Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Eliza | | Gudarien Enparantza 2 (San Joan Bataiatzailearen eliza) | Kale Nagusia 64 (San Agustin eliza) >
izena:
Gudarien Enparantza 2 (San Joan Bataiatzailearen eliza)
kodea:
56
jabetza:
Eklesiastikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
San Joan Bataiatzailearen parrokia. Nabe bakar orientatuko tenplua, gurutze latindarreko oinplanoa oktogono-formako absidearekin, gurutzadurako besoek nabe bana osatzen dutela. Atzeko aldean eta alboetan hainbat eranskin ditu.
Kareharrizko harlanduz egindako eraikina, portalea izan ezik, hareharrizkoa baita.
Izar erako gurutze-ganga, egitura tertzeletearekin eta nabeetan zein besoetan nerbioak dituela; absidean esfera laurdenekoa da egitura berarekin, perimetro-murruei atxikitako pilastra semizilindrikoekin eutsita eta moldura soilez errematatuta. Kanpoaldean, pilastrak kontrahorma prismatiko handiak dira.
Nabearen oinean, korua, gurutze-gangaz estalia, fatxadan irekitako idi-begi handi batekin argiztatuta dago, sarrerako portalearen gainean. Gurutzaduran dauden kaperak argitzeko, bao karratu handiak ageri dira.
Hegoaldeko ertzean oinplano karratuko dorre batek nabarmentzen du eraikina; dorreak erdi-puntuko bi bao ditu irekita aurpegi bakoitzean, eta kupula semiesferiko batek errematatuta dago, kono formako pinakulu bat tontorrean duela.
Nabearen zabalera berean, absideari sakristia gehitzen zaio, kanoi-gangaz estalita eta erdi-puntuko bost luneta albo banatan dituela.
Sarreran portale barroko aberats bat ageri du, San Joan Bataiatzailearen figura erdian duela; aurretik hiru tramoko harmailadia du, burdinurtuzko balaustradaz errematatuta.
Barruko aldean, garrantzi historiko-artistiko nabarmeneko elementuak ditu, hala nola erretaula nagusia, sagrarioa edota Juan Urbietaren hilobia.
Hainbat alditan zaharberritu dute, 1994an berriki; besteak beste, teilatua egin diote erabat.
bibliografia:
Arrazola, M.A. (1967)
Astiazarain, M.I. (1988)
Astiazarain, M.I. (1990)
Astiazarain, M.I. (1991)
Murugarren, L. (1970)
Murugarren, L. (1972)
Urteaga, M. (1992)
Astiazarain, M.I. (1988)
Astiazarain, M.I. (1990)
Astiazarain, M.I. (1991)
Murugarren, L. (1970)
Murugarren, L. (1972)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D002 (Monumentu Kalifikatua)
2.G.V. (San Joan Bataiatzailearen eliza)
3.D.F.G. 440001 (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 6
4.H.U.93 41
4.H.U.95 2
5.H.U.94 G-2
1.G.V. 20040C01D002 (Monumentu Kalifikatua)
2.G.V. (San Joan Bataiatzailearen eliza)
3.D.F.G. 440001 (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 6
4.H.U.93 41
4.H.U.95 2
5.H.U.94 G-2
Eliza | | Gudarien Enparantza 2 (San Joan Bataiatzailearen eliza) | Kale Nagusia 64 (San Agustin eliza) >