Saltar al contenido

Título y logo de la página

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Bertsoaren haria Hernanin
Estitxu Eizagirre Kerejeta, 2014
 MIKEL ALKORTA | MIKEL LUJANBIO “XAPO” | HERNANI 90 

 

bertsolariak

MIKEL LUJANBIO “XAPO”

 

1968an Hernanin jaioa

 

Argazkia: Estitxu Eizagirre.

 

      Maialen Lujanbio lehengusua dut, eta berak 16 urte zituela, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan lehenengotako jaialdia egin zuen: Peñagarikano, Lizaso, Joxe Agirre... denak han ziren. Harrituta geratu nintzen: saioa bukatu zen denak berarekin sartuz eta hamasei urterekin hura denen artean ederki defendatzen zen. Zaletu hortik egin nintzen.

      Harakina naiz, eta hiltegian lanean aritzen ginenok bazkari asko egiten genituen eta bertsoren bat edo beste bota ere bai.

 

 

TABERNETAKO TXAPELKETAN DEBUTA

 

      Bertsotan lata pixka bat ematen nuen gauetan, parrandan. Eta 1999an Ibon Goia “Zirilo”k eta Alberto Elosegi “Fray”k eurek apuntatu ninduten lehenengo aldiz Tabernetako Txapelketan. Arratsaldea jai hartu lanetik, eta Bapatean 89 liburua hartu eta bertsoa estudiatzen aritu nintzen, “nik nora joan behar dut!” pentsatuz. Eskerrak afaritan patxarana edan eta ongi pasa genuen! Nire lehenengo saioa hura izan zen.

      Bertsoak idatzi ditut, hiletetarako, urrezko ezteietarako...

 

 MIKEL ALKORTA | MIKEL LUJANBIO “XAPO” | HERNANI 90