—bertsolariak—
JON ALTUNA “OXAN”
1967an Bergaran jaioa, Oxanguren baserrian
Hernanin bizi da
Argazkia: Estitxu Eizagirre
Gurasoekin bertso txapelketak ikustera joaten nintzen. Euskal Herriko final guztietan egon naiz.
Bertsotan hasi parrandaren batean hasiko nintzen. Bergaran banituen bertso lagun batzuek, eta aritzen ginen, gure mailan. Bergarako festa batzuetan, Irurako Luis Otaegirekin sekulako gau-pasa egin genuen bertsotan.
HERNANI
1992an heldu nintzen Hernanira. Orduan asko handitu zen nire zaletasuna eta maila. Hernanin edonork egiten du bertsotan, sagardotegietan... Pisuan Iñigo Elkororekin (Bergarako betiko laguna nuena) eta Iñaki Iurrebasorekin jarri nintzen, orduan ezagutu nuen Jon Garmendia «Txuria» ere... lagunartean hasi ginen bertsotan. Ni ez naiz inoiz bertso eskolan ibili, beste ordu eta leku batzuetan ikasi dut bertsotan. Telebistako Hitzetik Hortzera programak ere lagundu zigun.