Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Ondarea guztiona delako
 
Mostrar/ocultar men? principal de navegaci?n [eu]
Hernaniko udalerrian interes prehistoriko, historiko
eta etnografikoa duten elementu higiezinen inbentarioa
Luis del Barrio / Luix Mari Zaldua, 1995
izena:
Kale Nagusia 64 (San Agustin eliza)
kodea:
113
jabetza:
Eklesiastikoa
mota orokorra:
mota zehatza:
aro orokorra:
Berant Erdi Arokoa
deskripzioa:
San Agustin komentuko klaustroaren inguruan desordenatuta kokatutako eraikina, hainbat hutsartek osatuta. Multzo horren zati da San Agustin eliza, komunitate erlijiosoaren dependentzien alboko murruari atxikita. Tenpluak oinplano angeluzuzena du, eta nabe orientatu bakarra. Murruak kareharrizko harlanduz eginda daude. Estalkiak lau isurialde ditu, teilatu-gailurra luzetara dago antolatuta eta zeramikazko teila kurbatuak ditu estalkian. Kanpoko aldean, hegoaldeko hegalean, portale aberatsa du nabarmentzeko, hareharrizkoa, erdi-puntuko arkuz dobelatua eta apur bat punta egiten duten bost arkiboltaz estalita, apaindura artekatuz. Portalea errematatzeko, kanpai-atal bat dago, harri-lan emokatuzkoa, gerora eraikia. Mendebaldeko murruan, nabearen oinean, erdi-puntuko sarbide dobelatu bat dauka kontserbatuta, egun hormatuta. Altxaerak errematatzeko, hareharrizko erlaitz molduratua du. Komentua osatzen duten gainerako eraikinak harri-lan emokatuz eginak dira, eta bi solairu dituzte eta hutsarteak modu desordenatuan banatuta. Jatorriz XIII. mendekoa da, eta mendeetan zehar hainbat kalte eta osteko konponketak izan ditu, azkenekoa 1988an (estalkiaren egitura eraberritzea, perimetro-uztai bat sortzea murruen gailurrean eta abar).
bibliografia:
Diputación Foral de Gipuzkoa (1987)
Murugarren, L. (1970)
Murugarren, L. (1972)
Urteaga, M. (1992)
estatusa:
1.G.V. 2(X)40C00D027 (Monumentu Kalifikatua)
2.G.V. (San Agustin komentua)
3.D.F.G. 440024 (Monumentu Kalifikatua)
4.H.U.93 1
4.H.U.95 29