Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
Zerrenda | < Bazterrola | Beheko Errotaran | Bidaurreta >
izena:
Beheko Errotaran
kodea:
26
jabetza:
Pribatua
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Modernoa
deskripzioa:
Eraikin exentua, oinplano angeluzuzena. Eskuineko aldea mendi-hegalaren alboan dago, zanga batek isolatuta. Behealdea, solairu bat eta ganbara. Bi isurialdeko estalkia; teilatu-gailurra fatxada nagusiarekin perpendikularrean du, hegoaldera ematen duela. Zeramikazko teila kurbatuak estalkian.
Harri-horma emokatuzko murruak, bistan; bilbadura bertikalak ditu, material berarekin beterik, fatxadaren goiko solairuetan.
Aurrealdean haizetik babesteko murru bat dauka ezkerretan, eskuineko eskantzura gehituta. Sarbidea erdialdean, egurrezko buruduna. Goiko solairuak atzeraemanak daude; lehen solairuak balkoitxo etzana du lehendabiziko solairuan, eskuineko herena okupatuz. Lehen solairuko sarbidea eskuineko aldean dago, menditik, hormigoizko igarobide batetik.
Gaur egun, ukuilu eta lastategi bezala erabiltzen da.
bibliografia:
Linazasoro, I. (1974)
Zerrenda | < Bazterrola | Beheko Errotaran | Bidaurreta >