Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Etxea | < Kale Nagusia 25 | Kale Nagusia 31 (Juan de Urbieta Etorbidea, 1) | Kale Nagusia 32 (Felipe Sagarna Karkaba 8) >
izena:
Kale Nagusia 31 (Juan de Urbieta Etorbidea, 1)
kodea:
92
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Ertzeko eraikina, oinplano angeluzuzena. Behealdea, hiru solairu eta ganbara. Alde zaharraren Erdi Aroko lote-banaketan bildua, libre dituen fatxadek Kale Nagusira, Juan Urbieta etorbidera (bertan dauka sartzeko ataria) eta Iturriaga kalera ematen dute. Beste alboa mehelina da.
Eraberrituta, Kale Nagusira ematen duen fatxadaren behealdea kareharrizko harlanduz eginda dago: hiru sarbide-bao ditu eta beste bat leihoa. Solairuak bilbadura bertikalez eginda daude, adreiluz beteta lehen eta bigarren solairuetan, eta emokatua hirugarrenean. Solairuak inposta-lerroz daude banatuta. Hiru balkoi-hutsarte ditu solairuko; lehendabizikoan hareharrizko mentsulen gainean eta lurzoruan lauzak dituela. Goiko solairuetakoak berrituta daude.
Kareharrizko harlanduz egindako eskantzuak kontserbatzen ditu hirugarren solairuaren hasierara arte, baita hareharrizko eta kareharrizko mehelina ere ezkerretan, Kale Nagusian, lehen solairuan.
Kareharrizko harri-lanez egindako fatxadak, bistan utzita, Juan Urbieta eta Iturriaga kaleetan, adreiluzko horma-atalen bat ere bai, baoak kareharrizko harlanduz inguratuta direla, batzuk aldatuta.
Gaur egun, beheko solairuan merkataritza-establezimendu bat dago, eta goikoetan, berriz, etxebizitzak.
estatusa:
1.G.V. 20040C01 (Monumentu Multzo Kalifikatua)
4.H.U.93 41
5.H.U.94 M-31
4.H.U.93 41
5.H.U.94 M-31
Etxea | < Kale Nagusia 25 | Kale Nagusia 31 (Juan de Urbieta Etorbidea, 1) | Kale Nagusia 32 (Felipe Sagarna Karkaba 8) >