—gaiak—
HERNANIKO TXAPELKETAK
Guk 18-20 urte genituen hartan, dena zen bertsoa eta horren aitzakia. Beste gauza askoren artean Hernaniko Txapelketak antolatu genituen. Helduen bertso eskola antolatu zen, hortik entzule jende bat etortzen zen gure saiotara, batzuetan eurek kantatzen zuten eta gu izaten ginen entzule... Halako kuadrilla handi bat sortu zen eta giro horretan erabaki genuen Hernaniko Txapelketa antolatzea. Buru-belarri neroni aritu nintzen antolakuntzan eta nik irabazteko moduan preparatu nuen (kar-kar-kar!). Esan dezaket Hernaniko lehenengo txapelduna ni naizela. A, ez, ez! Aterpek kendu dit lehenengo txapelduna izateko ohorea! Aurrenekoa ez, gure belaunaldiko aurrenekoa naiz ni.
Beti izan zen desmadre bat eta horrelaxe bukatu zuen izaten, uste dut lau aldiz egin genuela eta beti nik jantzi nuen txapela.
[Unai Agirre]
Asko gozatu dut herrian sortu izan den saltsa horregatik. Burura datorkit Larre-Gainen egin genuen final hura, por zierto, Pipirita-Tellerigainek irabazi genuena.
[Joxe Luis Urdangarin]
Ariketa zailak eta gai zelebreak jartzen genituen erabat. 1998an, Langile ikastolan jokatu zen finalean, kartzelako gai hau jarn genuen: “denok ikusi ditugu Suedia Iparraldeko irudi lazgarriak, ez dago asteotan beste gairik komunikabideetan, eta han gertatutakoari hiru bertso. Jakina, ez zen ezer gertatu. Bertsolari batzuek sekulako larriarekin galdetzen zuten atzean albistea labur kontatzeko, eta Iñaki Zelaiak berriz, bazekienaren itxurak eginez, sekulako hiru bertso bota zituen, edozein gaietarako balio duten horietakoak.
[Estitxu Eizagirre]
Hernaniko Txapelketa I (1996)
Finala: 1996-05-26 Langile ikastolan, bazkaritan
Txapelduna:
Unai Agirre
Beste bertsolariak:
Iñaki Zelaia
Maialen Lujanbio
Itziar Eizagirre
Estitxu Eizagirre
1. Kanporaketa: 1996-05-05 Aralar tabernan 12:00etan
Bertsolariak:
Gorka Tolosa
Iñaki Zelaia
Maialen Lujanbio
Jon Eizmendi
Joxe Mari Mujika “Anatx”
Mikel Berasategi
2. Kanporaketa: 1996-05-09 Jarki tabernan 22:30ean
Bertsolariak:
Xabier Santamaria
Aitor Mendiluze
Itziar Eizagirre
Xabier Legarrega “Arano”
Iker Osa
Amaia Agirre
Jon Garmedia “Txuria”
Iker Alustiza
3. Kanporaketa: 1996-05-16 Gadafi tabernan 22:30ean
Bertsolariak:
Jexux Mari Irazu Muñoa
Unai Agirre
Jon Iraola
Jose Luis Urdangarin
Estitxu Eizagirre
Bakarne Urreaga
Eñaut Agirre
Hernaniko Txapelketa II (1998)
Finala: 1998-06-14
Txapeldun: Unai Agirre
(2002) Kanteran kantari.
(2002) Orkolagan Xabier Santamariaren ateraldia.
Hernaniko Txapelketa III (2002)
Finala 2002-12-22 Larregain sagardotegian 14:00etan
Txapeldun: Pipirita-Tellerigain taldea
Parte-hartzaileak:
Gorka Tolosa
Xabier Santamaria
Aitor Mendiluze
Jexux Mari Irazu
Unai Agirre
Aritz Zerain
Joxe Mari Mujika “Anatx”
Itziar Eizagirre
Ibon Miner
Xabier Legarreta “Arano”
Iker Osa
Jon Altuna “Oxan”
Estitxu Eizagirre
Joxe Angel Aranburu
Eñaut Agirre
Iker Alustiza
Joxe Luis Urdangarin
Epai-mahaia:
Mikel Iturbe
Jose Anjel Oiartzabal
Juanjo Uria
Maitane Legarreta
Bakarne Urreaga
Hernaniko Txapelketa IV (2002)
Formatua: Txapelketa azkarra
Txapelduna Unai Agirre
Lehen Txapelketako lehen Kanporaketa:
1996-05-05 Aralar tabernan 12:00etan.
Inoiz kantatu duzuen agurrik zelebreena bota behar duzue.
Joxe Mari Mujika “Anatx”:
Berrogei erdaldun ta bi euskaldun
bildu zaizkigu Grosian
iruditzen zait euskaldun gutxi
egongo dala Grosian
baina hala’re sentitzen gera
gu sekulako pozian
pareja hori etorri bada
gure bertsuen gosian.
Jon Eizmendi:
Hasieran bertsoak
bazian sortaka
hemendikan aurrera
agurrak banaka
saio hau egin degu
denok denon aurka
agur zahar ta gaztiak
Jainkuak bedeinka
hartu bartuloak ta
ixten da barraka.
Mikel Berasategi:
Aldatu behar det ordena (bis)
hortako kriston kemena
gai-jartzailea izandu da
toka leiken okerrena.
Berriz esango dut nik ez ditudala gaiak jarri... Hi Joxe Mari Mujika “Anatx”, arrazoi pertsonalengatik Jon Eizmendirekin hitz egin gabe egon haiz denbora luzean. Orain hizketan hasi zarete.
Anatx:
Lehen kastigatua det
lehenengo tirua
isilik egoteko
ez naiz jenerua.
Gaur bastante garbia
daukagu zerua
udaberriantzako
hau da hau girua.
Jon Eizmendi:
Zerua urdin eta
ostarte zabala
zein ote zan arrazoi
horren pertsonala?
katuak mingaina jan
balio bezala
nik uste nun betiko
mututu zinala.
Anatx:
Zer moduz bizi zera
aspaldiko lagun?
Jon Eizmendi:
Elkar ikusi gabe
zazpi urte errez
denbora hori joanik
berriz gaude aurrez
bitartean ikasten
jardun det inglesez
zuri hitz egin eta
entenditu ezetz?
Anatx:
Munduan urtea’re
joaten zaigu erraz
ez zera alperrik galdu
zenduan aukeraz
inglesez ere ikasi
omen dezu beraz
nik hoi ez det entenditzen
hitz egin euskeraz.
Jon Eizmendi:
Inglesarekin beti
nola egun ta arras
don’t you understand Anatx
what is my class?
berriro ikustia
tokatu da horratx
hurrena alemanez
egingo diat Anatx!
Puntua:
Aspaldin omen zabiltz
itxura aldatuta,
Anatx:
guk ere andretxo bat
hartua degu-ta
gainera haur txiki bat
sortua zaigu-ta
nabil parranda bide
guztiak ahaztuta.
Puntua:
Beti izan al zera
zu horrelakua?
Jon Eizmendi:
Gauza xelebrea da
galdetutakua
ez al nauzu ikusten
mutiku guapua?
lehen hala nintzan baina
hobetuz nijua.
Puntua:
Behingoz itxi dituzte
sagardotegiak.
Maialen Lujanbio:
mobidak izan ziran
ordun gehiegiak
ahaztu zaizkigu Bilbo
aldeko jendiak
trapua burun jarriz
harro aurpegiak.