—gaiak—
PELLO ERROTA ETA TXIRRITA
EMANALDIA
Txirrita kantuan.
Jexux Mari Irazu:
“Ni Pello Errotaren paperean aritu nintzen,
Txirritak bazeukan berezkoa, Unai Agirre”.
Asteasuko emanaldia Sarasola sagardotegian egin genuen Joxean Goikoetxea eta Idoia Noblek musikaz lagunduta. Tartean bat-batean egin genuen, bertso jarriak kantatu ere bai, bertsotan kupela artean... saio polita egin genuen, berezia izan zen. Pello Errotaren urteurrena zen eta Pello Errotaren etxean jokatu genuen. Gero Txirritaren etxera etorri ginen, Eizmendi sagardotegira, baina desmadratuxeago atera zen.
Gero, Txirrita hil zeneko 70. urteurrenean, Kultur Etxetik eskatu ziguten ea emanaldi bat egingo genuen. Ederra izan zen.
[Unai Agirre]
Ikusi genuen bertso on ikaragarri zeukala Txirritak eta gaur eguneko tematikari buruz kantatzeko ere aukera ematen zuen.
[Jexux Mari Irazu]
Txirrita bukaerarik ez duen almazena da, gero eta gehiago arakatu, gero eta gehiago aurkitzen da, eta joko handia eman zigun. Gainera biok harrapatu gintuen zerbait egiteko gogoarekin eta bertso jarrietan saiakera egin genuen. Lehen aldia zen bertso musikatuekin zerbait egiten nuena, eta asko erakutsi zidan kantatzen. Baita gerora bat-batean kantatzeko ere.
[Unai Agirre]
Beldurtu egin nintzen ibilbidea luzatzearekin. Estetika bat zuen saio hark, Txirrita jantzita ateratzen nintzen, bere 70. urteurrenean zentzua zuen, baina handik kanpo beldur pixka bat ematen zidan, saioak behar ez zuen izaera hartuko zuen. Eta saioetara joateko denbora ere behar da. Nik uste momentu onean moztu genuela.
[Unai Agirre]
Pena ez genuela itxurazko grabazio bat egin.
[Jexux Mari Irazu]