Biolentzia, Errepresioa eta Giza Eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
2.5.
1934KO URRIKO MUGIMENDUA
Aipatutako udalen auzia amaitutzat eman zen momenturako giro politiko nahasia zegoen Euskal Herrian. Tentsio testuinguru horretan Greba Orokor Iraultzailea deitu zen Espainia osoan. Grebaren puntu garrantzitsuenak Asturias eta Katalunia izan ziren arren, Euskal Herrian ere jarraipena eta ondorioak izan zituen. Bizkaian eta Gipuzkoan ia orokorra izan zen greba herri guztietan, eta urriaren 5a eta 12a bitartean garatu zen, oro har. Matxinada izaera hartu zuen grebak: lana guztiz geratu zen, piketeak burutu ziren, komunikazioak eta hornikuntza eten zen, besteak beste[43].
Gipuzkoan, Eibarreko gertakariekin hasi zen Greba: geltokian Guardia Zibilaren eta iraultzaileen arteko tiroteoa gertatu zen. Hain zuzen ere, Eibar eta Arrasate izan ziren liskar handienak izan ziren gipuzkoar herriak. Hala ere, lan-etenaldia orokorra izan zen gainontzeko herrietan. Aste horretan zehar 42 pertsona hil ziren euskal lurretan eta 1.500 pertsonatik gora espetxeratu zituzten[44]. Hernaniren kasuan, PSOE, UGT eta PCE antolakundeetako militanteek babestu zuten greba batez ere. Gehienak, 1936an Juventudes Socialistas Unificadasen antolatuko zirenak. Guztien artean komite bat sortu zuten greba aurrera eramateko prestakuntzak egin eta baliabideak lortzeko.
Aurreko hilabete eta asteetako giroa mota honetako ekintzek argi uzten dute:
“Urriko altxamendua baino lehen, Gipuzkoako Gazte Sozialistek (JSU, gazteleraz), Angel Jimenez, Artemio Echeberribar eta gogoratzen ez ditudan beste batzuek zuzenduta, gazte sozialisten bilkura handi bat egitea erabaki zuten. Hasieran, lehentasunezko lekua Eibar ingurua zen, baina gobernadoreak debekatu egin zuen elkarretaratze hori, eta Guardia Zibileko kide asko mobilizatu zituen. Oztopo guztien gainetik, elkarretaratzea 1934ko ekainaren 3an egin zen, Adarra mendiko zelaietan, Urnieta eta Hernanitik gertu. 2.500 gazte sozialista bildu ginen bertan. Hitzaldiak izan ziren eta, batez ere, hainbat herritako milizia antifaxisten desfile handia izan zen: Arrasate, Bergara, Eibar, Tolosa, Errenteria, Irun, Pasaia, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria... Desfilean zin egin genuen gure eskura genituen baliabide guztiekin, baita armekin ere, aurre egingo geniola faxismoa boterera igotzeari[45].”
Hernanin ere urriaren 5eko gauean piztu zen greba. Grebalariak Ezkiaga pasealekuan bildu ziren, Centro Obreroren egoitzaren parean. Bertan, antolatzaileek grebalarien artean armak eta munizioak banatu zituzten eta aurrez finkatuak zeuden helburuak betetzeko talde ezberdinetan banatu ziren. Egin beharrekoak honakoak ziren: agintariak ezgaitzea, herriko zein inguruetako gune estrategikoak dinamitaz zartaraztea eta bahituen atzitze eta zaintza.
Grebalari talde bat Zubillaga eta Fernandez Moran armategietara joan zen; bitartean, beste talde bat Odriozola eta Sagarna herriko gauzainak eta Juan Echeverria mikeletea armagabetzera joan ziren. Beste talde bat udaletxera bideratu zen helburu argi batekin: bertako kontrola hartu eta idazkaria bertararazi ostean zinegotziak kargugabetu eta grebako komiteak izendatuak ezartzea. Baina udaletxean Guardia Zibilarekin topo egin zuten eta tiroketa bat izan ostean Zinkoenearako bidea hartu eta bertan barrikada bat eraiki zuten. Beste kide batzuk Santa Barbarako harrobian Orayen y Compañia enpresak zuen bolborategian dinamita hartu zuten herriko telefono-zentrala eta argindarra ekartzen zuten posteak eta zentralak zartarazteko. Talde berak, grebaren bilakaeraren arabera, Hernani eta inguruetako puntu estrategikoak (zubiak, trenbideak edota tunelak besteak beste) zartarazteko agindua zuen. Azkenik, grebalari talde bat Batzokian indarrez sartu zen eta bertako leihoetan postuak ezarri zituzten.
Gaueko 12etan, Asalto Guardia kamioi bat abiatu zen Donostiatik. Udaletxera bertaratzeko Zinkoeneako bidea saihestu eta Lasartetik igarotzen zen bidea hartu zuten. Foruen plazarantz abiatu ziren baina, haien aurrerapena eten egin zen batzokitik grebalariek tirokatu zituztenean. Guardiek atzera egin zuten, lau lagun udaletxean zeuden guardia zibilekin batera utziz.
Hilaren 6ko goizaldean Pedro Valdes kapitaina, Asalto Guardia gehiagorekin batera, Hernanira joan zen. Centro Obreroko egoitza miatu zuten, eta han armak eta lehergailuak bilatu eta konfiskatu zituzten. Gainera, hainbat atxiloketa egin zituzten herrian eta guardiak egiten geratu ziren urriaren 7ra arte. Egun horretan, Errepublikako Gobernuak Gerra Egoera izendatu zuen eta militarrak herrira iritsi ziren.
Hernaniko grebalariek herrigunetik ihes egin behar izan zuten; horretarako, Aizmendiko magaletan Gerra Karlistetan eraikitako Montevideo gotorlekuan babestu ziren. Bertatik, Zinkoeneako inguruak eta Tren del Norte trenaren geltokia kontrolpean zituzten. Urriaren 8ra arte, gainontzeko herrietako greben bilakaeraren eta Donostiatik etor zitezkeen errefortzuen zain egon ziren eta gauetan ekintzak egitera eta hornigaiak lortzera jaisten ziren. Urriaren 8an, Hernanin zeuden militarrek grebalarien aurkako erasoaldi bat ekin zuten eta bi taldeen arteko tiroketa bat izan ostean grebalariek beraien greba saiakerak porrot egin zuela jabetzean mendiz ihes egitea erabaki zuten[46]. Urriaren 9an Hernaniko trenbidean bonba batek eztanda egin zuen, errailak altxatuz. Ondorioz, kargak egon ziren Armadaren eta laguntzaileen aldetik[47].
2.5.1. Hasierako aginduak
Egin-eginean ere, El Debate egunkariko urriaren 11ko alean azaltzen da Hernaniko Komite lokalari bidalitako jarraibide zehatzak lortu zituztela. Honetan, talde bakoitzari ekintza konkretu bat eta pertsona zehatzak esleitzen zitzaizkion. Hemen jarraibide zehatz horiek transkribatuta:
“Esperar la señal convenida para que una vez señalada se dividirán los siguientes grupos a sus respectivos destinos, cada uno a cumplir la consigna que se le mande por el Comité revolucionario.
Primer grupo.- Capitaneados por González: Estos harán las veces de dinamiteros para volar los siguientes sitios: Ferrocarril, Puente de Errotaburu, Carabel, si es preciso y puente del tranvía de Anciola. Preparar para volar los puentes siguientes: para caso de resistencia: Laztzumbe [sic], Alto de Liceaga. Acto seguido engrosarán los grupos que mande el Comité. “Componentes de grupo": Ozaldua, Garcia, Luis Hermanos, L. Aldasoro, J. Otaño, M. Martiarena y Portu.
Segundo grupo.- Capitaneado por J. Salinas. Este grupo así como los que siguen serán exclusivamente para estilización de autoridades, según mande el Comité. Componentes del grupo: Salinas, J. Sanchiz, Bartolo, G. Gorospe, A. Ormazabal, Berruete, V. Miner, J. Moncayo.
Tercer grupo.- Capitaneado por Domínguez: Este grupo las mismas veces que el anterior, pero laborando en diferentes sitios. Componentes del grupo: A. Garces, Aguirre, Madurga, Máximo, Muguerza, V. Leizaola, G. Garces, E. Berain, A. Ibañez.
Cuarto grupo.- Capitaneados por Juan Ibañez. Este grupo tiene que hacer como el anterior, pero en diferentes sitios. Rufino Gorospe, M. Lopez, J. Lopez, C. Lopez, G. Lucas Erdocia Hermanos, E. Anton, G. Azurmendi.
Quinto grupo.- Capitaneados por Dario Guzmán: Este grupo tiene que hacer como el anterior, pero en diferentes sitios. Componentes del grupo: Antonio Gordo, Luis Gorospe, M. Celayeta, A. Rodriguez, A. Bueno, F. Rodriguez, M. Aranda, Lucas Coreño, Aizpurua y Ernesto Garcia. Estos grupos obrarán como el Comité ordene al jefe de grupo a sus correspondientes lugares.
Grupo ambulante.- Para requisar automóviles, armamento, estos grupos estarán al mando de sus correspondientes jefes, que estarán al tanto de los lugares que haya dicha mercancía.
Primer grupo ambulante.- Capitaneado por Leceta, Angel Alcelay, J. Zapirain, N. Goitia, I. Ruiz, F. Brel, J. Altolaguirre.
Segundo grupo.- Capitaneado por Luis Anciola, J. Ormazabal, S. Diaz, G. Juarros, C. Domingo, M. Arnada, I. Aramendi, J. Abisua.
Tercer grupo.- Capitaneado por J. Jímeno, José Altolaguire, J. Celayeta, J. M. Aizpurua, Z. Zubeldia, A. Gómez, J. Pérez.
Estos grupos, una vez que cumplan el mandato, se presentarán al Comité para recibir órdenes; una de las primeras maniobras ha de ser inutilizar las campanas.
La misión, que tienen los grupos dinamiteros está puesta en las indicaciones anteriores.
La misión que tienen los grupos de inutilizar las autoridades, primero a realizar los grupos lo que les corresponda, intimidar a los serenos, desarmarlos, haciéndoles entrar en el Ayuntamiento para que cojan las llaves del secretario. Acto seguido apresar al secretario para hacer firmar el mandato de nombrar las primeras autoridades del pueblo, por mandato del sereno desarmado y aconseje mande los grupos que les corresponda caso que no salga bien lo del sereno.
Caso de Goyarro será lo más duro por tener toda la familia armas y hacerse fuertes en su casa, en ese caso estarán de guardia por si escaparan y entonces huirán seguramente los Goyarros y entonces fuego sin compasión.
Habrá un Comité central encargado de transmitir órdenes, cuyo Comité estará formado por un miembro de la agrupación “Juventud y Federación".
Este grupo estará formado por gente de absoluta confianza y seriedad. Habrá también un grupo encargado de custodiar los rehenes, que estará formado por los siguientes componentes: Capitaneado por E. Ocariz, Lucas, Idigoras, Lasa, Erdocia, Uzcudun, M. Urresti, Villar, E. Temandino, A. Jiménez, Macacha y otros que se muestren más tarde.
Este grupo tendrá órdenes severlsimas y deberá actuar sin compasión. Caso de intento de evasión o asalto este grupo deberá estar en una habitación contigua al Comité Central y con centinelas a las puertas. Habrá también cuatro ordenanzas que usarán «bicis» para, transmitir órdenes.
Uno de los grupos de inutilización de autoridades actuará en Ereñozu al frente de Pablo Vicente.
Jefes de grupo.- Ibañez, Guernica, Salinas, González, Salaverría, Seauceta, Anciola, Pablo Vicente, Gimeno, Ocariz, Domingo.
Rehenes.—Miguel Toledo (nacionalista), Achucarro (nacionalista), médico Irigoyen (tradicionalista), Apaolaza hermanos (nacionalistas), H. Zubillaga (nacionalista), A. Termes (nacionalista), Goyarro (5) (nacionalista), Alejandro Mendicute (nacionalista), Germán Iturrioz (tradicionalista), G. Bermejo (nacionalista), Magdaleno Aguacil (nacionalista), Corella (hijo), (nacionalista), Armendáriz (nacionalista), Ubarrechena (nacionalista), E. Echeverría (nacionalista), Eltxecondo (nacionalista), Querejeta (nacionalista), M. Ibarzabal (nacionalista), electricistas.
Reguisa de «autos».—Perurena, Zumeta, Galdeano, Eguiguren, médicos, Ubarrechena, Armendáriz, Azubiría, Adarraga, Camero, Arcaya, Armendáriz, Villa Teresita, Galletera, Mendia, Miner, Alemanes, Villa Joaquina, Teófilo, panaderías, lechero, trantante.[48]"
Hortaz, jatorrizko agindu hauen arabera herriko nazionalista eta tradizionalista nabarmenenak bahitzea zen hasierako asmoa, lehenak batez ere. Honek, beste behin, agerian uzten du Hernaniko herrian borroka politikoa eta honen baitako indar-korrelazioa nazionalisten eta ezkertiarren artekoa zela. Bahitzeko zerrendan zeuden pertsona hauen halabeharrak oso ezberdinak izan ziren, ordea, 1936ko uztailean altxamendua gertatu ostean. Batetik, erregimen frankistarekin lerratu ziren nazionalistak egon ziren. Magdaleno Bilbao aguazila falangeko militantea izango zen, presoen inguruko txostenak burutzen zituena. Genaro Bermajo udalbatza frankistako idazkaria izan zen urtetan. Bernabe Armendariz Hernaniko lehen alkate frankista izan zen. Elias Querejeta, aldiz, herriko erreketeen burua izan zen 1937an eta, ondoren, Gipuzkoako FETeko eta Aldundiko burua. Beste alde batetik, Alejandro Mendicute apaiza nazionalista kolpistek fusilatu zuten epaiz kanpo 1936ko urrian. Miguel Toledo Alberdi, aldiz, Ipar Euskal Herrian errefuxiatu eta Auzitegi Militarrek prozesatu zuten.
2.5.2. Grebaren ondorioak: errepresioa eta zigorrak
1934ko Greba Iraultzaileak errepresioz eta zigorrez jositako ondorioak izan zituen lurralde guztietan. Hernaniren kasuan, UGTren inguruko kideak izan ziren ondorio nagusienak jasan zituztenak. Hasteko, grebalari batzuek atzerrira ihes egin zuten. Hasieran Donostiarantz jo zuten arren, gehienak atxilotu egin zituzten. Haietako hogeita hamaika Guadalupeko gotorlekuan espetxeratu zituzten epaiketaren zain. Beste batzuek, mugaren hurbiltasuna baliatuz ihes egiten saiatu ziren. Igarotze saiakera horietako batean, urriaren 17an, Hernaniko lau kide atxilotu zituen espainiar poliziak: Martin Celayeta Escalante, Juan Ibañez Ayesa, Jose Altolaguirre Camarero eta Sebastian Barral Azpeitia. Garaiko komunikabideen arabera, lau atxilotuetako batek bere buruaz beste egiteko saiakera egin zuen atxiloketaren unean[49].
Beste batzuk muga zeharkatzea lortu zuten eta Europako hainbat estatutan bilatu zuten babesa. Jose Maria Ruiz eta Joaquin Gomez hernaniarrak, esaterako, Dieppe hirian (Seine-Maritime, Frantziako Estatua) egon ziren. Frantzian erbesteratutako hauek Jose eta Luis Gorospe Caracciolo anaiei gutunak bidali zizkieten haien egoeraren berri ematen. Juan Maria Ruizen hitzek esperantza gordetzen zuten saminaren artean:
“[...] el día no está muy lejos ésta gran cadena que nos está apretando se va desgastando mucho y al romper dara el sonido de ¡Amnistia[50]!
Javier Salinas Orradrek, berriz, 1935eko martxoan Guadalupeko gotorlekutik ihes egitea lortu zuen beste hiru presorekin batera. Frantziara ihes egin zuten eta, bertatik, Sobietar Batasunera. Bertan emakume batekin ezkondu zen Javier eta haur bat izan zuten beranduago. Dario Guzman Benedicto UGTko lehendakaria, aldiz, Saint Sauveur de Carrouges-en errefuxiatu zen beste bi kiderekin batera.
Polizia indar edota armadako soldaduen esku erori zirenen kasuan berriz, gehiengoa behin-behineko espetxealdi egoeran egon ziren 1935eko abuztura arte. Data honetan, hain zuzen ere, haien aurkako Gerra Kontseilua burutu zen. Tribunalek epaitu zituzten egunean hamarnaka lagun eta familiako kide hurbildu ziren babesa ematera, epaitegietako sarrera betez.
Epaitu zituzten hernaniar hauen defentsaz Gipuzkoako mugimendu errepublikar eta ezkertiarretako abokatu entzutetsuak arduratu ziren:
— Eustaquio Amilibia: Donostiarra, PCEra afiliatua, milizianoen kapitaina, Frantziako Estatuan errefuxiatu zen non makien mugimendua antolatzen jardun zuen.
— German Iñurrategui: Tolosarra, gerra garaian Eusko Jaurlaritzako Fiskala, Mexikon errefuxiatu zen.
— Alberto Insausti
— Fermin Vega de Seoane: Donostiarra, Izquierda Republicanakoa, frankistek Gerra Kontseiluan epaitua, heriotza-zigorrera kondenatua eta ostean kommutatua.
— Carlos Soto Guridi: Donostiako Lehen Alkateordea, Frantziako Estatuan eta Brasilen ostean errefuxiatu zen
— Ignacio Cuartero: militarra, Asturiaseko industriaren arduraduna izendatua Gerra Zibilean, frankistek atzitu ostean 1937ko azaroan fusilatu zuten Oviedon.
Grebaren osteko egunetan gertaturiko ekintzak burutzea egotzita, matxinada militarra delitua leporatu eta 12 urtetik 30 urterako espetxe zigor luzeak eskatu zituen fiskaltzak. Defentsako abokatuek, hernaniar epaituen aurkako froga falta salatu zuten uneoro. Izan ere, fiskaltzak epaiketan bertan onartuko zuen bezala, froga gehienak atxilotu eta Guardia Zibil edota armadaren esku egon eta gero eginiko deklarazioetatik eratorri baitzituzten eta akusatuek epailearen aurrean adierazpen horiek guztiak ukatu zituzten. Horretaz gain, Hernanin izandako gertakariak matxinada militar gisa ulertu ezin zirela argudiatu zuten abokatuek: ez baitzen inolako biktimarik egon ezta armadaren aurkako erasorik egin. Horrela, 14 urtekoa izan zen zigorrik handiena. 1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituenean presoak kartzelatik atera eta erbesteratu gehienak Hernanira bueltatu ziren amnistiatuta.
1934KO GREBAREN ONDORIOZKO
ERREPRESIOA HERNANIN[51]
|
IZEN-ABIZENAK |
ESPETXERATUA |
PROZESATUA |
ZIGORRA |
OHARRAK |
|
Aguado Martinez, Alejandro[52] |
Bai |
|
|
|
|
Aguirre Oyarzabal, Francisco[53] |
Bai |
|
|
|
|
Alcelay Beldarrain, Angel |
Bai |
Bai |
14 urte |
Bere anaia fusilatu zuten |
|
Altolaguirre Camarero, Jose |
Bai |
Bai |
4 urte |
|
|
Arbizu Mateo, Leon |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
|
|
Azcona Guinea, Alejandro |
Ez |
|
|
Gurutze Gorrian andazain izan zen |
|
Azurmendi Zabala, Jose Manuel “Achicoria” |
Bai |
Bai |
12 urte eta egun bat |
Bartzelonan bonbardaketa batean hil zen |
|
Bernal Azpeitia, Sebastian[54] |
Bai |
|
|
|
|
Brel Arregui, Francisco “El Piston” |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
|
|
Castresana Elosua, Serafín[55] |
Bai |
Bai |
2 urte |
UGTra afiliatua. Senitarteko batek greban parte hartu eta gero bere etxean arma bat ezkutatu zuen, etxea miatu ondoren biak espetxeratuak izan ziren |
|
Celayeta Escalante, Martin |
Bai |
Bai |
4 urte |
|
|
Cialceta Goyaran, Miguel |
Bai |
Bai |
2 urte |
|
|
Quevedo Ruiz, Jose Luis |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
Kolpisten Armadarekin frontean borrokan hil zen |
|
Del Pozo Marcos, Jesus[56] |
Bai |
|
|
Atxilotua |
|
Diaz Cristobal, Santos |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
|
|
Domingo Beriain, Ignacio[57] |
|
|
|
Udal banda uzteagatik amnistia jasotzea proposatzen du udalak. Bertan parte hartu zuten batzuekin udal musika bandan berronartu zituzten |
|
Erdocia Mendizabal, Francisco |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
|
|
Fernandez Moran, Jose Antonio[58] |
Ez |
|
2 aldiz atxilotua |
IR-ra afiliatua / Armeria bat zuen |
|
Garcia Zarzuelo, Alejandro |
Bai |
Bai |
2 urte |
|
|
Gil Portugal, Roque |
Bai |
Bai |
11 hilabete |
|
|
Gimenez Gorostazu, Angel |
Bai |
Bai |
12 urte |
|
|
Gomez Sarasola, Joaquin “El Madrileño”[59] |
Ez |
|
|
Dieppe (Frantzia) hirian errefuxiatu zen 1934ko mugimenduaren ondoren. 1936ko martxoan itzuli zen. Milizianoa. Berenguer Generalaren hiltzaileetako bat izatea leporatu zioten |
|
Gonzalez Alvarado, Francisco |
Bai |
Bai |
|
Frontean borrokan hil zen, bere anaia Patricio bezala |
|
Gonzalez, Cipriano |
Bai |
Bai |
14 urte |
1935ean zigortu zuten |
|
Gorospe Caracciolo, Jose |
Ez |
|
|
Ezin izan zuen greban parte hartu egun batzuk lehenago espetxeratu baitzuten udaltzainekin izandako gatazka batengatik. Hala ere, udal musika bandatik kanporatu zuten |
|
Guzman Benedicto, Dario |
Ez |
Bai |
|
Frantzian errefuxiatua 1934ko mugimenduaren ondoren |
|
Ibañez Ayesa, Agustín |
Bai |
Bai |
10 urte |
Frontean borrokan hil zen |
|
Ibañez Ayesa, Juan |
Bai |
Bai |
12 urte |
Alderdi Sozialistara afiliatua / Frontean borrokan hil zen |
|
Icaceta Elizalde, Candido |
Bai |
Bai |
2 urte |
|
|
Idígoras Zuloaga, Amadeo |
Bai |
Bai |
10 hilabete |
Absoluzioa jaso zuen beranduago |
|
Iraola Recondo, Ramon |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
1936an amnistia eman zioten eta Hernanira itzuli zen |
|
Izaguirre Ibarguren, Silvestre |
Bai |
|
|
Udal banda uzteagatik amnistia jasotzea proposatzen du udalak. Parte hartu zuten batzuekin udal musika bandan berronartu zituzten |
|
Larumbe Esparza, Alejandro[60] |
Bai |
|
24 ordu espetxean |
Udal-langilea, hobiratzaile-desinfektatzaile 10 urtez |
|
Lopez Fernandez, Mariano “Ciruja” |
Bai |
Bai |
12 urte eta egun bat |
|
|
Lopez Moreno, Jose[61] |
Bai |
Bai |
12 urte eta egun bat |
|
|
Lopez Moreno, Teofilo |
Bai |
Bai |
Urte bat eta sei hilabete |
|
|
Lopez Valdivielso, Julio[62] |
Bai |
|
|
|
|
Macazaga Piñeiro, Jesus |
|
Bai |
4 urte |
Milizia sozialistetako kidea / Ihes eginda |
|
Martinez Eizaguirre, Ignacio |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
|
|
Martinez, Aurelio[63] |
|
|
Kargugabetua |
Plazaolako trenbideko langilea |
|
Miner Echaniz, Antonio |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
|
|
Miner Echaniz, Vicente |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
|
|
Moncayo Martinez, Gabriel |
Bai |
Bai |
4 urte |
|
|
Muguruza Zubillaga, Ramon |
Bai |
Bai |
2 urte |
|
|
Ormaechea Perez, Ricardo[64] |
|
|
Kargugabetua |
IR-ko kidea / Socorro Rojo Internacional / “Ferrocarril del Norte”ko langilea |
|
Ormazabal Lasa, Antonio |
Bai |
Bai |
14 urte |
Guadalupeko Gotorlekuan preso / 1936ko otsailean amnistia jaso / Udal-epaitegiko idazkariaren eta bere emaztearen hiltzaileetako bat izatea leporatzen diote, Berenguer Generala, Aramburu eta Yanguasena ere |
|
Ormazabal Lasa, Jose |
Bai |
Bai |
11 hilabete |
Frontean borrokan hil zen |
|
Otaño Eizaguirre, Joaquin |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
Frontean borrokan hil zen |
|
Polo Arrieta, Joaquin |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
Frontean zauritua / 104. Langile Batailoia (Zarza de Alange, Badajoz) |
|
Rodriguez Hernandez, Felipe[65] |
Bai |
|
|
UGTra afiliatua / Milizianoa / Ondarretako espetxeko hilketetan egotea egozten diote baina parte hartu gabe |
|
Ruiz Azurmendi, Juan Maria[66] |
Bai |
|
|
Dieppe (Frantzia) hirian errefuxiatu zen 1934ko mugimenduaren ondoren / Berenguer Generalaren hiltzaileetako bat izatea leporatzen diote |
|
Ruiz Azurmendi, Manuel |
Bai |
Bai |
12 urte eta egun bat |
|
|
Ruiz Azurmendi, Vicente |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
Preso egon zen 1936ko otsailera arte / Milizianoa / Telesoforo Amezua Udal-epailea hiltzearekin mehatxatu zuen |
|
Sagarna Gurmendi, Ramon |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
1936ko otsailean amnistia jaso zuen eta Hernanira itzuli zen / 1939-10-27an 76. Langile Batailoia (Errenteria) / 1940-02-01n Deustuko Presoen Ospitale Militarra |
|
Salinas Orradre, Ignacio[67] |
|
|
|
Frantzian errefuxiatua 1934ko mugimenduaren ondoren 1936ko otsailera arte |
|
Salinas Orradre, Javier[68] |
|
|
|
Errusiara ihes / 1939-10-23an Pontevedra, Upo Mendi espetxe-ontzian / 1940-03-01ean atzerrian dago / 1945-03-17an desagertua 1936ko irailetik |
|
Sanchiz Soto, Carlos |
Bai |
Bai |
|
UGT / Sozialista / Guadalupeko Gotorlekuan preso egon zen |
|
Sanchiz Soto, Juan |
Bai |
Bai |
Urte bat eta sei hilabete |
UGT /Guadalupeko Gotorlekuan preso egon zen / 77,50 pezeta konfiskatu zizkioten jenerotan / 1937an 30 urteko espetxealdira zigortua |
|
Tellechea Lujambio, Eustaquio[69] |
Ez |
Ez |
|
1934ko Greban parte hartu zuen Villanuevan (Kantabria) / Frantzian errefuxiatu behar izan zuen amnistia jaso arte / Iturri batzuek diote SESBera ere joan zela |
|
Ugalde Garayalde, Luis |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
Milizianoa |
|
Usabiaga Jauregui, Marcelo |
Bai |
|
|
Ondarretako kartzelan sartu zuten 1934an miliziano asturiar batzuei laguntzeagatik |
|
Vidaurre Berasain, Castor |
Bai |
Bai |
Urte bat eta sei hilabete |
Frontean borrokan hil zen |
|
Zapiain Elizondo, Miguel[70] |
Ez |
|
Kargugabetua |
IR-ra afiliatua / Udal-epailea 1931tik 1934ra |
|
Zubeldia Urrestarazu, Marcos |
Bai |
Bai |
Absoluzioa |
Amnistiarekin libre gelditu zen / Gerra Zibilean Ondarretako (Donostia) espetxean egon zen preso eta gero San Pedro de Cardeñako (Burgos) kontzentrazio-esparruan |
Errepresioa pairatu zuen beste sektore bat udal langileena izan zen. Horrela, Hernaniko Udal Musika Bandako hiru musikari gutxienez bandatik kanporatuak izan ziren: Gabriel Moncayo, Ramon Muguruza eta Joaquin Gomez. Lehen biak Guadalupen espetxeratuak eta 1935ean Gerra Kontseiluan epaituak izan ziren eta Joaquinek, berriz, atzerrira ihes egin behar izan zuelako. Beste hiru musikari ere udal musika bandatik kanporatu zituzten data bertsuetan eta Frente Popular-en garaipenaren ostean beraien postua berreskuratzeko eskaria egin zuten: Ignacio Domingo, Jose Gorospe Caracciolo eta Silvestre Izaguirre Ibarguren ziren hauek.
Errepresioa, aldiz, ez zen soilik instituzionalki burutu. Besteak beste, greba babestu zuten alderdiek zailtasunak izan zituzten haien lokalekin. Centro Republicanoren eta Centro Obreroren egoitzen kasuan, poliziak txikizioak egin zituzten. Gainera, Joaquin Gomez hernaniarrak eta atzerrian aurkitzen zen Luis Gorospek haien arteko gutunetan adierazten dutenagatik, Hernaniko Casa del Pueblo zabaltzeko prozesuan zailtasunak izan zituzten alokatzeko prest zegoen jabe bat aurkitzeko[71]. Gainera, kontrol poliziala handitu egin zen herrian Urriko mugimenduaren ostean. Esaterako, 1935eko abuztuan Udaletxeak eta herriko industrialek herrian Guardia Zibilaren kuartel-etxe bat eraikitzeko adostasunera iritsi ziren.
Amaitzeko, aipatzekoa da Gerra Zibileko Dragones batailoia, 1934an preso hartu zituzten Arrasatear, Aretxabaletar, Pasaitar eta Hernaniarrek Guadalupeko gotorlekuan egindako harremanetatik abiatuta antolatu zela.
[43] Fuisi Aizpurua, J. P., 1985.
[44] De la Granja Sainz, J. L., 21/2004, 11-25. Orr.
[45] Vicuña, V., 1995.
[46] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0046_006.
[47] El Día, 1934ko urriaren 12koa.
[48] El Debate, 1934ko urriaren 11koa.
[49] La Voz de Guipuzcoa, 1934ko urriaren 18koa.
[50] EAH / AHE // Saila, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0074_011.
[51] EAH / AHE // Saila, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0046_006 eta La Voz de Guipúzcoa, 1935eko abuztuaren 30ekoa.
[52] CDMH, sig. TERMC 2569.
[53] HUA / AMH // A-3-53 (H108). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1938.
[54] La Voz de Guipuzcoa, 1934ko urriaren 18koa.
[55] AIRMN, 3640/40 Sumarisimo Arrunta.
[56] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[57] HUA / AMH // A-1-49 (H47). Libro de actas del Ayuntamiento, 1936/01/11 - 1938/12/23.
[58] HUA / AMH // A-3-53 (H108). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1938.
[59] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937. ; CDMH, sig. PS PILBAO 74.
[60] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[61] AIRMN, 1075/37 Urgentziazko Sumarisimoa eta HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[62] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937.
[63] Ibidem.
[64] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939.
[65] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937 - HUA / AMH // A-3-55 (H110). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1940.
[66] HUA / AMH // A-3-52 (H107). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1937; EAH / AHE // Saila, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0074_011.
[67] AIRMN, 2265/37 Urgentziazko Sumarisimoa.
[68] HUA / AMH // A-3-54 (H109). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1939 - HUA / AMH // A-3-55 (H110). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1940.
[69] AIRMN, 3449/37 Sumarisimo Arrunta.
[70] HUA / AMH // A-3-53 (H108). Registro de comunicaciones (salida de documentos), 1938.
[71] EAH / AHE // Atala, Político Social; Azpiatala, Bilbao; Signatura, 0074_011.
