe honetan izan zuten preso 1940ko urtarrilaren 19an behin betiko askatasuna berreskuratu zuen arte. Izan ere, erregimen frankistak bere aurka zuen prozesua artxibatu egin zen[481]. Baina giltzapean pasa behar izan zituen 2 urtetik gorako espetxealdiarekin ez zen amaitu Antonio Garcesen aurkako errepresioa. Izan ere, bere militantzia politikoagatik bere ogibidea galdu zuen trenbide-sareko milaka langileren aurkako garbiketa prozesuaren baitan[482].
Garcia Illera, Martin
1902ko urtarrilaren 20an Sabadell hirian (Katalunia) jaio zen, baina 1929tik Hernanin bizi eta Ferrocarriles del Norte enpresan faktore postuan egiten zuen lan. Gainera, Elena Barquin arabarrarekin ezkondu eta gero, Florida auzoan bizi izan ziren gerra aurretik beraien semearekin batera[483].
Gerra hastearekin batera, Hernani matxinoen erasopean zegoela ikusita, Bilborako bidea hartu zuten. Bertan, Martin Garciak trenbideen arloan lan egiten jarraitu zuen, eta sektore honetako asko bezala trenbide-langileen SNF (UGT) sindikatura afiliatua zegoen, baita PCE alderdira ere[484]. Hori zela eta, matxinoek Iparraldeko Frontea deiturikoa okupatu zutenean, Martin atzitu eta espetxeratu egin zuten. Ez dakigu noiz askatu zuten, baina 1938an zehar Laudion bizi zen behin-behineko askatasun egoeran, auzitegi frankistek prozesu bere aurkako prozesu bat abiatu zutenean. Bilboko gerra auditoreak burutu zuen epaia 1940an, eta ekintzarik egotzi ez zioten arren, bere militantzia politikoa zela eta LLBB batera preso eramateko agindu zuen auzitegiak. Gainera, bere saileko presoei zegokien kondena maximoa betetzea proposatu zuen[485].
Garcia Martinez, Felipe
Felipe Garcia 1889ko uztailaren 6an Pobar (Soria) herrian jaio zen. Eusebia Gomez herrikidearekin familia osatu eta gero, jornalari gisa hainbat herritan lanean ibili ostean Hernanin bizitzera etorri ziren 1925ean, Florida langile auzoan ezarriz. Gerra hastean baina, hainbat auzotarrek bezala Hernani ebakuatzeko erabakia hartu eta Bilborantz jo zuten[486].
Aurrez, halaber, Felipek miliziano gisa herrian guardia armatuak egiten jardun zuen Gerra Komisariotzaren aginduetara. Bizkaian familia egonkortu zenean berriro ere matxinoen aurkako borrokara batu zen, Euskadiko Gudarostearentzat gotorleku eta defentsa-sistemak eraikiz, UGTren baitako Manuel Llaneza eta Fortificaciones batailoietan[487].
1937ko udan baina, Euskadiko Gudarostearen errendizioa eta gero, erregimen frankistak eratu zituen kontzentrazio-esparru edota espetxeren batean giltzaperatua izan zen. Izan ere, urte bereko abenduan Hernaniko agintariek bere aurkako txosten bat igorri zuten, besteak beste, honakoa egotziz:
“[...] muy rojo, comunista, bicho de cuidado. Se dedicaba al rojo con la excusa de la mendicidad[...]"[488].
1939ko irailean Burgoseko gerra auditoreak erabaki zuen bi hilabetetako atxiloketa ezartzea, jada kartzelan egondako denbora kontuan hartuta. Ondorioz, urrian askatu zuten[489].
Garcia Nogales, Jacinto
1897ko uztailaren 3an Villelan jaio zen (Burgos). Nerabe zela Hernanira bizitzera etorri zen: Kale Nagusian bere arreba Martina eta Castor Vidaurre koinatuak zuten etxean[490] Herriko paper-industriako langilea zen eta bertan UGT sindikatuak zuen saileko diruzaina izan zen Errepublika garaian. 1936ko udan baina, gerra hastearekin batera, matxinoen aurkako borrokara batu zen. Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen hasieran, eta Hernaniko zein Gipuzkoako fronte ezberdinetan borrokatu zuen[491]. Matxinoek Irunen frontea hautsi eta gero, etengabeko atzera-egitean Zarautz, Mutriku eta azkenik Abadiñora joan zen. Hernaniar miliziano talde garrantzitsua zegoen bertan eta hainbat herrikiderekin batera herriko Ordena Publikoaz arduratu zen.
1937ko apirilean gertatutako Hipolito Salterainen erreketearen hilketa zela eta, Ordena Publikoko kideak atxilotua eta espetxeratu zituzten Bilbon. Matxinoek frontea hautsi zutenean askatu egin zituzten eta Balmasedan gotorlekuak eraikitzen jardun zuen. Beranduago, Zulaketarien batailoi batera engaiatu zen hauekin lubakiak egiten jarraituz Santanderren atzitua izan zen arte.
Orduan Hernanira itzularazi zuten, eta bertan Guardia Zibilak atxilotu egin zuen. Gainera, Hernaniko agintari frankistak Jacinto Garciaren aurkako txostenak bidaltzen hasi ziren: FET-JONS, Alkatetza eta Guardia zibilak, besteak beste. Hauetan, honako adierazi zien alkateak:
“.era muy rojo y uno de los cabezillas del pueblo... organizador de huelgas... uno de los responsables morales de los incendios, robos y asesinatos cometidos en la villa... Taimado y peligroso,..[492]”.
Horretaz gain, Abadiñoko Ordena Publiko gisa jardun zuen garaian matxinoen aldekoen atxiloketetan, konfiskazioetan eta Hipolito Salterain erreketearen hilketan parte hartu izana egotzi zioten.
Txosten hauetan oinarrituta, 1938ko otsailaren 13an Hernaniko kartzelatik Ondarretakora lekualdatu zuten, Donostiako auzitegi militarrek bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatu baitzuten. Bertan, nahiz eta Jacintok atxiloketa, konfiskazio eta hilketetan parte hartu izana ukatu, frankisten txostenak ontzat eman eta gero, matxinada militarrarekin bat egitea egotzi zioten. Ondorioz, heriotza-zigorrera kondenatu zuten 1939ko maiatzaren 3an. Kondena irmoa izan bezain pronto fusilatu zuten Jacinto Garcia Nogales. Urriaren 30ean Bidebietako tiro-zelaian hil zuten beste hainbat kondenaturekin batera. Azaroaren 7ko informe baten arabera, bere gorpua Polloeko hilerrian ehortzi zuten[493].

Jacinto Garcia Novales argazkia eta miliziano fitxa. (airmn).
Garcia Zarzuelo, Alejandro
1905eko uztailaren 9an Valladolid hirian jaioa, gerra aurretik Lorenza Amoros emaztea eta bi alabekin batera Hernanin bizi zen. Gerra Zibilaren ondorioz, familia guztiarekin batera Urolako ertzetatik ihes egin behar izan zuen[494]. Errepublika garaian herriko mugimendu sozialistetako kidea izan eta 1934ko Greba Iraultzailean parte hartzeagatik bi urteko espetxealdira kondenatu bazuten ere, 1936ko uztailetik aurrera ez zuen parte hartze nabarmenik izan. Hala ere, beste hainbat militante antifaxistekin epaitu zuten Bilbon. 1937ko abenduan igorritako epaian bere aurkako eginbideak artxibatu ostean behin betiko askatasuna berreskuratu zuen[495].
Gascue Beramendi, Marcelina
Ikus emakumeen atala.
Gaztelurrutia Iturriagagoitia, Ignacio
Eibarren jaio zen 1909ko abuztuaren 8an. Bertatik, Lasartera joan zen bizitzera Juana Maiztegui emaztearekin eta bi seme-alabekin batera; Ignacio eta Laura izenekoak. Jornalaria zen lanbidez, baina gerra garaian armazain lanak egin zituen. Gerraren testuinguruan, hain zuzen, familiak osoak Bizkaira egin zuen ihes, eta bertatik Kantabriara[496].
Ignacio Gaztelurrutia UGTn afiliatua zegoen, eta bertako milizietan hartu zuen parte gerran zehar, esaterako, “Guillermo Torrljos” izenekoan[497]. 1937ko azaroaren 28an espetxeratu zuten Donostiako Zapatari izeneko kartzelan. Horrela, bere aurkako aurretiazko eginbideak zabaldu ziren momentu hartan, 1938ko abendura arte luzatu zirenak. Orduan, “B” mailako sailkapeneko preso gisa birkokatu eta kontzentrazio-esparru batera lekualdatzea erabaki zuten. Hain zuzen, abenduaren 27tik aurrera San Pedro de Cardeñako (Burgos) kontzentrazio esparruan egon zen preso.

San Pedro de Cardeñako kontzentrazio esparrua.
(Biblioteca Nacional de España).
Gimenez Gorostazu, Angel “El Cafetin”
1908ko maiatzaren 21ean Donostian jaioa[498]. Hernanin bizi zen eta herriko langile mugimenduko kide nabarmenetako bat izan zen Errepublika garaian. Horrela, 1934ko urriko greban parte hartzeagatik atxilotu zuten hernaniarretako bat izan zen. Baita kondenarik gogorrena jaso zuenetakoa ere.
Gerra Zibilak eztanda egitean PCE alderdira afiliatua zegoen jada eta honek antolatu zituen milizia komunistekin borrokatu zuen lehen egunetik. Era berean, Hernaniko Defentsa Batzordeak eratu zuen miliziano taldeetako kide ere izan zen, hauetako baten gidaritza izanik. Gipuzkoa ebakuatzean eratu berri zen Dragones batailoian engaiatu zen, hainbat hernaniarrek bezala, Bizkaiko mugetako hainbat frontetan borrokatuz. 1937ko apirilean, zazpi hilabetez egonkor mantendu zen frontea hautsi ostean, atzera-egitera behar izan zuten.
Horrela, tropa frankistek bereganatzean 1937ko maiatza hasieran Durango, ezin izan zuen ihes egin. Jose Ubarrechena falangistak Angel Gimenez kalean errekonozitu zuen eta hainbat falangisten laguntzarekin atxilotu eta agintari militarrengana eraman ostean espetxeratu egin zuten[499]. Angelen aurkako lehen salaketa Josek berak burutu zuen. Bertan, 1934ko greban parte hartzeaz gain, Berenguer generalaren hilketan eta Hernanin izandako eskuindarren hilketetan eta hauen etxebizitzen suntsiketan parte hartzea egotzi zion. Baita ere, Ondarretan preso zeuden militar eta eskuindarren fusilatzeetan parte hartu izana, Dragones batailoiko miliziano izateaz gain.
Salaketa hauetan oinarrituta Ondarretako espetxera eraman zuten preso, non bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatu zuten. Bertan, Araluce anaiek Jose Ubarrechenak leporatzen zizkion ekintza bertsuak egotzi zizkioten, eta ildo bereko txostena igorri zuen Teodoro Zaragueta Hernaniko alkateak. Alkateak berak, gainera, bere emaztea eta alabaren aurka tratu txarrak burutzea egotzi zion. Ildo bereko adierazpenak egin zituen ere Hernaniko FET-JONSak.
Angel Gimenezek epailearen aurrean eginiko deklarazio guztietan ekintza hauetan parte hartzea ukatu zuen. Adierazi zuen, Hernaniko Defentsa Batzordearentzat guardiak egin eta Dragones batailoian miliziano izatera mugatu zela. Auzitegiak Hernaniko agintari frankistek eginiko ontzat eman zituen 1937ko urrian izan zen epaian eta, ondorioz, Angel heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Epaiaren aurkako errekurtsoa jarri bazuen ere, hau berretsi ostean militar frankistek 1938ko martxoaren 16ko goizaldean Ondarretatik atera eta Bidebietara eraman ostean fusilatu egin zuten. Bere gorpua Polloen hilobiratu zuten[500].
Goenaga Arrieta, Santiago
Hernaniko nekazaria eta UGT sindikatura afiliatua. Nahiz eta Euskal Herrian izandako bizipenen daturik ez izan, Kantauriko hegia matxinoen esku erori zenean Frantziako Estatuan errefuxiatzea lortu zuen. Kataluniara igaro eta gero Armada Errepublikarrera batu zen, soldadu gisa borrokatuz gerraren azken uneetara arte. Orduan, berriro ere Frantziako Estatura itzuli behar izan zen, non kontzentrazio-esparruetan giltzaperatu zuten 38 urte zituela. Hasiera batean Mazeres herrian (Ariege) egon zen preso, Gurseko kontzentrazio esparrura (Pyrénées Atlantiques) lekualdatua izan aurretik. Bertatik, 1939ko ekainean nekazari lanak egitera atera zen Frantziako Estatuak antolatu zituen zaintzapeko langile konpainia batean[501].
Badirudi errefuxiatu euskaldun askok egin zuten gisan Bigarren Mundu Gerraren karira Frantziako Estatuaren kapitulazioa eta gero Espainiar Estatura itzuli zela. Izan ere, erregimen Frankistak 1941eko abuztuan bere aurkako Gerra Kontseilu bati hasiera eman zion. Epaiaren zain zen bitartean atxilotua eta espetxeratua izan zen eta bortxazko lanak egitera behartu zuten, besteak beste, 77 zenbakiko LLBBan.
Donostiako Auzitegi Militarrek Hernaniko Defentsa Batzordearentzat lan egitea, miliziano gisa borrokatzea eta konfiskazio zein atxiloketetan parte hartzea leporatzen zioten. Ondorioz, matxinada laguntzearen delitua egotzi zioten. Gauzak horrela, auzitegi militarrek 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten 1944ko urtarrilean[502].
Goitia Azcoitia, Julian
Ikus Erantzukizun Politikoen Epaitegiaren atala.
Goicoechea Garmendia, Maria Luisa
Ikus emakumeen atala.
Goicoechea Garmendia, Consuelo
Ikus emakumeen atala.
Gomez Gonzalez, Jose
A Proba do Caramiñal (Galizia) herriko marinela, Gerra Zibilak eztanda egitean Pasaian aurkitzen zen itsasontziarekin batera. Estatu-kolpe saiakeraz jabetzean honen aurka borrokatzeko milizietara batu zen, Gipuzkoatik hasita Kantauriko hegiko fronte ezberdinetan. Hasiera batean Larrañaga batailoian eman zuen izena eta, ondoren, 164. Brigada Mistoko kapitain izatera iritsi zen. Santanderreko frontearen haustura eta gero Frantziako Estatuan errefuxiatu behar izan zen.
Orduan, Kataluniara igarotzeko hautua egin zuen, non Armada Errepublikarrera batu eta borrokan jarraitzeko erabakia hartu zuen. Gerra Zibilaren azken eguneraino borrokan jardun zuen, 1939ko apirilean armada frankistak atzitu eta Talavera de la Reina hirira (Toledo) preso eraman zuten arte. Hasiera batean bertako ospitale militarrean sartu bazuten ere, 1939ko ekainean alta eman eta sailkatze batzorde batetik igaro ostean “B” mailako preso gisa identifikatu zuten. Ondorioz, bortxazko lanak egitera eraman zuten preso. Bitartean, gainera, bere aurka auzitegi militarrek prozedura bat abiatu zuten, bere aurrekari politikoak zirela tarteko.
1940ko apirilean espetxealdi arindua erdietsi ostean Jose Gomezek Hernanin bizitzen ezartzeko aukera izan zuen. Denbora gutxira, ordea, Donostiara deitu zuten Auzitegi Militarrek bere aurkako Gerra Kontseilua burutzeko helburua baitzuten maiatzaren 14an. Bertan, miliziano ezkertiarren buru kolpisten aurka borrokatzeagatik eta kapitain maila izatera iristeagatik, matxinadarekin bat egitea egotzi zioten. 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten, nahiz eta epaian bertan 6 urteko espetxealdiagatik kommutatu zion zigorra auzitegiak berak[503]. Kommutazio honi esker, 1941eko ekainean baldintzapeko askatasuna lortu eta Donostiako espetxetik irtetea lortu zuen[504].
Gonzalez Elexpuru, Guillermo
1915eko ekainaren 25ean Gasteizen jaioa. Jaioberria zela Maria Asuncion eta Martin gurasoekin batera Lasartera bizitzera etorri zen. Gerra Zibilaren ondorioz, Gonzalez Elexpuru sendia beraien etxea utzi eta Bizkaian babesa bilatu zuen familietako bat izan zen[505]. EAJ alderdiko afiliatua zen, eta gerran zehar Euskadiko Gudarosteko Saseta batailoian aritu zen kabo mailarekin[506].
Uneren batean frankistek atzitu eta espetxeratu egin zuten, izan ere, 1937an Bilbon hainbat preso errepublikarren aurka auzitegi frankistek abiatu zuten Gerra Kontseilu batean ageri baita. Hainbat preso epai honetatik xehatu ziren, Guillermo tartean, eta hau adierazten duen dokumentuak Logroñoko (Errioxa) kontzentrazio esparruan preso zegoela dio.
Guillermoren aurkako prozedura xehatua izan ostean ez dakigu Guillermo noiz eta non epaitu zuten, baina 1941eko maiatzera arte kontzentrazio esparru eta kartzela ezberdinetan egon zen preso. Data honetan baldintzapeko askatasuna lortzeko eskaria burutzen ari zen, eta hau ebatzi arte Ferroleko (Galizia) espetxe militar batean egon zen giltzaperatua[507].
Gonzalez Gaban, Juan
1920ko ekainaren 25ean Hernanin jaioa. Juan eta Manuela gurasoekin eta zazpi anai-arrebekin batera Urbieta kalean bizi zen gerra hasi zenean Gerra Zibila hasi zenean familiak ihes egin behar izan zuen herritik. Ama Arrasatera joan zen, eta Brigida, Juana eta Maria arrebak, berriz, Donostiara. Marcial anaia, aldiz, Palentziara. Juanen kasuan ez dugu ezagutzen bere noranzkoa[508]. Dena dela, badakigu Hernaniko Gerra Komisariotzan zein Gipuzkoako Komandantzia Militarraren aginduetara miliziano gisa aritu zela gerran zehar, zehazki, Dinamitarien taldearekin Oriako sektorean ibili zen[509]. Politikoki, bere fitxen arabera UGT sindikatuko JSU antolakundeko afiliatua zen[510].
1938ko irailean Armada Frankistak mobilizatzeko deia egin eta Regimiento America 23 unitatera destinatu zuen. Juan Gonzalez Gaban, ordea, ez zen aurkeztu kontzentraziora[511]. Hortaz, pentsatzekoa da desertzioagatik edota auzi-iheslari izateagatik espetxeratu zutela Donostiako Espetxe Probintzialean 1941ean[512]. 1942ko maiatzaren 23an bere aurka irekitako auzia artxibatu eta aske geratu zen[513].
Goñi Lazcano, Juan “Beruete”
1908ko urriaren 7an Nafarroako Beruete herrian jaioa, gerra aurretik Hernanik Kardaberaz kalean bizi zen Dolores Arrozpide emazte eta bi seme-alabekin batera[514]. Gerraren hasierarekin, Hernaniko Gerra Komisariotzan zein Gipuzkoan eratu ziren milizietara batu zen. Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Gudarostea osatu heinean, aldiz, Dragones batailoi sozialistan eman zuen izena[515]. Miliziano gisa borrokan jardun zuen Kantauriko hegia armada kolpistaren atzaparretan geratu eta espetxeratu egin zuten arte. Aipatzekoa da hasiera batean frontean desagertu gisa sailkatu zuela Errepublikaren Defentsa Nazionaleko Ministerioak. Dokumentu batean zehazten da Gijonen desagertu zela 1937ko urrian[516] Baina ziurrenik data horretan harrapatu zuten matxinoek.
Hasiera batean “B” mailako preso gisa sailkatu zuten eta gatibu-lanak egitera behartu zuen erregimen frankistak. Tartean, La Arboledako kontzentrazio esparruan preso egonez 1938ko irailean[517]. Gutxira baina, Hernaniko udal frankistak eta agintari falangistek bere aurka igorritako txostenak zirela eta Bilbora eraman zuten behin-behinean preso, bere aurkako Gerra Kontseilua abiatzen zuten bitartean. Bertan, Hernaniko frankistek Defentsa Batzordeko kide gisa, kolpisten aldeko herritarren etxeetan miaketak egin eta atxiloketa saiakerak burutzea egotzi zioten. Baita ere, Berenguer militarraren hilketarekin harremana izatea. Salaketa hauek ukatu bazituen ere, tribunalak ontzat eman, matxinada militarra leporatu ostean 20 urteko espetxealdira kondenatu zuten[518].
Hainbat espetxetan egon zen preso, tartean Errenterian. Bertan, “Viva la F.A.I[519]” oihukatu eta polizia indarrei erresistentzia egiteagatik zigortua izan zen. Bertatik Chinchilla gotorlekuan (Albacete) erregimen frankistak zuen espetxera lekualdatu zuten 1944ko martxoan. Handik ihes egiteko saiakera batean atzitu egin zuten eta, ondorioz, kondena berri bat jaso zuen. Ondorioz, ez zen aske geratu 1946ko irailaren 5era arte.
Gorospe Egaña, Prudencio
1900eko apirilaren 28an jaio zen Urretxun. Heldutu zenean Errenteriara joan zen bizitzera, Esmalteria Guipuzcoana enpresan lan eginez. Herriko mugimendu abertzaleko kide zen, EAEra afiliatua baitzegoen, eta gainera, ELA sindikatuko lehendakari izan baitzen Errepublika garaian.
1936an beraz, gerra hastearekin batera Errenteriako Defentsa Batzordera batu zen antolakunde hauen ordezkari gisa, baina matxinoen erasoaldiaren aurrean Errenteria utzi behar izan zuen. Atzerakadan intendentziako miliziano gisa jardun zuen MAOC-Larrañaga batailoi komunistan, Zestoa eta Durangon. Eusko Jaurlaritza osatzerakoan Bilborako bidea hartzeko agindu zioten, bertan zeuden milaka errefuxiatuak hartzeko lanetan jarduteko. ELAren San Andres batailoia osatu zenean berriro ere fronterako bidea hartu zuen, honen Estatu Nagusiko Intendentzia Komandante gisa Kantauriko hegiko fronte ezberdinetan jardunez[520].
1937ko ekainaren 19an Bilbo erori zenean San Andres batailoia Barakaldon aurkitzen zen eta bertako industria guneen zaintza egiteaz arduratu ziren. Horretaz gain, batailoiaren errendizioa adostu zuten matxinoen tropekin hilaren 22an. Orduan, erregimen frankistak atzitu eta Bilbora eraman zuten preso, berarekin batera errenditu ziren beste batailoi abertzaleetako komandante ezberdinekin batera. Izan ere beraien, aurkako eginbideak hurrengo egunean abiatu zituzten. Hilabete batera burutu zen Gerra Kontseilua, eta gudarien komandante izateagatik matxinadari laguntza ematea egotzi eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten[521].
Sententzia Bilboko Probintzia Espetxean preso zela jaso zuen, baina denbora gutxira erregimen frankistak dispertsatu egin zuen, kondena hainbat espetxetan preso igaroz: Iruñeko Ezkabako gotorlekuan, Astorgako Espetxe Zentralean eta Galiziako San Simon irlako espetxean. 1940ko martxoaren 20an San Lorenzo izeneko Madrilgo espetxera lekualdatu zuten, non FET-JONSarentzat bortxazko lanak egitera behartu zuten 1940ko uztailean kartzelatik irtetea lortu zuen arte. Orduan, Tolosan bizitzen ezarri zen hasiera batean, baina gutxira Hernanira lekualdatu zen laster, bertako zelofana produzitzen zuen enpresa batean lana aurkitu baitzuen. Errepublika garaiko bere militantzia politikoa zela eta erregimen frankistak eratu berria zuen Erantzukizun Politikoen Tribunalak bere aurkako prozesu bat abiatu zuen, baina 1943ko ekainean inolako erantzukizunik gabe largetsia izan zen[522].
Gorospe Caracciolo, Jose
1908ko irailaren 10ean Donostian jaioa. Haurra zela Hernanira bizitzera etorri zen Cipriano eta Margarita gurasoekin batera. Bigarren Errepublikaren garaian Kardaberaz kalean bizi ziren[523]. UGTko afiliatua zen 1925 urtetik. Errepublikan zehar JS antolakundeko kide zen, baina ezin izan zuen 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu, egun batzuk lehenago udaltzainekin izandako gatazka bat tarteko espetxean preso aurkitzen baitzen. Hala ere, udal musika bandatik kanporatua izan zen greba horretan parte hartu zuten beste batzuekin batera. Ezin izan zuten beraien postuak berreskuratu 1936ko otsailean Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen arte[524].
Postua berreskuratzea lortu bazuen ere, ezin izan zuen bertan denbora luzez jo. Izan ere, 1936ko uztailaren 18an bertan Errepublikaren defentsarako antolatzen hasi ziren milizietan eman baitzuen izena. Gipuzkoa zein Hernaniko fronte ezberdinetan borrokatu zuen uda guztian zehar, kolpisten erasoek herria uztera behartu zuten arte[525]. Orduan, Bizkairako bidea egin zuen guraso eta seme-alaba guztiekin batera. Bertan borrokan jarraitzeko hautua egin zuen, hernaniar askorekin batera Dragones batailoira batuz. Batailoia desegitean 164. Brigada Mistoan integratu zen, beste hainbat hernaniarrekin batera. Sarjentu gisa aritu zen honetan 1937ko udazkenean Kantauriko hegian azken erresistentzia guneak erori ziren eta atxilotu zuten arte. Hernaniko Udalak bere aurkako txostena igorri zuen, honakoa adieraziaz:
“[...] Elemento revolucionario y peligroso [...] Figuraba antes del movimiento en las milicias socialistas, acudía a todas las manifestaciones extremistas, en las elecciones de febrero de 1936 coaccionaba pistola en mano para que no votasen las personas que el suponía contrarias al Frente Popular. Empuñó arma desde el primer día del glorioso movimiento como miliciano, acudiendo a frentes, interviniendo en saqueos y registros domiciliarios. Merecedor de la máxima sanción [.,.][526]"
Salaketa hauetaz gain, Berenguer jeneral espainiarraren exekuzioan edota Donostiako Loiolako militar kolpisten fusilatzeetan parte hartzea egotzi zioten. Ondorioz, Gerra Kontseilu propio batean epaitu eta behin-behinean espetxeratua izatea zen. Bilboko espetxeetara eraman zuten preso, tartean Deustuko kontzentrazio esparruan eta Larrinagako espetxean giltzaperatua izanik. Hiriburu honetan bertan burutuko dute gainera bere aurkako epaiketa, non mugimendu ezkertiarrak babestea eta gerraren lehen egunetik estatu-kolpearen aurka borrokatzea egotziko dioten. Matxinadarekin bat egitea egotzi eta 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten 1939ko abuztuan[527].
Behin sententzia jasota, Larrinagan egon zen preso 1942ko abuztuan Itziarren (Deba) zegoen LLBBra eraman zuten arte, eta bertatik Zumaiara eraikitzen ari ziren errepidea eraikuntzan bortxazko lanak egitera. Tartean, gainera, kondenaren kommutazio bat lortu zuen eta honi esker 1942ko azaroaren 26an espetxealdi arindua lortu zuen[528]. LLBBa uztea lortu bazuen ere badirudi ezin izan zela Hernanira itzuli, hots, deserriratua izan zela, izan ere 1943ko otsailaren 6an baldintzapeko askatasuna lortu zuenean deserriratze agindua kentzen diotela zehazten baita[529]. Hala ere, 1945ean Frantziara igaro zen klandestinoki, eta bertan PSOE eta UGTko sail ezberdinetan parte hartu zuen. Erbestean hil zen, hain zuen, 1973ko urtarrilaren 15ean[530]
Gorostegui Cano, Benjamin
1914ko urtarrilaren 12an Hernanin jaioa. Lasarteko Kale Nagusian bizi zen Miguel eta Juana gurasoekin zein Jose eta Saturnino anai zaharrekin batera[531]. Bertako mugimendu abertzaleetan murgildu zen gaztaroan eta gerra aurretik EAJ alderdira eta ELA sindikatura afiliatua baitzegoen. Horregatik, gerraren hasierarekin alderdi honen baitan antolatu ziren Euskal Milizietara batu zen. 1936an baina Lasarte ebakuatu eta Bizkairako bidea hasi zuen. Bertan Euskadiko Gudarostera batu zen Lenago Il batailoi abertzalean, eta, ondoren, Ertzaña gisa zaintzak egiten jardun zuen Larrinagako espetxean.
Halaber, 1937ko ekainean Bilbo armada kolpistaren esku geratzean, hauek atzitu eta espetxeratu egin zuten hiri honetako Deustuko kartzelan. Ondoren, Iruñeko Ezkabakora lekualdatu zuten. Azken honetan preso zela, gainera, armada frankistan mobilizatu zuten indarrez eta hainbat urtez egon zen Euskal Herritik kanpo.
Lasartera itzuli eta gero baina, 1942 urtean atxilotu egin zuen polizia frankistak, klandestinitatean EAJren egiturak berreraikitzeko saiakera egitea leporatu eta gero. Behin-behineko espetxealdia ezarri ostean Ondarretara eraman zuten preso Benjamin eta 1942ko abenduan absolbitu zuten arte egon zen preso espetxe honetan[532].
Gorrochategui Miranda, Eugenio
1917ko maiatzaren 1ean Hernanin jaioa, gerra hasi zenean Madrilen aurkitzen zen albaitaritza ikasketen lehen urtea burutzen. Hiri honetako barnetegi batean bizi zen bitartean, eta bertako ugazaba kolpistekin harremana zuen militar bat zen. Madrileko miliziak barnetegia miatzera joan ziren, eta armak eta antzerako objektuak aurkitzean hainbat pertsona atxilotu zituzten. Tartean, Eugenio. Errepublikaren Herri Auzitegiek hasiera batean espetxean egun batzuk preso egon eta gero aske utzi zuten. Une horretan Eugenio CNTren baitako milizia konfederaletan engaiatu zen frontera borrokara joanez. 1937ko apirilean berriro ere atxilotua izan zen, oraingoan espioitza delitua egotziz. Bartzelonara eraman zuten preso frontetik eta bertako espetxeetan egon zen hiri hau 1939ko urtarrilean matxinoen esku erori zen arte.
Une horretan baina, Armada Frankistak mobilizatu zuen eta Gerra Zibileko azken uneetan eta gerraosteko lehenak soldadu gisa jardun behar izan zuen, Hernanira itzuli aurretik. 1950eko maiatzaren 23an baina, bere herrikide eta lagun zen Javier Leibarrekin “Jose Mari” tabernan euskal abestiak kantatzen zeudela Francisco Javier Nadas jaunarekin istilu bat izan zuten abestien karira, hiruen arteko borroka bat suertatuz bertatik. Orduan, Francisco Javierrek bi lagunak salatu zituen, Franco diktadorearen aurkako irainak igorri zituztela esanez. Honen ondorioz atxilotuak izan ziren eta denbora batera askatuak. Auzitegi frankistek Eugenio eta Javierren aurkako eginbide batzuk abiatu zituzten, baina bi lagunen aurkako frogarik ez zegoenez hauek largetsi egin ziren gertakaria izan eta egun gutxira[533].
“Eugenio Madrilen kartzelan, estudiante zan [...] ez genekigun ezer, oixe bakarrik, gure osaban lagunen partez jakindu gendun oixe, kartzelan zeola. Ta hemendikan zer egin [...] ordun bai ezin zala zer egin [.,.][534]"
Goya Zubiri, Juan
1908ko martxoaren 11 n jaioa[535]. Gerra hasi zenean Agustindarren komentuan sortutako Euskal Milizietan izena eman zuen bere anai Franciscorekin batera[536]. Lehen asteetan Hernaniko defentsan parte hartu zuen, baina 1936ko irailean Bizkaian babesteko hautua egin zuen, Santa Barbarako ermita azpitik Bilborako bidea eginez. Bizkaiko hiriburuan estatu-kolpea babesten zuten pertsonak atxilo edukitzeko Eusko Jaurlaritzak ezarriak zituen espetxeetan zaindari lanak egiten hasi zen, zehatzagoak izateko, Angeles Custodios komentuan[537]. Datu hauek kontuan hartuta, Errepublika garaian eta gerran zehar Euzkadi eta Eguna aldizkarietan Aitz-zorrotz ezizenarekin idazten zuen pertsona dela uste dugu, honek onartu baitzuen Angeles Custodios komentuan kartzeleroa zela. Horretaz gain, Hernaniko Uri Buru Batzarreko idazkari ere izendatu zuten 1936ko azaroan[538].
1937tik aurrera ez daukagu Juanen inguruko informaziorik 1943ko azarora arte. Une horretan Manuel Mugica herrikidearekin batera atxilotua izan zen Hernanin. Herriko hilerrian 1936ko urrian fusilatuak izan ziren abertzale, errepublikazale, komunista eta anarkisten gorpuak aurkitzen ziren hobi-komunean lore-eskaintza bat eta inskripzio abertzale bat uztea egotzi zieten. Luis San Adrian eta Felix Gonzalez Tormesek burutu zuten salaketa, hurrengoa adieraziz poliziaren txostenean, hitzez hitz:
“Sobre las catorce horas de hoy fueron a hacer una visita al Cementerio de Hernani, viendo con sorpresa, que en la fosa comun habia un ramo de rosas, las de la parte superior encarnadas y las inferiores blancas, que con el cesped verde formaban ostensiblemente la bandera separatista, con una cinta en forma de V, que textualmente decía “Arerio Maltzurak, Zuek Bastarian Viciaren", en un lado, y en otro “Euzko Gogoan, Toki Bereciak Daukazue" colocada en tal forma qu ese viera facilmente [...]"
Salaketa honetan oinarrituta biak Ondarretan espetxeratuak izan ziren, kartzela honetan biak preso egonik 1944ko urtarrilaren 15era arte. Gutxira, beraien aurkako salaketa bertan behera geratu zen, ez baitzegoen inolako frogarik bi herritar hauen aurka[539].
Goyaran Urdampilleta, Benita
Ikus emakumeen atala.
Grijalba Merino, Roman
1905eko abuztuaren 9an jaio zen Fuenmayor herrian (Errioxa). Haurra zela bere sendi guztiak, Rolindes ama buru, Hernanirako bidea hartu zuten eta Florida auzoan ezarri ziren[540]. Roman Grijalba, bere anaia Isidrok egin bezala, trenbideetako langile izateko prestatu zen. Horregatik, Gerra Zibila hasi zenean trenbide eta obren zerbitzuan egiten zuen lan. Trenbideetako langileen artean antolakuntza politikorako joera orokortua zegoen, eta Romanen kasuan, PCE alderdira zegoen afiliatuta. Ondorioz, gerraren lehen unetik miliziano gisa engaiatu zen Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara, Gipuzkoako defentsan parte hartuz[541]. Horregatik, Santa Barbarako erresistentzia gunea erori ostean Bizkairako bidea hartu behar izan zuen. Berarekin batera Grijalba Merino sendi osoa joan zen.
Bizkaira iristean berriro batu zen borrokara, kasu honetan, MAOC batailoi antifaxistan engaiatuz. Miliziano bezala Bizkaiko eta Kantabriako defentsan hartu zuen parte, eta azken honetan borrokan zela, hanka zauritu zuen 1937ko abuztuaren 25ean Cabezon de la Salen. Ondorioz, tropa kolpistek harrapatu eta ospitaleratu egin zuten. Ondoren, Roman espetxeratu eta Gerra Kontseilu batean amaituko zen prozedura ireki zioten Auzitegi Militar frankistek. Prozesuak iraun bitartean hainbat espetxetan egon zen preso, besteak beste, San Pedro de Cardeñako (Burgos) monasterioko kontzentrazio esparruan 1938ko irailean.
Data bertsuetan Hernaniko alkate eta Guardia Zibilak Romanen aurkako txosten bat igorri zuten, honakoak esanez:
“[...] mala conducta y antecedentes. Ideas comunistas [...] activo miliciano, es peligroso e Indeseable. Fue uno de los que registraron la casa del Señor Juez Municipal [...] amenazando a este como a su familia por fascistas [...]".
1939ko urrian Donostiako Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten, bere aurkako prozesuak martxan jarraitu zuen bertatik. Udaletxeak eta Guardia Zibilak salaketa hauek berretsi egin zituen eta ildo bereko adierazpenak egin zituen Telesforo Amezua Uribeganecoa Udal Epaileak berak ere. Hala ere, etxea soilik erregistratu egin zutela eta konfiskaziorik egon ez zela zehaztu zuen. 1940 martxoan baldintzapeko askatasuna erdietsi zuen Romanek, eta ondorioz, espetxetik irtetea lortu zuen, hasiera batean Hernanin ezarriz. Hala ere, erregimen frankistak bere lanpostutik kanporatu egin zuenez, 1941 urtearen bueltan 5 urterekin utzi zuen Errioxara itzultzeko hautua egin zuen. Kasu honetan, Logroño hirira bizitzera joanez. Ramonek Hernaniko Udala eta Guardia Zibilaren salaketetan oinarrituta 3 urte inguru eman zituen preso, eta 1944ko urtarrilean Auzitegi Militarrek bere aurka irekita zuten auzia artxibatzea erabaki zuten[542]. Dakigunez, Gironako Rosas herrian ere bizi izan zen beranduago. Izan ere, 1948an bertatik Arrasatera bizitzera joan zen[543].
Guzman Benedicto, Dario
Errioxako Haro herrian jaio zen 1902ko urtarrilaren 2an. Trinidad Lopez Morenorekin[544] ezkondu ostean Hernanin bizitzen ezarri ziren 1930ean. Bertan hiru seme-alaba izan zituzten[545]. Urumea ibaiaren inguru hauetan ezarrita, ebanista gisa egin zuen lan. Era berean, bere militantzia politikoa garatuz joan zen, 1931 urtean PSOE alderdira eta UGT sindikatura afiliatuz. Azken honetan lehendakaria zen 1934ko urriko Greba Iraultzailea eman zenean. Parte-hartze handia izan zuen greba honetan, eta ondorioz, Frantzian errefuxiatu behar izan zen errepresiotik ihesean, Saint Sauveur de Carrouges-en. Erbestera iritsi zenetik Dario Guzmanen egoera delikatua izan zen, gaixo egon baitzen hasieratik, eta ezin izan zuen lanik egin. Hiru pertsona bizi ziren batera erbesteko herri horretan: Jose Astiasaran “Chaquetua”, Mariano Mariscal eta Dario. Hirurek idatzitako gutun batean kontatzen dituzte xehetasunez haien bizi-baldintzak, isolamendua, kezkak eta etsipenak[546]:
“Estimado camarada: salud te deseamos en compañía de los demas camaradas de esa.
Esta es para comunicaros, como nos encontramos en esta y las gestiones que venimos relizando para poder salir de aqui, pues nuestra situación en esta es malisima, desde que llegamos, pues trabajamos en una cantera sacando piedra a tres ktros de donde abitamos, pues como berais tenemos que andar todos los dias 12 ktros, nos pagan 15 francos con los cuales tenemo que arreglarnos para comer, fumar y todo lo necesario para la vida, dormimos en una casa completamente aislada de todo el mundo, húmeda, y en una pajas en el suelo sin tener apenas conque cubrirnos, nosotros nos tenemos que hacer la comida, asi es que al medio dia tenemos que comer de mala forma, pues ya hos digo que tenemos que andar tres ktros para benir hacer la comida, y marchar a trabajar, nos alumbramos con velas, que nos cuesta todos los dias 1,50 francos, pagamos por la casa 50 francos al mes, nos tenemos que labar la ropa, y para comprar los comestibles denemos que handar 3 % ktros en fin no terminariamos de contaros calamidades, no tenemos relacion con nadie, ni bemos apenas personal, para cobrar los sabados tenemos que hir al pueblo más inmediato que hay 4 ktros asi que hasi podeis dar cuenta de nuestra situación en esta, podemos conceptuarnos como si estaramos presos, y encima tendriamos que realizar trabajos forzados.
De Orleans nos pidieron datos de nuestra situacion y de Paris también a los cuales les mandamos con tdo detalle como a vosotros de Paris es la fecha que no sabemos si han Checho algo, por sacarnos de esta aldea maldita, pero de Orleans parece ser que se interesan más porque no sigamos aqui, hoy mismo hemos recibido una carta de Galarraga, en la cual nos dice que nos podiamos trasladar a esa que vosotros en esa estais muy bien atentidos, y que sería posible que podriamos estar nosotros tambien, pero antes de partir queremos haceros ber, si creeis vosotros que lo podemos hacer, si seria posibe nuestra estancia en esa sin prejuicio para nosotros, porque en ese caso desisteria mas de nuestro proposito.
Esperamos que harais todas gestiones que hos sean posibles por ber si esto podemos haceerlo, comunicandonoslo imediatamente para partir de aqui enseguida por que si no conseguimos salir de aqui, no creo que pasemos muchos meses porque esto es imposible para personas.
De Dario hos digo que desde que llego aqui no tiene un dia bueno pues con lo delicado que estaba y todo eso, no ha tenido mas remedio que bolber donde el médico, y esta es la hora que todabia se halla enfermo sin trabajar.
Como sabreis tambien partiamos de Orleans seis para esta, pero no nos encontramos más que tres, dos ni tan siquiera llegaron parece que olieron donde benian, y otro al ber esto no hizo más que una semana, así que aqui nos encontramos Mariscal, Chaquetua y Dario, y sin otro particular en espera de que no dejarais de hacer lo que este en vuestras manos.
Se despiden vuestros y del socialismo.
Dario Guzman, Jose Astiazaran, Mariano Mariscal[547]”
1936ko otsailean herrira itzultzea lortu eta Hernaniko Alderdi Sozialistako idazkari izatera iritsi zen. Uztailean baina, gerraren hasierarekin Errepublikaren defentsara batu zen. Miliziano bezala engaiatu ziren herritarren instrukzioaz arduratu zen Gerra Komisario gisa jardunez. Saio horietako batean larriki zauritu zutenez, Donostiako eta Bilboko Ospitale Militarretan artatu behar izan zuten sei hilabetez. Osatu zenean miliziano gisa engaiatu zen berriro ere, kasu honetan, Dragones batailoian. Batailoi honetako hainbat hernaniarrek egin bezala 164. Brigada Mistoan integratu zen 1937an, brigada mailara igo zutelarik maiatzaren 1ean[548]
Batailoi honekin jardun zuen borrokan 1937ko ekainaren 13an Galdakaon bonbardaketa batean zauritua izan zen arte. Ondorioz, Santanderren ospitalizatu behar izan zuten, eta bertan zegoen matxinoek hiri hau bereganatu zutenean. Horregatik, ospitale horretan bertan izan zuten preso Dario Guzman. Atxilotua zegoen bitartean Hernaniko agintari frankistei bere aurkako txostenak igortzeko agindu zieten. Horietan, 1934ko Greba Iraultzailean parte hartzea egozten diote, honen porrotaren ostean denbora batez Frantziako Estatuan errefuxiatua egon zela argudiatuz. Horretaz gain, herriko mugimendu ezkertiarraren buruetako bat zela eta 1936an Gerra Zibilak eztanda egitean Hernaniko milizianoen buru ere izan zela leporatu zioten, Gerra Komisario gisa eta atxiloketa eta konfiskazioen arduradun izanik.
1937ko azaroan Santanderreko zortzigarren Ospitale Militarrean aurkitzen zen preso oraindik. Hala ere, bere aurkako Gerra Kontseilua burutzeko helburuz alta eman zioten. Abenduaren 21ean Santanderreko Probintzia Espetxera lekualdatu zuten, eta 9 egunetara burutu zuten epaiketa. Hernaniko agintari frankisten txostenetan oinarrituta matxinadarekin bat egitea egotzi eta heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Hilko zutela jakinda ia urte oso batez jarraitu zuen kartzelan Dario Guzmanek. Errekurtsoak ezarri arren, 1938ko azaroaren 23an presoari jakinarazi ostean hurrengo eguneko goizeko zazpietan fusilatu zuten Santanderren. Bertako Ciriego hilerrian lurperatu zuten[549].
Hernandez Illan, Enriqueta
Ikus emakumeen atala.
Herrera Garcia, Victoriano
1896ko abuztuaren 10ean Santanderren jaioa. Karabineroen polizia indarreko kide zen eta hauek Lasarten zuten etxean bizi zen. Gerra hasi aurretik bere emazte zen Maria Celsa Blancorekin banandu eta Itziarrera joan zen bizitzera. Emazte ohia eta Isabel alaba Lasarten geratu ziren bitartean.
Gerra Zibila hastean, gipuzkoar karabineroen gehiengoa Errepublikari leial mantendu zitzaizkion. Victoriano ere Gipuzkoako Komandantzia Militarraren aginduetara jarri zen, ordena publikoaz eta matxinoen aldekoak ziren presoen zaintzaz arduratuz. Hasieran Gipuzkoan aritu zen, baina probintzia matxinoen esku erori ostean Bizkaian jarraitu zuen funtzio hauek betetzen, matxinoek harrapatu zuten arte.
Orduan, Bilboko Probintzia Espetxean giltzaperatu zuten eta beste hainbat karabinerorekin batera burutuko zen auzia abiatu zuten. Sententzia 1938ko irailaren bostean burutu zuten, eta sei hilabete eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten[550].
Ibañez Jurio, Teofilo
1880ko urtarrilaren 8an Uxuen jaiotako hernaniarra. Landa eremuko postari gisa egiten zuen lan eta Kardaberaz kalean bizi zen Julia Toledo emaztea eta bi alabekin batera[551]. Eskutitzak banatzeaz gain, soldata osatzeko prentsa salmentan ere jarduten zuen Teofilok. Gerra Zibilak eztanda egitean Bizkaian babestu zen familia osoa. Halaber, gerraren bilakaera ikusita Juliak eta bi alabek itsasoz ebakuatu zuten 1937an. Teofilok, ordea, ez zuen horretarako aukera eduki eta urte bereko abuztua eta iraila bitartean atzitu egin zuten matxinoek. Hernaniko Udal frankistak bere aurkako txostena igorri zuen, salaketa larriak eginez:
“[...] muy rojo, al servicio de la revolución desde 1934, no tuvo menor escrúpulo en dedicarse a la mala presnsa y revistas inmorales causando enorme daño a la juventud. Anunciaba la revolución comunista. Se complacía de los resultados, la desaparición de la religión, matanza de derechas y etc. Apoyó a las hordas del Frente Popular. Indeseable merecedor del máximo castigo[...]".
Salaketa hau tarteko Teofilo atxilotu egin zuten eta, gutxienez, 1938ko otsailean Hernanin zegoen preso. Data honetan Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten, Gipuzkoako hiriburuan bere aurkako Gerra Kontseilu batean amaituko zen prozesu bat martxan baitzen. Epaian Teofilo Ibañezek era guztietako prentsa saltzen zuela adierazi zuen eta leporatzen zioten guztia ukatu. Gainera, aurkeztutako testiguek salaketa hauek atzera bota zituzten eta Hernaniko Udalak berak ere eginiko salaketa erretiratu behar izan zuen, ezin izan baitzuen hauek mantentzeko testigurik aurkitu. Hau zela eta, gerra auditoreak eginbide guztiak largestea erabaki zuen, Teofilok askatasuna berreskuratuz 1939ko abuztua eta gero[552].
Ibañez Toledo, Ramon
1905eko abuztuaren 30ean Hernanin jaioa, Adelaida Gay zarrakazteluarrarekin ezkondu ostean Nafar Kalean ezarri ziren bizitzen. Hiru alaba izan zituzten bertan gerra aurretik[553]. Ofizioz sukaldaria zen. Horregatik, 1936an Hernanin miliziano taldeak osatuz joan zirenean, kanpainako sukaldeetako buru izendatu zuten. Horrela, sukalde lanetan jardun zuen 1936ko irailean herria ebakuatzeko agindua iritsi zen arte, emazte eta seme-alabekin Bizkairako bidea hartuz.
Euskadiko Gudarostearentzat sukaldari gisa lanean jarraitu zuen bertan, hainbat kuartel eta kanpainako sukaldeetan, tartean, Dragones batailoi sozialistan. Iparraldeko fronte luze-zabalean aritu zen sukaldari gisa, Asturiaseko azken erresistentzia guneetan atzitu eta espetxeratu zuten arte El Berron herrian. 1937ko abuztuan espetxeratu egin zuten, eta handik hilabete gutxira, Donostiako espetxera lekualdatu. Hernaniko agintari frankistek honakoak egotzi zizkioten haien txostenetan:
“[...] Comunista [...] Era uno de los encargados de reaudar dinero para el Socorro Rojo Internacional y de distribuirlo entre los familiares de detenidos a consecuencia de los sucesos de octubre. Uno de los cabecillas revolucionarios de la villa. Durante el movimiento presto servicio en calidad de cocinero, como jefe de cocinas del FP para milicianos [...]".
Ondorioz, behin-behinean giltzaperatua egon zen eta bere aurkako Gerra Kontseilu bat ere abiatu zuten, 1938ko abuztuan burutu zena. Bertan, aipaturiko Hernaniko Udalaren txosteneko salaketak oinarri, 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten[554]. 1939ko irailean espetxeko sukaldeetan lan egitera behartu zuten. Horretaz gain, urte horretako urritik 1940ko otsaila bitartean Valdemoroko espetxe-kolonia militarizatura lekualdatu zuten. Bertan LLBB batean sukaldari lanak egitera behartu zuten, berriro Ondarretara itzuli zen arte. Hau izan zen Ramonek pairatu zuen azken lekualdatzea, izan ere, kondenaren kommutazio bat jaso zuen eta 1940ko abuztuan aske atera zen bertatik[555].
Icaceta Elizalde, Candido
Donostian jaioa, Hernanin bizi izan zen gerra aurretik. UGT antolakundean militatzen zuen eta 1934ko Greba Iraultzailean Hernaniko mobilizazioetan parte hartu zuen, non bi urteko espetxealdira kondenatu zuten. 1936ko otsailean Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi osteko amnistia legeari esker aske geratu zen[556].
Gerra hastean, Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara borrokatu zuen miliziano gisa. Gipuzkoa matxinoek okupatzean Euskal Herriko mendebaldean errefuxiatu behar izan zen, non JSUren baitan eratu zen Rusia batailoi sozialistan engaiatu zen. Honetan Kantauriko hegiko frontean borrokan jardun zuen. Frontearen gainbehera eman zenean baina, 1937ko udaberria eta uda bitartean, itsasoz ebakuatzeko aukera izan zuen eta Bartzelona hirian errefuxiatzea lortu zuen[557].
Bertan ere borrokan jardun zuen, Armada Errepublikarrera batu zelarik 1939ko otsailean Katalunia erori zen arte. Orduan, Frantzian errefuxiatu behar izan zuen, eta milaka miliziano bezala kontzentrazio esparruetan sartu zuten. Besteak beste, Saint-Laurent-de-Cerdans herriko kontzentrazio esparruan eta Setfonts herriko Camp de Judes esparruan egon zen giltzaperatua Gurs-eko kontzentrazio esparruan sartu aurretik. Urte horietan jasan behar izan zituen bizi baldintza txarren ondorioz Bidarteko La Roseraie ospitalera eraman behar izan zuten, non bi hatz ebaki behar izan zizkioten[558].
Ebakuntzatik errekuperatu zenean Donostia jaioterrira itzultzea erabaki zuen, non 1940ko uztailean atxilotu egin zuen polizia frankistak. Ondarretako kartzelara preso eraman zuten. Aldi berean, epaitegi militarrek bere aurkako eginbideak abiatu zituzten. Hauek artxibatuak izan, egozten zizkioten ekintzek garrantzia penalik ez zutela erabaki baitzuten tribunalek 1940ko urriaren 30ean. Ondorioz, askatasuna berreskuratu eta Donostian bizitzen jarraitu zuen[559].
Idigoras Loidi, Antonio
1918ko ekainaren 18an Hernanin jaioa, Portu kalean bizi zen bere guraso Amadeo Idigoras eta Juana Loidi eta anai-arrebekin batera[560]. Gerra Zibila hastean 18 urte bete berriak bazituen ere, lehen unetik jarri zen Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara. Miliziano gisa Gipuzkoako ipar-ekialdeko hainbat frontetan borrokatu zuen, eta, beranduago, Euskadiko Gudarostea sortu zenean, MAOC eta Dragones batailoiekin borrokatu zuen. Era berean, UGTn egon zen sindikatuta[561]. Gipuzkoa eta Bizkaia matxinoen esku erortzean, Asturiasko azken erresistentzia guneetan jarraitu zuen borrokan. Aviles hiriko (Asturias) ospitale batean zaurietatik osatzen zegoela harrapatu zuten 1937ko urrian.
Une honetatik aurrera hainbat espetxe eta kontzentrazio esparrutan egon zen preso, besteak beste, Gasteizko kartzelan eta Miranda de Ebroko kontzentrazio esparruan. 1939ko apirilean bere aurkako Gerra Kontseilua burutu zen Gasteizen. Prozesua largetsi zuten arren, “B” saileko preso gisa sailkatu eta kontzentrazio esparru eta LLBBetan bortxazko lanak egitera eraman zuten[562]. Horrela, berriro ere Miranda de Ebroko kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten[563].
Idigoras Zuloaga, Amadeo
Amadeo Idigoras Zuloaga Urnietan jaio zen 1872ko martxoaren 31n. Gerra Zibilaren garairako, Hernaniko Portu Auzoko 9°ean bizi zen haren emazte Juana Loidirekin eta haien semeekin batera (Antonio, Amadeo eta Narciso)[564]. Gerra aurretik talde errepublikarretako kide nabarmena izan zen Hernaniko herrian. Hala nola, Union Republicana-ko Konferentzien sekzioko arduraduna izan zen 1931n eta hurrengo urtean batzordekide izendatu zuten[565]. Dirudienez, 1934tik aurrera Izquierda Republicana-ren parte ere izango zen. Auzitegi frankisten informeetan ageri denez, gainera, gaztetatik Partido Republicano Radical-eko kide zen. Aipatzekoa da, 1931ko maiatzaren 6ko udal aktan gordetzen denez, Portu auzoari Errepublika auzoa izena ezartzea eskatu zuela. 1934ko Urriko Iraultzako gertakarietan atxilotu eta Guadalupeko gotorlekuan espetxeratu zuten.
Kolpisten armada Hernanira hurbiltzen zegoela, Bizkaira egin zuen ihes lehenik eta Kantabria aldera beranduago. Hernanitik atera zen data ezagutzen ez dugun arren, 1936ko azaroan jada Castro Urdialeseko babeslekuan aurkitzen zen, eta 1937ko uztailean Anievasekoan[566]. Beranduago, Frantzian errefuxiatu zen 1939ra arte; Hernanira itzuli zen urtea.
Amadeoren inguruan daukagun hurrengo berria 1946 urtekoa da, Masoneriaren eta Komunismoaren errepresiorako Auzitegi Bereziak bere aurkako auzia hasten duenekoa, hain zuzen. Prozesua irekitzearen arrazoia Amadeok 1903an Emilio Mendez Pallaresi bidalitako gutuna izan zen. Honakoa zioen gutunak:
“[...] quisiera tener yo los detalles sobre en que forma pudiera entrar en la masonería, pues yo soy de la misma opinión y mi esposa también como yo. Tengo 32 años y desde que tube conocimiento de la Religión que esplotan esa jente de sotana que para unos 21 años no he entrao en las Iglesias ni quiero entrar jamas. Pues por lo tanto quisiera saber como pudiera afiliar a la masonería [...].[567]”
Amadeori eginiko ikerketan, ordea, Masoneriaren parte inoiz ez zela izan adierazi zuen berak. Ondorioz, 1946ko azaroan, filiazioaren inguruko frogen faltaren ondorioz, kasua artxibatzea erabaki zuen epaileak[568].
Igartua Gabilondo, Roman
1900eko azaroaren 13an Elgoibarren jaiotako elektrikaria. Juana Edurza donostiarrarekin ezkondutakoan Donostian ezarri ziren hasiera batean, baina 1929an Lasarten ezarri zuten bizitokia. Auzotar askok egin zuten moduan, 1936ko irailean matxinoen bonbardaketen beldurrez ebakuazio deiari kasu egin eta Bizkairako bidea hartu zuen. Juana emaztea eta seme-alabak Lasarten geratu ziren, ordea[569]. Bizkaia matxinoen esku erortzean harrapatu zuten
1937 erdialdean. Data horietan abiatu zuten bere aurkako prozedura sumarisimoa. Epaia urrian eman zen, non Roman Igartuaren aurkako eginbideak largetsiak izan ziren[570].
Illarramendi Icuza, Manuel
1899ko abenduaren 18an Usurbilen jaioa. Dolores Arrietarekin ezkondu ostean Hernanira bizitzera etorri zen: Florida auzoan ezarri ziren haien alaba Pilarrekin batera[571].
Gerra hastearekin batera, errementari ofizioaz baliatu zen Hernaniko Gerra Komisariotzarentzat gotorlekuak eta lubakiak egiten jarduteko. 1936ko irailean herria ebakuatu behar izan zuen gainontzeko milizianoekin batera. Gutxira, Euskadiko Gudarostea osatu zenean, Dragones batailoi sozialistara batu zen Bizkaiaren defentsan[572]. Kantauriko hegia armada frankistaren esku erortzean atzitu eta espetxeratu egin zuten, tartean Santander eta Bilbon edukiz. Azken honetan egon zen 1939ko azaroan aske utzi zuten arte, Auzitegi Militarrek bere aurkako eginbideak largetsi zituztenean[573]. Ez zen hor bukatu bere aurkako jazarpena, izan ere, Auzitegi Militarrek bere aurkako bigarren ikerketa bat abiatu zuten 1940an. Hau ere epaira iritsi aurretik largetsia izan zen[574].
Illarreta Ezquioaga, Juan
1912ko irailaren 19an Lasarten jaioa, bertako Goiegi baserrian bizi zen familiarekin batera[575]. Gerraren hasierarekin mugimendu abertzaleekin lerrotu zen Juan Illarreta, izan ere, ELA sindikatuko lehendakaria zen Lasarten. Bizkaira ebakuatu behar izan zuenean, Euskadiko Gudarostea eratutakoan, Otxandiano batailoi abertzalean engaiatu zen, ofizial mailara iritsiz. Batailoi honekin 1937ko ekainean, beste batailoi abertzale batzuekin batera, matxinoekin Bilboren errendizioa adosten hartu zuen parte. Armada kolpistak Bilbo bereganatu ostean atzitu eta espetxeratu egin zuten beste ofizial batzuekin batera.
Batailoi hauen ofizial eta komandanteen aurka auzi bat abiatu zuten, non Lasarteko defentsa batzordeko kide, eskuindarren aurkako adierazpenak egitea egotzi zioten. Arrazoi hauek tarteko, Bilboko espetxeetan behin-behineko espetxealdia ezarri zioten. Gerra amaitu eta ostera arte egon zen kartzelan, izan ere, batailoi hauetako buruak ez zituzten 1940ko otsailera arte epaitu. Juan Illarretaren aurkako eginbideak largetsi egin zituzten orduan. Horrela, behin betiko askatasuna lortu zuen, bi urte eta erdi baina gehiago kartzelan egon ostean[576].
Iñiguez Novales, Luis
1919ko urriaren 12an Hernanin jaioa, Kardaberaz kalean bizi zen Martin eta Matilde gurasoekin eta anai-arrebekin batera gerra hasi zenean[577]. Momentu horretan 18 urteak bete gabe zituen arren, JSU antolakundeko kide zen. Errepublikaren defentsarako Hernanin sortutako miliziano taldeetara batu zen, herriaren zein Gipuzkoaren defentsan parte hartuz. 1936ko iraileko matxinoen aurrerakadaren ondorioz Hernani utzi eta Bizkaian bilatu zuen babesa sendi guztiarekin batera. Bertan ere borrokan jarraitu zuen JSUren baitan antolatutako Dragones batailoian[578].
Bizkaiko tontorretako defentsa-sistemetan aritu zen, harik eta 1937ko udan Sudupeko frontean zauritu eta matxinoen esku erori zen arte. Une hartan erori berri zen Bilbora eraman zuten preso, eta bertan epaitu zuten hainbat milizianorekin batera. Bere aurkako prozesua behin-behinean eten zuten, tarte horretan aske geratuz. Hala ere, Hernanira itzuli bezain laster atxilotu egin zuten herriko agintari frankistek. Bere aurkako salaketa-txostena igorri zuten, honakoak adieraziz:
“[...] Comunista [...] Tomo armas desde el primer día [...] La víspera de la entrada de nuestras tropas formo parte del grupo que incendió tres casas, entre ellas la Iglesia parroquial [...] Merecedor del maximo castigo [...][579]".
Txosten honetan oinarritua Ondarretako espetxera eraman zuten preso. Dirudienez, kartzelako bizi-baldintzen ondorioz frontean jasandako zauriak gaizkoatu zitzaizkion. Izan ere, 1938ko apirilean Donostiako General Mola ospitalean baitzegoen preso. Aipaturiko salaketetan oinarrituta, bere aurkako Gerra Kontseilu bat ospatu zuten Donostian. Salaketa hauek ontzat eman ziren bertan eta, ondorioz, 15 urteko espetxealdira kondenatu zuten 1939ko urtarrilean[580]. Ondarretako espetxean eduki zuten 1942ra arte, izan ere, urte hartako abuztuan Lleidako espetxera lekualdatu zuten. Bertan egon zen preso 1944ko apirilean baldintzapeko askatasuna lortu zuen arte[581].

Luis Iñiguez Novalesen miliziano afiliatu fitxa. (cdmh).

Fernando Irurtia Maizen heriotza ziurtagiria.
(San Iidefonsoko Erregistro zibila).
Irurtia Maiz, Fernando
1919ko ekainaren 30ean Hernanin jaioa, Kardaberaz kalean bizi zen Rosa Ameztoy Alberdi amona, Carlos Irurtia Ameztoy aita, Juana Maiz Zabala ama eta anaiekin batera (Jose, Pedro, Ignacio Cipriano eta Domingo). 1936ko abenduko erroldaren arabera momentu hartarako Bilbon zegoen errefuxiauta familia guztiarekin batera[582]. Uneren batean armada frankistan mobilizatu eta San Ildefonsora (Segovia) bidali zuten, La Victoria Erregimenduko 28.enean. San Ildefonsoko Erregistro Zibileko heriotza aktaren arabera, Fernando Irurtia Maiz Gerra Kontseilu baten sententziaz fusilatu zuten 1938ko maiatzaren 11n. Cerro del Puercon fusilatu eta bere gorpua Valsaineko hilerrian lurperatu zuten[583]. Dena dela, gaur-gaurkoz ez dugu aurkitu Gerra Kontseilu honi lotutako dokumentaziorik.
Iriarte Cialceta, Antonio
1878ko urriaren 18an jaio zen Hernaniko zatia zen Lasarten. Orian bizi zen, eta auzoko mugimendu ezkertiarren kide nabarmenetako bat izan zen. Izan ere, Oriako UGT sindikatura afiliatuta egoteaz gain, honen eta La Emancipacion kooperatibaren egoitzak Antonioren izenean zeuden higiezinetan kokatzen ziren. Gerra Zibilaren ondorioz Oria utzi eta Bizkaian errefuxiatu ostean UHP batailoiarentzat hasi zen lanean. Kantauriko hegia armada frankistaren esku erortzean Kantabriako Maliaño herrian atzitu zuten. Momentuan ez zuten espetxeratu eta Oriara itzuli zen, baina bertan bere aurkako ikerketa abiatu zuten. Bere aurkako prozesuan “A” mailako norbanako gisa identifikatu zutenez eginbideak bertan behera geratu ziren, eta behin betiko askatasuna lortu zuen Antoniok[584].
Isasa San Sebastian, Domingo
1899ko martxoaren 9an Urnietan jaioa, herri honetako udaltzaina izan zen Errepublika garaian. Gerrak eztanda egitean baina, Urnietako Defentsa Batzordearentzat aritu zen lanean. Matxinoen aurrerakadarekin, bera izan zen Udaleko diruak herritik ateratzeko arduraduna. Iturri batzuen arabera Hernaniko Santa Barbarako gune gotortuan jardun zuen borrokan, artilleriako tirogile postuan. Hala ere, 1936ko irailean Bizkaian bilatu behar izan zuen babesa. Probintzia hau erortzean atzitu eta espetxeratu egin zuten Domingo Isasa. Espetxean aldi bat igaro ostean, aske utzi zuten eta Frantziara ihes egitea lortu zuen. Bertatik Kataluniara igaro zen, eta bertan egon zen gerraren azken uneetara arte. Izan ere, 1939ko otsailean berriz ere igaro zituen Pirinioak. Kasu honetan, aldiz, atzitu egin zuen polizia frantsesak.
Orduan, beste milaka errefuxiatu errepublikar bezala kontzentrazio esparruetan giltzaperatu zuten, Domingoren kasuan Gursekoan. Gutxira aske geratu zen arren, Frantzian jarraitu behar izan zuen errefuxiatu bezala 1943ra arte. Urte hartan polizia frankistari bere burua entregatu ostean Ondarreta eraman zuten preso. 1944ko urtarrilean burutu zen bere aurkako Gerra Kontseilua. Bertan, Defentsa Batzordearentzat eginiko lanagatik eta Frantziara ihes egiteagatik 12 urteko espetxealdira kondenatu zuten. Gutxira baina, zigorra kommutatu eta espetxetik atera zen. Bitartean, Joaquina Jines emaztea eta bikotearen bi seme-alabak Hernanira bizitzera joan behar izan ziren, eta Domingo espetxetik atera bezain pronto hauekin elkartu zen. Urnietan gerra aurretik zuen udaltzain postua berreskuratzen saiatu zen baina herri honetako udaletxeak ezezkoa eman zion[585]
Isla Iraola, Pablo
Hernanin jaio bazen ere Donostiako Easo kalean bizi zen bere emazte Felipa Zabalzarekin eta Marisol eta Francisca alabekin batera. Hiriburu honetan egiten zuen lan arotz gisa. 1930eko hamarkadan loraldian zegoen mugimendu anarkistako kide ere bazen: CNTren baitan antolatutako Sindicato Unico del Ramo de la Madera-ko kide zen. Gerra Zibilaren hasierarekin bere lanpostua utzi eta Errepublikaren defentsan antolatu zen. Hala ere, bere ogibidea baliatuz miliziano zulatzaile gisa fortifikazioak eraikitzen jardun zuen.
Gipuzkoa erortzean Bizkaira pasa eta IRren baitako Manuel Andres Ingeniarien 1. Batailoian engaiatu zen. Horrela, fronte ezberdinetan jardun zuen fortifikazioak eta azpiegiturak eraikiz, batailoi honetako kapitain maila izatera iritsiz. Horregatik, Euskadiko Gudarostearen gehiengoa Kantabrian errenditu ostean Santoñako espetxean giltzaperatu zuten. Era berean, bere aurkako Gerra Kontseilua burutu zuten 1937ko irailean.
Heriotza-zigorrera kondenatu zuten bertan, atxilotu eta egun gutxira gauzatutako epaiketa batean. Gerra auditoreak sententzia atzera bota eta epaiketa errepikatzeko agindu zuen, froga falta zela eta[586]. Heriotza-zigorretik libratu arren espetxean mantendu zuten Pablo; Santanderreko zein Donostiako espetxeetan egon zen. 1940ko abuztuaren 10ean espetxealdi arindua lortu eta aske geratu zen. Gutxira baina, bere aurkako bigarren Gerra Kontseilua ospatu zuten. Egozpenak antzekoak izan arren, kasu honetan 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten, gutxira 6 urtekoagatik kommutatu zutena. Horren ondorioz, behin-behinean preso eman zituen urteak kontuan izanik ez zen berriro espetxeratua izan behar[587].
Iturrioz Malcorra, Manuel
Ikus gerraosteko erresistentziaren atala.
Izaguirre Echeverria, Santiago
1899ko uztailaren 25ean Andoainen jaioa, 20 urterekin Hernanira etorri zen. Florida auzoan bizi zen apopilo bertako Karapote-Etxeberri baserrian, Gerra Zibila hasi zen arte[588]. Orduan, Florida auzoko hainbat langile bezala herriko Defentsa batzordearen aginduetara jarri zen, honen defentsarako diseinatu ziren gune gotortuak eraikitzen lagunduz. 1936ko abuztuan Hernani gerra frontetik oso hurbil zegoenez, ehunka herritarrek bezala Bizkaira joateko hautua egin zuen.
Euskadiko Gudarostearen sorrera eta gero mobilizazio orokorraren deia egin zenean, UGT antolatzen zebilen Manuel Llaneza ingeniarien batailoian engaiatu zen Santiago 1937ko otsailean. Batailoi hau fronte ezberdinetan gotorlekuak eraikitzeaz arduratu zen, eta Santiagoren kasuan, nahiz eta 1937ko udan gehienak Bilbon edota Santanderren erori ziren, Asturiaseko azken erresistentzia guneetara atzera-egitea lortu zuen. 1937ko urriaren amaieran Gijonen errenditu zenean matxinoek atzitu eta espetxeratu egin zuten.
Gutxira baina, Santoñara lekualdatu zuten, bere aurkako auzi bat irekia baitzuen erregimen frankistak. Auzi hau abiatzearen arrazoia Hernaniko Guardia Zibilak igorritako txosten bat izan zen, honelako salaketak egiten zituena:
“[...] mala conducta y antecedentes [...] simpatizante de los partidos del Frente Popular [...] uno de los que estuvieron con escopeta cuando los ataques de los rojos al cuartel de Loyola [...]”.
Hala ere, auzia aurrera joan ahala, Fronte Popularraren aldeko jarrera zuela egotzi ahal izan zioten soilik, Hernaniko agintarien txostenetako salaketak atzera botako zirelarik. Ondorioz, 1938ko uztailean emaniko epaian, gerra auditoreak bere aurkako eginbideak largetsi egin zituen, Santiago Izaguirrek behin betiko askatasuna berreskuratuz[589].
Izaguirre Tolarechipi, Manuel
1917ko urtarrilaren 3an Vilanava d'Ornon (Frantzia) herrian jaioa. 3 urte zituenetik Lasarteko Kale Nagusian bizi zen bere familiarekin[590]. Jornalaria ofizioz, ELA sindikatuan zegoen afiliatua. Altxamenduaren aurkako erresistentzia antolatuz joan zen heinean Lasarteko sarrera nagusietan guardiak egiten aritu zen sindikatuko kideekin batera, Buruntzako gaina matxinoen esku erori zen arte.
Une horretan, gaixo zegoen Andres Anaia Hartu eta Etxebarrira jo zuten familiarteko batzuengana. 1936 amaieran baina, Eusko Mendigoizale Batzako (EMB) Lehenago-il batailoi abertzalean engaiatzeko erabakia hartu zuen. Batailoi honetan Gorbeako gainetarako bidea egin zuen, bertan matxinoen erasoetatik babestuz 1936ko ekainaren erdian Eusko Jaurlaritzak atzerakada agindua eman zuen arte. Orduan batailoiko gudariekin batera Balmaseda-Turtzioz-Laredo-Santoña ibilbidea egin zuen. Azken helmuga honetan milaka gudari eta milizianorekin batera errenditu zen 1937ko abuztuaren 24an. Lehen unetik bertatik atxilotu zuten: lehenik Santoñako kartzelan, eta urte bereko azaroaren 23an Medina de Rioseco (Valladolid) udalerriko kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten.
Hernaniko Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta, Defentsa Batzordearentzat eginiko zaintzengatik eta gudari gisa eginiko jardunagatik bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatzea erabaki zuten. Horretarako, 1938ko martxoan Donostiako Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten, epaiketa urte bereko urriaren 26an ospatuz. Bertan, nahiz eta salaketa artxibatua izan zen “B” saileko preso gisa identifikatu zuten eta beraz kontzentrazio esparruetan edota LLBBetan preso edukitzea ebatzi zuen erregimen frankistak. Helburu horrekin, 1939ko urtarrilean San Pedro de Cardeñako (Burgos) monasterioko kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten[591].
Jimenez Grijalba, Mario
1900ko urriaren 12an Errioxan jaioa, Hernanin bizi zen 1920tik Luisa Otamendi eta bi alabekin batera. Gerra Zibilaren ondorioz, familia guztiak Kale Nagusian zuten etxea atzean utzi eta Bizkaira joan ziren babes bila[592]. 1937an, Iparraldeko Frontearen gainbeheraren ondorioz, badirudi familia Donostiara bizitzera joan zela. Izan ere, hiri honetan atxilotu baitzuten Mario 1939ko maiatzean, Julian Goitia hernaniarrarekin batera. Biak Ondarretan espetxeratuak izan ziren eta 1940ko urtarrilean baldintzapeko askatasuna lortu bazuten ere, beraien aurkako prozesu bat martxan jarri zuten auzitegi frankistek. Bien aurkako froga faltagatik largetsia izan zen 1940ko apirilean bikoteak behin betiko askatasuna lortu zuen[593].
Juarros Marcos, Feliciano
Burgoseko Covarrubias herrian jaioa, 1936an Lasarten bizi zen elektrikari lanak egiten zituen bitartean[594]. Gerra hasi zenean Euskadiko Gudarostean engaiatu zen, Durruti batailoi anarkistarekin borrokatuz[595]. Bizkaia luze-zabalean borrokatu zuen Feliciano Juarrosek, baina matxinoek Hego Euskal Herriko azken herriak okupatu eta gero espetxeratu egin zuten 24 urte zituenean.
Badakigu behinik behin Orduñako kontzentrazio esparruan eta Bilboko espetxean izan zutela preso, lehen gunetik Bizkaiko hiriburura lekualdatu baitzuten 1937ko abenduaren 3an[596]. Matxinoek behin-behineko espetxealdia ezarri zioten, eta lau urtez egon zen egoera honetan. Izan ere, 1938ko azaroaren 9an Ondarretako espetxera lekualdatu zuen bere aurkako Gerra Kontseilua medio. Kolpistek PCEko kide izatea eta miliziano gisa borrokatzea egozten zioten. 1939ko uztailean kasua artxibatu zuten arren, “B” atalean sailkatu eta bortxazko lanak egitera bidali zuten LLBB batera[597]. 1939ko urriaren 2an, San Pedro de Cardeñako (Burgos) kontzentrazio esparrura eraman zuten.
Oraingoz ez dakigu zehazki zenbat denbora egon zen gatibu-lanetan, baina aske geratu ostean Burgoseko probintziara joan zen bizitzera. Izan ere, bertako espetxe batean giltzaperatu baitzuten bigarren aldiz 1946ko urtarrilaren 9an. Gainera, Felicianoren aurkako bigarren epaiketa bat ere martxan jarri zuten, eta honen ondorioz, 1947ko martxoaren 22a arte bigarren espetxealdi bat pairatu behar izan zuen, egun honetan behin betiko askatasuna lortu arte[598].
Laplana Garmendia, Anastasia
Ikus emakumeen atala.
Larrañaga Areso, Ana
Ikus emakumeen atala.
Larrañaga Larramendi, Jose
1885eko otsailaren 2an Elorrion jaio zen jornalari hau. Filomena Eizaguirre errezildarrarekin ezkondu eta gero Donostian bizi izan ziren 1925ean seme-alabekin batera Hernanira lekualdatu aurretik. 1936ko udan gerra herrian ate-joka zegoela, Defentsa Batzordeari kasu egin eta matxinoen bonbardaketetatik ihesi Bizkaian errefuxiatzeko erabakia hartu zuen Larrañaga Eizaguirre familiak[599].
Bertan bizi izan zen familia 1937ko udara arte. Orduan, Bizkaiko azken herriak matxinoen esku erortzen ziren bitartean, Larrañaga Eizaguirre familia bertan egon arren Hernanira itzultzea lortu zuten. Hala ere, herria gerraren ondorioz uzte hutsagatik bere aurkako auzi-prozesu bat abiatu zuten Donostiako auzitegi militarretan. 1938ko urrian burutu zen, non ezin izan zioten inolako deliturik egotzi eta auzia largetsi eta gero behin betiko askatasuna berreskuratu zuen Juan Larrañagak[600].
Larumbe Azcune, Faustino
Donostian jaioa, Tafallan bizi zen Gerra Zibila hasi zenean. Gerra Zibilaren azken egunetara arte Errepublikaren kontrol esparruetan bizi izan zen, baina Valentziako azken erresistentzia guneak matxinoen esku erori zirenean, bertan aurkitzen zen. Orduan, atxilotu eta Porta Ceoli izeneko kontzentrazio esparruan giltzaperatu zuten. 1940ko maiatzean Ondarretako espetxera lekualdatu zuen Guardia Zibilak, izan ere, Gipuzkoako hiriburuan auzitegi militarrek bere aurkako ikerketa abiatu baitzuten. Bertan inolako deliturik ez zitzaion egotzi eta behin betiko askatasuna berreskuratu eta gero 1940ko uztailean espetxetik atera zen[601]. Aske geratu eta gutxira, Faustino Larumbek Hernanira bizitzera etortzea erabaki zuen.
Larumbe Esparza, Alejandro
1890eko urtarrilaren 9an Tafallan jaioa, Luisa Macazaga usurbildarrarekin ezkondu ostean Hernanira bizitzera etorri ziren 1921ean. Gerra hasi zenean Kardaberaz kalean bizi ziren beraien seme-alabekin batera[602]. Herrian ehorzle-desinfektatzaile funtzioak betetzen zituen, baina gerra hastean, Defentsa Batzordearen Osasun Komisariotzako kide bilakatu zen. Bere ofizioa baliatuz angarilari lanetan zauritutako milizianoak garraiatu eta ospitale-militarreko desinfektatzaile funtzioak bete zituen. Buruntza erori zenean familia guztiarekin Bilborako bidea hartu zuen. Hiriburu honetan aurkitu zuen babesa hasiera batean, baina 1937ko ekainean berriro ihes egin behar izan zuen. Atzerakada gelditzeko helburuarekin gotorlekuak eraikitzen lagundu zuen Solares eta Gijonen. Azken hau matxinoen esku erortzean, 1937ko urrian, atxilotu egin zuten.
Espetxean preso zela Hernaniko agintari frankistek igorritako txostenetan bere aurkako salaketa larriak egin zituzten, honakoa egotziz:
“[...JEstuvo detenido 24h a raiz de los sucesos de octubre de 1934 al recaer sobre el sospechas muy fundadas, dada su amistad con cabecillas revolucionarias, de su participacion en aquella revuelta. Formó parte del Comisariado de Sanidad, del cual era el elemento más destacado. Era uno de los cabecillas revolucionarios de la villa. Tiene contraídas graves responsabilidades de los hechos acaecidos durante la dominacion roja. Mandón, belicoso, indeseable[...J"
Salaketa hauetan oinarrituta Alejandro Larumbe behin-behinean espetxeratua izan zen eta Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten, bertan bere aurkako Gerra Kontseilu bat ospatzeko helburuarekin. Auzitegi Militarrek hernaniar agintari frankisten txostenak ontzat eman bazituzten ere, ez zuten Alejandro espetxe zigorrera kondenatu. “B” saileko preso gisa sailkatu ostean kontzentrazio-esparru batera bortxazko lanak egitera bidali zuten[603].
Larumbe Esparza, Francisca
Ikus emakumeen atala.
Lasa Arcelus, Josefa
Ikus emakumeen atala.
Lasa Irazusta, Jesusa
Ikus emakumeen atala.
Lasa Irazusta, Maria
Ikus emakumeen atala.
Lascurain Iribarren, Valentin
1913ko otsailaren 13an Hernanin jaioa, marinel gisa egiten zuen lan eta CNTn zegoen sindikatuta[604]. Hernaniko Portu auzoan zegoen erroldatuta gerra hasi zenean, eta Hernaniko milizietara batu zen lehen unetik. Gipuzkoako defentsan parte hartu zuen, hasiera batean, herrian bertan ezarri ziren gune gotortuetan eta, beranduago, Orio, Zumaia eta Eibarren defentsetan parte hartu zuen. Kasu honetan, MAOC-Guipuzcoa batailoiko kide gisa, Bizkaian babesa aurkitzera behartua ikusi zen arte.
Orduan, Euskadiko Gudarostearen sorrerarekin batera batailoi ezberdinak sortuz joan zirenean, 1937ko otsailean Diziplinatze batailoian izena eman zuen. Portugaleten zuten kuartela, eta bertan kapitain maila lortu zuen, Sollube, Jata edota Gorlizeko frontetan jardunez. Data honetarako jada, Bizkaiko frontea suntsitua izan zen eta atzera-egite orokor bat agindu zen, Portugaletetik, Galdames, Artzentales eta Santander bertaraino erretiratuz. Hiri hau abuztuan matxinoen armadak inguratu zuenean itsasoz Comillasera (Kantabria) ebakuatzeko saiakera egin zuten. Itsas-Armada Frankistak baina, atzitu eta espetxeratu egin zuen beste hainbat milizianorekin batera.
Bilbora lekualdatu zuten preso, hiri honetako auzitegi militarrek bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatzen zuten bitartean. Atzitua izan eta aste batera bere aurkako epaia burutu zen, eta bertan, Diziplinatze batailoiko kide gisa matxinoen aldeko presoen aurkako tratu txarrak burutzea egotzi zioten. Hau oinarri hartuta matxinada delitua egotzi zioten eta heriotza-zigorrera kondenatua izan zen. Valentin Lascurainek baina, eta 1937ko irailaren 18an kondenaren kommutazio bat jaso zuen 30 urteko espetxealdiagatik. Larrinagako espetxean giltzapetu zuten kondena betetzeko[605].
Hala ere, hurrengo urteetan erregimen frankistak gutxienez bi sumario ireki zituen Valentinen aurka, bi Gerra Kontseilutan gauzatuko zirenak. Besteak beste, Hernaniko udal frankistaren salaketa benetan larrietan oinarritu ziren hauek, zeintzuk Valentin heriotza-zigorrera kondenatua izatea eragin zezaketen. Bertan Diziplinatze batailoiko kide gisa Areetan konfiskazio eta eraikinen aurkako erasoetan parte hartu izana, herri bereko Zamacona zineetan izandako presoen hilketetan eta Galdamesen atzitutako hiru guardia zibilen desagerpenean parte hartu izana egotzi zioten. Salaketa hauek agintari frankista ezberdinek burutu bazituzten ere, Auzitegi Militar frankistak ez ziren ekintza hauen inguruko inolako froga edota testigurik aurkitzeko gai izan, eta epaian bertan onartuko dute frogarik ez zegoela hauek sostengatzeko eta absolbitu egin zuten[606].

Valentin Lascurain Iribarren EEBBetako
armadarentzat lanean. (eah).
Epai hauen guztien ondorioz Larrinagan egon zen preso 1943ko abuztuaren amaiera arte, baina hauek amaitutakoan “B” sailkatuz LLBBetan bortxazko lanak egitera eraman zuten. Kasu honetan matxinoek beraiek suntsitutako Gernika herriaren berreraikuntzan parte hartu zuen. 1944ko urriaren 2an Langile Batailoietik ihes egitea lortu zuen Valentinek, eta muga zeharkatu ostean Frantziako Estatuan bilatu zuen babesa[607]. Bigarren Mundu Gerraren azken hilabeteak ziren hauek, eta data hauetarako jada Frantziar Estatuaren gehiengoa Aliatuen esku zegoen. Orduan, Paris askatu berrira joan eta bertan Eusko Jaurlaritzak euskal errefuxiatu gisa nortasun agiria igorri zion 1945eko apirilean. Mundu Gerra amaitzean EEBBetako armadarentzat lan egiteko baimena lortu zuen[608].
Leibar Aramburu, Javier
Javier Leibar jauna, 1950eko maiatzaren 23an Eugenio Gorrochategui herrikidearekin batera “Jose Mari” tabernan euskal kantak abesten zegoela istilu bat izan zuten Francisco Javier Nadas jaunarekin, eta elkarren arteko talka borroka batean amaitu zen, gainera. Gertakari honen harira, Francisco Javier berak Javier Leibar eta Eugenio Gorrochategui salatu zituen, adieraziz Franco diktadorea iraintzen jardun zutela. Adierazpen hauetan oinarrituta bi lagunak atxilotuak izan ziren, nahiz eta denbora batera behin-behineko askatasuna erdietsi zuten. Auzitegi frankistek Eugenio eta Javierren aurkako eginbideak hasi zituzten, baina hauek gutxira largetsiak izan ziren, hau sostengatzen zuten froga falta zela eta[609].
Leibar Iñurrategui, Felix
1888ko maiatzaren 2an Eskoriatzan jaioa, bizargintza ofizioa ikasi eta gero 1918 inguruan bizartegi bat ireki zuen Hernanin. Serafina Aramburu emaztea eta seme-alabekin Kardaberaz kalean bizi zen, baina Gerra Zibila hastean bere 14 urteko Amador semearekin Hernani uztea erabaki zuen, gerratik ihesi Bilbon babesa bilatuz[610]
Ihes egitearen arrazoia Felix bera Hernaniko EAJko kide nabarmenetako bat izatea zen, 1918an herriko Uri Buru Batzar-eko lehendakari izendatu baitzuten[611]. Horretaz gain, taldea gerraren ondorioz Bilbon berreraiki zenean karguan berretsi baitzuten[612].
Bizkaia 1937ko udan matxinoen esku erori zenean Felix de Leibar atzitu egin zuten. Hernaniko Guardia Zibilak bere inguruko txosten bat igorri baitzuen uztailaren amaieran, adieraziz pertsona abertzale bat zela baina ez zuela gerran parte hartzerik izan. Hala ere, auzitegi militarrek bere aurkako epai bati hasiera eman zioten, Ondarretako kartzelan espetxeratuz. 1939ko urtarrilean bere aurkako eginbideen epaia eman zen, nahiz eta auzia behin-behinean largetsi zuten espetxean mantendu zuten preso, “B” mailako preso gisa sailkatu baitzuten eta LLBBetan bortxazko lanak egitera behartu baitzuten[613].
Lema Larumbe, Araceli
Ikus emakumeen atala.
Lema Larumbe, Clara
Ikus emakumeen atala.
Lema Larumbe, Pilar
Ikus emakumeen atala.
Lesaca Biurrun, Pilar
Ikus emakumeen atala.
Letamendia Egaña, Pedro
1900eko ekainaren 9an Donostian jaioa, Asuncion Goenaga herrikidearekin ezkondu eta familia osatu zuten Gipuzkoako hiriburuan. 1934ko urte gatazkatsuan Hernanira bizitzera etortzeko erabakia hartu zuten. Urte gutxira baina, gerrak eztanda egin zuen eta gerra frontea Hernaniraino iritsi zenean batera Letamendia Goenaga familiak Bizkaian babesa bilatzeko erabakia hartu zuen[614].
Bilbo hiriburuan ezarri ziren hasiera batean, baina Pedro Letamendiaren kinta mobilizatua izan zenean Saseta batailoi abertzalean izena emateko erabakia hartu zuen. Bizkaiaren defentsako borroketan ibili zen, Euskadiko Gudarostea desegin eta Santoñan errenditu zen arte[615].
Orduan, milaka gudari eta miliziano bezala atzitu eta espetxeratua izan zen, Presoen Sailkatze Batzordera Hernaniko udalak igorritako txosten batean oinarrituta. Honetan, gainera, zehazten da familiaren etxebizitza miatua eta bertako ondasunak konfiskatuak izan zirela. Pedroren inguruan dugun hurrengo datua da 1939ko abuztuaren 26an Ondarretako presondegitik aske atera zela, Auzitegi Militarrek bere aurka irekiak zituen eginbideak largetsi eta gero[616].
Lete Lete, Josefa
Ikus emakumeen atala.
Lizarreta Arana, Jose
1922ko abuztuaren 27an Tolosan jaioa. Lucio Lizarreta Eizaguirre Izquierda Republicana alderdiko tolosar ezagunaren semea. Familiarekin batera Tolosa utzi behar izan zuen gerraren ondorioz, Kantabrian atzitu zituzten arte. 1948ko apirilera arte ez dugu berri gehiago Jose Lizarretaren inguruan. Izan ere, data honetan polizia frankistak Madrilen atxilotu zuen, gerra garaian militante anarkistak eta milizianoak izan ziren hainbat pertsonarekin batera (Jose 1936an 13 urteko nerabea zen oraindik). Haren espetxe-fitxan adierazen da 1948rako Hernaniko bizilaguna zela.
Guztiak espioitza kasuak aztertzen zituen Madrileko auzitegi militarretan epaitu zituzten eta bertan Jose Lizarretari matxinada militarra proposatzea egotzi eta 25 urteko espetxealdira kondenatu zuten. Hainbat espetxetan preso egon ostean 1951 urtean El Duesoko kartzelara lekualdatu zuten bertan kondena bete zezan[617].
Lopez Moreno, Jose
1915eko apirilaren 15ean Donostian jaio bazen ere, haurra zenetik bizi zen Hernanin ama Anastasia eta anai Teofilorekin batera[618]. 1932tik UGT sindikatuko kide zen eta horren baitan 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuen. Testuinguru honetan atxilotu eta espetxeratua izan zen, zehaztugabeko denbora tarte batean. Hernanin gerra hastearekin batera miliziano gisa engaiatu zen, hasiera batean, Gipuzkoako fronte ezberdinetan eta beranduago JSren Dragones batailoi sozialistarekin Bizkaian borrokatuz. Kantabria eta Asturiaseko frontetan ere ibili zen 1937ko udan zehar, urte bereko urrian Villaviciosa herrian (Asturias) armada frankistak atzitu eta espetxeratu zuen arte.
Asturiaseko kartzeletan preso egon eta gero Gasteizko Probintzia Espetxera lekualdatu zuten, eta handik gutxira hiri honetan bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatu zuten. 1938ko azaroan ospatu zen, eta bertan Jose Lopezen militantzia politikoagatik eta miliziano izanagatik matxinada delitua egotzi eta 15 urteko espetxealdira kondenatu zuten[619]. 1941eko maiatzean, Bilboko espetxean preso zela baldintzapeko askatasuna lortzeko baimena erdietsi eta honi esker askatasuna berreskuratu zuen[620].
Lucas Duque, Arcadio
1896ko urtarrilaren 12an Trigueros del Valle (Valladolid) herrian jaioa. 1917an Hernanira bizitzera etorri zen Emiliano anaia eta Miguel aitarekin batera. Kardaberaz kaleko etxe batean ezarri ziren. Juana Aramburu hernaniarrarekin ezkondu zen, familia etxe honetan osatuz 1930eko hamarkadan. Gerra Zibilak eztanda egitean baina, 73 urteko aitarekin batera etxea utzi eta Bizkaian babesa aurkitzeko erabakia hartu zuen Arcadiok, Kardaberazeko etxean Juana eta alaba utziz[621].
Errefuxiatu gisa bizi izan ziren biak 1937ko udan matxinoen armadak atzitu zuen arte. Sailkapen Batzordera Hernaniko udalak bidalitako txostenean oinarrituta espetxeratua izan zen, izan ere, ezkertiarra izatea eta Hernanin gotorlekuak eraikitzen jardutea egozten baitzioten. Txosten berean oinarrituta auzitegi militarrek bere aurkako eginbideak abiatu zituzten, 1938ko abenduan burutu zirenak. Bertan, eginbide hauek artxibatzea erabaki zuen gerra auditoreak[622].
Macazaga Aduriz, Francisco
1906ko uztailaren 16an Donostian jaioa. Gaztetan Hernanira bizitzera etorri zen, Kale Nagusiko etxe batean ezarriz bere anai Jose eta honen familiarekin batera. Gerra Zibila hasi zenean etxea utzi eta Bizkairako bidea hartu behar izan zuen Maria Ignacia Beloqui anaiaren koinatarekin batera[623]. 1937ko udan Kantauriko hegiko erresistentzia guneak erori zirenean, Hernanira itzuli zen. 1939ko martxoaren 1ean matxinoen auzitegi militarren aginduz Ondarretan espetxeratua izan zen, bere aurka abiatu zuten auzibideak zirela eta. Hauek baina, 1940ko urtarrilean Bilboko gerra auditoreak largetsi eta askatasuna berreskuratu zuen[624].
Macazaga Aduriz, Ignacia
Ikus emakumeen atala.
Macazaga Piñeiro, Jesus
1916an Hernanin jaioa, gerra hasi zenean Esnal Orciazaguirre anai-arrebekin batera bizi zen Lizeaga auzoan, haien iloba baitzen[625]. Errepublika garaian herriko gaztedi sozialistetako kide izan zen. 18 urterekin 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuen, eta 4 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ondorioz. 1936an aske geratu eta gutxira berriro armak hartu zituen, kasu honetan, miliziano gisa kolpisten aurka borrokatzeko. Lehenik, Hernaniko Defentsa Batzordearen aginduetara egon zen eta, baita Gipuzkoako Milizia Popularretan ere. Hernani erori ostean Bizkaia alderako bidea hartu zuen eta, Euskadiko Gudarostea sortu zenean, Dragones batailoi sozialistan eman zuen izena.
1937an, batailoia disolbatu zenean, itsasoz ebakuatu eta Frantziar Estatura gurutzatzea lortu zuen, Katalunian ezarriz ostean. Bertan bizi izan zen gerraren azken uneetara arte. Katalunia ere, 1939ko urtarrilean, matxinoek hartu zutenean, berriro ere Frantziara gurutzatu eta bertan errefuxiatzea lortu zuen. Hala ere, gerraren bilakaeraren ondorioz osasuna kaltetuta zuen. Gaixotu egin zen eta Perpinya-ko Ospitale Militar Zaharrean artatu zuten arren 1939ko apirilaren 14an hil zen, 23 urte zituela[626]. Bitartean, Donostiako auzitegi militarrek bere aurkako prozesu bat abiatu zuten urte berean, Jesus Macazaga hilik zegoela jakin gabe. Auzitegian aurkeztu ez zenez auzi-ihes egoeran deklaratu zuten eta sumarioa largetsi egin zuten[627].
Madurga Jalon, Olegario
1894ko martxoaren 20an Logroño hirian jaioa, 1920tik Hernanin bizi zen Ana Ganuzarekin batera. Gerra hasi aurretik Kale Nagusian bizi ziren bere alabarekin batera[628]. 1936ko udan herrian miliziano taldeak osatuz joan zirenean bertako defentsa-sistema osatu zuten lubakiak eraikitzen jardun zuen, baita miliziano zaurituak garraiatzen ere[629].
1936ko irailean Buruntzako gaina matxinoen esku geratu zenean, emaztea eta alabarekin batera Bilborako bidea hartu zuen. Kantauriko hegia armada frankistaren esku erori zenean atxilotua izan zen, izan ere, 1938ko otsailean Hernanin zegoen preso eta bertatik Ondarretako kartzelara lekualdatu baitzuten. Urte bereko apirilean, gainera, bere aurkako eginbideak abiatuak baitzeuden. Ezkertiarra izan eta Fronte Popularraren alde borrokatzeagatik ikertu zuten, eta auzia largetsi bazioten ere, “B” saileko preso gisa sailkatu eta bortxazko lanak egitera preso eraman zuten San Pedro de Cardeñako monasterioko kontzentrazio esparrura (Burgos)[630]. Ildo beretik, LLBBetara lekualdatua izan zen, izan ere, 1939ko maiatzean 102 zenbakiko LLBBan aurkitzen baitzen preso[631].
Marcos Martinez, Jose
Kantabriako Torrelavega hirian jaioa, German eta Consueloren semea. Hernanira bizitzera etorri zen 1940ko hamarkada inguruan. Gerra Zibila hasi zenean Lenin batailoian eman zuen izena, teniente izatera iritsiz. Gerran zehar armada frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuen 1938ko apirilean. Hain zuzen, Iruñeko Ospitale Militarrean egon zen preso 1940 aurretik. Ostera, 1939ko apirilaren 26an bere aurkako Gerra Kontseilua ospatu zen: bertako industrietan galdaragile gisa lan eginez 1942ko azaroan herrian bertan atxilotu zutenean. Aurretik jada, Auzitegi Militarren sententzia jaso zuen 1939ko apirilaren 26an: matxinadari laguntza ematea egotzi zioten eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten. Sententzia irmoa jaso bezain pronto Ondarretan bertan bete zuen kartzelaldia 1943ko apirilean espetxealdi arindua erdietsi eta gero presondegitik irten zen arte[632].
Marigil Luzuriaga, Gerardo
1910eko apirilaren 30ean Donostia jaioa, familiarekin batera Lasartera bizitzera etorri zen 1920an[633]. Gerraren hasierarekin Gipuzkoako Komandantzia Militarraren aginduetara jarri eta Karabineroen Gorputzean eman zuen izena irailaren 10ean[634]. Gerraren lehen asteetan Hernaniko erresistentzia orokorra izan bazen ere, Nafarroatik erasotzen zuten zutabe militar profesionalen aurrerakada ezin izan zuten gelditu. 1936ko irailean familiako kide guztiekin batera Bizkairako bidea hartu behar izan zuen ondorioz[635].
Une horretan, Gerardo Marigilek Izquierda Republicana alderdiaren baitan antolatu zen Azaña-Vizcaya batailoian engaiatzeko hautua egin zuen[636]. Iparraldeko Frontea deiturikoan borrokatu zuen bere kide ziren milizianoekin Asturiaseko azken erresistentzia guneetara arte. Marigilek itsasoz ebakuatzeko aukera izan zuen, eta Frantzia igaro ostean Kataluniara iristea lortu zuen. Bertan berriro ere jardun zuen karabinero gisa Cuerpo de Carabineros izeneko unitate militar berrian[637]. Errepublikari leial mantentzen ziren azken probintzietan borrokatu zuen: Segre ibaiaren ertzetan eta Katalunia luze-zabalean[638]. Gerraren amaierarekin, baina, Guadalajaran atzitu eta Leongo kontzentrazio esparru batera eraman zuten. Hiru hilabetez egon zen bertan, aske utzi zuten arte.
1942ko apirilaren 5ean Donostian atxilotu zuen polizia frankistak, izan ere, Madrilgo Auzitegi Militarrak bere aurkako epaiketa bat ireki zuen. Gerardo Marigil Luzuriaga “Canfranc-eko espioien” epaiketan egon zen inplikatua, Espioitza Delituen Epaitegi Bereziak burututako 118.358. lege-prozesu militarrean, hain zuzen[639]. II. Mundu Gerraren testuinguruan Canfranc, Donostia eta Zaragozaren artean espioi-sare bat sortu zen. Honen bitartez, 1941 eta 1942 urteen artean, tropa alemanen eta merkantzien mugimenduak kontrolatu eta honen berri ematen zioten Britaniar Inteligentzia Zerbitzuari. Bada, burututako lege-prozesuan sare horretan nahasitako 30 pertsona epaitu zituzten, horietako bat Gerardo Marigil izanik.
Kartzela mugimenduei dagokienean, atxilotu ostean Ondarretako espetxera eraman zuten arren, apirilaren 22an Madrilgo Yeserias espetxera lekualdatu zuten[640]. Beranduago, 1942ko maiatzaren 7an, Madrilgo Santa Rita kartzelara mugitu zuten gainontzeko auzipetuekin batera. Azaroan, ordea, hiri bereko Portier kartzelan giltzaperatu zuten.
Kasu honen ikerketa prozesua luzea izan zen, gordetzen dugun epaiketaren dokumentazioak ia 2000 orri ditu. Gerardo Marigilen inplikazioen kasuan, soldatapeko agente bat izatea egozten zaio, bitartekari lanetan dirua ekarri eta informazioak eramateaz arduratzen zena “Jardinero” ezizenarekin:
“[...] fue encargado por este de recoger las notas informativas relativas a transportes y mercancías pasadas por la Aduana de Irun y cuyas notas eran entregadas a dicho Señor y al Sr. Nodon y por cuyo servicio recibía mensualmente la cantidad de trescientas cincuenta pesetas". “[...] para mejor ocultar su personalidad delictiva tenía asignado el indicativo de el “JARDINERO, habiendo hecho los servicios de enlace durante un año"[641].
Gerra Kontseilua 1943ko abenduaren 30an ospatu zen Madrilen. Bertan, espiotza delituagatik 6 urteko espetxealdira kondenatu zuten Marigil. 1944an, Alcala de Henareseko espetxe-tailerretara lekualdatu zuten, 1946ko apirilaren 25ean baldintzapeko askatasunean atera zuten arte[642]. Hala ere, 1928ko apirilera arte ez zuen kondena iraungi.
Marigil Luzuriaga, Luis
Irunen jaio zen 1916ko maiatzeren 18an, baina haurra zela Lasartera bizitzera etorri zen familiarekin batera. Gerra aurreko urteetan ireki berria zen Michelin enpresan egin zuen lan[643]. Gerraren hasierarekin baina, UGTko kide izanik Gipuzkoaren defentsara batu zen miliziano gisa. Bala Roja konpainiarekin Urnietako defentsan aritu zen lehen asteetan, baina Gipuzkoako frontearen gainbehera eta gero Bizkairako bidea hartu zuen 1936ko irailean. Euskadiko Gudarostearen sorrerarekin batera Izquierda Republicana alderdiaren baitan antolatu zen Azaña-Vizcaya batailoian engaiatu zen[644]. Batailoi honekin Bizkaiko defentsako borroketan parte hartu zuen, 1937ko udan matxinoen esku erori zen arte. Beste hainbat milizianorekin batera Santanderren espetxeratu eta beraien aurkako Gerra Kontseilu bat burutu zuten hiri honetan bertan 1938ko urtarrilean. Absoluzioa jaso ondoren askatasuna berreskuratu zuen[645]. Hala ere, behin presondegitik irtenda, erregimen frankistak eginiko mobilizazio orokorraren mobilizatu zuten, defendatu zuen Errepublikaren aurka borrokatzera behartuz[646].
Marticorena Arruti, Josefa
Ikus emakumeen atala.
Martinez Gomara, Gabino
1894an Kaskanten jaioa, Hernaniko Antziola auzoan bizi zen bere emazte Casilda Ruiz eta seme-alabekin batera 1936ko udan[647]. Gerra hastean herrian antolatu zen Defentsa Batzordera batu zen, hasiera batean, Nafarroatik gertu Ugaldetxon ezarrita zegoen kontrol postuan guardia armatuak eginez, baina denborara Hornidura Komisariotzaren aginduetara egotera pasa zen. Hornigaien garraioan eta hauen konfiskazioetan parte hartu zuen, tartean Hernaniko ebakuazioan lagunduz. Beranduago, ehunka herritarrek bezala Martinez Ruiz familiak beraien etxea utzi eta Bizkairako bideari ekin zioten[648].
Bertan Euskadiko Gudarostera batu zen, intendentzia militarreko arduradun gisa lan eginez, ziurrenik Izquierda Republicana alderdiko Azaña-Vizcaya batailoian. Hauekin batera Bizkaiaren defentsan parte hartu zuen[649]. Hala ere, 1937ko ekainean behin Bilbo erorita etengabeko atzerakadan zebiltzala atzitu egin zuten, 1939ko irailean Santanderren aurkitzen baitzen preso. Bertara txosten gogorra igorri zuen Hernaniko Udalak:
“[...] Peligroso, cabecilla de las hordas rojas de la localidad como miembro de la Comisaria de Abastos del FP, intervino con pistola en requisas y saqueos. Amenazaba a las derechas. Malo, indeseable, merecedor del mayor castigo [...]”.
Horretaz gain, Severiano Barrenechea hernaniarrak bere aita Joseren hilketan parte hartu izana egotzi zion. Txosten hauetan oinarrituz giltzapetua izan zen eta bere aurkako Gerra Kontseilu batean amaituko ziren eginbideak abiatu zituzten. Epaia hiri horretan bertan ospatu zen 1937ko urriaren 14an. Hernaniko frankisten txostena oinarri harturik Gabino Martinezi matxinada delitua egotzi eta heriotza-zigorrera kondenatu zuten.
Gabinok kondena honi errekurtsoa ezarri zion arren, argudiatuz ez zuela Jose Barrenechearen hilketan parte hartzerik izan. Adierazi zuen ez zegoela Hernanin egun horretan eta, gainera, hainbat testiguren izenak aurkeztu zituen. Hala ere, zigorra berretsia izan zen eta azaroaren 17an fusilatu zuten. Santander hiriko Ciriegoko hilerrian lurperatu zuten hil ostean[650].

Forensearen txostena, Gabino Martinezen
heriotza ziurtatzen. (airmn).
Martinez Peña, Rogelio
1917ko abuztuaren 17an jaio zen Tremos de Arriba (Burgos) herrian, Ponferradatik gertu. Eskualde hau estuki lotua egon izan da meatzaritzarekin eta langile mugimendu indartsua zuen Errepublika garaian. Estatu-kolpearen aurka langile andana antolatu bazen ere, matxinoen indarrak Gerra Zibilaren lehen egunetan lurralde hau bereganatu zuten eta Rogelio une horietako batean atxilotu zuten. Izan ere, Leonen bertan bera eta beste 12ren aurkako epaiketa burutu baitzuten 1937an Auzitegi Militar frankistek. Epaituen artean Asturias batailoiko miliziano ugari daude, beraz, pentsa genezake Rogelio bera ere matxinoen aurkako borroketan atzitu zutela. Gainera, ideia honekin bat datoz epaiketa honetan ezarri ziren kondena gogorrak. 13tik 10 heriotza-zigorrera kondenatuak izan ziren, horietako 3 gutxienez fusilatu zituztelarik.
Rogelioren kasuan heriotza-zigorrera kondenatua izan zen, baina kondena hau 30 urteko espetxealdiagatik kommutatu zioten[651]. Ondorioz, 1940ko hamarkadaren lehen erdira arte Espainiar Estatuko espetxe edota kontzentrazio esparruetan preso izan zutela pentsa genezake. Uneren batean askatasuna berreskuratu zuen, baina ziurrenik bere bizitokia zen Bierzoko eskualdera itzultzeko debekua jasoko zuen, eta horregatik, Lasartera bizitzera etorri zen (Geltoki kalera).
Halaber, kontuan hartzen badugu 1937an atxilotu zutenean Rogeliok 20 urte zituela, ezin izan zuen soldadutza egin. Horregatik, Erregimen Frankistak 1946ko urriaren 25ean atxilotu eta Ondarretako espetxera eraman zuen, soldadutza egin behar zuela argudiatuta. Gainera, altxamenduaren aurka borrokatu zuten askori bezala, bere aurrekari politikoak zirela eta zigor gisa Marokora bidali zuten soldadutza egitera. Zehatzagoak izateko Chefchauen hirian aurkitzen zen Artilleria Erregimentu batera. Horretarako, Guardia Zibilak azaroaren 26an espetxetik atera eta Magrebeko inguru horietara eraman zuten preso[652].
Matesanz Benito, Casimira
Ikus emakumeen atala.
Melara Gonzalez, Joaquin
Badajozeko Montijo herrian jaio zen 1887ko abuztuaren 29an. Lasarteko Karabineroen sarjentu zen Errepublika garaian, eta Angela Huertas emaztearekin eta seme-alabekin batera Geltoki kaleko etxe batean bizi zen[653]. Gerra Zibila hasi zenean Gipuzkoako agintari errepublikarrei leial mantendu zen, eta Iparraldeko Frontea deiturikoak iraun zuen bitartean Karabinero funtzioak betetzen jardun zuen. Horretarako, Lasarten bizi zen Jose semearekin eta bera bezala Deban karabinero ziren Angel eta Juan semeekin batera Bizkairako bidea egin zuen. Hala ere, matxinoen erasoaldiek frontea haustean Bilbon geratzeko hautua egin zuten karabinero ugarik, eta probintzia erortzean Errepublikaren alde lan egin zuten karabinero guztiak atzitu eta espetxeratuak izan ziren, tartean, Melaratar aita-semeak.
Angel eta Juan semeek gogorrak jaso zituzten 1937ko uztailean, miliziano gisa frontean matxinoen aurka borrokatzeagatik, eta kartzelan egon ziren urte luzez. Joaquin aitak, 50 urte betetzear zituenez ez zen frontera joan, Karabinero gisa guardiak egitera mugatuz. Horregatik, bere aurkako eginbideak largetsiak izan ziren eta askatasuna berreskuratu zuen[654].
Mendizabal Echenique, Joaquin
1903ko ekainaren 5ean Donostian jaioa, bertako udalarentzat egiten zuen lan. Dolores Berastegui hernaniarrarekin ezkondu eta gero, Kardaberaz kaleko etxe batera joan ziren bizitzera biak 1933an[655].
Esan bezala, Donostiako udal langile zen Errepublika garaian, udal brigadarekin batera bideak egin eta hauen mantenuan lan eginez. 1936ko udan baina, Gerra Zibila hastearekin batera Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen, honekin Hernaniko defentsan bere alea emanez[656]. Egiteko hau ezinezkoa bilakatu zenean, ebakuazio deiari kasu egin eta Bizkairako bidea hartu zuen 1936ko irailean, Dolores emaztea eta bi urteko semearekin batera[657].
Euskal Herriko mendebaldean hilabete batzuk gehiago iraun zuen borrokak, baina 1937ko udan eskualde hauek ere armada frankistaren esku geratu zirenean, beraien etxeetarako bidea abiatu zuen Mendizabal Berastegui familiak. Itzuli bezain laster bere lanpostutik kanporatua izan zenaren berri izan zuen. Horretaz gain, hainbat udal langilerekin batera Auzitegi Militarrak ikertzen ari zitzaizkiola jakin zuen. Eginbide hauek 1938ko irailean largetsiak izan baziren ere, ez zuen berriro ere bere lanpostua berreskuratu[658].
Mercero Yarza, Antonio
1910eko urtarrilaren 10ean jaiotako lasartearra, herrikide asko bezala Michelin enpresan egiten zuen lan[659]. Lasarteko mugimendu abertzaleetako kidea, EAJ alderdira eta ELA sindikatura afiliatua zegoen. Gerra Zibila hasi zenean Lasarte bertako sarreretan guardia armatuak egiten hasi zen, baina 1936ko abuztuaren erdian Defentsa Batzordeko kide izatera pasa zen, EAJren ordezkari gisa. Mugimendu honekin bere anai Ramon babestu nahi zuen, “antimarxista’’ baitzen eta Michelin enpresako langileak hautatzeko arduraduna. Ondorioz, gatazkak izan zituen herriko langile mugimenduko kideekin. Liskar hauen harira Ramon anaia miliziano batzuek Lasarten bertan atxilotu eta Donostian fusilatu zuten irailaren 2an. Ondorioz, Antoniok Defentsa Batzordea utzi eta Zornotzara mugitu zen protesta gisa.
Bertan Euskadiko Gudarosteak Karmeldarren komentuan zuen komunikazioetarako eskolan guardiak egin zituen hasiera batean, baina beranduago Bilbora mugitu zen[660] eta Ariztimuño batailoi abertzalean eman zuen izena[661]. Batailoi honekin 1936ko ekainaren 19a arte jardun zuen borrokan, hau da, Bilbo matxinoen esku erori zen arte.
Bizkaiko hiriburua kolpisten esku erori zenetik Antonio Merceroren nondik norakoak ezezagunak zaizkigu 1938ko apirilaren 28an Hernanin bertan Guardia Zibilak atxilotu zuen arte. Ondarretako espetxera eraman zuten preso, bere aurka Auzitegi Militarrek abiatuta zuten prozedura judizial bat zela eta. Bertan, Defentsa Batzordeko kide izan eta atxiloketa batean parte hartzea egotzi eta 6 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten urte bereko abuztuaren 12an[662].
Sententzia irmoa jaso eta gero, lasartear hau Donostiako “Zapatari” espetxean izan zuten preso 1940ko abuztuaren 22an Bilbora lekualdatu zuten arte. Bizkaira eramatearen arrazoia Espetxeetako Delegaritzak bertan lan batzuk egin behar zituenaren agindua igortzea izan zen[663]. Hala ere, ez zuen espetxe honetan denbora luzaro igaro, urte bereko uztailaren 12an baldintzapeko askatasuna lortu eta gero Lasartera itzultzeko aukera izan baitzuen[664].
Mercero Yarza, Fabian
Antonio eta Ramon anaiak bezala Lasartearra zen, eta Antonio bezala, ELA sindikatuko kide zen, honen Lasarteko industria kimikoen saileko kide baitzen. Gerra Zibil garaian, Fabianek sindikatu honen ordezkari gisa Lasarteko sarreretan guardiak egiten jardun zuen, baina bere anaia Ramon miliziano talde batek hil eta gero Bizkaira joateko erabakia hartu zuen. Euskadiko Gudarostea sortu eta gero, Enlaces y Transmisiones batailoiko kide izatera pasa zen, bertan teniente maila izatera iritsiz. Langile talde baten gidaritzan Bilboko ibilgailuen tailer batez arduratu zen gerrak iraun zuen denbora guztian zehar.
Bilbo matxinoen esku erori zenean baina, Fabian atxilotu eta El Carmelo izeneko espetxera eraman zuten preso. Izan ere, hiri honetan bertan auzitegi militarrek bere aurkako prozedura bat abiatu zuten. 1938ko apirilean burutu zen Gerra Kontseilua, non gudari bezala izandako jardunagatik matxinadari laguntzea egotzi zioten, baina frontean ez borrokatzea aringarritzat hartu ostean, bi urteko espetxealdira kondenatu zuten 1938ko apirilean[665].

Fabian Mercero Yarzaren ELAko karneta. (airmn).
Miner Echeverria, Jose Luis
1902ko urriaren 15ean Hernanin jaioa, Kardaberaz kalean bizi zen bere familiarekin batera 1936an gerrak eztanda egin zuenean. Hasiera batean Hernanin geratzeko hautua egin bazuen ere, 1936ko irailean Buruntzako gaina erori eta gero Bizkaira ihes egin zuen bere aita Felipe Minerrekin batera[666]. Bertan, Euskadiko Gudarostera batzeko erabakia hartu zuen, PCEren baitan antolatu zen Larrañaga batailoi komunistako osasun saileko miziliano gisa borrokatuz Bizkaian. Hemendik aurrera ez daukagu datu gehigarririk Jose Luisen inguruan, nahiz eta pentsa genezaken 1937ko udako uneren batean armada frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuela. Izan ere, 1938ko uztailean Donostiako Zapatari espetxean aurkitzen zen preso epai baten zain.
Bere aurkako Gerra Kontseiluan Hernaniko udal frankistak Fronte Popularraren aldeko jardun politikoa izan zuela eta honen miliziano taldeetako boluntario izan zela egotzi zion. Epaia Donostian bertan eman zen 1938ko urrian, non Jose Luisen aurkako epaiketa largestea erabaki zuten Auzitegi Militarrek. Hala ere, Zapatariko espetxean preso mantentzearen aldeko erabakia ere hartu zuten. Izan ere, presoen sailkatze irizpideen arabera “B”saileko preso gisa sailkatzea proposatu baitzuten, horrela, bortxazko lanak egitera LLBB batera preso eramateko. Burgosko Gerra auditoreak proposamena 1939 apirilean berretsi zuen eta Jose Luis Langileen Batailoi batera bidali zuten preso[667].
Minguez Nieto, Silvino
Valladoliden jaiotako gazte hau Irunen erroldatuta egon arren Hernanin bizi zen Gerra Zibila hasi zenean. Militante politikoa zen, JSU eta UGTko kide baitzen. Herriko hainbat ezkertiarren antzera Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen 1936ko uztailean. Horrela, miliziano gisa Gipuzkoako Defentsan parte hartu zuen lehen unetik, matxinoen armadaren aurrerakadek Bizkaian babesa aurkitzera behartu zuten arte.
Bizkaian Dragones batailoi sozialistan engaiatu zen eta hamarnaka hernaniarrekin batera borrokatu zuen 1937ko abuztuan Santander hiria inguratua geratu eta frankistek atzitu zuten arte. Espetxeratu egin zuten orduan, eta hainbat kartzelatatik igaro zen, Ondarretakoan 1939-1940 bitartean egon zelarik. Donostian bere aurkako Gerra Kontseilua abiatu zen, epaia 1942ko ekainean eman zelarik. Bertan, miliziano gisa altxamenduaren aurka eginiko borrokagatik 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten Silvino Minguez[668].
Miranda Ursategui, Ramona
Ikus emakumeen atala.
Moncayo Garces, Pilar
Ikus emakumeen atala.
Moncayo Martinez, Gabriel
1895eko martxoaren 18an jaio zen Zaragozako Tarazona herrian, eta bertatik, Hernanira bizitzera etorri zen familiarekin 1910ean[669]. Paper industriako langilea izateaz gain, sail honetako langile mugimenduko militante aktiboa ere bazen, ildo komunistarekin lerrotutakoa. Hau oinarritzat hartuta, hainbat herritarrekin batera 1934ko Urriko Greba Iraultzailean hartu zuen parte[670]. Saiakera iraultzaile honek porrot egin zuenean atxilotu zituzten 31 hernaniarretako bat izan zen, eta Guadalupeko gotorlekuan espetxeratu zuten epai baten zain[671]. Egoera hau baliatuz, Biurteko Kontserbadoreko udal eskuindarrak Gabriel espetxean zela argudiatuz 1933tik Udal Musika Bandan zuen postutik kanporatu zuen. 1936ko otsaileko Fronte Popularraren garaipenarekin, bere aurrekari politikoen amnistiari esker, aske geratzeaz gain musikari postuan berrezartzea lortu zuen[672].
Egoera honek ez zuen luze iraun, 1936ko uztailean herriko Defentsa Batzordeko Gerra Komisariotzan eman baitzuen izena, miliziano gisa engaiatuz. Nafar kolpisten erasoei eutsi ezinda, 1936ko irailetik aurrera Bizkairako bidea hartu behar izan zuten milizianoek. Horrela, Euskadiko Gudarostea eratuz joan zen heinean 1934ko Gerra Orokorreko hainbat preso bilduko zituen Dragones batailoian engaiatu zen[673]. Gabriel Moncayok miliziano gisa jardun zuen borrokan 1937ko uda eta udazkenean Kantauriko hegia matxinoen esku erori zen arte. Orduan, milaka milizianorekin batera atzitu eta Santoñako espetxean sartu zuten. Beranduago, San Pedro de Cardeña (Burgos) monasterioko kontzentrazio esparruan egon zen, 1938ko urtarrilean 76. LLBBra bidali zuten arte. Horrela, 1939ko martxoan Prat de Llobregateko (Bartzelona) herrian aurkitzen zen Langile Batailoi honekin bortxazko-lanak burutzen[674].
Gabrielen inguruko hurrengo datu zehatza 1939ko maiatzaren 20koa da, izan ere, egun honetan Hernanin atxilotu eta Ondarretan espetxeratu zuten, bere inguruko ikerketa bat abiatu zutelako. Prozesu hau ematen zen bitartean behin-behineko espetxealdia ezarri zioten 1940ko martxoaren 20ra arte; baldintzapeko askatasunarekin Hernanira itzuli zen data. Hilabete gutxira bere aurkako ikerketa artxibatu egin zuten delitu zantzurik aurkitu gabe[675].
Herrira itzultzea lortu zuen arren, bere aurkako jazarpena ez zen hor eten. Izan ere, militante ezkertiarren aurkako zaintza eta errepresioa etengabea zen. Horrela, Ramon Sevillano herritarrarekin batera 1944ko urriaren 16an atxilotu eta Ondarretan izan zituzten preso inolako lege-prozesurik gabe hilabete bereko 27ra arte[676].
Moreira Losada, Juana
Ikus emakumeen atala.
Mugica Eizmendi, Fidel
Donostian jaio zen Fidel Mugica, baina Hernaniko Portu auzoan bizi zen merkataria zen[677]. Gerra Zibila hastearekin batera Defentsa Batzordearentzat hasi zen lanean, herrian bertan ezarria zegoen milizianoen kuartelean sukaldean jardunez. Hernaniren defentsa hondatzean Bizkaia aldera mugitu behar izan zen, hasiera batean, bertan babestera. Euskadiko Gudarostea eratuz joan ahala, ordea, Euzkadi izeneko batailoi laguntzailean engaiatu zen.
Batailoi honekin Asturias matxinoek bereganatu zuten arte jardun zuen, probintzia honetako Arriondas herrian atzitu baitzuten 1937ko urriaren 14an. Hala ere, Hernanira itzultzea lortu zuen eta Portu kalean ezarri zen berriro, bizilagun batek bere aurkako salaketa jarri zuen arte. Honen arabera erregimenaren aurkako adierazpenak egiteaz gain, Juan Martin Errazquin eta Aniceto Mugica Armada Frankistak indarrez mobilizatutako herritarrek desertatu eta Frantziako Estatuan errefuxiatu izanaren ardura zuela egotzi zion. Salaketa hau medio, 1938ko urtarrilaren 26an atxilotu eta Ondarretako espetxera preso eraman zuten, Donostian bertan bere aurka egingo zen Gerra Kontseiluaren zain. Epaiketa 1938ko urriaren 11n izan zen eta bertan salatzailearen hitza ontzat eman zuten Auzitegi Militarrek, 4 urteko espetxealdira kondenatu zutelarik[678].
Behin sententzia irmoa jasota, Donostiako Ondarreta eta Zapatari espetxeetan izan zuten preso frankistek, 1940ko uztailaren 14an baldintzapeko askatasuna lortu eta gero kartzelatik atera zen arte. 1941eko abenduaren 29an lortuko zuen behin betiko askatasuna[679].
Mugica Esnaola, Jeronimo
1885ko martxoaren 18an Hernanin jaioa, Portu kalean bizi zen bere emazte Maria Arizmendi eta seme-alabekin batera[680]. Jornalari gisa egiten zuen lan herrian eta 1936ko uda hartan, 50 urteak pasata izan arren, estatu-kolpe saiakeraren notiziak iritsi bezain pronto honen aurka borrokatzeko antolatzen hasi zen. Defentsa Batzordearen aginduetara jarri zen, herrietako sarreretan ezarri ziren parapetoetan guardiak eginez, Errepublikaren alde lerrotu ziren ezkerreko mugimenduekin bat egiten baitzuen[681].
Kolpistek Hernani Urnietatik erasotu zutenean, defentsak hautsi eta gero, herria uztera behartua ikusi zuen bere burua, eta emazte eta seme-alabekin batera Bizkairako bidea hartu zuen. Probintzia honetan errefuxiatu gisa biziko ziren, eta 1937ko udaberri-udan Bizkaia matxinoen esku erori eta gero Hernanira itzultzea lortu zutela pentsa genezake[682].
Familiak Portu auzoan zuen etxea uztearen eta mugimendu ezkertiarrekin zuten loturen ondorioz, Ondasunen Konfiskaziorako Gipuzkoako Batzordeak etxea konfiskatu zieten[683]. Gainera, 1939ko abenduaren 11 n atxilotu eta espetxeratu egin zuten Gobernadore Zibilaren aginduz. Hamabost eguneko espetxealdi aginduarekin egon zen Zapatarin preso hilaren 26era arte. Gainera, 1941eko irailaren 28an Hernaniko tranbian bidaiatzen zihoala berriro ere atxilotu zuten, dirudienez, “Viva la anarquía”, “Revolución” edota “Viva el comunismo” bezalako aldarrikapenak egiteagatik. Ondarretara eraman zuten berriro ere, eta erregimenaren aurkako aldarriak egitea egotzita urriaren 17ra arte izan zuten preso. Data horretan espetxealdi arindua lortu eta Hernanira itzuli zen. Hala ere, bere aurkako epaiketa jarri zuten martxan. Sententzia 1942ko ekainaren 18an eman zen, eta aldarrikapen horiek egiteagatik 2 hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten[684].
Mugica Iraola, Juan
1917ko urriaren 15ean jaio zen Epela bailarako Irubidieta etxean[685]. Estatu-kolpea gertatu zenean Donostian zegoen lanean, eta bere lanpostuan mantendu zen gerrak Euskal Herrian iraun zuen bitartean. 1937ko uztailean, hain zuzen, bere kinta mobilizatu zuen Armada Frankistak. Ordutik aurrera armada honetan borrokatu behar izan zuen hainbat frontetan. Gainera, Murcian lizentziatu eta honi esker Hernanira itzuli zen.
Denbora gutxira baina, Usurbilgo Benta baserrira joan zen morroi gisa. 1941eko irailaren lehenean, arratsaldeko zortziak aldera, Añorga eta Donostiako 10 lagunekin batera Ernioko erromeriatik itzultzen zebiltzala Guardia Zibilak Lasarteko Irubiden ezarrita zuten kontrol-postuan geldiarazi eta atxilotu zituen. Haien arabera, hauek salatu zuten erromerian erositako zintak jantzita zeramatzatela, eta hauek, ikurrinaren kolorekoak zirela:
Arrazoi honengatik Ondarretako kartzelara eraman zituzten, eta bertan egon zen Juan preso irailaren 25era arte, espetxealdi arindua lortu zuen arte. Espetxetik atera bazen ere, Benta baserrian bizi beharko zen, lanera eta eginkizun erlijiosoetara joateko baimena zuen soilik. Horretaz gain, hamabostean behin agintari frankisten aurrean aurkeztera behartua zegoen epaia eman arte.
Egoera hau luze pairatu behar izan zuen Juanek, izan ere, haien aurkako epaia 1944ko martxoaren 15ean eman zen, non auzia largetsi egin zen. Honen arrazoia hainbat udal frankistek Juan Mugica eta gainontzeko atxilotuen alde igorritako txostenak izan ziren. Gainera, Guardia Zibila bera ez zen gai izan zehazteko zinta horiek ikurrinaren kolore zehatzak zituztenik. Horrela, atxilotuak izan eta ia hiru urtera behin betiko askatasuna berreskuratu zuen Juanek[686].
Mugica Liceaga, Manuel
1900eko urriaren 11 n Hernanin jaioa, Kale Nagusian bizi zen eta margolaria zen ofizioz. 1933ko hauteskundeetan zinegotzi abertzale gisa hautatu zuten. Gerrak eztanda egitean zinegotzi postua mantendu zuen, eta Hernani erortzean, Bizkaian babestu behar izan zen[687]. Dirudienez, Miguel Toledo alkateak postua utzi eta Iparraldera ihes egitean alkatetzaren ardura hartu zuen bere gain, 1937ko udan Bizkaia ere erori zen arte. Ordutik aurrera bere inguruko daturik ez daukagu. 1940ko abenduan baina, Hernaniko Udalak bere inguruko txostena igorri zion Miranda de Ebroko Kontzentrazio Esparruko presoen sailkapen batzordeari. Beraz, denbora tarte honen inguruko bi aukera nagusi daude: lehena, erregimen frankistak behin-behinean preso eduki izana espetxe edo kontzentrazio esparruetan baina sailkatu gabe. Bigarrena, zinegotzi abertzalea izanda atzerrian errefuxiatu izana eta data horren bueltan itzuli izana. Aipaturiko txostenak hurrengoa zioen:
“Concejal nacionalista de este Ayto. en julio de 1936 dispensó proteccion a elementos de derecha, entre ellos al Secretario municipal, a quien oculto en su casa"[688].
Txosten hau jaso eta gero badirudi “B” mailako preso gisa sailkatu zutela eta bortxazko lanak egitera bidali zutela preso, izan ere, 1941eko urtarrilean Zaragozan gatibu-lanak egiten zebilen 77 zenbakiko LLBBan[689]. Aske geratzean baina, ezin izan zen bere etxera itzuli; anaia Domingoren izenean zegoen Kale Nagusiko etxea konfiskatu baitzioten EAJra afiliatua egoteagatik[690]. 1943ko azaroan berriro atxilotu zuten Hernanin, kasu honetan, Juan Goyarekin batera. Hernaniko Udalak hilerrian zegoen hobi-komunean lore eskaintza bat eta inskripzio abertzale bat uzteagatik burutu zuen salaketa. Bi herritar hauek 1944ko urtarrilaren 15era arte egon ziren preso Ondarretan, froga faltagatik espetxealdi arindua erdietsi zuten data. Aske geratu eta gutxira gainera beraien aurkako salaketa largetsi egin zuten arrazoi beragatik[691].
Tras recibir este informe, parece que lo clasificaron como preso de nivel “B” y lo enviaron a hacer trabajos forzados, ya que en enero de 1941 estaba en Zaragoza haciendo trabajos forzados con el BBTT número 7 7[689]. Sin embargo, cuando quedó libre, no pudo volver a su casa; le habían confiscado la casa de la calle Mayor que estaba a nombre de su hermano Domingo por estar afiliado al PNV[690]. En noviembre de 1943 lo detuvieron de nuevo en Hernani, en este caso, junto a Juan Goya y fue el Ayuntamiento de Hernani quien puso la denuncia por hacer una ofrenda floral en una fosa común del cementerio y dejar una inscripción nacionalista. Ambos ciudadanos estuvieron presos en Ondarreta hasta el 15 de enero de 1944, día en la que por falta de pruebas consiguieron la prisión atenuada. Poco tiempo después de quedar libres se archivó la acusación contra ambos por la misma razón[691].
Mugica Muñoa, Elias
1914ko uztailaren 20an Donostian jaioa, Hernanira bizitzera etorria zen gerra aurretik, gidari gisa lan eginez. 1941eko abenduaren 15ean Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, Madrileko Epaitegi Militarrek bere aurka martxan zuen Gerra Kontseilu bat medio. Honen arrazoia izan daiteke 1935 urtean soldadutza adina bete zuenean hau egitera joan izana, eta Gerra Zibilak eztanda egitean Errepublikan leial mantendu ziren lurraldeen batean aurkitzea eta soldadu gisa matxinoen aurka borrokatzea.
Guardia Zibilak Elias Mugica Ondarretako espetxera eraman zuen preso, baina ez zen Kantauri itsasoaren alboan luze egon, izan ere, 1942ko ekainaren 2an Guardia Zibilak Madrilera eraman baitzuen Conde de Peñalver izeneko espetxera. Lekualdatze honen arrazoia Madrileko Epaitegi Militarretan irekita zituen eginbideak ziren[692].
Mugica Landaberea, Isabel
Ikus emakumeen atala.
Muguruza Lujambio, Felix
1903ko azaroaren 19an Hernanin jaioa, Florida auzoan bizi zen eta inguruetako paper-fabriketan egiten zuen lan. Gerra Zibilaren hasierarekin Bizkairantzko bidea hartu behar izan zuen 1939eko irailean[693]. UGTko afiliatua zen, eta Euskadiko Gudarostea garatu zenean Dragones batailoian engaiatu zen hernaniar ugarirekin batera. Eibarko frontean borrokan zegoela larriki zauritu eta Bizkaiko eta Santanderreko hainbat ospitaletan artatu behar izan zuten. Azken honetan matxinoen esku erori zen 1937ko abuztuan. Armada frankistak atzitu eta gero hiri honetako espetxe batean giltzaperatu zuten behin-behineko espetxealdian. Horrela, 1939ko otsailean bertako Alcazar espetxean preso zela, bere aurkako Gerra Kontseilu bat burutu zuten, non bere aurkako salaketak largetsi zituzten, baina ez zuen askatasuna berreskuratu. Izan ere, “B” saileko gisa silkatu zuten eta, ondorioz, Auzitegi Militarrek kontzentrazio esparru edota LLBB batera bideratua izateko erabakia hartu zuten[694]. Hortaz, 1939ko azaroan Lermako kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten[695].
Badirudi miliziano zela jasandako zauriek elbarri edota gaixorik utzi zutela, eta espetxeko bizi baldintza txarrek ez zuten lagunduko bere egoera hobetzen, izan ere, Lermako kontzentrazio esparrua hein handi batean frankistentzat “ezgai” ziren presoak biltzen baitzituen.

Lermako kontzentrazio esparrua. (ahn).
Ocariz Ataun, Emeterio
1893ko martxoaren 3an Lorcan jaioa, Hernanin bizi zen gaztetatik. Rosario Angulorekin ezkondu ostean, Kardaberaz kalean bizi ziren seme-alabekin batera[696]. Fundiciones del Norte enpresako langilea izateaz gain, taberna bat zeukan bizi zen kale berean[697]. Gerra hasi eta gutxira Hernani utzi behar izan zuen Ocariz Angulo familia guztiak, Bilbon babestu baitziren. Bertan, 45 urtetik gorakoa izan arren, Euskadiko Gudarostean engaiatzea erabaki zuen. Fortifikazioetan aritu zen hein handi batean, Iparraldeko Frontea deiturikoaren gainbehera eta gero armada frankistak atzitu eta espetxeratu zuen arte[698].
Hernaniko Udal Frankistak bere aurka igorritako txostenean oinarrituta behin-behineko espetxealdia ezarri zioten, honakoa zioten: “Muy rojo, empuño arma, tomo parte en la R. de 1934". Salaketa horietan oinarrituta espetxean zela, 1938ko udan, bere aurkako Gerra Kontseilua burutu zuten, non udalak berak 1937ko irailean eginiko salaketak ez zituen berretsi, baina mugimendu sozialistako parte izan eta bere tabernan kide hauek biltzen zirela egotzi zioten.
Auzitegi Militar frankistek Emeterio Ocarizen aurkako epaia largestea erabaki zuen, baina bere aurrekari politikoak zirela eta “B” mailako preso gisa sailkatu zuten eta, ondorioz, LLBBetara bidali zuten preso bortxazko lanak egitera[699] Gainera, 1939ko maiatzean Medina de Rioseco udalerriko kontzentrazio esparruan aurkitzen zen preso[700].
Espetxean eta LLBBetan egoteaz gain, 1940ko martxoan Nafarroako Erantzukizun Politikoen Tribunalak bere aurkako epai bat burutu zuen. Emeterio Ocariz 500 pezetako isuna ordaintzera kondenatu zuten aldi honetan. Era berean, sei urte eta lau hilabetez kargu publikoak burutzea debekatu zioten[701]. Behin askatasuna berreskuratuta, 1944 urtean Kardaberaz kalean zuen tabernagatik 1936an ordaindu behar izan zituen zergak itzultzea eskatu zuen. Izan ere, herria utzi zuenean frankistek bertako guztia arpilatu baitzuten. Udalak soilik zergen erdia itzultzea erabaki zuen.
Ocariz Ataun, Romualdo
1890eko otsailaren 7an Lorca herrian jaioa. Hasiera Errenteriara joan zen bizitzera, eta bertan jaio ziren bere seme-alabak, baina 1934an Lasarteko Toki-alai etxean ezarri ziren[702]. Mugitzearen arrazoia Michelin gurpil-industriaren irekiera izan zen, zaindari gisa hasi baitzen bertan lanean. Horretaz gain, ELA sindikatu abertzalera afiliatua zegoen. Gerra Zibila hasi zenean baina, ez zuen parte hartze nabarmenik izan, bere lanpostura joatera mugatuz. Irailaren 13an baina, matxinoak Hernani bereganatzear zeudela, lanpostua utzi eta Pilar Arrizabalaga emaztearekin batera Bilborako bidea hartu zuten. Bertan, Mesedeetako komentuan (Bilbo Zaharra) ezarri ziren eta Romualdok Euskalduna enpresan lanpostu bat lortzeari esker biziraun izan ahal zuten.
Lasartera itzuli bezain laster Lasarteko Komandantziaren aginduz atxilotu egin zuten Pilar emaztearekin batera. Hain zuzen, herria utzi behar izan zuten pertsonen aurkako txostenak idazteaz arduratzen zen FET-JONSen Junta Local Informativa taldearen aurkako txostena jaso eta gero. Salaketa hauetan, gainera, Ricardo Izaguirre kolpisten aldekoa atxilotu zutenean ezer ez egin izana egotzi zioten.
Salaketa hau medio Ondarretako espetxera eraman zuten preso Pilar emaztearekin batera, bigarren honen aurka ere salaketa gogorrak egin baitzituzten. Behin-behineko espetxealdia ezarri eta haien aurkako ikerketa bat abiatu zuten Auzitegi Militarrek. Testigantza eman zuten guztiek, FET-JONS eta Guardia Zibilak izan ezik, Romualdoren aldeko testigantzak eman zituzten. Horri esker, 1938ko apirilaren 5ean baldintzapeko askatasuna erdietsi zuen, baina bere aurkako ikerketa aurrera zioan eta zortzi egunean behin epaitegira sinatzera joan behar zen. Pilar emazteak, miliziana izan zenaren salaketa mantentzen zuenez, espetxean preso jarraitzen zuen. Urte bereko ekainean baina, falangistek beraiek Pilarren aurkako salaketa erretiratu behar izan zuten, akats bat izan zela argudiatuz. 1938ko irailean beraien aurkako prozesua itxi zuten, eta adierazi zuten salaketak ez zeudela era egokian argudiatuta, behin-behinean eginiko espetxealdia zigor egokia zela beraientzat adierazi zuen gerra auditoreak[703].
Ocariz Tarazona, Concepcion
Ikus emakumeen atala.
Ochotorena Errauzquin, Eusebio
1897ko martxoaren 6an Hernanin jaio zen arren, Gerra Zibila hasi zen unean Tolosan bizi zen familiarekin batera. CNT sindikatuko afiliatua, 40 urte zituen arren lehen unetik Tolosa eta Gipuzkoaren defentsan aritu zen millizianoekin batera. Beranduago Bizkaira mugitu zen familiarekin batera, eta bertan ere borrokara batzeko hautua egin zuen. Horrela, 1937ko udaberrian Intxortako gainetan frontea hautsi zenean bere familia itsasontziz ebakuatu zen, Bartzelonan babestea lortuz. Eusebiok, ordea, borrokan jarraitu zuen Santanderren matxinoen esku erori zen arte[704]. Euskadiko Gudarosteko miliziano gisa hainbat funtzio bete zituen Enlaces y Transmisiones batailoian, Osasunean eta Sindikatuen Itzultzaile Taldean jardunez nagusiki[705].
1937ko abuztuaren 24an harrapatu zuten, Armada Frankistak inguratuta geratu eta gero. Une horretatik aurrera pairatutakoak ezezagunak zaizkigu, baina 1938ko abuztuan Zaragozatik Ondarretako espetxera lekualdatu zuten. Hortaz, pentsa dezakegu denbora tarte horretan espetxe edota kontzentrazio esparruetan preso egon zela. Lekualdaketa honen arrazoia Auzitegi frankistek bere aurka egin nahi zuten epaiketa izan zen. Bertan, miliziano izanagatik 15 urteko espetxealdira kondenatu zuten Eusebio[706]. Hasiera batean Ondarretan eduki zuten preso, baina 1940ko abuztuaren 22an Iruñeko espetxera lekualdatu zuten. Bortxazko lanetan ere aritu zen bertan, Mugica y Arellano Cia nekazaritza-makinaria egiten zuen industrian lan egiten[707].
Odriozola Oyarzabal, Antonio
1916ko abenduaren 5ean Azpeitian jaio bazen ere, haurra zela etorri zen Hernanira bizitzera, Las Villas izeneko auzora[708]. Hernaniko mugimendu abertzaleko kide zen. Gerra Zibila hastean San Agustin kuartel abertzalean eta herriko eskuindarrak atxilotuak zeuden Oraien etxean guardiak egiten jardun zuen. Hernani frankisten esku erortzean bertako erreketeen taldera batu eta San Miguel Tertzioan engaiatu zen, Eibarko frontera bidali zuten[709]. Ondoren, Berriatuako frontean ere aritu zen.
1937ko otsailaren 4an Deban zegoela, bere herrikide Juan Apaolaza eta Felipe Sarrieguirekin batera, armak hartu eta frontea gurutzatzea erabaki zuten Bizkaian babesa bilatuz. Bertan, Itxarkundia batailoira batu zen Juan Apaolaza Arambururekin batera eta Legution, Abaniñon, Guriezon eta San Roquen aritu ziren borrokan. Bien bitartean, Auzitegi Militarrek desertatutako hiru hernaniarren aurkako prozesua ireki zuten, baina iheslari deklaratu eta jarduketak artxibatu zituzten maiatzaren 11n. Azkenik, Limpiasen aurkeztu ziren Juan eta Antonio abuztuaren 25ean, eta “C” motako preso gisa sailkatu zituzten. Santoñatik Duesoko espetxe-kolonian kartzelaratu zituzten.
1938ko ekainean Iruñeko Espetxe Probintzialera aldatu zituzten, Militarrek hiruen aurkako prozesua berriro hasi zutelako. Haatik, konturatu ziren Antonio eta Juan 1937an Gerra Kontseilu batean auzipetu zituztela jada. Beraz, 1937ko abenduaren 10ean traizio delituagatik epaitu eta zigortu zituztenez, auzia artxibatu zuten azkenean, eta Felipe Sarrieguirenak aurrera jarraitu zuen. 1939ko martxoaren 15ean Iruñeko espetxetik Ondarretako espetxera lekualdatu zituzten eta 1940ko uztailaren 31 n Antonioren behin-behineko askatasuna agindu zuten[710].
Hala ere, 1940ko udan behin-behineko askatasuna berreskuratu bazuen ere, soldadutza egitera behartu zuten. Bere aurrekari politikoak zirela eta, LLBB batera lekualdatu zuten, tartean, Melillako Soldadu Langileen Diziplinazko Batailoi batean egon zen 1941ean[711].
Olarra Urretavizcaya, Jose[712]
1909ko abuztuaren 1ean Hernanin jaioa, bere ama Antonia Olarrarekin Florida auzoan bizi zen gerra aurreko urteetan. Gudua hastean Hernaniko Gerra Komisariotzaren agindupean jarri zen, miliziano gisa Onddi mendian ezarri ziren posizio defentsiboetan borrokatuz[713]. Komisariotzaren aginduetara bere motorrarekin pertsonak, janaria zein arropak fronteen artean garraiatuz. 1936ko irailean matxinoek Hernani hartzear zutela Eusebia Ugalde arrebaordearekin batera Florida auzoa uztea erabaki zuen[714].
Hasiera batean Oriora jo zuen, eta kotxe batekin garraio lanak egiten jarraitu zuen herri ezberdinetan, Bilbora iritsi arte. Bertan kamioi bat eman zioten eta beste 18 gizonekin batera hainbat fronteetan aritu ziren artilleriako kanoi bat eramanez MAOC batailoiaren baitan. Kantabriako hiriburuan harrapatu zuten abuztuaren 28an, bere kamioiarekin eta gainerako gizonekin batera. Kamioi honetan bertan eta beste 18 gizonekin batera Torrelavegara eraman zuten hasiera batean.
Bertatik Medina de Rioseco (Valladolid) herrian eraiki zuten kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten. Bertako sailkatze batzordetik igaroarazi ostean “A zalantzazko” preso gisa sailkatu zuten. Handik, Valladolideko Errekruta-kutxara bidali zuten azaroan, eta bertatik 1. Langile Batailoira bidali zuten Valdemorora (Madril) eta Automobilismo Parkera. Bertan behin betiko askatasuna jakinarazi zitzaion eta 31. San Quintin Infanteriako Erregimentuan sartu zuten, Automobilismo Parkean lanean jarraitu zuen arren.
1938ko abuztuan, ordea, 15 eguneko baimen batekin Donostian zela atzeman eta bere aurkako eginbideak hasi zituzten Auzitegi Militarrek. Prozesua burutu bitartean Ondarretako kartzelan eduki zuten preso. Eginbideak 1939ko otsailean amaitu ziren eta auditoreak aurretik eginiko sailkapena zuzentzea erabaki zuen, “B” saileko preso gisa sailkatuz. Ondorioz, Kontzentrazio Esparru batera bideratzea erabaki zen. 1939ko apirilean San Pedro de Cardeñako (Burgos) kontzentrazio esparrura eraman zuten, Langile Batailoi batean sartzeko helburuarekin[715].
Olloquiegui Zulaica, Fernando
1900eko azaroaren 12an Urnietan jaioa, Lasarteko Kale Nagusian bizi zen gerrak eztanda egitean. 1933ko udal hauteskundeetan zerrenda abertzaleetan aurkeztu zen, zinegotzi gisa hautatua izanez eta Lasarteko auzo-alkate izendatzea lortu. 1934ko udan euskal estatutua lortzeko borroken baitan dimisioa aurkeztu zuen eta ez zuen kargua berreskuratu Fronte Popularraren garaipena arte.
Gerra Zibilak eztanda egitean Lasarteko Defentsa Batzordearentzat lan egiten hasi zen, atxilotuta zeuden eskuindarren zaintzaz arduratuz, zutabe kolpisten aurrerakadaren ondorioz Bizkaira ihes egin behar izan zuen arte. Bertan Euskadiko Gudarostean engaiatu zen, gidari gisa jardunez bertan Kantauriko hegia armada frankistaren esku geratu zen arte, une honetan kolpistek atzitu eta espetxeratu zuten arte[716].
1939ko abenduan Bilboko Escolapios espetxetik Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten, zinegotzi eta miliziano gisa eginiko lanagatik auzitegi militarrek bere aurkako Gerra Kontseilu bat burutu nahi baitzuten. Hau 1940ko otsailean ospatu zen Gipuzkoako hiriburuan eta Lasarten eskuindarren aurkako gehiegikeriak saihesteko egin zuen lanagatik soilik estatu-kolpea eta gero zinegotzi postuan mantentzeagatik kondenatu zuten, espetxe zigorra saihestea lortuz. Horrela, 6 urte, 8 hilabete eta egun batez kargu publiko bat izateko desgaikuntzara kondenatu bazuten ere otsailaren 23an espetxetik aske irtetea lortu zuen[717].
Ormazabal Lasa, Antonio
Josefa Lasa eta Lorenzo Ormazabalek osatutako familiako kidea, Seguran jaio zen 1913ko abuztuaren 1ean, 1925 urtean sendi guztiak Hernanira etorri zen bizitzera[718]. Familiako hainbat kide bezala herriko langile mugimenduko parte izan zen hasieratik, horren isla da 1934ko urriko Greba Iraultzailean parte hartu izana Jose anaiarekin batera. Gainera, JS antolakundeko kide zen eta, honegatik, biak Guadalupeko gotorlekuan espetxeratuak izan ziren. Antonio kartzela zigor bat jaso eta gero espetxean preso egon zen 1936ko otsailean Fronte Popularraren amnistia legearekin aske geratu zen arte[719].
Aske geratu eta gutxira soldadutza egitera deitu zuten, baina Gerra Zibila hasi zenean Hernanin zegoen baimen bati esker eta lehen unetik Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen. Herriaren defentsan parte hartu zuen gune gotortu ezberdinetan, tartean Onddiko borroketan. Gipuzkoa matxinoen esku eroritakoan Bizkaian babesa bilatu zuen eta Euskadiko Gudarostean engaiatu zen, Dragoien batailoiko Hernani konpainiako teniente maila izatera iritsiz[720].
Ormazabal Lasa familiako kide guztiek Bizkairako bidea egiteko erabakia hartu bazuten ere, Iparraldeko Frontea deiturikoa matxinoen esku erori zenean soilik bik lortu zuten itsasoz ihes egitea: bat Antonio izan zen eta bestea Vicente anaia, eta biek Armada Errepublikarrean engaiatzea erabaki zuten, non kapitain maila erdiestera iritsi zen. Kataluinian Batallon de Montaña Pirenaica-ko kide izan zen[721]. Fronte ezberdinetan borrokatu zuten biek baina Gerra Zibilaren azken uneetan berriro ere errefuxiatu gisa muga zeharkatu behar izan zuten. Vicente Gurseko kontzentrazio esparruan preso egon bazen ere, Antonioren kasuan ez daukagu berririk, izan ere, nahiz eta erregimen frankistak bere aurkako auzibideak abiatu zituenean 1939an largetsi egin baitziren abuztuan Antonio auzi-iheslaritzat jo eta gero[722]. Badirudi beraz, erbestean babesa aurkitu zuela frankisten errepresioa ez pairatzeko helburuarekin. Ideia honekin bat dator Hernaniko udal frankistaren txosten bat, non Hego amerikan errefuxiatu zela adierazten duen 1941 urtean[723].
Orradre del Cura, Estanislao
1919ko urriaren 28an Hernanin jaioa, aroztegi batean ofizioa ikasten ari zen Gerra Zibila hasi zela jakin zuenean. Une horretan bertan Defentsa Batzorderako eta herriko defentsa sistema osatzen zuten lubakiak eraikitzen lan egin zuen, matxinoen zutabeen erasoek familiarekin batera Hernani utzi eta Bizkaian babesa bilatzera behartua zuten arte[724]. Familiarekin Bilbon ezarri zen, baina hau matxinoek erasotzen zutela ikusita Santander hirira mugitu ziren, azken honetan Armada Frankistak atzitu egin zuen 1937ko abuztuan[725].
Hala ere, aske utzi eta Hernanira itzultzea lortu zuen, baina iritsi bezain pronto herriko Guardia Zibilaren Komandantziak bere aurkako txosten bat igorri zuen, hurrengo salaketa eginez “[...] abiertamente a favor de los rojos [...] indeseable [...] su regreso a causado hondo disgusto a las personas adictas a la causa [,..]”[726]. Honen ondorioz atxilotu egin zuten 1937ko irailaren 8an eta Tolosako espetxera hasiera batean eta Ondarretara beranduago eraman zuten preso[727].
Orduan, bere aurkako lege-prozesua ireki zen, 1838ko maiatzera arte iraun zuena. Bertan zehaztu zen, errepublika garaian 16 urte baina gutxiago zituenez, Adingabeen Auzitegi Tutelarraren esku utzi behar zutela[728]. Ez dakigu zenbat denbora izan zuten Donostian giltzapean, baina Armada Frankistak 1940ko kinta deitu zuenean (1938ko otsailean) Estanislao mobilizatua izan zen eta matxinoen alde borrokatu behar izan zuen[729].
Orradre Lujambio, Maria
Ikus emakumeen atala.
Ortiz Martinez, Calixta
Ikus emakumeen atala.
Otamendi Olloquiegui, Manuela
Ikus emakumeen atala.
Otaño Oruezabala, Francisco
1883ko martxoaren 18an Beizaman jaioa, 1915ean Urnietatik Hernanira etorri zen bizitzera. 1936an seme-alabekin batera Florida auzoan bizi zen, herri honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidezain baitzen[730]. Gerra Zibila hasi zenean Gipuzkoako Aldundiari leial mantendu zitzaion eta, matxinoen tropek Oria bailaran behera zetozela ikusita, Buruntza eroritakoan etxeko guztiekin batera Bizkairako bidea hartu behar izan zuen[731]. Eusko Jaurlaritza eratu eta gudarostea sortuz joan zenean bere ofizioa baliatuz Ingeniarien Bigarren batailoian engaiatu zen, lubakiak eta gotorlekuak eraikitzen jardun zuen Gudarostearen gehiengoa Kantabrian errenditu zen arte[732].
Une horretan, armada frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuen, eta aldundiko langileekin batera bere aurkako eginbideak abiatu zituzten Auzitegi Militarrek. Horretaz gain, 1937ko martxoan Gipuzkoan eratu zen Aldundi frankistak bere lanpostutik kanporatu zuen. Bidezain honen aurkako eginbideak urte luzez luzatu zen, epaia ez baitzen 1943ra arte eman. Beraz, pentsa genezake epai aurretik baldintzapeko askatasuna erdietsiko zuela. Gainera, ideia hau bat dator Auzitegi Militarren erabakiarekin, izan ere, Francisco Otañoren aurkako eginbideak largetsiak izan baitziren[733].
Pagola Altuna, Jose
1911ko otsailaren 14an Lasarten jaioa, bertako Geltoki kalean bizi zen familiarekin batera gerrak eztanda egitean[734]. ELA sindikatu abertzalera afiliatua, Gerra hastean honen aginduetara jarri zen eta herrian guardia armatuak egin eta Defentsa Batzordearentzat lan egin zuen lehen asteetan. Gipuzkoa matxinoen esku erortzean Bizkairaino erretiratu eta gero Euskadiko Gudarosteko Saseta batailoi abertzalean engaiatzea erabaki zuen, honekin, Bizkaiko fronte ezberdinetan borrokatuz Santoñako errendiziora arte. Orduan, hainbat gudarirekin batera Bilbon espetxeratua izan zen eta bertako auzitegi militarrek Gerra Kontseilu batean epaitu zuten, non gudari izan eta ELA sindikatura afiliatua egoteagatik 6 urte eta egun bateko espetxe zigorrera kondenatu zuten 1937ko abenduan[735]. Hiru urtez egon zen Larrinagako kartzelan preso, baldintzapeko askatasuna lortu ostean aske geratu zen arte.
Pagola Iriarte, Joaquin
1915eko ekainaren 21ean Donostian jaioa, Lasarten bizi zen haurra zenetik. Gerra Zibilean zehar MAOC Larrañaga batailoian aritu zen borrokan, zehazki, metrailadoreen konpainian kabo izatera iritsiz. 1937ko bigarren erdian, baina, Frantzian errefuxiatzeko erabakia hartu zuen. Horrela, data honetatik aurrera Frantziako Estatuan errefuxiatu gisa bizi izan zen. 1940 urtean oraindik deserrian bizi zen, izan ere Armada Frankistak soldadutzara ez batzeagatik bere aurkako eginbideak hasi baitzituen, bertan auzi-iheslari gisa sailkatu zuten, eta prozedura largetsia izan zen, erregimen frankistak atzitu arte[736]. Hain zuzen ere, Marokon bizi baitzen errefuxiatu gisa urte honetan[737].
Perez de Arrilucea Perez de Arrilucea, Francisco
1919ko abenduaren 6an Gasteizen jaio zen, baina urte bat eskas zuenean Hernanira bizitzera etorri zen familia guztia. Florentino eta Aurea gurasoak buru zituztela, gerra aurreko erroldaren arabera Kardaberaz kalean ezarri ziren[738].
Gerrak eztanda egitean Florentino aita eta anai batzuekin batera Errepublikaren defentsarako eratu ziren miliziano taldeetara batu zen Gipuzkoaren defentsan parte hartu zuten. Probintzia matxinoen erasoaldien ondorioz frankisten esku erori zenean Bizkaira mugitu zen, non Dragones batailoi sozialistan engaiatu zen. Kantauriar hegian zehar borrokatu zuen, armada frankistak bereganatu zuen arte[739]. Harrapatu zutenean bere aurkako prozedura judizial bat abiatu zuten Auzitegi Militar frankistek, 1938ko abenduan burutu zena Bilbon. Bertan, nahiz eta miliziano gisa izaniko jarduna kontuan izan, bere aurkako prozedura artxibatua izan zen eta behin betiko askatasuna berreskuratu zuen Franciscok[740]
Perez Izarra, Aniana
Ikus emakumeen atala.
Plagaro Valluerca, Venancio
1904ko maiatzaren 25ean Pancorbon (Burgos) jaioa, 1920ko hamarkadaren amaieran Hernanira bizitzera etorri zen. Bertan ezkondu zen Josefa Corcuera herrikidearekin. Gerraren ondorioz Kale Nagusiko etxea utzi behar izan zuten biek Flora alaba eta Josefaren anaiarekin batera[741]. Bizkaian babesa bilatu zuten, eta Euskadiko Gudarosteak mobilizazio deia luzatu zuenean Venancio borrokara batu zen. 1937ko udan kide gehiena bezala atzitu egin zuten. Hala ere, familiak ihes egitea lortu eta itsasontzi batean Frantziara joan eta Katalunian babesa aurkitu zuten ostera[742].
Venancio, ordea, espetxeratu egin zuten. Hernaniko kartzelan egon zen preso harik eta 1938ko otsailean Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten arte. Halaber, 1937 eta
1938 bitartean Hernaniko udal frankistak bere aurkako bi txosten igorri zituen, non komunista izatea, 1934ko Greba Iraultzailean parte hartzea eta gerra garaian konfiskazio eta erregistroetan parte hartzea eta matxinoen aldekoen aurkako aldarriak egitea egotzi zion. Horretaz gain, bere etxea erregistratua izan zela ere adierazi zuten, eta bertan Guardia Zibilaren objektuak aurkitu zituztela adierazi zuten.
Salaketa hauetan oinarrituta behin-behineko espetxealdia ezarri zioten Venanciori, bere aurkako prozesu bati hasiera ematen zioten bitartean, 1939ko otsailean burutu zena. Bertan, egozten zizkioten delituek froga nahikorik ez zutelako auzia largestea erabaki zuen gerra auditoreak, Venanciok urte eta erdiko espetxealdia eta gero askatasuna lortuz horrela[743].
Polo Arrieta, Joaquin
1908ko martxoaren 23an Irunen jaioa, 1929an Hernanira bizitzera etorri zen. Maria Loinaz Fernandezekin ezkondu eta honen familiarekin batera Kardaberaz kaleko etxe batean bizi izan zen Gerra Zibilak eztanda egin aurreko urteetan[744].
Gerra aurreko urte gorabeheratsuetan UGT sindikatuko kide izan zen eta 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuen. Honen ondorioz, Guadalupeko gotorlekuan giltzapetutako hernaniarretako bat izan zen[745]. 1936ko udan, halaber, Errepublikaren defentsarako antolatutako milizietara batu zen Gipuzkoako fronte ezberdinetan borrokatuz. Euskadiko Gudarostea antolatuz joan zen heinean, elektrikaria zenez Enlaces y Transmisiones batailoira batu zen, honetan 1937ko abuztuaren 24ra bitarte jardunez. Egun honetan milaka miliziano eta gudarirekin batera matxinoen aurrean errenditu zen, Bizkaiko azken herriak hauen esku erori eta gutxira. Bere familiak, hots, Maria Loinaz emaztea eta seme-alabek, itsasoz eginiko ebakuaziora batzea lortu zuten eta Katalunian ezarri ziren[746].
Joaquin Polo baina, espetxeratua izan zen eta sailkapen batzorde batean “B” saileko preso gisa kalifikatu eta gero LLBBetara bortxazko lanak egitera behartu zuten. 1938ko ekainean Zarza de Alange herrian (Badajoz) zegoen preso, 104 zenbakiko LLBBan[747]. Auzitegi Militarrek Donostian bere aurkako auzibideak abiatu zituzten 1938an zehar, baina epaia ez zen emango hurrengo urteko iraila arte, noiz prozedura artxibatua izan zen egozten zitzaizkion egitateek erantzukizun penalik ez zutelako. Horretaz gain, dokumentuetan zehazten da jada epaia eman zen unerako Joaquin Polo eske zegoela[748].
Polo Arrieta, Pablo
Irunen jaio bazen ere, anaia bezala Altsasun bizi zen gerra aurretik. Izan ere, 1934ko Greba Iraultzailearen harira herri honetako atxilotuetako bat izan baitzen. Ferrocarriles del Norte-ko langilea ere bazen[749]. Gerra Zibila hastean baina, 1936ko uztailean herria utzi behar izan zuen eta Gipuzkoara mendiz-mendi gurutzatu ostean Tolosan matxinoen aurka borrokatzeko antolatu ziren milizietara batu zen. JSren baitako Carlos Marx konpainian eta, ondoren, Rusia batailoian aritu zen, besteak beste, Tolosako eta Urnietako fronteetan Gipuzkoako defentsa ezinezkoa izan zen arte[750]. Bizkaian jarraitu zuen borrokan, baina probintzia erori ostean Santoñan atzitua izan zen eta Santander hiriko Corban Seminarioko kartzelan giltzaperatu zuten. 1937 amaieran Bilboko Probintzia Espetxera lekualdatu zuten, bere aurka abiatua zegoen Gerra Kontseilu bat zela eta. 1938an burutu zen eta UGTko kide izan eta miliziano gisa eginiko jardunagatik matxinada delitua egotzi zioten, 30 urteko espetxealdira kondenatuz. Gutxira, Iruñeko Probintzia Espetxera lekualdatu zuten berriz, azken honetan kondena bete zezan. Zigorra 6 urteko kartzelaldiagatik kommutatua izan eta gero 1941eko ekainean baldintzapeko askatasuna lortu zuen[751].
Orduan baina, ezin izan zen Altsasura itzuli, deserriratu egin baitzuen erregimen frankistak. Horregatik, Hernanira bizitzera etorri zen, bere anaia Joaquin bertan baitzegoen. Gerraosteko urteetan baina, errepresio etengabearen testigu izan zen eta berriro atxilotzeko beldurragatik muga zeharkatzea eta Frantziako Estatuan errefuxiatzea erabaki zuen.
Prieto Ortiz, Amparo
Ikus emakumeen atala.
del Pozo Marcos, Paula
Ikus emakumeen atala.
del Pozo Marcos, Jesus
Campillo herrian (Valladolid) jaioa 1901eko urtarrilaren 20an. 1920an Hernanirako bidea hartu zuen Paula arreba eta Gertrudis eta Valentin gurasoekin batera, Kale Nagusiko etxe batean ezarriz. Gerra Zibila hasi zenean bertan, uztailaren 20an, Bala Roja konpainian izena eman eta Urnieta Garaiko frontean aritu zen borrokan miliziano gisa. Era berean, UGTko afiliatua zen Jesus del Pozo[752]. Urnieta matxinoen esku erori zenean, familia guztiak Hernaniko kaskoa utzi eta Bizkaira egin zuten alde ehunka herrikiderekin batera[753].
Bertan Jesusek Euskadiko Gudarostean engaiatzeko erabakia hartu zuen, Rosa Luxemburgo miliziano komunisten batailoian izena emanez eta honekin Kantauriko hegiko fronte ezberdinetan borrokatuz matxinoek atzitu zuten arte[754]. Dakigunez, 1937ko ekainaren 21ean Getxoko Doriga ospitalean artatu behar izan zuten ezkerreko besoan egindako zauri batzuengatik[755].
Errepublikaren alde eta mugimendu ezkertiarretan garatutako borrokagatik, matxinoek atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Jesus del Pozoren inguruan dakigun hurrengoa 1939ko irailean, behin Gerra Zibila amaitu eta hilabete batzuetara, bere aurka abiatu zituzten eginbideetan aurkitzen ditugun datuak dira, non Ondarretan preso zegoela zehazten den.
Eginbide hauetan, Lasarteko agintari frankistek salaketa gogorrak egin bazituzten ere, Bilboko gerra auditoreak aztertzean, hauek funtsik ez zutela eta prozedura largestea erabaki zuen 1940ko maiatzean. Horrela, aske geratu zen Jesus del Pozo[756].
Puente de la Fuente, Policarpo
1879ko urtarrilaren 26an jaio zen Poza de la Sal herrian (Burgos), baina trenbideetako langilea zenez, 1913 urtean Hernanira bizitzera etorri zen Marcelina Serna emaztearekin batera. Ferrocarriles del Norte enpresan ezarri zen lanean faktore gisa. Puente Serna sendia Florida kalean bizi zen.
Gerra Zibila hasi zenean, tropa matxinoek Hernani erasotu zuenean, Puente Serna familiak etxea utzi eta Bizkaira egin zuten ihes. Denboraldi batez babesean egon arren 1937ko udaberriko frontearen hausturarekin berriro ere ihes egin behar izan zuten. 1937ko udan baina, Policarpo atxilotu egin zuten.
“[...] Muy rojo, afiliado a izq. republicana, a favor del FP, prestó todo su apoyo. Se le oyo decir que habia que cortar cabezas de los fascistas. Hizo mucha labor revolucionaria[...]".
Denborara Hernanira itzuli ahal izan zen arren, berriro ere atxilotu zuten hemen eta 1938ko otsailean Donostiara lekualdatu zuten hainbat hernaniarrekin batera. Izan ere, bere aurkako Gerra Kontseilu bat abiatua baitzegoen, urte bereko abenduan ospatu zena. Hernaniko frankisten salaketak ontzat eman ziren, baina hauek behin-behineko espetxealdian pairatu zuen denborarekin ordaindua zuela erabaki zuten Auzitegi Militarrek[757]. Hor ez zen bere aurkako errepresioa amaitu, izan ere, Fronte Popularraren aldeko jarrera izateagatik bere eskutitzak zentsura bidez kontrolatuak izateko zigorra ezarri zioten[758].
Recondo Mugica, Celestino
1890eko uztailaren 4an Hernanin jaioa, Kale Nagusian bizi zen. Etxe horretan abarketak egitetik bizi zen familia osoa. Celestino Recondo udal zinegotzi ere bazen, 1933ko hauteskundeetan hautagaitza errepublikarra ordezkatuz aurkeztu baitzen, beranduago Izquierda Republicana alderdira afiliatuz 1934a eta gero. Ordezkari abertzale eta errepublikarrekin batera 1934ko irailean dimisioa aurkeztu zuen, udaletxera ez itzuliz 1936ko otsailera arte, noiz amnistia jaso ostean berriro ere udalbatza demokratikoa berronartua izan zen. Hala ere, ez zen denbora luzez berriro zinegotzi izan, 1936ko uztaileko estatu-kolpe saiakera eta gero eratorritako Gerra Zibila zela eta Hernani utzi eta Frantziako Estatuan babesteko hautua egin baitzuen Celestino Recondok, bertan errefuxiatu gisa biziz 1943a arte.
Urte honetan Bidasoa gurutzatzeko erabakia hartu zuen, baina segituan harrapatu eta espetxeratu zuten Errepublika garaiko zinegotzi izateagatik. Ondarretako kartzelara preso eraman zuten, bere aurkako Gerra Kontseilu baten burutuko zen eginbideak abiatuz. Epaiketa 1943ko ekainean ospatu zen eta garai horretarako Celestino espetxealdi arinduarekin Hernanin bizi zen jada. Auzitegi Militarrek eginbideak behin-behinean artxibatzea erabaki zuten eta Celestinok behin betiko askatasuna berreskuratu zuen[759].
Rodriguez Hernandez, Jose
1907ko maiatzaren 9an Hondarribian jaio zen, bere aita Felipe karabineroa baitzen bertan. 1915ean familia guztia Hernanira bizitzera etorri zen eta Kale Nagusian ezarri ziren[760]. Arlo politikoan ezkertiarra izanik, Gerra Zibila hastean Errepublikaren defentsarako antolatu ziren miliziano taldeetara batu zen, zulatzaile funtzioak betez bertan. Hots, errepide eta zubien mantenuaz eta lehergailuen erabileraz arduratu zen[761]. Gipuzkoa matxinoek hartuko zutela agerikoa zenean Bizkaian babestea erabaki zuen. Bertan borrokan jarraitu zuen 1937ko udaberri eta udan bitartean Kantauriko hegia erori zen arte. Orduan, atzitu eta espetxeratu egin zuten milaka milizianorekin batera. Gainera, Hernaniko Udal frankistak igorritako txosten batean oinarrituta behin-behineko espetxealdia ezarri zioten. Honakoa zioen:
“Muy rojo. Tomo arma desde el principio, peligroso. En las elecciones de 1936 coaccionaba con pistola en mano"[762].
Salaketa honetan oinarrituta hainbat espetxe eta kontzentrazio esparruetan egon zen preso, tartean, Torroella de Montgrí (Katalunia) herrian 125 zenbakiko LLBBan. Langile Batailoira igorritako txostenetan salaketa hauek berretsi zituen Hernaniko Udalak, gehituz 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuela eta herriko JSko buruetako bat zela.
1941eko otsailean Bartzelonako Palacio Misiones eraikinean frankistek zuten espetxetik Donostiara lekualdatzeko agindua eman zuten. Izan ere, Donostiako Auzitegi Militarrek bere aurka irekitako prozesua Gerra Kontseilu batekin itxiko zuten. Jose Rodriguezen aurkako Gerra Kontseilua urte bereko apirilean ospatu zen. Hernaniko FET-JONSeko buruak eta Elias Querejeta Gipuzkoako Aldundi frankistako lehendakariak ez zituzten berretsi bere aurkako salaketak. Ondorioz, prozedura artxibatu zuten eta Jose Rodriguez aske geratu zen espetxeratua izan eta ia lau urtetara[763].
Rodriguez Mazuelas, Feliciano
1901ean Renedro de Valdivia herrian (Palentzia) jaioa. Magisteritza ikasketak burutu ostean Eibarren egiten zuen lan Eskola Nazionaleko irakasle gisa. Bertan bizi zen gerra aurretik Delfina Ayuela emaztea eta Gaudencio semearekin batera. Gerra hastean baina, Defentsa Batzordearen aginduetara jarri eta Garraio Komisariotzan idazkari funtzioak bete zituen. Frontera herrira iristean Bilbora ebakuatu zuen hasieran eta, ondoren, Santanderrera egin zuen ihes familiarekin batera.
Bertan, bere ikasketak baliatuz hiriko Laguntza Sozialarentzat egin zuen lan. 1936ko azaroan, aldiz, irakasle funtzioak berreskuratu eta Somorrostron maisu gisa hasi zen lanean. Umeen hezkuntzaz arduratu zen beraz gerraren hilabete hauetan, baina 1937ko ekainean bere kinta mobilizatu zutenean, Armada Errepublikarreko Santanderreko Zulatzaileen Seigarren batailoiko kide gisa gotorleku eta lubakiak eraiki zituen. 1937ko abuztuan, Armada Frankistak bertako erresistentzia guneak menderatzean errenditu egin zen hainbat milizianorekin batera. Atxilotu zuen unean IR alderdira eta UGT sindikatura zegoen afiliatuta. Indar frankistek atzitu eta gutxira Bilbora lekualdatu zuten, non Escolapios kartzelan giltzaperatu zuten, epaitegi militarrek bere aurkako eginbideak abiatzen zituzten bitartean.
Epaia 1938ko urtarrilean igorri zen, non Felicianoren aurkako eginbideak artxibatu arren “B” saileko preso gisa sailkatu zuten. Ondorioz, Espainiar Estatuko Kontzentrazio Esparruetara eraman zuten preso bertan gatibu-lanak egin zitzan[764]. Espetxean zen bitartean bere lanpostutik kanporatu zutenez, Hernanira bizitzera etorri zen familiarekin batera. Bertan, 1941eko abuzturako gutxienez, irakasle nazional gisa lan egiten zuen[765]. 1949ko irailean baina, lanpostutik kanporatu zuen Hernaniko Lehen Hezkuntzako batzordeak, ziurrenik bere aurrekari politikoak zirela eta[766].
Rodriguez Perez, Felipe
1874eko urriaren 4an Zamora herrian jaioa. Karabineroen indar polizialeko kide izan zen erretiratu arte, eta gerra hasi zenean, Hernaniko Kale nagusian bizi zen Enriqueta emaztea eta seme-alabekin batera. Gerra Zibilaren ondorioz baina, familia guztiak etxea utzi eta Bizkaian babesa bilatu behar izan zuen.
Matxinoek probintzia bereganatu eta gutxira Felipe Rodriguez atzitu eta Santanderren espetxeratua izan zen beste hainbat karabinerorekin batera. Urte amaieran haien aurkako Gerra Kontseilua burutu zuten hiri honetan bertan. Hernaniko Udalak Feliperen aurkako txosten bat igorri zuen, adieraziz Fronte Popularraren aldekoa zela eta bere seme-alabak ezkertiarrak eta milizianoak izan zirela. Familia honela deskribatu zuen “Una de las familias indeseables de Hernani”. Epaian kasua artxibatzea erabaki zen eta, ondorioz, aske geratu zen Felipe Rodriguez[767].
Rodriguez Villegas, Arturo
1902ko urtarrilaren 2an Torrelavegan jaioa, 1921 etik Hernanin bizi zen eta 1930ean Florida langile auzoan ezarri zen Carmen Ruiz emaztearekin batera. Gerraren lehen egunetan Hernani-Donostia tranbian zuen kobratzaile postua utzi zuen, baina Loiolako matxinoen estatu-kolpe saiakerak porrot egin eta gero lanpostura itzuli zen, denborara Bizkaian babesa bilatu zuen arte. Orduan, bere ofizioa baliatuz Euskadiko Gudarostearentzat hornidura sailean egin zuen lan 1937ko abuztuan armada frankistak Santanderren atzitu zuen arte. Hiri honetan espetxeratu eta Sailkapen Batzorde batetik igaro eta gero “B” saileko preso gisa sailkatu zuen erregimen frankistak. Ondorioz, San Pedro de Cardeña monasterioko kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten. Bitartean, Donostian auzitegi militar frankistek bere aurkako prozesu bat hasi zuten. 1939ko otsailean berriro ere “B” saileko preso gisa eginiko sailkapena berretsia zen, San Pedro de Cardeñako monasterioan preso mantentzea aginduz[768].
Rubio Martinez, Felipe
1897ko apirilaren 11n Zaragozan jaioa, 19 urterekin Hernanira bizitzera etorri zen. Bertan Luz Minguez ezagutu eta ezkondu egin ziren, gerra hastean Florida auzoan bizi zirelarik haien seme-alabekin batera[769]. Gerraren inguruko berriak herrira iristean Gerra Komisariotzaren aginduetara jarri zen. Hasiera batean miliziano gisa Hernanin aritu zen eta, beranduago, Gipuzkoako fronte ezberdinetan. 1936ko irailean Bizkaira erretiratu ziren, eta une horretatik aurrera Errepublikaren kontrol-esparruko tren zerbitzuan jardun zuen. 1937ko urrian baina, Asturiaseko azken erresistentzia guneetatik ihes egiteko saiakeran itsas-armada frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuen.
1938ko martxorako Ondarretako kartzelara lekualdatua izan zen, Donostian bere aurkako Gerra Kontseilu bat burutzea baitzuten helburu frankistek. Hernaniko agintari frankistek igorritako txostenetan oinarrituta estatu-kolpea babesten zuten herritarren atxiloketetan eta hornigaien konfiskazioetan parte hartzea egotzi zioten, miliziano gisa borrokatzeaz gain. Hori zela eta, matxinada delitua egotzi ostean 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten ekainaren 20an[770]. Urte luzeko kondena hau hainbat espetxetan bete behar izan zuen, tartean Burgosekoan eta azkenean Iruñeko Probintziako Espetxean, bertan preso zela jaso baitzuen baldintzapeko askatasunarekin espetxetik ateratzea ahalbidetzen zion dokumentua 1943ko ekainaren 19an[771].
Ruiz Azurmendi, Juan Maria
1914ko urtarrilaren 15ean Donostian jaioa, gaztetan Hernanira etorri zen bizitzera eta 1936an Florida auzoan bizi zen Manuela ama eta anaiekin batera[772]. Herriko langile mugimenduarekin konprometitua, 1934ko Greba Iraultzailean hartu zuen parte Vicente eta Manuel anaiekin batera. Grebak porrot egin eta egun batzuetara hamarnaka herritar atxilotu eta espetxeratu zituzten. Juan Mariak, ordea, hainbat herrikiderekin batera mendiz mendi erbesterako bideari ekin zion. 1936ko otsailera arte Frantziako Estatuan errefuxiatu zen. Horren isla litzateke Dieppe hiritik (Seine-Maritime) Gorospe anaiei bidalitako eskutitza[773].
1936ko otsailean Fronte Popularraren garaipenarekin Hernanira itzultzea lortu zuen amnistiari esker. Uda horretan bertan baina, Gerra Zibilaren lehen unetik miliziano taldeetara batu zen. Hasiera batean Gipuzkoako defentsan aritu zen eta, beranduago, Euskadiko Gudarostean Dragones batailoi sozialistan. Iparraldeko Frontearen gainbehera eta gero Torrelavegan zela, Ulpiano Cabrera Torbado herriko falangistak ikusi eta salatu egin zuen. Hain zuzen, Torrelavegako Ospitale Militarrean egiten zuen lan honek, eta 1937ko irailaren 10ean salaketa jarri zuen:
“[...] Que sobre las diez y ocho horas del dia diez de septiembre de mil novecientos treinta y siete se presentó el vecino de Hernani (Guipuzcoa) Ulpiano Cabrera Torbado de veintitres años, soltero y de oficio Sanitario de Hospital Militar de Torrelavega, manifestando que hacia unos momentos habia visto a Juan Maria Ruiz vecino de Hernani, sujeto de pesimos antecedentes y supuesto coplicado, según rumores publicos de dicho pueblo, en el asesinato cometido en la persona del Excelentísimo Señor Don Fernando Berenguer [...]".
Berehala hasi zituzten Gerra Kontseiluan amaituko zuren eginbideak, Hernaniko agintari frankistei txostenak bidaltzeko eskatuz. Honakoa igorri zuen udalak:
“[...] Rojo, elemento peligroso, tomo parte Revolución de Octubre de 1934, empuñó arma desde el primer día [...] Indeseable por todos conceptos [...] Según rumor público, coautor del asesinato del general Fernando Berenguer. Huyó de la villa [...]".
Salaketa hau ontzat eman zuten militar frankistek bere aurkako Gerra Kontseiluan, urriaren 8an Torrelavegan bertan ospatu zena. Horretaz gain, Donostian Loiolako matxinoen aurkako borroketan parte hartzea egotzi zioten. Hau guztia zela eta, matxinada delitua leporatu zioten Juan Maria Ruizi eta heriotza-zigorrera kondenatu zuten[774]. Urte horietan fusilatuak izan ziren asko bezala kondena irmoa jaso eta egun gutxira Torrelavega bertako hilerrian fusilatu eta hilobiratu zuten 1937ko urriaren 28an[775].

Juan Maria Ruiz Azurmendiren gutuna,
Gorospe anaiei. (eah).
Ruiz Azurmendi, Manuel
1916ko abuztuaren 24an Donostian jaioa, gaztetan Hernanira etorri zen bizitzera eta 1936an Florida auzoan bizi zen Manuela ama eta anaiekin batera[776]. Juan Maria eta Vicente anaiek egin bezala 1934ko Greba Iraultzailean hartu zuen parte. Urriko mugimenduaren testuinguru honetan atxilotu eta prozesatutako bat izan zen, 12 urte eta egun bateko kartzela zigorra jaso zuelarik. Hortaz, espetxean egon zen 1936ko amnistia legera arte.
Gerra Zibila hasi zenean Defentsa Batzordearen baitako Gerra Komisariotzan eman zuen izena, miliziano gisa. Ostera, Hernaniko Milizietatik sorturiko Dragones batailoiko laugarren konpainian aritu zen miliziano gisa fronte ezberdinetan, 1937ko apirila inguruan Autos Blindados batailoian sartu arte. Manuelen inguruan ditugun hurrengo datuak 1941ekoak dira, Auzitegi Militarrek bere aurkako prozesu legala ireki zutenekoa. Hain zuzen ere, Armada Frankistaren errekruta-kutxaren kontzentrazioan agertu ez izanagatik bideratu zen auzia. Manuel Ruiz bilatu eta atxilotzeko egindako saiakeren ostean auzi-iheslari deklaratu eta jarduketak artxibatu zituzten[777].
Ruiz Azurmendi, Vicente
1908ko uztailaren 5ean Donostian jaioa, gaztea zela Hernanira bizitzera etorri zen. Gerra aurretik Florida langile-auzoan zegoen ezarrita Manuela ama eta anaiekin batera[778]. 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuen UGTk kide gisa, bere anai Juan Maria eta Manuelekin batera. Juan Mariak erbestean babestea lortu zuen, baina Vicente atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Ez zen kartzelatik atera 1936ko amnistia legera arte.
Gerra hasi zenean Errepublikaren defentsarako miliziano taldeetara batu zen, Euskadiko Gudarostearekin borrokatuz Iparraldeko Frontearen gainbeherara arte. Une horretan atxilotu eta espetxeratu egin zuten 1937ko irailaren 4an. Urriaren 8an Duesoko espetxe-koloniara lekualdatu zuten, Gerra Auditoriaren esanetara. Hain zuzen, bere aurkako prozesua hasi baitzuten Auzitegi Militarrek. Horren harira, Gerra Kontseilua burutu zen 1938ko otsailaren 11n. UGT eta SRI antolakundeetako kide izan, 1934ko Grebako inplikazioengatik eta miliziano gisa borrokatzeagatik matxinada delitua inputatu eta 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten[779]. 1938ko abuztuaren 9an Puerto de Santa Maria Kartzela Zentralera mugitu zuten kondena betetzen jarraitu zezan. Azkenik, sei urtekoagatik kommutatu zioten zigorra 1943an[780].
Ruiz Goicoechea, Marcelo
1904ko urriaren 30ean Getxon jaioa, Marcelo Ruiz Maria Ortiz hernaniarrarekin ezkondu ostean Antziola-Villas auzoko etxe batean ezarri ziren[781]. Fronte Popularreko alderdietako bat izan zen Izquierda Republicana-ko afiliatua zen, eta baita Hernaniko Centro Republicano-ko kide ere. Bi hauetan hainbat ardura bete zituen Errepublika garaian. Gerra Zibila hasi zenean funtzio hauek betetzen jarraitu arren, esaterako, Jose Iturrioz apaiza eta Pablo Maiz karlista gorde zituen bere etxean. Baina armada frankistak Hernani erasotzean, herria utzi eta emazte eta semearekin Algortan elkartu zen, Eusko Jaurlaritzarentzat lan egiten hasiz Bilbon.
Bizkaiko hiriburua 1937ko ekainean matxinoen esku erori zenean, bertan geratzeko erabakia hartu zuen. Ez zuten atxilotu eta Hernanira itzuli ahal izan zen. Bertan baina, Fronte Popularreko parte zen alderdi bateko kide izateagatik, Auzitegi Militarrek prozesu bat abiatu zuten bere aurka. 1938ko martxoan artxibatua izan bazen ere, bere militantzia politikoa zela eta auzitegiak zigortu behar zutela erabaki zuen eta Erantzukizun Politikoen Tribunalei jakinarazpen bat bidali zioten[782]. Bigarren epaiketa honetan, matxinoen aldekoekin izandako jarrera ona zela eta, absolbitu egin zuen Donostiako Erantzukizun Politikoen Tribunalak 1943ko martxoan[783].
Sanz Sanchez, Luis
1892ko abuztuaren 22an Hernanin jaioa[784]. Aztergai dugun garairako jada Madrilen bizi zen, hiriaren erdiguneko General Pardiñas kalean. Bertan pasa zituen gerrak iraundako urteak. 1939ko martxoa amaieran matxinoak hirian sartzean milaka atxilotutakoetako bat izan zen. Santa Engracia kalean zegoen eskolako espetxera eraman zuten preso. Urte bereko irailean bere aurkako Gerra Kontseilua burutu zuten, eta 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten bertan. Kondena irmoa jasota, hasieran Madrileko General Diaz Porlier kaleko 54. eraikinean zegoen espetxera eraman zuten. Hilabete gutxira, aldiz, dispertsatu egin zuten hainbat espetxetan, besteak beste: Burgos, Celanova eta Santiago de Compostelako espetxeetan eduki zuten, 1945eko abenduaren 3an baldintzapeko askatasuna lortu zuen arte. Pentsa genezake momentu hartan Gipuzkoara etorri zela, izan ere, hilabete gutxira, 1946ko maiatzean, Ondarretako espetxera eraman zuten preso. Bi astez eduki zuten, inolako prozesurik gabe[785].
Sagarna Gurmendi, Jose Ignacio
Ikus gerran hildako miliziano eta gudarien atala.
Salaverria Echeverria, Isidro
1896ko maiatzaren 15ean Pasaian jaioa, Hernaniko Kale Nagusian bizi zen Marcelina Leizaola emaztea eta seme-alabekin batera[786]. Gerra Zibilaren harira, Hernaniko UGTko batzordekide izanik, 1936ko irailean herria utzi behar izan zuen familia guztiarekin batera eta Villaverde de Pontones herrian (Kantabria) ezarri ziren. Bere kinta mobilizatu zutenean Euskadiko Gudarostean engaiatu zen, gotorleku eta lubakiak egiten jardunez Ingeniarien 1. Batailoian. Fronte ezberdinetan jardun zuen batailoi honekin, Euskadiko Gudarostea bera Santoñan errenditu zen arte. Isidroren kasuan Santanderren izan zen, bertan atxilotu eta Santoñako espetxera eraman zutelarik. Bitartean, bere aurkako auzibideak abiatu zituzten.
Hernaniko agintari frankistek igorritako txosten batean aurrekari eta jarrera txarreko pertsona izatea eta 1934ko Greba Iraultzaileko buru eta antolatzaileetako bat izatea egotzi zioten. Era berean, herrian zuen taberna matxinoen aurkako pertsonen elkargune zela. Salaketa hauetan oinarrituz burutu zen Isidroren aurkako Gerra Kontseilua 1937ko abenduan. Baieztapen hauek ontzat eman ostean auzitegi militar frankistek 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten. Sententzia espetxean preso betetzen zegoela kondena kommutatzea lortu zuen eta 1940 urterako espetxealdi arinduri esker espetxetik irtetea lortu zuen[787]. Kartzelatik atera ostean baina, Erantzukizun Politikoen Tribunalak epaitu zuen 1941eko azaroan eta bertan 200 pezetako isun ekonomikoa ordaintzera kondenatu zuten Isidro Salaverria[788]. 1945eko maiatzaren 9an hil zen Hernanin 48 urte zituela.
Salinas Orradre, Ignacio
1909ko uztailaren 2an Hernanin jaioa, Javier eta Agustina gurasoekin eta Javier anaiarekin batera Perkaiztegi kalean bizi zen[789]. Bi anaiek hernaniar industria-sektorean lan egiteaz gain, bertan antolatzen ziren sindikatuetako kide ziren. Horregatik, 1934ko Urriko grebara deitu zenean biek hartu zuten parte mobilizazioetan. Grebarekiko errepresioaren aurrean ihes egite lortu zuten, eta muga zeharkatuz Frantzian errefuxiatu zen Ignacio, 1936ko otsailean Fronte Popularraren garaipenarekin itzuli ahal izan zen arte.
Gerra Zibila hastean borrokara batu ziren bi anaiak, Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara herriaren defentsan parte hartuz. Beranduago, Bizkaiko tontorretan aritu ziren borrokan 1936 amaieran fronteetako batean armada frankistak atzitu eta espetxeratu zuen arte. Hasiera batean Gipuzkoan eduki zuten preso, baina 1937an Bilbo matxinoen esku erori eta gero hiriburu honetara lekualdatu zuten. Auzitegi militarrek bere aurkako prozedura bat abiatu zuten bertan, 1938ko martxoan Gerra Kontseilu batean burutu zena. Bertan, 1934ko greban parte hartzeagatik eta miliziano gisa izaniko jardunagatik matxinadari laguntza ematea egotzi zioten eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten. Horretaz gain, sententzia irmoa jaso eta gero, dispertsio politika aplikatuz San Simon irlako (Galizia) kartzelara lekualdatu zuten, bertan kondena bete zezan[790].
Samperio Peluaga, Leona
Ikus emakumeen atala.
Sanchez Suso, Eugenio
Eugenio Sanchez hernaniarra Hernaniko Udalak salatu zuen Guardia Zibilari bidalitako txosten batean, adieraziz, Fronte Popularraren aldekotzat zuela. Hori zela eta, Donostiako auzitegi militarrek bere aurkako prozedura bat ireki zuten 1938 urtean, baina gutxira inolako delitu zantzurik ez zela ebatzi eta gero artxibatua izan zen urte bereko apirilean[791].
Sanchiz Crespo, Carlos
1889ko otsailaren 15ean Pozo Rubio (Cuenca) herrian jaioa. Hernaniko Florida auzoan bizi zen Natividad Soto emaztea eta seme-alabekin batera. Auzotar askok egin bezala baina, Hernani gerra-fronte bilakatu eta gero etxea utzi eta Bizkairantz bidea hartu behar izan zuen Sanchiz Soto familiak[792].
Aurretik baina, izen bereko Carlos semearekin batera Hernaniko Gerra Komisariotzaren aginduetara aritu ziren herriaren defentsak. Horregatik, Iparraldeko Frontearen gainbeherarekin aita-semeak atxilotu eta espetxeratu zituzten.
Carlos aitaren kasuan, 1939ko ekaina eta abuztua bitartean egon zen preso, familiak matxinoen aurka erakutsitako jarreragatik. Hala ere, gutxira bere aurka auzitegi frankistek martxan zituzten jarduketak artxibatuak izan ziren. 2 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri eta epaitegiak berak Carlosen aurkako zainketak egitea agindu zuen[793].
Sanchiz Soto, Juan
1911ko maiatzaren 27an Santanderren jaioa, Carlos eta Natividad gurasoak buru zituztela Hernanira etorri ziren bizitzera 1920 urtean. Gerra aurreko urteetan bederen Florida auzoan bizi ziren[794].
Lanean hasi zen unetik herriko langile mugimenduan murgildu zen eta 1934ko Urriko Greba deiturikoaren harira eginiko mobilizazioetan parte hartu zuen. Gertakari hauetan atxilotu eta Guadalupen giltzaperatu zuten, urte eta erdiko espetxealdira zigortuta[795].
1936ko udaberrian aske geratu bazen ere, gerra hasi zenerako antolatuz joan ziren milizietara batu zen. Hasiera batean, intendentzia arloan lan egin zuen, baina beranduago, miliziano bezala Dragones eta Capitan Casero batailoietan aritu zen, 1937ko udako uneren batean matxinoek atzitu eta espetxeratu zuten arte. Orduan, Bilboko espetxe batera eraman zuten preso eta auzitegietan bere aurkako Gerra Kontseilu batean burutuko zen prozesu bati hasiera eman zioten. Bertan, ezkertiarra izan eta matxinada bera abiatu zutenen aurka borrokatzeagatik erregimen frankistak matxinada delitua egotzi zion Juan Sanchiz Sotori eta 30 urteko espetxealdira kondenatu zuen 1937ko azaroan[796].
Sarasola Llanas, Luis
1910eko martxoaren 29an Hernanin jaioa, gaztetatik herria utzi eta Frantziara joan zen nekazari-ingeniari ikasketak burutzera. 1933an Euskal Herrira itzuli zen, Aiala herrian ezarriz, bertako nekazaritza-ustiapen baten arduradun gisa. Ez zegoen alderdi batera afiliatuta, baina gerra hasi eta gutxira Aialako Defentsa Batzordea eratu zenean, EAJren ordezkari gisa bertako kide izendatu zuten, baita udaletxeko idazkari ere. Hala ere, aste gutxira Defentsa Batzordeak berak atxilotu egin zuen eta Larrinagako espetxean egon zen preso hamabost egunez, Bilboko matxinoen aldeko bat etxean ezkutatua izateagatik eta honi ihes egiten laguntzeagatik. Abuztu amaieran espetxetik ateratzea lortu eta gero Bilbon EAJren baitan antolatzen zebiltzan batailoietan engaiatu zen, Enlaces y Transmisiones batailoian lehenik eta Rebelion de la Sal deiturikoan beranduago, hauetan sarjentu maila lortzera iritsiz.
Gudarien ofizial zela baina, 1937ko ekainean Bizkaiko hiria matxinoen esku erortzear zegoela bertan geratzea erabaki zuen. Ondorioz, frankistek atzitu eta Iruñeko espetxera preso eraman zuten. Izan ere, Aialan ezarri ziren agintari frankistek bertako Defentsa Batzordeko kide izan zen bi asteetan kaleratze, ondasunen konfiskazio eta hainbat atxiloketa eta hilketekin harremana izatea egotzi zioten. Luisek une oro ukatu zuen, adieraziz, batzordearen aginduak betetzera mugatu zela eta lekaime eta lekaideen alde lan egin eta Mariano Prada erreketea babestu zuela.
Hala ere, agintari frankisten txostenak ontzat eman eta gero Iruñeko kartzelan hasiera batean eta Gasteizkoan beranduago egon zen preso, bere aurkako prozesu bat martxan zuten bitartean. Behin-behineko espetxealdia 1940ko maiatza arte luzatu zioten, espetxealdi arindua lortu eta aske geratu zen unea. Hala ere, hamabostean behin epaitegi batera joan behar zuen sinatzera. Une honetan Luis Sarasolak Cordobara bizitzera joatea beste aukerarik ez zuen izan, bere arrebaren etxera. Bien bitartean bere aurkako sumarioa aurrera zioan, eta Gasteizko auzitegiek bertaratzeko agindua bidali zioten 1941eko urtarrilean. Orduan, ihes egitea erabaki eta adiskide batzuen laguntzari esker Madrilera eta Salamancara ezkutuan joan eta gero, 1940ko apirilaren 30ean Portugaleko muga zeharkatzea lortu zuen. Hala ere, Portugaleko poliziak atxilotu egin zuen unean bertan eta ekainerako Ciudad Rodrigoko (Salamanca) espetxean zen berriro preso.
Bere aurkako epaiketa 1942ko abuztuan burutu zen. Bertan, Aialako Defentsa Batzordeko beste hainbat kiderekin batera epaitu zuten, eta bertako kide izateagatik matxinada delitua egotzita hasiera batean 20 urteko espetxealdira kondenatu bazuten ere, 12 urtekoagatik murriztu zion epaitegiak berak[797]. Azaroan Gasteizko espetxera lekualdatu zuten. Azkenik, 1942an zehar kondenaren kommutazio bat jaso eta urrian espetxealdi arindua lortu ostean aske geratu zen, 6 urte pasatxo preso egon eta gero[798].
Sarriegui Larburu, Felipe
1916ko maiatzaren 1ean Hernanin jaioa. Ignacio Sarriegui Zubeldia eta Dolores Larburu Nazabalen semea, beste lau anai-arrebekin batera Hernaniko Kale Nagusian bizi ziren Gerra Zibila hasi zenean[799]. Ordura arte, Hernaniko Fundiciones del Norte lantokian egiten zuen lan Felipek. 1936ko irailean, herriko nazionalistekin batera guardiak boluntario gisa eman zuen izena Ordena Publikoaren komisariotzan. Hala nola, Agustindarren komentuan zein Oraien etxean aritu zen preso eskuindarren zaintzak egiten.
Hernaniko herria ebakuatu zutenean haren familia guztiak Bizkaia aldera egin zuen ihes, Felipek izan ezik, herrian geratu baitzen. Indar frankistak herria hartu zutenean itsas-armada frankistan eman zuen izena Donostiako Komandantzia Militarrean. Zortzi egunez aritu zen kanoa batean guardiak egiten, Donostiatik Ondarroarako tartean, behar faltagatik etxera bidali zuten arte. Orduan, lau hilabetez aritu zen Fundiciones del Norte lantegian, berriro ere.
1937ko otsailean Erreketean eman zuen izena, eta Aranzadiko posizionamendura bidali zuten. Sei ordu soilik iraun zituen frontean, izan ere, 1937ko otsailaren 4an Berriatuako frontean errepublikarren aldera egin zuen ihes Juan Apaolaza Aramburu eta Antonio Odriozola Oyarzabal hernaniarrekin batera. Dirudienez, bi fusil eta bi matxete artuta Castro Urdiales aldera jo zuten hiru hernaniar hauek. Haren familiarekin elkartu zen bertan eta, gutxira, San Andres batailoian eman zuen izena musikari gisa. 1937ko maiatzaren amaieran Barandioko frontera bidali zuten borrokara 23 egunez eta, ondoren, Santa Marina mendira. Badirudi handik erretiratzea lortu eta Bilbora ihes egitea lortu zuela, familiako kideren baten etxean ezkutatuz. Geroago, Itxarkundia batailoian eman zuen izena errenditu ahal izateko. Hain zuzen ere, 1937ko ekainaren 19an Eskolapioen Kuartelean aurkeztu zuen bere burua.
Bien bitartean, beraren eta gainerako bi iheslarien aurkako prozesu judiziala hasi zuten Auzitegi Militarrek desertatu zutenean. 332/37 zenbakidun sumarisimoa, ordea, prozesua eten eta artxibatu egin zuten non zeuden ez zekitelako. Ondorioz, errebelde deklaratu eta haiek bilatu zein harrapatu zitzaten agindu zuten. Ekainean entregatu ostean, aldiz, berriro hasi zen bere aurkako lege-prozesua, Felipek Iruñeko Espetxe Probintzialean zirauen bitartean. Agidanez, Juan Apaolaza eta Antonio Odriozola Duesoko penalean egon ziren bien bitartean, 1938ko ekainean Iruñera lekualdatu zituzten arren. Aldaketaren arrazoia Auzitegi Militarrek hiruen aurkako prozesua hasi izana zen. Ostera, Auzitegiek jada haien aurkako prozesua beste epaitegi batean ireki zuten aurrez eta, gestio arazoen ondorioz, luze jo zuen Feliperen aurkako auziak. Egin-eginean ere, Juan eta Antonio Santoñan epaitu zituzten 1937ko abenduan. Ondorioz, 1941ean haien kausa artxibatu zen bitartean Feliperen aurkako prozesuak irekita jarraitu zuen, sententziarik jaso gabe[800].
Epaia atzeratzen joan zen bitartean Miranda de Ebroko Kontzentrazio Esparruan sartu zuten 1941eko abuztuan. Ondoren, Madrilgo Unamuno Kontzentrazio Esparrura lekualdatu zuten, azkenik, urrian 92. Soldadu Langile Zigortuen Diziplinatze Batailoian izendatu zuten, Areetan kokatuta zegoena. 1942ko urtarrilean, txakur baten hozkadaren harira Iralabarriko Ospitale Militarrean ospitaleratu zuten, eta, ondoren, Burgoseko Errabiaren Aurkako Ospitalean. Handik, baina, otsailaren 25ean Iruñeko Espetxe Probintzialera tokialdatzea eskatu zuten epaitua izan zedin. Hala ere, ez zen Gerra Kontseilurik ospatu, eta 1943ko otsailaren 2an auzia artxibatu egin zuten. Martxoan, Langileen Batailoi berdinera itzuli zen 1944ko maiatzean lizentziatu zen arte[801].
Sarriegui Larburu, Pedro
1905eko maiatzaren 27an Hernanin jaioa, Kale Nagusian bizi zen Ignacio eta Dolores gurasoekin eta anai-arrebekin batera, gerra aurreko erroldaren arabera[802]. Sarriegui Larburu sendiak mugimendu abertzaleekin bat egiten zuen, tartean, Pedro Hernaniko ELAko kide nabarmen bat baitzen. Gerra hastearekin batera Pedro bera sindikatu honen baitan antolatu ziren pertsonetako bat izan zen, Hernaniko Defentsa Batzordearentzat lan eginez 1936ko udan zehar, miliziano batek arma batekin istripu bat izan eta Pedro zauritu zuen arte. Honen ondorioz ospitalizatu egin behar izan zuten, zauria larria izan baitzen.
Hernani matxinoen esku erori eta gero bere zantzua galtzen dugu. Iturri batzuen arabera Bilborako bidea hartu zuen familia guztiak bezala, eta bertan Euskadiko Gudarosteko batailoi abertzaleetara batu zela diote[803]. Baina erregimen frankistak bere aurka eginiko Gerra Kontseiluan zehazten da 1937ko urtarriletik behin-behineko espetxealdi egoeran preso zegoela, beraz, posible da zauritua izan eta gero ospitalean artatuta egotea osatu arte eta orduan espetxeratua izatea. Espetxeratua izan eta gutxira, gainera, bere aurkako Gerra Kontseilu batean burutuko zen prozesu bat abiatu zuten Auzitegi Militar frankistek. Abertzalea eta ELAko kide nabarmen bat izatea egozten diote, baita Defentsa Batzordeko kide gisa armatua ibil eta konfiskazioetan parte hartzea ere.
Salaketa hauetan oinarritua Auzitegi Militarrek matxinadari laguntza ematearen delitua leporatuko diote eta horretan oinarritua 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatua izan zen 1937ko urrian. Urtarriletik iraila bitarte Iruñeko Ezkabako gotorlekuan preso egon eta gero San Simon irlako (Galizia) kartzelara lekualdatu zuten. 1939ko apirilean berriro mugitu zuten, kasu honetan Asturiaseko Astorgako espetxera. Gutxira, kondena txikitzeko bortxazko lanak bideratu zuten. Espetxean bertan egin behar izan zuen “lan osagarriak” deiturikoak baliatuz 1940ko uztailean Gijonera lekualdatu zuten, enpresa batean derrigorrezko lanak egitera. Hala ere, urrian bertan kondenaren kommutazio bat lortu eta espetxealdi arinduarekin etxean amaitu zuen kondena betetzen[804].
Serrano Garcia, Gregorio
1887ko abenduaren 24an Arabako Manzanos herrian jaioa, 1933an Hernaniko Florida auzora etorri zen bizitzera Juana Moreira emaztea eta seme-alabekin batera. Herrian Ferrocarriles del Norte enpresak zuen geltoki-buru lanpostua lortu baitzuen[805].
Serrano Moreira familia herriko langile mugimenduan aritu zen lehen unetik. Horrela, gerraren berriak herrira iristean familiako kide batzuk Euskadiko Gudarostean engaiatu ziren. Gainontzekoak herria utzi eta Bizkaian errefuxiatu ziren. Probintzia armada frankistaren esku erori zenean Hernanira itzuli ziren. Familiako kide hauek herrira iristean agintari frankisten aurrean deklaratzera behartu zituzten, baita haien aurkako prozedurak abiatu ere. Tartean, Gregoriorena. Gauzak horrela, udalak sinatutako txosten batean komunista izatea, Fronte Popularra babestea eta honen aurkako pertsonak salatzea egotzi zioten. Idazki hauetan oinarrituz atxilotu eta Ondarretara eraman zuten preso, bere aurkako epaia burutzen zen bitartean. 1938ko martxoan gauzatu zen, eta inolako erantzukizunik egozteko ezintasuna eta gero prozedura artxibatu ostean aske geratu zen[806].
Hernanira itzultzea lortu zuen arren, ezin izan zuen bere lanpostua berreskuratu, izan ere, Fronte Popularraren aldekotzat jo zutenez bere lanpostutik kanporatu eta lanpostuan zituen eskubide guztiak galdu zituen[807].
Serrano Moreira, Aurora
Ikus emakumeen atala.
Serrano Moreira, Elena
Ikus emakumeen atala.
Serrano Moreira, Mariano
1910eko abenduaren 4an Monforte (Galizia) herrian jaio zen, baina 1933an bere aita Gregorio Serranok Hernaniko tren geltokian lanpostua lortutakoan familia guztia Florida auzora etorri zen bizitzera[808].
Aitaren ogibide berbera ikastea erabaki zuen eta geltokietako bulegari-gai zen Gerra Zibila hasi zenean. Lehen asteetan bere lanpostuan mantendu bazen ere, Gipuzkoa matxinoen esku erortzean familiarekin batera Bizkaira mugitu eta gero Euskadiko Gudarostean engaiatu zen. I ngeniarien Lehen Batailoian gotorleku eta lubakiak egiten jardun zuen, Iparraldeko Frontea matxinoen esku erori zen arte.
Orduan, atxilotuak izan ez ziren familiartekoekin batera Hernanira itzuli zen. Gutxira armada frankistak mobilizatu zuen, eta gerra amaitu arte matxinoen aldeko armadan lan egitera behartu zuten, eremu frankistako trenbide sarean. Gerra amaitutakoan, gainera, atzitua eta espetxeratua izan zen, Ondarretako espetxean preso egon baitzen Donostiako auzitegi militarrak bere aurkako eginbide batzuk abiatzean. 1940ko martxoan burutu ziren, nahiz eta otsailean jada behin-behineko askatasuna lortu zuen, eta prozedura artxibatu egin zuten[809].
Setien Cortajarena, Ignacio
1901eko uztailaren 31n Urnietan jaioa, Hernanin bizi zen gerra hasi zenean[810]. Errepublika garaian EAJra afiliatua zenez honen baitan Hernaniko Defentsa Batzordean Ordena Publikoaren komisariotzara batu zen, besteak beste, Agustindarren komentuan zeuden preso eskuindarrak zainduz. 1936ko irailean herria utzi zuten, Bizkaian babesa bilatuz. Iparraldeko Frontea deiturikoa erortzear zela, espetxeratua izateko beldurrez muga zeharkatuz ihes egiten saiatu zen. Polizia frankistak atzitu egin zuen eta Ondarretara eraman zuen preso, behin-behineko espetxealdia ezarriz 1940ko uztailean bere aurkako Gerra Kontseilua burutu zen arte. Bertan, abertzalea izan eta miliziano izateagatik epaitu zuten, baina preso zeuden eskuindarrekiko izandako begirunea zela eta absolbitu egin zuten, hiru urtez preso egon eta gero aske geratu zelarik[811].
Setien Cortajarena, T eresa
Ikus emakumeen atala.
Sevillano Idiazabal, Jose Maria
Hernanin jaioa eta Kale Nagusiko bizilaguna. Sevillano Idiazabal sendiko hainbat kide bezala hernaniar langile mugimenduan zebilen. Bere kasuan PCEren baitan antolatzen zen. Gerra Zibila hasi zenean Defentsa Batzordearen baitan herriko tontorrak defendatzen aritu zen anaiarekin batera[812]. Herriaren defentsa ezinezko bilakatu zenean Bizkaian babestu zen familia guztiarekin batera[813].
Behin Bizkaiko mugetan kolpisten aurrerakada geratzea lortu zenean, Jose Maria Sevillano PCEren baitan antolatu zen Karl Liebknecht milizianoen batailoian engaiatu zen, probintzia osoko fronte anitzetan borrokatuz[814]. 1937ko abuztuaren 24an batailoi hau Santander hirian inguratua geratu eta matxinoen armadaren aurrean errenditu behar izan zen.
Une horretan hiri honetako espetxe edota kontzentrazio esparruren batean gatibu geratu zen, izan ere, Presoen Sailkatze Batzorde batek bere inguruko txostena eskatu baitzion Hernaniko Udal Frankistari. Honek, “ideas comunistas [...] empuño arma [...] activo miliciano” adierazten zuen mezu bat bidali zuen eta honen, ondorioz, Jose Maria espetxeratua izan zen[815]. Gainera, behin-behineko espetxealdia ezarri ziotela baliatuz bortxazko lanak egitera bidali zuten LLBBetara. Dakigunez, 1939 urtean bederen 90. Langileen Batailoian izan zuten, Asturiaseko Cangas de Onis eta Arriondas herrietan, besteak beste[816].
1937ko abuztu amaieratik baina, Auzitegi Militar frankistek Donostian martxan jarri zuten prozesua bat zela eta 1940ko otsailaren 2an Cangas de Onis bertatik Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten. Epaile frankistek beraiek baina, Hernaniko agintari frankisten salaketetan oinarrituta ez ziren gai izan bere aurkako akusazio bat eraikitzeko eta epaiketa largetsi behar izan zuten eta otsailaren 13an, Jose Mariak askatasuna berreskuratu zuelarik[817].
Sevillano Idiazabal, Rafael
Hernanin jaioa, Urnietaren ardurapean zegoen Lasarteko etxeetan bizi izan zen Errepublika garaian. UGT sindikatura afiliatua egon arren, gaixotasun baten ondorioz ez zuen parte hartzerik izan gerraren lehen asteetan. Hala ere, 1936ko irailean Lasarten milizianoek hipodromoko zubia zartarazi zezaten lagundu zuen, dinamita kutxak garraiatuz. Ondoren, Bizkaian errefuxiatu zen.
Euskadiko Gudarostea eratzean baina, bere kinta mobilizatu zutenean Guillermo Torrijos batailoiarekin frontera borrokara joan zen metrailadore gisa, gudarosteko kideen gehiengoarekin batera 1937ko abuztuan Santoñan errenditu ziren arte.
Armada frankistak atzitu ostean, hasiera batean, Medina de Rioseco (Valladolid) herriko kontzentrazio esparruan egon zen preso, baina gutxira behin-behineko askatasuna erdietsi ostean Lasartera itzultzea lortu zuen. Bizitokira iritsi eta gutxira, Lasarteko bi frankisten salaketa tarteko atxilotu eta espetxeratu egin zuten, Lasarteko zubia dinamitatzea leporatzen baitzioten.
Ondarretan giltzaperatu eta Donostian Gerra Kontseilu bat burutu zuten Rafaelen aurka, non Urnietako agintari frankisten txostenetan oinarrituta matxinadarekin bat egitea leporatu zioten eta 30 urteko espetxealdira kondenatu zuten 1938ko ekainean. Sententzia irmoa jaso bezain pronto dispertsatu egin zuten, Espainiar Estatuko hainbat kartzelatan preso egon zelarik 1944ko apirilean baldintzapeko askatasuna lortu zuen arte[818].
de Sosa Fuentes, Trinidad
Ikus emakumeen atala.
Tellechea Lujambio, Eustaquio
1891 ko martxoaren 29an Hernanin jaioa[819]. Herriko PSOEren eta UGTren sortzaile eta lehen langileen mobilizazioetako bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Horretaz gain, Casa del Pueblo-ren sortzaileetako bat izan zen eta, baita herrian egin zen lehen grebaren sustatzailea ere. UGT eta PSOEk 1917an deituriko greba orokorra bultzatzeagatik Frantziako Estatuan errefuxiatu behar izan zen, baina amnistia lortu bezain laster Hernanira itzuli zen. Ondorioz, Centro Obrero-k izendatuta 1920 eta 1923a bitartean udaleko zinegotzi izatea lortu zuen.
Bigarren Errepublikaren urteetan, Villaescusa herrian (Kantabria) “El Henar” deiturko gazta-fabrika bat sortzean bertara bizitzera joan zen. Han ere PSOE eta UGTren baitan lan egiten jarraitu zuen, 1934ko urriko greban herri honetan sortutako batzorde iraultzaileko kide izanik. Gertakari hauen ondorioz, lanpostutik kanporatua izan zen eta Hernanira itzuli behar izan zen. 1936ko otsailean, Fronte Popularraren garaipena eta gero bere lanpostua berreskuratu zuen eta Kantabriara itzuli zen, berriro ere Liañoko PSOEren taldera afiliatuz.
Gerra Zibilak eztanda egitean herrian sortu zen Defentsa Batzordera batu zen, eta horretaz gain, Villaescusako zinegotzi eta Liañoko PSOEren lehendakari funtzioak ere bete zituen. 1937ko apirilean, muntatzaile gisa zuen jakituria zela eta, Armada Errepublikarrera batu zen. Une honetatik aurrera Artilleriako Erregimentu Mistoan jardun zuen 1937ko abuztuan Kantabriako hiriburua matxinoen esku erori zen arte. Orduan, hasiera batean espetxeratua izan bazen ere, aske utzi zuten gutxira eta beldur Hernanira itzultzeko saiakera egin zuen. Pasaiara zihoan itsasontzi bat hartu eta irailaren 18an Hernanira iritsi zen.
Bertan, ordea, Guardia Zibilaren aurrean aurkeztu behar izan zen. Hauek Hernaniko agintari frankistei txostenak eskatu zizkieten, eta idatzietan PSOE eta UGTren sustatzaile nagusia izatea egotzi zioten. Arrazoi hauek tarteko 1937ko azaroan Ondarretako espetxera eraman zuten. Hala ere, ez zen luzaro egon Donostiako kartzelan, izan ere, Kantabriako agintari frankistek 1938ko martxoan Santanderrera lekualdatu zuten, hiri honetan auzitegiek bere aurkako prozesu bat martxan baitzuten. Honen muina Villaescusa eta Liañoko agintari frankistek eginiko salaketak ziren, non Defentsa Batzordeko kide gisa herrian matxinoen aldekoen atxiloketetan, ondasunen konfiskazioetan eta hainbat pertsonen hilketetan parte hartzea egozten zioten. Une oro salaketa hauek ukatu zituen.
Gerra Kontseilua 1939ko ekainaren 10ean burutu zen Santanderren bertan. Defentsa Batzordeko kide izan zenez honek egindako ekintzen arduradun izatea egotzi zioten eta baita ere data horietan izandako gertakari guztiena ere. Ondorioz, matxinadarekin bat egitea leporatu zioten eta heriotza-zigorrera kondenatua izan zen. Zigorra jaso eta gutxira, hasiera batean El Duesoko espetxera lekualdatu zuten, baina sententzia irmoa jasotakoan, 1940ko maiatzaren 4an, Santanderreko Probintzia Espetxera mugitu zuten. Hilabete bereko seigarren eguneko egunsentian fusilatu zuten Ciriego hilerrian[820].
Toledo Alberdi, Miguel Jose
1898ko uztailaren 5ean Bergaran jaio bazen ere haurra zela Hernanira bizitzera etorri zen. Bertan Adela Alberdirekin ezkondu eta gero Elkano kalean bizi ziren gerra hasi zen urtean[821]. Miguel Jose Toledo herriko mugimendu abertzaleetako kide zen eta 1931ko udal hauteskundeetan hauen ordezkari gisa aurkeztu zen, zinegotzi eta alkateorde izendatzea lortuz. 1933an baina, hauteskundeak errepikatu zirenean herriko alkate izendatzea lortu zuen EAJren ordezkari gisa, baina izaera kontserbadorea zuenez gatazkak izan zituen langileen ordezkariekin. Hauek areagotu egin ziren gerra aurreko urteetan, nahiz eta 1934ko irailetik 1936ko otsailera bitarte ez zituen funtzio hauek bete, dimisioa aurkeztu baitzuen udalbatzaren gehiengoak estatutuaren aldeko borrokan protesta gisa.
Bere jardunean babes gehiago bilatu zuen estatu-kolpea babestuko zuten mugimendu politikoetan eta Gerra Zibila hastean hauek alkate izaten jarraitzeko eskaria luzatu zioten, Defentsa Batzordeko kideekin talka ugari sortuko zituen erabakia izanik. Hala ere, Hernani armada kolpistaren jomugan zegoela herria utzi eta Zarautz eta Mutrikutik igaro ostean Ipar Euskal Herrian errefuxiatzeko erabakia hartu zuen. EAJk berak Ziburun ezarritako etxe baten bizi izan zen 1940ko uztailaren 23an Hernanira itzuli zen arte.
Iritsi bezain pronto bere aurkako auzibidea ireki zuten Auzitegi frankistek, baina ez zuten atxilotu, izan ere, herriko agintari frankistek bere aldeko txostenak igorri zituzten, era honetako aipamenak eginez:
“[...Jdesde la iniciación del Movimiento Nacional se mostro disconforme con la decisión tomada por los dirigentes nacionalistas y partidario del Movimiento Nacional[...] siendo considerado afecto al Régimen[...]".
Horrela, fiskaltzak berak hasiera batean egozten zion salaketa erretiratu zuen eta 1942ko azaroan Miguel Toledo absolbitzea proposatu zuen, epaitegiak lehen unetik onartu zuen erabakia izanik[822].
Hala ere, Gerra Kontseilutik salbu geratu bazen ere, Erantzukizun Politikoen Tribunalak bere aurkako eginbideak abiatu zituen gutxira, Bigarren Errepublikan Hernanin zinegotzi eta alkate izategatik. Bertan ere, Hernaniko frankisten babesa jaso bazuen ere, herriko arduradun politikoa izateagatik 500 pezetako isuna ordaintzera kondenatu zuen 1943ko maiatzean[823].
Turrientes Perez, Jose Maria
1902ko urtarrilaren 13an Salamancan jaioa, hiri bereko Josefa Garridorekin ezkondua zegoen eta 1933an seme-alabekin Hernanira etorri aurretik Ordizian bizi izan ziren[824].
Gerra zela, bonbardaketen beldur eta frontetik aldentzeko helburuarekin, Bizkairako bidea hartu zuten guztiek. Bertan, Jose Maria Turrientes Euskadiko Gudarostera batu zen, Ingeniarien Lehen Batailoiko kide gisa gotorleku eta lubakiak eginez, batailoiko kide ugarirekin batera 1937ko abuztuan matxinoen armadaren aurrean errenditu zen arte. Orduan, Santoñako espetxera eraman zuten preso frankistek eta hainbat gudari eta milizianorekin batera Gerra Kontseilu batean epaitu zuten espetxean bertan urte bereko abenduan. Euskadiko Gudarosteko kide izateagatik matxinadari laguntza ematea egotzi zioten eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten.
Kondena irmoa izan bezain pronto, gainontzeko presoei bezala dispertsio politika aplikatu ziten eta, besteak beste, Puerto de Santa Mariako (Cadiz) eta Astorgako (Leon) kartzeletan izan zuten preso, azken honetara 1938ko azaroan iritsiz[825].
Ubarrechena Iraola, Agustin
1891ko uztailaren 31n jaioa, Urnietako Zabaleta etxean bizi zen 1931n. Donostian ezaguna zen, Euzko Etxeko ardura izan zuen pertsonetako bat izan baitzen Errepublika garaian. Gerraren testuinguruan EAJko kide gisa Donostiako Defentsa Batzordearen alde egin zuen lan ebakuatzeko unea iritsi arte. Hasiera batean Bizkaian babesa bilatu bazuen ere, gerraren ondorioz elbarri geratu zenez Eusko Jaurlaritzak Ipar Euskal Herrira ebakuatu zuen, non bertako osasun zerbitzuetan artatu zuten.
Bigarren Mundu Gerrara arte Pirinioen iparraldean bizitzeko erabakia hartu zuen, baina Frantziako Estatuak kapitulazioa sinatu eta gutxira, Irunen polizia frankistaren aurrean aurkeztea beste aukerarik ez zuen izan. Orduan, erregimen frankistak atxilotu eta Ondarretan espetxeratu zuen, 1940ko azaroan bere aurkako prozesuan kasu artxibatu eta gero aske geratu zen arte[826]. Hala ere, Errepublika garaiko Agustinen militantzia politikoagatik eta hiru urtez Frantziako Estatuan errefuxiatua bizi izanagatik Erantzukizun Politikoen Auzitegiak 3.000 pezetako isun ekonomikoa eta kargu publikoak betetzeko 5 urteko desgaikuntzara kondenatu zuen[827].
Ugalde Garayalde, Luis
1887ko ekainaren 21ean Hernanin jaiotako jornalari hau Antziola auzoan bizi zen Angela Guruzmendi emaztea eta seme-alabekin batera[828]. Herriko langile mugimenduko kide beteranoa izanik, Errepublika garaian ere langileen eskubideen aldeko defentsan nabarmendu zen. Besteak beste, 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuen, azken ekintza hauengatik atxilotuak izan ziren hamarnaka hernaniarretako bat izanik. Guadalupeko gotorlekuan giltzaperatu zuten eta matxinada delitua egozten zioten[829].
1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta gero amnistia legea baliatuz askatasuna berreskuratzea lortu zuen Luis Ugaldek. Estatu-kolpe saiakera gertatu bezain laster Gipuzkoan antolatzen hasi ziren miliziano taldeetara batu zen, nahiz eta une horretan ia 50 urte eduki[830]. 1936ko irailean Irun matxinoen esku erori ostean Gipuzkoako frontearen gainbeherarekin batera Ugalde Guruzmendi familiak (Luis eta Angela gurasoak eta 9 seme-alabek) beraien etxea utzi eta gainean zeramatenarekin Bizkaian egin zuten ihes. Bertan errefuxiatu ziren 1937ko udaberrian Intxortako gainak erori eta hurrengo asteetan Bizkaia matxinoen esku erortzear zela atzerakadan joan behar izan zen arte. Santanderren atzitu zuten 1937ko abuztuan.
Une horretatik bertatik erregimen frankistak Luis atxilotu eta espetxeratu egin zuen, hainbat kartzelatik pasa eta gero Ondarretako espetxera lekualdatua izan zen arte. Gipuzkoako hiriburuan bere aurkako Gerra Kontseilu batean amaituko zen prozedura irekia zuten frankistek. Hernaniko agintari frankistei Luis Ugalderen aurkako txostenak igortzea agindu zitzaien. Hauek ezkertiarra eta langile mugimenduko buruetako bat zen pertsona zela adierazi zuten, 1934ko greban parte hartu zuena eta miliziano gisa armatua ibili zela gehituz. Horretaz gain, matxinoen esku preso zegoen Jose Miguel Azurmendi herritarrak eginiko deklarazio batean Adabiñoko Ordena Publikoko arduradunetako bat izatea egotzi zion, herri honetan izandako gertakarien erantzule gisa identifikatuz.
Hala ere, Luis Ugalderen aurka eginiko salaketak Gerra Auditoreak aztertu zuenean, 1940ko maiatzaren 14an, bere aurkako auzia artxibatzea erabaki zuen. Luisek behin betiko askatasuna berreskuratu zuen orduan, ia hiru urte behin-behineko espetxealdian preso egon eta gero[831].
Uranga Garmendia, Maximo
1905eko apirilaren 13an Zumaian jaioa, nerabe zela Hernanira etorri zen bizitzera. Bertako industrietan lan egiteko helburuz Florida langile-auzoan apopilo bizi zen 1936an[832]. Hernaniko Juventud Socialistako kidea zen gerra aurretik gutxienez.
Gerrak eztanda egitean, langile hernaniar asko bezala herriko Gerra Komisariotzaren agindupean ezarri zen, herriko defentsan parte hartuz. 1936ko abuztuan, Buruntzako gaina erori eta gutxira, herria utzi zuen. Borrokan jarraitu zuen hala ere, Dragones batailoi sozialistan eta MAOC batailoi komunistarekin borrokatu baitzuen Bizkaiaren defentsan, Kantauriko hegia armada frankistaren esku erori zen arte. Orduan, matxinoek atzitu eta espetxeratu egin zuten[833].
Espetxeratua izan eta gero Bilboko Probintzia Espetxera lekualdatu zuten, hiri honetako Auzitegi Militarrek bere aurkako Gerra Kontseiluan amaituko zuen prozedura bat irekia baitzuten. 1938ko uztailaren 30ean burutu zen, non Hernaniko frankisten txostenetan oinarrituta komunista izatea eta 1934ko Greba Iraultzailean parte hartzea egozten zioten. Gainera, milizianoentzat armen konfiskazioan parte hartzea eta miliziano gisa matxinoen aurka borrokatzea leporatu zioten. Horrela, matxinada delitua egotzi zioten eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten[834].
Sententzia irmoa egin zen unean bertan dispertsatua izan zen, izan ere, Vigoko (Galizia) itsasadarrean zegoen San Simon irlako espetxera lekualdatu zuten 1938ko urrian, bertako bizi baldintza txarregatik ezaguna zena. Irla honetan izan zuten preso matxinoek 1940ko urtarrilaren 22ra arte, noiz Camposancos parrokiako (Galizia) jesuiten eskolan eratu zuten kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten[835].
Uria Alberdi, Juan Jose
1884ko apirilaren 20an Azkoitian jaio zen arren Hernanin bizi zen haurra zenetik. Gerrak eztanda egin aurretik Uria Ecenarro abizeneko seme-alabekin batera Kardaberaz kalean bizi zen. 1936ko udan gerraren inguruko berriak iristean, seme-alabekin batera Bilborako bidea hartu behar izan zuen abuztu amaiera eta iraila hasiera bitartean[836].
Ehunka hernaniarrek bezala Bizkaian babestu zen Uria Ecenarro sendia, baina 1937ko udaberria eta uda bitartean frontearen haustura eta gero, Hernanira itzuli behar izan zuen Juan Jose Uriak. Familiako kide guztiek Hernaniko mugimendu abertzaleekin bat egiten zutenez herrira itzuli bezain pronto bere aurkako ikerketa bat abiatu zuten, Auzitegi Militarrek 1937 eta 1938 urteen bitartean garatu zutena. Ezin izan izan zioten inolako delitu edota ekintzarik egotzi, beraz, prozesu hau artxibatu egin zen 1938ko abuztuan, Juan Jose Uriak behin betiko askatasuna berreskuratuz[837].
Usabiaga Jauregui, Marcelo
Ikus gerraosteko erresistentziaren atala.
Uzcudun Beñaran, Federico
1903ko uztailaren 18an Hernanin jaioa, Kardaberaz kalean bizi zen Concepcion ama eta gainontzeko anai-arrebekin batera[838]. Gerra aurreko urteetan UGT sindikatura batu zen eta hilabete batzuez honen Egurraren saileko lehendakaria ere izan zen. Horrela, Gerra Zibilak eztanda egitean lehen unetik sindikatu honen baitan Errepublikaren defentsan jardun zuen, hasiera batean guardiak eginez eta, gero, Argindegi baserriaren inguruetan fortifikazioak eraikitzen. Abuztuaren erdian Florida auzoko aroztegi batera lan egitera bidali zuten. Dirudienez, lanpostu hau Elizaren kanpandorrean zaindari ardurekin uztartu zuen, frankisten abiazioaren erasoen abisua pasatzeko helburuarekin.
Matxinoen erasoaldiek milizianoen gotorlekuak gainditu ostean, ordea, Hernani utzi eta Bilbon babestu zen. Bertan bizi izan zen 1937ko martxoan Diziplinatze batailoiko danbor-jole gisa engaiatu zen arte, gerra aurretik Hernaniko Musika Bandako atabal-jolea baitzen. Batailoi honekin musikari postuan jardun zuen Bizkaiko hainbat udalerritan; Portugalete, Gorliz edota Sopuertan, besteak beste. 1937ko udaberriko frontearen gainbehera eta gero atzerakadan Santanderreraino joan zen, azken hiri honetan matxinoek atxilotu zuten arte.
Une horretatik aurrera espetxeratua izan zen Federico Uzcudun, eta bere aurkako Gerra Kontseiluan amaituko zen prozesua hasi zuten. Hernaniko Guardia Zibilak Pasiego jaunaren dendako konfiskazioetan parte hartu izana egotzi zion eta Izquierda Republicana alderdira afiliatua zegoela adierazi zuen. Horretaz gain, Hernaniko Udalak ezkertiarra zela eta abiazio frankistaren erasoen abisua emateko zaindari izan zela ere adierazi zuen.
Txosten hauetan oinarrituta, Auzitegi Militar frankistek Santoñan preso zeuden beste hainbat kiderekin batera epaitu zuten 1937ko azaroan. Bertan, nahiz eta Federicok Pasiego jaunaren dendako gertakariekin zerikusirik ez zuela adierazi, epaile militarrek Hernaniko agintari frankisten txostenak ontzat hartu eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten. Behin sententzia igorrita, Santoñako kartzelan izan zuten preso 1938ko abuztuan Puerto de Santa Mariako kartzelara (Kadiz) lekualdatu zuten arte. Andaluziako espetxe honetan preso izan zuten Federico, baina denborara, Valladolideko kartzelara lekualdatu zuten. Izan ere, azken kartzela honetan aurkitzen zen preso 1940ko uztailaren 14an aske irten arte, Lasartera bizitzera itzuliz[839].
Velez Achucarro, Jose
1916ko urtarrilaren 1ean Donostian jaioa, Emilia ama eta Angelita arrebarekin batera Hernanira bizitzera etorri ziren 1920an[840]. Gerra Zibilak eztanda egitean, mugimendu abertzaleekin lerrotu eta estatu-kolpea babesten zuten atxilotutako hernaniarren zaintzaz arduratu zen. Buruntzako gainen galeraren ostean Hernani utzi behar izan zuen, familiarekin batera Bizkairako bidea hartuz. Aldi honetan Loyola batailoiko gudari izan zen[841].
Velez Achucarro sendiak babesa aurkitu zuen bertan, 1937ko udaberrian armada frankistak probintzia hau erasotzeari ekin zion arte. Dirudienez data honen eta Santoñako errendizioaren artean atzitu egin zuten Jose Velez, eta epairik edota lege-prozesurik hasi gabe bortxazko lanak egitera eraman zuten. Besteak beste, 91. Langile Batailoian eduki zuten Las Palmasen[842].
Hala ere, 1938ko abenduan Donostiako Ondarretako espetxera lekualdatu zuten, Auzitegi Militar frankistek bere aurkako prozesu bat irekita baitzuten, 1939ko martxoaren 31n burutu zena. 1936ko udan herriko falangista eta karlistak babestu zituelako bere aurkako epaia artxibatu egin zen, baina ez zen aske geratu, izan ere, armada frankistaren errekrutatze-bulegoetan izena eman eta matxinoen alde borrokatzera behartu zuten[843].
Hala ere, ez zuen Francoren alde luzaroan borrokatu, izan ere, gerra amaitu eta 1939ko abuztuan berriro ere atxilotu eta Iruñeko Probintzia Espetxean giltzaperatu zuten. “Provocación a la rebelión” delitua egotzi zioten armadako frankistako kide zela. Iruñean espetxeratu eta hiri berean epaitu zuten urte bereko abenduan. Sententzian 12 urteko espetxealdira kondenatu zuten. Iruñeko espetxean egon zen preso kondenatua izan eta gero 1941eko uztailera arte, noiz baldintzapeko askatasuna erdietsi eta gero kartzelatik irtetea lortu zuen. Hala ere, behin betiko askatasuna berreskuratuko 1944ko apirilaren 26a arte[844].
Vicente Ibañez, Isabel
Ikus emakumeen atala.
Vicuña Ferrero, Consuelo
Ikus emakumeen atala.
Videgui Ocharte, Jose Luis[845]
1905eko ekainaren 14an jaio zen Tolosan, baina 1932an Astigarragatik Hernaniko Florida auzora etorri zen Felisa Reoyo emaztearekin eta Felix semearekin batera[846]. Gerra Zibila hastearekin Donostian zuen lana utzi eta Hernanira itzuli zen Gerra Komisariotzaren baitan miliziano gisa mobilizatzera.
Gerraren lehen aste hauetan gaixotu egin zen eta Gipuzkoa matxinoen esku erori zenean, Gallartarako bidea hartu zuen emazte eta semearekin batera, non ospitalizatu egin behar izan zuten. Eritasunetik berrezarri zenean baina, hainbat herritar zituen Dragones batailoi sozialistan engaiatu zen, zeinekin Bizkaiko hainbat frontetan jardun zuen angarilari lanak betetzen, tartean, Largo Caballero batailoira lekualdatu bazuten ere. Esku-oheetan zaurituak garraiatzen zituela hiru aldiz zauritua izan zen, azkena Kantabriako Santander hiriaren defentsako borroketan Iruz herrian balaz, 1937ko abuztuaren 23an.
Valdecillako ospitalean (Kantabria) ospitaleratua zegoela atzitu zuen armada frankistak 1937ko abuztuaren 26an eta espetxeratu egin zuten. Hasiera batean, Presoen Sailkatze Batzordeak “B” saileko preso gisa sailkatu bazuen ere, Hernaniko erregimenaren antolakundeek igorritako txostenen ondorioz sailkapen hau aldatu, Gerra Kontseilu bati hasiera eman eta espetxeratzea luzatzea erabaki zuten.
Hernaniko Guardia Zibilak honako txostena igorri zuen, Hernaniko Alkatea, apaiza eta FET-JONSaren adostasun edota onespenarekin:
“mala conducta y antecedentes, muy rojo [...] acudio a los diferentes frentes".
Hernanin exekutatu zuten German Yanguas Donostiako udal-langilearen alargun Clara Sarasak salatu zuen Jose Luis izan zela bere senarrak etxean armak ezkutatzen zituela adierazten zuen salaketa egin zuena. 1938ko otsailean egin zituzten salaketa horiek, zeinek 1939ko uztailean berretsi egin zituzten, miliziano aktiboa zela adieraziz eta Yanguas jaunaren exekuzioan eta frankisten aurkako ekintza guztiekin erlazioa zuela gehitu zuten.
Bere aurkako Gerra Kontseilua burutzeko Bilboko Eskolapioen espetxera lekualdatu zuten, baina 1939ko uztailean Donostiara mugitu zuten, eta bertako espetxean egon zen preso zehaztugabeko data batean baldintzapeko askatasuna erdietsi eta gero Hernaniko Florida auzora bizitzera etorri zen arte. Epaiketa urte luzez atzeratuz joan zen, 1944ko urtarrilean Donostian ospatu zen arte. Bertan, Jose Luisi ezkertiarra eta milizianoa izateaz gain Clara Sarasaren aurkako salaketa oinarri hartuta German Yanguasen aurkako salaketa egitea egotzi zioten. Hala ere, adierazpenak larritasunik gabeak zirela erabaki zuten Auzitegi Militarrak eta behin betiko largetsi zen bere aurkako auzia[847].
Vila Yarza, Jose
1909ko martxoaren 23an Urnietan jaioa, gerra aurretik Lasarteko Geltoki kalean bizi zen Francisco eta Maria gurasoak eta anai-arrebekin batera.
Bertan mugimendu abertzaleetan militatu zuen Errepublika garaian, Batzokiko kide izanik eta ELA sindikatuak Lasarten zuen taldeko idazkari eta diruzaina ere izanez 1936ko uda aurretik. Gerra hotsak Oria ibaiaren arrora iristean, Lasarten eratu zen Defentsa Batzordeko kide bilakatu zen eta bertako kide gisa Timoteo Marcellan, Lacruz anaiak eta Trens apaizaren atxiloketa eta batzuen fusilatzearen testigu izan zen.
Gipuzkoa ekialdea matxinoen esku erortzean baina, adin militarrean zeuden Vila Yarza sendiko hiru anaiek tartean Josek, familia Lasarten utzi eta Bizkaira egin zuten ihes. Jose bera Polizia Militarrean engaiatu zen, espetxeetan zaintzak eginez gerran zehar kabo maila izatera iritsiz. Funtzio hauek bete zituen Bilbo 1937ko ekainean matxinoen esku erori zen arte, noiz armada frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuen bi hilabetez. Orduan, Armada Frankistan Osasun Militarrean lan egitera behartu zuten Gerra Zibila amaitu zen arte, une horretan, Lasartera itzultzeko aukera eduki zuelarik.
Itzuli eta gutxira atxilotu egin zuen polizia frankistak eta Ondarretara eraman zuten preso, Errepublika garaian EAJko kide izan, Defentsa Batzordearentzat lan egin eta espetxeen zaintzan jarduteagatik. 1940rako, ordea, kartzelatik aske ateratzea lortu zuen eta gutxira epaia artxibatu zuten, baina oraindik polizia frankistaren jo mugan egon zen. Gauzak horrela, 1942ko martxoan Lasarten EAJren egiturak berreraikitzen ari zirenaren berriak jaso zituen poliziak eta alderdi honetako kide nabarmenak izandako hainbat atxilotu zituzten, tartean, Jose Vila. Honen ondorioz, espetxean egon zen preso urte bereko abenduan epaileak auzia froga faltagatik artxibatu zuen arte[848].
Villalba Gonzalez, Santiago
Siero de la Reina (Leon) herrian jaioa. Colmenaresen (Palentzia) bizi zen 1936ko urtarrilean Hernanira etortzea erabaki zuen arte. Emaztearekin batera, baserri baten jabetza lortu eta bertako lursailak lantzetik zein gidari gisa lan egitetik bizi zen. Gerra Zibilak eztanda egitean Hernaniko Gerra Komisariotzarentzat lan egiten hasi zen gidari moduan, Defentsa Batzordearentzat hainbat funtzio betez. 1936ko urrian Dragones batailoi sozialistan engaiatu zen, Abadiñon guardia armatuak egiten ibiliz. Gainera, 1937ko abuztuan Santanderren gidari gisa jardun zuen, baita gotorlekuetan zein anbulantzia baten arduradun ere.
Santanderren matxinoen esku erortzean ez zuten ez atxilotu ez eta ikertu ere. Egoera baliatuz, bere jaioterrira itzultzea erabaki zuen, gurasoen etxean ezarriz. 1938ko irailaren 19an baina, 44 urte zituela, Siero de la Reina herrian bertan atxilotu zuen Guardia Zibilak, “gorria” izatearen salaketa bat tarteko. Leongo kartzelara eraman zuten preso, hiri honetan auzitegi militarretan bere aurkako eginbideak abiatzen ziren bitartean.
Hauek Gerra Kontseilu batean burutu ziren, 1939ko urtarrilean, eta Defentsa Batzordeentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat miliziano eta gidari bezala eginiko lanagatik matxinada laguntzea egotzi zioten. 20 urteko espetxealdira kondenatu zuten, baina Gerra Auditoreak hau aztertzerakoan funtsik gabekoa zela argudiatuz ikerketa berrabiaraztea agindu zuen, eta bigarren epai batean, 1940ko maiatzean gauzatua, fiskal frankista ez zen gai izan gidari eta miliziano gisa eginiko jarduna bere kabuz egin zuela frogatzeko. Ondorioz, absolbitu egin zuten Santiago, askatasuna berreskuratuz urte bereko ekainaren 1ean[849].
Yarza Iradi, Jose
1914ko abenduaren 4an Lasarten jaioa, bertako Kale Nagusian bizi zen, Esteban eta Maria gurasoak eta anai-arrebekin batera[850]. Harakina ofizioz, EAJ alderdira afiliatu zen Errepublika garaian eta Gerra Zibila hastean, alderdi honen baitan Hernanin antolatu ziren milizietara batu zen. 1936ko irailean, herria matxinoen esku erortzear zela, Bizkairako bidea hartu zuen. Gutxira, Euzko Mendigoxale Batzako (EMB) Lenago-il batailoi abertzalera batu zen. Batailoi honekin borrokatu zuen gerrak Euskal Herrian iraun zuen bitartean, teniente izatera iritsiz. Ostera, Santanderrera joan zen atzerakadan, 1937ko abuztuan, Santoñan, Armada Frankistaren aurrean errenditu ziren arte.
Une horretan bertan espetxeratu zuten Santoñan, bere aurkako Gerra Kontseilua egiteko prozesuari hasiera emanez. Urrian bertan epaitu zuten beste hainbat gudarirekin batera. Lenago-il batailoiko teniente izateagatik matxinada delitua egotzi zioten eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten[851]. 1937ko azaroan Puerto de Santa Mariako espetxera (Cadiz) lekualdatu zuten eta kondena guztia Andaluziako espetxeetan bete behar izan zuen. Hain zuzen, 1938ko abenduan berriro lekualdatu baitzuten, kasu honetan, Sevillako espetxera[852]. Hiru urte eta hilabete batzuk preso egon eta bero baldintzapeko askatasuna lortu eta Lasartera itzuli zen, baina lana bilatu ahal izateko arazo larriak izan zituen[853].
Zaldua Vergara, Jose Maria “Calahorra”
1909ko ekainaren 23an Donostian jaioa. 1914an Zaldua Vergara sendia Hernanira etorri zen bizitzera, Jose Miguel eta Concepcion gurasoak buru zituztela, Perkaiztegi kaleko etxe batean bizi ziren[854].
Hernaniko paper-industriako langilea zen Jose Maria Zaldua, baina gerraren hasierarekin lanpostua utzi eta miliziano gisa engaiatu zen, UGTko kide baitzen. Miliziano gisa Hernaniren defentsa-sistema eraikitzen eta hau defendatzen jardun zuen, batez ere, Onddi mendiko miliziano taldearekin, zeinen buru bere anaia Juan Jose Zaldua zen. 1936ko irailean baina, matxinoen armadaren erasoek hernaniar milizianoen defentsak gainditu ostean, herria utzi zuen Zaldua Vergara familia guztiak, Bizkairako bidea eginez[855].
Bizkaian borrokan jarraitzeko hautua egin zuen, hamarnaka hernaniarrekin batera Dragones batailoian engaiatuz. Bere anaiak ere borrokatu zuen bertan, 1936ko abenduaren 5ean Arrasateko frontean hil zena[856]. Jose Mariak hernaniar dragoiekin batera borrokan jarraitu zuen 1937ko abuztuan Santanderren atzitu zuten arte. Une horretan espetxeratua izan zen, baina gutxira, Preson Sailkatze Batzorde batek “B” mailako preso gisa sailkatu eta gero bortxazko lanak egitera eraman zuten LLBB batera. Hain zuzen ere, 1938ko irailaren 19an Oiartzunen zegoen 105. Langile Batailoian zegoen preso[857]. 1939ko abuztuan baina, Landaribar botikariak 1936ko irailean Hernani utzi aurretik bere farmaziaren konfiskazioan parte hartzea egotzi zion. Ondorioz, bere aurkako ikerketa bat abiatu zuten Auzitegi Militar frankistek, horretarako, Jose Maria Ondarretako espetxera lekualdatuz.
Hernaniko agintari frankistek, Sandalio Landaribar farmazialariaren salaketan oinarrituta, Jose Mariaren aurkako txostenak igorri zituzten. Tartean, Guardia Zibilak eta frankisten Batzorde Informatiboak honako txostena igorri zuen:
“[...] era muy rojo, completamente marxista, comunista, [...] blasfemo [...] un principio anduvo con armas, fue activo desvalijador y saqueador de comercios, muy peligroso y un perfecto indeseable, está en el secreto de todos los crímenes acometidos en esta villa [...]".
Jose Mariak une oro salaketa hau ukatu zuen, eta bere aldeko hainbat lekukotza ere jaso zituen, tartean, Miguel Altolaguirre Sarasola militar-kapilauarena. Horrela, Ondarretan hilabete preso zeramala baldintzapeko askatasuna erdietsi zuen, epaitegietara periodikoki sinatzera joateko baldintzarekin. Erregimen frankista bere aurkako eginbideak garatuz joan zen bitartean, baina egoztez zizkion salaketek nahikoa funts edo froga ez zutenez 1940ko urtarrilean artxibatzeko erabakia hartu zuten. Hala ere, apirilaren 8an berriro ere 105. LLBBra preso eramateko agindua igorri zuten, Etxalarrera eramanez kasu honetan fortifikazioak eraikitzera[858].
Zamora Iribarren, Jose Maria
1908ko uztailaren 22an Donostian jaioa, txikitan Hernanira bizitzera etorri zen. Bertan Eulogia Zuazorekin ezkondu eta Portu auzoan bizitzen ezarri ziren. 1936ko udan, Gerra Zibila hastean, Bilbora egin zuten ihes matxinoak Hernani lur zein airez erasotzen hasi zirenean[859]. Behin Bizkaian babesa aurkituta, Jose Maria Zamorak Euskadiko Gudarostean engaiatzeko hautua egin zuen, Dragones batailoi sozialistara batuz eta honekin Kantauriko hegian borrokatuz 1937ko udan frontearen gainbehera gertatu arte[860].
Une honetan badirudi Eusko Jaurlaritzak edota Gobernu Errepublikarrak antolatutako ebakuazio kanpaina baliatuz itsasoz ihes egitea lortu zuela, izan ere, 1938ko otsailean Errepublikako karabinero gisa ageri baita, seguruenik[861]. Gauzak horrela, pentsa genezake Katalunia matxinoen esku erori arte bertan mantendu zela, 1939ko lehen asteetan Frantziako Estaturako bidea eginez.
Hala eta guztiz ere, 1937an jada Hernaniko Udalak igorritako txosten batean oinarrituta (ezkertiarra eta komunisten aldekoa zela zioena) Gipuzkoako Ondasunen Konfiskazio Batzordeak bere emaztearekin batera zuen Portu auzoko etxearen erdia konfiskatu zion, etxea senar-emazteen izenean baitzegoen. Horretaz gain, 1939ko udan Hego Euskal Herrira itzultzeko hautua egin zuenean Auzitegi Militarrek bere aurkako ikerketa bat abiatu zuten, hilabete bateko atxiloaldira kondenatu zutelarik bere aurrekari politikoengatik. Horretaz gain, erregimen frankistak Jose Maria Zamora zaintzapean izan beharreko pertsona zela adierazi zuten. Horrela, arrastatu egin zuten eta ez zuen askatasuna berreskuratu 1939ko urriaren 25a arte.
Azkenik, bere hautu politikoagatik Erantzukizun Politikoen Tribunalak Jose Maria Zamoraren aurkako epai bat burutu zuen, non 50.000 pezetako isuna ordaintzera kondenatu zuten ezkertiarra izan eta matxinoen aurka borrokatzeagatik. Hala ere, ez zitzaion kondenaren jakinarazpen ofizialik egin eta isuna irmoa izateko beldurrarekin epaiaren aurkako errekurtso bat ipini zuen 1940an. Epaia berraztertua izateko eskaria egin zuen, eta hainbat hernaniar falangisten aldeko txostenak jaso ostean isuna murriztea lortu zuen. Izan ere, Madrilen 1940an auditoreak eginiko berrazterketan 2.000 pezetako isuna ordaintzera kondenatu zuen Jose Maria Zamora[862].
Zapiain Elizondo, Francisco
1883ko irailaren 24an Hernanin jaio zen. Marina Ataun nafarrarekin ezkondu eta gero Kale Nagusian bizi ziren beraien seme-alabekin batera[863]. Herriko mugimendu errepublikazale eta ezkertiarrekin lerrotuta zegoen hasieratik, 1931ko hauteskundeetan jada hauen ordezkari gisa aurkeztu baitzen. 29. artikulua baliatuz zinegotzi izendatu zuten, udaletxean bertan gutxiengo errepublikano-sozialistaren ordezkaria izanik. 1933an berriro ere hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen hautatua izatea lortu, udal ordezkari izateari utzi ziolarik[864].
Instituzioetako ordezkaritzatik kanpo geratzeak ez zuen bere jardun politikoa eten. Horrela, gerra hastean Union Republicana alderdira afiliatua zegoen eta Fronte Popularraren alde lan egin zuen. Horretaz gain, UGT sindikatuko kide ere bazen, besteak beste, hauen Sindicato Obrero Almidonero saileko lehendakari izanik, Remy almidoi fabrikako langilea baitzen.
Gerra Zibila hasi zenean 50 urte baino gehiago zituen eta, horregatik ez zen frontera borrokara joan; gerra-errefuxiatuentzat koltxonetak egiten jardun zuen. Gerraren bilakaeraren ondorioz baina, Hernani utzi eta bere familiarekin batera Bizkairako bidea hartu zuen. Hasiera batean Euskal Herriko probintzia honetan babestu baziren ere, matxinoen aurrerakaden ondorioz herriz herri atzerakadan ibili zen, Castro Urdiales (Kantabria), Cabezon de la Sal (Kantabria), eta Asturiasen babesa bilatuz. Bide guzti honetan Errepublikako gerra-industrian lan egin zuen, gainera. Azken honetan aurkitzen zen matxinoek esku erori zenean, Sama de Langreo herrian (Asturias) zehatzagoak izateko.
Une horretan, beraz, armada frankistak atzitu eta espetxeratu egin zuten, zinegotzi izateagatik eta UGTko militantea izateagatik. 1938 martxoan jada Ondarretan zegoen preso, data hauetan Donostian bertan Auzitegi Militar frankistek bere aurkako Gerra Kontseiluan amaituko zen prozesua abiatu baitzuten. Epaiketa 1939ko apirilaren 20an burutu zen, non udal zinegotzi errepublikano-sozialista izan eta UGTko kide izateagatik urte bat eta hiru hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten. Kondena hau behin-behineko espetxealdian egondako urteengatik kommutatu zioten, baina Errepublikaren aldeko gerra-industrian lan egin zuenez, presoen sailkatze irizpideen arabera “B” saileko gisa klasifikatu zuten. Ondorioz, bortxazko lanak egitera bidali zuten Langile Batailoi batera[865]. Guzti honetaz gain, Gipuzkoako Ondasunen Konfiskazioen Batzordeak Hernanin zuen Lueban izeneko etxea konfiskatu zion[866].
Zapiain Iraola, Jose
1911ko maiatzaren 22an Urnietan jaioa, Gerra Zibilean Armada Frankistak mobilizatu zuen gazteetako bat izan zen, zeinekin gerra amaitu arte jardun zuen. 1939ko maiatzean baina, Gipuzkoatik ihes egin eta Ipar Euskal Herrian errefuxiatzeko saiakera egiteagatik atxilotu zuen polizia frankistak. Atxiloketa hau tarteko, guztien aurkako Gerra Kontseilu bat burutu zen, non beraien aurrekari politiko ezkertiarrak nabarmendu baitzituen epaileak. Francoren erregimenak masifikatuak zeuden espetxeak uzteko ateratako legedi berrien ondorioz egozten zizkieten ekintzengatik kartzela zigorrik ez ezartzea ebatzi zuen eta prozedura artxibatu egin zuen 1944ko maiatzean[867].
Zapiain Portugal, Julian
1899ko otsailaren 17an Hernanin jaioa, emazte eta seme-alabekin batera Kale Nagusian bizi zen[868]. Herriko mugimendu ezkertiarrekin lerrotuta, Gerra Zibila hastearekin batera Hernaniko Defentsa Batzordera batu zen miliziano gisa. Hernani eta Gipuzkoako defentsako borroketan jardun zuen, 1936ko irailean matxinoen aurrerakaden ondorioz Bizkaian babestu behar izan zen arte. Orduan, borrokarekin jarraitzeko hautua egin zuen eta Dragones milizianoen batailoian engaiatu zen Santander hiria matxinoen armadak inguratu zuen arte[869].
1937ko abuztuan, beraz, frankistek atzitu eta espetxeratu egin zuten. Hasiera batean Santanderren egon zen preso, nahiz eta 1938ko azaroan gutxienez Bilboko Eskolapioen komentuko espetxean zegoen. Hiri honetan bertan bere aurkako Gerra Kontseilu batean burutuko zen prozedura bat ireki zuten Jose Zapiainen aurka, behin-behinean giltzaperatua aurkitzen zen bitartean.
Epaiketa 1940 azaroan ospatu zen, nahiz eta une honetarako jada baldintzapeko askatasunarekin Hernanin bizitzen zegoen. Epaiketan bertan, Auzitegi Militar frankistek bere aurkako auzia artxibatzea proposatu zuten, Julianek behin betiko askatasuna berreskuratuz[870]
Zozaya Errotaberea, Juan Simon
1912ko abenduaren 24an Aritzu herrian jaioa, 1934an Hernanira etorri zen arte, Romualda arrebaren etxean bizitzera[871]. Hernanin jornalari gisa hasi zen lanean, baina 1936ko udan, gerra hastearekin batera, Bala Roja konpainian aritu zen miliziano gisa[872]. 1936ko irailean baina, Hernaniko anai-arrebekin batera Bizkairako bidea egin zuen eta Euskadiko Gudarostean engaiatu zen bertan, Enlaces y Transmisiones batailoian zehatzagoak izateko[873].
Une honetatik aurrera Juan Simon Zozayaren joan etorriak ezezagunak zaizkigu 1940ko urtarrilaren 19ra arte, nahiz eta pentsa dezakegun milaka gudari eta miliziano bezala espetxeratua izan zela armada frankistak atzitu eta gero. Aipaturiko datan Bilboko Eskolapioen komentuan ezarrita zegoen espetxean zegoen preso eta bere aurkako epaiketa bat ospatu zen Donostian. Bertan, Auzitegi Militar frankistek bere aurkako salaketak funtsik ez zuelako edota nahiko frogarik ez zegoelako epaiketa artxibatu egin zuten. Une honetatik aurrera, beraz, aske geratu zen[874].
Zubeldia Araquistain, Fernando
1911ko uztailaren 18an Lasarten jaioa, Villabonan bizi zen bertako industrietan tindatzaile gisa lan eginez. Gerrak eztanda egitean lehen unetik herriko Defentsa Batzordearentzat lan egiten hasi zen, Nafarroako mugetatik gertuko gainetan guardia armatuak eginez. Baina abuztuaren lehen erdian herria utzi behar izan zuen eta Donostiara hasiera batean eta Bilbora beranduago ihes egin behar izan zuen. Gerrak aurrera egin ahala, 1936ko abenduan Euskadiko Gudarosteko UGTren Madrid izeneko 5. batailoian engaiatu zen, Eibar Ubidea edota Amurrioko fronteetan borrokatuz. Frankistek 1937ko udaberrian frontea hautsi zutenean atzerakadan Santander hirira arte joan zen, matxinoek bertan atzitu zutelarik abuztuaren 26an.
Orduan, Auzitegi Militarrek Villabonako agintari frankistei Fernando Zubeldiaren inguruko txostenak eskatu zizkieten. Villabonako alkate frankista Juan Barbek salaketa gogorrak igorri zituen, adieraziz, Fernando “muturreko ideiak” zituen pertsona zela eta gerraren lehen egunetan militar kolpisten aurka Donostian izan ziren borroketan parte hartu zuela. Era berean, herriko frankisten aurkako atxiloketa eta erasoak burutzea egotzi zion. Fernando Zubeldiak salaketa hauek ukatu egin zituen bere deklarazioan, baina Auzitegi Militarrek agintari frankistaren adierazpena hobetsi eta espetxeratu egin zuten.
Salaketa bera baliatuz Gerra Kontseilu bat burutzeko prozedura martxan jarri zuten Bilbon eta, helburu horrekin, hiri honetako espetxe batera lekualdatu zuten Fernando. Bertan Santanderren eginiko adierazpenak berretsi zituen. Auzitegi Militarrek txosten berriak eskatu zizkieten Villabonako agintari frankistei eta Juan Barbe jaunak goian adierazitakoak berretsi zituen, kasu honetan, FET-JONSeko kide bezala. Guardia Zibileko komandantziak ere ildo bereko adierazpenak egin zituen, baina une horretan Villabonako alkate frankista zen Tomas Iraolak berriz, marxista zela eta miliziano gisa jardun zuela adierazi zuen, baina ez zuela ekintza zehatzetan parte hartu.
Ezin izan zituzten salaketa hauek frogatu eta Gerra Kontseiluan absolbitu egin zuten Fernando, baina bere aurrekari ezkertiarrak zirela eta erregimen frankistaren aurkakoa zela adierazi zuten. Ondorioz, presoen sailkatze irizpideen baitan “B” sailera lekualdatu zuten eta bortxazko lanak egitera bidali zuten LLBB batera 1938ko azaroaren 5ean[875]. Une horretan, polizia frankistak Bilbotik Jerez de la Fronterara (Andaluzia) eraman zuen, hiri honetako LLBBbatean bortxazko lanak egiteko zazpi hilabetez. Espetxealdi hau eta gero aske geratu arren ezin izan zen Villabonara itzuli, deserriratu egin baitzuten. Ondorioz, Pasai-Antxon ezarri zen.
1944ko irailaren 18an berriro ere atxilotu zuten beste bi lagunekin batera. Kasu honetan, estropaden egunean taberna batean Erregimen Frankistaren aurka hitz egiteagatik. Atxiloketa pertsona baten salaketan oinarritu zen, zeinek adierazi zuen:
“[...] vio como un grupo de individuos sostenian una conversación en la que el tema era amenazas constantes contra el G.M.N. [...] diciendo que “CUANDO VENGAN LOS NUESTROS NOS CARGAREMOS A TODOS” y otras por el estilo al mismo tiempo los dos individuos se jactaban de haber estado en la carcel considerandolo como un merito, y uno de ellos alto con una boina negra blasfema [...].
Salaketa honetatik abiatuz, oinarrituta hiru lagunak epaitzea erabaki zuten, Erregimenaren aurkako delitua egotzita. Hala ere, tabernako inork ez zuen salatzailearen adierazpenak berretsi eta honi esker epaiketan kasua artxibatu zuten. Fernandok salaketa honen ondorioz behin-behineko espetxealdian 1944ko azaroaren 30a arte egon behar izan zuen[876].
Zubeldia Urrestarazu, Lucas
1912ko uztailaren 28an Hernanin jaioa, anaia bezala errementaria zen[877]. Errepublika garaian UGTko militantea izan zen. Estatu-kolpearen aurkako mobilizazioa hasi zenean Hernaniko Defentsa batzordearen aginduetara jarri zen Gerra Komisariotzako miliziano gisa. Era berean, errementari ofizioa baliatuz Iparraldeko tren-geltokian baztertuak zeuden errailak mozten jardun zuen, hauekin fortifikazioak eraiki ahal izateko. Funtzio hauek irailaren 2ra arte bete zituen, Mutrikura joan eta itsasoz Ipar Euskal Herrira ihes egitea erabaki zuen unea.
Behin muga zeharkatua Donibane Lohizunen ezarri zen bizitzen, baina 1937ko martxoan berriro ere Bizkaira joateko hautua egin zuen. Horretarako, Galdames itsasontzi entzutetsua hartu zuen. Ezaguna denez barku hau Itsas-Armada Frankistak atzeman zuen Matxitxakoko itsas-guduaren baitan, eta Pasaiako portura indarrez eraman zituzten eskifaia eta bidaiariak. Hauek atxilotuak izan ziren, Lucas tartean, Ondarretara preso eramanez hainbat eta hainbat 1937ko martxoaren 6an.
Donostiako hiriburuan egon zen preso bere aurkako prozesuak hasi bitartean, baina hauetan ez bazen kondenatua, izan ere, 1938ko uztailean San Pedro de Cardeñako monasterioan (Burgos) eraiki zuten kontzentrazio esparrura lekualdatu zuten. Helburu berarekin, Zierbenako Langileen Destakamentura lekualdatu zuten gutxira, behartutako lanak egiteko, baina bertan ez zen denbora luzez egon. Izan ere, 165 LLBBra lekualdatu zuten, berriro ere Leon probintziako eskualdeetara. 1939ko urriaren 17an baina, Langileen Batailoi honekin preso zegoela Jose Antonio Aramendi herrikide presoari Deustuko espetxean bortxaz ateratako testigantza batean oinarrituta atxilotu eta La Bañezako (Leon) espetxera eraman zuten preso. Guardia Zibilaren txosten honen arabera Fronte Popularraren aginduetara Ondarretako espetxean 10 militar espainiarren exekuzioan parte hartzea egozten zitzaion. Jose Antonio Aramendik berak hurrengo itaunketa guztietan deklarazio hauek ukatu egin zituen, adieraziz behartu egin zutela hauek egitera.
Hala ere, hasierako itaunketa horretako salaketan oinarrituta Lucas Zubeldiaren aurkako Gerra Kontseilu bat abiatu zuten Leonen. Hori burutzeko, hiri honetako Probintzia Espetxera lekualdatu zuten azaroaren 29an. Gainera, Hernaniko agintari frankistei txostenak igortzeko (FET-JONS, Epaitegiko idazkaria eta Alkatea) eskaria luzatu zioten eta hauetan “gorria” zela, gotorlekuen eraikuntzan parte hartu zuela eta herrian armatua jardun zuela adierazi zuten, eta baita ere, 1934ko Greba Iraultzailean parte hartu zuela.
Hasierako lekukotza hauetan oinarrituta matxinada delitua egotzi zioten eta Gerra Kontseiluak aurrera jarraitu zuen. Baina salaketa hauek desmuntatuz joan ziren, izan ere, 1940ko martxoaren 5ean Jose Antonio Aramendik lekukotza atzera bota zuen, adieraziz hauek mehatxu bidez egin zituela. Ildo beretik Alkateak eta hainbat herrikidek 1934ko Greba Iraultzailean ez zuela parte-hartzerik izan zehaztu zuten, bere anai Marcos izan zela esanez.
1940ko apirilaren 20an Leoneko Auzitegi Militarrek burutu zuten Lucasen aurkako epaiketa eta bertan miliziano eta Eusko Gudontziko marinel ere izatea egotzi zioten. Horretaz gain, 1934ko greban parte hartzea ere leporatuko diote (Hernaniko agintarien txostenek ukatzen dutena), baina ez zioten Ondarretako exekuzioetan parte hartu izana egotziko. Salaketa hauetan oinarrituta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten eta kondena irmoa jaso bezain pronto, 1940ko urrian, berriro ere bortxazko lanak egitera bidali zuten. Kasu honetan Oviedora, hiriaren berreraikuntzan parte hartzeko[878]. Oviedoko espetxean izan zuten preso 1942ko abenduaren 15ean aske geratu zen arte[879].
Zubillaga Usabiaga, Leonor
Ikus emakumeen atala.
Zubiria Fica, Gregorio
1916ko martxoaren 12an Hernanin jaio bazen ere Portugaleten bizi zen Gerra Zibila hasi zenean. Orduan, CNT sindikatura afiliatua zegoen jornalari hau herriko Ordena Publikoko miliziano taldeko kide izatera pasa zen. 1936ko uztailaren 19an bertan Celta batailoi anarkistara engaiatu zen[880]. Gerra aurrera joan ahala fronte eta batailoi ezberdinetan borrokatzera pasa zen, Bakunin eta Saccoy Vanzetti batailoi anarkistekin batera. Batailoi hauekin borrokan 1937ko udara arte jardun zuen, Euskadiko Gudarosteko batailoien gehiengoa bezala Santoña edota Santanderren errenditu zen arte. Lehen unetik Bilboko Probintzia Espetxean sartu zuten, bere aurkako lege-prozesua abiatzen zen bitartean.
Espetxeratua izan eta gero, hainbat portugaletetarrekin batera Gerra Kontseilu batean epaitua izan zen 1937ko irailaren 2an. Bertan, erregimen frankistak Ordena Publikoko miliziano gisa kolpisten aldekoen atxiloketetan parte hartzea egotzi zion, tartean, Portugaleteko tren-geltokiko buru zen Norberto Aguirre karlistaren atzitzean. Horretaz gain, miliziano anarkista gisa hainbat gerra frontetan izan zuen parte-hartzea ere egozten zioten. Portugaleteko frankisten salaketetan oinarrituta hasiera batean heriotza-zigorrera kondenatu zuten, baina gutxira kondena hau 30 urteko espetxealdiagatik kommutatu zioten[881].
1938ko maiatzaren 24an Bilboko espetxetik El Duesoko espetxe-koloniara lekualdatu zuten. Hala ere, abuztuaren 9an Cadizeko Puerto de Santa Maria espetxera urrundu zuten. Informeen arabera, bederen, biriketako tuberkulosi batek eragindako kolapso baten ondorioz hil zen kartzelan bertan 1940ko urriaren 10ean[882].

Gregorio Zubiria Ficaren heriotza ziurtagiria. (airmn).
Zugasti Sarasola, Jose
1894ko abenduaren 19an Donostian jaioa, Micaela Zubillaga emaztea eta seme-alabekin batera Hernaniko kaskoan bizi ziren[883]. Arotza ofizioz, gerra hasi zenean Hornidura Komisariotzaren baitan aritu zen lanean, besteak beste, Defentsa Batzordearentzako hornigaiak errekisatzen, Bizkaira ihes egin behar izan zuen arte[884]. Aldi horretan Euskadiko Gudarostearen baitako Dragones batailoian eman zuen izena hainbat Hernaniarrekin batera. Pentsa genezake Iparraldeko Frontea deiturikoa erori zenean Hernanira itzultzeko erabakia hartu zutela.
Hala ere, 1939ko otsailaren 14an atxilotu eta Ondarretako espetxera eraman zutela dakigu, izan ere, bere aurkako 2025/39. Zk.ko Auzi Sumarisimoa abiatu baitzuten Gipuzkoako Auzitegi Militarrek. Auzi hori, azkenean, urte bereko uztailaren 20an artxibatu zen, eta behin betiko aske utzi zuten Jose Zugasti[885].
Zuriarrain Exposito, Gregorio
1891eko urtarrilaren 10ean Donostian jaioa. 1929an Lasartera etorri zen bizitzera, Kale Nagusiko etxe batean gela bat alokatu baitzuen, bitartean, jornalari lanak egiteko[886]. Gerra aurretik UGT sindikatura afiliatu zen, eta guda hastean Defentsa Batzordearen aginduetara jarri zen. Guardiak egiten ibili zen 1936an herria utzi eta Bizkaian babesa bilatu behar zuen arte. Une horretan Euskadiko Gudarostean engaiatzeko hartu zuen, eta UGTren baitan eratzen zebilen Pablo Iglesias batailoian borrokatu zuen. Era berean, PCE alderdian afiliatu zen 1937ko urrian. Miliziano gisa fronte ezberdinetan borrokatu zuen Santanderren, inguratuak geratu ostean, matxinoen armadaren aurrean errenditu behar izan zen arte.
Une horretan, atxilotu eta Santoñako espetxean giltzaperatu zuten milaka miliziano eta gudarirekin batera. Auzitegi Militarrek beraren aurkako Gerra Kontseiluari hasiera eman zioten. Prozesuan, Andoaingo Guardia Zibilak komunista izatea eta ideia hauen aldeko pertsona gisa deskribatu zuen. Salaketa honetan oinarritua, bere jardun politikoagatik eta miliziano gisa eginiko borrokagatik 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten 1937ko abenduan. Santoñako espetxean bertan izan zen epaiketan.
Gregoriok bere aurkako sententzia jaso eta gutxira Puerto de Santa Mariako kartzelara lekualdatu zuten (Kadiz). Espetxe honetan izan zuten preso 1940ko maiatzean Valladolideko (Valladolid) tranbien kotxetegietan eratua zuten behin-behineko espetxera lekualdatu zuten arte. Espetxe inprobisatu bat zen garaje honetan egon zen preso Gregorio Zuriarrain, baldintza deitoragarrietan, 1943ko irailaren 21ean kondenaren kommutazio bat jaso eta gero aske geratzea lortu zuen arte. Askatasuna berreskuratu ostean Lasartera itzultzeko erabakia hartu zuen[887].
AUZITEGI MILITAR FRANKISTETATIK IGAROTAKO HERNANIARRAK
|
IZEN-ABIZENA |
DELITUA |
EBAZPENAREN DATA |
EBAZPENA/ |
TOKIA |
KOMMUTAZIOA |
NOIZ KOMMUTATU |
TIPOLOGIA |
|
Abasolo Ugarte, Pedro |
|
22/05/1940 |
Artxibatu |
|
|
22/05/1940 |
Aurretiazko eginbideak |
|
Acedo Jimenez, Francisco |
|
12/07/1938 |
Artxibatu. A sailkatu. LLBB |
|
|
|
Informazioa |
|
Achucarro Zubillaga, Gervasio |
|
18/03/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Achucarro Zubillaga, Luis |
Matxinada militarra |
29/04/1939 |
6 urte eta egun 1eko inhabilitazio profesionala |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Aguado Martinez, Alejandro |
|
|
Artxibatu |
|
|
|
Eginbideak |
|
Aguayo Barrios, Irene |
|
17/04/1939 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Aguayo Barrios, Rosario |
|
17/04/1939 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Aguirre Lecuona, Joaquín |
Matxinadari laguntzea |
28/10/1943 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Aguirre Oyarzabal, Francisco |
|
01/08/1940 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Aguirre Urretavizcaya, Juan |
|
17/09/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Aguirre Urretavizcaya, Juan |
Estatuaren Antolaketa Politikoaren aurkako delitua |
|
|
|
|
|
Sumarioa |
|
Aguirrezabala Imaz, Victor |
|
27/01/1937 |
Absoluzioa |
Santander |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Alberro Arizpe, Felix |
Matxinadari laguntzea |
23/10/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Santoña |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Alberro Arizpe, Felix |
|
00/04/1940 |
Absoluzioa |
|
|
|
|
|
Albizu Arregui, Lorenzo |
Matxinadari laguntzea |
07/09/1943 |
4 urte |
Zaragoza |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Alcain Izaguirre, Agustin |
|
28/10/1938 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Informazioa |
|
Aldasoro Sagastume, Agustin |
|
00/00/1940 |
Artxibatu |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Aldazabal Arribillaga, Juan |
|
31/12/1937 |
Absoluzioa |
Santander |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Almandoz Macazaga, Sofia |
Matxinadarako proposamena |
10/05/1939 |
3 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Alonso Gonzalez, Higinio |
|
17/09/1938 |
100 pezetako isuna |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Alonso Velasco, Felicitas |
|
21/01/1939 |
Artxibatu. Zigor ekonomikoa |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Altolaguirre Altolaguirre, Eustaquio |
|
23/04/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Altolaguirre Camarero, Jose |
Matxinadari laguntzea |
13/05/1938 |
14 urte eta egun 1 |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Alvarez Terrados, Abundio |
|
20/06/1939 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Anabitarte Zapirain, Tomas |
Desertzioa |
05/07/1948 |
4 urte |
Iruñea |
Indultua |
|
Sumarisimo arrunta |
|
Andres Gomez, Jose |
Matxinada militarra |
13/06/1938 |
30 urte |
Donostia |
12 urte eta egun |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Anton Lanz, Emilio |
Matxinada militarra |
13/12/1937 |
Heriotza-zigorra |
Santoña |
30 urte |
09/08/1938 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Apaolaza Aramburu, Felipe |
|
13/12/1938 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Apaolaza Aramburu, Juan |
|
25/08/1941 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Apaolaza Aramburu, Ursula |
|
02/10/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Aramburu Chinchurreta, Candido |
|
24/03/1938 |
Heriotza-zigorra |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Aramburu Chinchurreta, Maria |
|
28/10/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Aramendi Goicoechea, Margarita |
Matxinadarako proposamena |
05/05/1939 |
2 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Aramendi Manrique, Jose Antonio |
Matxinadari laguntzea |
28/05/1942 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
3 urte |
|
Sumarisimo arrunta |
|
Arbiza Goicoechea, Manuel |
|
22/05/1937 |
Artxibatu |
|
|
|
|
|
Arenas Lecanda, Emilio |
|
21/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Armendariz Battu, Bernabe |
|
06/03/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Armendariz Diaz, Felix |
|
13/04/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Arocena Segurola, Lucia |
|
21/12/1938 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Informazioa |
|
Arrieta Arrieta, Simon |
Matxinada militarra |
08/05/1939 |
6 urte eta egun 1 |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Arrizabalaga Aguirresarobe, Pilar |
|
23/09/1938 |
Absoluzioa |
|
|
|
Informazioa |
|
Artola Iriarte, Elvira |
Matxinada militarra asaldatzea |
15/10/1938 |
6 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Artola Iriarte, Nemesia |
Matxinada militarra asaldatzea |
15/10/1938 |
8 urte |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Azcona Guinea, Alejandro |
|
12/08/1938 |
Absoluzioa. B sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Azurmendi Zabala, Jose Antonio |
Matxinadari laguntzea |
22/11/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Baltasar Echeverria, Pedro |
|
06/02/1939 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Barandiaran Arreche, Francisca |
|
04/06/1938 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Informazioa |
|
Barranco Alvarez, Inocente |
|
23/03/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Barrios Romos, Julia |
|
17/04/1940 |
25 pezetako isuna |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Bartolome Castresana, Valentin |
|
15/04/1939 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Beroitz Sarobe, Ramon |
Matxinada militarra |
00/00/1937 |
4500 pezetako isuna |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Bordagarain Villabona, Luisa |
|
10/08/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Cabrera Galan, Ildefonso |
Matxinadari laguntzea |
25/01/1940 |
12 urte eta egun 1 |
Madril |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Calderon Exposito, Eduardo |
Matxinada militarra |
07/12/1937 |
30 urte |
Santoña |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Camarero Rodriguez, Florentina |
|
14/03/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Castresana Elosua, Pablo |
|
22/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Castresana Elosua, Serafín |
|
18/11/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Celayeta Escalante, Gregorio |
|
28/12/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Celayeta Escalante, Joaquín |
Matxinadari laguntzea |
11/11/1941 |
12 urte eta egun 1 |
|
10 urte |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Celayeta Escalante, Martin |
|
16/05/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Cermeño Rodriguez, Lidio |
|
|
Heriotza-zigorra |
|
|
|
|
|
Chinchurreta Beloqui, Josefa |
|
25/11/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Cialceta Goyaran, Miguel |
Matxinadari laguntzea |
05/07/1939 |
15 urte |
Donostia |
8 urte eta deserriratzea |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Cogollo Colina, Adolfo |
|
14/10/1937 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Cormenzana Toledo, Francisco |
|
29/10/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Santoña |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Cotillo Garcia, Palmiro |
Matxinadari atxikitzea |
29/11/1941 |
Heriotza-zigorra |
Santander |
30 urte |
23/04/1942 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Cuenca Ortega, Eladia |
|
10/08/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Cuesta Lopez, Benito |
|
04/03/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
de Sosa Fuentes, Trinidad |
|
11/01/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
del Pozo Marcos, Jesus |
|
13/05/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
del Pozo Marcos, Paula |
|
22/01/1939 |
Artxibatu. Zigor ekonomikoa |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Duran Salva, Bartolome |
Matxinada militarra |
07/09/1937 |
Heriotza-zigorra |
Santoña |
30 urte /6 urte eta egun bat |
09/10/1937 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Echarri Gorostegui, Nicolas |
|
27/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Echeverria Peluaga, Jose |
Matxinadari laguntzea |
25/09/1937 |
30 urte |
Santoña |
6 urte |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Egaña Escudero, Jose Maria |
|
05/02/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Egaña Orbegozo, Josefa |
|
05/08/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Egea Eraso, Pablo |
|
11/05/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Informazioa |
|
Eguiguren Achaga, Jesus |
Matxinadari atxikitzea |
30/09/1937 |
30 urte |
Santoña |
3 urte |
24/08/1940 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Elizalde Erausquin, Jose |
|
05/05/1939 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Epelde Arregui, Tiburcio |
|
26/07/1943 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Erausquin Sasiambarrena, Pedro |
|
16/09/1938 |
Artxibatu |
Santander |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Erdocia Iribarren, Jose |
|
02/08/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Erdocia Mendizabal, Francisco |
|
06/08/1943 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Erdocia Mendizabal, Jose Antonio |
|
27/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Erdocia Urretavizcaya, Julian |
Matxinadari laguntzea |
14/09/1938 |
12 urte eta egun 1 |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Estanga Saralegui, Jose |
|
23/01/1940 |
Absoluzioa |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Fernandez de Alegria, Carlota |
|
10/08/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Fernandez Moran, Jose Antonio |
Matxinadari laguntzea |
21/01/1939 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
6 urte eta egun 1 |
00/12/1940 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ferrer Martin, Justo |
|
19/11/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Fuente Chozas, Cristina |
|
11/01/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Fulgencio Hernandez, Felix |
|
24/04/1941 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Galan Perez, Rufiniano |
|
14/12/1936 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Galan Perez, Rufiniano |
|
25/10/1937 |
Artxibatu |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Garaicoechea Arriaran, Gregorio |
|
00/07/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Garces Aguado, Antonio |
|
19/01/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Garcia Illera, Martin |
|
25/10/1940 |
Artxibatu. LLBB |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Garcia Martinez, Felipe |
|
27/09/1939 |
2 hilabete |
Donostia |
|
|
Kausa |
|
Garcia Nogales, Jacinto |
Matxinadari atxikitzea |
03/05/1939 |
Heriotza-zigorra |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Garcia Zarzuelo, Alejandro |
|
05/12/1937 |
Artxibatu |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Gascue Beramendi, Marcelina |
|
07/06/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Gaztelurrutia Iturriagagoitia, Ignacio |
|
05/12/1938 |
Artxibatu. B sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Gimenez Gorostazu, Angel |
Matxinada militarra |
25/09/1937 |
Heriotza-zigorra |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Goenaga Arrieta, Santiago |
|
18/01/1944 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Goicoechea Garmendia, Consuelo |
|
02/10/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Goicoechea Garmendia, Maria Luisa |
|
02/10/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Goitia Azcoitia, Julian |
|
27/09/1939 |
Artxibatu. Zigor ekonomikoa |
|
|
|
Sumarioa |
|
Gomez Gonzalez, Jose |
Matxinadari atxikitzea |
14/05/1940 |
30 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Gonzalez Elexpuru, Guillermo |
|
|
Xehatua |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Gonzalez Gaban, Juan |
|
23/05/1942 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Goñi Lazcano, Juan |
Matxinadari laguntzea |
27/06/1939 |
20 urte |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Gorospe Caracciolo, Jose |
Matxinada militarra |
08/08/1939 |
20 urte |
|
12 urte eta egun 1 |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Gorospe Egaña, Prucencio |
Matxinadari laguntzea |
22/07/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Gorostegui Cano, Benjamin |
|
06/11/1942 |
Absoluzioa |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Gorrochategui Miranda, Eugenio |
Estatuburua iraintzea |
31/05/1955 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Goya Zubiri, Juan |
|
18/02/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Goyaran Urdampilleta, Benita |
|
14/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Grijalba Merino, Roman |
|
25/01/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Guzman Benedicto, Dario |
Matxinadari atxikitzea |
30/12/1937 |
Heriotza-zigorra |
Santander |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Hernandez Illan, Enriqueta |
|
03/05/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Herrera Garcia, Victoriano |
Zabarkeria |
05/09/1938 |
6 hilabete eta egun 1 |
Santander |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ibañez Jurio, Teofilo |
|
08/08/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ibañez Toledo, Ramon |
Matxinadari laguntzea |
12/08/1938 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Icaceta Elizalde, Candido |
|
25/10/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Idigoras Loidi, Antonio |
|
17/04/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Idigoras Zuloaga, Amadeo |
Masoneria |
29/11/1946 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa. Masoneria eta Komunismoaren Errepresiorako Auzitegi Berezia |
|
Igartua Gabilondo, Roman |
|
08/10/1937 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Illarramendi Icuza, Manuel |
|
16/03/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Illarramendi Icuza, Manuel |
|
13/12/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Illarreta Ezquioaga, Juan |
|
27/02/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Iñiguez Novales, Luis |
Matxinadari atxikitzea |
13/10/1937 |
15 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Iriarte Cialceta, Antonio |
|
00/00/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Irurtia Maiz, Fernando |
|
|
Heriotza-zigorra |
Segovia |
|
|
|
|
Isasa San Sebastian, Domingo |
Matxinadari laguntzea |
18/01/1944 |
12 urte eta egun 1 |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Isla Iraola, Pablo |
Matxinadari laguntzea |
29/10/1941 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Isla Iraola, Pablo |
Matxinadari atxikitzea |
22/09/1937 |
Heriotza-zigorra |
Santoña |
Sententzia atzera bota. Epaiketa errepikatu |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Iturrioz Malcorra, Manuel |
|
19/01/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Izaguirre Echeverria, Santiago |
|
12/07/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Izaguirre Tolarechipi, Manuel |
|
04/11/1938 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Jimenez Grijalba, Mario |
|
30/04/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Juarros Marcos, Feliciano |
|
20/07/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Laplana Garmendia, Anastasia |
Matxinada militarra asaldatzea |
08/11/1937 |
6 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Sumarioa |
|
Larrañaga Areso, Ana |
|
10/08/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Larrañaga Larramendi, Jose |
|
06/09/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Larumbe Azcune, Faustino |
|
29/07/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Larumbe Esparza, Alejandro |
|
07/06/1938 |
Absoluzioa. B sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Larumbe Esparza, Francisca |
Matxinada militarra asaldatzea |
10/05/1939 |
6 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lasa Arcelus, Josefa |
|
28/03/1939 |
Artxibatu. Deserriratzea |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lasa Irazusta, Jesusa |
|
30/04/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Lasa Irazusta, Maria |
|
26/03/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Lascurain Iribarren, Valentin |
|
07/04/1943 |
Absoluzioa |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lascurain Iribarren, Valentin |
|
25/06/1943 |
Absoluzioa |
Bilbo |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Lascurain Iribarren, Valentin |
Matxinada militarra |
03/09/1937 |
Heriotza-zigorra |
Bilbo |
30 urte |
18/09/1937 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Leibar Aramburu, Javier |
|
31/05/1955 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Leibar Iñurrategui, Felix |
|
19/01/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lema Larumbe, Araceli |
Matxinadarako proposamena |
10/05/1939 |
1 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lema Larumbe, Clara |
Matxinadarako proposamena |
10/05/1939 |
2 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lema Larumbe, Pilar |
Matxinadarako proposamena |
25/04/1938 |
Adingabeen Tribunal Tutelarraren esku |
|
|
|
|
|
Lesaca Biurrun, Pilar |
Abortatzea |
12/02/1945 |
6 urte eta egun 1 |
|
|
|
|
|
Letamendia Egaña, Pedro |
|
16/08/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Kausa |
|
Lete Lete, Josefa |
|
25/10/1940 |
Artxibatu |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lizarreta Arana, Jose |
Matxinadarako proposamena |
01/07/1950 |
25 urte |
Madril |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lopez Moreno, Jose |
Matxinadari laguntzea |
29/11/1938 |
15 urte |
Gasteiz |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Lucas Duque, Arcadio |
|
10/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Macazaga Aduriz, Francisco |
|
18/01/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Macazaga Aduriz, Ignacia |
Matxinadarako proposamena |
26/04/1939 |
1 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Macazaga Piñeiro, Jesus |
|
11/05/1940 |
Errebelde deklaratu. Artxibatu |
|
|
|
|
|
Madurga Jalon, Olegario |
|
07/05/1938 |
Artxibatu. B sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Marcos Martinez, Jose |
Matxinadari laguntzea |
|
12 urte eta egun 1 |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Marigil Luzuriaga, Gerardo |
Espioitza |
30/12/1943 |
6 urte |
Madril |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Marigil Luzuriaga, Luis |
|
14/01/1938 |
Absoluzioa |
Santander |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Marticorena Arruti, Josefa |
|
30/04/1938 |
|
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Martinez Gomara, Gabino |
Matxinadari atxikitzea |
14/12/1937 |
Heriotza-zigorra |
Santander |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Martinez Peña, Rogelio |
|
00/00/1937 |
Heriotza-zigorra |
Leon |
30 urte |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Matesanz Benito, Casimira |
|
02/04/1939 |
Artxibatu |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Melara Gonzalez, Joaquin |
|
09/07/1937 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Mendizabal Echenique, Joaquin |
|
19/10/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Mercero Yarza, Antonio |
Matxinadari laguntzea |
12/08/1938 |
6 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Mercero Yarza, Fabian |
Matxinadari laguntzea |
06/04/1938 |
2 urte |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Miner Echeverria, Jose Luis |
|
22/04/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Minguez Nieto, Silvino |
Matxinadari laguntzea |
18/06/1942 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Miranda Ursantegui, Ramona |
|
02/10/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Moncayo Garces, Pilar |
|
11/01/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Moncayo Martinez, Gabriel |
|
10/08/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Kausa Sumarisimoa |
|
Moreira Losada, Juana |
|
20/01/1938 |
Artxibatu. Zigor ekonomikoa |
|
|
|
Informazioa |
|
Mugica Eizmendi, Fidel |
Atzerrirako desertzioa eragitea |
11/10/1938 |
4 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Mugica Esnaola, Jeronimo |
Desordena publikoak |
18/06/1942 |
2 hilabete |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Mugica Iraola, Juan Antonio |
Zinta nazionalistak erakustea |
17/03/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarioa |
|
Mugica Landaberea, Isabel |
|
02/10/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Mugica Liceaga, Manuel |
|
18/02/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Mugica Muñoa, Elias |
|
|
|
|
|
|
|
|
Muguruza Lujambio, Felix |
|
25/04/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Novales Roche, Matilde |
|
03/05/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Ocariz Ataun, Emeterio |
|
04/11/1938 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ocariz Ataun, Romualdo |
|
19/10/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Ocariz Tarazona, Concepcion |
Matxinadarako proposamena |
02/08/1939 |
3 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ochotorena Errauzquin, Eusebio |
Matxinadari laguntzea |
20/12/1938 |
15 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Odriozola Oyarzabal, Antonio |
|
01/08/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Olarra Urretavizcaya, Jose |
|
18/03/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Olloquiegui Zulaica, Fernando |
Matxinoen kargua edo enplegua onartzea |
23/02/1940 |
6 urte, 8 hilabete eta egun 1eko inhabilitazioa |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ormazabal Lasa, Antonio |
|
11/07/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Orradre del Cura, Estanislao |
|
04/05/1938 |
Adingabeen Tribunal Tutelarraren esku |
|
|
|
|
|
Orradre Lujambio, Maria |
|
21/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Ortiz Martinez, Calixta |
|
02/06/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Otamendi Olloquiegui, Manuela |
|
26/11/1938 |
Artxibatu. Deserriratzea |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Otaño Oruezabala, Francisco |
|
12/11/1943 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Pagola Altuna, Jose |
Matxinadari laguntzea |
11/12/1937 |
6 urte eta egun 1 |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Pagola Iriarte, Joaquin |
|
27/03/1941 |
Errebelde deklaratu. Artxibatu. |
|
|
|
|
|
Perez de Arrilucea Perez de Arrilucea, Francisco |
|
12/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Perez Izarra, Aniana |
Matxinadarako proposamena |
04/11/1938 |
1 urte |
Donostia |
|
|
Sumarioa |
|
Plagaro Valluerca, Venancio |
|
08/05/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Polo Arrieta, Joaquín |
|
08/09/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Polo Arrieta, Pablo |
Matxinada militarra |
00/00/1938 |
30 urte |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Prieto Ortiz, Amparo |
|
15/07/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Puente de la Fuente, Policarpo |
|
14/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Recondo Mugica, Celestino |
|
06/07/1943 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Rodriguez Hernandez, Jose |
|
26/05/1941 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Rodriguez Mazuelas, Feliciano |
|
14/01/1938 |
Artxibatu. B sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Rodriguez Perez, Felipe |
|
29/12/1937 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Rodriguez Villegas, Arturo |
|
20/02/1939 |
Artxibatu. B sailkatu. Kontzentrazio Esparrua |
|
|
|
Gobernu-espedientea |
|
Rubio Martinez, Felipe |
Matxinada militarra |
20/06/1938 |
30 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ruiz Azurmendi, Juan Maria |
Matxinadari atxikitzea |
08/10/1937 |
Heriotza-zigorra |
Torrelavega |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ruiz Azurmendi, Manuel |
|
16/09/1941 |
Errebelde deklaratu. Artxibatu |
|
|
|
|
|
Ruiz Azurmendi, Vicente |
Matxinadari atxikitzea |
11/02/1938 |
30 urte |
Santoña |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ruiz Goicoechea, Marcelo |
|
20/04/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Sagarna Gurmendi, Jose Ignacio |
|
26/02/1942 |
Errebelde deklaratu. Artxibatu |
|
|
|
|
|
Salaverria Echeverria, Isidro |
Matxinadari laguntzea |
07/12/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Santoña |
6 urte |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Salinas Orradre, Ignacio |
Matxinadari laguntzea |
03/03/1938 |
12 urte eta egun 1 |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Samperio Peluaga, Leona |
|
12/01/1943 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Sanchez Suso, Eugenio |
|
27/04/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Sanchiz Crespo, Carlos |
|
11/08/1939 |
2 hilabete |
|
|
|
Jardunketa |
|
Sanchiz Soto, Juan |
Matxinada militarra |
03/11/1937 |
30 urte |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Sanz Sanchez, Luis |
Matxinadari atxikitzea |
17/09/1939 |
30 urte |
|
20 urte |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Sarasola Llanas, Luis |
Matxinada militarra |
18/08/1942 |
20 urte |
Santoña |
12 urte |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Sarriegui Larburu, Felipe |
Matxinada militarra |
02/02/1943 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Sarriegui Larburu, Pedro |
Matxinadari laguntzea |
09/10/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Donostia |
5 urte |
00/10/1940 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Serrano Garcia, Gregorio |
|
10/02/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Serrano Moreira, Aurora |
|
29/12/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Serrano Moreira, Elena |
|
05/05/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Informazioa |
|
Serrano Moreira, Mariano |
|
06/03/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Setien Cortajarena, Ignacio |
|
23/07/1940 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Setien Cortajarena, Teresa |
|
23/07/1940 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Sevillano Idiazabal, Jose Maria |
|
04/03/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Sevillano Idiazabal, Rafael |
Matxinadari atxikitzea |
04/06/1938 |
30 urte |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Tellechea Lujambio, Eustaquio |
Matxinadari atxikitzea |
10/06/1939 |
Heriotza-zigorra |
Santander |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Toledo Alberdi, Miguel Jose |
|
03/11/1942 |
Absoluzioa |
Donostia |
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Turrientes Perez, Jose Maria |
Matxinadari laguntzea |
06/12/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Santoña |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Ubarrechena Iraola, Agustin |
|
27/11/1940 |
Artxibatu. Erantzunkizun Politikoen Tribunalaren esku |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Ugalde Garayalde, Luis |
|
14/05/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Uranga Garmendia, Maximo |
Matxinadari laguntzea |
30/06/1938 |
12 urte eta egun 1 |
Bilbo |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Uria Alberdi, Juan Jose |
|
10/08/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Usabiaga Jauregui, Marcelo |
Matxinada militarra |
16/06/1945 |
20 urte eta egun 1 |
Donostia |
|
|
Sumarisimoa |
|
Usabiaga Jauregui, Marcelo |
Matxinadari atxikitzea |
10/04/1940 |
30 urte |
Valentzia |
|
|
Sumarisimoa |
|
Uzcudun Beñaran, Federico |
Matxinadari laguntzea |
29/11/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Santoña |
2 urte |
13/09/1943 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Velez Achucarro, Jose |
Matxinadarako proposamena |
06/12/1939 |
12 urte |
|
10 hilabete |
30/03/1944 |
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Velez Achucarro, Jose |
|
31/03/1939 |
Artxibatu. A sailkatu. Errekrutatze-bulegora |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Vicente Ibañez, Isabel |
|
09/07/1939 |
100 pezetako isuna |
|
|
|
Informazioa |
|
Vicuña Ferrero, Consuelo |
|
28/11/1938 |
Artxibatu |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Videgui Ocharte, Jose Luis |
|
25/01/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Vila Yarza, Jose |
|
06/11/1942 |
Absoluzioa |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Villalba Gonzalez, Santiago |
Matxinadari laguntzea |
17/01/1939 |
20 urte |
Leon |
Absoluzioa |
12/05/1939 |
Sumarisimoa |
|
Yarza Iradi, Jose |
Matxinadari laguntzea |
23/10/1937 |
12 urte eta egun 1 |
Santoña |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Zaldua Vergara, Jose Maria |
|
08/02/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Zamora Iribarren, Jose Maria |
|
02/08/1939 |
1 hilabete |
|
|
|
Kausa/Causa |
|
Zapiain Elizondo, Francisco |
Matxinadarako proposamena |
20/04/1939 |
1 urte eta 3 hilabete. B sailkatu. LLBB |
Donostia |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Zapiain Iraola, Jose |
|
05/05/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimo arrunta |
|
Zapiain Portugal, Julian |
|
12/06/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Aurretiazko eginbideak |
|
Zozaya Errotaberea, Juan Simon |
|
31/01/1940 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Zubeldia Araquistain, Fernando |
Adierazpen subertsiboak |
24/11/1944 |
Artxibatu |
|
|
|
Sumarisimoa |
|
Zubeldia Araquistain, Fernando |
|
05/11/1938 |
Artxibatu. B sailkatu. LLBB |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Zubeldia Urrestarazu, Lucas |
Matxinadari laguntzea |
20/04/1940 |
12 urte eta egun 1 |
Leon |
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Zubillaga Usabiaga, Leonor |
|
26/09/1938 |
200 pezetako isuna |
|
|
|
Gobernu-informazioa |
|
Zubiria Fica, Gregorio |
Matxinadari atxikitzea |
02/09/1937 |
Heriotza-zigorra |
Bilbo |
30 urte |
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Zugasti Sarasola, Jose |
|
20/07/1939 |
Artxibatu |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
|
Zuriarrain Exposito, Gregorio |
Matxinadari laguntzea |
12/01/1938 |
12 urte eta egun 1 |
|
|
|
Urgentziazko sumarisimoa |
[229] Barruso, P., 2005.
[230] Berdugo Gomez de la Torre, I., 1980, 97-128 or.
[231] Boletin Oficial de la Junta de Defensa Nacional de España, 3. Zk. Burgos, 1936ko uztailaren 30koa.
[232] Barruso, P., 2005.
[233] AGMG, “Orden General para la clasificación de prisioneros y presentados”, Salamanca, 1937ko martxoaren 11koa.
[234] Nuñez Diaz-Balart, M., 2010, 183-204 or.
[235] AIRMN, 8733/39 Kausa.
[236] Torres Fabra, R. C., 2017, 37-56 or.
[237] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[238] AIRMN, 2197/39 Aurretiazko eginbideak.
[239] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[240] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[241] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[242] AIRMN, 598/38 Informazioa.
[243] AGMG, 447 kutxa, 9847 espedientea.
[244] DEAH / EHDSS // DEAH/F06.091//2346/002-01[f.54v,n°34/B,1888-04-18.
[245] AIRMN, 2193/39 Aurretiazko Ekinbideak.
[246] DEAH / AHDSS // sig. DEAH/F06.091//2346/003-01 (f.131v,n°89/B,1898-12-26).
[247] HUA / AMH // A-1-45 (H43). Libro de actas del Ayuntamiento, 1927-1931.
[248] HUA / AMH // A-1-47 (H45). Libro de actas del Ayuntamiento, 1933.
[249] HUA / AMH // A-3-57 (H112). Oficios (Registro de salida de documentos), 1941 jul. - dic..
[250] AIRMN, 1296/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[251] CDMH, Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; 75/00184.
[252] Las Merindades en la memoria, 2017ko urria. Milicianos del Octubre A-L.
[253] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 1, A0013766.
[254] CDMH, sig. TERMC_2569.
[255] Egaña, I., 1998.
[256] CDMH, sig. TERMC_2569.
[257] Pablo Iglesias Fundazioa.
[258] CDMH, sig. TERMC_2569.
[259] AGMG, 301958 kutxa, 10315 espedientea.
[260] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[261] HUA / AMH // A-1-47 (H45). Libro de actas del Ayuntamiento, 1933.
[262] HUA / AMH // A-1-49 (H47). Libro de actas del Ayuntamiento, 1936/01/11 - 1938/12/23.
[263] HUA / AMH // A-1-47 (H45). Libro de actas del Ayuntamiento, 1933.
[264] EAH / AHE // Saila, Político Social; Azpisaila, Bilbao; Signatura, 0102_018
[265] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[266] AIRMN, 4085 Sumarisimo Arrunta.
[267] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[268] HUA / AMH // E-5-II-28. Guerra de 1936. Informes (filiaciones políticas, sociales...) sobre vecinos de Hernani, 1936 - ...
[269] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[270] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA,FICHERO,1,A0021061.
[271] Burgoseko Probintziako Artxibo Historikoa, kartzela-espedientea.
[272] GPAH / AHPG // sig. GEZ02833_0011.
[273] AIRMN, 14324 Sumarisimo Arrunta.
[274] AIRMN, 3405/40 Urgentziazko Sumarisimoa.
[275] GPAH / AHPG // sig. GEZ 03639_0002.
[276] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[277] AIRMN, 81/37 Prozedura Sumarisimoa.
[278] Buces, J. & Querejeta, E., 2016.
[279] AIRMN, 108 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[280] CDMH, sig. PS_SANTANDER_D_Carp.26_Exp.3.
[281] AIRMN, 108 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[282] AIRMN, 3144/40 Prozedura Sumarisimoa.
[283] Dirección General de Seguridad.
[284] GPAH / AHPG // sig. GEZ3647-8.
[285] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[286] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 4, A0132340.
[287] HUA / AMH // E-5-II-27/*.
[288] TMT3, 3941/40 Urgentziazko Sumarisimoa.
[289] AIRMN, 848/38 Informazioa.
[290] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[291] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[292] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 2, A0039946.
[293] AIRMN, 22437 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa eta 16118 Urgentziazko Sumarisimoa.
[294] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[295] AIRMN, 17/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[296] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[297] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[298] AIRMN, 846/38 Gobernu Informazioa.
[299] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[300] AIRMN, 3177/40 Urgentziazko Sumarisimoa.
[301] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[302] AIRMN, 11087/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[303] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 2, A0066669.
[304] AIRMN, 11087/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[305] Ibidem.
[306] AGA, espetxe-fitxa.
[307] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[308] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERÜ,3,A0096158.
[309] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[310] Egaña, I., 1998.
[311] AIRMN, 1241/38 Urgentziazko Auzi Sumarisimoa.
[312] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[313] AIRMN, 782/47 Sumarisimo Arrunta.
[314] Jimenez de Aberasturi, J. C., 2006.
[315] AIRMN, 782/47 Sumarisimo Arrunta.
[316] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[317] HUA / AMH // A-3-53 (H108). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1938.
[318] Egaña, I., 1998.
[319] AIRMN, 1325/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[320] AGA, espetxe-fitxa.
[321] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[322] Egaña, I., 1998.
[323] AIRMN, 102/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[324] AGA, espetxe-fitxa.
[325] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[326] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 4, A0121595.
[327] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 4, A0121575.
[328] AIRMN, 12681 Urgentziazko Sumarisimoa.
[329] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[330] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 4, A0121598.
[331] FPEV, sig. JCGG_S_0997.
[332] TMT3, 1552/37. Urgentziazko Sumarisimoa.
[333] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[334] Egaña, I., 1998.
[335] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[336] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 4, A0127409.
[337] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 4, A0127410.
[338] Egaña, I., 1998.
[339] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 4, A0127408.
[340] AIRMN, 3721/40 Sumarisimo Arrunta.
[341] AGA, espetxe-fitxa.
[342] Arizabaleta Gantxegi, I., 2020.
[343] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[344] Egaña, I., 1998.
[345] AIRMN, 1192/38 Gobernu Informazioa.
[346] HUA / AMH // A-1-49 (H47). Libro de actas del Ayuntamiento, 1936/01/11 - 1938/12/23.
[347] Errazkin Agirrezabala, M., 2013.
[348] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[349] CMDH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 4, A0149489.
[350] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[351] AIRMN, 3279 Urgentziazko Sumarisimoa.
[352] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[353] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[354] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[355] AIRMN, 2513/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[356] BOE, 295 zenbakia, 1940ko urriaren 21ekoa, 7240 orrialdea.
[357] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[358] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[359] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 5, A0179714.
[360] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 5, A0179713.
[361] AIRMN, 1068 Urgentziazko Sumarisimoa.
[362] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[363] Egaña, I., 1998.
[364] HUA / AMH // A-3-57 (H112). Oficios (Registro de salida de documentos), 1941 jul. - dic.
[365] AGMG, 304262 kutxa, 2758 espedientea.
[366] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[367] AIRMN, 845/37 Gobernu Informazioa.
[368] AGMG, 302132 kutxa, 21213 espedientea.
[369] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[370] AIRMN, 1612/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[371] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[372] Egaña, I., 1998.
[373] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[374] GPAH / AHPG // sig. GEZ02838_0081.
[375] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[376] AIRMN, 75 Auzi Sumarisimoa.
[377] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[378] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 9, C0009482.
[379] Gaceta de la Republica, 1937 urtea, 7 zenbakia, 361 orrialdea.
[380] Boletín Oficial del Instituto de Carabineros, 1938 urtea, 14 zenbakia, 191 orrialdea
[381] Bere espetxeko fitxak adierazten du Zumaiako Baiona baserrian bizi zela, Madrilen behin-behinean preso egon eta epaitua izan zenez posible da Maria Ignacia emaztearen bizitokia izatea hura.
[382] AGA, espetxe-fitxa.
[383] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[384] AIRMN, 192/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[385] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[386] AIRMN, 820/38 Informazioa.
[387] AIRMN, 3640/40 Sumarisimo arrunta.
[388] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936
[389] Familiaren lekukotza.
[390] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 12, C0131314.
[391] AIRMN, 5217/39 Sumarisimo Arrunta.
[392] Familiaren lekukotza.
[393] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[394] BPAH / AHPB // Joaquin Celayeta Escalanteren espetxe-espedientea
[395] Familiaren lekukotza.
[396] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[397] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0046_006
[398] HUA / AMH // A-3-62 (H117). Registro de salida de comunicaciones, 1944 ene. - jun.
[399] Diario oficial del Ministerio de Defensa Nacional, Bartzelona, 1938ko urriak 1, 254 zenbakia, 8 orrialdea.
[400] Familiaren lekukotza.
[401] Familiaren lekukotza.
[402] AIRMN, 108/44 Informazioa.
[403] Familiaren lekukotza.
[404] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[405] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 12, C0137607.
[406] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 12, C0137610.
[407] Aranzadiko datu-basea.
[408] Rilova Perez, I., 2016. Beste iturri batzuetan irailaren 16a aipatzen da.
[409] AIRMN, 20749/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[410] Arizabaleta Gantxegi, I., 2020.
[411] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[412] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 12, C0156936.
[413] AIRMN, 1204/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[414] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 29, G0176881.
[415] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 29, G0176912.
[416] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 29, G0275573.
[417] AGA, espetxe-fitxa.
[418] Memoria Histórica Ferroviaria. Depuración [Datu-basea].
[419] 78/37 Urgentziazko Sumarisimoa.
[420] AGMInterior, Expediente penitenciario El Dueso, Palmiro Garcia Cotillo.
[421] Santanderreko Probintzia Artxibo Historikoa.
[422] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[423] AIRMN, 2339/39 Aurretiazko Eginbideak.
[424] Egaña, I., 1998.
[425] AIRMN, 12/37 Urgentziazko prozedura sumarisimoa.
[426] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[427] AIRMN, 829/38 Informazioa.
[428] AIRMN, 50/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[429] Honek eragina izan zuen, bere aurrekari politikoek ez baitzioten ere lana bilatzen lagunduko. 1956 urtean Donostian lapurretagatik atxilotua izan zen, noiz 6 urteko espetxealdira kondenatu zuten.
[430] Arizabaleta Gantxegi, I., 2020.
[431] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[432] Egaña, I., 1998.
[433] AIRMN, 80138 Informazioa.
[434] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[435] AIRMN, 65/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[436] Apaolaza Avila, U., 2003.
[437] AIRMN, 20749/39 Urgentziazko Sumarisimoa.
[438] AIRMN, 184/41 Sumario Arrunta.
[439] CDMH, sig. RRPP_75.184.
[440] AIRMN, 20145/39 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[441] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[442] Egaña, I., 1998.
[443] AGMG, 302594 kutxa, 45713 espedientea.
[444] GPAH / AHPG // sig. GEZ02831_0055.
[445] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[446] Bigarren Errepublikako Emaitzak. Gipuzkoa.eus.
[447] AIRMN, 4041/41 Sumarisimo Arrunta.
[448] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[449] AIRMN, 808/38 Gobernu Informazioa.
[450] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[451] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA,FICHERO,17,E0020459.
[452] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA,FICHERO,17,E0020457.
[453] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 17, E0020460.
[454] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 17, E0020458.
[455] AIRMN, 1053/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[456] HUA / AMH // A-3-56 (H111). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1941 ene. - jun.
[457] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[458] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 17, E0040620.
[459] GPAH / AHPG // sig. GEZ02836_0017.
[460] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[461] AIRMN, 2917/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[462] AGA, espetxe-fitxa.
[463] CDMH, sig. RRPP_75.184.
[464] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 20, F0106353.
[465] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 20, F0106362.
[466] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 20, F0104400.
[467] AIRMN, 811/38 Gobernu Informazioa.
[468] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[469] AIRMN, 3389 Sumarisimo Arrunta.
[470] CDMH. sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 21, F0142761.
[471] AIRMN, 12405/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[472] AIRMN, 3389 Sumarisimo Arrunta.
[473] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[474] AIRMN, 842/38 Gobernu Informazioa.
[475] AIRMN, 1515/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[476] Buces, J. & Querejeta, E., 2016.
[477] Bere anai Marciano Garces Aguado Dragones batailoiko milizianoa zen eta Intxortako gainetan zauritua izan eta gero Zornotzako ospitalean hil zen 1937/04/23an.
[478] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[479] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA,FICHERO,22,G0027811.
[480] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA,FICHERO,22,G0027817.
[481] GPAH / AHPG // sig. GEZ02837_0062.
[482] Memoria Histórica Ferroviaria. Depuración [Datu-basea].
[483] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[484] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA,FICHERO,24,G0088908.
[485] AIRMN, 798/38 Gobernu Informazioa.
[486] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[487] Egaña, I., 1998.
[488] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[489] AIRMN, 0 Kausa.
[490] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[491] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 24, G010724.
[492] AIRMN, 1284/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[493] Ibidem.
[494] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[495] AIRMN, 1407/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[496] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936 / CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 25, G0151245.
[497] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 25, G0151176.
[498] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[499] Unidad: diario de combate nacional-socialista. 1937ko irailaren 30ekoa.
[500] AIRMN, 1144/37 Sumarisimoa.
[501] EAH / AHE // Gurseko fitxak; Fichas de Gurs.
[502] AIRMN, 4034 Sumarisimo Arrunta.
[503] AIRMN, 3229/40 Urgentziazko Sumarisimoa.
[504] AGA, espetxe-fitxa.
[505] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[506] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA,FICHERO,28,G0228897; EAH / AHE // Nominas de batallones, CAJA 56 EXPTE 1.
[507] HUA / AMH // A-3-56 (H111). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1941 ene. - jun.
[508] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[509] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 28, G0233756.
[510] CDMH, sig. DNSD-SECRETARIA, FICHERO, 28, G0233755.
[511] AGMG, 65. kutxa, 9139. Espedientea.
[512] Aranzadiko datu-basea.
[513] 13011/42. Aurretiazko Eginbideak.
[514] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[515] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA,FICHERO,29,G0273911.
[516] CDMH, sig. PS_SM_PSET_200.
[517] AIRMN, 808/38 Gobernu-informazioa.
[518] AIRMN, 5215/39 Sumarisimo Arrunta.
[519] Federación Anarquista Ibérica.
[520] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 29, G0275798.
[521] AIRMN, 23/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[522] Aranzadiko datu-basea.
[523] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[524] HUA / AMH // A-1-49 (H47). Libro de actas del Ayuntamiento, 1936 ene. 11 - 1938 dic. 23.
[525] Egaña, I., 1998.
[526] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[527] AIRMN, 15724/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[528] AGA, espetxe-fitxa.
[529] BOE, 75 zenbakia, 1943ko martxoaren 16ekoa, 2414 omaldea.
[530] Fundación Pablo Iglesias.
[531] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[532] AIRMN, 4177/42 Sumario Arrunta.
[533] AIRMN, 186/50 Sumarisimo Arrunta.
[534] Regina Gorrotxategi Mirandaren testigantza, Ahotsak.
[535] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[536] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 29, G0278007.
[537] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 29, G0278004.
[538] Euzkadi, 1936ko azaroaren 28koa.
[539] AIRMN, 1149/43 Sumarisimo Arrunta.
[540] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[541] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 29, G0287259.
[542] AIRMN, 2228/39 Urgentziazko Sumarisimoa.
[543] CDMH, sig. TERMC, FICHERO, 71, 2317674.
[544] Hernaniko erroldan hala ageri dira bere izen abizenak, eta bien seme-alabek Guzman Lopez abizena dute. Hala ere, Mujeres en el exilio republicano de 1939 (2021) liburuan Trinidad Moreno Abanades gisa aipatzen dute.
[545] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[546] Gutuna idatzi bezala transkribatu da, akatsak barne.
[547] CDMH, sig. PS_MADRID_2371_DARIO_GUZMAN_BENEDICTO.
[548] CDMH, sig. DNSD-SECRETARÍA, FICHERO, 30, G0323667 / G0323668.
[549] AIRMN, 1691/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[550] AIRMN, 2071 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[551] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[552] AIRMN, 1246/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[553] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[554] AIRMN, 129/28 Urgentziazko sumarisimoa.
[555] GPAH / AHPG // sig. GEZ02847_0037.
[556] AIRMN, 3558/40 Urgentziazko sumarisimo.
[557] Egaña, I., 1998.
[558] EAH / AHE.
[559] GPAH / AHPG // sig. GEZ02847_0041.
[560] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[561] Egaña, I., 1998.
[562] AIRMN, 3073/38 Urgentziazko Auzi Sumarisimoa.
[563] AIRMN, 592/38 Informazioa.
[564] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[565] La Voz de Guipuzcoa, 1931ko apirilaren 30koa eta 1932ko urtarrilaren 21ekoa.
[566] CDMH, sig. PS_SAN_O_C0056_EXP0017 eta PS_SAN_O_C0046_EXP0004.
[567] CDMH, sig. SE MASONERIA_B_C0526_EXP00063.
[568] CDMH, sig. TERMC_MASONERIA_EXP20055.
[569] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[570] AIRMN, 1137/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[571] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[572] Egaña, I., 1998.
[573] AIRMN, 11128/39 Aurretiazko Eginbideak.
[574] AIRMN, 3111/40 Aurretiazko Eginbideak.
[575] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[576] AIRMN, 1002/37 Aurretiazko Eginbideak.
[577] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[578] CDMH, sig. PS_BIL_C0123_EXP0006.
[579] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[580] AIRMN, 696/38 Sumarisimo Arrunta.
[581] AGA, espetxe-fitxa.
[582] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[583] San Ildefonsoko Erregistro Zibila, 3. Sekzioa, 31. Liburua, 54. Orria.
[584] Arizabaleta Gantxegi, I., 2020.
[585] Íbidem.
[586] AIRMN, 54/37 Uregintziazko Prozedura Sumarisimoa.
[587] AIRMN, 3379/39 Sumarisimo Arrunta.
[588] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[589] AIRMN, 12365/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[590] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[591] AIRMN, 255/38 Aurretiazko Eginbideak.
[592] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[593] GPAH / AHPG // sig. GEZ02847_0072.
[594] GPAH / AHPG // sig. GEZ03626_0004.
[595] Egaña, I., 1998.
[596] AGA, espetxe-fitxa.
[597] AIRMN, 13709/38 Urgentziako Auzi Sumarisimoa.
[598] AGA, espetxe-fitxa.
[599] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[600] AIRMN, 786/38 Gobernu Informazioa.
[601] GPAH / AHPG // sig. GEZ02848_0012.
[602] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[603] AIRMN, 37/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[604] EAH / AHE // sig. LEG 289 DOC 56 ARCH 20.
[605] AIRMN, 909/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[606] AIRMN, 16118/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[607] AGA, espetxe-fitxa.
[608] EAH / AHE // sig. LEG 289 DOC 56 ARCH 20.
[609] AIRMN, 186/50 Sumarisimo Arrunta.
[610] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[611] Aizpuru, M., 2015.
[612] Euzkadi, 1936ko azaroaren 28koa.
[613] AIRMN, 2724/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[614] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[615] Egaña, I., 1998.
[616] AIRMN, 1330/39 Aurretiazko Eginbideak.
[617] AGA, espetxe-fitxa.
[618] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[619] AIRMN, 1167/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[620] HUA / AMH // A-3-56 (H111). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1941 ene. - jun.
[621] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[622] AIRMN, 771/38 Gobernu Informazioa.
[623] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[624] AIRMN, 771/38 Informazioa.
[625] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[626] Aranzadiko datu-basea.
[627] AIRMN, 2221/39 Urgentziazko Sumarisimoa.
[628] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[629] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[630] AIRMN, 1016/38 Gobernu Informazioa.
[631] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[632] AGA, espetxe-fitxa.
[633] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[634] Diario Oficial del Ministerio de Guerra, 197 zenbakia, 1936ko irailaren 30ekoa.
[635] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[636] Egaña, I., 1998.
[637] Boletin Oficial del Instituto de Carabineros, 1938 urtea, 21 zenbakia, 251 orrialdea.
[638] Vargas Alonso, F. M., 2015.
[639] Kasu honen inguruan “La estación espía. Las claves de la derrota de los nazis en los Pirineos" Ramon. J. Camporen liburua edota “Juego de espias" izeneko dokumentalak egin dira.
[640] GPAH / AHPG // sig. GEZ03594_0048.
[641] TMT1, 118.358. sumarisimo arrunta.
[642] AGA, espetxe-fitxa.
[643] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[644] Egaña, I., 1998.
[645] AIRMN, 598/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[646] HUA / AMH // E-5-I-35. Documentación referente a los Reemplazos, 1938 - 1939: movilización militar...
[647] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[648] AIRMN, 483/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[649] Egaña, I., 1998.
[650] AIRMN, 483/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[651] AIRMN, 754/37 Sumarioa.
[652] GPAH / AHPG // sig. GEZ03665_0032.
[653] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[654] AIRMN, 200/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[655] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[656] Aranzadiko datu-basea.
[657] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[658] AIRMN, 444 Gobernu Informazioa.
[659] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[660] AIRMN, 1599/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[661] Egaña, I., 1998. Beste iturri batzuek “Alcorcha" izeneko batailoi marxista edo anarkista batean eman zuela izena diote. Zalantzagarria da, bere aurrekari politikoak ikusita eta Ramon anaia miliziano batzuk hil izana kontuan izanda.
[662] AIRMN, 1599/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[663] GPAH / AHPG // sig. GEZ02829_0082.
[664] BOE, 202 zenbakia, 5035 orrialdea, 1940ko uztailaren 20ekoa.
[665] AIRMN, 11317/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[666] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[667] AIRMN, 2333/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[668] AIRMN, 3283 Sumarisimo Arrunta.
[669] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[670] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[671] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0046_006 / Sección, Político Social; Subsección, Bilbao; Signatura, 0046_006.
[672] HUA / AMH // A-1-49 (H47). Libro de actas del Ayuntamiento, 1936/01/11 - 1938/12/23. Acta de la sesión celebrada el 23 de febrero de 1936.
[673] Egaña, I., 1998.
[674] AIRMN, 2228/39 Aurretiazko Eginbideak.
[675] GPAH / AHPG // sig. GEZ02831_0077.
[676] GPAH / AHPG // sig. GEZ03623_0022.
[677] 32 urte zituen 1938an. / Tenía 32 años en 1938.
[678] AIRMN, 1326/38 urgentziazko sumarisimoa.
[679] GPAH / AHPG // sig. GEZ02831_0113.
[680] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[681] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[682] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[683] AGA.
[684] AIRMN, 4064/41 Sumarisimo Arrunta.
[685] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[686] AIRMN, 4046/41 Sumarisimo Arrunta.
[687] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[688] HUA / AMH // A-3-55 (H110). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1940.
[689] Ibidem.
[690] AGA.
[691] AIRMN, 1149/43 Sumario Arrunta. Ikus Juan Goyaren biografía.
[692] GPAH / AHPG // sig. GEZ03615_0036.
[693] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[694] AIRMN, 22703/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[695] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[696] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[697] HUA / AMH // A-3-53 (H108). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1938.
[698] Egaña, I., 1998.
[699] AIRMN, 1086/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[700] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[701] NAO / AGN // sig. TRP_SENTENCIAS_Lb1_N342.
[702] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[703] AIRMN, 1398/38 Informazioa.
[704] CDMH, sig. SM PSET 111.
[705] Egaña, I., 1998.
[706] AIRMN, 2385/37 Urgentziazko Sumarisimoa.
[707] GPAH / AHPG // sig. GEZ02832_0080.
[708] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[709] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[710] TMT3, 1552/37. Urgentziazko Sumarisimoa.
[711] HUA / AMH // A-3-56 (H111). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1941 ene. - jun.
[712] Erroldan Pedro Jose.
[713] CDMH, sig. PS_SANTANDER_D_Carp.26_Exp.3.
[714] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[715] AIRMN, 2487/38 Aurretiazko Eginbideak.
[716] Arizabaleta Gantxegi, I., 2020.
[717] AIRMN, 16044/40 urgentziazko sumarisimoa.
[718] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[719] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0046_006
[720] CDMH, sig. PS_SANTANDER_D_Carp.26_Exp.3.
[721] Diario Oficial del Ministerio de Defensa, 1938 urtea, 276 zenb, 334 orr.
[722] AIRMN, 2190/39 Urgentziazko Kausa Sumarisimoa.
[723] AHN, sig. FC-CAUSA_GENERAL,1334,Exp.24.
[724] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[725] HUA / AMH // E-5-I-36. Documentación referente a Reemplazos, 1940. Movilización militar...
[726] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[727] GPAH / AHPG // sig. GEZ02777_0134.
[728] AIRMN, 480/38 Informazioa.
[729] HUA / AMH // E-5-I-36. Documentación referente a Reemplazos, 1940. Movilización militar...
[730] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[731] Ibidem.
[732] Egaña, I., 1998.
[733] AIRMN, 1120/43 Sumarisimo Arrunta.
[734] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[735] AIRMN, 1261/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[736] AIRMN, 3739/40 Espediente Judiziala.
[737] El Colegio de Mexico, 2000, 413-438 or.
[738] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[739] Egaña, I., 1998.
[740] AIRMN, 13609/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[741] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[742] CDMH, sig. PS-SECCION_MILITAR_PSET, C.114, F.625.
[743] AIRMN, 2012/39 Urgentziazko Sumarisimoa.
[744] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[745] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0046_006
[746] CDMH, sig. PSET_138.
[747] HUA / AMH // A-3-53 (H108). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1938.
[748] AIRMN, 16364/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[749] Altsasu Memoria.
[750] Errazkin Agirrezabala, M., 2013.
[751] AGA, espetxe-fitxa.
[752] CDMH, sig. PS_BIL_C0088_EXP0002.
[753] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[754] CDMH, sig. PS_SERIE_MILITAR_C5405.
[755] CDMH, sig. PS_BIL_C0036_EXP0005.
[756] AIRMN, 2092 Aurretiazko Eginbideak.
[757] AIRMN, 800 Gobernu Informazioa.
[758] Memoria Histórica Ferroviaria. Depuración [Datu-basea].
[759] AIRMN, 575/43 Sumario Arrunta.
[760] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[761] Egaña, I., 1998.
[762] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[763] AIRMN, 3318 Sumarisimo Arrunta.
[764] AIRMN, 1629/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[765] HUA / AMH // A-1-50 (H48). Libro de Actas del Ayuntamiento, 1939/01/13 - 1942/12/23.
[766] HUA / AMH // 1.2.2. Registro de comunicaciones y oficios. Registro de comunicaciones, 1949.
[767] AIRMN, 3062/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[768] AIRMN, 1194/38 Gobernu Informazioa.
[769] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[770] AIRMN, 1324/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[771] BOE, 203 zenbakia, 7088 orrialdea, 1943ko uztailak 22a.
[772] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[773] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0074_011
[774] AIRMN, 1075/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[775] Ontañon Toca, A., 2003.
[776] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[777] AIRMN, 1079-41 Espediente judiziala.
[778] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[779] AIRMN, 17692/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[780] AHPCadiz, Expediente penitenciario, Caja 29299, Exp 3.
[781] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[782] AIRMN, 1290/38 Informazioa.
[783] CDMH, Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; 75/00184.
[784] DEAH / AHDSS // sig. DEAH/F06.091//2346/002-01(f.182v,n°55/B,1892-08-22).
[785] AGA, espetxe-fitxa.
[786] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[787] AIRMN, 192/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[788] NAO / AGN // sig. TRP_SENTENCIAS_Lb3_N1291.
[789] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[790] AGA, espetxe-fitxa.
[791] AIRMN, 484/38 Gobernu Informazioa.
[792] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[793] AIRMN, Jarduketak.
[794] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[795] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0046_006.
[796] AIRMN, 1409/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[797] AIRMN, 1875/37 Epaiketa Sumarisimoa.
[798] AGA, espetxe fitxa.
[799] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[800] TMT3, 1552/37. Urgentziazko Sumarisimoa.
[801] AGMG, 393. Kutxa, 8339. Espedientea.
[802] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[803] Sudupe, P., 2006, 34-39 or.
[804] Asturiaseko Probintziako Artxibo Historikoa, Pedro Sarriegi Larbururen espetxe-espedientea.
[805] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[806] AIRMN, 3 Informazioa. / AIRMN, 3 Información.
[807] Memoria Histórica Ferroviaria. Depuración [Datu-basea].
[808] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[809] AIRMN, 2564/39 Aurretiazko Eginbideak.
[810] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[811] AIRMN, 1141 Sumario Arrunta.
[812] AIRMN, 2682/39 Aurretiazko Ekinbideak.
[813] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[814] Egaña, I., 1998.
[815] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[816] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[817] GPAH / AHPG // sig. GEZ02850_0052.
[818] AIRMN, 116/38 Sumarisimoa.
[819] DEAH / AHDSS // sig. DEAH/F06.091//2346/002-01 (f.143v,n°31/B,1891-03-29).
[820] AIRMN, 3449/37 Sumarisimo Arrunta.
[821] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[822] AIRMN, 4196/42 Sumarisimo Arrunta.
[823] CDMH, Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; Tribunal Nacional de Responsabilidades Políticas; 75/00184 signatura.
[824] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[825] AGA, espetxe-fitxa.
[826] AIRMN, 3723/40 Sumarisimo Arrunta.
[827] Arizabaleta Gantxegi, I., 2020, 196 or.
[828] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[829] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao, Signatura, 0046_006
[830] Egaña, I., 1998.
[831] AIRMN, 15494 Urgentziazko Sumarisimoa.
[832] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[833] Egaña, I., 1998.
[834] AIRMN, 14133/38 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[835] AGA, espetxe-fitxa
[836] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[837] AIRMN, 792 Gobernu Informazioa.
[838] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[839] AIRMN, 175/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[840] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[841] Lasarte-Oriako Udala, 2020.
[842] HUA / AMH // E-5-I-34. Documentación referente a Reemplazos, 1937. Movilización militar...
[843] AIRMN, 15150 Urgentziazko Sumarisimoa.
[844] AGA, espetxe-fitxa. / AGA, ficha carcelaria.
[845] Bere abizenak era ezberdinetan idatzita ageri dira dokumentuaren arabera, esaterako, “Bidegui Ozarte” edota “Bidegui Osarte”. Erroldan aldiz, “Videgui Ocharte” gisa dago idatzita.
[846] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[847] AIRMN, 2228/39 Sumarisimo Arrunta.
[848] Arizabaleta Gantxegi, I., 2020, 199. or.
[849] AIRMN, 986/38 Kausa.
[850] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[851] AIRMN, 133/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[852] AGA, espetxe-fitxa.
[853] Lasarte-Oriako Udala, 2020.
[854] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[855] AIRMN, 2656 Aurretiazko Eginbideak.
[856] Egaña, I., 1998.
[857] HUA / AMH // A-3-53 (H108). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1938.
[858] AIRMN, 2656/39 Aurretiazko Eginbideak
[859] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[860] Egaña, I., 1998.
[861] Boletin Oficial del Instituto de Carabineros, 1938 urtea, 2 zenbakia, 28 orrialdea.
[862] CDMH, sig. RRPP_75.590.
[863] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[864] Euskadi.eus, hauteskundeetako emaitzen artxiboa.
[865] AIRMN, 2227/38 Urgentziazko Auzi Sumarisimoa.
[866] AGA.
[867] AIRMN, 3212/40 Sumarisimo Arrunta.
[868] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[869] Egaña, I., 1998.
[870] AIRMN, 3593/40 Aurretiazko Eginbideak.
[871] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[872] CDMH, sig. PS_BILBAO_64_JUAN_ZOZAYA_ERROTABEREA.
[873] Egaña, I., 1998.
[874] AIRMN, 14832/38 Urgentziazko Sumarisimoa.
[875] AIRMN, 2773/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[876] AIRMN, 530/44 Sumarisimo Arrunta.
[877] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[878] AIRMN, 8733/39 Auzia.
[879] AGA, espetxe-fitxa.
[880] CDMH, sig. SM_PSET_141_GREGORIO_ZUBIRIA_FICA.
[881] AIRMN, 217/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
[882] AGA, espetxe-fitxa.
[883] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[884] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[885] AIRMN, 2025/39 Urgentziazko Auzi Sumarisimoa.
[886] HUA / AMH // B-4-II-13 (H250). Padrón municipal de habitantes, 1936.
[887] AIRMN, 192/37 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa.
