—bertsolariak—
SAIBURUTARRAK
NIKOLAS LUJANBIO
1877an Hernaniko Sahatsain baserrian jaioa
1958an hila
ARGENTINARA
Lenengo, Emani ko ostatu batean lan egin zuan. Soldaduzka kunplitu ondoan, Amerika’re-kin lilluratuta, Argentina’ra joan zan. Arunzkoan itxasoan nola ibilli ziran, bertsoetan kontatzen du. 1906 edo 1907’gn. urte inguruan joan zan. Mar del Plata’ko Hotel Continental zeritzaionean, sukaldari asi zan. Ta asi ez-ezik, bertan iraun zuan Amerika’n bizi izan zan denbora guzian.
...
Andik onera, etxera alegia, eskutitzero bialtzen zituan bertsoak, asko edo gutxi.
...
Bi aldiz etorri zan andik onera bisitaz. Aurrena, bere anai gazteena, Anjel, esposatu zanean, 1917gn. urtean. Bigarrena, 1930’gn. urte inguruan.
...
Azkenekoz, ta emen betiko gelditzeko, bere anai Juan Jose il da gero etorri zan, 1954’gn. urtearen ondoren, beraz.
[Antonio Zavala, Iru anai bertsolari, Auspoa 73]
NIKOLASEN JAKIAK
Andik onera zetorrenean, etzuan ollaskorik eta iñolako okelik nai izaten. Ameriketan naikoa jana zala esaten zuan. Fruta, berdura ta olakoxeko gauzak gustatzen zitzaizkan.
Gari-alea, berriz, gordiñik jaten zuan.
Ni Ernani’ko semia naiz ta
euskaldun puru-purua;
jan-eranian eman dirate
aberatsaren gradua,
arkumiari atzia janda
zakurrarentzat burua
eun urtian desio nuke
olako bizi-modua!
Olluari’re billatzen diyot
nun daukan puskik onena:
aurria baña askoz obe du
atze aldeko laurdena;
nausiyak ere ematen digu
asko jateko ordena;
eztu gosiak bereala ilko
aukera ori duena.
[Antonio Zavala, Iru anai bertsolari, Auspoa 73]
TXIRRITARI
Nere lengusu Jose Manuel,
bertsolarien artzaia,
Ameriketan askok daukagu
zurekin itzegin naia;
Jaun Zerukuak eman dizute
aurten txit urte lasaia,
zer gozo dauden gure Ernani,
Errenteri ta Pasaia!
Mar del Plata’tik aditutzen det
orko sagardo-usaia.
Produkto onak omen ditu aurten
Gipuzkoa ortan lurrak,
danak betiak omen dirade
sagar, intxaur eta urrak;
aieri beira pozez zoratzen
aitona bizkar-makurrak,
sagardoz berriz freskatu eta
lasaiturikan ezurrak;
gizon formalak abisatzen dit,
apenas dira gezurrak.
Txirritarenak Otañorekin
lenago Xenpelarrenak,
Ameriketan juzgatu diran
bertsolairik ederrenak;
ariyen markak iya jo ditu
gure anaia zarrenak,
Bakallero ta Udarregi’re
ez omen ziran txarrenak,
iñor mendratzen ez det ari nai,
ederrak zerate denak.
Bein baño geiagotan bialdu zizkioten alkarri bertsoak Txirrita ta Nikolasek.
1
Argentina’tik joanda
aurten Donostiya’n
euskaldun bat egon da
udara guztiyan;
bueltan etorri zaigu
ostera ontziyan,
bertsolarien nota
eman dit itz biyan:
Txirritak nola dauzkan
danak bere azpiyan.
2
Txirrita jaiua da
Ernani’ko Latze’n,
eskribitzen ez daki,
oso gutxi letzen;
gaztetan aritzen zan
artua jorratzen,
nunbait etzuen andik
naikua sobratzen,
gero ikasi zuan
arriya labratzen.
3
Esan dedan bezela,
jaio ziñan Latze’n,
Nikolas Lujanbio
berriz Abillats’en;
lengo fuero maitiak
zaizkigu goatzen:
Don Juan Urbieta ere
angua omen zen,
lau probintzi kintatik
libratu ta il zen.
4
Apellidu batekuak
gerade ni ta zu,
aitak anaiak ziran,
semiak lengusu;
zu eskolarik gabe
egin ziñan maisu,
alare denak baño
geiago dakizu,
jendeak argatikan
oinbeste nai dizu.
5
Premiyo bat ekarri
omen du Zarauz’tik,
eta auskalo zenbat
ura ezkeroztik;
sekula eztala izan
orrelako festik,
orrek abildadia
olaxe berez-dik,
beintzat kolejiyotik
ekarriya eztik.
6
Bertsoak jarri ditut
Mar de la Plata’n,
Errenteri aldera
bialtzeko kartan;
arkitzen bazerate
diruaren faltan,
abundantzi aundiya
da Ameriketan,
baforia beteta
sarri or naiz bueltan.
[Antonio Zavala, Iru anai bertsolari, Auspoa 73]