—bertsolariak—
BAKARNE URREAGA ETXEBERRIA
1978an jaioa Santa Barbaran
Euskal Filologia ikasketak eginak ditu eta irakasle eta arduradun lanetan dabil Astigarragako AEKn.
AITAREKIN UKUILUAN
Oso-oso txikia nintzenean, hor ibiltzen nintzen aitarekin ukuilu bueltan. Asko ez nuen lagunduko, baina saltsan aritzen nintzen, eta aita bertso zaharrak kantatzen entzuten nuen beti. Eta tarteka berriak ere botatzen zituen. Hortik zaletu nintzen. Beragandik ikasi nituen Txirritaren bertso asko, Xenpelarrenak, Otañorenak, Pello Errotarenak... 7-8 urte izango nituen.
Koxkorragoa nintzela, berak behiak jezten zituen bitartean puntuka aritzen ginen biok.
Gogoratzen naiz behin lau senideoi bertso bana jarri zigula. Zaharrenarena hau zen, gutxi gora behera:
Gure seme zaharrena
izenez da Kepa
hau ederki bizi da
jolastu ta aupa
ikusten dezutenez
tripa ederra dauka
mundu hontan bizi da
holako hamaika!
BERTSO ESKOLAN
17 urterekin hasi nintzen bertso eskolan, Biterin. Jon Eizmendi izan nuen irakasle aurrena, eta Iker Osarekin eta tokatu nintzen gelan. Parrandatan ere kantatzen genuen, bertsoak idazten nituen... gero Joxe Luis Urdangarin izan nuen irakasle eta gero Aitor Mendiluze.
Bertso eskolan hastea bertsotan hastea baino askoz gehiago izan zen niretzat; nerabe lotsatia nintzen eta sozializatzeko, lagunak egiteko, nire buruarengan konfiantza izateko, autoestimurako... izugarri lagundu zidan.
SARIKETAK:
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa |
1996 |
Parte-hartzaile |
Hernaniko Txapelketa |
1996 |
Parte-hartzaile |
Lizardi |
1997 |
Parte-hartzaile |
Lizardi |
1999 |
Parte-hartzaile |
San Prudentzio |
1999 |
Finalerdiak |
PLAZARATZEA
Bertso eskolan hasi eta handik hilabeteetara, Eskolarteko Txapelketan hartu nuen parte. Nik ez nuen asmorik, inondik inora ere! Baina nire izena eman zuen bertso eskolako irakasleak. Kantatu nuen behintzat eta gero ez zen hain gaizki atera. 1996an, Astigarragako frontoian. Hura izan zen nire aurreneko plaza.
Handik urtebetera gauza bera pasa zitzaidan Lizardi sariketan. Eta han ere uste baino gusturago aritu nintzen!
Hernaniko Txapelketan ere kantatu nuen, batean taldeka eta bestean banaka, Gadafin.
Eta Lizardi sariketan eta San Prudentzio sariketan (1999an), Gasteizen ikasten ari nintzen bitartean. Azken honetan finalerdietara pasa nintzen.
Izugarri nerbioso jartzen nintzen. Oso gaizki pasatzen nuen.
Behin Osinagako jaietako saioan kantatu nuen bertso eskolako lagunekin batera; handik astebetera Nikolas Aldairen Euskadi Irratiko saioa entzuten hasi eta hara non entzuten dudan Osinagan
KONTU ESKE
Martxo batean Orixe Sariko finalean epaile izan nintzen, eta hurrengo irailean, Donostiako estropadetan parrandan genbiltzala, bertsolari bat etorri zitzaidan eta esan zidan: “Bakarne, Orixe sarian halako bertsoalditan halako bertsoan bosta jarri zenidan eta esplikatu al didazu zergatik?” “Jo! oraintxe ez naiz gogoratu ere egiten zer bertso zen” esan nion, eta ra! bota zidan bertsoa. Erdi katxondeoan aritu ginen komentatzen zergatik bai eta zergatik ez. Kuriosoa izan zen sei hilabete beranduago etorri izana, tartean hiru-lau aldiz ikusi nuenean. Edandakoan atrebitu hura ere. egin nuen bakarkako saioa!
KANTATU
Orain kantatu? Parrandaren proportzioan, beraz lehengo aldean oso gutxi! (Jon Iraola, Iker Osa, Xabier Legarreta, Joxe Anjel Oiartzabalen) Kuadrillako edozein afari edo bazkari eta gero lehenago ez ginen isiltzen: mahaiaren bueltan bertso jarriak gehiago kantatzen genituen bat-batekoak baino Gorka Ezeizak eta Kepa anaiak eta... eta parrandan bat-batean egiten genuen. Baina orain bertso jarririk ere ez dugu kantatzen!
EPAILE
Gipuzkoako Txapelketa |
2003 |
Epaile |
Gipuzkoako Txapelketa |
2007 |
Epaile |
Gipuzkoako Txapelketa |
2011 |
Epaile |
Euskal Herriko Txapelketa |
2009 |
Epaile |
Niretzat aurreneko aldia Hernaniko Txapelketan izan zen. Gauza informala zen eta norbait behar zen. Serio antzera Gipuzkoakoan jardun nintzen, 2003koan. 2007ko Gipuzkoakoan finaleraino epaitu nuen. 2011koan ere aritu nintzen.
Euskal Herriko lehenengoa 2009koa izan zen. Kristoren errespetua izan nion.
Gustatzen zait, bertsoaren tripak ezagutzeko aukera ematen didalako.