Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Beheko Errotaran | Bidaurreta | Egaña >
izena:
Bidaurreta
kodea:
27
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, oinplano angeluzuzena. Behealdea, bi solairu eta ganbara ditu. Hiru isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra fatxada nagusiarekin perpendikularrean du, ekialdera ematen duela. Zeramikazko teila kurbatuak estalkian. Erdi paretik bi etxebizitza independentetan zatituta dago, zeharka; ekialdera ematen duen aldeak ganbara altxatuta dauka, eta, horren ondorioz, teilatu-gailurraren lerroa hautsita ageri da. Hala, teilatuak independenteak dira gaur egun, eta gailurrak garaiera desberdinetan dituzte.
Harri-lan emokatuzko murruak ditu, ertzetan harlanduak dituela; beheko solairuko fatxada kareharrizko harlanduz egina da, eta goiko solairuetakoa, berriz, bilbadura bertikalez eta zeiharrez, eraberritu zutenetik bistako adreiluz betea. Halaber, altxaera berria osatzeko ere bilbadura erantsi zioten. Beste fatxadetan, sarrerako eta leihoetako hutsarteak kareharrizko harlanduz inguratuta ageri dira.
Gaur egun etxebizitzak dira, baserri-ustiaketan.
bibliografia:
Aguirre, A. (1994)
Urteaga, M. (1992)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
3.D.F.G. 440014
4.H.U.95 55
4.H.U.95 55
Zerrenda | < Beheko Errotaran | Bidaurreta | Egaña >