Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Kale Nagusia 31 (Juan de Urbieta Etorbidea, 1) | Kale Nagusia 32 (Felipe Sagarna Karkaba 8) | Kale Nagusia 37 >
izena:
Kale Nagusia 32 (Felipe Sagarna Karkaba 8)
kodea:
93
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea eta lau solairu, azken biak geroago altxatuak. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, fatxada hauek ditu aske: Kale Nagusira ematen duena (bertatik sartzen da etxebizitzetara), alboko Felipe Sagarna Karkabara, eta atzealdea, berriz, etxe-uharteko patioa. Beste alboa, berriz, mehelina da. Behealdea eta bi solairu kareharrizko harlanduz eginda kontserbatzen ditu, solairu bakoitzean hiru hutsarte dituela (behealdekoak aldatuta), plaka lisoz egindako moldurez inguratuta. Goiko solairuetan, eskantzu-balkoi korrituak ditu, hareharrizko harlanduzko mentsula artekatuz eutsita eta balaustrada forjatuekin. Balkoien bide berberarekin, hirugarren solairua hareharrizko molduradun erlaitz batek errematatzen du. Beste fatxadak harri-lanez eginak dira, eta bistan utzita daude eraberritu zutenetik. Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
1.G.V. 20040C01D010
4.H.U.93 41
4.H.U.95 13
5.H.U.94 M-32
 
Etxea | < Kale Nagusia 31 (Juan de Urbieta Etorbidea, 1) | Kale Nagusia 32 (Felipe Sagarna Karkaba 8) | Kale Nagusia 37 >