—gaiak—
LEXOTI ETA ALTXO
Bein, Goizueta’ko festetara joan zan Lexoti. Egun berean etortzeko asmoak omen zituan, bañan lagunekin-edo, an pasatzen ditu bi egun; eta irugarrenean, goizean, Goizueta’ko korreoan etortzen da etxera. Bitartean, bere koñadu bat, Juanito Altxo’k galdetzen du:
— Nun dek Lexoti?
Erantzuten diote:
— Goizueta alde ortan ibilli bear dik! Ez dek aste guztian etorriko ura.
Bañan orra Lexoti etorri. Eguerdi arte lo egiten du eta arratsaldean Iru-Bide tabernara joaten da. Eta Juanito Altxo’k puntua jartzen dio:
Lengo egun oietan non zerade izan?
Ta Lexotik:
Farrandan ibilli naiz
askotako gisan,
batzuetan tabernan
besteetan plazan,
irugarren goizean
etxeratu nintzan.
Juanito Altxo orrek berriz ere:
Zure arreba Pepitak
zerzion orduan?
Lexotik:
Ondo artu nindula
dadukat goguan;
itzegiñik goxoki
aingerun moduan,
beiñe baiño obeto
gosaldu genduan.
[Iñaki Arbelaitz Gelbentzu, Miren Mitxelena Belauntzaran,
Joxe Anjel Arbelaitz Irastortza, Mariano Ostolaiz,
Antonio Zavala, Lexoti bertsolaria, Auspoa 157]